You are on page 1of 83

3.

GAIA: LEHEN
SEKTOREA
Geografia eta historia
3DBH
Lehen sektorea gaur egun: Jarduerak
• Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso-ustiapena
• Oinarrizko edo lehen mailako baliabideak (naturatik zuzenean lortzen direnak)
ematen dizkiguten jarduerak
• Nekazaritza: Munduko biztanleriaren % 47 rentzat, ezinbestekoa bizitzeko
• Garatzen ari diren herrialdeetan, nekazaritzak bultzatu ekonomia
• Herrialde garatuek nekazaritza iraultza izan dute hazkunde ekonomikoa izan
aurretik
Lehen sektorea gaur egun: Egoera

• Munduko biztanleria aktibo osoaren % 40k dihardu lehen sektorean (nahiz eta
behera egin)
• Produktibitatea gora egiten urtez urte
• Garrantzi ekonomikoa behera egin
• 2012an, nekazaritza-sektoreak sortu zuen munduko BPGd-aren % 3
Lehen sektorea gaur egun: Egoera
• Herrialde garatuetan:
• Biztanleria aktiboaren % 1etik % 5era soilik dihardu
• Produktibitate handia: mekanizazioari eta aurrerapen teknikoei esker.
• Ekarpen txikia egiten dio aberastasun nazionalari: BPGd-aren % 4tik behera (herrialde
batzuetan –adibidez, Japonian eta Estatu Batuetan–, % 1,5etik behera)
• Garatzen ari diren herrialdeetan:
• Biztanleen erdiak dihardu
• BPGd-aren % 10etik gora sortu
• Estatu pobreenetan:
• Biztanleen % 80k dihardu
• BPGd-aren % 24 tik gora sortu
• Produktibitatea, ordea, txikia da, laborantza-teknika tradizionalak erabil­tzen baitituzte
Lehen sektorea
Herrialde Garatzen ari diren Estatu
garatuetan herrialdeetan pobreetan
Biztanleri
aktiboaren %
Produktibitatea
BPG
Lehen sektorea
Herrialde Garatzen ari diren Estatu
garatuetan herrialdeetan pobreetan
Biztanleri %1-5 %50 %80
aktiboaren %
Produktibitatea Handia Ertaina Txikia
BPG % 4tik behera % 10etik gora % 24 tik gora
Lehen sektorea gaur egun: Landa-
eremuak berreskuratzeko ekimenak
• Herrialde garatuetan: Landa-exodo jendetsua:
• nekazaritza-teknika berriak ezartzearen ondorioa: langile gutxiago behar dira.
• Garatzen ari diren herrialdeetan: itxaropen gutxi dute sektore horretatik bizitzeko, eta
horregatik uzten dute landa (lur eskasia, produktibitatea txikia, produktuen prezioak
aldatu egiten dira)
• Premiazkoa da landa-eremuak berreskuratzea:
• Herrialde garatuetan, ezinbestekoa da elikadura-segurtasuna bermatuko duen lehen sektore
eraginkor bat izatea
• Guztiz nekazaritzaren arlokoak ez diren jarduerak sartu dituzte landa-eremuan: Landa-
turismoaren garapena, bigarren etxebizitzaren gorakada, energia-azpiegiturak ezartzea etab
lagungarriak biztanleriaren zati bat landa-eremura itzultzeko
• Lanaldi partzialeko nekazaritza ari da zabaltzen: nekazaritza bigarren eta hirugarren sektoreko
jardueren lan osagarri gisa hartzean datza hori.
Nekazaritza-paisaia
Nekazaritza-paisaia
• Deritzo lehen sektoreko jarduerak egitearen ondorio den paisaiari.
• Askotarikoak: elementu fisiko batzuen eta giza elementu batzuen ondorio.

Elementu fisikoak Giza elementuak


• Erliebea • Lursailak
• Lurzorua • Laborantza-
• Klima sistemak
• Laborantza-
barietatea
• Beste elementu
batzuk
Nekazaritza-paisaiaren elementu fisikoak:
Erliebea
• Nekazaritza-paisaia mota baldintzatzen du, eragina baitu egiten diren
nekazaritza-jardueretan.
• Altitudeak: Gora egin ahala, tenperaturek behera egin:
• Garaiera jakin batetik gora, espezieak ezin dira hazi
• 200 metrotik behera dauden lurrak: nekazaritzarako egokienak
• Malda:
• Lurrak malda gutxi izateak erraztu egiten du: adibidez, mekanizatzea
• Ezinezkoa da 10 º-tik gorako malda duten lurrak lantzea
• Nekazaritza, oro har, ordokietan eta haranetan egiten da (llanuras y valles)
Nekazaritza-paisaiaren elementu fisikoak:
Lurzoru mota
• Landareek lurretik xurgatzen dituzte behar dituzten substantziak (mota bakoitzak
ezaugarri jakin batzuk dituen lurra behar du)
• Lur aleen tamainak eta porositateak baldintzatzen dute lurzoruaren oxigeno
kantitatea eta ura atxikitzeko ahalmena
• Lurzoru bakoitzak konposizio kimiko eta biologiko jakin bat du: Zehazten du
azidotasun-maila eta aberastasuna: elikagaien eta materia organikoaren kopurua
Nekazaritza-paisaiaren elementu fisikoak:
Klima
• Landare mota bakoitzak tenperatura-, intsolazio- eta hezetasun-baldintza jakin
batzuk behar ditu hazteko: Eskualde klimatiko bakoitzean, labore batzuk beste
batzuk baino hobeto hazten dira. 4 faktore klimatikok mugatu nekazaritza-
jarduera:
• Muturreko hotza: Landareak eta laboreak ezin dira hazi 0 azpiko tenperaturekin
• Gehiegizko beroa: 45 ºC-tik gorako tenperaturak ez dira onak nekazaritzarako
• Hezetasun handia (humedad): Etengabe euria (belar txarrak hazi eta lurra higatu)
• Idortasuna (aridez): Prezipitazioak gutxi eta irregulartasunak mugatu nekazaritza
jarduera
• Ia ezinezkoa da nekazaritzan jardutea poloetan, basamortuetan eta oihan
tropikaletan
Nekazaritza-paisaiaren giza elementuak:
Lursailak (parcelas)
• Nekazaritza-ustiategi deritzo jabe baten ekonomia-unitate batek ­jarduerak egiteko
erabiltzen duen espazio fisikoari (pertsona bat edo enpresa bat izan daiteke jabea).
• Tamainaren arabera:
• Ustiategiak handiak (latifundio)
• Ustiategi ertainak
• Ustiategi txikiak (minifundio)
• Jarduera nagusiaren arabera:
• Nekazaritza-ustiategiak
• Abeltzaintza-ustiategiak
• Baso-ustiategiak
• Ustiategi mistoak
MINIFUNDIOAK

