You are on page 1of 96

Heziketa zikloa: xx2, yy2

Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea


Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

1. Gaitasun unitate elkartua:


UC0523_2: Lurra prestatzea eta belarkien laborantzako ereite edota birlandatze lanak
egitea.
UC0529_2: Lurra prestatzea eta barazkien laborantzako eta lore moztuen ereite edota
birlandatze lanak egitea.
UC0527_2: Lurra prestatzea eta fruta arbolak landatzeko lanak egitea.

2. Ikaskuntzaren emaitzak: ADIERAZI


2.1. Nekazaritzako ustiategiaren produkzio orientazioa definitzen du, erabilgarri dauden
baliabideak eta merkatuaren eskaera identifikatuz.
2.2. Laboreak hautatzerakoan ustiategiaren produkzio helburuekin lotzen ditu.
2.3. Laboreak lurzorurik gabe instalatzeko operazioak egiten ditu, hidroponiako teknikak
aztertu eta aplikatuz.
2.4. Nekazaritza konbentzionalean lurra egokitzeko operazioak egiten ditu ereiteko,
landatzeko eta birlandatzeko; horretarako, lur lantze teknikak aztertzen eta aplikatzen
ditu.
2.5. Landare materiala ezartzerakoan, landare eta hazi hobetuak erabiltzea justifikatzen du
eta nekazaritza modernoko teknikak aplikatzen ditu.
2.6. Laneko arriskuak prebenitzeari eta ingurumena babesteari buruzko arauak betetzen
ditu, arrisku elkartuak eta arriskuok prebenitzeko neurri eta ekipamenduak identifikatuz.

3. Unitate Didaktikoen aurkibidea:


1.
2.
3.
4.
5.
6.

Baratze laboreak ezartzea.


Zur laboreak ezartzea.
Belarki laboreak ezartzea.
Txandakako laborantza, asoziazioak eta polilaborantza ezartzea.
Ustiategi konbentzionalak eraldatu eta produkzio ekologikora pasatzea.
Labore ekologikoak ezartzeko araudia.

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

1. Unitate Didaktikoa:
BARATZE LABOREAK EZARTZEA
1. Helburu orokorrak
Unitate didaktikoa amaitzean, ikasleek gai izan behar dute hau egiteko: ADIERAZI
(1) Inguruko klimari, edafologiari, topografiari eta baliabide hidrikoei buruzko datuak interpretatu
eta prozesatzea eta horiek landarean duten eragina baloratzea, zer-nolako laboreak ezarri
zehazteko.
(2) Makina eta ekipamenduen kontrol elementuak ezagutu eta horiekin jardutea, egiten dituzten
funtzioekin lotzen jakin eta behar bezala erabiltzeko.
(3) Dokumentazioa interpretatzea eta muntaketa nahiz mantentze teknikak aplikatzea,
nekazaritzako eta abeltzaintzako instalazioak muntatzeko eta mantentzeko espezifikazioak
irizpide teknikoen bidez aztertuz.
(4) Lanak nekazaritzako jardunbide egokiei jarraituz egitea, lurra prestatzeko, ekipamenduen
hautaketa eta erregulazioa justifikatuz.
(5) Ereite eta landatze prozedurak gauzatzeko, landare materiala ezartzeko bitarteko teknikoak
deskribatzea.
(6) Laboreen behar hidrikoak aztertu eta kalkulatzea, eta ureztatze sistema erabiltzeko ezaugarri
edafiko, klimatiko eta begetatiboak identifikatzea.
(14) Kalitateari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenari buruzko prozedurak aztertu eta
deskribatzea, zehaztutako kasuetan egin beharreko ekintzak zein izango diren adierazi eta
estandarizatutako arauen arabera jarduteko.
2. Aurkibide xehatua
Baratze laboreak ezartzea: (40 ordu)
1. Lurra prestatzea:
1.1. Lurzoruak:
- Higadura ekiditeko jarduketak
- Lurra laboreen arabera prestatzeko lanak
- Emankortasunaren hobekuntza eta medeapenak
- Garbitzeko ureztapenak
1.2. Makinak:
- Ongarriak eta medeagarriak aplikatzeko makinak
- Lurra eta substratuak prestatzeko makinak
- Lurzorua prestatzeko makinak aukeratzeko faktoreak
2. Ereitea, birlandatzea, landatzea:
2.1. Sarrera
2.2. Landaketaren diseinua
2.3. Hazitik uztara. Planifikatzea.
2.4. Ereiteko edo landatzeko garaia
2.5. Laboreak aukeratzea
2.6. Haziak, ereintzak eta premien kalkulua.
2

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

2.7. Haziak lortzea.


2.8. Hazitegiak
2.9. Zuzeneko ereintza.
3. Baratzeko txandakako laborantza eta asoziazioak
3.1. Baratzeko txandakatze eta asoziazio ohikoenak
4. Sistema hidroponikoak ezartzea

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

1. Unitate Didaktikoa:
BARATZE LABOREAK EZARTZEA
1. LURRA PRESTATZEA
1.1. LURZORUAK

1.1.1. Laborantza mekanikoaren helburuak


Antzinatetik lantzen da lurra. Goldea dugu gizateriaren asmakari ezinago garrantzitsu bat.
Zergatik? Zein dira lurra lantzearen helburuak?

Lur lanketaren helburua landareen bizitza garatzeko baldintzarik egokienak eskainiko dituen
euskarri bat produzitzea da. Baldintza horiek optimoak izan behar dute, lehenik, haziak
ernetzeko eta, ondoren, sustraiak hazteko.

Honako helburu hauek zehaztuko ditugu:

 Lurzorua ereiteko edo birlandatzeko prestatzea.


 Lurrari materia organikoa, medeagarriak eta ongarri berdeak ematea.
 Lurzoruari uzten hondarrak ematea.
 Belar arrotzak kontrolatzea.
 Patogenoak kontrolatzea ahalbidetuko duten baldintzei mesede egitea.
 Egitura hobetzea, lurrak hezetasunari luzaroago eutsi diezaion eta, lurzoru heze
eta astunetan, drainaketari laguntzeko.

 Laborantzarako espazioak sortu eta banatzea, honako hauek baliatuz: ildoak,


ubideak, alorrak, larrainak

 Tuberkuluak eta sustraiak biltzea.

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

 Landare batzuk lurreztatu, azpiberritu edo deslurreztatzea.

1.1.2. Laborantzaren ondorioak


a) Lurzoruaren propietate fisikoetan:
 HEZETASUNA: lur lanketaren eraginez lurra harrotu egiten da eta hori
lagungarria da drainatzeko eta gehiegizko ura husteko.

Bestalde, landareak kentzen baditugu, transpirazioa ere desagerrarazten dugu


eta ura askoz ere mantsoago lurruntzen da. Hori abantaila da ingurune
lehorretan. Gure kliman, gerta daiteke landutako lurra nekezago lehortzea
landareak dituen lurra baino, eta hori eragozpena izan daiteke.

 AIREZTAPENA: porositatea zenbat eta handiagoa izan, aireztapena orduan eta


hobea.

 EGITURA: baldintza egokietan egindako lanek egitura glomerular edo granular


bat osatzeko lagungarriak izan behar dute, egitura hori baita landatutako sailen
errendimendurik handiena lortzeko egokiena.
Beti hartuko da kontuan baldintza desegokietan egindako lanek (lurzoru hezeegia,
latza, desegokia) egitura suntsi dezaketela, gehiegizko trinkotzea edo birrintzea
tarteko.
b) Lurzoruaren propietate kimikoetan
 MANTENUGAIEN MOBILIZAZIOA: lurzoruko zokorrak apurtzen eta barreiatzen
direnean, konposatu mineralen zati handi bat mugitu egiten da.
 KONPOSATU MINERALAK DISOLBATZEA.
 MATERIA ORGANIKOA MINERALIZATZEA: laborantzak bizkortu egiten du
prozesu hau.

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

c) Lurzoruaren propietate biologikoetan


 LURZORUKO MIKROORGANISMOETAN: nahikoa materia organiko eta humus
baldin badago, eta lurzoru geruzak irauli eta buruz behera jartzen ez badira,
mesede egiten zaio mikrobio bizitzari.

 SUSTRAIETAN: lurra egoki landuz harrotutako lurzoruetan, sustraiak gehiago


hazten dira eta laboreak bizkorrago handitzen dira lurzoru trinkotuetan baino.
1.1.3. Laborantzaren arriskuak
Lurra gehiegi lantzeak, edo baldintza txarretan lantzeak, onura baino kalte gehiago ekar
dezake. Hona hemen lur lanketak ekar ditzakeen ondorio kaltegarri batzuk:

 LURROTZA, bereziki lur astunetan eta lanabes jakin batzuk erabiliz gero.
Sustraiek hazteko duten gaitasuna txikitu egiten da eta istiltzeko arriskuek gora
egiten dute.
 Sustraiek hazteko duten gaitasuna txikitu egiten da.
 Makinak gora eta behera ibiltzeak TRINKOTU EGITEN DU LURZORUA eta
lurzoruaren porositatea txikitu egiten da.

 Oso birrinduta dagoen lurzoru batean, euriak partikula finez betetzen ditu poroak
eta ZOLDA osatzen da gainazalean. Maldan dauden lurzoruetan, HIGADURA
handiagoa da.

 Lurra laborantzarako harrotzearekin batera, BELAR TXARRAK SORRARAZI


ETA ARE UGALDU ere egiten dira; esaterako, Txomin belarra, Oxalis sp.
1.1.4. Naturaren laborantza edo laborantza biologikoa
 Landareen sustraiek partikulak bultzatu eta mugitu egiten dituzte partikulok
lurzoruan sartzen direnean, eta handitu egiten dira. Gerora, sustraia hiltzen eta
deskonposatzen denean, kanal bat gelditzen da bertan denbora tarte batez,
aireztatze kanal gisa funtzionatzen duena.
6

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

 Zizareek, intsektuek eta ugaztun txikiek lurzorua berrantolatzen dute beren


zulobideekin. Zizareek, aireztatzeari laguntzeaz gainera, materia organikoa
sakonera eramaten dute.

Izaki horien lana lardaskatu egiten dute intsektizidek, fungizidek eta herbizidek,
bai eta sakoneko lan mekanikoek eta lur iraulketek ere.
1.1.5. Higadura

saihesteko

eta

lurzoruaren

emankortasuna

handitzeko

jarduketak

Emankortasuna zaintzea eta mantentzea ez da bakarrik gorotzak eta bestelako ongarri


organiko eta mineral batzuk aplikatzean oinarritzen; horretaz gainera, lurraren
emankortasuna eta finkaren egonkortasuna handitzea helburu duen laborantza
estrategia eta teknika multzo batean ere oinarritzen da; beti ere, errendimenduan
galerarik izan gabe.
Laborantza egoki baterako kontuan hartu beharreko baldintzak:

 Landarea hartzeko (hala ereintzan nola landaketan) baldintzarik onenetan egon


behar da lurzorua, eta horretarako, ahalik eta gutxien landu behar da.

 Lurrean sakontzeko, gerora segidan etorriko diren lanak aprobetxatu behar da,
laborantzak ez baitu lurzoruaren baldintzetan bat-bateko alteraziorik eragin
behar.

 Materia organiko freskoa oso sakonera handian ez sartzen ahalegindu beharra


dago (uzta hondarrak, ongarri berdeak, konposta, gorotzak, etab.).

 Sustraiek eta lurzoruko organismo bizidunek egiten duten laborantza naturala


bizkortu egin behar da. Horretarako, ongarri berdeak eta materia organikoaren
7

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

ekarpenak emateaz gainera, sakonera desberdineko sustrai sistema duten


landareen arteko txandakako laborantza egin behar da.

 Ez da behar baino gehiago birrindu behar.


 Lurra ez da landu behar ez lurzoruaren hezetasuna baldintza txarrean
dagoenean ez lurra hezeegi edo lehorregi dagoenean.

 Lurra ez da irauli behar, eta lurzoruaren geruzak ez dira buruz behera jarri
behar.

 Ez da lurrotzik sortu behar. Makina astunak erabiltzearen ondorioz edo ondoz


ondoko lanen ondorioz lurra trinkotzea saihestu behar da.

 Lurrean egiten ditugun lan guztiek lurraren baldintzak hobetzea izan behar dute
helburu; horretarako, emankortasuna sortu eta mantentzeaz gainera, sartutako
landareek ondo hazteko behar dituzten baldintza egokienak lortu behar ditugu.
1.1.6. Baratzezaintzarako laborantza
Lursailean labore bat sartu aurretik, lurra ondo prestaturik utzi behar da landarea edo
hazia hartzeko.
Hona hemen jadanik landurik eta orekaturik dagoen lur batean egin daitezkeen
prestaketa operazioak:

Berotegian bada: berrikusi eta, behar izanez gero, instalazioa konpondu.

Gure laborearen aurretik ongarri berde bat egon bada:

- Belarra segaz moztu edo belar-sastrakak garbitu eta laborea sartu, edo bestela,
beste labore bat egon bada
- Traban egon daitezkeen aurreko laborearen hondarrak garbitu.
- Ongarritzea: konposta, gorotza, ongarri mineralak, etab. barreiatzea.
- Lurra laboratzea edo mekanikoki lantzea: goldea edota kultibadorea edota fresa.
- Berrikusi eta, behar izanez gero, ureztatzeko instalazioa konpondu.
8

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Ereitea edo landatzea.

Nolanahi ere, lursail berri batean, edo baratzezaintzarako luzaroan erabili gabe egon
den batean, litekeena da lan batzuk egin behar izatea dena behar bezala uzteko:

Ingurunea, landaretza, gertuko jarduerak, iturri kutsagarri izan litezkeenak, etab.


behatzea.

Lursaila behatzea (laginketa hobiak egin litezke); beharrezkoa ote hesiak jartzea,
drainatzea, harriak kentzea, lurpea lantzea?Lursaila behatzea (laginketa hobiak
egin litezke); beharrezkoa ote hesiak jartzea, drainatzea harriak kentzea, lurpea
lantzea?

Lurzoruaren laginak hartu eta analisiak egitea. Lurzoruaren analisia ulertzea.

Beharrezkoa ote da medeagarri, ongarri organiko edo ongarri mineralik ematea?


Horretarako, ezarriko dugun laborearen premiak ere kontuan hartu beharko dira.

Ondoren, prestaketa lan normaletara pasatuko gara.

Baratzezaintzarako beste lan berezi batzuk


Lanabes bereziak erabiliz, baratzezaintzan, sartuko ditugun laboreen arabera, honako lan
hauek ere egiten dira:

 Ildo bizkarrak egitea.


 Baratze mailak egitea.
 Lurra estaltzeko plastikozko zerrendak modu mekanizatuan jartzea.
 Ildokatzea.

1.1.7. Lanen sekuentzia


Nekazaritza ekologikoan jarraitzen den lan sekuentziaren ordena, konbentzionalean
jarraitzen denaren alderantzizkoa da. Lurraren azaleko lanekin hasi eta sakonekoekin
bukatzen da; ondoren, azalari pasaldi bat eman, erein aurretik.

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

1.- Hasteko, pikatu egiten da, eta landaretza, ongarri berdeak, uzta hondarrak, eta abar
garbitu. Hezetasuna desager dadin, zeregin horiek funtsezko lanak hasi baino lehen egin
behar dira, astebetetik hiru astera bitarteko tartean.

2.- Lan

2.- Lanei hasiera emateko, 5 cm-ko sakonerako pasaldiak emango dira lanabes arin

batekin, desustraitzeko eta landaretza azaleko lurrarekin nahasteko, guztiz lurperatu barik;
hala, hezetasuna eta mikrobio jarduera sortuko dira. Disko areak edo beso anitzeko
kultibadorea erabil daitezke; baita lanabes birakariak ere, ardatz bertikalekoak lehenetsiz,
ardatz horizontalekoek lurra gehiegi xehatzen dutelako eta lurrotza sortzen dutelako.
3.- Bi edo hiru aste geroago, lan osoago eta sakonagoa egiten da 10 eta 15 cm bitartean,
materia organikoa hezetzen jarraitzeko eta lurpeko bizia aktibatzeko. Horzdun lanabes bat
erabili behar da.

4.- Handik bi edo hiru astera, goldatze lana hasten da, 15 eta 20 cm bitartekoa, edo,
komenigarria dela iritziz gero, are sakonago goldatuz, baina lurra irauli gabe. Lan horren
bidez, bai belarrak bai aurreko lanen ondorioz ernatutako bestelako batzuk errotik
ateratzen dira.

5.- Azkenik, lurra nolakoa den eta zein urtaro den, area edo kultibadorea pasatzen da
erein aurretik; dena den, baldintzarik egokienetan, goldatu eta berehala egin daiteke.

1.2. MAKINAK

1.2.1. Lurra prestatzeko makinak

Tailerra eta trakzio ekipamenduak moduluan makina txikiak aztertuko dira (motokultorea eta
motoaitzurra). Orain traktorearen lanabesetan jarriko dugu arreta.
Traktorearentzako lanabesak honako irizpideen arabera sailka daitezke:
a) Beren funtzionatzeko moduaren arabera.
b) Egiten duten lanaren arabera.

