You are on page 1of 98

UNITATE HAU

EZ DA
ALFERRIK GALDUKO
UNITATE HAU
EZ DA
ALFERRIK GALDUKO
Egilea:
Montse Jiménez Hernández

Itzultzailea:
Alaitz Andreu Eizagirre

Diseinua eta maketazioa:


Montse Jiménez Hernández

Eskerrak:
David Sánchez Agirregomezkorta

Oihane Goioaga Uriarte

2019ko urria

Oharra: Akats tipografiko baten ondorioz, substantzia kimikoen zenbakiak ez dira azpiindize gisa ageri.
«...pertsona bati bere ahalmen oinarrizkoena erauzi diotela esaten
digu goseak, bere burua eta maite dituenak babesteko gaitasuna
kendu diotela. Gaizkiulertuaren mamiari heldu, eta honako hau
galdetu behar diogu geure buruari:
Ezintasun hori gosearen sustraian badago, zein dira
gosearen kausak?»

DOCE MITOS SOBRE EL HAMBRE. UN ENFOQUE ESPERANZADOR PARA LA


AGRICULTURA Y LA ALIMENTACIÓN DEL SIGLO XXI.
(HAINBAT EGILE, ICARIA, BARTZELONA, 2005)
Aurkezpena
Lehen Hezkuntzako ikasleekin elikagai-xahuketaren problematika lantzeko materiala

daukazu esku artean. Gaur egungo arazoek berezkoa duten konplexutasuna dauka

gaiak, eta, hortaz, oro har aztertu behar dira fenomeno horren kausak eta

ondorioak, herritarrek elikagaiak kudeatzeko duten moduari ez ezik nekazaritzako

elikagaien sistema nagusiari ere arreta jarriz. Halaber, garrantzitsua da arazoari

begiratzeko ikuspegiaz jakitun izatea: munduko alde industrializatu, aberastu eta

pribilegiatu batetik abiatzen gara.

«Economía circular / Nafarroa zirkularra » proiektuaren baitan kokatzen da material

pedagogiko hau, zeinak Landaren Garapen eta Ingurumen Sailaren bultzada eta

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jaso dituen (LEADER funts europarraren

bidez). Bada, ekonomia zirkularra bultzatzeko Nafarroako lau ekintza-talderen

elkarlanetik sortu da, ekonomia zirkularra delako baliabideak modu eraginkorragoan

erabiltzeko aldaketa babesten duen ekonomia mota. Landa-ingurunerako,

ekonomikoki modu jasangarrian hazteko aukera da, bai eta ingurunearekin

begirunetsua izanda eta landa-eremuko biztanleak integratuta haztekoa ere.


Sarrera
Elikagai-galera eta -xahuketa mundu-mailan gertatzen da, baina zenbakiak eta

kausak nabarmen aldatzen dira eskualde batzuetatik besteetara. Alferrik galtzen

diren elikagaien arazoa aztertzean, ez diogu katearen azken zatiari

(kontsumoari) bakarrik begiratu behar: begirada zabaldu, eta nekazaritzako

elikagaien sistema osoa hartu behar dugu kontuan, herritarrak garen heinean.

Batzuetan, kontsumitzaileak garen heinean, elikagai-galeraren aferak ihes egiten

digu, baina, hala ere, kontuan izan behar dugu galera horien kausekin zerikusi

handia duten dinamikak dauzkala gure elikagai-sistemari eusteko moduak. Hori

dela-eta, ez dugu elikagai-xahuketaren arazoa bakarrik landuko, zeina

kontsumo-ohiturekin dagoen batez ere lotuta: bidean sortzen diren galerei ere

begiratuko diegu.

Material hau, esperimentazioaren eta hausnarketaren bidez, elikadura

osasuntsuagoa sustatzera dago bideratuta, bai eta elikagai-xahuketa eragiten

duten kausak eta ohiturak ezagutaraztera zuzenduta egon ere. Azken batean,

ikasleei elikadura-ohitura osasungarriagoak eta ez hain xahutzaileak hartzeko

eta gure kontsumo-aukeren ondorioak ulertuz espiritu kritikoa esnarazteko

tresnak ematea da xedea.


SOZIALKI BIDEGABEA, EKOLOGIKOKI BIDERAEZINA ETA
EKONOMIKOKI ERAGINKORRA EZ DEN NEKAZARITZAKO
ELIKAGAI-SISTEMA
Elikaduraren gaia eskolara ekartzeak aukera asko ematen ditu, hala ohitura osasungarriak

sortzeko xedean, nola hezkuntza-mailan. Garapen fisiko, intelektual eta emozional bete-betean

dauden neska-mutilekin egiten dugu lan, eta eremu horiek harreman handia dute elikadurarekin,

bai garapen pertsonalean erabakigarria delako, bai gizarte gisa nola antolatzen garen,

baliabideak nola kudeatzen ditugun, harremanak nola eraikitzen ditugun eta gure ingurune

hurbilenetik harago eragiten duten erabakiak nola hartzen ditugun ulertzeko bidea delako.

Elikadura eskola-eremura ekartzeak esanahi sinbolikoa ere badauka: protagonismoa ematen diogu

gizartearen barruan espezie gisa garatzeko hain oinarrizkoa eta garrantzitsua den zerbaiti; izan ere,

biziraupenerako ardatza da.

Elikagai-sistemaren inguruan, beste pertsona batzuekin eraikitzen ditugun harremanak

deskribatzen dituzten prozesu ugari gertatzen dira. Gaur egun, enpresa gutxi batzuek

kontrolatzen dute elikagai-sistema. 2014an, munduko 100 elikagai-enpresa nagusien merkatuko

partaidetzaren ia % 40 osatzen zuten elikagaien eta edarien 10 enpresa nagusiek. 1 Ondorioz,

elikaduraz hitz egiten dugunean, baliabideak eta dirua nola banatzen diren, zer jan nork

erabakitzen duen, planetaren osasunari zer eragiten diogun eta, azken batean, etorkizuneko

belaunaldiei zer-nolako ondarea utziko diegun hausnartzen dugu.

Elikagaien eta edarien munduko 10 konpainia Elikagaien 10 txikizkari nagusiak, 2015.


nagusiak, 2014

Iturria: ETC eta IPES-Food, 2017


Elikagai-xahuketa jorratzean, beraz, ezin daiteke nekazaritzako elikagai-sistemaren azterketa

bazter utzi. Gizakiok jateko egokia den janaria botatzea baliabide-xahuketa da, eta kutsadura-

iturri. Alabaina, hori ez da elikagaien inguruan jarrera xahutzailea edukitzearen emaitza bakarrik,

etekin ekonomiko handiena ateratzeko xedez elikagaien ekoizpena merkantilizatu izanaren

ondorio zuzena baita. Horren ondorioz, arriskuan jartzen da pertsonek elikagai nahikoak eta

elikadura osasuntsua edukitzeko eskubidea, eta ingurumen-arazo latzak eta desberdinkeria

sozialak sortzen dira. Nekazaritza-industriaren ereduak, beraz, hainbat inpaktu eragiten ditu,

garesti ordaintzen direnak.

Gaur egun, elikadura-krisian gaude: ez gara gizakion premia oinarrizkoenetako bat asebetetzeko

gai, eta, bien bitartean, elikagai-kopuru ikaragarriak xahutzen ditugu. Lehenengoaren arrazoien

artean, honako hauek nabarmentzen dira: mundu-mailako uztak murriztu egin dira, ur erabilgarria

gutxitu egin delako; lehen gizakiok elikatzeko erabiltzen ziren zerealak nekazaritzako erregaiak

ekoizteko edo abereak hazteko erabiltzen dira (azken horrek zerikusi handia dauka gero eta

haragi gehiago jatearekin), eta elikagaien prezioak gora egin du, elikagai-espekulazioaren

erruz. 2 Elikagai-xahuketaren kausak, baina, aurrerago azalduko ditugu.

Elikagaiak ekoizteko erabiltzen den azaleraren banaketa, mundu-mailan. Iturria: Our World in data

Lur planetaren % 29 lurra % 71 ozeanoak

azalera (149 milioi km ) ² ²


(361 milioi km )

% 10 % 19 ez-


Lurraren % 71 bizitzeko egokia
emankorra

²
glaziarrak
azalera (104 milioi km ) ²
(15 milioi km )
(28 milioi km ) ²

% 1 hiria
Bizitzeko
% 50 nekazaritza
(1,5 milioi km ) ²
% 37 basoak
egokia den % 1 ur geza

(51 milioi km ) ² (39 milioi km )² (1,5 milioi km ) ²


azalera
% 11 sasitza

²
(12 milioi km )

Nekazari- % 77 ganadua % 23 bazkarako ez den laborantza

tzarako lurra ²
(40 milioi km )
(11 milioi km ) ²

Munduan
kontsumitzeko
kaloria- % 83 landare-jatorriko elikagaiak
ekarpenaren
hornikuntza
% 17 haragia

eta esnekiak

Munduan
kontsumitzeko
proteina- % 67 landare-jatorriko elikagaiak
ekarpenaren
hornikuntza

% 33 haragia

eta esnekiak
Honako hauek dira nekazaritzako elikagai-sistema globalizatuak
eragiten dituen eskandaluetako batzuk:

Azpielikadura
Iraultza Berdea deiturikoak nekazaritzako ekoizpena areagotuko zuela hitzeman zuen 50eko

hamarkadan, besteren artean, nekazaritza industrializatuta gosea desagerrarazteko asmoz.

Denbora honetan guztian, gehiago eta azkarrago ekoizteko gaitasuna areagotu da, baina ez du

gosea desagerrarazteko balio izan: soberakinak beste merkatu batzuetara bideratzen dira

(adibidez, energiaren sektorera), edo, are, prezioak altu edukitzeko suntsitzen dira. Elikadura-

ziurgabetasuna, sarritan, irisgarritasun-kontua izaten da gehiago (erosahalmenaren eta

elikagaien prezioen ondoriozkoa), hornidura-kontua baino. 3

Malnutrizioa
Geroz eta bizimodu sedentarioagoa edukitzeari eta geroz eta animalia-produktu, koipe, azukre

eta irin findu gehiago eta gatz gehiegi dituen dieta jarraitzeari loturiko osasun-arazoek,

adibidez, argi erakusten dute industrializazio izugarrian oinarrituriko mundu-mailako elikagai-

sistema batek ez duela zertan nutrizioa hobetu. 4

Enpresa gutxi batzuek kontrolatzen dute elikagai-sistema, nekazariak gutxituz


doaz, eta ezagutza tradizionalak galtzen

Nekazaritzako elikagaien eremuan, nazioarteko merkataritzari murriztu edota kendu egin zaizkio

mugaketak, eta horrek mesede egin die enpresa handiei, ustiapen txikienen eta kontsumitzaileen

askatasunaren kaltetan: enpresa handi horien erosketa- eta prezio-politikek zehazten dute zer

ekoizten den eta zer jaten den.

« Espainian, adibidez, elikagaiak banatzeko hiru katek bakarrik (Carrefour, Mercadona eta

Eroski) bereganatzen dute elikagai-merkatuaren erdia; beraz, eragin izugarria dute jaten

dugun horren eta elikagaiengatik ordaintzen ditugun prezioen gainean ».4

Nekazari eta Abeltzainen Erakundeen Koordinadorak (COAG) eta Euskal Herriko Kontsumitzaileen

Batasunak (EHKB) eta Espainiako Etxekoandreen, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteen

Konfederazioak (CEACCU) hilero egiten dute Elikagaien Jatorriko eta Helburuko Prezioen Indizea

(IPOD), 2008tik. Bada, ekoizleei ordaintzen zaienaren eta kontsumitzaileek produktuengatik

ordaintzen dutenaren arteko aldea erakusten du indize horrek. 2016an, adibidez, luzokerrek,

berenjenek eta tomateek beren prezioa, hurrenez hurren, 14rekin, 13rekin eta 7rekin biderkatzen

zutela erakutsi zuen indizeak. Prezio horien arteko diferentzia enpresa handien mozkin-marjina

da, zeinak ez dion igotzeari utzi, baina ekoizleei ordaintzen zaizkien prezioak oso gutxi igotzen

dira, edo bere horretan mantentzen dira (gariaren jatorriko prezioa, adibidez, berdin mantendu

azken 25 urteetan).

Agertoki horretan, nekazariek beren jarduera utzi eta emigratzen amaitzen dute: « Espainiako
estatuan, 1975etik hona milioi eta erditik gora enplegu galdu dira sektorean; Europar Batasunean,

berriz, ustiapenen % 20 eta nekazaritza-arloko enpleguen % 25 desagertu ziren 2003aren eta

2009aren artean ».4 Haatik, ez dira nekazariak bakarrik desagertzen, horiekin batera lurra modu

jasangarrian lantzeko eta laborantzak askotariko lur eta klimetara egokitzeko ezagutza franko

galtzen baitira.
Basoko eta nekazaritzako biodibertsitatea galtzen ari da
Nekazaritza-jardueraren xedea etekin ekonomikoa maximizatzea denean, errendimendu handiena

duten eta banaketa-kate luzeak ondoen jasaten dituzten barietateak lehenesten dira. Horren

ondorioz, baina, egokitzapen-prozesu luze baten emaitza den nekazaritzako espezie- eta

barietate-aniztasuna (haziena) galtzen da, eta merkaturatzen diren elikagaiak uniformeagoak

dira.

Berotegi-efektuko gasen isurketak gora egin du


Balioesten denez, nekazaritzako elikagai-sistemak sorrarazten ditu klima-aldaketa eragiten duten

berotegi-efektuko gasen % 30. 4 Abeltzaintza, garraioa eta nekazaritzako elikagai-sistemari

lotutako hondakinen kudeaketa dira isurketen iturri nagusiak.

Nekazaritza-jarduera oro har behatuz gero, berotegi-efektuko hainbat gas eragiten dituela ikus

daiteke. Ongarri nitrogenatuak dira atmosferara oxido nitrosoa (N2O) isurtzearen kausa nagusia.

Bada, oxido nitrosoaren berotze globaleko ahalmena 300 aldiz handiagoa da CO2-arena baino,

eta 120 urteko bizitza dauka.

Abeltzaintza industrialaren hazkuntzak metano-kopuru handiak (CH4) sortzen ditu, hausnarkarien

digestio-prozesuarengatik. Isurketa handienak, baina, deforestaziotik eta lur berriak luberritzetik

datoz; izan ere, CO2 kopuru handiak sortzen dituzte, landaredia eta lurzoruak karbono-gordailu

izugarriak direlako. Bereziki, Erdialdeko Amerikako eta Hego Amerikako eskualdeetan gertatzen

da hori, non abeltzaintzaren igoera (mundu-mailan gero eta haragi gehiago jatearekin dauka

zerikusia) eta horren ondoriozko larre-ugaritzea diren deforestazioaren kausa nagusiak.5

Baliabide naturalak kontsumitzea eta agortzea


Elikadura-eredu industrializatuak erregai fosilen kopuru handiak behar ditu, mekanizazio-maila

altua duelako, sintesi-ongarriak erabiltzen direlako eta banaketarako distantzia kilometrikoak

egiten direlako (Espainiako estatuan, batez beste 5.000 km zeharkatu dituzten elikagaiak

kontsumitzen ditugu). Petrolioaren erauzketa gainbeheran doa, ordea; batetik, gero eta zailagoa

delako petroliora iristea, eta, bestetik, erauzketa bera gero eta garestiagoa delako, eta ez hain

errentagarria.

Halaber, kontuan hartu behar da nekazaritzak kontsumitzen duela eskura dugun ur gehiena. Nazio

Batuen arabera, « nekazaritza da ur gezaren kontsumitzaile handiena, eta ibaietatik, lakuetatik

zein akuiferoetatik datorren ur gezaren erauzketen % 70 eragiten du. Garapen-bidean diren

herrialde batzuetan, ehuneko hori % 90era iristen da ».6

Gaitasun ekonomikoa galdu da


Espainiako estatuan, ustiapenen batez besteko neurria % 30 handitu da, baina nekazaritzako

biztanleria aktiboa % 25ekoa izatetik % 4koa izatera igaro da azken 40 urteetan. Jarduerari

eusteko, inbertsio handiak egin behar dira, eta ekoizle txiki eta ertainentzat bideraezina da hori.

Nafarroan, familia-nekazaritza eta -abeltzaintza estentsibo txiki eta ertainaren % 55 desagertu

da azken hamar urteetan, baina 100 hektareatik gorako ustiapenak ugaritu egin dira.
Zeri buruz ari gara ELIKAGAI-XAHUKETAZ
dihardugunean?

Nazioarteko mailan, ez dago elikagai-xahuketa kontzeptuaren definizio adostu ofizialik, eta

askotariko terminoak aurki ditzakegu horretaz jarduteko, arazoa jorratzen duen erakundearen

arabera (alferrik galdutako elikagaiak, elikagai xahutuak, elikagai galduak, hondatutako

elikagaiak, elikagai-hondakinak...). Gaia ulergarriagoa izan dadin, alferrik galdutako elikagaiez

hitz egiten dugunean zeri buruz ari garen zehazteko zenbait kontzeptu jasotzen dira hemen.

Ideia hau ulertzeko, lehenik behin, « gizakiontzako elikagai jangarriez » ari garela argituko dugu;

hau da, ekoizpen-plangintzatik bertatik pertsonak elikatzeko xedez egin diren elikagaiak hartuko

ditugu aintzat. Horiek ez bezala, « gizakiontzako elikagai ez-jangarriek » pentsuei eta berez

jangarriak ez diren jakiei egiten diete erreferentzia (hezurrak, oskolak eta jangarriak ez diren

beste atal batzuk). 3

Elikagai jangarrien taldearen barruan, ordea, baliteke elikagai batzuk gizakiok elikatzeko ez

erabiltzea, elikagaien hornidura-katearen uneren batean baztertu eta hondakin bihurtu

izanagatik. Elikagai horiek, hondakin bihurtzen direnean, abereak elikatzeko edo bioenergia

ekoizteko erabiltzen dira, besteak beste. Horiexek dira, hain zuzen ere, « elikatzeko ez diren bat-

bateko erabilerak ».