LATIFUNDIOAK
Nekazaritza-paisaiaren giza elementuak:
Lursailak
• Lurzati edo lursail batek edo gehiagok osatzen dute ustiategi bat. Lursailen
formaren, tamainaren eta mugen arabera, zenbait paisaia mota sortu:
• Tamainaren arabera:
• Txikiak (hektarea bat baino gutxiago)
• Ertainak (hektarea batetik hamarrera bitarte)
• Handiak (hamar hektarea baino gehiago)
• Formaren arabera:
• Erregularrak
• Irregularrak
IRREGULARRA

ERREGULARRA
Nekazaritza-paisaiaren giza elementuak:
Lursailak
• Mugen arabera:
• Lur zabalak (openfield):
• Lursailak ez daude itxita (lursail independentez osatutako nekazaritza-paisaiak sortu)
• Lursailen artean ez da banaketarik egoten
• Nekazaritza-paisaia hori nagusi da Espainiako hegoaldeko goi-ordokian (nekazarien
etxebizitzak bilduta)
• Lur itxiak (bocage):
• Lursailak hesien, harrizko hormen, alanbre-hesien eta abarren
• Bidez itxita eta bide-sare baten bidez elkarri lotuta
• Nekazariak etxe bakartuetan bizi (lursailen ondoan, edo lurraldean zehar barreiatutako
herrixketan).
• Nekazaritza-paisaia hori nagusi da Kantauriko erlaitzean eta, oro har, Europa atlantikoan ere
bai.
Openfield

Bocage
LUR ITXIKO PAISAIA

LUR ZABALEKO PAISAIA


Nekazaritza-paisaiaren giza elementuak:
Laborantza-sistemak
• Laboreak nola lantzen diren erakusten du paisaiak. Ustiapen-mailaren arabera:
Intensiboa eta estensiboa
• Nekazaritza intentsiboa:
• Helburua lurra ahalik eta gehien ustiatzea
• Herrialde garatuetan, teknika modernoak errendimendu handia lortzeko
• Garatzen ari diren herrialdeetan, nekazariek modu tradizionalean landu lurra, teknika
gutxirekin edo teknikarik gabe (modu intentsiboan ustiatzeko, langile asko baliatu eta
errendimendua txiki)
Nekazaritza-paisaiaren giza elementuak:
Laborantza-sistemak
• Nekazaritza estentsiboa:

• Lursail handitan egin


• Ez dira lursail guztiak ustiatzen
• Lursail batzuk lugorri utzi (erein gabe): lurraren emankortasuna leheneratzen
laguntzeko.
• Ekoizpena handia da, landu daitezkeen lursail asko baitaude
ESTENTSIBOA

INTENTSIBOA
Nekazaritza-paisaiaren giza elementuak:
Laborantza-sistemak
• Landareentzako ura nondik datorren, bi laborantza mota bereizi:

• Laborantza ureztatuak: ureztapen-sistema artifizialen bidez (ubideak, urpetzea,


ihinztatzea…) lortzen den urarekin hazten dira.
• Lehorreko laborantzak: euri-urarekin hazten dira. Batzuetan, sistema modernoen bidez
ureztatu lehorte garaiei aurre egiteko
Nekazaritza-paisaiaren giza elementuak:
Laborantza-barietatea
• Nekazaritza-ustiategi batean zenbat espezie-barietate landatzen den arabera:
• Monolaborantza:
• Labore bakar bat landu
• Sinplifikatu egiten du makinen erabilera
• Helburua: ahalik eta ekoizpen handiena lortu kostu txikienarekin, lehiakorra izan dadin,
salmentarako erabiltzen baita ekoizpenaNormalean ustiategi handietan egin
• Polilaborantza:
• Landare-espezie bat baino gehiago landu
• Lursail txikietan egin
• Nekazarien kontsumorako erabiltzen da ekoizpena
• Baratzeetan ere polilaborantza egin
Monolaborantza
Polilaborantza
Nekazaritza-paisaiaren giza elementuak:
Beste elementu batzuk
• Abeltzaintza-paisaietan, lursailen tamainak, formak, mugek eta ustiapenak eta
ustiapen-sistemari lotutako beste alderdi batzuek moldatzen dute nekazaritza-
paisaia.