10

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

a) Funtzionatzeko moduari erreparatuz gero, honako lanabes hauek bereizten dira:


 Eragilerik gabeak
- Golde belarridunak (itzulgarriak, itzulezinak)
- Disko goldeak (itzulgarriak, itzulezinak)
- Areak (hortz areak, disko areak, zokorrak haustekoak)
- Kultibadoreak
- Arrasteluak
- Alperrak
 Eragiledunak (traktorearen indar hargunearen bidez)
- Fresagailuak
- Aitzur mekanikoak
- Hortz oszilatzailedun areak

b) Egiten duten lanari erreparatuz gero, honako lanabes hauek bereizten dira:
 Jasotzeko lanabesak edo lanabes primarioak, sakoneko lanak egiten dituztenak (20-35
cm) lurra ereintzarako prestatzeko edo negua igarotzeko. Horien artean, golde
belarridunak eta disko goldeak, eskarifikadoreak eta baita eragindako lanabesak ere.
 Zeregin osagarriak edo bigarren mailakoak egiteko lanabesak. Azaleko geruza lantzen
dute (15 cm-raino gutxi gorabehera); hona hemen zereginen artean batzuk: uztondoa
lurperatzea, ereintzarako bigarren mailako prestaketa, lerro arteko lur lanketa etab.
11

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Lanabes aipagarriak: areak, kultibadoreak, arrasteluak, alperrak, fresagailuak eta aitzur


mekanikoak.
 Lanabes bereziak: lurpea lantzeko goldeak, zangak irekitzeko makinak, ildo bizkarrak
egitekoak etab.
Baratzezaintzan gehien erabiltzen diren lanabesen deskripzioa:
Lurpea lantzeko makina
Lurpea lantzeko makinaren xedea lurraren sakoneko geruzak mugiaraztea da, geruza horiek irauli
eta nahastu gabe baina. Bereziki, goldatze oina apurtzea da kontua, hau da, geruza
goldagarriaren azpian dagoen geruza haustea; lurrotza trinkotuz eta gogortuz joaten da pisuaren,
goldearen lerraduraren eta ildo barruan doan traktore gurpilaren presioaren eraginez. Hala,
sustraiak ondo sartzea eta uzten errendimenduak hobetzea lortzen da. Gainera, lurzoruaren
egitura hobetu egiten da, eta euri uraren zirkulazioa bizkortzea ahalbidetzen da, iragazkortasuna
handitzen da eta.
Honako kasu hauetan gomendatzen da:
 Goldea behin eta berriz pasatzearen ondorioz edo traktorearen pneumatikoek trinkotuta
sortu diren lurrotzak hausteko.
 Ura hobeto zirkulatzea ziurtatu nahi denean. Ezaugarri hau lurpea lantzeak drainaketan
duen eraginari loturik dago, ura metatzeko joera duten lurretan.
Lurpea lantzeko makinek beso zurrun bati edo gehiagori eusten dion bastidore bat daukate. Beso
bakoitzaren puntan nabar edo golde mutur angeluzuzen eta zapal bat dago. Lana zenbat eta
sakonekoagoa izan, orduan eta azalera handiagoa izango du golde mutur horrek. Besoen arteko
distantzia 60 eta 120 cm bitartean erregula daiteke, 40 eta 70 cm bitarteko sakoneran lan eginez.

12

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Golde belarridunak
Jasotze lanak egiteko balio du, hau da, sakoneko lanak egiteko; horien artean: geruza
goldagarria alderantzikatzea, ondo birrinduta eta xehatuta uzteko, airea eta hezetasuna bilduko
dituzten hutsarteak egiteko eta geruza bigun bat sortzeko, non sustraiak erraz haziko diren.
Aurreko 1.1. puntuan esan dugunez, nekazaritza ekologikoan ez da komeni lurzoruaren geruza
desberdinak alderantzikatzea; beraz, nekazaritza konbentzionalean maiz erabiltzen den lanabes
hau eta litzateke komenigarria izango gure kasuan.

13

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Fresagailuak
Errotokultore eta rotabatore ere (marka komertziala) esaten zaie, eta traktorearen indar harguneei
eraginda dabiltzan hortz birakari batzuen bidez lantzen dute lurra. Puntu honetan, aitzurrak eta
zokorrak hausteko makinak ere aipatuko ditugu.
Pasaldi batekin aireztatu egiten dute lurra, hainbat tamainatako partikulatan desegiten dute eta
ondo-ondo nahasturik uzten dute. Horren eraginez, humusa lehenago deskonposatzen da eta,
ondorioz, aldi berean nahikoa ongarri organiko erabiltzen ez bada, lurzorua mineralizatzeko
arriskua hor dago. Belardiak lurperatzeko eta fruta arbolen sailetan erabiltzen da.
Etengabe erabiltzen bada, lurrotz deitzen zaion geruza trinkoa sorraraz dezake. Lurrotzak
sustraiak behar bezala haztea galarazten du.
Lanaren sakonera (erregulagarria) 12 eta 15 cm bitartekoa izan ohi da eta fresagailu astunak 25

14

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

cm-ko sakonerara irits daitezke.


Lanaren zabalera 0,90 eta 2,80 m bitartean ibiltzen da; neurri normalenak 1,40 eta 1,80
bitartekoak izaten dira. Abiadura, berriz, 10 eta 250 b/min bitartean ibiltzen da.

Kultibadorea
Zeregin osagarrietarako erabiltzen den lanabes honek hainbat beso ditu. Beso bakoitzaren puntan
askotariko formak eduki ditzaketen eta bastidore batean distantzia aldakorretara muntatu
daitezkeen nabar edo golde mutur batzuk daude. Lan ugari egiteko erabiltzen dira:

Zokorrak hausteko.

Lurra sakoneran landu eta harrotzeko.

Belar txarrak suntsitzeko.

Lurzoruari ongarriak eta pestizidak emateko.

Ildo bizkarrak egiteko.

Labore lerroak lurreztatzeko.

15

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Kultibadoreen arteko desberdintasunik handiena golde muturren forma izaten da. Hona hemen
golde muturron ezaugarri batzuk, txikitik handira ordenatuta:
a) Belardiak birsortzekoak estu-estuak eta zorrotzak dira eta zelaiak saneatzeko erabiltzen
dira.
b) Eskarifikadoreak indartsuak dira eta sakonera handian lan egiten dute.
c) Saratzekoak estuak dira, eta kultibadoreetan gehien erabiltzen direnak.
d) Zulatzekoak aurrekoak baino zabalagoak dira.
e) Lurreztatzekoak ildo bizkarrak egiteko erabiltzen dira.
f) Erauztekoak baliagarriak dira belar txarren aurka borrokatzeko.

Karramarroa (txisela)
Karramarroa honako funtzio hauek egiteko erabil daiteke:

16

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

1. Lurpea lantzeko: lan egiteko, lurrak sasoi onean behar du, lanabesaren besoak ez baitira lurpea
lantzeko makinarenak bezain sendoak.
2. Lurra sakoneran iraultzeko, eurien ondorioz lurra trinkoturik dagoenean. Prestaketa ona da
ereiteko.
3. Bilketaren ondoren uztondoa lantzeko. Sakonera txikian egingo da.
Merkatuan badira txisel izeneko lanabes ugari. Askotan, kultibadore gutxi-asko indartuak
izaten dira.

Elementu hauek ditu:


1. Lokailua.
2. Bastidorea.

4. Nabarra edo golde muturra


5. Sakonera kontrola

3. Besoa.

17

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

1.2.3. Ongarriak eta medeagarriak aplikatzeko makinak


Ongarritzeko makina baten zeregina hauxe da: eremu jakin batean ongarri mineralak nahiz
medeagarriak ahalik eta uniformeen eta zehatzen aplikatzea.
Ongarritzeko hiru makina mota aztertuko ditugu: zentrifugoak, pneumatikoak eta lerroetakoak.

Ongarritzeko makina zentrifugoak

Aplikazio zabalera makinarena baino askoz ere handiagoa da; ongarria mekanikoki botatzen
da lur gainera.
Ongarritzeko makina zentrifugoek txapazko edo poliesterrezko tobera bat daukate.
Tobera horren azpian banagailu bat dago muntatuta eta hortik produktua oso urrutira
jaurtitzen da. Toberak kono-enbor forma du eta ebakidura zirkular, eliptiko edo karratua
izan dezake. 300 eta 600 litro bitarteko edukiera du. Ongarria irekidura erregulagarri
batetik ateratzen da. Tobera barruan astintzeko mekanismo bat dago, desmuntagarria
dena.

Ongarritzeko makina zentrifugoak, normalean, traktorearen hiru puntutan zintzilik


egoten dira, indar hargunearen bidez eraginda. Hala ere, beren gurpilak eraman
ditzakete traktore txikiekin lotu ahal izateko.

18

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Badira atoi konbentzionalak ere, sistema zentrifugo bat lotzen zaienak. Eremu
handietan banatzeko erabiltzen dira, 2.000 eta 5.000 kg bitarteko toberekin.
Disko banatzailearen nerbio edo palek ingurune edo sektore zirkular batera jaurtitzen dute
ongarria. Ingurune horrek hartzen duen eremua bat dator banaketa zabalerarekin. Kontuan
hartzekoak dira bai biraketa abiadura (500-600 b/min.) bai partikulen tamaina, eta ongarri
pikorkatuetarako gomendatzen da.

Ongarritzeko makina zentrifugoak joan-etorriko pasaldietan edo zirkuluak eginez lan egin
dezake. Abiadura 5 eta 15 km/h bitartean ibiltzen da.

Ongarritzeko makina pneumatikoak


Produktua presiozko aire korronte batek eramaten du herrestan pitadun barra edo arrapala
batean zehar; aplikazio zabalera, bada, barra banatzailearena da. Makina hauek traktoretik
esekita joaten dira eta beren lan jardunaren zabalera 5 eta 15 m bitartean dabil. Ongarri
minerala aire korronte batean sartzen da arrabol dosifikatzaile baten bidez. Bereizgailu
batean, produktua airean esekirik daraman korronte hori banatu eta pitetara eramaten da,
eta gero lur gainera zuzenean erortzen.
Halako makinek tobera bat izaten dute. Toberaren hondoan dosifikatzaile birakari bat
egoten da, makinari eusten dioten gurpiletako batek eragiten duena; dosifikatzailearen
egitekoa ongarria toberaren barrutik hartu eta airea dabilen hodian erortzen uztea da.
Haizagailu batek sortzen du korrontea. Barra banatzailearen irteera pitetan pantaila batzuk

19

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

jartzen dira, zurrustak bertan talka egin dezan, abaniko eran apurtu dadin eta lan
jardunaren zabalera osoan uniformeki bana dadin.

Lerroetako ongarritzeko makinak

Beste ongarritze makina mota bat lerroetako banatzaileek osatzen dute. Makinok zerrenda
estu batean jartzen dute ongarria, ongarritu beharreko landareen ondoan. Elkarrengandik
distantzia dezentera dauden labore lerroetan erabiltzen dira batez ere (artoa, tomatea).

1.2.4. Gorotza barreiatzeko makinak


Ukuiluko gorotza, ganaduaren azpiek (normalean, lastoa) eta animalien gorozkiek osatzen
dute hala solidoak nola likidoak.
Hainbat gorotz mota bereiz daiteke:
- Gorotz solidoa.
- Gorotz likidoa: ganaduaren deiekzioen nahasketa homogeneizatua.
- Minda: ganaduaren deiekzio likidoetatik datorren likido hartzitua.
Kargatzeko eta banatzeko sistemak, beraz, aplikatu beharreko gorotz motarekin daude loturik.
Gaur egun gehien erabiltzen dena gorotz solidoa da. Gorotza kargatu eta garraiatzea lan zail eta
nekagarria da. Karga simaurtegitik atoira eramateko, traktorearen aurreko pala eta garabiak
erabiltzen dira nagusiki. Gorotz likidoak, batez ere, bazkatarako larreetan deskargatzen dira.
Gorotza barreiatzeko atoiak

20

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Makina hauek baliagarriak izan behar dute gorotza lur gainean barreiatzeko operazio nekagarria
(bai denboran bai esfortzuan) erraztu, arindu eta hobetzeko. Makinon helburua zera da: gorotz
solidoa simaurtegitik edo abeltzaintzako ustiategitik laborantzako lursailetara garraiatzea. Behin
han daudela, ongarri organikoa zabaldu behar dute.
Atoiaren hezurdura bastidore bat da, dagokion lokailuaren bidez traktorearekin lotuta dagoena. Bi
gurpileko atzeko ardatzaren gainean bermatzen da. Bastidorearen gainean, gorotza eramango
duen kutxa dago muntatuta (korrosio arriskua dela eta, hondoa eta aldeak egurrezkoak izatea
komeni da).
Kutxaren hondoa, zeharkako listoien bidez loturiko kate garraiagailu bat da, abiadura
erregulagarriz aurrera egin dezakeena. Garrantzitsua da listoien formak gorotzak herrestan
eramaten laguntzea eta atoiaren zoruan itsatsitako masa ezin hobeto biltzea. Gorotza, beraz,
atoiaren atzealdean dagoen mekanismo banatzailera eramaten dute; biak ere traktorearen indar
harguneak eragiten ditu. Mekanismo banatzaileak gorotza xehatzen eta atoitik kanpora botatzen
du.

Funtzionamendua hauxe da: behin gorotz solidoaren kutxa zamatuta eta banatzeko lekuan
gaudela, indar hargunea konektatuko da; banagailua biratzen hasiko da eta katea mugitzen, poliki
eta atzerantz. Gorotz masa banagailuaren arrabolerantz mugituko da poliki-poliki eta behin palekin
kontaktuan dagoela, pala horiek xehatu egingo dute masa guztia, eta gero bota egingo dute,
lursailean barreiatuz.
21

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

1.2.4. Makinak aukeratzeko faktoreak

Hona hemen laborantzarako une bat eta teknika bat aukeratzera bultzatuko gaituzten
baldintzatzaile batzuk:
Laborea
Lurzoruan zein labore landu nahi dugun, laborantzarako ezaugarri zehatz batzuk lortu beharko
ditugu. Esate baterako, patatak, azenarioak edo ilarrak lantzeko, sakoneran lurra xehe egotea
interesatuko zaigu; zerealetarako, berriz, hobe da lurra ondo zanpaturik egotea. Ongarri berde,
belardi eta kruziferoetarako, pitin bat sendoa; eta leketarako, azalean arin eta sakoneran sendo.
Lur bakoitzaren berezitasunak
Lurra buztintsua eta astuna bada, orduan bere egitura trinkoa apurtzea komeniko da, eta baita
drainaketari laguntzea ere (lurpea landuz); lurra arina eta hareatsua bada, komeniko da kohesioa
indartzea, lur lehorrarekin lan egitea eta fresa nahiz lanabes xehatzaileak erabiltzea ekidinez.

Baldintza klimatikoak
Nolako lurzoruak eta nolako laboreak, hezetasuna mantentzeko edo drainatzeko lanak egingo dira.
Lehorte aldi luzeak egon ohi diren lekuetan, lehorreko arboletan (olibondoak, almendrondoak,
algarroboak) kultibadorea pasatzea komeni da euria egin eta egun gutxira, lurzoruaren azaleko
kapilaritatea hautsi, sakoneran hezetasunari eutsi eta, hala, arbolen garapena hobetzeko. Belardi
hezeetan, berriz, lurpe sakona lantzen da hainbat urtez behin, drainaketari laguntzeko eta
lurzoruon gehiegizko trinkotzea ekiditeko.

Materia organikoaren gaineko jarduera


Lur lanketak, oxigeno ekarpen handia egiten duenez, bizkortu egiten du bai bakterien bizitza bai
lurzoruan dagoen materia organikoa digeritzen duten mikroorganismoen jarduera; hala, materia
organikoaren deskonposizioa eta mineralizazioa bizkortu egiten dira, eta hori oso kontuan
hartzekoa da une jakin batean labore jakin batentzako mantenugaiak eskuragarriago egotea nahi
badugu, edo materia organikoaren eta humusaren mailei egonkor eutsi nahi badiegu.

22

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Belar arrotzak
Belar arrotzak erregulatu egin daitezke laborantza teknika jakin batzuen bidez. Sustrai sakon eta
oso errotuak dituzten hainbat urtetako belar arrotzei aurre egiteko, akitze begetatiboko segidako
lanetara joko dugu. Saratzeak, jorraldiak eta lurreztatzeak belar arrotzak kontrolatzeko lan
eraginkortzat jo daitezke, nekazari gehienek ondo ezagutzen dituztenak.
Ongarritzea
Ongarri jakin bat, konposta edo ongarri berde bat norainoko sakoneran lurperatu nahi dugun,
halako edo holako laborantza teknika eta lanabesak erabiliko ditugu.

2. EREITEA, BIRLANDATZEA ETA LANDATZEA


2.1. SARRERA

2.1.1. Baratzezaintzaren xedeak


Barazkien produkzioak xede asko izan ditzake:
 Aisia, zaletasuna.
 Terapeutikoa.
 Nork bere burua elikagaiz hornitzea.
 Komertziala-profesionala.

23

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Ikasgai honen plangintzan, baratzezaintza jarduera profesionaltzat hartzen da. Alegia,


barazkiak xede komertzialez ekoizteaz, saltzeko xedez ekoizteaz, jardungo dugu.

Gure helburua, baratzezain gisa, balio komertziala izango duten barazki salgarriak ekoiztea
izango da.

Oso ondo pasatu bai, baina laborantza behar bezala amaitzen ez badugu, ez dugu gure
helburua beteko. Oso barazki onak ekoitzi bai, baina eroslerik aurkitzen ez badugu (edozein
arrazoi dela ere), ez dugu gure helburua beteko.

Gure oinarrizko helburua betetzat joko dugu barazkiak ekoitzi eta zentzuzko prezioan saltzen
ditugunean.

2.1.2. Labore bat lantzea. Definitzea eta aurreikustea


Esperientziarik gabe zerbait lantzen hasiko bagara, oraindik ez dakizkigun gauzak
aurreikusteko esfortzua egin beharko dugu; saiatu beharko dugu aurreikusten zer premia
izango ditugun eta zer gerta dakigukeen hala laborantzan nola salmentan. Honako galdera
hauei erantzun beharko diegu:

SALMENTA:
nori
noiz
zenbat
non

Zer barazki eta


zer barietate

NEKAZARITZA
MOLDEA: N.
ekologikoa

KLIMA ETA
LURRA
Non
Egin beharreko
hobekuntzak

Zaila da galdera horiei erantzutea, denak elkarri lotuta daude eta. Eta are zailagoa da
erantzun posibleak ezagutzen ez baditugu.