Bestetik, « elikagai-galera » eta « elikagai-xahuketa » kontzeptuak dauzkagu. Nekazaritza, Elikagai

eta Ingurumen Ministerioaren Elikagai gehiago, xahuketa gutxiago estrategian, honela definitzen

da elikagai-xahuketa: « Gizakiok kontsumitzeko egokiak izan arren azkenik jaten edo edaten ez

ditugun elikagaien eta edarien multzoa ».7

Europako Parlamentuak beste definizio bat ematen dio elikagai-xahuketari, Elikagai-xahuketa

nola saihestu: elikagai-katearen eraginkortasuna hobetzeko estrategiak izeneko Ebazpenean:

« Arrazoi ekonomikoengatik, estetikoengatik edo iraungitze-dataren hurbiltasunagatik

nekazaritzako elikagaien katetik baztertu diren baina gizakiontzat guztiz jangarriak eta egokiak

diren elikagai-produktuen multzoa da, bestelako erabilerarik eman ezean hondakin izaten

amaitzen duena ».7

Elikagai-xahuketarenak ez bezala, hornidura-katearen amaierara iritsi ez diren elikagaiak hartzen

ditu elikagai-galera terminoak. Bada, elikagaiak galtzeko hainbat arrazoi egon daitezke: eguraldi

txarra dela edo hondamendi naturalak direla ekoizpen-fasean errendimendu txikia egotea,

biltegia baldintza ezegokietan egoteagatik jangarriak izateari uztea edo eraldaketa-prozesuko

manipulazioan kutsatzea. Elikagai-galera ez, baina elikagai-xahuketa, oro har, saihestu egin

daiteke.
ZENBAKITAN
Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) arabera, 1.000 milioi pertsona

gosetuta dituen mundu honetan (FAO 2010), munduko elikagai-ekoizpenaren heren bat galtzen

edo xahutzen da. 3 Hau da, 1.300 milioi tona elikagai baino gehiago alferrik galtzen dira urtean.

Horietatik, Europar Batasunean sortzen dira 89 milioi tona. Xahuketaren banaketa, ordea,

elikagai-katearen katebegien arabera aldatzen da:

balioesten denez, % 42 etxeetatik dator, eta horren % 60 saihestu liteke

% 39 fabrikazio-prozesuetatik dator, eta gehiena saihestezintzat jotzen da

% 5 banaketatik dator

% 14 sukaldaritza- eta catering-zerbitzuetatik dator

Europa barruan, Espainiako estatua zazpigarrena da elikagaiak alferrik galtzen, 7,7 milioi

tonarekin. Erresuma Batua da zifra altuenak dituena, eta atzetik dauzka Alemania, Holanda,

Frantzia, Polonia eta Italia, gehienetik gutxienera ordenatuta.

NORK SORTZEN DU?


Landare- eta animalia-jatorriko oinarrizko produktuen elikagai-horniduraren katea hartuko dugu

aintzat, eta bost fase bereiziko: ekoizpena, uztaondoa, prozesamendua, banaketa eta kontsumoa.

Hots, landatzen, hazten edo harrapatzen direnetik kontsumitu arte, honako hauek hartzen dute

esku elikagaien balio-katearen zati bakoitzean:

nekazaritzako, abeltzaintzako, arrantzako eta ehizako ekoizpena

uztaren kudeaketa (manipulazio- eta biltegiratze-lanak)

elaborazioa eta ontziratzea (elikagai-industria)

banaketa

handizkako eta txikizkako salmenta

sukaldaritza eta kontsumo zuzena

Fase guzti-guztietan galtzen edo xahutzen dira elikagaiak, baina, herrialdeen errenta-mailaren

arabera, aldeak nabarmenak dira. Diru-sarrera handiak eta ertainak dauzkaten herrialdeetan,

elikagaien hornidura-katearen hasieran galerak eta xahuketak gertatzen badira ere, amaierako

faseari dagokio zatirik handiena (hau da, kontsumoari), gizakiok jateko egokiak diren elikagaiak

botatzen baitira. Diru-sarrera txikiak dauzkaten herrialdeetan, berriz, elikagaiak elikagaien

hornidura-katearen hasierako eta erdiko etapetan galtzen dira batez ere, eta askoz ere elikagai

gutxiago galtzen dira alferrik kontsumoan.

Egoera zenbakitan jarriz gero, Europan eta Ipar Amerikan urtean pertsonako 280-300 kg galtzen

direla balioesten da. Saharaz hegoaldeko Afrikan eta Asiaren hegoaldean eta hego-ekialdean,

berriz, zenbakiek behera egiten dute: 120-170 kg galtzen dira urtean, pertsonako. Aurrekoetatik,

zati bat amaierako faseari dagokio, kontsumo-faseari, alegia. Bestalde, Europako eta Ipar

Amerikako biztanle bakoitzak batez beste 95-115 kg xahutzen ditu urtean; Saharaz hegoaldeko

Afrikako eta Asiaren hegoaldeko eta hego-ekialdeko biztanle bakoitzak, ordea, 6-11 kg bakarrik

galtzen ditu urtean. 3


Biztanleko elikagai-galerak eta -xahuketa, kontsumo-faseei eta kontsumo aurreko faseei dagokienez,
eskualdeka. Iturria: Preparatory Study on Food Waste across EU 27, 2011

NOIZ ETA NON SORTZEN DA?


Kontsumitzen ez diren elikagaien guztizko kopurua oso altua da hala herrialde industrializatuetan,

nola garapen-bidean diren herrialdeetan. Alabaina, janaria botatzeko unea ez da berbera:

garapen-bidean dauden herrialdeetan, elikagai-galeraren % 40 uztaondoan eta prozesamenduan

gertatzen da, eta herrialde industrializatuetan, berriz, elikagai-galeraren % 40 txikizkako

salmentan eta kontsumoan gertatzen da; hau da, saihestu egin daiteke.

ZERGATIK GERTATZEN DA?


Herrialde industrializatuetan...

Ekoizpenak eskaria gainditzen duenean, elikagaiak botatzen dira. Adibidez, nekazari batek

gehiago ekoiztea erabaki du, izurriteren bat edo eguraldi txarra baldin badago ere, eta behar

direnak baino kopuru handiagoak ekoizten amaitzen du.

Askotan, erabiltzea edo berrerabiltzea baino merkeagoa izaten da botatzea. Adibidez,

elikagaiak prozesatzeko linea industrializatuetan, zenbait « doikuntza » egiten zaizkio

produktuari, nahi diren forma eta neurria lortzeko (hala nola, patatak tiretan moztea, patata

frijituak egiteko). Bada, gizakiek jateko bideratu litezke hondakinak, baina bota egiten dira.
Aendetako elikagai-eskaintza handiak eta eskuragarri dagoen marka-aukera zabalak

elikagaiak alferrik galtzea eragiten dute. Adibidez, dendak fabrikatzaile berberaren elikagai

mota eta marka askorekin hornitzen dira, prezio hobeak lortzeko. Produktu-aukera handi horrek

kontsumitzaileak erakartzen ditu. Alabaina, etengabe hain aukera handia edukitzeak areagotu

egiten ditu jaki batzuk saldu aurretik iraungitzeko posibilitateak; denda txikietan, batez ere.

Erosteko ahal handiak eta kontsumitzaileen jarrerak elikagai asko alferrik galtzea eragiten

dute. Adibidez, buffet libreetan pertsona batek ahoratu dezakeena baino janari gehiago

egoten da; dendetan « 2x1 » edo « bat dohainik » moduko eskaintzak egoten dira, eta,

batzuetan, aurrez prestatutako janari-platerak handiegiak izaten dira.

Haragiaren eta haragi-produktuen kontsumo handiak xahuketa handia dakar berarekin. Produktu mota

horren galeren eta xahuketaren erdia baino gehiago amaierako fasean gertatzen da; kontsumitzaileek

esku hartzen duten fasean, alegia.

Garapen-bidean dauden herrialdeetan...

Uztaondoko fasean azpiegitura eta biltegi nahikorik ez edukitzeagatik sortzen dira galerak.

Klima beroetan adibidez, produktu freskoak (hala nola, frutak, barazkiak, haragia eta arraina)

honda daitezke, hozketa-sistemarik ez edukitzeagatik.

Elikagaiak eraldatzeko instalaziorik ez edukitzeak elikagaien zati bat galarazten du. Adibidez,

sasoi jakinetan barazki eta fruta jakin batzuen eskaintzak gora egiten duenean baina horiek

prozesatzeko azpiegitura nahikorik ez dagoenean, ezin daitezke gorde, eta bota egiten dira.

Kontsumitzaileek ia ez dute elikagairik alferrik galtzen. Diru-sarrera txikiak dauzkaten pertsonek ezin

ditzakete elikagaiak alferrik galtzen utzi, eta kopuru txikietan erosten dute jatekoa.

Garapen-bidean dauden herrialdeetan, eta, batzuetan, herrialde garatuetan...

Uzta goizegi biltzeagatik galtzen dira elikagaiak. Adibidez, nekazari txiro batek goizegi jaso

dezake uzta, bai elikatzeko behar duelako, bai nekazaritza-kanpainaren bigarren erdian

eskudirua nahitaez behar duelako. Ondorioz, elikagaiak ez dira jateko egokiak izaten, balio

elikagarri txikiagoa dute-eta.

Herrialdea edozein izanik ere...


Supermerkatuek produktu freskoetarako ezartzen dituzten « estandar estetikoen » ondorioz,

elikagai asko alferrik galtzen dira. Adibidez, kolore laranja distiratsua ez duten azenarioak,

edo okertuta, edo pitzaduraren bat dutenak alboratu egiten dira, abereentzako pentsu

bihurtzeko.

Faktoreren baten eraginez kalte egin dezaketen elikagaiak ez dira gizakiok jateko egokiak, eta

bota egiten dira. Adibidez, ur kutsatua erabiltzeak, pestizidak, albaitari-sendagaien hondarrak

edo jatorri naturaleko toxinak egoteak edota eraldaketa- nahiz biltegiratze-prozesuan

elikagaiak modu antihigienikoan manipulatzeak elikagaiak gizakiok jateko modukoak ez izatea

eragin dezake, eta botatzea.


ZEIN DIRA ONDORIOAK?

Balioesten denez, Europan elikagai osasungarri eta jangarrien % 30 eta % 50 artean galtzen dira

urtean, nekazaritzako elikagaien katearen fase guztietan (hots, ekoizpenetik hasi eta

kontsumoraino), eta hondakin bihurtzen dira. Xahuketa horren ondorioz, besteak beste, berotegi-

efektuko gasak isurtzen dira, elikagai-horniduraren mundu-mailako banaketa kilometrikoagatik

eta hondakin organikoen zabortegiko deskonposizioagatik. Halaber, baliabide naturalak agortzen

dira, eta dirua xahutzen da.

Preparatory Study on Food Waste across EU 27 ikerlanaren arabera 8, Europan 89 milioi tona

janari xahutzen dira urtean. Alferrik galdutako produktu horiek 170 milioi tona CO2 isurtzen

dituzte urtean. Gainera, jan gabe geratzen diren elikagaiak ekoizteko (esan dugunez, elikagai

osasungarrien % 30 eta % 50 artean xahutzen dira), % 50 baliabide hidriko gehiago behar dira,

ureztatzeko. Haragiaren adibidea argia da: kilo bat behi-haragi ekoizteko, 5 eta 10 tona ur

artean erabiltzen dira. 7

Arrantzan ere topa dezakegu beste adibide bat; izan ere, metodo industrialek bazterkin ugari

eragiten dituzte: itsasora hilda, hilzorian edo oso kaltetuta bueltatzen dituzte harrapatutako

arrain asko, saltzeko interesgarriak ez direlako.

Elikagai-xahuketak aztarnak uzten ditu. Ur-aztarna: balioesten denez, 250.000 milioi m ³ ur behar

dira mundu-mailan urtebetean galtzen diren elikagaiak ekoizteko. Karbono-aztarna: Alferrik

galdutako elikagaien bizitza osoan sortutako 3.300 milioi tona CO2 isurtzen dira urtean (hau da,

EEBBen eta Txinaren atzetik, berotegi-efektuko gasak sortzen dituen hirugarren herrialdea gara).

Bestalde, 1.400 milioi labore-hektarea erabiltzen dira botatzen diren elikagaiak ekoizteko; hots,

munduko nekazaritza-azaleraren % 30. Eta 577.000 milioi euroko kostu ekonomikoa urtean. 9
EKONOMIA ZIRKULARRA
Gizarte-eredu justu, eraginkor eta jasangarriagorantz urratsa emateko beste tresnetako bat da

ekonomia zirkularra. Mundu-mailako ekonomia, zeina kontsumo-gizartearekin eta ondasunak

ekoizteko gaitasun gero eta handiagoarekin garatzen ari den, ekoizpen- eta kontsumo-sistema

lineal batean sortu da, non ondasunak erabili eta bota egiten diren. Baliabide naturalen

erauzketa eta ustiapen izugarrian dago oinarrituta, eta hondakin-kopuru handia sortzen du; hori

guztia, erregai fosiletan oinarrituta.

Sistema eutsiezin, bidegabe eta ez-eraginkor horren aurrean, ekonomia zirkularraren kontzeptua

agertu zen 70eko hamarkadan, baina ez zen 2015era arte egin ezaguna. Bada, mundu-mailako

ekonomiaren garapena baliabide finituen kontsumotik bereizi nahi du eredu horrek, bai eta

hondakin-kontzeptua bera desagerrarazi nahi ere, naturarako, industriarako edo gizarterako

mantenugaitzat jotzen baitu baliabide oro. 10

Ekonomia zirkularra bi metabolismo paralelotan oinarritzen da: bata biologikoa da, eta bestea

teknologikoa, eta sistema ekonomikoan erabiltzen diren baliabide material guztiak alferrik ez

galtzeko eta hondakin ez bihurtzeko moduan daude eraikita. Alderdi biologikoan, bizi-amaiera

konpostajean edo biogasean duten baliabideak erabiltzea da kontua, ekoizpen-ziklo berri baten

« mantenugaiak » izan daitezen. Alderdi teknologikoan, berriz, honako hau da oinarria: ekoizten

diren elementu sintetikoek ez dute inoiz naturara iritsi behar (ez baitira naturako elementuak), eta

ez dira bota behar: super-birziklatze sistema batera sartu behar dute, non materialak behin eta

berriz aprobetxatuko diren.

Nekazaritzako elikagaien sistema ekonomia zirkularraren ikuspegitik ebaluatzen badugu, horren

printzipioak aplikatuta lehen azaldutako gizarte- eta ingurumen-arazoak murriztu daitezkeela

ikusiko dugu. Ekonomia zirkularraren arabera:

katean zehar ez litzateke ez elikagai-galerarik, ez elikagai-xahuketarik gertatu beharko

ekoizpen-, eraldaketa- eta banaketa-sistemek askoz ere efizienteagoak izan beharko lukete,

eta teknologia eta baliabide berriztagarrietan oinarritu beharko lukete

ontzien eta ontziratzeko bestelako produktuen diseinua optimizatu beharko litzateke, bai

material gutxiago erabiltzeko, bai erabili ondoren berriro ere sistemara sartu ahal izan

daitezen

tokiko eta elkarlaneko ekonomiak sustatu eta lehenetsi behar dira, ekosistema naturalen

funtzionamenduaren antzekoagoak direlako: ekosistema naturaletan, baliabideak ez dira

alferrik galtzen, behin eta berriro igarotzen baitira baliabideok eratzen dituzten

elementuetatik

sistemetan pentsatzeak horien konplexutasuna ulertzen eta guztia konektatuta dagoela ikusten

laguntzen digu

Arazoak konplexuak direnean irtenbideak ezin direlako errazak izan.


XAHUKETAREN KONTRA, KONTSUMITU KONTZIENTZIAZ
Jan elikagai freskoak : elikagaien kontserbazioa produktu galkorren bizitza luzatzeko aliatu

oso ona den arren, freskoaren eta kontserbatuaren artean hautatzeko aukera badugu,

lehenengoak baliabide gutxiago beharko ditu. Izan ere, eraldaketa-katean galerak sortzen

dira, bai elikagaiak manipulatzen direlako, bai amaierako produkturako nahi ez diren zatiak

baztertzen direlako.

Jan sasoiko elikagaiak : horrela, heltze-une onenean horiek galtzea saihestuko dugu, eta

urrutiko eskualdeetako elikagaien kontsumoa murriztuko da: urrutitik ekarri behar diren elikagai

asko bidean galtzen dira, eta askoz ere baliabide gehiago erabili behar dira (ura, erregai

fosilak eta bilgarriak).

Jan tokiko elikagaiak : merkaturatze-zirkuituak zenbat eta laburragoak izan, ekoizleak eta

kontsumitzaileak orduan eta hurbilago daude. Horrek elikagaien banaketa murrizten du, eta,

horrela, hondatzeagatiko edo gaizki kontserbatzeagatiko galerak saihesten dira (adibidez,

hotz-katea eteteagatikoak).

Ez begiratu itxurari itsu-itsuan : batez ere saltoki handiek markatzen dituzten estandar

estetikoen ondorioz elikagai ugari xahutzen dira. Irizpide horiek betetzen ez dituzten frutak eta

barazkiak ez lirateke hondakin bihurtu beharko. Hurbildu zaitez ekoizleen azoketara, eta ikus

itzazu askotariko formak, koloreak eta testurak.

Ulertu etiketatua : kontsumo lehenetsiaren data eta iraungitze-data ez dira sinonimoak. Ikasi

horiek bereizten.

Luzatu elikagaien bizitza, biltegiratze- eta kontserbazio-baldintzak zainduta : Hainbat

aldagaik (adibidez, tenperaturak, argiztapenak edo hezetasunak) elikagaiak egoera onean

gordetzea eragingo dute, eta, beraz, luzaroagoan eduki ahalko ditugu.

Neurtu kopuruak : Platerean geratzen den janariak zaborretan amaitu ohi du. Anoen neurria

benetan jaten dugunera egokituz gero, elikagai-xahuketaren kausa nagusietako bat saihestuko

dugu.

Zabaldu errezeta-liburua : Normalean, fruten eta barazkien zati batzuk bota egiten ditugu,

baina mantenugaiak ematen dizkigute, eta erabat jangarriak dira. Trukatu errezetak, eta ikasi

sukaldean aritzeko beste modu batzuetatik. Elikadura kultura ere bada.

Soberakinak, etxera : Jatetxeetan, platerean geratutakoa etxera eramateko jar diezagutela

eska dezakegu. Gainera, ontzi berrerabilgarriak erabiltzera ohitzen bagara, ontzi-kopuru

handia saihestuko dugu.