• Baso-paisaietan, zuhaitz-espezieak (koniferoak, hostotsuak, etab.) definitzen du


nekazaritza-paisaia.
Eskualde garatuetako nekazaritza:
Ezaugarriak
• Herrialde garatuetan, XVIII. mendearen amaieran nekazaritza-iraultza:
iraupenezko nekazaritzatik merkatu-nekazaritzara (salmenta eta etekina du
helburu):
• Ekoizpenaren espezializazioa: labore bakar bat hazten da ustiategi bakoitzean
• Nekazaritza-lanen mekanizazioa: Langile kopurua murriztu/lan-denbora eta kostu
gutxiago
• Nekazaritza-teknika aurreratuen erabilera: Ongarriak, errendimendu handiko haziak,
produktuak, negutegiak, transgenikoak, etab
• Eskala handiko biltegiratze (garraio eta merkaturatze-sistemak): urruneko merkatuetara
iritsi
• Inbertsio handiak behar ditu, baina produktibitatea handitzen denez, kostuak
konpentsatu egiten dira (kantitate handiagoak prezio txikiagoan)
Eskualde garatuetako nekazaritza:
Ondorioak
• Produktibitate handiak prezioek behera
• Estatu garatuetako gobernuek diru-laguntzak nekazariei. Horrek desabantailan jarri garatzen
ari diren herrialdeetako nekazaritza-produktuak ezin dutelako lehiatu prezio apal horiekin
• Garraio espezializatuak erabili: kontserbazio-teknika aurreratuak produktua ahalik eta
egoera onenean iristeko saltokira
• Merkaturatzea bizkortu: Ekoizpena leku jakin batean bildu eta handizkariek ez dute zertan
leku askotara jo behar
• Ongarri kimikoak gehiegikeriaz erabili: kutsatu lurzoruak, akuiferoetako urak, eta eragina
izan dezake kontsumitzen ditugun elikagaietan
• Ureztapen-sistema modernoek ur asko behar
• Landaguneetatik joaten ari da biztanleria eta geratzen den biztanleria zahartzen ari da
Garatzen ari diren eskualdeetako
nekazaritza
• Garatzen ari diren eskualdeetan, oraindik ere garrantzi handia du nekazaritzak.
• Herrialde horietan, bi nekazaritza mota daude:
• Tradizionala: Baliabide gutxiko nekazariek jarduten dute nekazaritza mota horretan:
lurra lantzen dute, elikagaiak lortzeko.
• Plantazio handiak: Multinazional boteretsuen interesei lotuta (multinazionalek
merkaturatzen dute ekoizpena).
Garatzen ari diren eskualdeetako
nekazaritza: Iraupenezko nekazaritza
• Elikagaiak lortzea nekazari-familiarentzat
• Ustiategi txikiak
• Janaria urte osoan izango dutela bermatzeko, nekazariek zenbait produktu hazten
dituzte aldi berean. Heltzen direnean biltzen dituzte landareak.
• Erabiltzen dituzten teknikak eta tresnak zaharkituak (ahalegin handia eta
produktibitatea oso txikia)
• Nekazariek ezin dituzte aurrerapen teknologikoak eskuratu (faktore fisikoen oso
mende)
• Motak: luberri-nekazaritza edo nekazaritza ibiltaria, lehorreko nekazaritza
sedentarioa, eta montzoi-nekazaritza ureztatua.
Garatzen ari diren eskualdeetako nekazaritza:
Luberri-nekazaritza edo nekazaritza ibiltaria
• Ustiapen mota zaharrena
• Ekuatore Afrikako eskualdeetan, Amazonas ibaiaren arroan, Erdialdeko Amerikan
eta Asiaren hegoaldean egiteegin
• Zerealak, tuberkulu landatu gehien bat
• Lurra lantzeko tekniketako bat basoko eremu bat bakantzean datza, zuhaitzak
moztuz eta errez. Errautsak erabiltzen dira gero lurra ongarritzeko. Denbora bat
igaro ostean, lurrak agortu egiten dira, eta bertan behera uzten dira.
• Lur horiek ez dira oso emankorrak, eta higadura-arrisku handi (landare-estalkia gal­
tzean, aurrera egiten du basamortutzeak)
Garatzen ari diren eskualdeetako nekazaritza:
Lehorreko nekazaritza sedentarioa
• Sabana-eremuetan egiten da, labore-txandaketako sistema baten bidez:

• Lurraren zati batean zerealak landatu


• Beste batean, produktu osagarriak landatu dira (kakahuetea, tuberkuluak…)
• Azken zatia lugorri utzi (atseden hartzen utzi) eta abereak bazkatzeko erabili
Garatzen ari diren eskualdeetako
nekazaritza: Montzoi-nekazaritza ureztatua
• Txinako ekialdean, Asiako hego-ekialdean eta Indiako kostaldean egin
• Lur-eremu zabalak urpetzen dituzte montzoiek eragindako euriek
• Urpetutako lurretan, arroza hazten dute
• Arroza errendimendu handiko landare bat da, zenbait uzta ematen baititu urtean
• Lursailak tamaina txikikoak dira, eta pertsona asko aritzen dira lursailak lantzen
(nekazaritza mota hori ez dago ia mekanizatuta)
Garatzen ari diren eskualdeetako nekazaritza: Plantazio-
nekazaritza
• Afrika, Erdi eta Hego Amerikako eta Asiako hego-ekialdean.
• XVI. eta XVII. mendeetan, Europako konkistatzaileek nekazaritza-ustiategiak sortu
Europatik kanpo. Helburua: exotikotzat hartzen ziren produktuak lortzea (kakaoa, kafea
eta kotoia). Ezaugarriak:
• Esportaziorako erabiltzen den merkatu-nekazaritza. Ondo komunikatutako lekuetan daude
(kostaldetik gertu, garraiorako bide handietatik gertu, etab.).
• Ustiategi handietan: Atzerriko multinazionalek edo bertako produktoreek (enpresa handi
horiei saltzen dizkiete uztak) kontrolatu
• Bertako langile ugari kontratu soldatak apal baten truke
• Ezinbestekoa da kapital-inbertsio handia egitea, lurra erosteko eta ustiatzeko, baita
produktuak distantzia luzeetan kontserbatzeko, garraiatzeko eta merkaturatzeko ere.
• Monolaborantza egin (kakaoa, azukre-kanabera, Afrikako palmondoa, kafea…).
• Aplika daitezkeen bitarteko tekniko guztiak aplikatzen dira produktibitate handia lortzeko
Garatzen ari diren eskualdeetako nekazaritza: Plantazio-
nekazaritza
• Etekin handiak ematen dizkie multinazionalei (garatzen ari diren herrialdeetan
soldatak oso txikiak)

• Ondorio onak garatzen ari diren herrialdeetan:


• Ekonomia suspertu. Nola?
• Enplegua sortzen
• Produktuak esportatzeko beharrezko garraio- eta merkaturatze-azpiegiturak eraikitzen
• Lurra lantzeko teknika modernoak eta lana antolatzeko modu eraginkorragoak sartzen
Garatzen ari diren eskualdeetako nekazaritza: Plantazio-
nekazaritza

• Ondorio txarrak garatzen ari diren herrialdeetan:


• Etekin ekonomikoak atzerriko enpresen esku gelditu
• Nekazari asko behartuta beren lurrak uztera eta plantazioetan lan egitera. Horren
ondorioz, herrialde horietako batzuek elikagaiak inportatu behar dituzte,
biztanleriaren premiak asetzeko.
• Plantazioek eragin handia dute ingurumenean (lurzoruak agortu egiten dira,
biodibertsitatea galdu egiten da…)
DESKRIBATU HURRENGO ARGAZKIAK NEKAZARITZA-PAISAIARI BURUZ DAKIZUN INFORMAZIO GUZTIAREKIN
Abeltzaintza: Abeltzaintza, gaur egun
• Animaliak haztea:
• Aprobetxatzeko: haragia, esnea, arrautzak, larrua, artilea, eztia eta etab ekoizteko
• Lanerako indar gisa
• Ugalketarako
• Nekazaritzaren jarduera osagarria garatzen ari diren eskualdeetan
• Errentagarritasun handia eskualde garatuetan
• Handituz doan jarduera, aurreikuspenenak:
• Haragi-ekoizpena bikoiztu hurrengo 50 urteetan
• Esnearen kontsumoak nabarmen egingo du gora, garatzen ari diren herrialdeetan bizi-maila
hobetuko delako
Abeltzaintza: Abeltzaintza, gaur egun
• Animalia-espezie ugarienak:
• Behi- aziendak
• Ardi-aziendak
• Txerri-aziendak
• Hegazti-aziendak
• Beste batzuk:
• Ahuntz- aziendak
• Zaldi-aziendak
• Kunikultura edo untxi-hazkuntza
• Erle-hazkuntza
• Arraza hautatuak lortu (errendimendu handikoak) eta gaixotasun asko desagerrarazi
Abeltzaintza: Abeltzaintza, gaur egun
• Teknologia berriek ekoizpena handitu, eta abeltzaintza-produktuak urrutira
garraiatu (eztabaida sortu abel­tzaintza-ustiapenerako sistema horiek):
• Lurzoruak, atmosfera eta urak kutsatzen dituzte animalia-hondakinek eta bazka sortzeko
lurretan erabiltzen diren ongarriek eta pestizidek
• Animaliei ematen zaizkien antibiotikoak eta hormonak kaltegarriak izan daitezke pertsonen
osasunerako
• Baso gehiegi moztu azienda elikatzeko larreak sortzeko: Iberoamerikan mozten diren basoen
%70 etik gora erabili larretarako