24

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Lehen fase hau, hein handi batean, gogoa izatean, galdetzean, irakurtzean, jakitean eta
behatzean datza.
2.1.3. Laborantza plan bat egingo dugu
Apurka-apurka galderei dagozkien erantzunak eta egin beharrekoak zehaztuko ditugu
(onena, idatziz), ahalik eta zehazkien egin ere.
Lan honen helburua, bada, patuaren esku ahalik eta gauza gutxien uztea eta ahalik eta
gehien aurreikustea da; esaterako: nolako ur premia izango dugun, zenbat kaxa beharko
dugun bilketa egiteko, zer egingo dugun pentsatuta geneukan erosleak kale egiten badigu,
etab.

Laborantza plan bat egiteko pausoak:


Horretarako, honako galderak egin beharko dizkiogu gure buruari:
 Nolakoa da lantzeko daukadan lurra?
Ingurunea, klima eta mikroklima nolakoak diren. Zer azalera erabil dezakedan.
 Zer beste baliabide erabil dezaket?
Makinak, tresnak, pertsonen lana, informazioa, dirua
 Nolakoa da lurzorua, lurra?
Landu dezaket zerbait bertan? Badaukat zerbait hobetzeko? Beharbada drainatu
egin behar da, edo kareharria gehitu.

 Nola saldu nahi ahal dut?


Nori saldu behar diot? Noiz, zer maiztasunez eta zenbat salduko dut? Zenbatean,
edo nola jarriko dugu prezioa? Zein izango da ordaintzeko modua?
 Zer espezie eta barietate landu behar dut? Eta noiz?
Zer prozesu jarraituko dut barazkiak produzitzeko: zuzenean erein, landarea erosi
birlandatzeko, hazitegia egin? Nolakoa izango da nire lanen eta zereginen

25

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

egutegia? Noiztik noiz arte egingo dut bilketa? Zenbat ekoitziko dut? Zein dira
landutako saila arriskuan jar dezaketen faktoreak? Arriskuak.
 Ongarritzea, ureztatzea eta bilketara arteko askotariko lanak planifikatzea.
Zer material, produktu eta tresna erabiliko dugun, zenbat, non lortu, etab.
 Zein dira landatutako sailak izan ditzakeen arazo sanitarioak?
Zertan jarriko dudan arreta arazook ekiditeko eta nola aurreikusiko ditudan.
 Kontu egin:
Merezi du edo hobe da beste zerbaitetan hastea?

Ez dago zertan erantzun ordena berean galderei, baina bai komeni da galderok
lantzea, batez ere eskarmentu gutxi edukiz gero.
Behin plana landu ondoren, lanari ekingo diogu, plana gauzatzen hasiko gara. Eta
plana egin ahala, aldaketak etorriko dira; gauza batzuk ezinbestez aldatu beharko
ditugu eta beste batzuk, berriz, beste modu batera eginda hobeto izango dela ohartu
garelako.

Hona hemen zenbait iradokizun:

 Ezin dugu ahaztu zer nahi dugun, baina malguak izan behar dugu.
 Arreta handiz behatu. Gauza guztietatik ikas daiteke asko begiak zabalik edukiz
gero.

 Gure mugak non dauden jakin behar dugu. Aholkua eskatu.

 Erabakiak hartzea (ezer ez egitea izan daiteke bat), baina ez uztea gertakariei
gure ordez erabakitzen.

26

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

 Noizean behin, ebaluatzea, atzera begira jartzea, egindakoa laburbiltzea,


gogoratzea. Zer moduz joan den dena eta zergatik. Asmatutakoetatik eta huts
egindakoetatik ikastea.

2.1.4. Baratzezaintza komertzialeko moldeak


Gipuzkoa, eta euskal ingurune atlantikoa oro har, ez da baratzezaintzara bereziki
lerraturik dagoen eskualde bat. Baratzezaintzak garrantzi erlatiboa du nekazaritza
arloko ekonomian, abeltzaintza-bazkagintza eta basogintza sektoreen azpitik. Hala ere,
badu bere garrantzia, eta aintzat hartzeko moduko enplegu kopurua biltzen du.

Baratzezaintza molde adina baratzezain dago. Eta molde horiek hainbat modutara
sailka ditzakegu:

Baratzezaintza konbentzionala lurrean, aire zabalean edo berotegi bakunetan:


letxugak eta zerbak berotegian ekoiztea, porruak eta babarrunak aire zabalean,
etab.

Baratzezaintza teknifikatuagoa eta kalitatezkoa: lurzorurik gabeko laboreak


normalean berokuntzarik ez duten berotegietan; batez ere frijitzeko piperrak,
tomateak, letxugak eta zerbak. Gaur egun, baratzezaintza hau label barruan
txertaturik dago eta labela da, hain zuzen ere, ekoizpen integratuko agiria
emateko ziurtapena egiten duena.

Baratzezaintza ekologikoa

Lehenengo moldea ia-ia bakarra zen duela 25 urte, berotegiak goraldi betean zeudela
eta hainbat tamainatako ustiategiak elkarren ondoan zeudela, atzerriko produktuekin
lehiatzen ziren eta diren produkzioekin, nahiz eta hori aldatu egin den pixka bat azken
urteetan, zenbait produktu tokiko produktu gisa identifikatu direla eta (Eusko Label,
etab.).
Espezializaziorako joera dago. Multzo honetan, labore nagusia letxuga da.

Bigarren moldea duela hamar urte pasa dago martxan, eta hedatzen ari da: beste
produkzio sistema batzuek baino inbertsio handiagoa eskatzen duen sistema bat da,
27

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

teknologia modernoagoetan oinarritzen dena, laborantza zorrotzago kontrolatzen


duena eta errendimendu (produkzio kg-ak m2-ko) handiagoak dituena. Multzo honetan
sartuko litzateke laborantza "hidroponiko delakoa.

Espezializazioa oso handia da, jendeak labore bakarra lantzen du, ez bi edo hiru baino
gehiago.

Laborerik

garrantzitsuenak

tomatea

eta

piperra

dira.

Letxuga

eta

apaingarriak/lore moztua ere lantzen dira (batez ere Gipuzkoan).

Hirugarren moldean profesional kopuru txiki batek baino ez dihardu, merkatua txikia
baita oraindik, gorantz badator ere. Oro har, ekoizle polibalenteak dira, ez daude
espezializaturik eta zuzenean nahiz denda txikien bidez saltzen dute. Aire zabaleko
zein berotegiko laboreak ekoizten dituzte.
Ekoizle hauen filosofia beste ekoizleen oso bestelakoa da, izan ere, garrantzi
handiagoa ematen diete alderdi sozialei eta produzitzeko moduari amaierako itxurari
baino.

Badaude beste nekazari batzuk aipatu ditugun molde horietako batera ere egokitzen
ez direnak.

2.2 . Baratze laboreak erein eta landatzeko tarteak

Baratzea diseinatzeko orduan eragina daukaten faktoreak

- Lursailaren orientazioa (argitasuna, haize gogorren eraginpean dagoen).


- Inguruneko elikadura ohiturak.
- Inguruneko mikroklima.
- Lursailean dauden landareak eta animaliak.
- Lursail mugakideen egoera (nekazaritza ustiategiak, basa landare eta basa animaliak,
industria guneekiko gertutasuna, etab.).
- Materia organikoaren iturriak eskuratzeko aukera.
- Ur hornidura jarraiki eta fidagarria.

28

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Landare tarteak unean uneko urte sasoiaren arabera aukeratuko dira; hala, bi sasoi
nagusi bereiziko ditugu: uda eta negua.

Urte sasoia zein den eta labore bakoitzaren argitasun eta tenperatura beharrak zein
diren, dentsitatea handiagoa edo txikiagoa izango da. Esate baterako:

Tomatearen landare tartea, udaberrian, 2,5 landare metro koadroko izaten da;
udazkenean, berriz, 1,8 izan ohi da, tenperatura baxuagoa eta argitasun txikiagoa faktore
mugatzaileak direlako neguan eta landareen arteko lehiak produktibitatea murrizten dutelako.
Letxugaren kasuan, aldiz, dentsitatea handiagoa da neguan, landarea ez baita
horrenbeste hazten eta leku handiagoa uzten baitu landare gehiago haz dadin.

2.3. HAZITIK UZTARA. PLANIFIKATZEA

2.3.1. Ugaltzeko moduak


Barazki gehienak hazi batetik abiatuta lantzen dira. Esaterako, letxuga. Baina ez denak.
Salbuespen ezagunak dira patata, marrubia, baratxuriak...
Piper hazi bat polenak ernaldutako obulu batetik dator. Hori dela eta, SEXU UGALKETAZ
dihardugu. Horrek esan nahi du alde femenino batek eta maskulino batek esku hartzen
dutela, biak landare berekoak edo landare desberdinekoak. Kontua da, baina, hortik
ateratzen dena, hazia, zerbait berria eta desberdina dela, ez duela sorburuko landarearen
edo landare amaren berdina zertan izan.

Baratxuri atal bat, berriz, sorburuko landarearen edo landare amaren zati bat baino ez da,
zeinarengandik genetikoki berdin-berdina izango den alaba berri bat ateratzen den. Kasu
honetan ez dute sexu biek esku hartzen (ez da egon ez obulurik, ez polenik, ez ernalketarik).
Horri UGALKETA SEXUGABEA edo BEGETATIBOA deitzen zaio. Landare alaba sorburuko
landarearen berdina, kopia edo klona da.

Landare berriak sortzen dituen landare amaren organoa nolakoa den, honako ugalketa mota
hauek izango ditugu:

 Estoloi bidezkoa: marrubia


29

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

 Tuberkulu bidezkoa: patata


 Errizoma bidezkoa: zainzuria (erpeak)
 Erraboil bidezkoa: baratxuria (atalak)
 Altsuma bidezkoa: orburua
 In vitro ugalketa: marrubi, patata, orburu, baratxuri eta abarrerako erabili izan
da.

Laburtuz:

Sexu bidezko ugalketa: hazien bidez. Ohikoena da barazki gehienetan: letxuga,


azenario, piper eta abarretan.

 Ugalketa sexugabea: landare amen ataletatik abiatuta, landare alabak osatzea.


Ugalketa begetatibo" ere esaten zaio, zati begetatiboak erabiltzen direlako
(hazi egiten direnak) eta ez haziak.
2.3.2. Hazi bidezko ugalketa: hainbat modu
Naturan, landare baten bizitza beti leku berean igarotzen da. Hain zuzen ere, egun batean
landare hori sortu zeneko hazia erne zen lekuan bertan.

Barazkiak hazten baditugu, gauza bera egin dezakegu, hau da, hazia behin betiko lekuan jar
dezakegu. Jarduteko modu horri zuzeneko ereintza edo asentuzko ereintza deritzo.

Baina zenbait kasutan oso neketsua eta arazotsua izaten da. Tomatearen kasuan, adibidez,
hazia horren txikia izaki, erein eta bi edo hiru hilabete igaro beharko lirateke lursaila landarez
erdi beterik egon arte.

Denbora horretan guztian, landare txiki-txikiak izango genituzke, elkarrengandik dezente


aldenduta, hauskor, belar txarretatik beren kabuz defendatzeko ezgauza; inondik ere,
zaintzeko lan handia emango ligukete. Gainera, ereiteko udaberriari itxoiten badiogu,
produkzioa hasten denerako uda erdian egongo gara eta aldi produktiboa motz geldituko da.

30

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Arazoa konpontzeko, baratzezaintzako teknika hauek daude: hazitegietan ereitea eta


ondoren behin betiko lekuan birlandatzea. Kasu honetan, landarea bi leku desberdinetan
edo gehiagotan bizi da.

Jarraian datorren eskeman, barazki laboreak lortzeko metodorik ohikoenak azaltzen dira:
 Ugalketa begetatiboa: landare amaren zatiak landatzen dira. Esaterako:
patata, baratxuria, marrubia, orburua

 Hazi bidezko ugalketa:


-

Zuzeneko ereintza bidez (ahurtaraka, lerroan edo kolpeka): kuia,


erremolatxa, perrexila, espinaka, azenarioa, indabak, ilarrak, babak

Bi fasetan: hazitegia + birlandaketa:


Hazitegia lurzoruan egin daiteke, porruen eta tipula gorrien hazitegi
tradizionalak bezala. Kasu honetan, landarearen sustraiak biluzik
daude birlandatzeko unean. Metodo hau porrua eta tipula hazteko
erabiltzen da:

Turba zokor prentsatuetan egin daiteke, zokor bakoitzean hazi bat


edo bi jarrita. Kasu honetan, landatzeko orduan, landarearen
sustraiak babestuago doaz turbarekin nahasirik. Metodo hau barazki
31

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

hauek hazteko erabiltzen da: letxuga, zerba, pepinoa, kuiatxoa,


berotegirako leka, etab.

Turba motako substratu batez beteriko albeolo erretiluetan ere egin


daiteke, albeolo bakoitzean ereinda. Kasu honetan ere, landareek
lurra

eramango

dute

sustraietan,

baina

turba

prentsatuan

ereindakoek baino gutxiago. Metodo hau barazki hauek hazteko


erabiltzen da: letxuga, zerba, pepinoa, kuiatxoa, aza, azalorea, baita
porrua, tipula, etab. ere.

Landare batzuetarako substratuz beteriko loreontzi txikiak ere


erabiltzen dira. Metodo hau barazki hauek hazteko erabiltzen da:
kuia, kuiatxoa

 Hiru fasetan: ernetzeko mahaia + hazitegia + birlandaketa:


32

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Haziak oso ahulak badira eta hasieran poliki badoaz erabiltzen da; baita ernetzeko
beroa behar badute ere. Metodo hau barazki hauek hazteko erabiltzen da: tomatea,
piperra, alberjinia, apioa

2.3.4. Zuzeneko ereintza edo hazitegian?


Pentsa liteke beti dela hobe barazki hazitegian ereitea gero birlandatzeko. Baina ez da hala.
Kasu bakoitzean sistemarik onena zein den zehazteko, hainbat faktore hartu behar dira
kontuan:

 Kostua: alde batetik, hazitegia egitea eta birlandatzea garestiagoa da.


 Lur eremu erabilgarria: laborantza estentsiboan, edo lurzoru merkean, baliteke
merezi izatea barazki batzuk zuzenean ereitea, hala nola porrua eta tipula;
baina ez genuke halakorik egingo lurzorua garestiagoa balitz eta produkzioa
intentsiboagoa balitz.

 Barazkiak birlandaketara egokitzea: landare batzuk gaizki moldatzen dira


birlandatuak izatean (azenarioa, erremolatxa); zuzenean erein beharko
ditugu.

 Hazteko azkartasuna: hazi handiak, hala nola babarrunak, artoa eta babak,
azkar hazten dira hasieran eta gazteak direlarik nahiko ondo moldatzen dira
belar txarren kontrako lehian. Zuzenean erein daitezke.

 Behin betiko labore tartea: landareek beren behin betiko lekuan elkarrengandik
nahiko aldendurik egon behar badute esaterako, azak eta azaloreak, hobe da
33

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

hazitegia egitea, landarea txikia den bitartean lursail osoa jorratu behar izatea
ekidingo dugu eta.

 Udako labore goiztiarrak: tomatea, piperra eta halakoak goiz produzitu nahi
izanez gero, hazitegi babestu edo epeldu batek zikloa aurreratzeko aukera
emango digu, izan ere, labore horiek beroa behar dute ernetzeko.

Jarraian datorren taulan, espezie desberdinetarako modurik ohikoena adierazten da:


ZUZENEKO EREINTZA

HAZITEGIA ETA BIRLANDAKETA

Ilarra, baba, babarruna eta leka

Tomatea, piperra, alberjinia eta apioa

Artoa

Porrua, tipula eta tipulina

Borraja

Aza eta azalorea

Espinaka eta mahaiko erremolatxa

Zerba

Azenarioa eta errefauak

Pepinoa eta kuiatxoa

Kuia

Letxuga eta eskarola

Baina hori ez da beti hala izaten:

Batzuek loreontzi txikietan egiten dituzte kuia hazitegiak.

Berotegirako lekak hazitegietan ereiten dira zenbaitetan (turba zokorrak).

Beste batzuek zuzenean ereiten dituzte porruak, tipulak, zerbak, kuiatxoak

2.4. EREITEKO EDO LANDATZEKO SASOIA. EGUTEGI BIODINAMIKOA

Ereiteko sasoirik onena zein den jakiteko, hainbat informazio iturri daukagu: gure
esperientzia, inguruko pertsonen esperientzia edo ohitura, behaketa, haziei buruzko

34

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

liburu eta katalogoak, gomendio teknikoak, garaiaren arabera uztaren prezioan izaten
diren gorabeherak

Jakin ezean, seguruena aldamenekoak ereiten duenean ereitea da, baina gehiago ere
egin dezakegu, alegia, ohar hauek kontuan hartzea:

 Barazkien beharrak:
-

Berez izotzik botatzen ez duen ingurune epeletakoak diren barazkiak,


gure inguru honetan, udan hazi behar ditugu. Barazkiok argia ere behar
izaten dute. Hori dela eta, produkzio on bat bermatzeko ez da nahikoa
berotegian berokuntza jartzearekin. Egunak laburrak eta ilunak badira,
arazoak izango ditugu.

Badira loratu aurretik biltzen diren barazkiak, hala nola letxuga,


azenarioa, aza, espinaka Halako barazkientzat eragozpena izaten da
loratze goiztiarra eragiten duen gehiegizko beroa edo lehortea. Hobe da
barazkiok sasoi eta leku fresko nahiz epeletan haztea.

Basalandareek oso ziklo zehatzak betetzen zituzten, eta barazkiak,


berez, haietatik datoz. Etxekotzearen ondorioz, mende batzuetan barazki
bakoitzetik sasoi bakoitzera egokitutako zenbait barietate lortu dira
(esaterako, aza: badira neguan haztekoak, udaberrian haztekoak,
udakoak) eta are gehiago: barietate batzuek urteko edozein
sasoitarako balio dute ia.