Hondar organikoek ez dezatela zaborretan amai : Etxeko hondakinen erdia gutxi

gorabehera materia organikoak osatzen du. Hau da, hondakin horiek kudeatzeko, ur-kopuru

handiak garraiatzen ditugu toki batetik bestera. Hondar organikoak konpostatu egin daitezke,

eta, horrela, hondakinen bolumena nahiz hondakinak kudeatzeko behar diren baliabideak

murriztuko dira, eta lurzoruen aberastasunari eusteko ezinbestekoa den baliabide garrantzitsu

bat baliatuko dugu.


PROPOSAMEN DIDAKTIKOA:
UNITATE HAU EZ DA ALFERRIK GALDUKO
Unitate didaktikoan, alferrik galtzen diren elikagaien kopurua ulertzeko eta murrizteko hainbat

tresnaren bidez garatuko dugu elikagai-xahuketaren gaia, norbanako- nahiz gizarte-mailan

elikatuko gaituen sistema eraikitze aldera, Lur planetaren jasangarritasuna bazter utzi gabe.

HELBURU OROKORRAK

elikadura-xahuketaren inguruan sentsibilizatzea, horren kausak eta ondorioak ezagutaraziz

kontsumitzaileok elikagai-xahuketan dugun erantzukizunaren gainean kontzientziatzea

ikasgelan eta etxean alferrik galdutako elikagaien bolumena murrizten lagunduko duten

jarrerak sustatzea

pertsonentzat eta planetarentzat osasuntsua den elikadura sustatzea

elikagai-katearekin zerikusia duten kontzeptuak argitzea, horren funtzionamendua hobeto uler

dadin

norberaren jokaeren eta gizarte- eta ingurumen-arazo orokorren arteko harremana

ulertarazten laguntzea

EDUKI OROKORRAK

Proposatzen diren jarduren bidez, elikagai-xahuketaren kausei eta ondorioei helduko diegu, eta,

horri begira, gure kontsumo-ohiturak aztertuko ditugu, eta gure kontsumo motaren nolakotasunei

eta zergatiei buruz hausnartuko dugu. Horretarako, honako arlo hauek gidatuko duten ibilbideari

jarraituko diogu:

elikagai-xahuketaren ingurumen-ondorioak

elikagaien kontserbazioa eta etiketatua

3 B-ak: xahuketa beheratu, elikagaiak berrerabili eta materia organikoa birziklatu

publizitatea
JARDUEREN TAULA
Ingurumen Publizitatea
Etiketatua 3 B-ak eta
inpaktuak kontsumoa
Saioa
1.a eta 2.a 3.a 4.a 5.a
(50 min)

Nire Itsusiak zarete,


Maita nazazu Publizitate
1. ZIKLOA hamaiketakoaren eta gustuko
ondo engainagarria
hondakinak zaituztet

Publizitateak
Hamaiketakoak Elikagaiak Compleating –
saldu egiten
2. ZIKLOA ur-aztarna Ikuskatzeko Guztia jango
du, baina...
uzten du Bulegoa dugu
zergatik erosi?

Nire karbono- Ordena Urrea dirudi...


Premiak ala
3. ZIKLOA aztarna, hozkadaz despentsan baina
desirak?
hozkada platanoa da!

METODOLOGIA

Unitate didaktikoa garatzeko proposamen hau lau zutabetan oinarritzen da:

ikasleen zuzeneko parte-hartzea, esperimentazioaren bidezko ikaskuntzari bide emateko

ikaskuntza espirala, edukiak, trebetasunak eta estrategiak gero eta maila zabal eta

sakonagoetan errepikatuz

ikaskuntza esanguratsua, non ikasleek dagoeneko baduten informazioarekin lotzen duten

informazio berria eta, ikasketa-prozesuan, bi informazioak berregokitzen eta berreraikitzen

dituzten

jakin-mina, elkarlana eta, oro har, balioetan oinarritutako hezkuntza, belaunaldi gazteenek gaur

egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko tresnak garatzen laguntzeko.
LEHEN HEZKUNTZAKO
1. ZIKLOKO
UNITATE DIDAKTIKOA
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOKO
UNITATE DIDAKTIKOA
Elikagai-xahuketak, besteren artean, hondakinak sortu eta kudeatzearekin eta baliabide naturalak

agortzearekin zerikusia duten ingurumen-arazoak eragiten ditu. Gainera, hondakinak kudeatzen

direnean, materia organikoaren eta ontzien kopuru handiak garraiatzen dira eraldaketa- eta

kudeaketa-zentroetara, eta, zeregin horretan, gas kutsatzaileak isurtzen dira.

OCUk 2014an egindako ikerketa baten arabera, ikusten diren iragarkien laurdena inguru

elikagaiei eta edariei buruzkoak dira, eta horien erdia baino gehiago haurrei zuzenduta daude. 11
Publizitateak kontsumitzera bultzatzen gaitu, plazer-emozioak promesten dizkigulako. Badirudi

dendak eskaintza izugarria edukitzera derrigortzen dituztela; izan ere, sekulako eskaintza izaten

dute, eta saltzen ez dituzten produktu asko bota egin behar izaten dituzte, iraungitze-data igaro

izanagatik. Bada, horixe da elikagai-xahuketaren kausetako bat. Bestetik, kontsumitzaileok

erosketak ez planifikatzeagatik xahutzen ditugu elikagaiak, eta publizitateak zerikusi handia

dauka hor: publizitateak bultzatuta egiten ditugu erosketak, eta ez benetako premien arabera.

Unitate honetan, bada, honako gai hauek jorratuko ditugu: eguneroko jardueretan (adibidez,

hamaiketakoan) sortzen ditugun hondakin-kopuru handiak; elikagaiak tenperatura-, hezetasun-,

argiztapen- eta aire-premien arabera egoki kontserbatzeak duen garrantzia, elikagaien bizitza luzatu nahi

badugu; ezarritako estandar estetikoak eta itxurak elikagai-xahuketan duen papera, eta, azkenik,

publizitateak hartzen ditugun erabakietan duen eragina.

Xedeak
Elikadura-ohitura osasungarriak garatzea

Elikagai-xahuketaren ingurumen-ondorioak ezagutzea eta horri buruz hausnartzea,

hamaiketakoen bidez

Etxean elikagaiak behar bezala kudeatzeko eta elikagai-xahuketa saihesteko tresnak garatzea

Estandar estetikoen eta elikagai-xahuketaren arteko harremanari buruz hausnartzea

Publizitatearen aurrean eta publizitateak gure kontsumo-ohituretan duen erlazioaren aurrean

gaitasun kritikoa garatzea

Edukiak
Elikagai-xahuketaren ingurumen- eta gizarte-inpaktuak

3 B-ak: elikagai-xahuketa beheratzea

Etxean elikagaiak behar bezala kudeatzeko eta elikagai-xahuketa saihesteko tresnak garatzea

Elikagaiak kontserbatzeko baldintzak

Kontsumo-ohiturak

Publizitatea eta kontsumoa


1. JARDUERA - INGURUMEN INPAKTUAK

Jardueraren izena: Nire hamaiketakoaren hondakinak

Xedeak
Jarduera honekin, hamaiketakoaren ingurumen-ondorioak eta elikagai-xahuketa ezagutuko

dituzte, eta horien inguruan hausnartu, sortutako hondakinak identifikatuz eta sailkatuz.

Edukiak
hamaiketakoaren hondakinak

hondakinen birziklapena

materia organikoaren birziklapena

elikagai-xahuketa

Denborazkotasuna
Ondoz ondoko bi saio, 50 minutukoa bakoitza, hamaiketakoaren aurretik eta ondoren, hurrenez

hurren.

Garapena
Hamaiketakoa egin baino lehen, hamaiketakoarekin zerikusia daukan jarduera bat egingo

dugula azalduko zaie ikasleei, eta elikagai guztiak toki berean biltzeko eskatuko diegu. (5 min)

Ondoren, askotariko ontzi moten irudiak erakutsiko dizkiegu ( 1. eranskina ). Ikasleak bost

taldetan banatuko dira, eta hamaiketako mota bat esleituko zaio bakoitzari, mota horretako

guztiak multzokatu ditzaten. Bada, kategoria bakoitzeko aleen kopurua jasoko dute ( 2.
eranskina ). (15 min)

Hondakinak uzteko edukiontzi ezberdinak erakutsiko dizkiegu ( 3. eranskina ).


Zergatik dauzkagu edukiontzi ezberdinak? Zergatik da garrantzitsua hondakin bakoitza bere

edukiontzian uztea?

Zer gertatzen da edukiontzietara botatzen ditugun hondakinekin?

Zein ontzi mota erabiltzen da gehien hamaiketakoan?

Zuen ustez, zein da ontzi « onena » edo gutxien kutsatzen duena?

(20 min)

EZER BOTA EZ DEZATELA gogoraraziko diegu, eta, hamaiketakoaren ostean, mahai gainean

utziko dituzte jan ez duten guztia eta ontziak. (5 min)

Hamaiketakoaren ostean eta talde berberetan, elikagai mota bakoitzetik zer geratu

den egiaztatuko dute, eta zerbait sobratu den ala ez idatziko dute. (15 min)
Bateratze-lana:

Zein gauza geratzen dira hamaiketakoa jan ondoren?

Zer egingo dugu gauza horiekin?

Eta hondakin organikoekin?

Zein hamaiketako motak utzi ditu hondakin gehien? Eta zeinek gutxien?

(20 min)

Amaitzeko, Ipuina kontatu eta afaria amaitu! ipuina irakurriko dugu ( 4. eranskina )
Nolako ohiturak dauzkate VIPen zabor asko sortzen duten biztanleek?

Ezagutzen duzue janariarekin portatzeko beste modurik?

Bestelako zein ideia gauzatu liteke botatzen ditugun elikagaien kopurua murrizteko?

(15 min)

Materialak eta bitartekoak


eskolako hamaiketakoa

arbela eta errotuladorea

eranskinak (1, 2, 3, 4)

Ebaluazioa
Garrantzitsua da eztabaidaren amaierako zatian eta alternatibak proposatzeko orduan

taldeari laguntzea, ikasle guztiek har dezaten parte eta proposamen zehatz eta errealistetara

irits daitezen, beren gaitasun sortzailea urritu gabe.

Curriculumeko edukiak Ebaluazio-irizpideak

Natur zientziak. 4. blokea: Materia eta energia. 4. Energia aurrezteko eta ingurunea babesteko

Murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea. neurriak hartzearen garrantzia ezagutu eta

baloratzea.

Gizarte-zientziak. 2. blokea: Bizi garen mundua. 8. Jarrera positiboak garatzea hurbileko

Kutsadura eta naturaren zainketa. ingurumen arazoen aurrean eta haien natura

ingurunea eta zainketa baloratzea.

Gaztelania eta Literatura. 1. blokea: Ahozko 1. Komunikazio egoera gidatuetan (adibidez,

komunikazioa. Entzutea, hitz egitea eta solasean batzarra) nahiz bat-batekoetan parte hartzea,

aritzea. Komunikazio trukerako estrategiak eta komunikazioaren arauak errespetatuz.

arauak: parte-hartzea; arreta, entzutea; hitz

egiteko txanda errespetatzea; besteen

sentimenduak, esperientziak, ideiak, iritziak eta

ezagutzak errespetatzea.

4. blokea: Literatura-hezkuntza. Literatur testuak 1. Haur-literaturako testuak irakurri eta ezagutzea.

komunikatzeko, gozatzeko, jolasteko,

entretenitzeko eta ikasteko iturritzat hartzea.


Matematika. 2. blokea: Zenbakiak. Batuketa eta 2. Batuketa eta kenketa eragiketekin oinarrizko

kenketa eragiketak egitea eta eguneroko bizitzan zenbakizko kalkuluak egitea.

erabiltzea.

Oharrak
Ipuina irakurri ondoren, hiri bakoitzeko bizitza adierazteko marrazki bat egin dezakete, bi

egoera desberdin horiek islatzeko.

Egiletza
Murtziako Nuestra Señora de la Asunción de Jumilla LHLI ikastetxeko ikasleek sortutako ¡ Cuento
contado, plato acabado! ipuinetik abiatutako egokitzapen propioa. CONSUM S. COOP. V.

sozietateak antolatzen duen Consum Ipuin Lehiaketaren 9. edizioa.


2. JARDUERA - ETIKETATUA

Jardueraren izena: Maita nazazu ondo

Xedeak
Elikagai-taldeak eskakizunen arabera ezagutuko dituzte, eta, era berean, gure despentsan

denbora gehien daramaten elikagaiak erabiltzearen garrantziaz jabetuko dira.

Edukiak
elikadura eta osasuna

elikagai galkorrak eta ez-galkorrak

elikagaien kontserbazioa eta deskonposizioa

Garapena
Jarduera hasteko, askotariko elikagai motak izendatzeko eskatuko diegu ikasleei, eta kontuan

har dezatela elikaduraren piramidearen arabera zein elikagai mota eta zenbatetik behin hartu

beharko genituzkeen. Arbelean jasoko ditugu. (5 min)

Gero, elikagai guztiek egoera onean denbora bera irauten ote duten galdetuko dugu, eta zer

gerta dakigukeen galdutako elikagaiak hartuz gero. Elikagai galkorren eta ez-galkorren

kontzeptua azalduko dugu, eta bi talde horietan sailkatuko ditugu arbeleko elikagaiak. (5 min)

Elikagaiak egoera onean ahalik eta denbora gehien gordetzeko eta mantentzeko zein metodo

eta etxeko zein toki ezagutzen dituzten galdetuko diegu ( 5. eranskina ). Nahasterik ez

sortzeko, laster erabiliko diren elikagaiak armairuan gordetzea eta denbora-tarte laburrean

jango ez ditugunak gordetzea gauza bera ez dela argituko dugu. (15 min)

Elikagaiak denborarekin narriatzen joango diren substantziak dira, eta azkarrago edo

motelago narriatuko dira, horiek gordetzeko edo edukitzeko baldintzen arabera. 1. fitxa ( 6.
eranskina ) emango diegu ikasleei, eta, bertan, elikagai-zerrenda bat ikusiko dute. Bada,

elikagaiak duten egoeraren arabera nola gorde behar diren idatziko dute. (10 min)

FIFO trena (first in, first out): ikasleak bi edo hiru taldetan banatuko ditugu (talde bakoitzean,

gehienez ere, 10 pertsona egongo dira). Talde bakoitzak elikagai mota galkor baten izena

hartuko du: jogurtak, luzokerrak, saltxitxak, espinakak... Ikasgelako aulkiak bi edo hiru taldetan

jarriko ditugu, talde-kopuruaren arabera, tren-bagoi bateko eserlekuen gisara. « Elikagaiak IN »


esaten dugunean, talde bakoitza dagokion bagoian eseriko da, guztiak eseri arte. Trenean

daudenean, mugimenduaren triki-traka simula dezakete.

« Espinakak OUT » esaten dugunean, Espinakak taldea ahalik eta azkarren irten beharko da

trenetik, baina bertara igotzeko ordena berean. Gauza bera, gainerako taldeekin. (15 min)

Eskola amaitzeko, jan zitezkeen elikagaiak botatzeko arrazoi nagusiak hauek direla azalduko

dugu: 1) ez ditugu behar bezala kontserbatzen, eta 2) ez ditugu ordena egokian jaten. FIFO

trenean, sartzen den lehena da irteten lehena. Gauza bera egin behar dugu elikagaiekin:

etxera iristen diren lehenak dira lehendabizi jan behar ditugunak. Izan ere, bestela, zakarretan

amai dezakete.
Materialak eta bitartekoak
arbela eta errotuladorea (edo paper jarraitua eta punta lodidun errotuladorea)

eranskinak (5, 6)

Ebaluazioa
FIFO trenaren jarduera egin ondoren, trenetik irtetean ordena berberari eustea zaila edo

erraza egin zaien galdetuko diegu, bai eta, janaria botatzea saiheste aldera, despentsan

dauzkagun elikagaiak zein ordenatan jan beharko genituzkeen jakitea errazteko modurik

bururatzen zaien ere.

Curriculumeko edukiak Ebaluazio-irizpideak

Natur zientziak. 2. blokea: Gizakia eta osasuna. 2. Ongizatearen eta zenbait azturaren

Osasuna eta eritasuna. Eritasunei aurrea hartzeko praktikaren arteko lotura ezagutu eta baloratzea.

azturak.

Gizarte-zientziak. 1. blokea: Eduki komunak. 5. Talde lana baloratzea, ardurazko lankidetza

Taldearen kohesioa eta elkarlana bultzatzeko eta parte-hartzerako jarduerak erakutsiz,

estrategiak erabiltzea. elkarrizketetan eta solasaldietan besteen

ideiekiko eta ekarpenekiko aldeak errespetuz eta

tolerantziaz onartuz.

2. blokea: Bizi garen mundua. Kontsumo 8. Jarrera positiboak garatzea hurbileko

arduratsua. Kutsadura eta naturaren zainketa. ingurumen arazoen aurrean eta haien natura

ingurunea eta zainketa baloratzea.

Gaztelania eta Literatura. 1. blokea: Ahozko 1. Komunikazio egoera gidatuetan (adibidez,

komunikazioa. Entzutea, hitz egitea eta solasean batzarra) nahiz bat-batekoetan parte hartzea,

aritzea. Komunikazio trukerako estrategiak eta komunikazioaren arauak errespetatuz.

arauak: parte-hartzea; arreta, entzutea; hitz

egiteko txanda errespetatzea; besteen

sentimenduak, esperientziak, ideiak, iritziak eta

ezagutzak errespetatzea.

Oharrak
Jarduera hau osatzeko, elikagaien oxidazioari buruzko esperimentu bat egin liteke sagarrekin,

limoi-zukuak kontserbatzeko duen ahala ikusteko.

Informazio gehiago edukitzeko, kontsultatu « Buen aprovecho » gida, hezkuntza-zentroetan

elikagai-xahuketa murrizteko gida praktikoa. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa.

Egiletza
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren « Buen aprovecho » gidan (hezkuntza-

zentroetan elikagai-xahuketa murrizteko gida praktikoan) jasotzen diren jardueretatik

egindako egokitzapen propioa.


3. JARDUERA - 3 B-AK

Jardueraren izena: Itsusiak zarete, eta gustuko zaituztet

Xedeak
Jarduera honen bidez, frutek eta barazkiek izan ditzaketen askotariko formak, koloreak eta

neurriak ezagutuko dituzte, eta horiek kontu estetikoengatik ez botatzeko garrantziaz jabetuko

dira, elikagaiak xahutzea saihesteari eta hondakinak murrizteari begira.

Edukiak
dieta orekatua

kontsumo-ohiturak

formak, koloreak, testurak..