• Nekazaritza ekologikoaren alde herrialde garatuetan


Abeltzaintza: Abeltzaintza sedentarioa,
nomada eta transhumantea
• Abeltzaintza sedentarioa:
• Hedatuena
• Azienda ez da lekuz aldatzen janaria lortzeko (larreak ditu, edo pentsuarekin elikatu)
• Abeltzaintza nomada:
• Etengabe aldatu lekuz larreak bilatzeko
• Azienda zaintzen duten pertsonak aziendarekin batera aldatu lekuz
• Afrikako iparraldeko eta Saharaz hegoaldeko, Asia erdialdeko eta Ekialde Hurbileko
eskualde zabaletan egin baldintza klimatikoengatik
• Abeltzaintza transhumantea:
• Azienda urtaroen arabera aldatu lekuz (neguan haranetara eta udan mendietara)
Abeltzaintza: Abeltzaintza estentsiboa
eta intentsiboa
• Abeltzaintza estentsiboa:
• Ustiategi handietan
• Azienda kanpoan ibili
• Larre naturalen bidez elikatu
• Estatu Batuetako erdialdean eta mendebaldean, Argentinako panpan, Brasilgo
ekialdean, Errusiako hegoaldean, Espainian, Australian eta Hegoafrikan
• Inbertsio gutxi eta produktibitate txikia
• Azienda bereizgarrienak: behi-, ardi- eta ahuntz-aziendak: produktuak herrialde
garatuetan saltzeko eta gutxiago garatutako herrialdeen autokontsumorako
Abeltzaintza: Abeltzaintza estentsiboa
eta intentsiboa
• Abeltzaintza intentsiboa:
• Abeltzaintza industriala
• Espezie jakin batean espezializatutako ustiategietan
• Estatu Batuetan eta Kanadan, Europako mendebaldean, Australiako hego-ekialdean eta
Zeelanda Berrian
• Azienda ukuiluratuta: hazi, elikatu eta osasuna eta gizentzea kontrolatu
• Tenperatura-, argi- eta hezetasun-baldintza artifizial batzuk sortu, ekoizpena ahalik eta
azkarren handitzeko
• Noiz edo noiz, larre naturalekin eta bazka-landareekin eta pentsuekin elikatu (azienda
erdi-ukuiluratuta) (Ganado semi-estabulado)
• Ekoizpena handia baina ingurumen-arazoak eta estresa eragiten animaliei
Abeltzaintza: Herrialdeen arteko aldeak
• Herrialde garatuetan:
• Merkatuaren eskaerei erantzun
• Aurrerapen teknologikoek sakon aldatu dituzte abel­tzaintza-ustiategiak
• Arraza aukeratu produktibitate handiagoa lortzeko (maiz, baztertu bertako arraza)
• Azienda pentsu bereziekin elikatu azkar gizendu dadin abeltegi handietan (grandes
granjas)
• Abeltegietan: ehunka animalia erregimen intentsiboan
• Aziendak zaintzeari lotutako prozesu guztiak mekanizatuta: ukuiluak garbitzea, jatekoa
eta ura ematea, esnea eta arrautzak biltzea…
• Hiltegiak eta gela hotzak ugaritu: aukera ematen du produktuak biltegiratzeko,
merkaturatzeko eta banatzeko
Abeltzaintza: Herrialdeen arteko aldeak
• Garatzen ari diren herrialdeetan:
• Abeltzaintza tradizionala da nagusi
• Nekazaritzarekin batera egin orokorrean
• Bertako animaliak Hazi
• Animaliak lanerako indar gisa eta elikatzeko erabili
• Abeltzaintza sedentarioa, nomada, transhumantea edo estentsiboa da, inolako
mekanizaziorik gabea
• Errentagarritasun oso txikia
AZALDU ABELTZAINTZA INTENTSIBO ETA ESTENTSIBOAREN ARTEKO DESBERDINTASUNAK
HURRENGO ARGAZKIETAN IKUSTEN DUZUN ARABERA
Arrantza: Arrantza, gaur egun
• Itsaso, ibai eta aintziretan arrainak eta uretako beste animalia batzuk
(krustazeoak, moluskuak...), algak eta bestelako landareak harrapatzea
• Arrantza-ekoizpenak eta arrantza-produktuen kontsumoak gora egin azken
hamarkadetan:
• %85 gizakien kontsumorako
• %15 lehengai gisa erabili (arrain-irinak eta olioa egiteko)
• Garatzen ari diren herrialdeen: inportazioetatik kontsumitu arrain kantitate zati handia
(Txina munduan arrantza-ekoizpen eta arrantza-produktuen biztanleko kontsumo
handiena)
Arrantza: Itsas arrantza motak
• Non arrantzatzen den, hiru arrantza mota bereizi: Kostaldekoa, itsasbazterrekoa,
itsas zabalekoa

• Kostaldeko arrantza:
• Kostaldean egin
• Ontzi txikietan
• Artisau-metodoekin
• Harrapatutakoa autokontsumorako eta bertako merkaturako erabiltzen
• Gutxiago garatutako herrialdeetan: elikadura-baliabide garrantzitsua
Arrantza: Itsas arrantza motak
• Itsasbazterreko arrantza:

• Kostaldetik gertu egin


• Ontzi txiki edo ertainetan
• Ontziek arrantzarako aparailu jakin batzuk izan (espeziearen arabera)
• Ontzi horien zamategiak (estibadores) prestatuta egoten dira harrapatutakoa kontserbatzeko
• Arrantzaldiak egun bat iraun gehienez
Arrantza: Itsas arrantza motak
• Itsas zabaleko arrantza:

• Itsas zabalean egin


• Edukiera handiko ontziekin
• Ontziek tresna tekniko modernoak dituzte, arrain-sardak hautemateko eta zer tamaina duten
jakiteko (detectar los bancos de pescado y conocer su tamaño)
• Hainbat arrantza-arte erabili: tretza (soka luze bat eta bertatik amuak dituzten poterak
zintzilikatu), inguraketa (sare batekin eta motordun txalupa batekin abiadura eta norabidea
ondo erregulatuz eta zehaztuz, arrain sarda inguratu, azpitik sarea itxi eta bidu) eta arrastea
(ontzi batek edo bik hondoko arraste-sareek aurkitzen duten guztia harrapatzen dute)
• Ontzi askok instalazioak euki harrapakinak garbitzeko, zatikatzeko, paketatzeko eta izoztuta
biltegiratzeko
• Faktoria-ontzi deritze (prestatuta egon hainbat astetako eta hilabetetako arrantza-kanpainak
egiteko)
Arrantza: Kalak
• Arrantza-espezieak eremu jakin batzuetan biltzen direnean
• Kala onenak plataforma kontinentaletan egon (hor planktona hazi, organismo
txikiz osatuta eta arrain askoren elikagaia da plaktona)
• Planktonaren kontzentrazioa eguzki-argiaren, uraren tenperaturaren eta urak
dituen gatz mineralen eta materia organikoaren baitan
• Espezie ugari egoten dira itsaslaster hotzak eta beroak (corrientes frías y calientes)
elkartzen diren lekuetan
• Arrantzaleek ezin dute edonon arrantzatu (Nazioarteko legeriak kostaldeko
herrialdeei berentzat gorde itsasertzetik 370 km-ra arteko itsas eremua)
• Beste herrialde batzuen uretan arrantza egiteko, arrantza-hitzarmenak izenpetu
Arrantza: Kalak
• Gobernuek neurri batzuk hartu itsas ingurunea modu iraunkorrean ustiatzeko:
arrantza-teknika batzuk debekatzea (arraste-arrantza, kasu), harrapaketa kopurua
murriztea, harrapatutako espezieen tamaina kontrolatzea, eta atsedenaldi
biologikoak ezartzea.
• Akuikultura: Uretako animalia- eta landare-organismoak itxian hazi. Aukera
ematen du arrain eta itsaski jakin batzuen eskuragarritasuna handitzeko, eta
arrain eta itsaski horiek desagertzea saihesteko, baina zenbait arazo sortzen ditu.
Batzuetan, itsaso zabalean arrantzatutako arrainen irinarekin elikatzen dira arrain-
haztegietako espezieak.
Baso ustiapena
• ZER DA?
• Basoen esplotazioa; basoetatik baliabide naturalak lortzeko jarduera. Batez ere, zura
lortzen da basoetatik baina, ere, beste lehengaiak lor daitezke: erretxina, kortxoa...
• Baso-ustiapenetik lortzen diren lehengaiak ezinezkoak dira industria batzuetarako
(papergintza, altzarigintza, eraikuntza...)
• Munduko ekoizlerik handiena: Estatu Batuak.
• Azken 50 urteetan hirukoiztu egin da mundu mailako kontsumoa; eta % 80a herrialde
garatuetan. Ameriketako Estatu Batuak dira inportatzaile nagusiak, eta Kanada,
aldiz, esportatzaile nagusia.
Baso ustiapena
• Baso ustiapenen motak:
1. Baso autoktonoaren ustiapena:
• Basoak egoera naturalean eskaintzen duen aberastasuna aprobetxatu
• Ohian eta zuhaitz azalera zabalak dauden gunetan aurki dezakegu
• Gehienetan, baso mistoa izaten da eta espezie anitzak izaten ditu
Baso ustiapena
• Baso ustiapenen motak:
• 2. Basogintza:
• Basoak edo mendiak intentsiboki ereiteko zientzia
• Helburua: gizarteak eskatzen dituen onura eta zerbitzuak lortzea
• Denboran irauteko eta ekonomikoki ahalik eta gehien aprobetxatzeko
sortu diren basoetan teknika eta tratamenduak aplikatu
• Gehienetan, zura industriarako lehengaia bihurtzeko, edo giza-
kontsumorako ondasunak lortzeko lan egiten da, baina ingurugiroa eta
natura kontserbatzeko irizpideak ere, kontuan hartzen ditu
Espainiako lehen sektorea: Lehen
sektorearen ezaugarriak
• Espainiako lehen sektoreak garrantzia galdu (biztanleriaren%4,2 eta BPGaren
%2,7 )
• Hala ere, ekoizpenaren balioak gora egin (ezinbesteko sektorea Espainiako
ekonomiarako):
• Espainia lehen sektore indartsua (EB herrien artean). EBko nekazaritza-ekoizpenetik
gora sortzen du, eta lehen postuan dago arrantza-ekoizpenari dagokionez
• Espainiako industria askoren lehengai dira nekazaritza- eta arrantza-produktuak
Espainiako lehen sektorea: Lehen
sektorearen ezaugarriak
• Espainiako lehen sektoreko ahultasunak:
• Biztanleri zaharra : nekazaritza-ustiategien jabeen %61, 55 urtetik gora
• Ustiategi txikiek eta ertainek garrantzi handia, baina ez dira oso bideragarritsuak
merkatuaren lehiakortasunagatik
• Lehorreko nekazaritzak produktibitate txikia
• Nekazaritza estentsiboak produktibitate txikia, eta nekazaritza intentsiboarekiko
mendetasuna handia
Espainiako lehen sektorea: Nekazaritza
• Nekazaritzak eginkizun garrantzitsua du Espainiako lehen sektorean
• Frantziaren ondoren, Espainia da nekazaritzarako bere lurraldearen ehuneko
handiena erabiltzen duen EBko herrialdea (%34,4).
• Nekazaritza-lurren ia %80 lehorreko laborantzetarako erabili, eta gutxi
gorabehera %20 laborantza ureztatuetarako
• Espainiako nekazaritzak ekoizpen-aniztasun handia: frutak eta barazkiak,
mahastiak, olibondoak eta zerealak.
• Europar Batasuneko herrialdeekin esportazio eta inportazio gehienak egin
Espainiako lehen sektorea: Abeltzaintza
• Abeltzaintzak garrantzi handia
• Espainia Europar Batasuneko bigarren postuan dago, ardi-, txerri- eta ahuntz-
azienden abelburu kopuruari dagokionez.
• Txerri-aziendak ekoizpenaren herena (ia erdiak Katalunian eta Aragoin)
• Ardi-aziendak: ekoizpenaren %28tik gora eman, eta ugaria da Gaztela eta Leonen,
Galizian eta Extremaduran
• Abeltzaintza intentsiboa eta ukuiluratua da nagusi: inbertsio handiak,
mekanizazio-maila handia eta errendimendu handia. Hiri handietatik gertu daude
ustiategietako asko.
Espainiako lehen sektorea: Arrantza
• Espainiak EBko lehen postua ontzi kopuruan
• Bigarren postua harrapaketen bolumena
• Bigarren postua biztanleko arrain-kontsumoari
• Espainia EBn sartzeak arrantza-sektorea modernizatzea sustatu (enpleguak galdu)
eta Espainiak arau batzuk bete behar izan (arrantza kopuruei eta metodoei
lotutako arauak)
• Arrantza tradizionala eta industriala egin: Espainiako plataforma kontinentala