Beraz, barazkiak lantzeko sasoia, barazkiari ez ezik, barietateari ere


lotuta dago.

 Tokian tokiko laborantza egutegiak

35

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Eskualde bakoitzak klima bana du. Kantauriko kostaldean udaberriko izotzetatik libre
gaudelarik, ipar ordokiko goialdean izotz handia bota dezake oraindik. Eskualde
mediterraneo batzuetan ez du inoiz izotzik botatzen. Horrek guztiak izugarri
baldintzatzen ditu laboreak lantzeko datak.

IZOZTEEN gaia: barazki asko ingurune tropikaletatik datoz, ingurune epeletatik, non ez
duen izotzik egiten. Ez dute izotza jasaten. Hori dela eta, aire zabaleko lursail batean
jarriko baditugu, ziur egon beharko dugu hotzak ez dituela landareak hondatuko.
Adibideak:
- Zuzenean ereiten direnen artean: babarruna/leka, arto gozoa, kuia.

- Hazitegitik etorrita landatzen direnen artean: piperra, tomatea, alberjinia,


kuiatxoa, pepinoa.

Gure inguruan, aldeak egoten dira bailara batetik bestera. Barrualdeko


bailaretan (Arratia, Urola Garaia, Burunda) San Isidrora itxoiten da udako
baratzea egiteko, izotzarekiko sentiberak diren laboreak hazteko.

Itsasertzeko lerroan, bereziki hegoaldera edo hego-ekialdera begira dauden


lursail arinetan, bi eta lau aste bitartean aurrera daiteke halako laboreen
ezarpena.

Gauden tokian gaudela, komeni da jakitea noiz etor litezkeen udazkeneko lehen
izotzak eta udaberriko azkenak.

UDAKO BEROAREN gaia: zenbait barazki, hala nola letxuga eta eskarola, egokiagoak dira
klima freskoetarako. Oso uda beroak egiten dituen inguruneetan, barazki horiek
udazkenean eta udaberrian lantzea gomendatzen da, baina uda freskoa egiten duen
eskualdeetan inolako arazorik gabe landu daitezke sasoi horretan.

Beraz, haziei buruzko liburu edo katalogo batean laborantzarako egutegi gomendatu bat
irakurtzen dugunean, tentuz ibili beharra dago, kontuan hartu behar baita norako diren
gomendioak eta non gauden.
36

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Gauza bera esan dezakegu ereiteko datei buruzko esaera zaharren gainean: eskualde
batekoek ez dute beste baterako balio.
 Alderdi komertzialak
Normalean, sasoiko lehen barazkiak prezio hobean saltzen dira. Berotegiko laborantzak
udaberri-udako

laboreak

aurreratzea

eta

produkzio

goiztiarragoak

eskuratzea

ahalbidetzen du. Goizago produzitzeak gehiago irabaztea dakar, baina landatzeko data
gehiegi aurreratzea ere ez du merezi, hotzak laboreak kaltetu ditzake eta.

Landaketa data aukeratu ahal izanez gero, kontuan izan behar dugu, faktore
garrantzitsu gisa, uztaldirako prezio aurreikuspena.

2.4.1. Bizkaiko (eta Kantauri eremuko) aire zabaleko barazkietarako egutegi EREDUA
Barazki hauetako gehienak oso bestelako garaietan landa daitezke. Eta zein barietate
erabiltzen dugun, laborantza zikloa laburragoa edo luzeagoa izan daiteke.
Hona hemen egin daitekeenaren adibide bat:

Baratxuria
Zallako tipula gorria
Porrua
Mahaiko erremolatxa
Azenarioa
37

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Patata goiztiarra
Zerba
Udazkeneko aza
Espinaka
Udaberriko letxuga
Brokolia
Azalorea
Babarruna eta kuia
Leka
Kuiatxoa
Ilarra
Baba
Pepinoa
Piperra
Tomatea

2.4.2. Egutegi biodinamikoa (ilargi egutegia)


Bateko eta besteko laboreak ereiteko edo landatzeko garai edo hilabeterik egokienak
gorabehera, nekazari askok ilargi egutegia edo egutegi biodinamikoa erabiltzen dute baratzean
edo landan egin beharreko lanak antolatzeko.

Ilargi egutegiak landan egin beharreko jarduera edo lanak eta ilargiaren, izarren,
konstelazioen eta zodiakoko ikurren kokapenek horietan duten eragina lotzen ditu.

Eragin horiek hobeto ulertzeko, Ilargiaren eta zodiakoaren hainbat alderdi aztertuko
ditugu.

38

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Ilgora eta Ilbehera


Ilargiaren faseak hauek dira: Ilberria, Ilgora, Ilbetea eta Ilbehera
Ilgora, ilberritik (ilargia lurraren eta eguzkiaren artean dago eta argitu gabeko aldea
erakusten digu) ilbetera bitartean dagoen aldia da (ilargia eguzkiaren aurrez aurre dago
lurrarekiko): egunetik egunera handituz doa islatzen duen argia.
Landareen bizitasunak gora egiten du ilargiaren argiarekin. Ilbetetik zenbat eta
gertuago, landareak orduan eta indartsuago parasitoei eta gaixotasunei aurre egiteko;
gainera, hobeto mantentzen dira pitxer, soto eta siloetan, eta bizitasun handiagoa
ematen diete landareon kontsumitzaileei.
Ilargiak behera egiten du, berriz, ilbetetik hurrengo ilberrira dagoen tartean; islatzen duen
argia gutxiagotu egiten da egunetik egunera.
Landareen bizitasunak behera egiten du ilargiaren argiarekin batera, baina horrek
mesede egiten dio bere energia espezifikoari. Landareak, bada, bizitasuna galtzen du,
baina usainak, koloreak eta zaporeak hobeto antzematen dira. Propietate dietetikoak
eta sendagarriak nabarmenagoak dira. Hala ere, landareak nekezago eusten dio
freskotasunari.
Herritarren artean, honela jakiten da ilargia ilgoran ala ilbeheran dagoen: ilgoran dagoela
D bat irudikatzen du eta ilbeheran, berriz, C bat. Horregatik esaten da, gaztelaniaz
(Creciente, Decreciente), ilargia gezurtia dela.

Goranzko ilargia eta beheranzko ilargia

Maiz nahastu egiten dira goranzko ilargia eta ilgora. Izan ere, bi fenomeno horiek erabat
desberdinak dira. Hala, ilargia ilgoran eta beherantz egon daiteke aldi berean.

Ilargiak gorantz egiten du ipar hemisferioko zeruan, eta gero beherantz. Hego hemisferioan
mugimendu hori aldi berean egiten da baina alde erantzira. Horrek 27 egun, 7 ordu eta 43
minutu irauten du. Eguzkiak urte oso batean egiten du goranzko (neguan eta udaberrian)
eta beheranzko (udan eta udazkenean) ziklo bera.

39

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Ilargiaren eta eguzkiaren itxurazko goranzko eta beheranzko mugimenduek eragin


nabarmenagoa dute poloetara zuzentzen garenean; aitzitik, eragina galdu egiten da
Ekuadorrera hurbildu ahala.

Ilargia gorantz egongo da egunetik egunera bere orbita aurreko egunean baino gorago
dagoen bitartean, eta beherantz, berriz, kontrakoa gertatzen denean. Landarearen barne
likidoek gorantz eta beherantz egiten dute ilargiarekin batera.
Ilargia gorantz dagoenean izerdi gehiago dago, beraz, jarduera handiagoa da lurzoru
gainean, landareen aireko zatian. Une ona da, izan ere, biltzeko eta txertaketak
egiteko, fruitu urtsuak biltzeko etab. Ez da komeni izaten ez arbolarik moztea eta
lehortzen jartzeko landarerik biltzea.
Ilargia beherantz dagoenean, landareen barne likidoek beherantz egiten dute eta
jarduera begetatiboa lurpean gertatzen da batez ere, sustraietan. Une egokia da bai
sustraiak bai segituan lehortu nahi diren aireko zatiak biltzeko; baita mozteko,
kimatzeko, birlandatzeko, lurra lantzeko, konposta barreiatzeko eta egurra mozteko
ere.
Lurra-ilargia distantzia

Ilargia orbita eliptiko batean mugitzen da, eta lurra orbita horretako fokuetariko bat da.
Beraz, lurretik ilargira dagoen distantzia aldatu egiten da erregularki. Ilargia lurretik gertuen
dagoen uneari perigeoa deitzen zaio. Urrunen dagoen uneari, berriz, apogeoa esaten
zaio. Ilargiak 27 egun, 13 ordu eta 18 minutu behar du perigeo batetik hurrengora iristeko.

Lurretik zenbat eta gertuago egon, ilargiak landareetan duen eragina orduan eta
handiagoa da. Ilargiaren eragina, beraz, indartsuagoa da perigeo garaian.
Komenigarria da perigeo egunean bertan lurra eta landareak saihestea.

Zeinuak eta konstelazioak


Zodiakoko konstelazioak izar taldeak dira, eta izar talde horiei izena jartzeko orduan,
daukaten itxurari erreparatu diogu gizakiok. Ilargia konstelazio baten paretik pasatzen den
unean, konstelazio horrek berezkoak dituen eraginak aktibatzen eta transmititzen ditu.
Ilargia konstelazioen aurrean egotearekin loturiko legeen sintesia Rudolf Steinerri zor zaio.

40

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Konstelazioek eragiten duten ekintzarik fisikoena zonalde espezifikoetara bideratzen dute,


esaterako, landareen organoetara:
Ilargia konstelazioen aurrean
Ilargia su konstelazio baten aurrean dagoenean (Aries, Leo, Sagittarius) landareen
jarduera fruitugintzan eta hazigintzan polarizatzen da batez ere. Egun horiek onak izango
dira tomate, leka, ilar, sagar eta era guztietako zerealen produkzioa bultzatzeko (landu eta
erein).

Ilargia aire konstelazio baten aurrean dagoenean (Gemini, Libra, Aquarius) landarearen
loreak hartzen du txanda; hori dela eta, garai horretan, azaloreak, orburuak eta halako
lekale-loreak, eta baita lore apaingarriak ere, lehenetsiko dira.

Ilargia ur konstelazio baten aurrean dagoenean (Cancer, Scorpius, Piscis) landarearen


jarduerak hostoak lehenesten ditu. Aldi baliagarriak izango dira letxuga, espinaka, zerba
eta abarren hosto organoak hazteko.
Ilargia lur konstelazio baten aurrean dagoenean (Taurus, Virgo, Capricornius), landareak
sustraiak eta azalak lehenesten ditu. Azenario, patata, zainzuri, apio eta lurpean hazten
diren beste lekale batzuetaz arduratzeko unea da.
Ilargi nodoak
Lurra orbita eliptiko batean mugitzen da, eta eguzkia orbita horretako fokuetariko bat da.
Elipse hori duen planoari ekliptika deitzen zaio. Ilargia, era berean, orbita eliptiko batean
mugitzen da, eta lurra orbita horretako fokuetariko bat da. Elipse horren planoa eta
ekliptikarena ez dira plano bera.

Lurraren inguruan egiten duen biran zehar, ilargiak bi aldiz mozten du ekliptika: behin
beherantz doala (beheranzko nodoa) eta beste behin gorantz doala (goranzko nodoa).

Saiakuntza guztiek egiaztatu dutenez, ilargia nodoak nahiz perigeoa pasatzen dituenean,
asaldu bat gertatzen da. Momentu negatiboak izaten dira lurra lantzeko, ereiteko eta uzta
biltzeko.
41

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Eklipseak
Eklipsea gertatzen da baldin eta ilberrian edo ilbetean eguzkia, lurra eta ilargia lerrokaturik
badaude. Eguzki eklipsea ilberrian gertatzen da beti eta ilargi eklipsea, berriz, ilbetean.

Ilargia kontuan hartuz lan egitea

Landa lana: lurra lantzea, landatzea, birlandatzea, ongarritzea eta halako lanak, hobe da
ilargia beherantz dagoela egitea. Lurra lantzeko, hobe da beheranzko ilargia ilgorarekin bat
etortzea lurzoru arinetarako (hareatsuak), batez ere perigeo lehorrean. Lurzoru gogorrei
dagokienez (buztintsuak) hobe da beheranzko ilargia ilbeherarekin bat etortzea, batez ere
aldi hezean.

Belar txarrak kentzea: ilargia Leo aurrean dagoela landu behar da lurra (konstelazio
horrek mesede egiten dio erneketari); hala, haziak dena emanda ernatuko dira. Orduan
lurra birlandu egin beharko da belar txarrak desagerrarazteko. Lurra ahalik eta luzaroen
garbi mantentzeko, ilargia Capricorniusen aurrean dagoela landu behar da (konstelazio
horrek mugatu egiten du erneketa).

Sastraka kentzea: elorriak, sasiak eta antzekoak kentzeko, perigeoan erauzi eta moztu
behar da eta, ahal bada, ilberrira gerturatzen.

Ereitea eta landatzea: ilargiaren eraginaz gainera, egunaren unea kontuan hartzea komeni
da. Goiza ereiteko hartu, eta arratsaldea landatzeko.

Produktuaren xedea: ez da sekula ahaztu behar labore baten xedea zein den. Adibidez,
endibietarako, ona da sustrai datetan ereitea, sustraia ahalik eta gehien hazteko, eta
beheranzko ilargiarekin erauztea eta goranzkoan berriz behartzea hosto data batean,
endibia ederrak lortzeko.

Uztak: lur gainean hazten diren barazkietarako (fruituak, hostoak, loreak) komeni da
goranzko ilargia lehenestea, eta lur azpian hazten direnetarako (sustraiak), berriz,
beheranzko ilargia. Berehala hondatzen diren barazkietarako, ur zeinu eta konstelazioak
ekidin behar dira. Kasu guztietan, perigeoa eta ilargi nodoak saihestu.
42

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Eguneko erritmoak: goizez, energiek gorantz egiten dute, lurrak arnasa botatzen du;
ereiteko une egokia da, aldi hezearekin jorran egitekoa, aireko zatiak biltzekoa (esaterako,
"sustrai" egun bateko goizean azenarioak ereitea). Arratsaldez arnasa hartzen du lurrak,
landatzeko unea da, birlandatzekoa, lurra lantzekoa, aldi lehorrarekin jorran egitekoa eta
sustraiak biltzekoa. Bien artean, 12:00etatik 15:00etara (eguzki ordua), inbertsio tarte bat
dago. Lan garrantzitsuak egiteko hobe da tarte hori ekiditea.

2.5.

INGURUNERA ONDOEN EGOKITZEN DIREN LABORE ETA BARIETATEAK AUKERATZEA

Gure ingurunean landu ditzakegun laboreei dagokienez, 2.4.4. puntuan labore


ohikoenak eta dagozkien egutegiak azaldu ditugu. Labore nahiz barietate bat
aukeratzerakoan, puntu hauek hartu behar dira kontuan:
 Klima urteko garaia.
 Lurzorua, labore mota.
 Merkatua: helburu dugun merkatuaren lehentasunetara ondo egokitzea.
Gogoan izan akatsa dela kontsumitzaileari irakasten saiatzea guri gustatzen
zaiguna berari ere gusta dakion. Saltzen dena ekoitzi, eta ez produzitzen
duguna saltzen saiatu.
 Gure laborantza tekniketara egokitzea.
 Haziaren prezioa.
 Hazia lortzeko erraztasuna.
Barazki barietateen artean, honako barietate talde hauek ezar ditzakegu:

 BERTAKO BARIETATEAK
Etxekotutako barietateak dira, basa barietateak izatetik egun erabiltzen diren lekuan
bertan landuak izatera pasatu direnak.

43

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Bizkaian, honako barietate hauek hazten dira, besteak beste: Kuia luzea, Zallako
tipula gorria, Gernikako piperra, Erretzeko piper puntaduna, Gernikako indaba
(parrako indaba pintoa), Bertako zerba (Lyongo Zerba Horiaren hautespena da).

Gipuzkoan, aurrekoez gainera, ezagunak dira Ibarrako piperrak eta Tolosako


babarrunak (kolore beltzekoak). Araban, Arabako babarrun pintoa daukagu.
Barietateok ez dira erabat homogeneoak. Bailara batetik bestera, eta baita etxe
batetik bestera ere, aldatu egin daitezke. Baina barietate barruan alde gutxi dago
eta, oro har, belaunaldi batetik bestera ondo eusten diete ezaugarriei, hazia behar
den moduan eskuratzen bada.

 BERTAKO BARIETATEAK, TRADIZIONALAK ETA BERTARA EGOKITUAK


Munduko beste leku batzuetatik ekarrita daude baina aspalditik hazten dira
ingurune batean.

Nekazariek urteetan mantendutako barietateak dira, urteen poderioz hautespen


naturalez eta gizakiaren hautespenez poliki-poliki osatuz joan diren lekuko
baldintzetara egokitu direnak. Adibideak: orrimami zabaleko zerba berdea,
Brunswick aza, Marmande tomatea, etab.

Barietate horien hazia, ondo produzitzen bada, berrerabili egin daiteke.

 HIBRIDOAK
Duela 35 urtetik hona, etxe komertzialek eskaintzen dituzten baratzeko hibridoek
barietate tradizional gehienen lekua hartu dute, produktibitate handiagokoak,
homogeneoak eta zenbait gaixotasunekiko erresistenteak direla eta.

Oro har, indar handiagoa edukitzea da hibridoen ezaugarri nagusia; hala ere,
hibridoaren haziak ez dio bere ezaugarriei eusten. Hala, nekazariek urtero erosi
behar izaten dizkiote haziak enpresa ekoizleari. Hibridoaren hazia barietate
44

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

tradizionalena baino garestiagoa da. Baratzezainarentzat konplikatua da hazi


hibridoak lortzea.

Haziak produzitzen dituzten enpresek lortu dituzte barietate hibrido gehienak.