3 B-ak: beheratu

elikagai-xahuketa

Garapena
Jarduera hasteko, ohiko itxura ez duten barazkien eta fruten argazkiak erakutsiko dizkiegu ( 7.
eranskina ). Ezagutzen dituzue? Gero, ale « itsusien » eta dendetan aurkitu ohi ditugun aleen

argazki-pareak erakutsiko dizkiegu. Zein nahiago dituzten eta, erostekotan, zein aukeratuko

lituzketen galdetuko diegu. (10 min)

Ezaugarri estetiko « itsusiak » dauzkaten hainbat fruta eta barazki erakutsiko dizkiegu (gordinik

jan daitezkeenak): azenario okerrak, borobilak ez diren laranjak, sagar arrauzkarak, platano

helduak, distiratsuak ez diren marrubiak... Dastatu egingo ditugu, beren zaporeak, usainak,

testurak... hautemateko (15 min)

Bateratze-lana:

Zein zapore zuten? Gustatu zaizkizue? Normalean jaten dituzuenekiko desberdintasunik

nabaritu duzue?

Horiek jateko arazorik dagoela uste duzue?

Supermerkatuan edo fruta-dendan « itsusiak » erosiko zenituzkete? Zergatik ez?

Nora joaten dira jendeak aukeratzen ez dituen elikagai « itsusiak » ?


(15 min)

« Azenario baten istorioa » irakurriko dugu ( 8. eranskina ).


Zer egin dezakegu nutritiboak eta zaporetsuak baina itsusiak diren elikagaiak hainbeste ez

xahutzeko? (10 min)

Materialak eta bitartekoak


askotariko formak, koloreak eta neurriak dauzkaten frutak eta barazkiak, eta baita kalteren bat izan

dezaketen edo oso helduta daudenak ere (platanoak, laranjak, sagarrak, azenarioak, tomateak)

zerbitzatzeko erretiluak edo platerak

mozteko taula eta labana (irakasleak erabiltzeko)

aho-zapiak

eranskinak (7, 8)
Curriculumeko edukiak Ebaluazio-irizpideak

Natur zientziak. 2. blokea: Gizakia eta osasuna. 2. Ongizatearen eta zenbait azturaren

Elikadura azturak. praktikaren arteko lotura ezagutu eta baloratzea:

askotariko elikadura, higiene pertsonala,

gehiegikeriarik gabeko ariketa fisiko erregulatua

edo eguneroko atsedena.

4. blokea: Materia eta energia. Murriztea, 4. Energia aurrezteko eta ingurunea babesteko

berrerabiltzea eta birziklatzea. neurriak hartzearen garrantzia ezagutu eta

baloratzea.

Gizarte-zientziak. 2. blokea: Bizi garen mundua. 7. Natura inguruneko funtsezko elementu eta

Nire herriko eta inguruko elementu naturalak eta baliabideak eta horiek pertsonen bizitzarekin

giza elementuak. duten lotura identifikatzea, arduraz erabili behar

direla jabetzeaz batera.

Gaztelania eta Literatura. 1. blokea: Ahozko 1. Komunikazio egoera gidatuetan (adibidez,

komunikazioa. Entzutea, hitz egitea eta solasean batzarra) nahiz bat-batekoetan parte hartzea,

aritzea. Komunikazio trukerako estrategiak eta komunikazioaren arauak errespetatuz.

arauak: parte-hartzea; arreta, entzutea; hitz Debate, elkarrizketa eta eztabaida gidatuetan

egiteko txanda errespetatzea; besteen parte hartzea.

sentimenduak, esperientziak, ideiak, iritziak eta

ezagutzak errespetatzea.

Oharrak
Baratzea edo landareak hazteko tokia duten eskoletan, oso gomendagarria litzateke bertan

landatutako barazkiekin egitea jarduera. Azenarioak oso adierazgarriak dira, oso zaila baita azenario

zuzen-zuzenak lortzea baina supermerkatuetan horrelakoak bakarrik topatzen ditugulako.

Gainera, ikasleek landare baten zainketa-prozesu osoa egiten badute, hazitik edo plantulatik

hasi eta uztaraino, elikagaiak lortzeko behar diren baliabideen eta ahaleginen balioa

indartuko da, elikagaien ezaugarri estetikoak albo batera utzita.

Jarduera hau osatzeko, ideia ona izan daiteke toki-ekoizpeneko merkatua edota baratze

ekologiko batera joatea, elikagaiak hazteko prozesua eta horien askotariko formak, koloreak

eta neurriak ikus ditzaten.

Egiletza
CERAIren La Maleta Pedagógica Yo consumo con consciencia, siembro esperanza liburuan

jasotzen den «A la mesa con los feos » jardueratik eta FAOren Edertasuna (eta zaporea!)

barnean daude liburuko istorioetatik abiatuta egindako egokitzapena.


4. JARDUERA - PUBLIZITATEA ETA KONTSUMOA

Jardueraren izena: Publizitate engainagarria

Xedeak
Elikagaien iragarkiak aztertuko dituzte, eta gaitasun kritikoa garatuko dute publizitateak gure

kontsumo-ohituren eta erabakien gainean duen boterearen aurrean.

Edukiak
elikadura osasungarria

publizitatea

elikagai-xahuketa

Garapena
Jarduera hasteko, gogoratzen dituzten elikagaien iragarkien zerrenda egingo dugu. Arbelean

jasoko ditugu. Zer-nolako elikagaiak agertzen dira iragarkiotan? Elikagai-katearen zein zatitan

daude? (5 min)

Ondoren, publizitate-iragarki baten atal nagusietako batzuk deskribatuko ditugu: eslogana,

produktuari buruzko informazioa, soinua eta irudia, produktua erosteko justifikazioa ( 17.
eranskina ). (15 min)

Nesquik-en « Quick Generation » (2012) iragarkia ikusiko dugu.

Nor dira bideoko protagonistak?

Zer egiten dute? Nola daude?

Nolakoa da bideoari laguntzen dion musika? Eta koloreak?

Nori zuzenduta dago?

(15 min)

Azkenik, iragarkiak transmititzen diguna eta produktua alderatuko ditugu.

Irudien arabera, zer sentituko dut produktu hori hartzen badut?

Zuen ustez, zein ezaugarri dauzka produktu horrek? Osasungarria eta elikagarria da?

Produktuaren etiketa aztertuko dugu ( 9. eranskina ).


Elikagai osasuntsua da?

Zuen ustez, jendeak zergatik erosten du produktu hori?

(15 min)

Materialak eta bitartekoak


ordenagailua, pantaila eta soinu-ekipoa, iragarkia ikusteko

eranskinak (9, 17)

Curriculumeko edukiak Ebaluazio-irizpideak

Gizarte-zientziak. 3. blokea: Gizartean bizitzea. 6. Masa komunikabideen ezaugarriak ezagutzea

Komunikabideak. Publizitatea. eta komunikabideek eguneroko bizitzan duten rola

identifikatzea.
Gaztelania eta Literatura. 1. blokea: Ahozko 1. Komunikazio egoera gidatuetan (adibidez,

komunikazioa. Entzutea, hitz egitea eta solasean batzarra) nahiz bat-batekoetan parte hartzea,

aritzea. Komunikazio trukerako estrategiak eta komunikazioaren arauak errespetatuz.

arauak: parte-hartzea; arreta, entzutea; hitz

egiteko txanda errespetatzea; besteen 6. Debate, elkarrizketa eta eztabaida gidatuetan

sentimenduak, esperientziak, ideiak, iritziak eta parte hartzea.

ezagutzak errespetatzea.

Oharrak
Komeni da iragarkia gutxienez bi aldiz ikustea.

Bestela, haurrei zuzendutako elikagai prozesatuak (opilak eta galletak, azukredun edariak,

esnekiak...) eta fruta edo bestelako snack osasungarriak konparatu daitezke. Horrela eginez

gero, etiketei eta bilgarriei begiratuko diegu:

Nolakoak dira? Zein kolore, marrazki eta forma dauzkate?

Zein gustatzen zaizue gehien?

Zuen ustez, nolakoa izango da produktua? (zaporea, usaina, testura, nutrizioa-edukia...)

Nesquik-en nutrizio-balioei buruzko informazio gehiago.

Egiletza
Propioa.
LEHEN HEZKUNTZAKO
2. ZIKLOKO
UNITATE DIDAKTIKOA
LEHEN HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOKO
UNITATE DIDAKTIKOA
Elikagaiak ekoizten eta banatzen direnean, besteak beste, ur asko kontsumitzen da. Bada, ur-

aztarnaren kontzeptuari esker, maila horretan produktu jakin batzuei (eta, aprobetxatu ezean,

produktu horien xahuketari) loturik dauden inpaktuak zenbatu daitezke. Elikagaiek eta ontziek

lehengaiak behar dituzte, baina lehengai horien kostua ez da ekonomikoa bakarrik izaten.

Unitate honetan, eguneroko otordu bat egiteko behar den ur-kopuru izugarria aztertuko dugu,

hamaiketakoa hartuta oinarri. Halaber, etiketatua irakurtzeko hasierako urratsak emango ditugu, hainbat

kontzeptu bereizten hasteko. Hala nola, iraungitze-data eta kontsumo lehenetsiaren data bereiziko ditugu,

elikagai-xahuketarekin zerikusia baitute; izan ere, jendeak nahastu egiten ditu, eta ondo dagoen janaria

botatzen du.

Bestetik, elikagaiak ahalik eta gehien aprobetxatzeko alternatibak ezagutuko ditugu, eta, horri begira,

balioa emango diegu gutxietsi ohi ditugun elikagai-zatiei. Eta, azkenik, publizitatearen rola jorratuko dugu.

Hala, inprimatuta dauden iragarkien edukia ulertuko dugu, eta horien atzean dagoen mezua aztertuko,

publizitatearen aurrean jarrera kritikoa garatzeko xedez.

Xedeak
Elikadura-ohitura osasungarri eta jasangarriak garatzea

Elikagai-xahuketaren ingurumen-ondorioak ezagutzea eta horri buruz hausnartzea,

hamaiketakoen bidez

Elikagaien eta baliabide naturalen kontsumoaren arteko harremana ulertzea

Ur-aztarnaren kontzeptua ezagutzea

Iraungitze-data eta kontsumo lehenetsiaren data bereiztea, elikagaiak alferrik galtzea

saihesteko

Elikagaiak aprobetxatzeko bestelako moduak ezagutzea, horiek alferrik galtzea saihesteko

Karteletako publizitate-iragarkien ezaugarriak identifikatzea

Publizitatearen aurrean eta publizitateak gure kontsumo-ohituretan duen zerikusiaren aurrean

gaitasun kritikoa garatzea

Edukiak
Elikagai-xahuketaren ingurumen- eta gizarte-inpaktuak

Elikagaien eta ontzien ur-aztarna

Etiketatua: kontsumo lehenetsiaren data eta iraungitze-data

3 B-ak: elikagaiak berrerabili

Sukaldaritzako errezetak

Karteletako publizitate-iragarkiak

Kontsumo-ohiturak

Publizitatea eta kontsumoa


1. JARDUERA - INGURUMEN INPAKTUAK

Jardueraren izena: Hamaiketakoak ur-aztarna uzten du

Xedeak
Jarduera honekin, hamaiketakoak ingurumenean eragiten dituen ondorioak ezagutuko dituzte,

eta horien inguruan hausnartuko dute, beren ur-aztarna aztertuz. Halaber, elikagai-

xahuketaren arazoa azpimarratuko da.

Edukiak
elikagaien ur-aztarna

ontzien ur-aztarna

baliabide naturalak agortzea

Denborazkotasuna
Ondoz ondoko bi saio, 50 minutukoa bakoitza, hamaiketakoaren aurretik eta ondoren, hurrenez

hurren.

Garapena
Hamaiketakoa egin baino lehen, hamaiketakoarekin zerikusia daukan jarduera bat egingo

dugula azalduko zaie ikasleei, eta elikagai guztiak toki berean biltzeko eskatuko diegu. Paper

jarraitu batean edo arbelean, elikagai mota guztiak jasoko dira, 10. eranskinaren arabera. (10

min)

Ondoren, askotariko ontzi moten irudiak erakutsiko dizkiegu ( 1. eranskina ). Ikasleak sei

taldetan banatuko ditugu, eta elikagai mota bat esleituko diogu talde bakoitzari, mota bereko

guztiak multzokatu ditzaten. Bada, kategoria bakoitzeko aleen guztizko kopurua eta kategoria

horretan dauden mota bereko ontzien kopurua jasoko dituzte. (15 min)

Ur-aztarnaren kontzeptua azalduko dugu, eta 1. fitxa emango diogu talde bakoitzari ( 11. eranskina),
ontziak fabrikatzeko behar den ur-kopurua kalkulatzeko. Lehenik eta behin, talde bakoitzaren

hamaiketakoen ur-aztarna jasoko dute, eta, gero, guztizkoa.

Hamaiketakoen ontziak ekoizteko ur asko ala gutxi erabiltzen dela uste duzue?

Zer egingo dugu ontziekin? Ura ondo erabili dela uste duzue?

Nola murriztu genezake hamaiketakoen bilgarrien ur-kontsumoa?

Elikadurarekin zerikusia duten bestelako zer egoeratan murriztu genezake ontzien erabilera?

(25 min)

EZER BOTA EZ DEZATELA gogoraraziko diegu, eta, hamaiketakoaren ostean, mahai gainean

utziko dute jan ez dutena.

Hamaiketakoaren ondoren eta talde berberetan, elikagaien ur-aztarna aztertuko dugu. 2.

fitxari jarraituta ( 12. eranskina ), ur-kontsumoaren arabera ordenatuko dituzte elikagaiak (ur-

aztarnaren rankinga). Gero, hamaiketakoaren ur-aztarna osatuko dute, elikagai-aleen kopurua

elikagai hori ekoizteko behar diren ur litroekin biderkatuta. Emaitzak partekatu eta alderatuko

dituzte.
Zein dira ur gehien kontsumitzen duten bost elikagaiak? Eta gutxien kontsumitzen duten bostak?

Zein dira ur gehien kontsumitzen duten bost hamaiketakoak? Eta gutxien kontsumitzen duten

bostak?

(15 min)

Azkenik, xahututako elikagaiaren ur-aztarna kalkulatuko dugu (jangarriak ez diren hondar

organikoak kenduta; hala nola, platanoaren azala, sagarraren bihotza eta abar). Horretarako,

elikagai guztiei dagozkien litroen kopurua 4rekin, 2rekin edo 1ekin zatituko dugu, erdia baino

gutxiago, erdia edo erdia baino gehiago geratu den, hurrenez hurren. (20 min)

Emaitzekin, hamaiketakoaren, baliabide naturalen kontsumoaren (adibidez, ur-kontsumoaren)

eta gure kontsumo-ohituren harremanari buruz eztabaidatuko dugu:

Zein elikagaitan sobratu da gehien?

Zein aukera bururatzen zaizkizue botatzen ditugun elikagaien kopurua murrizteko?

Nola murriztu dezakegu hamaiketakoaren ingurumen-inpaktua?

(15 min)

Materialak eta bitartekoak


eskolako hamaiketakoa

paper jarraitua edo arbela eta errotuladorea

eranskinak (1, 10, 11, 12)

Ebaluazioa
Garrantzitsua da eztabaidaren amaierako zatian eta alternatibak proposatzeko orduan

taldeari laguntzea, ikasle guztiek har dezaten parte eta proposamen zehatz eta errealistetara

irits daitezen, beren gaitasun sortzailea urritu gabe.

Curriculumeko edukiak Ebaluazio-irizpideak

Natur zientziak. 4. blokea: Materia eta energia. 8. Energia iturriak arduraz erabiltzeko banaka eta

Hondakinak sortzea, kutsadura eta ingurumenaren taldean izan behar diren portaerak ezagutzea.

gaineko eragina. Banakako eta taldeko jarrerak

garatzea ingurumeneko zenbait arazoren aurrean.

Gizarte-zientziak. 2. blokea: Bizi garen mundua. 12. Airearen eta uraren garrantzia baloratzea, eta

Baliabide hidrikoak eta haien aprobetxamendua: eguneroko jardueretan haien kutsadura murriztu

kontsumo arduratsua eta kutsadura arazoak. edo saihesteko eta ura aurrezteko estrategiak

garatzea.

Gaztelania eta Literatura. 1. blokea: Ahozko 5. Ahozko komunikazio eta adierazpeneko

komunikazioa. Entzutea, hitz egitea eta solasean jardueretan parte hartzea, besteen ikuspegia

aritzea. Komunikaziorako lagungarri diren errespetatuz eta ekarpen koherenteak eginez.

trebetasunak eta estrategiak.


Matematika. 2. blokea: Zenbakiak. Zenbaki 2. Batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa

arrunten arteko zatiketa. (hastapenak) eragiketekin oinarrizko zenbakizko

kalkuluak egitea, eta horretarako estrategia eta

prozedura desberdinak erabiltzea.

Oharrak
Jarduera hau hainbat aldiz egin liteke ikasturtean (adibidez, hiru hilez behin), emaitzak

alderatzeko, ohituretan aldaketarik egin duten baloratzeko eta beren konpromisoaren inguruan

hausnartzeko.

Hezkuntza-zentroak hamaiketako mota astegunen arabera ezartzen badu (egun batzuetan

fruta, beste batzuetan ogitartekoa, beste batzuetan libre eta abar), ikasleek jaten dituzten

produktuen arabera ebalua litezke hamaiketakoaren inpaktuak.

Egiletza
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren Buen aprovecho gidan (hezkuntza-

zentroetan elikagai-xahuketa murrizteko gida praktikoa) jasotzen diren jardueretatik egindako

egokitzapen propioa.
2. JARDUERA - ETIKETATUA

Jardueraren izena: Elikagaiak Ikuskatzeko Bulegoa

Xedeak
Iraungitze-data eta kontsumo lehenetsiaren data bereiziko dituzte, elikagaiak alferrik galtzea

saihesteko.

Edukiak
elikaduraren piramidea

elikagai motak

etiketatua

iraungitze-data eta kontsumo lehenetsiaren data

Garapena
Hasteko, ikasgela Elikagaiak Ikuskatzeko Bulego bihurtuko dugula azalduko dugu. Elikagaiak

hartzen ditugunean, garrantzitsua da informazio jakin bati begiratzea, bai behar ditugun

mantenugaiak emango dizkiguten jakiteko, bai kontuz ibili behar dugun jakiteko,

kontserbatzeko modu bereziren bat behar izanez gero.