estua da, eta ez da nahikoa bertatik lortzen dena Espainiako arrain-kontsumorako.
Horregatik, arrantza-hitzarmenak egin dira beste herrialde batzuekin
Espainiako lehen sektorea: Aldeak eta
desorekak
• Azken urteetan, inbertsio handiak egin dira nekazaritza eta abeltzaintzako
sektorean: soro ureztatuak ugaritu eta lurra lantzeko teknika berriak garatu
• Eskualde guztiek ez dute etekin bera lortu:
• Mediterraneoko eta Andaluziako kostaldeak merkatu ona fruta eta barazkiekin
• Kantauriko erlaitzeko behi-hazkuntzak eta Penintsularen barnealdeko zerealek eta
mahastiek produktuen murrizketa handiak izan
• Sektorearen krisia gehien nozitu duten eskualdeak jendez hustu
Espainiako nekazaritza-paisaiak:
Espainiako paisaia hezea
• Kantauriko itsasertzeko, Galiziako zati handi bateko eta mendebaldeko
Pirinioetako paisaia
• Habitata: barreiatua. Ingurunea ez da ona nekazaritzarako, soilik itsasertzeko
eremu beheretan eta ibai-haranetan egin nekazaritza. Minifundioa da nagusi, eta
lursailak itxiak dira.
• Klimari esker larre natural ­zabalak sortu: Funtsean, abeltzaintzan jardun
(esnetarako behiak hazi adbidiez)
• Lurrak baso-ustiapenerako erabili
ESPAINIAKO NEKAZARITZA-PAISAIAK:
ESPAINIAKO PAISAIA HEZEA
Espainiako nekazaritza-paisaiak:
Mediterraneoko paisaia beroa
• Mediterraneoko itsasertzeko, Guadalquivirren haraneko eta Extremadurako
hegoaldeko paisaia
• Habitata: bildua
• Hegoaldean: lursail handi eta txiki zabalak
• Kataluniako, Levanteko eta Balearretako itsasertzean: minifundioa eta lursail itxiak
• Lehorreko nekazaritza eta nekazaritza ureztatua egin:
• Lehorrekoa: Guadalquivirreko haranean eta itsasertz aurreko eremu menditsuetan
egin, Mediterraneoko trilogia (garia, mahatsondoa eta olibondoa) eta arbendolondoa
nagusi.
• Ureztatua: barazkiak eta frutak hazteko
ESPAINIAKO
NEKAZARITZA-
PAISAIAK:
MEDITERRANEOKO
PAISAIA BEROA
Espainiako nekazaritza-paisaiak:
Mediterraneoko paisaia freskoa
• Penintsulako barnealdeko zati handi bateko paisaia
• Habitat: bildua. Dueroren eta Ebroren arroetan, lursail txikiak nagusi: eremu
idorragoetan, latifundioa eta openfield delakoa nabarmentzen dira. Hiru eremu
bereizten dira:
• Eremu ureztatuetan, ibaiertzean: zerealak, barazkiak, fruta-arbolak eta bazka- eta
industria-landareak hazi lursail txiki irekietan
• Eremu garai eta lauetan: zereal-laborantza estentsiboak nagusi, haragitarako ardi-­
hazkuntza estentsiboarekin. Extremaduran, larre-paisaia sortzen du Mediterraneoko
basoa bakantzeak; lursailak handiak eta irekiak dira.
• Mendikateak eta ordokiak elkartzen diren eremuetan: lehorreko laborantzak, hala nola,
mahastiak, olibadiak eta arbendolondo sailak. Horiekin batera, haragitarako ardi-
hazkuntza estentsiboa egiten da. Lursailak handiak eta irekiak dira.
ESPAINIAKO
NEKAZARITZA-
PAISAIAK:
MEDITERRANEOKO
PAISAIA FRESKOA
Espainiako nekazaritza-paisaiak:
Kanarietako nekazaritza-paisaia
• Kanarietan:
• Erliebe menditsua
• Lur bolkanikoa
• Klima beroa
• Habitat: bildua nagusi
• Itsasertzean eta Atlantikoko haize fresko eta hezeak jasotzen dituzten eremuetan:
• Esportaziorako laboran­tzak (banana, patata, tomatea)
• Plantazio tropikalak (mangoa, ahuakatea, anana)
• Plastikopeko laborantzak (loreak, luzokerra, piperra)
• Barnealdeko eremu garaietan: nekazaritza tradizionala eta ahuntz-hazkuntza
estentsiboa
ESPAINIAKO
NEKAZARITZA-
PAISAIAK:
KANARIETAKO
NEKAZARITZA-
PAISAIA
Espainiako nekazaritza-paisaiak:
Mendi hezearen paisaia
• Penintsulako altitude handieneko eremuetako paisaia
• Erliebea eta klimaren ezaugarriengatik ez dira oso egokiak nekazaritzarako:
• Funtsean, haranen behealdean egiten da nekazaritza: polilaborantza, familia
elikatzeko, eta bazka-landareen laborantza, azienda elikatzeko
• Jarduera nagusia: haragitarako behi- eta ardi-hazkuntza estentsiboa
• Lurren zati handi bat erabili aziendak larreratzeko
• Baso-ustiapena garrantzitsua
ESPAINIAKO NEKAZARITZA-PAISAIAK:
MENDI HEZEAREN PAISAIA
Lehen sektorea Euskadin: Euskadiko
lehen sektorearen ezaugarriak
• Lehen sektoreak garrantzia galdu Euskadin (biztanleriaren %2 eta BPGaren %1,5).
• Hala ere, sek­tore garrantzitsua euskal ekonomiarako:
• Ekoizten den kantitatea handia, oso mekanizatuta , eta kalitate handiko premia biziko
elikagaiak ekoizten dira, bertako kontsumorako
• Ustiategien batez besteko tamaina txikia eta oso konplexua jarduera horretan
profesionalki aritzea (belaunaldi arteko erreleboaren arazoaren ondorioz)
• Euskal lurraldearen azaleraren % 60 nekazaritza-ustiapenerako erabil­i
• Hiru azpisektore nabarmendu:
• Nekazaritza (nekazaritza-jarduera handienekoa Araba )
• Basogin­tza (Bizkaian nabarmendu)
• Abeltzaintza (gehien diharduena Gipuzkoa)
Lehen sektorea Euskadin: Nekazaritza eta
basogintza
• Nekazaritzari eta basogintzari dagokienez, bi paisaia oso desberdin bereizi:
• Paisaia mediterraneoa:
• Araban, erliebe lauko eremuan
• Eskulana mekanizatzeko aukera eta lurra egokia da laborantzarako
• Artoaren, azukre-erremolatxaren eta patataren ekoizpena nabarmen (patataren
ekoizpenak behera egin baina kalitatea hobetu)
• Probintziaren hegoaldean: mahatsondoen monolaborantza-eremu handiak (ekoizpena
Arabako Errioxa sor-markako ardoak egiteko erabili)
• Neurri txikiagoan barazkiak eta fruta-arbolak landu
Lehen sektorea Euskadin: Nekazaritza eta
basogintza
• Paisaia atlantikoa:
• Gipuzkoan, Bizkaian eta Arabako iparraldeko haranetan eratzen da.
• Erliebea gorabeheratsua, zaila lanen mekanizazioan aurrerapenak lortzea.
• Lurren kalitatea ez da oso ona
• Nekazaritza-ustiategiak baserriaren inguruan antolatuta:
• Etxetik gertuko eremuko ustiategiak: belarrerako eta barazkiak landatzeko erabili, fruten
ekoizpena: udarea eta sagarra (ekoizpenaren zati bat sagardoa egiteko), bai eta mahatsa ere
(txakolina ekoizteko erabili=
• Mendi-eremuko ustiategiak: basogintzarako erabili: espezie koniferoen eta eukaliptoen basoak
(zuraren industrian erabiltzeko landatzen dira)