Gure inguruneko baratzezaintza profesional konbentzionalean, ia-ia tomate, pepino,


kuiatxo eta aza guztiak hibrido komertzialak dira. Hibridoei F 1 ere esaten zaie.

Halako barietateek zailtasun handiagoak dituzte ingurunearen egoera aldakorretara


moldatzeko.

 ERREGISTRATUTAKO BARIETATE EZ-HIBRIDOAK


Hazi ekoizleek halako barietateak ere saltzen dituzte. Multzo horretakoak ditugu,
hain zuzen, leka eta letxuga gehienak. Barietate hibridoak ez bezala, ugaldu egin
daitezke, eta landare berriak atera, nahiz eta horretarako zergak edo royaltyak
ordaindu behar izan.

TOKIKO BARIETATEEN GARRANTZIA NEKAZARITZA EKOLOGIKOAN

CEE 834/2007 Araudiaren 5. artikuluan adierazten denez, produkzio Arauen barruan hauxe
jasotzen da: landareen osasuna prebentzio neurrien bidez mantentzea, esaterako,
parasitoei nahiz gaixotasunei aurre egingo dieten espezie eta barietate egokiak
aukeratzea (...)".

Barietate egokiak, beraz, tokiko baldintzetara egokitzen diren haiek izango dira, hau da,
tokiko barietateak edo horien hobekuntzak.

Tokiko barietateak interesgarri egiten dituzten ezaugarriak


45

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Nekazariek egindako hautaketatik abiatuta garatu dira

Banako desberdinen populazioak dira, hau da, aniztasun genetikoari eusten diote
eta, honenbestez, ingurunearen gorabeheretara hobeto moldatzen dira

Tokiko baldintzei egokiturik daude (klima eta lurra)

Maneiu eta laborantza teknika ekologikoetara egokiturik daude (esaterako, tokiko


barietate batzuk pestizida eskakizun urriko edo gabeko laborantzarako egokiak izan
daitezke)

Tokiko barietate batzuek badute ondo finkatutako merkatu bat eta kultur
gastronomiko bat (usadioak)

Kalitate organoleptiko hobea

Gaur egun hobekuntza genetikoko sistema modernoen bidez lortzen diren barietateak
baldintza tarte estu bati oso ondo egokituta daude. Ingurunera egokitu gabeko
barietateak dira, bizirauteko ongarri kimikoa, pestizidak eta herbizidak behar dituztenak.
Laburtuz, ingurunea barietateetara egokitzen da, eta ez barietateak ingurunera.
Hobekuntza hibridoak lortzera bideratuz joan da gero eta gehiago, eta gaur egun, haratago
ere iritsi da kontua, transgenikoak direla eta.

Tradizioa edo berrikuntza


Nekazari gehienek hazten dituzten barietateak hazi ditzakegu. Probatzea ere ona da; ez
ordea ustiategiaren %50 esperimentuetara eskaintzea, arriskua handia izan daiteke eta.

Beti da ona probak egiteko zati txiki bat edukitzea, baina komeni da zatirik handiena
hartuko duten barietateak ahalik eta seguruenak izatea, bai klima-lurzorua egokitzapenaren
ikuspegitik, bai merkatuaren ikuspegitik.

Inguruko berezko barietate tradizionalak (klimara egokituak), alegia, jendearen onarpen


zabala dutenak, aukera seguruak dira (Zallako tipula gorria, kuia gorri luzea, Gernikako
piperra, Tolosako babarrunak, etab.).

Tomatea, letxuga eta halako beste labore batzuei dagokienez, hasi berritan behintzat,
gurean gehien lantzen direnetara joko dugu.
46

Heziketa zikloa: xx2, yy2


Modulua: Ekoizpen integratuko laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Informazioa non eskuratu


 GILBE eta halako elkarteetan
 Neikerren txostenetan
 Gure ingurura egokitutako oraintsuko liburu eta apunteak: El Portagrano
Estatuan merkaturatzen diren hazi barietate guztien gida bat da.
 Baratzeko landareak ekoizten espezializaturik dauden ustiategietan galdetu
 Haziak saltzen diren lekuetan galdetu
 Hazien

etxe

komertzialen

katalogoak

kontsultatu

47

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

2.6.

HAZIAK - EREINTZAK. PREMIAK KALKULATZEA

2.6.1. Baratzeko hazi komertzialak


Ontziak dakarren informazioa: baratzeko hazi komertzialak ontzietan egoten dira. Bertan,
haziak ondo mantentzeaz gainera, hazien gaineko zenbait informazio agertu behar da.


Lehenik, espeziea eta barietatea adierazten da.

PURUTASUNA: paketean azaltzen den hazi pisuaren %-ari egiten dio


erreferentzia. Esaterako: Enara letxuga, %95eko purutasuna. Horrek esan
nahi du ezpurutasunak, asko jota, %5 direla. Ezpurutasun horiek beste mota
bateko letxuga batzuen edo beste landare batzuen haziak izan daitezke.
Ezpurutasunak izan daitezke, baita ere, hondar xehea, makilatxoak, etab.

ERNEKETAREN %: % hori da, ekoizleak ziurtatzen duenez, ernatuko diren


hazien ehunekoa, baldin eta iraungitze data iritsi aurretik ereiten badira.

Esaterako: paketean zera irakur daiteke: Negret ilarra, %80ko erneketa. Horrek
esan nahi du paketeak pisatzen duenaren %80 gutxienez ernatuko dela. Etxe
ekoizleek ernetze saiakuntzak eginez kontrolatzen dute ehuneko hori.
Batzuetan, ontzian ez da ageri ez purutasuna ez erneketaren %; bai ordea
CEE ARAUAK hitzak. Horrek esan nahi du Europar Batasunaren Araudiak
ezartzen dituen minimoak betetzen direla: purutasunean, %95 eta %98 bitartean
dabilela, eta erneketan, %65 eta %80 bitartean, zer barazkiz ari garen (ikus
eranskineko 2. Taula).

 (Azken) analisiaren data: erneketaren % egiaztatu den data da. Ontziratze


datarekin bat dator gutxi gorabehera.
 Iraungipenak, berriz, erneketaren % noiz arte dagoen bermatuta adierazten du
(ez da beti jartzen).

48

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

 Kategoria ESTANDARRA edo ZIURTATUA izaten da; ziurtatua kalitate


hobekoa da.
 Haziari tratamenduren bat eman bazaio (esaterako, onddoen kontra), kolore
bat jartzen zaio ohartarazteko eta ontzian zer produktu erabili den adierazten
da. Lehenago ere esan dugunez, nekazaritza ekologikoan tratatutako haziak ez
daude baimenduta.

 Ontzian edukia adierazi behar da, pisua edo unitateak (adi: batzuetan pisu osoa
adierazten da, ontzia barne).

Gainera, etxeko baratzezaintzarako ontzi txikiek informazio praktikoa ematen dute


ereiteko datei, landare tarteei eta abarri buruz.
Zer operazio egiten dira hazi komertzialak prestatzeko?
 KALIBRATZEA: hazi kalibratua bere tamainaren arabera hautatutako hazia da.
Kalibratutako sail batean, denek dute antzeko tamaina. Horrek erraztu egiten du
ereiteko

makinen

erabilera.

Gainera,

kalibratutako

haziak

plantula

homogeneoagoak ematen ditu, jaiotze atzerapenik gabe.

 PISU ESPEZIFIKOAREN araberako BEREIZKETA: pisu txikiko haziak, hazi


hutsak, aire korronteen bidez bereizten eta kentzen dira. Hala, hazi hilak
desagerrarazten dira.

 PILULATURIKO HAZIAK: pilulatzea, hazi bakoitza gai solidozko estalki batez


biltzean datza. Estalkia gutxi-asko esferikoa da, inertea eta hezetasun
xurgatzailea. Zenbait kasutan, fungizida eta are ongarria ere izan ditzake.
Pilulak hezetasuna xurgatzen duenez, bere landareak hazi biluzienak baino
modu homogeneoagoan jaiotzen dira, batez ere txikiak badira. Bestalde, hazien
forma borobilari eta antzeko tamainari esker, mekanizazioa erraztu egiten da
hala grabitate bidezko nola xurgapen bidezko ereiteko makinak erabilita.

49

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

2.6.2. Ereiteko metodoak


Ereitea haziak lurrean edo substratuan jartzea da, ernatu daitezen.
Ahurtaraka (purraka) ereitea
Hazia zuzenean barreiatzen da landu beharreko gainazalean. Gero, hazia pixka bat
lurperatzeko, eskuarea pasatzen da kontuz.

Lur gaineko hazitegi tradizionaletan erabiltzen da, barazki hauek hazteko: porrua,
tipula, azak, etab. (gero sustrai hutsean birlandatzen dira).

Zenbait bazka, ongarri berdeak, etab. ere ahurtaraka ereiten dira. Landare arteko tarte
oso zehatzik behar ez duten laboreak ereiteko ere erabiltzen da, esaterako, azenarioa,
perrexila eta errefauak ereiteko. Nolanahi ere, produkzio komertzialean ez da oso
ohikoa, mehazketa edo bakantzeak egitea eskatzen baitu eta jorratze mekanikoa
galarazten baitu.
Bakantzea elkarrengandik hurbilegi gelditu diren landareak erauztean datza.

50

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

Lerroan ereitea

Ereite lerro batean haziak modu jarraikian isurtzean datza. Sistema hau sarri erabiltzen
da baratzeko landare ugari zuzenean ereiteko; horien artean: espinaka, azenarioa,
borraja, ilarra, erremolatxa

Zenbait kasutan, landareak jaio eta egun batzuetara bakantzeak egiten dira, ereite
lerro bakoitzaren barruan landareak distantziarik egokienean uzteko.

Bakantzeak ez dira beti beharrezkoak; esaterako, lerro bateko landareak, aldenduago


edo bilduago egonagatik, gehiago edo gutxiago hazteak garrantzirik ez duenean
(azenarioa, espinaka).

51

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

Kolpeka ereitea
Kontua da lehendik ezarritako ereite lerro batzuen luzera osoan, aurrez zehaztutako
distantzia batera, haziak kopuru txikiko multzotan jartzea.

Sistema honen erabilera oso zabaldurik dago baratzezaintzan, hazi kantitatea


ekonomizatzeaz gainera, bakantze kostuak txikitzea dakarrelako.

Zenbait kasutan ez da bakantzerik egiten eta kolpean doazen hazi guztiei uzten zaie
garatzen (babak, babarrunak). Beste batzuetan, kolpeko landare bat edo bi bakarrik utzi
nahi direnean, beharrezkoak dira bakantzeak (kuiatxoa, kuia, ereite zuzeneko zerba...).
2.6.3. Haziekin, lur eremuarekin eta landare kopuruarekin lotutako kalkuluak
Ereiteko edo landatzeko tartea
Bi zenbakiren arteko biderkadura adierazten du, normalean zentimetrotan. Kolpekako
ereintzan edo landaketan, zenbaki txikienak adierazten du lerro baten barruan kolpeen
edo landareen artean dagoen distantzia; zenbaki handienak, berriz, lerroen arteko
distantzia adierazten du (normalean cm-tan).

Esaterako: hiruna haziko kolpeka ereindako arto gozoa 25 x 80ko tartean esaten
badugu, zera adierazi nahi dugu: lerroak elkarrengandik 80 cm-ra daudela eta kolpeak,
berriz, elkarrengandik 25 cm-ra lerro barruan.

52

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

Lerroan ereiteaz ari bagara, lehen zenbakiak hazi arteko batez besteko distantzia
adierazten du. Ilarrak 3 x 60 tartean esaten badugu, horrek ez du esan nahi
elkarrengandik 3 cm-ra daudela lerroan, baizik eta metroko 30-35 hazi inguru dagoela
gutxi gorabehera banatuta (100cm/3cm= 33,3 landare 100cm-tan edo metro 1ean).
Garrantzitsua: ereite tartearen biderkadurak kolpe edo landare bakoitzak hartzen
duen batez besteko azalera adierazten du. Esaterako, lehen aipatutako artoaren
kasuan, landare bakoitzak eremu hau hartuko du: 25 x 80 = 2000 cm2 = 0,2 m2.
Ereite dentsitatea edo dosia
Azalera unitateko haziek duten pisua da. Edozein ereite motaz dihardugula ere,
dentsitateaz mintza gaitezke. Adibideak (kontsultatu eranskineko taulak):
 Porruak lantzeko hazitegietarako, hazi dentsitatea 10 g/m2 izatea gomendatzen
da.
 Ilarrei dagokienez, hazi dosi normala areako 1 eta 2 kg bitartean dabil.
 Parrako leketarako, berriz, hazi dosia 600-800 g/area izan behar da.
Dentsitatea edo landare kopurua m2-ko
Dentsitatea aipatzen da, halaber, azalera unitateko landare kopuruaz hitz egiteko:
Esaterako: Berotegian letxugak hazteko gomendatzen den dentsitatea 11-13 landare/
m2 da". Beste adibide bat: Hazitegian piperrak luzeegi hazi ez daitezen, ez da gainditu
behar 500 landare/m2-ko dentsitatea".

Lerroan ereiteko, kolpeka ereiteko edo landaketan:

DENTSITATEA (landare kop./m2) =

10000
Landaretartea

Landare bakoitzari dagokion azalera


Landare bakoitzari zer azalera dagokion ere jakin dezakegu. Dentsitatearen
alderantzizkoa da (landare kopurua/ m2).

53

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

Esaterako, berotegiko tomate sail bat badugu eta dentsitatea 3,5 landare/m2 baldin
bada, tomate landare bakoitzari dagokion azalera hauxe izango da:

1
= landare bakoitzari 0,29 m2 dagokio.
2
3,5landare / m
Zenbat hazi behar dugun kalkulatzeko pausoak
Zer azalera erein edo landatu nahi dugun jakin behar dugu beti; baita hazitik uztara
arteko prozesua nola egingo dugun ere.
 ZUZENEKO EREINTZA
Kasu honetan, 3. taularen bidez ereiteko dosia zuzenean kalkulatuko dugu. Dosia
eta erein nahi dugun azalera biderkatuz, zenbat hazi behar dugun jakingo dugu.
1. adibidea: zenbat hazi behar dugu 180 m2-ko eremu batean ilar motza ereiteko?
.
Taulan ikusiko dugunez, gomendatutako dosia 2 kg/areako da. 180 m2 daukagu,
hau da, 1,8 area. Beraz, 1,8 x 2 = 3,6 kg hazi beharko dugu.
2. adibidea: 2000 m2-ko lurzati batean, 35 x 50 cm-ko tartea edukita, zerbak erein
nahi ditugu kolpeka. Zenbat hazi beharko dugu?

Taulan, kolpeka ereiteko zerbak topatu eta ikusiko dugu dosia 20-30 g/areako dela
aipatutako tarterako. Beraz:
2000 m2 = 20 area, (25g x 1 area)/ 20 area = 500g
 Hazitegia + Landaketa. PAUSOAK:
- Kalkulatu lursailean sartzen den landare kopurua, behin landatuta:

Landare kop. = azalera x dentsitatea

= azal. x

10000
Landaretartea

- Nolako hazitegia egingo dugun erabakitzea:

54

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

a) Albeolo erretiluetan egin nahi badugu, normalean hazi bat ereingo dugu
albeolo bakoitzean.
Lursailean sartzen direnak baino albeolo gehiago ereingo ditugu, arrazoi hauek
direla eta:

- baliteke hazi batzuk ez jaiotzea.

- hazitegian hutsegiteak gerta daitezke, ur falta dela eta, izurriak direla eta,
etab.

- landareak albeoloetatik ateratzean, batzuk hautsi egin daitezke.

- landatu ondoren, hutsegiteren bat gertatu eta baliteke landareren bat birjarri
behar izatea.

Esperientziak esango digu kasu batzuetan zer % erein beharko dugun


ezarritako kopuruaren gainetik.

Hazia ona bada eta hazitegian arazorik gertatzen ez bada, nahikoa izan
daiteke lursailean sartzen den landare kopurua baino %10 edo %15* gehiago
ereitea.

Esperientzia handirik ez badugu edo baliabide egokirik ez badugu, hobe da


%20-25* gehiago ereitea, edo are hobeto, hazitegirik ez egitea eta landarea
eginik erostea ustiategi espezializatu batean.

Hazi kopurua jakinez gero, datu hori gramo bihur daiteke 2. taularen bitartez.
Ez da beti beharrezkoa izaten, hazi batzuk unitateka saltzen baitira.
b) Turba zokor prentsatuetan egin nahi badugu, normalean hazi bat ereingo
dugu zokor bakoitzean. Kalkulua aurreko kasuan bezala egin behar da.
3. adibidea: zenbat pepino hazi behar da, gramotan, 800 m2-ko berotegi
batean landatzeko 40 x 130 cm-ko landare tartearekin?

Sartzen den landare kopurua: 800 x 10000: (40 x 130) = 1538 landare

55

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

%15 gehiago ereingo dugu. 1538 + %15 = 1538 + 231 1770 hazi
Zenbaki hori gramo bihurtuko dugu 2. taularen bidez:

1000 pepino haziren pisua hau da

28 g

1770 pepino haziren pisua hau da

Xg

X = 28 x 1770: 1000 50 g
c) Lurreko hazitegian egin nahi badugu, 4. taulan begiratu eta hiruko erregela
egingo dugu, lursailean sartzen diren landareak baino %5 edo %10* gehiago beharko
dugula kontuan hartuta (landatutako sailean hutsegiteak izango direla aurreikusita)
7.4 adibidea: zenbat porru hazi behar da 1800 m2 landatzeko 50 x 15 cm-ko
landare tartearekin?

Sartzen den landare kopurua: 1800 x 10000: (50 x 15) = 24.000 landare

Hazitegian produzituko ditugunak: 24.000 + %10 = 24.000 + 2.400 = 26.400


landare

4. taularen arabera, 10 g-rekin ------- 700 landare lortzen da


beraz,

X g ------- 26.400 landare

X = 26.400 x 10: 700 = 377 g 380 edo 400 gramo


 Ernetzeko mahaian ereitea + hazitegira berraldatzea + landatzea
- Kalkulatu lursailean sartzen den landare kopurua, behin landatuta (beti
bezala).