Begiratu beharko dugun informazioa idatziko dugu arbelean, kontzeptu guztiak azaltzearekin

bat: produktuaren izena, osagaiak, iraungitze-data edo kontsumo lehenetsiaren data eta

kontserbazioa. ( 13. eranskina ) (20 min)

Bi edo hiru pertsonako taldeetan banatuko ditugu ikasleak. Talde bakoitzari etiketatua duen

elikagai bat esleituko diogu. Komeni da askotariko elikagaiak hautatzea, beren arteko aldeak

ikusi ahal izateko: elikagai freskoak (frutek eta barazkiek, ontziratuta egon ezean, ez dute

zertan etiketatuta egon), ultraprozesatuak, esnekiak, ontziratutako zukuak, snack-ak eta abar,

ikasleek hamaiketakoan hartu ohi duten baten bat sartuta.

Fitxa bana emango diegu taldeei ( 13. eranskina ), eta, bertan, esleitutako produktuari buruzko

informazioa bete beharko dute. (10 min)

Analisian eskuratutako emaitzen arabera, izarrak zein produkturi eman erabaki beharko du Elikagaiak

Ikuskatzeko Bulegoak ( 14. eranskina), hau da, talde handian, honen arabera:
edukiarekin bat egiten duten izenak dauzkaten elikagaiak → izar zuria

osagai gutxien dituen elikagaia → izar berdea

osagai gehien dauzkan elikagaia → izar gorria

(10 min)

Amaitzeko, aztertu dituzten elikagai guztiak zein ordenatan jan behar diren aholkatuko du

Elikagaiak Ikuskatzeko Bulegoak, horiek galtzea saihesteko. Garrantzitsua da azpimarratzea

kontsumo lehenetsiaren data igaro ondoren ere elikagaiak jateko egokia izaten jarraitzen

duela ontzia ireki ez bada. (10 min)

Materialak eta bitartekoak


arbela eta errotuladorea (edo paper jarraitua eta punta lodidun errotuladorea)

etiketatu argia duten hainbat elikagai-produktu, iraungitze-data eta kontsumo lehenetsiaren data

adierazita dauzkatenak ere sartuta (produktu bat bi edo hiru pertsonako)

eranskinak (13, 14)


Ebaluazioa
Elikagaietan iraungitze-datak eta kontsumo lehenetsiaren datak zertarako balio duten eta

horiei begiratzea garrantzitsua den ala ez galdetuko diegu. Zein ondorio izan ditzake

etiketatuan informazio hori ez irakurtzeak?

Curriculumeko edukiak Ebaluazio-irizpideak

Natur zientziak. 2. blokea: Gizakia eta osasuna. 2. Osasunari eta nortasunaren garapen orekatuari

Elikagaien sailkapena, dieta orekatu batean duten kalte egiten dieten eta on egiten dieten jarduerak

funtzioaren arabera. Osasuna eta eritasuna. bereiztea, hala nola, elikagai jakin batzuk jatea.

Gizarte-zientziak. 2. blokea: Bizi garen mundua. 7. Ingurunean desorekak sortzen dituzten giza

Giza jardueren inpaktua ingurunean. jarduerak identifikatzea, gure jardueren inpaktua

Ingurumenaren inpaktuak herrian eta Nafarroako murrizteko kontsumo eta portaera ildoak izatea

paisaian. eta natura ingurunearen narriadura saihesteko

neurriak hartzea.

Matematika. 3. blokea: Neurriak. Denbora. 1. Eguneroko bizitzako testuinguruetan

neurriarekin loturiko problemak ebaztea, neurri-

unitateak erabiliz, jarraitutako prozesua azalduz,

kasu bakoitzerako egokienak diren neurketa

tresnak hautatuz, luzera, edukiera, pisua eta

denbora magnitudeen neurria zenbatetsiz eta

arrazoizko aurreikuspenak eginez.

Gaztelania eta Literatura. 2. blokea: Komunikazio 6. Mota desberdinetako testuak ulertzeko

idatzia. Irakurtzea. Irakurritako testuak ulertzeko estrategiak erabiltzea.

estrategiak: irudiak, hitz gakoak.

Oharrak
Jarduera hau elikagai mota bakarrarekin ere egin liteke; adibidez, oso prozesatuta dagoen

moldeko ogi zuria eta tokiko lantegietatik datorren osoko ogia alderatu litezke, edo fruta eta

fruta-zukuak alderatu.

Etiketatuari buruzko informazio gehiago edukitzeko, komeni da Consumer gidaren bi artikulu hauek

irakurtzea: iraungitze-dataren eta kontsumo lehenetsiaren arteko aldeei buruzkoa da bata, eta nutrizio-

adierazpenei buruzkoa da bestea.

Egiletza
Propioa.
3. JARDUERA - 3 B-ak

Jardueraren izena: Compleating (Guztia jango dugu)

Xedeak
Jarduera honekin, normalean bota egiten ditugun barazki- eta fruta-zati asko jangarriak direla

eta aprobetxa daitezkeela ikusiko dute, eta hondakin horiek erabiltzeko errezeta-bilduma bat

egingo dute, elikagaiak xahutzea saihesteari eta hondakinak murrizteari begira.

Edukiak
elikagai motak

sukaldaritzako errezeta baten ezaugarriak

3 B-ak: berrerabili

elikagai-xahuketa

Garapena
Jarduera hasteko, fruten eta barazkien hainbat irudi erakutsiko dizkiegu ( 15. eranskina ), eta

nola jaten dituzten, horietatik gehien zer gustatzen zaien eta zein zati diren jangarriak eta

zein ez galdetuko diegu. (10 min)

Ondoren, normalean bota egiten ditugun elikagai-zatiekin egindako hainbat plateren irudiak

erakutsiko dizkiegu ( 16. eranskina ).


zer iruditzen zaizkizue? Probatzea gustatuko litzaizkizueke?

zergatik uste duzue normalean ez direla jaten?

Askotan jaten ditugun elikagaiak eta platerak ohitura-kontuak direla azalduko dugu; hau da,

modu batera jaten ditugula, horrela prestatzeko ohitura dugulako. Eta, horrekin batera, beste

toki batzuetan bestelako ohiturak dauzkatela esango diegu, eta horietatik ikas dezakegula.

Beste batzuetan, ezjakintasunaren ondorioa izaten da; izan ere, zati horiei ez diegu baliorik

ematen, elikagaiaren zati bakarra iruditzen zaigulako interesgarria, eta bota egiten ditugu. (10

min)

Bi edo hiru pertsonako taldeak egin, eta, ordenagailuekin, normalean jaten ez ditugun elikagai-zatiak

aprobetxatzeko errezeta bat bilatuko dute. Honako hau jaso behar dute:

plateraren izena

osagaiak (Errezeta honetan zein osagai ari gara aprobetxatzen?)

kopuruak

egiteko modua

zerbitzatzeko modua

(20 min)

Amaitzeko, errezeten berri emango dugu, aurkitu dituzten errezetak ezagutzeko eta

harrigarrienak zein izan diren ikusteko. Elikagaiak oso-osorik aprobetxatuta horiek ekoizteko

baliabideak alferrik galtzea saihesten ari garela eta hondakin gutxiago sortzen ari garela

komentatuko dugu. (10 min)


Materialak eta bitartekoak
ordenagailuak eta Interneterako konexioa

papera eta arkatza / boligrafoa

eranskinak (15, 16)

Curriculumeko edukiak Ebaluazio-irizpideak

Natur zientziak. 4. blokea: Materia eta energia. 8. Energia iturriak arduraz erabiltzeko banaka eta

Hondakinak sortzea, kutsadura eta ingurumenaren taldean izan behar diren portaerak ezagutzea.

gaineko eragina. Banakako eta taldeko jarrerak

garatzea ingurumeneko zenbait arazoren aurrean.

Gizarte-zientziak. 2. blokea: Bizi garen mundua. 7. Ingurunean desorekak sortzen dituzten giza

Giza jardueren inpaktua ingurunean. jarduerak identifikatzea, gure jardueren inpaktua

Ingurumenaren inpaktuak herrian eta Nafarroako murrizteko kontsumo eta portaera ildoak izatea

paisaian. eta natura ingurunearen narriadura saihesteko

neurriak hartzea.

Gaztelania eta Literatura. 3. blokea: Hizkuntzaren 9. Informazioaren eta komunikazioaren

ezagutza. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea ikasteko tresna den aldetik.

teknologien erabilera, lan errazetan ikasteko

tresna gisa.

Oharrak
Eskolan egin daitezkeen errezeta errazak badaude edo zentroan sukaldea badago,

interesgarria litzateke errezeta horiek egin eta dastatzea, normalean jaten ez ditugun zati

horiek baloratzeko.

Jarduera osatzeko eta askotariko dieta moten gaineko begirada zabaltzeko, gomendagarria

«
da National Geographic-en Evolución de la alimentación » artikulua bisitatzea. Bertan, munduko

toki oso ezberdinetako dieten oinarri diren askotariko plateren irudiak ikus daitezke.

Egiletza
Propioa eta CERAIren La Maleta Pedagógica Yo consumo con consciencia, siembro esperanza

liburuan jasotzen den « El Recetario reciclón de clase » jardueratik abiatuta.


4. JARDUERA - PUBLIZITATEA ETA KONTSUMOA

Jardueraren izena: Publizitateak saldu egiten du, baina... zergatik


erosi?

Xedeak
Jarduera honetan, kartel-formatua duten publizitate-iragarkien ezaugarriak ezagutuko dituzte,

eta sen kritikoa garatuko dute publizitatearen nahiz iragartzen dituzten elikagai moten

aurrean.

Edukiak
publizitatea

kartela: elementu nagusiak

elikadura osasuntsua

Garapena
Prentsako iragarki batekin hasiko dugu jarduera ( 17. eranskina ). Eredu hori erabilita,

publizitate-kartel baten zati nagusiak azalduko ditugu. Kontzeptuok praktikan ipiniko ditugu, 2.

kartela aztertuz ( 18. eranskina ). (15 min)

Ikasleak bost taldetan banatuko ditugu, eta bost gunetan berrantolatuko dugu ikasgela. Gune

bakoitzean, bost aulki eta mahai bat jarriko ditugu, eta iragarki bana emango diegu ( 19.
eranskina ). Talde bakoitzak publizitate-kartelaren elementuak jasotzeko txantiloi bat ( 20.

eranskina ) edukiko du, aurreko ereduari jarraikiz. Bost minutu izango dituzte kartela
aztertzeko, eta, horiek igarotakoan, irakasleak leku-aldaketa aginduko du. Talde guztiek

iragarki guztiak aztertuko dituzte. (25 min)

Amaitzeko, dena bateratuko dugu:

zein kartel gustatu zaizue gehien?

produktuen zein ezaugarri nabarmentzen dira?

zuen ustez, zein iragarkik lortzen du iragarritako produktua erostea konbentzitzeko xedea hobeto?

zer-nolako elikagaiak iragartzen dituzte?

zein ezaugarri nutrizional dauzkate?

(10 min)

Materialak eta bitartekoak


arkatza

eranskinak (17, 18, 19, 20)

Curriculumeko edukiak Ebaluazio-irizpideak

Natur zientziak. 2. blokea: Gizakia eta osasuna. 2. Osasunari eta nortasunaren garapen orekatuari

Elikagaiak. Aztura osasungarriak. kalte egiten dieten eta on egiten dieten jarduerak

bereiztea, hala nola, elikagai jakin batzuk jatea.


Gaztelania eta Literatura. 1. blokea: Ahozko 3. Askotariko komunikazio-egoeretan hitzezko

komunikazioa. Entzutea, hitz egitea eta solasean informazioa eta bestelako informazioa

aritzea. Hitzezko mezuak eta bestelakoak ulertu ezagutzea. Hitzezko eta bestelako mezuak

eta adieraztea. ulertzea.

Arte Hezkuntza. 1. blokea: Ikus-entzunezko 1. Kartel bateko elementuak (irudiak eta testua)

hezkuntza. Irudi finkoa: kartela. ezagutzen ditu, baita konposizioko eta

tipografiako oinarrizko ideiak ere.

Oharrak
Jarduera hau osatzeko, publizitate-kartel bat egin dezakete. Kartel batek eduki behar dituen

elementuak eta balizko erosleak konbentzitzeko tresnak aintzat hartuta, nutrizio-balio ona

duen elikagai bat aukeratuko dute (elikaduraren piramidea errepasatu), produktu horren

kontsumoa sustatuko duen iragarkia sortzeko. Halaber, interesgarria litzateke birpasatzea zein

ezaugarrik egiten dien mesede gizarteari eta ingurumenari (produktu ekologikoak, sasoikoak,

tokikoak, ultraprozesatu gabeak...), kartelean nolabait sar ditzaten.

Jarduera egiteko, publizitate-kartelen bost ereduez gain, araua hausteagatik nabarmentzen

den iragarki bat ere landuko dugu. Frutari buruzko oso iragarki gutxi egiten dira, eta horixe da

horietako bat. Era berean, interesgarria da kartelaren atalak identifikatzea, eta, kasu honetan,

aintzat hartuko dugu elikaduraren oinarrian dagoen elikagai batez ari garela eta, gainera,

ibilbide handiko bi kirolari profesional agertzen direla, emakumeak biak, iragarritako

produktuaren onurak sustatzeko.

Jarduera honetan, paperean dauden aldizkarietatik edo publizitatetik abiatuta egin daiteke

kartela, edota informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

Egiletza
Tipología textual: los textos persuasivos heziketa-sekuentziaren jardueretatik abiatuta

egindako egokitzapen propioa.


LEHEN HEZKUNTZAKO
3. ZIKLOKO
UNITATE DIDAKTIKOA
LEHEN HEZKUNTZAKO 3. ZIKLOKO
UNITATE DIDAKTIKOA
Berotegi-efektuko gasen guztizko isurketen % 25 elikagaietatik datoz. Isurketa horien erdia baino

gehiago animalia-jatorriko produktuek eragiten dute (behien eta ardien abeltzaintzan sortzen da

horien erdia), jaten eta edaten ditugun kalorien bosgarren zatia bakarrik ematen diguten arren. 12
Alabaina, herritarrek oraindik orain ez dakite errealitatea hori denik, eta, zer erosi eta nola elikatu

erabakitzeko orduan, ez gara gure erabakien inpaktuaren jakitun izaten.

Etxean elikagaiak kudeatzeko modua giltzarria da elikagai-xahuketa saihesteko orduan. Produktuen

etiketak irakurriz eta ulertuz gero, osasun-arazoak prebenitzen ditugu, eta elikagaiak modu arduratsuan

jateko eta edateko jarraibide egokiak ezartzen.

Beste alderdi giltzarri bat hondakinen sorkuntza da. Elikagaiak xahutzen ditugunean, hondakin organiko

ugari sortzen ditugu. Bada, garrantzitsuena hondakin horiek saihestea izan arren, behin sortutakoan ez

lirateke hondakin bihurtu beharko: ziklo naturaletara itzuli beharko lirateke.

Eta, gizarte- eta ingurumen-arazorik ez sortzea baldin bada kontua, kontsumitzen dugunaren zein zati

hartzen dugu premiak asebetetzeko, eta zein zati gizarte kontsumista honek sortutako desirak asetzeko?

Unitate honetan, Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleek beren hamaiketakoei loturiko karbono-

aztarna aztertuko dute; etiketatuaren edukian sakonduko dute, elikagaien ezaugarriak

ezagutzeko; materia organikoaren birziklapenarekin esperimentatuko dute, eta guztiok dauzkagun

premien inguruan hausnartuko dute.

Xedeak
Kontsumitzen ditugun elikagaien, elikagai-xahuketaren eta klima-aldaketaren arteko

harremana ulertzea

Elikagaien etiketatuan agertzen den informazioa ulertzea

Hondakin organikoen eta ingurumen-arazoen arteko harremana ulertzea

Materia organikoaren konpostajearen aurrean jarrera ona garatzea

Kontsumoko erabakiak hartzeko unean premien eta desiren artean bereiztea

Edukiak
Karbono-aztarna eta klima-aldaketa elkarlotzea.

Etiketatua: nutrizio-balioa, iraungitze-data eta kontsumo lehenetsiaren data, elikagaien

jatorria.

3 B-ak: hondakin organikoak birziklatzea. Konpostajea.

Kontsumo-ohiturak: premiak eta desirak.


1. JARDUERA - INGURUMEN INPAKTUAK

Jardueraren izena: Nire karbono-aztarna, hozkadaz hozkada

Xedeak
Jarduera honekin, kontsumitzen ditugun elikagaien, elikagai-xahuketaren eta klima-aldaketaren

arteko harremana ezagutuko dute, eta horren inguruan hausnartu.

Edukiak
elikadura osasungarria

karbono-aztarna

klima-aldaketa

elikagai-xahuketa

Denborazkotasuna
50 minutuko bi saio gehi 5 minutu egunean, eskola-aste batez.

Garapena
Astebetez eskolan hartzen dugun hamaiketakoaren jarraipena egingo dugula azalduz ekingo

diogu jarduerari. Bost egunez, hamaiketakoa egiteko zein elikagai mota dauzkagun idatziko

dugu, 21. eranskinaren arabera. (5 min egunean)

Elikagaiak erregistratzen bost egun eman ondoren, gure hamaiketakoen inpaktua aztertuko

dugu. Lehenik eta behin, astean zehar jandako hamaiketako mota bakoitzaren guztizko anoa-

kopurua (ale-kopurua) batuko dugu. Gero, hamaiketakoa jan aurretik, egun horretan ekarri

duten guztia toki berean biltzeko eskatuko diegu. (10 min)

Ikasleak sei taldetan banatuko ditugu, eta talde bakoitzari elikagai mota bat esleituko diogu, kategoria

bakoitzerako erreferentziazko pisua jaso dezaten (ontziratutako produktu solidoetan, pisua etiketatuan

ageri da; likidoetan, berriz, baliokidetasun hau egin daiteke: litro 1 = kilogramo 1). Ogitartekoetarako,

pisatu ordez, edukien ale-kopurua jasoko da (ogia, gazta, hestebetea, txokolatea...), eta dagoen ale-

kopuruarekin biderkatuko da ale bakoitzeko anoa bakoitzaren pisu balioetsia. (15 min)

Ondoren, talde berberetan, aste osoko hamaiketakoaren CO2 kg baliokideak kalkulatuko

dituzte. Horretarako, 22. eranskina erabiliz, elikagai bakoitzak sortzen duen CO2 kopuru

baliokidearekin biderkatuko dute elikagai mota bakoitzaren guztizko pisua. (10 min)

Emaitzak bateratzea:

Zein elikagai motak isurtzen dute CO2 kopuru handiagoa atmosferara?