• Landa-garapen iraunkorrerako politikak direla eta, nekaza­ritza ekologikoa


bultzatzen ari dira
Lehen sektorea Euskadin: Abeltzaintza
• Abeltzaintzaren mekanizazio-maila nahiko handia baina ustiapen-sistema
tradizionali eutsi kalitate hobeko ekoizpena lortzeko
• Ekoizpenaren erdia behi-aziendakoa (esnetarako behi-­aziendak behera egin baina
haragitarakoak gora)
• Bizkaian eta Gipuzkoan oso hedatuta ardi-azienda. Gazta egin (Idiazabal sor-
marka nabarmen).
• Hegazti-hazkuntza (abikultura) garatu Araban, eta txerri-azienda, berriz, Bizkaian
Lehen sektorea Euskadin: Arrantza
• Historian, arrantza oso garrantzi handiko ekonomia-jarduera izan
• Euskadiko biztanleriak munduko arrain-­kontsumitzaile handienetako bat
• Sektorea atze­ra egiten apurka-apurka, eta jarduera hori mehatxupean (alturako
arrantza batez ere):
• Itsasontzi asko eta asko egin 1960ko hamarkadan
• Harrapaketa-mugak ezarri eta arautu (zenbait espezie agortzea eragozteko)
• Euskal portuetan, gaur egun, itsasbazterreko arrantzarako ontzidia da nagusi. Espezie
hauek arrantzatzen dituzte batez ere: legatza, txitxarroa, berdela, sardina, txipiroia,
hegaluzea eta antxoa.
Lehen sektorea Euskadin: Arrantza
• Arraste-arrantza:
• Bizkaiko portuetan soilik (Ondarroakoan, batez ere)
• ­Europako iparraldera, Amerikako hegoaldera eta Afrikako ekialdera joaten dira arrain
bila, euskal kontsumitzaileek asko preziatutako espezieak harrapatu: legatza, bakailaoa
eta hegaluzea
• Atzeraldia izan ez duen sektore bakarra atunontzi izoztaileen azpisektorea:
• Zona tropikaleko eta subtropikaleko itsasoetan jarduten duten itsasontziz osatuta dago
ontzidia
• Ez da iritsi merkatu-premiak asetzeko izan beharko lukeen tamaina izatera.
• Ezarritako mugek ez diote kalte handirik eragin ingurasarea arrantza-sistema erabili

You might also like