- Kalkulatu berraldatzeko zenbat landare beharko dugun. Zenbaki hori lursailean


sartzen den landare kopurua baino %15* handiagoa izango da esaterako,
honako hauek gertatuko balira ere:

- sustraitze hutsegiteak, berraldatu ostean.


56

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

- hutsegiteak hazitegiko aldian.

- hutsegiteak landatzean edo landatu ostean.

- 5. taularen bidez, behar den hazi kantitatea kalkulatu behar da (eta, bide
batez, ernetzeko mahairako behar den azalera).
5. adibidea: zenbat piper hazi behar dira, gramotan, 2500 m2-ko berotegi
bat landarez betetzeko, landare tartea 30 cm x 1 m bada?

Sartzen den landare kopurua: 2500 x 10000: (30 x 100) = 8333 landare
8333 + %15 = 8333 + 1250 = 9583 9600 plantula produzitu beharko
dut

5. taulatik:

40 g hazi
X g hazi

--------- 5000 plantula


--------- 9600 plantula

X = 9600 x 40: 5000 = 76,8 80 g hazi


Ernetzeko mahairako behar den azalera: taularen arabera, 1 m2-rekin
40tik 80ra gramo hazi erein dezakegu. Beraz, 1 m2-rekin leku doi-doia
izango genuke.

57

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

ERANSKINA: HAZIEI ETA EREINTZEI BURUZKO TAULAK


1. Ernetzeko tenperaturak

BARAZKIA

T minimoa

T onena

T maximoa

Babarrunak
Apioa
Alberjinia
Kuiatxoa
Kuia
Tipula
Buru aza
Azalorea
Eskarola
Espinaka
Ilarra
Letxuga
Meloia
Pepinoa
Piperra
Porrua
Tomatea
Azenarioa

15
10
16
15
15
5
8
5
5
6
5
5
15
15
15
5
10
5

28
20
30
30
35
26
28
27
23
20
18
23
32
32
28
20
28
25

32
23
34
34
36
30
32
32
28
25
25
28
36
36
34
30
35
32

58

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

2. Hazien pisua, ernetzeko gaitasuna, legez gutxienekoa den erneketa %

BARAZKIA
Zerba
Babarrunak
Apioa
Alberjinia
Azak
Brokolia
Kuiatxoa
Kuia
Tipula
Azalorea
Eskarola
Espinaka
Ilarra
Babak
Letxuga
Meloia
Pepinoa
Piperra
Porrua
Errefaua
Erremolatxa
Tomatea
Lekak
Azenarioa

Gramo batean
1000 haziren
sartzen den
pisua
hazi kopurua
gramotan
60tik 65era
1,5etik 3ra
2.500
260
300
340
5
3tik 4ra
260
350
700
100
4
0,5etik 1era
900etik
1300era
30
35
150etik
250era
400
100
52
250etik
350era
1.5
1.200

16
350etik
600era
0,4
3,8
3,3
3
200
280tik 340ra
3,5etik 3,8ra
3
1.4
10
200etik
300era
1000tik
2000ra
0,8tik 1,1era

Ernetzeko
gaitasuna
urteak
4
3

Erneketa %
(garbiak), CEE
araua
70
75

5
5
4
4
5
5
1-2
4
5
4
3

80
65
75
70
75
75
70
70
65
75
80

80

75

30etik 40ra
28
4tik 6ra

5
5
3

75
80
65

2,5
10
20
3tik 4ra

2
3
5
3

65
70
70
75

500etik
650era
0,75etik
0,85era

75

65

Oharra: zenbait barazkitan, ernetzeko gaitasunak urte gehiago iraun dezake, baina
erneketaren % jaitsiz joango da. Esaterako, meloi hazi batzuek 8 urte iraun dezakete, baina
hori ezin da hazi guztientzako ziurtatu.

59

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

3. ZUZENEKO EREINTZARAKO gomendatzen diren dosiak

ESPEZIEA

Gramo
1ean
dauden
haziak

EREITE TARTEA
Dosia
Lerro artean (cm)

Hazi edo kolpe artean (cm)

g/area

Bakantzea

Zerba

60

50

35 (2-3 haziko kolpeak)

20tik 30era

1 kolpeko

Zerba

60

50

Lerroan 6-10 cm-ra

50

30 cm-ra

2 edo 3

50 edo 60

1 - 1,2 kg

Ez

1,5etik 3ra

90etik 100era

Lerroan 6-10 cm-ra, edo


7 haziko kolpeak 65 cm-ra

600-800 g

Ez

55

40

Lerroan 5-10 cm-ra

50etik 100era

Ez

Kuiatxoa

6tik 8ra

150

75 (2-3 haziko kolpeak)

40tik 50era

1 kolpeko

Kuia

3tik 4ra

200

200 (2-3 haziko kolpeak)

30-40

Ez

110

30

Lerroan 3-5 cm-ra

200-300

Ez

40

Lerroan 3 edo 4 cm-ra

2 kg

Ez

4
0,5etik

80-90
60

Lerroan 3 edo 4 cm-ra


20

1 kg
2 - 4 kg

Ez
Ez

Babarrun
edo leka
motza
Parrako
babarruna
edo leka
Borraja

Espinaka

Lerroan 5-10 cm-ra, edo


5 haziko kolpeak 40 cm-ra

Ilar motza
Parrako
ilarra
Babak

1era
Perrexila

600

Ahurtaraka

50

Ez

Erremolatxa

50

40

Lerroan 5 cm-ra

100

20 cm-ra

Azenarioa

900

15etik 20ra

Lerroan 3 cm-ra

60

Ez

60

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

4. LUR GAINEKO hazitegi klasikoak (sustrai biluzidun landarea lortzen da):


Bakantzeak egin beharko dira plantulak ondo banatzeko. * ikurrarekin markatutako
espezieak babestutako hazitegian egon beharko dute.

ESPEZIEA

Tipula
Tipulina
Porrua
Zerba
Letxuga
Aza
Tomatea *
Tomatea *
Piperra *

Hazi dosia
Gramoak/m2

Lortutako
landare kop.

10
10
10
30-35
2
6
3 edo 4
8tik 10era
10 edo 12

800
900
700
700
600
500
300
800-900
500

Denbora
gutxi gorabeh.
5 hilabete
4 - 5 hilabete
4 - 5 hilabete
1 hilabete
4 - 6 aste
4 - 6 aste
2 hilabete
1 - 2 hilabete
2 hilabete

Helburua
landatzea
landatzea
landatzea
landatzea
landatzea
landatzea
landatzea
berraldatzea
landatzea

5. Ernetze mahaiko hazitegiak berraldatzeko.


Dentsitatea
Gramoak/m2

Lortutako
landare kop.

Denbora
gutxi gorabeh.

Azpi beroaren
tenperatura

4tik 6ra

5.000

2 edo 3 aste

18-20C

Tomatea

20-40

5.000-10.000

10-15 egun

20-25C

Piperra

40-80

5.000-10.000

10-15 egun

20-25C

30-50

5.000

15 egun

Espeziearen
arabera

Espeziearen
arabera

Espeziearen
arabera

ESPEZIEA
Apioa

Alberjinia
Landare
apaingarriak

25C eta haziari


argia
Espeziearen
arabera

Substratuan ereiten da, esaterako, lautik hiru turba eta lautik bat harea den
substratuan, eta tenperaturarik egokienean, erneketaren % handiagoa eta
uniformeagoa izan dadin lurzoru gainean zuzenean ereinda baino.

Behin plantulak lortuta, oso gazteak direlarik (bi kotiledoi edo benetako hosto bat),
erretiluetara edo turba zokorretara berraldatzen dira.

61

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA OROKORRA

62

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA
OROKORRA

2.7. HAZIAK LORTZEA

2.7.1. Haziak lortzea

Nekazaritza integratuan erabiltzen diren haziak erraz lortzen diren hibrido komertzialak
dira, ekoizpen integratuaren gaineko araudian lehenetsitako barietateak ezarrita daude
eta; horien artean:
Tomatea: Jack, Caramba, Robin
Piperra: Gernika, Ibarra
Letxuga: Batavia, Haritz hostoa, Lollo
Zerba: Lyongo horia
Kuia: Gernika
Tipula: Zallako gorria
Porrua: Atal

2.7.2. Haziak norberak produzitzea


Kalitateko haziak norberak produzitzea ez da erraza. Espezie bakoitzak bere teknika
eskatzen du eta datak nahiz laborantza moduak ez dira barazkietarako erabiltzen diren
berberak, batez ere erraboildunez edo hostodunez ari garenean, hazia lortu nahi izanez
gero, laborantza zikloa dezente luzeagoa baita.

Oro har, hona hemen funtsezko pausoak:


 Barietateak isolaturik haztea, espezie bereko bi barietate ez daitezen elkarrekin
gurutzatu. Hori bereziki garrantzitsua da espezie heterogamoetan, haize edo
intsektu bidez polinizatu daitezkeelako.

 Gustukoen ditugun landareak hautatu (edo txarrak kendu) eta fruitua ematen
uztea.

 Osatu den hazia biltzea.


 Haziak garbitu eta hautatzea.
 Leku egoki batean ontziratu eta biltegiratzea.
64

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA
OROKORRA

Segregaziorik gerta ez dadin (barianteak landare alabetan), landare ama autoernaldu


egin behar da.
Espezie autogamoetan hazi gehienak loreen autopolinizaziotik datoz. Esaterako,
babarrunak, porruak eta letxuga. Halakoetan, errazagoa da gurutzatzerik ez egotea,
izan ere, gurutzaketa gutxi gertatzen da landare artean modu naturalean.
Espezie heterogamo gehienak, aldiz, espezie bereko beste landare batzuen
polenarekin polinizatzen dira. Hori intsektuen edo haizearen bidez gertatzen da.
Adibideak: zerba, artoa, espinaka. Barietateak oso ondo isolatu behar dira, bestela
beste batzuekin gurutza daitezke eta.
Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, jo Josep Rosell i Oltraren "Cmo
obtener tus propias semillas" liburura.

2.7.3. Haziak kontserbatzea


Haziak kontserbatu eta biltegiratzeko, honako hauek hartu behar dira kontuan:

 Onena, haziak toki hotz eta lehorretan gordetzea da (ahalik eta hezetasun
gutxien). Hezetasunak, hazien bizitza laburtzeaz gainera, haziok hondatzen
dituzten onddo erasoak ahalbidetzen ditu.

 Hutsean gordetako haziak hobeto mantentzen dira. Hazi komertzial asko


hutsean datoz. Ontzia ez da ireki behar erabiltzeko unea iritsi arte.

 Hazi bankuetan, zero azpitiko tenperaturatan biltegiratzen dira, oso hezetasun


gutxirekin, ernetzeko gaitasuna ahalik eta gehien luzatzeko.
2.8. HAZITEGIAK

2.8.1. Hazitegi motak


Lur gainean
Tradizioz, baserrietan hazitegiak lurrean bertan prestatzen ziren, edo bestela kutxa
zabaletan; gero ondo-ondo hartzitutako gorotza botatzen zen bertara eta, azkenean,
lurra behar bezala prestatzen zen ereintzarako. Landareak sustrai hutsean ateratzen

65

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA
OROKORRA

ziren birlandatzeko eta, ondorioz, sustraitze gorabeheratsuak eta hutseginak gertatzen


ziren.

Substratu zokorretan
Lehenengo aurrerapena turba zokorretan ereiteak ekarri zuen; metodo honen bidez,
birlandatzeko unean landarearen sustraiak turba eta lur multzo batean bildurik daude,
babestuta. Hala, sustraiak askoz ere lehenago eta seguruago errotzen dira. Sistema
honekin, bi elementu berri agertu ziren: batetik, turba, ereiteko substratu gisa erabiltzea;
bestetik, zokorrak egiteko makinak.

Prozesua hasteko, turba behar bezala prestatu behar da. Aurrez aberasturik ez
badago, ongarriekin nahasten da, berez oso substratu pobrea baita. Turba komertzial
gehien-gehienak ongarriz aberastuta datoz. Hazitegian igaro beharreko denboraren
arabera eta nutrizio beharren arabera, ongarri gehiago edo gutxiago daramaten turbak
erabil daitezke.

Oratzeak turbaren testura hobetzen eta homogeneizatzen du. Ondoren, takoak edo
zokorrak egiten dira makinarekin. Behin zokorrak prest ditugula, hazia ereiten da.
Zokorrak lurrean jartzen dira, edo bestela kaxetan, errazago garraiatzeko. Ustiategi
txikietan, zokorrak eskuz egin ohi dira.

Zenbait ustiategi handitan prozesu osoa mekanizatzen da, baita ereintza ere.
Horretarako, turba nahasteko-oratzeko makinak egoten dira, bai eta zokorrak egiteko
eta ereiteko makinak ere, zinta jarraitukoak, zokorrak prestatu eta ereinda uzten
dituztenak.

Erabiliko dugun hazi motaren arabera, ereiteko bi makina mota daude: batetik
pilulaturiko haziak ereitekoak, non pilulak beren pisuaren poderioz erortzen diren;
bestetik, kalibratutako hazi biluziak ereitekoak, xurgapen bidez dabiltzanak. Hala, hodi
bakoitzaren muturrak hazi bati eusten dio eta hazi hori zokorrean gelditzen da
xurgapena etetean.
Erretiluak substratuarekin
Zokorren ordez erretilu-hazitegiak erabiltzeak beste aurrerapauso handi bat ekarri zuen.
Erretilu hazitegiek hainbat abantaila dituzte:
66

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA
OROKORRA

 Landareak elkarrengandik gertuago daude eta, ondorioz, lekua aurrezten da.


 Landareko substratu kontsumoa askoz ere txikiagoa da.
 Plantula kopuru handiak erabiltzea samurragoa da eta plantulok, gainera,
gutxiago sufritzen dute.

Bestalde, erretiluetako hutsarte edo albeoloen tamaina turba zokorrena baino txikiagoa
denez, zera egin beharko da:

 Substratuaren nahasketa homogeneoagoa.


 Lehorketa ekiditeko, sarriago ureztatzea.
Badaude polietileno beltzezko erretilu malguak. Baina zabalduen dagoen modeloa
poliestireno hedatuzkoa da, drainatzeko zulaturik dauden albeolo konikoekin.
Albeoloen kopurua eta tamaina erein nahi den espeziearen arabera zehaztuko da.
2.8.2. Hazitegi bereziak
Azpi beroa ernetze mahaia
Udako hainbat barazkik, hala nola tomateak, piperrak, alberjiniak, eta baita apaingarri
batzuek ere, oso hazi txikiak dituzte eta nahiko mantso hazten dira hazitegian.

67

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA
OROKORRA

Goiz produzitzen hastea nahi badugu, neguan oso goiz erein beharko dugu. Espezie
horiek termikoak" dira eta ia 25C-ko tenperatura behar dute ernetzeko eta hazteari
ekiteko (ikus 1. taula 54. orrialdean). Hori neguan egin ahal izateko, bero ekarpen
gehigarri bat egin beharra dago.
Ernetzeko azpi beroak horretarako asmatu ziren. Azpi bero tradizionalak gorotz
hartziduraren berotasuna aprobetxatzen du. Gorotzaren gainean lur geruza bat jartzen
da haziekin. Hori guztia estalki garden batez babesten da, beroa galtzea ekiditeko.
Ernetze mahaia eta bere funtzionamendua
Baina gaur egun zabalduen dagoen eredua ernetze mahai delakoa da. Berokuntza
erregulagarria duen eta energia iturri gisa sareko korronte elektrikoa erabiltzen duen
hazitegi batez ari gara. Normalean mahai baten gainean egoten den metro koadro
batetik bira bitarteko kaxa baten gainean muntaturik egoten da. Kaxaren paretak eta
hondoa termikoki ondo isolaturik daude, ez dadin berorik galdu. Poliestireno hedatuzko
plakak erabili ohi dira. Hondoan, harea geruza biren artean, sigi-sagan doan
erresistentzia elektrikoa egoten da, sarera etengailu baten edo termostato baten
bidez konektatuta.

Harea gainean kokatutako orri metaliko batek gainazal osoan banatzen du berotasuna.

Substratua orri metaliko horren gainean barreiatzen da zuzenean, edo bestela kaxa
txikiagotan. Harea eta turba kantitate berdinean nahasirik, edo turba gehixeagoz,
substratu egokia lor daiteke.

Termostatoaren sentsorea substratuan kokatuta egongo da, azaletik gertu.


68

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA
OROKORRA

Demagun termostatoa 24C-tan ezarri dugula. Behin e tengailua piztu ondoren,


termostatoak, tenperatura 24C-tik behera jaisten d en aldiro, zirkuitua konektatuko du
eta tenperatura hori gainditutakoan, berriz, erresistentzia itzaliko du. Hala, ernetze
mahaian oso giro egonkorra izatea lortzen da.
Berotasuna goitik galtzea ekiditeko, mahaia plastiko termiko batekin babesten da.
Plastiko hori alanbre sendoz egindako arkuen gainean edo argiari sartzen utziko dion
bestelako egitura bakun baten gainean muntatzen da. Funtsezkoa da mahaia ondo
argituta dagoen leku batean egotea, plantulak luzeegi hazi ez daitezen.

Ereintza dentsoa izan daiteke, plantulei ez baitiegu asko hazteko beste denbora
emango. Oso-oso garrantzitsua da, tenperaturaren eraginezko lurruntzea orekatzeko,
sarri ureztatzea; baita noizean behin aireztatzea ere.

Hona hemen sistema honen abantailak: ernetze indize altuari esker, aurreztu egiten
da hazitan; gainera, plantulen arteko homogeneotasuna lortzen da.