Zein hamaiketakok eragiten dute inpaktu txikiagoa?

Nola murriztu genezake hamaiketakoaren karbono-aztarna?

Elikaduraren piramidea aintzat hartuta, zein elikagai mota dira osasungarriagoak guretzat eta

planetarentzat?

(15 min)
EZER BOTA EZ DEZATELA gogoraraziko diegu, eta, hamaiketakoaren ostean, mahai gainean

utziko dute jan ez duten guztia (baita hutsik dauden ontziak ere).

Hamaiketakoaren ondoren eta talde berberetan, elikagai mota bakoitzetik sobratu dena pisatuko dugu.

Janari-hondarrak dauzkaten ontziak palankana batean hustu aurretik eta ondoren pisatuko ditugu,

hamaiketako batean alferrik galtzen den kopurua zein den jakiteko ( 23. eranskina). Ogitartekoetarako,
datu bakarra hartuko da, geratu diren hondar guztiak elkarrekin pisatuz.

(20 minutu)

Azkenik, kontsumo-ohitura jakin batzuek ingurumenean dauzkaten ondorioei buruz hausnartuko dugu,

eta ondorio horiek murrizteko proposamenak egingo:

Zein elikagai egon ohi dira hamaiketakoetan?

Zein da gehien xahutzen den elikagaia? Zergatik?

Zein ondorio dauzka ondo dagoen janaria botatzeak?

Zein aukera bururatzen zaizue hamaiketakoan alferrik galtzen diren elikagaien kopurua murrizteko?

(20 minutu)

Amaitzeko, janaria botatzen dugun aldiro baliabide naturalak (adibidez, ura eta lurra) xahutzen

ditugula eta saihestu dezakegun kutsadura eragiten dugula gogoraraziko dugu. Garrantzitsua da

kontsumo-ohiturak birpentsatzea eta dieta orekatua jarraitzea, animalia-jatorriko produktu gutxiago jan

eta hurbileko elikagai ekologikoen alde egin dezagun, gure karbono-aztarnak zuzeneko lotura baitauka

elikagaiak ekoizteko eta banatzeko moduarekin.

(5 min)

Materialak eta bitartekoak


eskolako hamaiketakoa bost egunez

paper jarraitua edo arbela eta errotuladorea

papera eta boligrafoa

kalkulagailuak

sukaldeko balantza

palankana edo kubo bat

garbitzeko trapu lehor bat

eranskinak (21, 22, 23)

Curriculumeko edukiak Ebaluazio-irizpideak

Natur zientziak. 2. blokea: Gizakia eta osasuna. 3. Bizitzako praktika batzuk gorputzaren

Eritasunei aurrea hartzeko aztura osasuntsuak. funtzionamendu egokiarekin lotzea. Bizitzeko

estilo osasuntsuak hartzea, beren bizimoduak, bai

eskolan, bai eskolatik kanpo, osasunarentzat

dituen ondorioak ezagutuz.

4. blokea: Materia eta energia. Garapen 4. Maiz izaten diren kutsadura mota batzuen

iraunkorra eta ingurumena. ondorioak zein diren eta nola aurre hartu edo

murriztu ditzakegun jakitea.


Gizarte-zientziak. 2. blokea: Bizi garen mundua. 12. Gure ekintzek kliman eta aldaketa klimatikoan

Klima aldaketa: zergatiak eta ondorioak. dituzten ondorioak azaltzea.

Ingurumeneko arazoak: degradazioa, kutsadura 4. Gizakiak natura ingurunean duen portaeraren

eta baliabideen gehiegizko ustiakuntza. eragina azaltzea, baliabide naturalen erabilera

iraunkorra identifikatzea, gizarteen lurralde-

garapen iraunkorrerako beharrezkoak diren

neurriak proposatuz eta haien ondorio positiboak

zehaztuz.

Gaztelania eta Literatura. 1. blokea: Ahozko 2. Ahozko hizkuntza erabiltzea komunikatzeko,

komunikazioa. Entzutea, hitz egitea eta solasean entzuteko eta datuak jasotzeko gai izanik eta iritzi

aritzea. Truke komunikatiborako estrategiak eta pertsonala ahoz adieraziz, adinarekin bat (hitz

arauak. egiteko txanda errespetatu, baimena edo

barkamena eskatu, eskaerak edo iradokizunak

egin...).

Oharrak
Matematikako ikasgaian landutako edukien arabera, hamaiketako mota bakoitzak guztizkoari

dagokionez duen ehunekoa kalkula dezakete, bai eta hamaiketako mota bakoitzak gainerakoei

dagokienez atmosferara igortzen duen CO2-aren proportzioa eta mota bakoitzean alferrik

galdutako elikagaien ehunekoa kalkulatu ere. Halaber, datuok irudikatzeko grafiko errazak egin

ditzakete.

Egiletza
Propioa.
2. JARDUERA - ETIKETATUA

Jardueraren izena: Ordena despentsan

Xedeak
Etiketatuan agertzen den informazioa ezagutuko dute, elikagai nutritiboenak zein diren eta

elikagai-xahuketa nola saihestu daitekeen baloratzeko.

Edukiak
elikaduraren piramidea

elikagai motak

etiketatua

iraungitze-data eta kontsumo lehenetsiaren data

elikagai kilometrikoak

Garapena
Jarduera egin baino astebete lehenago, askaltzeko jan ohi duten elikagairen baten etiketa ekarri

beharko dutela esan; hala nola, hauena: esnekiak, zukuak, gazta, hestebeteak, ogia, fruta, opilak...

Arbelean, ikasiko dugun informazio garrantzitsua idatziko dugu, eta kontzeptuak azalduko ditugu:

produktuaren izena, osagaiak, nutrizio-balioa 100 g-ko, kopuru garbia, iraungitze-data edo kontsumo

lehenetsiaren data, kontserbazioa, erabilera eta jatorria edo fabrikazioa. ( 24. eranskina)
(20 min)

Esleitutako produktuaren informazioa betetzeko fitxa emango diogu ikasle bakoitzari. ( 24.
eranskina ) (10 min)

Lurrean, bi lerro paralelo egingo ditugu, 20 cm-ko distantzia utziz bien artean, zinta isolatzailearekin.

Lerroen artean, soinez soin jartzeko eskatuko diegu. Galdera bat egiten diegunean, goitik behera

ordenatu beharko dira, lerroetatik atera gabe, aztertu duten elikagaiaren ezaugarrien arabera.

zeinek dauka osagai-kopuru txikiena? - Zer uste duzue esan nahi duela horrek?

zeinek dauzka elikaduraren piramidearen oinarriko osagai gehiago?

zeinek dauzka kaloria gehiago 100 g-ko? - Astean zenbat aldiz hartu beharko genuke?

zeinek dauka koipe gutxien? - Astean zenbat aldiz hartu beharko genuke?

zein elikagaik dauka azukre gehien? - Zein arazorekin lotzen da azukre-kontsumo altua?

zeinek dauka pisu edo bolumen handiena? - Gehiegi da pertsona batentzat?

zein jan behar da lehenago? - Nola luza diezaiokegu bizitza?

zeinek zeharkatu ditu kilometro gehien? - Zein arazo sorrarazten dituzte urrutitik datozen elikagaiek?

zein da elikagai osasuntsuena, ingurumen-arazo gutxien eragiten duena eta ondoen aprobetxatu

ahalko duguna?

(20 min)

Materialak eta bitartekoak


arbela eta errotuladorea (edo paper jarraitua eta punta lodidun errotuladorea)

elikagaien hainbat etiketa (pertsonako bat)

eranskinak (24)
Ebaluazioa
Produktuak aztertu eta alderatu ondoren ikusi dituzten emaitzek aurretik uste zutenarekin bat

egiten duten galde dezakegu. Halaber, garrantzitsua da jakitea zein irizpide jarraitu dituzten

askarirako elikagai onena zein den zehazteko orduan eta zein aldaketa egin ditzaketen askaria

hobetu, zakarretara janari gutxiago bota eta urrunetik datozen elikagaik saihesteko. Azkenik,

lerroetatik atera gabe tokia nola aldatu duten eta taldearen babesa nola sentitu duten

adieraziko dute..

Curriculumeko edukiak Ebaluazio-irizpideak

Natur zientziak. 2. blokea: Gizakia eta osasuna. 3. Bizitzako praktika batzuk gorputzaren

Eritasunei aurrea hartzeko aztura osasuntsuak. funtzionamendu egokiarekin lotzea. Bizitzeko

Jokabide arduratsua. estilo osasuntsuak hartzea, beren bizimoduak, bai

eskolan, bai eskolatik kanpo, osasunarentzat

dituen ondorioak ezagutuz.

Gizarte-zientziak. 1. blokea: Eduki komunak. 8. Lankidetza eta elkarrizketa baloratzea,

Taldearen kohesioa eta elkarlana bultzatzeko gatazkak saihestu eta ebazteko, eta balio

estrategiak erabiltzea. demokratikoak sustatzea.

2. blokea: Bizi garen mundua. Ingurumen-arazoak: 4. Gizakiak natura ingurunean duen portaeraren

degradazioa, kutsadura eta baliabideen eragina azaltzea, baliabide naturalen erabilera

gehiegizko ustiakuntza. iraunkorra identifikatzea, gizarteen lurralde-

garapen iraunkorrerako beharrezkoak diren

neurriak proposatuz eta haien ondorio positiboak

zehaztuz.

Matematika. 3. blokea: Neurriak. Masa eta 1. Neurketa tresna eta unitate egokiak ezagutu

edukiera. Denborazko neurriak. eta hautatzea, eta luzera, azalera, pisua/masa,

edukiera, denbora eta diru-sistemaren

ondoriozkoak zenbatestea eta zehaztasunez

adieraztea.

2. blokea: Zenbakiak eta aljebra. Portzentajeak 7. Portzentajeak eta proportzionaltasun zuzena

eta proportzionaltasuna. erabiltzen hastea informazioa interpretatu eta

trukatzeko eta eguneroko bizitzako

testuinguruetan problemak ebazteko.

Gaztelania eta Literatura. 2. blokea: Komunikazio 5. Mota desberdinetako testuak ulertzeko

idatzia. Irakurtzea. Irakurritako testuak ulertzeko estrategiak erabiltzea.

estrategiak: irudiak, hitz gakoak.

Oharrak
Jarduera hau, era berean, elikagaiak taldeka multzokatuz eta kategoria barruko konparazioak

eginez egin liteke (adibidez, esnekiak). Hala egitekotan, ikasleak taldeka banatuko genituzke,

eta bakoitzak talde bereko hainbat elikagai aztertuko lituzke. Ezaugarrien arabera

ordenatzeko orduan, banaka egingo litzateke, eta, horrela, gainerako taldeek emaitzak ikusiko

lituzkete, eta beste galdera batzuk egin, aldeak ikusteko.


Egiletza
La alternativa del juego 2. Juegos y dinámicas de educación para la paz liburuan jasotzen den

« Orden en el banco » jolasetik abiatuta egin dugu. Catarata arg., 2001.


3. JARDUERA - 3 B-AK

Jardueraren izena: Urrea dirudi... baina platanoa da!

Xedeak
Hondakin organikoen kudeaketarekin zerikusia daukaten arazoak ezagutuko dituzte, eta

materia organikoa konposta egiteko birzikla daitekeela eta hortik lurzorurako materia oso

nutritiboa lor daitekeela ikusiko dute.

Edukiak
hondakin organikoak

3 B-ak: birziklatu

konpostajea

Denborazkotasuna
50 minutuko saio bat

astero 10 minutuko jarraipena, hondakin organikoak konpostatu arte

Garapena
zatitutako zabor-poltsa baten irudia erakutsiko diegu ( 25. eranskina ). Edozein etxetan sortzen

ditugun hondakinak biltzen dituen ohiko poltsa da. Zati bakoitza zein hondakin motari

dagokion ba ote dakiten galdetuko diegu. Egunero/astero sortzen dugun hondakin-kopuruaz

hitz egingo dugu, eta hondakin horretan zenbat hondakin organiko dagoen azaldu

(ehunekoak). (10 min)

Hainbat astez, esperimentu bat egingo dugu, hamaiketakoan sortzen ditugun hondakin

organikoak landareak elikatzeko konpost nola bihurtzen diren ikusteko. Ikasleak lau taldetan

banatuko ditugu:

1. taldea: lurrik gabeko konpost-ontzia

2. taldea: lurra duen konpost-ontzia

3. taldea: lurra eta hondakin organikoen zati handiak (platano-azala*) dauzkan konpost-ontzia

4. taldea: lurra eta hondakin organikoen zati txikiak (platano-azala*) dauzkan konpost-

ontzia

* Platano-azala konpost-ontzi batean eta bestean erritmo ezberdinean deskonposatuko dela ikusiko

dute, eta bien arteko aldea hautemango.

Talde bakoitzak bere konpost-ontzi txikiaren jarraipena egingo du, eta guztion artean

aztertuko ditugu konpost-ontzien arteko aldeak.

26. eranskina).
Materialak banatu eta konpost-ontzi txikiak egingo ditugu, taldeka (

(30 min)

Amaitzeko, errotuladore batekin markatuko dugu noraino iristen den hondakin-mordoa, eta

argazkia aterako diogu, zer-nolako itxura duen ikusteko. Bero eta hotz handirik egiten ez duen

toki batean jarriko ditugu konpost-ontzi txikiak; izan ere, bero handiarekin lehortu egingo

litzateke, eta hotz handiarekin mikroorganismoek ezingo lukete deskonposizio-prozesua egin.

(10 min)
Aste bakoitzaren bukaeran, ekintza errepikatuko dugu; hau da, hondakin-mordoa zenbat murriztu den

jasoko dugu, eta eraldaketaren argazkia aterako dugu. Aste batzuen buruan, konpost-ontzi txikien

arteko ezberdintasunak alderatuko ditugu:

Lurra zuenaren eta lurrik ez zuenaren artean alderik egon da? Zeinetan gertatu da azkarren

konpostaje-prozesua?

Platano-azalak osorik zituenaren eta moztuta zituenaren artean alderik egon da? Zeinetan

gertatu da azkarren konpostaje-prozesua?

Materialak eta bitartekoak


plastikozko hiru botila garden talde bakoitzeko (freskagarrienak bezalakoak)

orratz lodiak edo puntzoiak

nylonezko galtzeta baten zati bat taldeko

goma elastiko bat taldeko

paketeak egiteko zinta gardena

eskulanak egiteko labana edo artaziak

fruten eta barazkien hondakinak

lurra

hautazkoa: lurreko termometroa

eranskinak (25, 26)

Curriculumeko edukiak Ebaluazio-irizpideak

Natur zientziak. 4. blokea: Materia eta energia. 4. Maiz izaten diren kutsadura mota batzuen

Garapen iraunkorra eta ingurumena. ondorioak zein diren eta nola aurre hartu edo

murriztu ditzakegun jakitea.

Gizarte-zientziak. 2. blokea: Bizi garen mundua. 12. Gure ekintzek kliman eta aldaketa klimatikoan

Klima aldaketa: zergatiak eta ondorioak. dituzten ondorioak azaltzea.

Ingurumeneko arazoak: degradazioa, kutsadura 4. Gizakiak natura ingurunean duen portaeraren

eta baliabideen gehiegizko ustiakuntza. eragina azaltzea, baliabide naturalen erabilera

iraunkorra identifikatzea, gizarteen lurralde-

garapen iraunkorrerako beharrezkoak diren

neurriak proposatuz eta haien ondorio positiboak

zehaztuz.

Gaztelania eta Literatura. 1. blokea: Ahozko 2. Ahozko hizkuntza erabiltzea komunikatzeko,

komunikazioa. Entzutea, hitz egitea eta solasean entzuteko eta datuak jasotzeko gai izanik eta iritzi

aritzea. Truke komunikatiborako estrategiak eta pertsonala ahoz adieraziz, adinarekin bat (hitz

arauak egiteko txanda errespetatu, baimena edo

barkamena eskatu, eskaerak edo iradokizunak

egin...).
Oharrak
Jarduera honek deskonposizio-prozesua ikusteko denbora behar du; beraz, ez da komeni

ikasturtearen amaieran egitea. Neguko hilabeteak esperimentuari ekiteko une ona dira.

Jarduerari 50 minutuko beste saio bat gaineratu diezaiokegu, amaierako lan bat egiteko. Lan

horretan, talde bakoitzak bere esperimentuaren emaitzak azalduko ditu, bai informazioaren

eta komunikazioaren teknologiak erabiliz, bai euskarri fisiko bat (adibidez, kartel bat) erabiliz,

eta ondorioak aurkeztuko ditu.

Egiletza
Workbench-en web-orrialdean lor daitekeen « Build a Soda Bottle Compost Bin » jardueratik

abiatuta egindako egokitzapen propioa.


4. JARDUERA - PUBLIZITATEA ETA KONTSUMOA

Jardueraren izena: Premiak ala desirak?

Xedeak
Premien eta desiren arteko ezberdintasunari buruz hausnartzea, gure kontsumo-ohituren

ondorioen jakitun izateko.

Edukiak
bizitzeko premiak

kontsumo-gizartea

baliabideen agortzea

hondakinen sorkuntza

Garapena
Hiru pertsonako taldeak osatuko ditugu. Talde bakoitzari gauzen zerrenda bat emango diogu ( 27.
eranskina). Gero, honako hau azalduko diegu: hiri txiki bateko biztanleek, eztabaida bizi baten ostean,
gauza horiek bizitzeko garrantzitsutzat jo zituzten. Handik gutxira, ordea, krisia etorri zen, eta

zerrendako zazpi gauza bakarrik aukeratu behar izan zituzten, ezinbestekoenak.

Talde bakoitzak bere zazpi gauza ezinbestekoenak aukeratuko ditu, eta paper batean idatzi. (20 min)

Denbora igarotakoan, talde bakoitzak bere zazpi gauzen berri emango du, eta arbelean edo

paperezko orri batean jasoko dira. (5 min)

Taldeen zerrendek bat egiten ez badute, bat etorri ez diren gauzei buruzko eztabaida egingo

da. (10 min)

Amaitzeko, honako galdera hauek egingo dizkiegu:

Zerrendako zein gauza ziren desirak eta zein premiak? Zein da desiren eta premien arteko aldea?

Desirak eta premiak desberdinak dira pertsonaren arabera?

Premien ala desiren arabera kontsumitzen dugu?

Guztiok berdin kontsumitzen dugu?

Zein ondorio dauzka gehiegizko kontsumoak?

(15 min)

Materialak eta bitartekoak


papera eta arkatza

eranskinak (27)
Curriculumeko edukiak Ebaluazio-irizpideak

Gizarte-zientziak. 2. blokea: Bizi garen mundua. 12. Gure ekintzek kliman eta aldaketa klimatikoan

Klima aldaketa: zergatiak eta ondorioak. dituzten ondorioak azaltzea.

Ingurumeneko arazoak: degradazioa, kutsadura 4. Gizakiak natura ingurunean duen portaeraren

eta baliabideen gehiegizko ustiakuntza. eragina azaltzea, baliabide naturalen erabilera

iraunkorra identifikatzea, gizarteen lurralde-

garapen iraunkorrerako beharrezkoak diren

neurriak proposatuz eta haien ondorio positiboak

zehaztuz.

Gaztelania eta Literatura. 1. blokea: Ahozko 2. Ahozko hizkuntza erabiltzea komunikatzeko,

komunikazioa. Entzutea, hitz egitea eta solasean entzuteko eta datuak jasotzeko gai izanik eta iritzi

aritzea. Truke komunikatiborako estrategiak eta pertsonala ahoz adieraziz, adinarekin bat (hitz

arauak. egiteko txanda errespetatu, baimena edo

barkamena eskatu, eskaerak edo iradokizunak

egin...).

Egiletza
Consume hasta morir liburuko «¿ Qué necesitas de lo que compras? » jardueraren egokitzapen

propioa.
TERMINOEN GLOSARIOA

Nekazaritzako elikagai-sistema
Gizarte baten elikadura-funtzioari loturiko jardueren, faseen, lanen, baliabideen, arauen eta

antolaketa-moduen multzoa.

Nekazaritzako elikagai-sistema globalizatua (SAAG)


Gaur egun mundu-mailan jarduten duen sistema da; hau da, elikagaiak ekoizteko, banatzeko eta

kontsumitzeko prozesuak estatuez gaindi integratzen dituen sistema. 13


Mundu-mailan nekazaritza-ekosistemei aplikatu zaien industrializazioaren eta nekazaritzako

produktuen merkantilizazioaren ondorioa da, eta produktuak egiteko, banatzeko eta

kontsumitzeko azpiegitura guztiak hartzen ditu.

Bizitza-zikloaren azterketa
Bizitza-zikloaren azterketak produktu baten bizitza-ziklo osoan egon daitezkeen ingurumen-

alderdiak eta ingurumen-inpaktuak jorratzen ditu, lehengaia lortzen denetik hasi, ekoizpenetik,

erabileratik, amaierako tratamendutik eta birziklapenetik igaro eta amaierako egoeraraino.

Ur-aztarna
Ur-aztarna ingurumen-adierazle bat da, eta kontsumitu ohi ditugun ondasunak eta zerbitzuak

ekoizteko erabiltzen den ur gezaren guztizko bolumena zehazten du. Bolumen-unitateetan

neurtzen da (litrotan edo metro kubikotan), fabrikatutako produktu- edo kontsumitutako zerbitzu-

unitate bakoitzeko, eta hiru batugai dauzka:

Ur-aztarna berdeak euri- edo elur-uretatik zuzenean datorren eta lurzoruan (landareen

irismeneko gainazaleko geruzetan) gordetzen den aztarna-zatia hartzen du.

Ur-aztarna urdinak gizakiek eraikitako azpiegituren edo instalazioen bidez iturri naturaletatik

nahiz artifizialetatik datorren edo hartzen den ura jasotzen du.

Ur-aztarna grisak prozesuetan kutsatzen den eta gero, isurketen inguruko araudiak eskatzen

dituen parametroak betetzeko, diluitu egin behar den ur-bolumena jasotzen du.

Karbono-aztarna (CO2)
Ingurumen-adierazle bat da, eta norbanako batek, antolakunde batek, ekitaldi batek edo

produktu batek zuzenean nahiz zeharka isurtzen dituen berotegi-efektuko gasen guztizkoa

islatzen du.

CO2 baliokidearen isurketak (CO2eq. kg)


Berotegi-efektuko gas mota desberdinen (hala nola, metanoaren (CH4) eta oxido nitrosoaren

(N2O)) inpaktua karbono-dioxidoaren (CO2) kopuru baliokidera aldatzen duen unitatea da.
BIBLIOGRAFIA

1. Demasiado grandes para alimentarnos. ETC eta IPES-Food, 2017.

2. Cambiar las gafas para cambiar el mundo. Una nueva cultura de la sostenibilidad. Yayo

Herrero, Fernando Cembranos eta Marta Pascual (Koord.), 2011.

3. Munduko elikagai-galerak eta -xahuketa. Irismena, kausak eta prebentzioa. FAO, 2012.

4. Alimentar otros modelos. Guía didáctica sobre alimentación sostenible. FUHEM, 2017.

5. « Agricultura y cambio climático ». El Ecologista aldizkaria, 67. zk.. Isabel Bermejo, 2010.

6. Ur baliabideak ebaluatzeko munduko programa (WWAP). Gertaerak eta zenbakiak. UNESCO.

7. « Elikagai gehiago, xahuketa gutxiago » estrategia. Elikagai-galerak eta -xahuketa murrizteko

eta alferrik galdutako elikagaiei balioa emateko programa. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen

Ministerioa, 2013.

8. Preparatory Study on Food Waste across EU 27. Europako Batzordea eta Bio Intelligence

Service, 2011.

9. Kontsumitzailearentzako gida praktikoa: nola murriztu elikagai-xahuketa. « Buen aprovecho ».


Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa, 2014.

10. La economía circular en el sector agroalimentario. Bankuen, Kutxen eta Aseguruen

Erabiltzaileen Elkartea (ADICAE).

11. « Publicidad para niños en televisión ». OCU, 2014.

12. « Reducing food’s environmental impacts through producers and consumers ». Science. Poore,

J., & Nemecek, T.,2018.

13. « Sistema Agroalimentario Globalizado: Imperios Agroalimentarios y Degradación Social y

Ecológica », Economía Crítica aldizkaria. Delgado, M.,2010


ERANSKINAK
1. eranskina – Ontzi motak Nire

hamaiketakoaren hondakinak Lehen Hezkuntzako 1. zikloa

PLASTIKOAK
PAPERA ETA
KARTOIA

METALA ETA ALUMINIOA

TETRABRICKA
2. eranskina – Elikagaien erregistroa

Nire hamaiketakoaren hondakinak Lehen Hezkuntzako 1. zikloa

ZERBAIT
ELIKAGAIA ONTZIA ALEAK ALEAK SOBRATU DA?
GUZTIRA BAI/EZ

ilibare( kairraglibarerreb iztno niez )raheb ud ze ,ogadab kiroso ,katurf ,zedibida( kaokatekiamah okebag kirirraglib ,nairogetak
Plastikoa

Metala eta aluminioa

Ogitartekoak
Tetrabrika

Papera eta kartoia

Ontzirik gabe*

Plastikoa

Metala eta aluminioa

Galletak Tetrabrika

Papera eta kartoia

Ontzirik gabe*

Plastikoa

Metala eta aluminioa

Bestelakoak,
Tetrabrika
opilak
Papera eta kartoia

.arid neztras )...karreput ,kastlop okzelahio zedibida ,kanerid ze neztatob nerodno


Ontzirik gabe*

Plastikoa

Metala eta aluminioa

Esnekiak Tetrabrika

Papera eta kartoia

Ontzirik gabe*

Plastikoa

Metala eta aluminioa

Zukuak Tetrabrika

Papera eta kartoia

Ontzirik gabe*

Plastikoa

Metala eta aluminioa

Fruta Tetrabrika

Papera eta kartoia


»
ebag kiriztnO

Ontzirik gabe*

Beste
«
*
3. eranskina – Edukiontzi motak

Nire hamaiketakoaren hondakinak Lehen Hezkuntzako 1. zikloa


4. Eranskina – Ipuina kontatu eta afaria amaitu!*

Nire hamaiketakoaren hondakinak Lehen Hezkuntzako 1. zikloa

Aitonaren urtebetetze-egunean, familia osoa elkartu zen ospatzeko: aitona Niko eta amona

Amalia, haien hiru seme-alabak eta bost ilobak.

Egun zoragarria pasatu zuten landako etxean, fruta-arbolez eta askotariko abereez inguraturik.

Aire zabalean jolastu ziren, inguruetatik pasieran ibili ziren, mendi bat eskalatu zuten, pelikuletara

jostatu ziren, eta erabat nekatuta amaitu zuten. Oso ondo pasatu zuten hala nagusiek nola

txikiek, baina iluntzen hasi zuen, eta afalordua iritsi zen.

Egun hartarako, ordea, txikiek gustuko ez zuten plater bat zuten afaltzeko, eta kexaka hasi ziren.

Beraz, afaria luzatzeko asmoz, ipuin bat kontatzeko eskatu zioten amonari; haren ipuin

ospetsuetako bat nahi zuten, izugarri gustatzen baitzitzaien amonari istorio haiek kontatzen

entzutea. Amonak eskaera onartu zuen, baina, trukean, janaria jaten joan behar zuten. Beti

esaten zuen janariarekin ez dela jolastu behar eta platerean dagoen guztia amaitu behar dela,

zakarretan amaitu ez dezan; beraz, ipuina amaitutakoan platerek garbi egoteko baldintza jarri

zuen, eta ez zuela papur batek ere geratu behar.

Eta istorioa kontatzeari ekin zion.

Duela asko, meteorito handi batek bi zati handitan banandu zuen mundua, eta izugarrizko

mendia agertu zen bi lursailen artean. Ondorioz, gizakiak ere bi tokitan banandu ziren, baina

zeharo ezberdinak ziren bi tokitan: batean, janari, diru eta luxu ugari zeuzkaten; bestean, ordea,

urritasuna eta pobrezia ziren nagusi. Denetarik zuten tokiko biztanleak harroak, apetatsuak eta

esker txarrekoak ziren, eta VIP izena jarri zieten beren buruari. Beste aldekoak mespretxatzen

zituzten; ez zuten zorterik izan, eta baztertu egin behar ziren. Zabortarrak deitzen zieten.

Zabortarrak, hitzak berak adierazten duenez, alde aberatsekoek sortzen zuten eta mendi handitik

hurbil botatzen zuten zaborretik bizi ziren. Artean iraungi gabe zeuden produktuak biltzen

zituzten; txikiak izateagatik edo itsusiagoak izateagatik baztertutako frutak eta barazkiak ziren,

egoera onean zeudenak. Toki pobreko biztanleak ez ziren gosez hiltzen, eta ez zeuden gaizki

elikatuta; halaber, ez ziren gaixotzen. VIPek baino askoz ere gehiago baloratzen zuten janaria:

zer egin zezaketen, beren laborantzak suntsitu baziren eta lurra emankorra ez bazen? Era berean,

ez zuten hazteko abererik: ibai eder bat baino ez zuten, ur gardena zuena eta kutsatuta ez

zegoena. Biztanle-kopurua beste aldekoa baino hiru aldiz handiagoa izan arren, inor ez zen

goseak egoten, eta, sinestezina bada ere, VIPek botatzen zituzten janari tonekin Zabortarrak oso

pozik bizi ziren.

Edonork nahi izan dezakeen elikagai, fabrika eta laborantza guztiak eduki arren, VIPak geroz eta

zorrotzagoak ziren, eta barra-barra gastatzen zuten, geratu gabe. Konpultsiboki erosten zuten,

modako jatetxeetan jaten zuten etxeko janaria hondatzear egon arren, edonolako luxuak

ordaintzen zituzten, eta haurrek nahi zuten aldiro botatzen zituzten beren hamaiketakoak.
Maria zorioneko eremuan bizi zen. Goiz hartan, eskolatik irten eta etxerako bidean zela, hiritik

buelta bat ematea erabaki zuen. Batetik bestera tipi-tapa ibili zen, eta, konturatu zenerako,

mendi handitik hurbil zegoen. Bi aldiz pentsatu gabe, mendia eskalatzea erabaki zuen.

Zirraragarria zen tontorreraino iristea. Paisaia miretsi zuen, bere hiria behatu zuen, hodeiertzera

begiratu zuen, eta biratu egin zen. Aho-zabalik geratu zen begien parean zeukan hiri erraldoia

ikusi zuenean: Zabortarren etxea zen!

Jakin-minak bultzatuta, mendi-hegala jaistea erabaki zuen. 10 metro inguru falta zirenean, Mariak

irrist egin zuen, eta behe-beheraino erori zen. Harriduraz begiratzen zion neska baten aurpegia

topatu zuen bere aurrean.

–Ondo zaude? –galdetu zion neskatoak.

–Bai. Buruan kolpe ederra hartu dut, besterik ez.

–Bai horixe! A zer koskorra duzun! Kaixo, Ana naiz. Eta zu? Nor zara eta nola duzu izena?

–Maria naiz, eta mendiaren beste aldean bizi naiz.

–Ni hiri honetan bizi naiz; Itxaropena du izena. Non bizi naizen erakustea nahi duzu?

–Bai, ados!

Anak jaikitzen lagundu zion Mariari, eta etxe-multzo bateraino joan ziren.

Hiria oso polita zen, eta etxeak hainbat kolorez margotuta zeuden. Kalean jende asko zegoen,

eta, parkerik, lorategirik, fabrikarik, dendarik eta Mariak bere hirian ikusitakorik egon ez arren,

jendeak zoriontsua zirudien; askotariko jolasetan zebiltzan, talde txikietan hitz egiten zuten,

abestu eta dantzatu egiten zuten, arroka-zati handiak lantzen zituzten, margotu egiten zuten...

Mariari beste planeta batean zegoela iruditzen zitzaion.

Anak etxeraino eraman zuen Maria, baina sirenak jo ondoren alde egin beharko zuela esan zion.

–Zer da sirenaren kontu hori? –galdetu zuen Mariak.

Janaria mendiraino eramaten zuten kamioiek ateratzen zuten zarata ikaragarria zen.

–Baina... Ezin liteke! Guk botatzen dugun zaborra jaten duzue?

–Bai. Meteoritoa erori ondoren, gure lurraldea ezer gabe geratu zen, eta, etsipenezko hainbat

hilabeteren ostean, hondamenditik libratutako lurraldea partekatzea eskatu zioten beste aldeari.

VIP hiriko herritarrek, ordea, ez zuten nahi izan, eta muga bat eraiki zuten. Trukean, haiek

elkartasun-seinaletzat jotzen zutena emango ziguten.

–Hori izugarria da! Ezin dezakete basakeria hori egin! Ez da bidezkoa! Beste aldean, gauzak

sobera dauzkagu, eta, jakina, baita guztiontzako elikagaiak ere. Ez da bidezkoa! –esan zuen

Mariak, eta Anak hau erantzun zion:

–Ez dut ulertzen helduek egiten duten ezer, baina Itxaropenan nola bizi garen konta diezazuket.

Iristen zaigun zaborra oraindik iraungi ez diren baina iraungitze-data hurbil izateagatik baztertu

dituzten produktuek osatzen dute. Fruta eta barazki freskoak gozo-gozo daude. Batzuk txikiak

direnez eta beste batzuek gustatzen ez zaizkizuen formak edo itxurak dauzkatenez, nahi ez

dituzuela suposatzen dut. Produktu asko bota egiten dituzue, modan dagoen beste bat erosi

duzuelako. Jada ez duzue etxean sukaldatzen, eta, egiten duzuenean, ez dituzue soberakinak
gordetzen, ez dituzue elikagaiak izozten, eta gordeta duzuena begiratu gabe betetzen duzue

despentsa –jarraitu zuen esaten. Haurrek ogitartekoak ia osorik botatzen dituzte, jateko gehiegi

jartzen duzuelako horietan. Behar duzuena nola gorde eta sukaldatu behar den ahaztu duzue,

eta oso apetatsuak bihurtu zarete. Elkartasuna galdu da, eta, are okerragoa dena, osasuna gal

dezakezue, behar bezala ez elikatzeagatik: ez duzue dieta orekaturik jarraitzen, ezta dieta

mediterraneo ospetsua ere.

–Oso triste jarri naiz... Ez neukan ideiarik ere.

–Ez egon triste; gu ez gaude triste. Zatoz, nire lagunik onena aurkeztuko dizut. Mundua hobetzeko

ideia bikainak dauzka. Fermin du izena, eta nagusitan sukaldaria izan nahi du.

–Kaixo, Fermin. Lagun berri bat aurkeztu nahi dizut; Maria du izena, eta beste aldetik dator.

–Mendiaren beste aldeko neska bat? Zertan ari da hemen? –esan zuen, ez baitzuen ulertzen zer

egiten zuen Mariak bere munduan.

–Gu ezagutzera etorri den lagun bat da.

–Hau hobetzeko ideia apartak dauzkazula esan dit Anak –esan zion Mariak Fermini–. Entzun

nahiko nituzke.

–Ba bai, eta asko lagundu diezadakezu.

–Nik? Nola? –galdetu zuen Mariak, txundituta.

–Hasteko, Itxaropenan nola bizi garen konta diezaiekezu lagunei eta ezagunei. Beharbada, gure

egoeraren berri badute, norbaitek zerbait egin lezake...

–Baaaaai! –esan zuen Mariak–. Zergatik ez zatozte nirekin nire mundura? Zuen istorioa kontatzen

lagundu ahal didazue.

Anari eta Fermini ideia ona iruditu zitzaien. Etxean baimena eskatu, eta Mariari VIP mundura

lagundu zioten. Flipatu egin zuten! Hainbeste gauza zeuden, ezen begiek ikusten zuten guztia

ulertzea kostatzen baitzitzaien:

dendak eta supermerkatuak edonon, argi zoragarriak eta janari gozo-gozoa ematen zuten

jatetxeak nonahi. Toki ezin hobea ematen zuen. Kalean, ordea, jendea batera eta bestera korrika

eta presaka ikusten zen, estresatuta.

Mariak gurasoei aurkeztu zizkien Ana eta Fermin, eta hunkitu egin ziren. Harro zeuden, alabak

lagunekin batera bidegabeak iruditzen zitzaizkion gauzak aldatzea erabaki zuelako. Beraz, haiek

ere ez ziren besoak gurutzaturik geratuko: egoeraren berri eman zezaketen kazetari ospetsuak

ziren. Aurretik, baina, beren bizi-estiloa aldatzea erabaki zuten.