Plantulek ondo osaturiko bi kotiledoi dituztenean eta lehenengo benetako hostoa


sortzen hasten zaienean, berraldatzea egiten da. Operazio hau plantula bakoitza leku
zabalago batera eramatean datza, behin betiko birlandatze unera arte ondo hazi dadin.
Normalean turba zokorretara edo albeolo handiko erretiluetara berraldatzen dira.

69

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA
OROKORRA

2.8.3. Substratuak, ongarritzea eta hazitegiak ureztatzea


Erabili beharreko substratuak ez dira ongarri sintetikoekin aberastuta egon behar. Gure
inguruan, Idiazabalen (Gipuzkoa) dagoen Turbas FG enpresak badu jatorri organikoko
substratu ekologiko mota bat (turba beltzak eta gorriak, koko zuntza eta perlita nahasirik)
produkzio ekologikoari buruzko araudia betetzen duena.

Hazitegi moduan erabiltzeko, eta ez daitezen lar trinkotu, substratuek haritsuak izan behar
dute. Gainera, ale finekoak izan behar dute, albeoloak ondo betetzeko, hutsarte handirik ez
gelditzeko eta haziak oztoporik gabe jaiotzeko.
Ureztapen sistemari dagokionez, hazitegirako egokiena mikroihinztaketa da, tantaren
tamaina txikia izaki, ez baitu substratua hondatzen ez hazia lurpetik ateratzen. Erretiluetan
tanta jariorik egotea saihestu behar da, eta horretarako tanta jario guneen azpian pasabide
huts bat utzi daiteke, edo mikroihinztaketa mugikorreko sistema mekanikoak erabili.

Ureztapenak homogeneoak izango dira, eta ertzetan indartsuagoak, ertzetan lurruntze


handiagoa izaten baita. Dosia ezin hobeto kalkulatu behar da substratuaren arabera, goitik
behera eta ahalik eta perkolazio txikienarekin bustitzeko. Hartara, sustrai lehorrak gelditzea
eta drainatzeko zuloetatik mantenugaiak galtzea saihestuko dugu. Bestalde, gehiegizko
ureztapenak Pythiuma eta beste gaixotasun fungiko batzuk eragin ditzake.
2.8.4. Hazitegien babes termikoa
Hazitegirako osorik edo partzialki erabiltzen diren berotegiek babes termikoko beste sistema
batzuk izaten dituzte, esaterako, larrialdiko edo laguntzazko berokuntza, bai izozte
arriskua ekiditeko, bai plantula bati azpi bero batetik edo ernetze ganbera batetik atera eta
leku hotzago batera eramateak eragiten dion geldialdia saihesteko.
Gaueko berotasun galerak murrizteko beste bide bat, hazitegi gunea babesten duen tunel
bikoitza da, tunel hori, isolatzailea izateaz gain, pantaila bikoitza baita erradiazio
infragorriaren aurka.

Hazitegian, beroa hotza bezain kaltegarria izan daiteke, lehorketa arriskua hortxe dagoelako,
bereziki plantularen hainbat hostok transpiratzen badute eta zokorra txikia bada.
70

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA
OROKORRA

2.8.5. Landareen hazkuntza hazitegian


Birlandatzeko landare on batek sendoa izan behar du inoiz ere ez urtsua eta hauskorra,
kolore ilunekoa eta luzeegi hazi gabea, hostorik galdu ez duena eta sustrai sistema
onekoa. Gomendatu ohi denez, birlandatzeko unerik egokiena hosto kopuru jakin bati lotuta
dago, espeziearen arabera.

Substratu zokorraren bolumen osoa sustraiek hartuta egon behar du, baina gehiegi egotea
ere ez da komeni, birlandatu ondoren sustraiek modu naturalean hedatzen jarrai dezaten.

Landareen tamaina handiegia izaten hasten bada eta landatzeko lursaila oraindik prestatu
gabe badago, berokuntza murriztu eta kobre sulfatoa erabil daiteke landareen hazkuntza
geldiarazteko.
2.9. ZUZENEKO EREINTZA

2.9.1. Sarrera. Ereiteko ohea


Zer da ereitea?
Ereitea, laborantzako operazio bat da eta haziak lurzoruan edo beste substratu batean
kokatzean datza, ernatu daitezen eta hazten has daitezen.

Beraz, ereindako hazi batek baldintza batzuk behar ditu ernatzeko: nahikoa hezetasun,
nahikoa aireztapen eta tenperatura egokia. Bestalde, behin ernatu denean, plantulak lur
edo substratu tarte bat ibili behar du jaio arte, kanpora agertu arte.

Horrek guztiak esan nahi du haziak ereingo diren lurrak edo substratuak bete behar
dituen baldintzak oso garrantzitsuak direla ereintzak arrakasta izan dezan.
Ereiteko ohea
Ereiteko ohea, hazia hartzen duen lurzoru edo substratu geruza da.

71

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA
OROKORRA

Lurzoruan
ereiten
denean,
ereiteko oheak honako baldintza hauek bete behar ditu:

 Hazia inguratzen duten lurzoruaren agregatu edo pikorrak hazia bera baino
txikiagoak izan behar dira, hazia-lurzorua ukipen azalera behar bestekoa izan
dadin eta haziak behar duen hezetasuna izan dezan.

 Lurzoru pikorrak ez dira oso txikiak izan behar (lurzoru ehoa) azalean, zeren
bestela, euria egiten duenean edo ureztatzean, lurzoru pikorrak elkarrekin bat
egiteko eta zarakar bat osatzeko arriskua egongo baita eta zarakar horrek,
lehortzean, landareak jaiotzea galaraziko baitu.

 Ereiteko oheak biguna izan behar du porositatea eta, ondorioz, aireztapena


egon dadin; eta plantulari ernetzen denetik jaiotzen denera arteko bidea
errazteko.

 Honenbestez, ereiteko oherik onena hauxe izango litzateke gutxi gorabehera:

72

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA
OROKORRA

Substratuak erabiliz gero, esaterako, turbak erabiliz gero, errazagoa da ereiteko ohe
egoki bat lortzea, erabili ohi diren substratuek ondo ziurtatzen dituztelako hazien
beharrak eta ez baitituzte lurzoruak ematen dituen arazoak ematen.
Ereiteko ohea lurzoru gainean egiteko, gainazaleko laborantza egiten da. Lan egiteko,
lurrak sasoi onean behar du beti. Gure helburuak hauek izango dira:

 Zokorren edo lurzoru pikorren batez besteko tamaina progresiboki fintzea.


 Lurzorua harrotzea.
 Lurraren azala berdintzea, lautzea.
 Ereite lana (eskuz nahiz mekanikoki egindakoa) oztopa lezaketen harriak,
landare zatiak eta bestelakoak desagerraraztea.

Hona hemen helburu horiek lortzeko lanabesik erabilgarrienak: kultibadoreak, fresak


(rotabatorea) eta eskuareak nahiz are mekanikoak.

2.9.2. Ereintzaren sakonera


Ereintzaren sakonerarik egokiena zein den jakiteko, lehenik eta behin, haziaren tamaina
hartu behar da kontuan.

Arau orokorraren arabera, esan dezakegu ereindako hazia bere diametroaren 3-5 halakoa
den lurzoru geruza batek estali behar duela.

Azalean ereiten badugu: landaretxoak errazago jaioko dira, baina hezetasun falta izateko
arriskua ere handiagoa izango da, lurzoruaren azala lehortu egin daitekeela eta.

73

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA
OROKORRA

Sakonean ereiten badugu, hezetasun arriskua ez da horren handia izango baina nekezagoa
izango da landaretxoak jaiotzea. Ur gehiegi badago, aire faltagatiko arazoak gerta daitezke
(usteltzea).

Kontuan hartuta zer hazi erein nahi dugun, lurzorua nola dagoen prestatuta, ureztapenik
dagoen, etab. ereintzaren sakonera erabakiko dugu.
2.9.3. Eskuz ereitea
2.6.2. puntuan azalduta dago.
2.9.4. Ereintza mekanizatua
Ahurtaraka ereiteak 10 ordu eskatzen du hektareako; kolpeka ereiteak, berriz, 100 ordu eska
dezake hektareako. Ereiteko ekipamendu mekanikoek asko laburtzen dute ereiten eman
beharreko denbora.
Goldearen ostean, ereiteko makina da nekazaritzan ezagutzen den makinarik zaharrena.
XVI. mendean agertu zen Europan.
Ereintza mekanizatu motak:
 AHURTARAKA edo PURRAKA: baratzezaintzan ez da ohikoa. Bestelako
laborantza batzuetarako, esaterako, belardiak eta bazkak lantzeko, diskodun
edo pita oszilatzailedun banagailu zentrifugoak erabiltzen dira (ongarritzeko
makina zentrifugoak ere baliagarriak dira). Hegazkin txikiak ere erabiltzen dira,
adibidez, arroza ereiteko.

 LERROAN: zerealak ereiteko makina tipikoak multzo honetan sartuko lirateke.


Barazkietarako ez dira erabiltzen.

74

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA
OROKORRA

 ALEZ ALE: alez aleko ereintza kolpekako ereintza da berez, baina kolpe
bakoitzean hazi bakarra jarrita. Makina modelo asko dago alez ale ereiteko.
Doitasunezko ereiteko makinez ari gara.

Doitasunezko ereiteko makinak:


 BANAGAILU DISKODUN MEKANIKOA daramaten ereiteko makinak:

75

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA
OROKORRA

 BANAGAILU KOILARADUN MEKANIKOA daramaten ereiteko makinak: hazien


tamainako koilaratxo erradial batzuk daramatzate. Koilaratxoek haziak kargako
gordailutik hartu eta lurrerako irteera kanalean jartzen dituzte. Modelo gehienak
traktore baten indar hargunera lotzekoak dira, baina badira lerro bakarrerako
modeloak ere, eskuz gidatzen direnak.

 BANAGAILU PNEUMATIKOAK daramatzaten ereiteko makinak: haziak bananbanan xurgatzen dira, eta aire korronte baten bidez bultzatzen.

76

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA
OROKORRA

2.10. BIRLANDAKETA EDO LANDAKETA

2.10.1. Landareak birlandatzeko baldintzak eta prestaketa

Hazitegitik datozen landareen sustraiak lur multzo batean bildurik edo biluzik etor daitezke.

77

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA
OROKORRA

Sustraiak biluzik dituzten landareak

Lurzoru gaineko hazitegi tradizionaletan, landareak sustrai hutsean ateratzen dira. Sistema
hori ohikoa da oraindik bai porruak bai tipulak hazteko.

Lurzoru gaineko hazitegiak badu abantaila bat, izan ere, ez du ez substratu berezirik ez
ontzirik behar, baina eragozpen bat ere badu: sustraien zati bat hil egiten da landarea
lurzorutik ateratzean, landatu arte igarotzen den denboran eta landatzeko unean.

Ondorioz, landareak makal gelditzen dira, hostoren bat galdu ohi dute eta hazteari uzten
diote sustrai berriak osatu eta hedatu arte.

Geldialdi edo makalaldi hori ahal den neurrian prebenitzeko, zera egitea komeni da:
 Hazitegitik ateratzea:
Landareak hazitegitik atertzeko, hazitegia ondo-ondo bustita egon behar da. Gero,
landareak saihetsaldetik poliki tiratuz atera behar dira, sustraiak kaltetu barik.
Beharrezkoa bada, lehenik lur zati bat ateratzen da landareak saiheska
ateratzeko.

 Kontserbazioa:

Unean bertan landatu behar ez bada, zokorrak prestatzen dira landareak paralelo
eta sustraiak bilduta daudela.

Zokorrok lurperatu egiten dira pixka bat (sustraien zatia) lur edo harea umeletan,
ondo babestutako leku batean, berriro behar izan arte. Hala, neurri txiki batean
bederen, lehortzea ekidingo dugu.

78

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA
OROKORRA

Landarea hazitegitik atera eta lehenbailehen landatu behar da

 Landareak landatzeko prestatzea:


Landatu baino lehen, sustraiak artaziekin pixka bat moztea komeni da kaltetutako
puntak kentzeko. Zenbait barazkiri, porruari esaterako, hostoak ere mozten zaizkio.

Ontzi batean (eskorga bat, adibidez), urez eta buztin lurrez eginiko ahi fin bat
prestatzen da eta landare zokorretako sustraiak bertan jartzen dira ondo lokazturik
geratu arte. Operazio hori landarea landatu aurretxoan egin behar da eta sustraiak
ez lehortzeko eta lurrarekiko kontaktua behar den modukoa izateko balio du.

Sustraiak lur multzo batean bildurik daramatzaten landareak


Erretilu hazitegietatik datozen landareek eta substratu zokorretan ereindako nahiz
berraldatutako landareek lur multzo batean bildurik edukitzen dituzte sustraiak.
Landatzean lur multzoa apurtzen ez bada, sustrai gehienak sano mantentzen dira eta
landareak pairatzen duen trauma askoz ere txikiagoa da sustrai hutsean landatuta
baino; ondorioz, hazkuntzaren geldialdia askoz ere gutxiago igartzen da.
79

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA
OROKORRA

Lur multzoa edo zokorra zenbat eta handiago, orduan eta babestuago dago landarea
lehortzetik eta sustraiak kaltetzetik. Baina landatzeko unean, sustraiek zokor osoa hartu
behar dute, zeren bestela, hartzeko momentuan xehatu eta sustraiak hautsi daitezke.

 Landatu aurretik, landarea kontserbatu eta zaintzea:


Babestutako hazitegiko (berotegian) landarea kanpoan landatzeko erabili behar
badugu, landatu baino egun batzuk lehenago erretiluak jasotzea edo ekartzea
komeni da. Hala, egun pare batean landarea aklimatatzeko aukera izango dugu
landatu aurretik; horretarako, erretiluak kanpoko leku babestu batean utzi besterik
ez dugu egin beharko.
Nolanahi ere, erretilu hazitegiak eta zokordun kaxak ureztaturik eta barraskiloen eta
bestelako izurrien aurka babesturik mantendu behar dira.

Zokorrak ondo bustita egon behar dira erretilutik atera eta landatzeko unean:
errazago ateratzen dira, ez dira hainbeste xehatzen eta sustraiari hezetasuna
ematen diote, lurra nahikoa heze ez badago ere.
2.10.2 Landatzeko unean lurzoruak bete beharreko baldintzak
Landatu aurretik, lurzorua prestatu egin behar da, harrotuta egon behar da, sustraiak erraz
heda daitezen. Zokorrek edo egitura pikorrek txikiak behar dute.

Ez da beharrezkoa, ezta komenigarria ere, egituraren azala hazi txikiak ereiteko bezain fina
egotea.

80

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA
OROKORRA

Garrantzitsua

da

lurzorua,

bateraino, umeldurik egotea (giro oneko

sakonera
lurraren

jakin
eta

eremu kapazitatearen artean), landareak ura izan dezan. Beraz, lurzorua lehor balego,
landatu baino lehentxeago ureztatzea komeniko litzateke.
2.10.3. Landaketa
Eskuz eta lur multzorik gabe landatzea
Landareak lerroan eta elkarren ondoan jarri behar direnean, alegia, porrua edo tipulina
jartzen diren moduan, honako metodo hau erabil daiteke:

Zer sakoneratan landatu nahi dugun kontuan hartuz, gutxi-asko sakona izango
den ildo bat egitea.

Landareak ildoaren alde batean bermaturik eta uniformeki banaturik kokatzea.

Ildoa berriz betetzea, landareak partzialki estali arte (ikus marrazkiak).

Lerroak bata bestearen ondoan badaude (paraleloan 30 cm ingurura) eta aitzurrean ari
bagara, ildo bat egitean kanpora ateratzen den lurrarekin aurrekoa estaltzen da.

Ildoen

irekiera

mekanizatu

81

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA
OROKORRA

egin daiteke bai motokultore batean instalatutako nabar edo golde mutur baten bidez
bai traktore bati loturik doan ildoak egiteko gailu baten bidez.
Bigarren kasuan, hainbat ildo egin daitezke aldi berean; gainera, ildoak estaltzeko
lanabes bera erabil daiteke, golde muturren posizioak edo traktorearen ibilbidea
zentimetro batzuk aldatuz.

Landareak elkarrengandik aldenduago badaude, ez du merezi ildoak egitea. Orduan,


landare bat sartuko den puntu bakoitzean zuloa egiten da jorraiarekin edo landatzeko
gailuarekin eta, landarea sartu ostean, inguruko lurra zapaldu egiten da.

Ez da komeni landareak ziztatzea, sustraiak gorantz tolestu daitezke eta. Sustraiek


behera begira egotea komeni da.

Zer barazki espezie sartu nahi dugun, horrek zehaztuko du landaketaren sakonera.
Sustraiek ondo estalita gelditu behar dute beti.

Eskuz eta lur multzoarekin landatzea

82

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA
OROKORRA

Landareek sustraietan lur multzoa daramatenean, sustrai hutsean daudenean bezala


landa daitezke. Ildoak eginez edo zuzenean.

Zuzenean landatzen denean, lurra harroturik eta fin prestaturik badago, batzuetan ez

dago landatzeko gailua zertan erabili, zokorrari eusten dioten atzamarrekin lurpera
daiteke eta.
Landaketaren sakonera zehazteko, honako hauek hartuko dira aintzat: barazki mota,
aire zabalean ala berotegian landatuko dugun, eta lur hutsean ala plastiko zulatuzko
bigungarriz estalitako lurrean landatuko dugun.

Berotegian eta bigungarriz landatzen bada, zokorraren zati bat lurperatu barik utzi
behar da, hezetasun hobea bermatzeko eta landarea ez dadin baxuegi hazi (onddo
patogenoen arrisku handiagoa).

Aurkako kasua, aire zabalean eta bigungarririk gabe landatzea litzateke. Landareak
haizearen eraginez lehortzeko arriskua hortxe egongo da eta zokor osoa lurperatzea

komeniko da.
Nolanahi ere, espezieak eta baldintza meteorologikoek ere eragina izango dute.

Plastiko zulatuzko bigungarrian landatzerakoan kontuan hartu beharrekoak

83

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA
OROKORRA

Lursaila ondo nibelatuta ez badago, zulo batzuen azpian hutsarteak gera daitezke eta
landareak plastikoaren mailaren azpitik gera daitezke. Hori dela eta, garrantzi handikoa
da lursaila ahalik eta lauen egotea bigungarria kokatu aurretik.

Plastikozko bigungarria zabala baldin bada, ertzetatik ondo lotuta geratu behar da,
aireak ez dezan altxatu. Ez hori bakarrik: plastiko gainean pisuak sakabanatzea komeni
da (harriak edo lurra palakadaka) landatu baino lehen.

Hori egin ezean, aireak plastikoa landareen gainetik jaso eta berriz landareen gainean
erortzen uzteko arriskua izango da. Tenperatura aldaketen eraginez plastikoa dilatatu
edo uzkurtu egiten denez, baliteke zuloak ez etortzea bat landareekin; hori gertatuko
balitz, landareak plastikotik kanpora banan-banan atera beharko lirateke berriz.

Landatu bitartean lurra zapaltzea eta, ondorioz, lurra trinkotzea ekiditeko, ohol zabal
baten gainean jarriko gara; halatan, gure pisua zabalduago egongo da lur gainean eta
lurra ez da trinkotuko. Ohol gainetik landatuz joango gara.

Ohola pasabideetan jarriko dugu eta landatze lanean aurrera egin ahala mugituko
dugu.
Landaketa mekanizatua
Landaketa egiteko, landagailu mekanikoak daude. Normalean traktoreari lotutako
lanabesak izaten dira, langile batentzako edo gehiagorentzako jarlekuekin. Langileek
eskuz elikatzen dute makina, halako matxarda edo inbutu batzuetan landareak bananbanan jarriz.

Sustrai hutsean dauden landareak sartzeko, matxarda oratzailedun landagailuak


erabiltzen dira.

84

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA
OROKORRA

Baina sustraietan lur multzoa daramaten baratze landareen hazitegiak zabaldu


zirenetik, gero eta gehiago erabiltzen dira pelikanoaren moko erako inbutudun
landagailuak, non landareak tente jartzen diren eta, lur multzoaren pisuarekin, behar
bezala erortzen diren.

Beste landagailu modelo batzuek bezala, ildoa irekitzen duen golde mutur bat eta bi
disko edo gurpil dituzte, landarearen aldemenetan lurra trinkotzeko.

Lerro arteko zabalera, landare arteko distantzia eta landaketa sakonera erregulatzeko
aukera ematen dute.

85

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA
OROKORRA

Baratzezaintza estentsiboan erabiltzen dira batez ere, landare arrotzak herbizida bidez
kontrolatuta.

Noiz landatu
Birlandatzean beti dago lehortze arriskua, bai sustraiek pairatzen dituzten kalteengatik,
bai lurzoru berria esploratzeko eta bertatik ura xurgatzeko behar duten denboragatik.

Landatzeko, arratsaldea da onena. Hala, landaretxoek gaua aprobetxatzen dute lurrari


oratzeko eta biharamunean hobeto prestatuta daude berotasunari aurre egiteko.
86

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA
OROKORRA

Egun eguzkitsuetan ez da komeni izaten eguerdiko orduetan landatzea, batez ere bero
egiten badu edo haizea badago edo biak batera, landareek gehiago sufritzen
dutelako, lehortzeko arriskua handiagoa delako eta huts egindako gehiago egongo
delako.

Goizean ere landa daiteke, eguzkia jotzen hasi aurretik. Laino egunetan, berriz, ordua
ez da horren inportantea, lehortzeko arriskua txikiagoa baita.

2.10.4. Landatu ondoren


Ureztatzea
Landatu ondoren, lehen-lehenik ureztatu egingo dugu. Aurreneko ureztapenerako,
ihinztatzea ona da, baita gerora tantaka ureztatuko diren barazkietan ere, hezetasun
giroa sortzen delako, eta lehorketa murrizten.

Ureztatze horren xedea, sustraiak umeltzea eta sustraien eta lurraren arteko
kontaktuari laguntzea da.

Birlandatu osteko lehen egunetan, komeni da hainbat aldiz baina labur ureztatzea,
batez ere bero egiten duenean eta eguzkiak edo haizeak jotzen duenean. Kontua ez da
lurzorua blai eginda uztea, baizik eta landaretxoen inguruan hezetasuna mantentzea.

Horrek berebiziko garrantzia du, batez ere eguraldia eguzkitsua edo haizetsua denean.
Huts egindakoak birjartzea
Landatu eta handik egun batera edo bira, ikusiz gero landareak ez direla behar bezala
errotu, edo landagailuak hutsarteak utzi dituela, orduan mota bereko landareak erabiliko
dira hutsarteak betetzeko. Horregatik, beti da komenigarria sartu nahi diren landareen
gainetiko % bat aurreikustea, egon litezkeen hutseginak birjartzeko.

Hala ere, hori ez da labore guztiekin egiten (batez ere tarte estua duten laboreak,
esaterako, porruak, ez dira birjartzen).

87

Heziketa zikloa: ei2


Modulua: Baratze laboreak
Unitate didaktikoa: BARATZEZAINTZA
OROKORRA

3. TXANDAKATZEAK ETA ASOZIAZIOAK


Txandakako laborantza, asoziazioak eta polilaborantza ezartzea izeneko Unitate Didaktikoan,
txandakatzeak eta asoziazioak aplikatzeko oinarrizko arauak aztertuko ditugu. Arau horiek kontuan
hartuta, hona hemen baratze laboreak hazteko erabiltzen diren txandakatze eta asoziazio adibide
batzuk:

88

3.1. BARATZE LABOREEN ASOZIAZIO OHIKOENAK

ASOZIAZIO MESEDEGARRIA
PORRUA

Tipula, letxuga, tomatea, espinaka, azenarioa

BARATXURIA Letxuga, tomatea, erremolatxa, patata.


TIPULA

LETXUGA

PATATA

TOMATEA
PIPERRA
KUIA
KUIATXOA
PEPINOA
ZERBA
ESPINAKA
ERREMOLATXA
AZENARIOA
PERREXILA
AZA

ASOZIAZIO KALTEGARRIA
Erremolatxa, perrexila, aza, zerba, leka,
ilarra
Perrexila, aza, leka, baba, ilarra.

Letxuga, tomatea, pepinoa, zerba, aza,


erremolatxa, azenarioa, perrexila, porrua.

Aza, patata, baba, leka, ilarra.

Tomatea, piperra, patata, pepinoa, baratxuria,


zerba, espinaka, erremolatxa, aza, baba,
azalorea, errefaua, arbia, leka, tipula,
azenarioa, ilarra, porrua.

Kuiatxoa, perrexila.

Baratxuria, azenarioa, perrexila, aza, leka,


baba, ilarra, artoa.

Tipula, tomatea, kuia, pepinoa.

Porrua, baratxuria, tipula, letxuga,


azenarioa, perrexila, aza, errefaua,
artoa.
Letxuga, leka, artoa.

Patata, kuiatxoa, pepinoa, zerba,


erremolatxa, leka, ilarra.

Letxuga, leka, artoa.

Patata, errefaua.

Leka, artoa.

Letxuga, tomatea, piperra, pepinoa,


errefaua.
Patata, tomatea, piperra, errefaua.

Tipula, letxuga, aza, arbia, leka, ilarra, artoa.

Kuiatxoa, pepinoa.

Tipula, letxuga.

Porrua, tomatea, espinaka, erremolatxa,


azenarioa, leka.

Porrua, letxuga, aza, errefaua, arbia, leka.

Zerba, erremolatxa.

Baratxuria, tipula, letxuga, aza.

Porrua, tomatea, azenarioa, leka, artoa.

Porrua, tipula, letxuga, patata, arbia,


tomatea, errefaua, leka, baba, ilarra.

Zerba, erremolatxa.

Tipula, patata, tomatea.

Porrua, baratxuria, letxuga, ilarra.

Letxuga, patata, tomatea, pepinoa, leka,


espinaka, erremolatxa, ilarra.

Porrua, baratxuria, tipula, errefaua.

AZALOREA

Letxuga, leka.

ERREFAUA

Letxuga, tomatea, espinaka, azenarioa, leka.

Kuia, kuiatxoa, pepinoa, aza, arbia.

Letxuga, pepinoa, espinaka, azenarioa, leka,


ilarra.

Errefaua.

LEKA

Letxuga, patata, piperra, kuia, kuiatxoa,


pepinoa, espinaka, azenarioa, aza, azalorea,
errefaua, arbia, artoa.

Porrua, baratxuria, tipula, tomatea, zerba,


erremolatxa.

BABA

Letxuga, patata, azenarioa.

Baratxuria, tipula.

Letxuga, patata, pepinoa, azenarioa, aza,


errefaua, arbia, artoa.

Porrua, baratxuria, tipula, tomatea, perrexila.

Patata, piperra, tomatea, kuia, kuiatxoa,


pepinoa, leka, ilarra.

Erremolatxa

ARBIA

ILARRA

ARTOA

DC020202

REV.0

3.2 BARATZE LABOREEN TXANDAKATZE OHIKOENAK


Porrua

Baratxuria
Patata
Aza
Espinaka

Ez da
ondo
hazten
hauen
ondoren:
Ondo
hazten da
hauen
aurretik:

Baratxuria
Tipula
Erremolatxa
Artoa

Porrua
Tipula
Erremolatxa
Artoa

Tomatea
Azenarioa
Piperra
Pepinoa
Kuia
Kuiatxoa
Baba
Ilarra
Leka

Azenarioa

Ez da
ondo
hazten
hauen
aurretik:

Baratxuria
Tipula

Ondo
hazten da
hauen
ondoren:

Oharrak

Tipula
Babak

Letxuga
Ilarra Pepinoa
Kuiatxoa
Tomatea
Piperra
Azenarioa
Leka
Aza
Erremolatxa
Arbia
Baratxuria
Aza
Porrua
Artoa
Baratxuria
bezala

Aza
Tipula
Arbia
Errefaua
Pepinoa
Kuia
Kuiatxoa
Babak
Ilarra
Lekak
Tipula
Baratxuria
Porrua
Porrua

Patata

Tomatea
Porrua
Letxuga
Tipula
Leka
Ilarra
Piperra
Pepinoa
Patata

Piperra
Kuia
Leka
Baba
Ilarra
Tipula
Porrua

Kuiatxoa
Tomatea
Piperra
Leka
Letxuga

Tomatea
Patata

Pepinoa
Kuiatxoa

Babak
Ilarra
Leka

Letxuga
Leka
Ilarra
Babak

Babak
Ilarra
Leka

Aza
Arbia
Errefaua
Pepinoa
Kuia
Kuiatxoa
Ez errepikatu
laborea

Tomatea

Pepinoa
Kuiatxoa

Materia organikoa
eskatzen du

Erremolatxa
Leka
Baba
Ilarra

Azenarioa
Baratxuria
Tipula
Porrua
Artoa
Erremolatxa

Babak
Ilarra
Leka

Piperra
Tomatea
Pepinoa
Kuia

Elkortzailea.
Belar txar
dezente
desagerrarazten
du

Azenarioa
Espinaka

Aza
Arbia
Errefaua
Azalorea

Perrexila
Ondo
hazten da
hauen
ondoren:
Ez da
ondo
hazten
hauen
ondoren:

Aza
Baratxuria
Tipula
Porrua
Espinaka

Azalorea
Aza bezala

Errefaua
Aza bezala

Arbia
Aza bezala

Azalorea
Arbia
Errefaua
Azenarioa
Leka
Pepinoa
Tomatea

Aza bezala

Aza bezala

Aza bezala

Leka
Baratxuria
Tipula
Porrua
Tomatea
Piperra

Baba

Ilarra

Ondo
hazten da
hauen
aurretik:
Ez da
ondo
hazten
hauen
aurretik:

Oharrak

Artoa

Azenarioa

Azalorea
Arbia
Errefaua
Babak
Ilarra
Lekak

Aza
Arbia
Errefaua
Babak
Ilarra
Lekak

Babak
Ilarra
Lekak
Letxuga
Azalorea
Aza
Arbia

Azalorea
Aza
Errefaua
Letxuga

Azalorea
Aza
Arbia
Errefaua
Babak
Ilarra

Ilarra
Lekak

Pepinoa
Tomatea
Piperra
Leka
Letxuga

Espinaka

Pepinoa
Kuiatxoa

Zerba
Erremolatxa

Babak
Lekak

Ilarra Aza
Arbia
Errefaua

Babak
Lekak

Lurzorua
hobetzen du

4. Sistema hidroponikoak ezartzea


Ekoizpen integratuak aukera ematen du barazkiak sistema hidroponikoen bidez, hau
da, lurzorurik gabeko laborantza bidez, hazteko. Sistema hauen oinarria zera da: laboreei, behar
dituzten mantenugai guztiak, ureztatzeko uraren bidez ematea eta substratu inerte eta porotsu
batean aplikatzea. Sistema hauek produktibitate handiagoa eta huts egindakoen portzentaje
txikiagoa izatea ahalbidetzen dute, lurzorutik kanpo daudenez, eraso patogeno gutxiago jasaten
dute eta.
Aldiz, esan beharra dago inbertsio handia egitea eskatzen duela instalazio hauek
eskuratzeko: berotegiak, ureztapen sistemak, laboreak hazteko zakuak, etab.
Lurzorua landu beharrik ez dagoela eta, oso sistema erosoa da; gainera, ez dago
zertan baldintza meteorologikoei begira egon.

Heziketa zikloa: PAP2


Modulua: Laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Tomateak perlitaz beteriko zakuen gainean hazten

Perlitaz beteriko zakuak lerroan jartzen dira berotegi barruan; horretarako, aldez
aurretik, labore bakoitzaren landare tartea errespetatzeko zenbat zaku behar den kalkulatu behar
da. Zakuen lerro bakoitzak tantaz tantakoen lerro bat darama, landare bakoitza urez eta
mantenugaiz hornitzeko.

93

Heziketa zikloa: PAP2


Modulua: Laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

Laboreak hazteko zakuentzako drainatze kanaletak

Halako kanaletak bai zakuak jartzeko bai perlitaz betetzeko erabiltzen dira, bertan
zerbak eta letxugak hazteko, argazkian ikusten denez.

94

Heziketa zikloa: PAP2


Modulua: Laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

BARATZEZAINTZARI buruzko LIBURUAK

ARAJO, J. Cultivar la tierra. Ed. Penthalon. Madril, 1985


AUBERT, Claude. El huerto biolgico. Ed. Integral. Bartzelona, 1998.
BUENO, Mariano. El huerto familiar ecolgico. RBA libros. Bartzelona, 1999.
BOURGUIGNON, Claude. El suelo, la tierra y los campos. Asociacin Vida Sana. Bartzelona, 1989.
CANTERO, Jess M eta GUTIRREZ, J.M. Vamos a hacer un huerto. Ed. FHERSAL. Bilbo.
EUSKO JAURLARITZA. Reglamento comunitario sobre produccin ecolgica. Gasteiz, 2001.
GUIBERTEAU, A. eta LABRADOR MORENO, J. La materia orgnica en los sistemas agrcolas.
Manejo y utilizacin. 3/93. MAPAren dibulgazio orria. Madril.
LABRADOR MORENO, J. eta ALTIERI, M.A. Manejo y diseo de sistemas agrcolas sustentables.
6-7/94. MAPAren dibulgazio orria. Madril, 1994.
ROSELL Josep. Cmo obtener tus propias semillas. Ed. La Fertilidad de la Tierra. Tafalla
(Nafarroa), 2002.
HAINBATEN ARTEAN: Agricultura ecolgica y otras alternativas en el medio rural. Asociacin
Vida Sana. SEA. MAPA, 1990.
HAINBATEN ARTEAN: Ponencias y comunicaciones del Congreso Internacional de tecnologas
alternativas de desarrollo. Asociacin Vida Sana. SEA. MAPA, 1989.
VILLALVA QUINTANA, S. eta FUENTES-PILA, J. Agricultura sostenible. 7/93. MAPAren dibulgazio
orria. Madril, 1993.

BARATZEZAINTZA OROKORRA

EUSKADIKO HAZIAREN SAREA. Gua para la recoleccin de semillas de los vegetales ms


comunes. Euskadiko haziaren sarea. Karrantza. 1999.
GEORGE, Raymond. Produccin de semillas de plantas hortcolas. Ediciones Mundi-Prensa. Madril,
1989.
GIL J. A.., BLANCO G., RODRIGUEZ A. Agricultura de Conservacin. Ed. Mundi-Prensa. Madril,
2004.
GRACIA, C. eta PALAU, E. Mecanizacin de los cultivos hortcolas. Mundi-Prensa. Madril, 1983.
LAUMONNIER, R. Cultures lgumires et maraichres. (1. liburukia: horticultura general). Ed. J.B.
Baillire. Paris, 1978.
TURCHI, A. Gua prctica de horticultura. CEAC. Bartzelona, 1987.
VILARNAU, Anna eta GONZLEZ, J. Planteles. Semilleros. Viveros. Ediciones de Horticultura. Reus,
1999.

ZALEENTZAKO GIDAK

SEYMOUR, J. El Horticultor Autosuficiente. Ed. Blume. Bartzelona, 1981.


RAYMOND, Dick. Horticultura prctica. (2 liburuki) Ed. Blume. Bartzelona, 1985.

DIREKTORIOAK ETA KATALOGOAK

MARN RODRGUEZ, J. Portagrano (Vademcum de variedades hortcolas) de 1997-98. Ed. del


autor. Berja (Almera) 1997.

95

Heziketa zikloa: PAP2


Modulua: Laboreak ezartzea
Unitate didaktikoa: BARATZE LABOREAK EZARTZEA

96

You might also like