Hala, bizi-estiloa nola alda zezaketen, dieta mediterraneora nola itzul zitezkeen, produktu

naturalak bakarrik nola eros zitzaketen, kontsumismo ankerraren kontra nola borrokatu zezaketen,

herritarrak nola kontzientziatu zitzaketen eta behar bezala nola informa zezaketen pentsatzen

hasi ziren. Beste aldean gertatzen zena bidegabekeria hutsa zen, besterik gabe. Herritarrak

hainbeste asaldatu ziren, ezen agintariek esku hartu behar izan baitzuten, eta itzulerarik gabeko

bide baterantz bideratu behar izan zituzten politikak.

Bi hiriak lotzeko zubi bat eraikitzea erabaki zuten, eta, gutxika-gutxika, pertsonak alde batetik
bestera lekualdatzen hasi ziren. Elkar ezagutzen hasi, eta askoz ere bizikidetza atseginagoa sortu

zuten. Hainbat gauza ikasi zituzten elkarrengandik: sukaldean aritzeko moduak, elikagaiak

gordetzeko moduak, aisialdia antolatzeko moduak, birziklatzeko moduak... Denborarekin, lagun

egin ziren, eta hiri bakarra zirudien hark. Guztia aldatu zen. Jendea askoz ere solidarioagoa zen,

zoriontsuagoa, eta Mariak, Anak eta Ferminek gaur egun ere bizirik dirauen adiskidetasuna landu

zuten.Eta hau hala ez bazan, sar dadila kalabazan eta...

–Eeeeez, amona, kontatu gehiago! –oihukatu zuten ilobek, aho batez.

Amonak ipuina amaitu zuenerako, afariak amaitu zituzten. Platerean ez zen papurrik ere ikusten,

ezta hondakinik ere zaborretan.

¡
*Murtziako Nuestra Señora de la Asunción de Jumilla LHLI ikastetxeko ikasleek sortutako Cuento

contado, plato acabado! ipuinetik abiatutako egokitzapen propioa. Consum Ipuin Lehiaketaren 9.

edizioa. 2014. CONSUM S. KOOP. V


5. eranskina – Elikagaiak gordetzeko metodoak eta tokiak

Maita nazazu ondo - Lehen Hezkuntzako 1. zikloa

KONTSERBAZIO-METODOAK
Hozketa (0ºC eta 5ºC artean)

Izozketa (-18ºC eta -24ºC artean, izozkailuaren izar-kopuruaren arabera)

Kontserbak, deshidratazioa eta ontziratze bereziak (hutsean, atmosfera babesgarrian...)

Hautazkoa: Beste metodo tradizional batzuk; adibidez, gatzetan jartzea eta ketzea.

BILTEGIRATZEKO TOKIAK

DESPENTSA
Giro-tenperaturan egon daitezkeen elikagaiak, ez baitute deskonposizio-prozesurik izango. 10 C º
º
eta 21 C artean, toki lehor eta aireztatuan, eguzkiaren argi zuzenik gabe.

Lekaleak

Zerealak eta eratorriak (irina, pasta, galletak)

Azukrea

Gatza

Kafea

Kakaoa

Espeziak

Olioa

Tratamendu higienizatzailea jaso duten eta kontserbatzeko hotzik behar ez duten produktuak;

hala nola, esne esterilizatua edo kontserbak.

Fruta eta barazki gehienak, toki lehor, fresko eta ongi aireztatuan badaude. Komeni da horien

jarraipena egunero egitea, azkar narriatzen direlako.

HOZKAILUA
Produktu pasteurizatuak: jogurta, esnea, kremak

Haragi-produktuak

Arraina eta itsaskia

Erdikontserbak: antxoak

Hutsean ontziratutako batzuk: fianbrea, izokin ketua

Elikagai esterilizatuak, ontzia ireki ondoren

Arrautzak: gomendagarria da, baina ez beharrezkoa

IZOZKAILUA
Produktu izoztuak

Bizitza luzeagoa izatea nahi dugun produktuak

Narriatu aurretik jango ez ditugun frutak eta berdurak: hosto berdea duten barazkiak, ur

irakinetik igaro ondoren; fruta mamitsuak (okaranak, marrubiak, melokotoiak, gereziak...),

itxigailu hermetikodun poltsetan

Egindako janariaren soberakinak, ondo estalita, saltsak deshidratatzea saihesteko

Garrantzitsua da elikagaiak beti hozkailuan desizoztea, patogenoak saihesteko.


6. eranskina – 1. fitxa

Maita nazazu ondo Lehen Hezkuntzako 1. zikloa

Non kontserbatu behar ditugu elikagai hauek?

ELIKAGAIA EGOERA NON GORDE

Irekita
Esnea

Itxita

Irekita
Jogurta

Itxita

Irekita
Gurina

Itxita

Eginda
Dilistak

Egin gabe

Laranjak

Letxuga

Irekita
Sardina-lata

Itxita

Irekita
Marmelada

Itxita

Irekita
Olo-edaria

Itxita

Irekita
Gazta

Hutsean ontziratuta

Irekita
Urdaiazpikoa
Hutsean ontziratuta

Eginda
Saltxitxak

Marrubiak

Eginda
Kroketak

Izoztuta

Sagarrak

Irekita
Sagarrak

Itxita

Arrautzak

Irekita
Madari-zukua
Itxita

Irekita
Meloia

Hasi gabe
7. eranskina – Itsusiak eta ederrak

Itsusiak zarete, eta gustuko zaituztet! Lehen Hezkuntzako 1. zikloa


8. eranskina - Azenario baten istorioa

Itsusiak zarete, eta gustuko zaituztet! Lehen Hezkuntzako 1. zikloa

Azenario baten istorioa da honako hau. Edozein herrialdetako edozein lur-zatitan jaiotako

azenario batena.

Bada, denboratxo bat lurpean epel-epel hazten eta eguzkitik, uretatik eta lursaileko

mantenugaietatik elikatzen egon ondoren, etxea uzteko prest agertu zen.

Handia, indartsua eta osasuntsua zen, eta «Mmmmmmmm...» pentsatzen zuen, «edozein
entsaladako erregina izango naiz . »

Egun batean, lurpetik atera zuten, indar pixka batekin eta trebetasunez. Hantxe zegoen! Saskian,

bere aldamenekoekin elkartu zen, guztiak fresko, sukaldean amaitzeko prest.

Saskitik, kamioi batera igaro zen. Kamioitik, berriz, biltegi handi batean biraka zebilen zinta

batera. Guztiak elkarrekin zihoazen, beren janari gustukoenei buruz hizketan:

– Niri dilista-plater bat gustatuko litzaidake; egin nazatela, bigun-bigun egoteko.

– Nik nahiago dut entsalada; horrela, karraska egingo dut murtxikatzen nautenean.

– Ba nik nahiago dut tarta batean egon eta ateratzen naizenean kandelei putz egin diezaietela.

Alabaina, argi itsugarri batek beren pentsamenduetatik atera zituen. Argazki bat! Argazki bat

atera zieten! Baina ez zen album batean jartzeko edo jendaurrean azenarioez harro agertzeko

argazkia. Kanpoaldean akatsak bilatzen ari zitzaizkien! Izan ere, azenarioek zenbait azterketa

gainditu behar dituzte:

Kurbarik edukiz gero, ez dute balio. Orbanik edukiz gero, ez dute balio. Kolore berbera eduki

ezean, ez dituzte nahi. Eta amaieran zatitxo bat falta bazaie, ezta ere.

Hortaz, azenario handi, indartsu eta osasuntsuak ez dira zure sukaldera iritsiko. Ez dilistarik, ez

entsaladarik, ez tartarik. Txerri-abeltegi batean amaituko dute.

Gure azenarioei inork ez zien bitaminez, mineralez eta proteinez galdetu. Itxura fisikoarengatik

bakarrik estimatzen zituzten. Zertarako balio dute makinek, horien erabiltzaileak itsu badaude eta

garrantzitsuena barruan dagoela ikusten ez badute?

Oharra: Azoketan edo baserrietako zuzeneko salmentetan, azenarioek supermerkatuetan dauden


estatika-arau zorrotz batzuk saihestu ditzakete. Eta zuk, ohiko itxura ez duen azenariorik erosiko

zenuke?

Egiletza propioa.
9. eranskina – Nesquik-en nutrizio-balioak adierazteko etiketa

Publizitate engainagarria Lehen Hezkuntzako 1. zikloa


10. eranskina – Elikagaien erregistroa eta ontzien ur-aztarna

Hamaiketakoak ur-aztarna uzten du Lehen Hezkuntzako 2. zikloa

ONTZIEN
ELIKAGAIA ALEAK ONTZIA ALEAK UR-AZTARNA

ilibare( kairraglibarerreb iztno niez )raheb ud ze ,ogadab kiroso ,katurf ,zedibida( kaokatekiamah okebag kirirraglib ,nairogetak
Plastikoa

Metala eta aluminioa

Ogitartekoak Tetrabrika

Papera eta kartoia

Ontzirik gabe*

Plastikoa

Metala eta aluminioa

Galletak
eta opilak Tetrabrika

Papera eta kartoia

Ontzirik gabe*

Plastikoa

Metala eta aluminioa

Esnekiak Tetrabrika

Papera eta kartoia

.arid neztras )...karreput ,kastlop okzelahio zedibida ,kanerid ze neztatob nerodno


Ontzirik gabe*

Plastikoa

Metala eta aluminioa

Zukuak Tetrabrika

Papera eta kartoia

Ontzirik gabe*

Plastikoa

Metala eta aluminioa

Fruta Tetrabrika

Papera eta kartoia

Ontzirik gabe*

Plastikoa

Metala eta aluminioa

Beste Tetrabrika

batzuk
»
ebag kiriztnO

Papera eta kartoia

Ontzirik gabe*

ALEAK
«
*
11. eranskina – 1. fitxa Ontzien ur-aztarna

Hamaiketakoak ur-aztarna uzten du Lehen Hezkuntzako 2. zikloa

ONTZIA UR LITROAK ONTZIKO

Plastikozko botila 6

Plastikozko poltsa 1

Tetrabrika 1

Metalezko ontzia 1

Aluminiozko ontzia 1

Papera eta kartoia 2

Oharra: ur-aztarnaren datuak gutxi gorabeherakoak dira. Ez dago elikagaien ontzien


ur-aztarna alderatu ahal izateko erreferentzia argirik, baina antzeko irizpideen

arabera egindakoak erabiltzen saiatu gara.

Plastikorako datuak: Water Calculator Footprint -etik abiatuta sortu dugu.

Tetrabrikerako datuak: «Huella hídrica y sostenibilidad del uso de los recursos


hídricos» artikulua oinarri hartuta egin dugu.
Papererako datuak: Water Footprint -etik abiatuta egin dugu.

Metalerako datuak: Water Footprint -etik abiatuta egin dugu.

Aluminiorako datuak: Waste Matters -etik abiatuta egin dugu.


12. eranskina – 2. fitxa Elikagaien ur-aztarna

Hamaiketakoak ur-aztarna uzten du Lehen Hezkuntzako 2. zikloa

HAMAIKETAKOAREN UR-KOPURUA ZAKARRETARA BOTATZEN DUGUN


Hamaiketakoan... UR-KOPURUA
Ur- ELIKAGAIA UR Adierazi litro- kopurua Erdia baino Erdia baino
aztarnaren LITROAK ale-kopurua gehiago geratu Erdia geratu gutxiago geratu
(alea) guztira bada... (:1) bada... (:2)
rankinga ALEKO taldeko bada... (:4)

Baso bete
255
esne*

Sagarra 125

Arrautza 200

Laranja-zukua* 200

Laranja 80

Gazta** 400

Patata 45

Txahala*** 2000

Patata
frijituen 35
zorroa^

Platanoa 160

Txerrikia*** 750

Kanabera-
45
azukrea^^

Erremolatxa-
25
azukrea^^

Melokotoia 150

Galletak^^^ 40

Letxuga 75

Arkumea*** 1300

Gurina” 55

Txokolatea”” 1700

Oilaskoa*** 550

Tomatea 50

Ogitartekorako
130
ogia

Sagar-zukua* 230

HAMAIKETAKOAREN GUZTIZKO UR-AZTARNA

GUZTIRA XAHUTUTAKO UR-AZTARNA


Water Footprint Network-etik abiatuta egin dugu.

Oharrak: * 250 ml-ko basoa; ** 80 g-ko anoa; *** 125 g-ko haragi-anoa; ^ 30 g-ko zorroa; ^^ 25 g-ko anoa (OMEk gomendatutako eguneko
azukre-kopurua); ^^^ 4-5 ale; ” 10 g-ko anoa; ”” 100 g-ko zatia
13. eranskina – Etiketatua aztertzeko fitxa (irakasleentzako materiala)

Elikagaiak Ikuskatzeko Bulegoa Lehen Hezkuntzako 2. zikloa

Izenaren ondoan, egoera fisikoa (adibidez, hautsa) edo

Produktuaren eman dioten tratamendua (adibidez, izoztua, ketua)

izena agertuko da.

Gehien pisatzen dutenetik gutxien pisatzen dutenera


Osagaiak
ordenatzen dira, fruten eta barazkien nahasketak kenduta.

Elikagaia modu seguruan noiz arte jan daitekeen


adierazten du.
Oso galkorrak diren elikagaietan agertzen da; adibidez,

arrain freskoarekin eta haragi fresko txikituarekin.

Iraungitze-data Ez jan elikagairik, iraungitze-data igaro bada.

Data argi adieraziko da; gehienetan, ordena honetan: eguna,

hilabetea eta, batzuetan, urtea.

Ontziratutako banakako anoa guztietan adieraziko da.

Elikagaiak aurreikusi den kalitatea noiz arte edukiko


duen adierazten du.
Kontsumo lehenetsiaren data igaro ondoren ere, elikagaia

modu seguruan jan daiteke, baldin eta kontserbazio-

jarraibideak errespetatzen badira eta ontzia hondatuta ez


Kontsumo
badago. Hala ere, zaporea eta testura galtzen has daiteke.
lehenetsiaren data
Kontsumo lehenetsiaren data hoztutako, izoztutako,

lehortutako (pasta, arroza...) eta latan sartutako elikagai

askotan eta bestelako elikagaietan (landare-olioa,

txokolatea...) agertzen da.

Ontzia ireki ondoren, jarrai itzazu kontserbazio- eta kontsumo-

jarraibideak; adibidez, «ontzia ireki ondoren, jan hiru


Kontserbazioa
egunetan .»
edota erabilera
Elikagaiak iraungitze-data badu, gogoratu egun hori iritsi

aurretik jan behar duzula.

«Buen aprovecho» gidatik (hezkuntza-zentroetan elikagai-xahuketa murrizteko gida praktikotik)


hartutako informazioa. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa.
Etiketatua aztertzeko fitxa (ikasleentzako materiala)

Elikagaiak Ikuskatzeko Bulegoa Lehen Hezkuntzako 2. zikloa

Produktuaren
izena

Osagaiak

Iraungitze-data

Kontsumo
lehenetsiaren data

Kontserbazioa
edota erabilera
14. eranskina – Kalifikazio-izarrak

Elikagaiak Ikuskatzeko Bulegoa Lehen Hezkuntzako 2. zikloa


15. eranskina – Frutak eta barazkiak

Compleating (Guztia jango dugu) Lehen Hezkuntzako 2. zikloa


16. eranskina – Errezetak

Compleating (Guztia jango dugu) Lehen Hezkuntzako 2. zikloa

Porru

kurruskariak

(oliba-oliotan

frijitutako zati

berdeak)

Azenario-hostoekin

egindako pestoa

(pastarekin jateko

edo dippeatzeko)

Laranja-azalak

txokolatearekin
Erremolatxa-

hostoen

entsalada

Kalabaza-hazi

txigortuak

(gozoak edo

gaziak)

Brokoli-zurtoin

erreak gazta

parmesanoarekin
17. eranskina – Kartel baten atalak (irakasleentzako materiala)

Publizitateak saldu egiten du, baina... zergatik erosi? Lehen Hezkuntzako 2. zikloa

Atentzio-erakarpena : pertsonen arreta bereganatzeko bitartekoa. Normalean, irudiak

izaten dira, baina hartzaileari zuzendutako galderak edo baieztapenak ere izan

daitezke, haren interesa erakartzeko xedea dutenak.

Informazioa : iragartzen den produktuaren ezaugarrien edo onuren deskribapena.


Eslogana : iragartzen ari den markari, produktuari edo zerbitzuari buruzko mezu
bereizgarri eta erakargarria ematen duen hitza edo esaldia.

Logotipoa : Enpresa bat, merkataritza-produktu bat, proiektu bat eta abar

identifikatzeko sinboloa (irudia edota letrak).

Produktu edo zerbitzu bat erostearen abantailen inguruan konbentzitzeko justifikazioa .


18. eranskina – 2. kartela

Publizitateak saldu egiten du, baina... zergatik erosi? Lehen Hezkuntzako 2. zikloa
19. eranskina – Kartelak
Publizitateak saldu egiten du, baina... zergatik erosi? Lehen Hezkuntzako 2. zikloa
20. eranskina Kartel baten atalak (ikasleentzako materiala)
Publizitateak saldu egiten du, baina... zergatik erosi? Lehen Hezkuntzako 2. zikloa

1.KARTELA 2.KARTELA 3.KARTELA 4.KARTELA 5.KARTELA


aneprakare
-oiztnetA
aoizamrofnI
anagolsE
aopitogoL
aoizakifitsuJ
21. eranskina – 1. fitxa Hamaiketakoen CO2 aztarna

Nire karbono-aztarna, hozkadaz hozkada Lehen Hezkuntzako 3. zikloa

Aleak
HAMAIKETAKO 1. 2. 3. 4. 5. Guztizko CO2
kg/aleak kg-ak
MOTAK EGUNA EGUNA EGUNA EGUNA EGUNA GUZTIRA pisua
(kg) guztira

Ogia 0,080
aoketratigO

Gazta 0,040

Haragia 0,040

Txokolatea 0,040

Esnekiak

Zukuak

Fruta
Galletak eta opilak

Patata
ka-kcanS

frijituen zorroa

Fruitu lehorrak

Beste batzuk
kuztab etseB

ASTEBETEKO HAMAIKETAKOEN KARBONO-AZTARNA GUZTIRA


22. eranskina – Elikagaien CO2 aztarna

Nire karbono-aztarna, hozkadaz hozkada Lehen Hezkuntzako 3. zikloa

OSAGAI CO2/kg
NAGUSIAK kg produktuko*

Ogia 0.1
aoketratigO

Gazta 0.21

Haragia 0.24

Txokolatea
0.22

Arrautzak 0.21

Gurina
0.21

Arraina 0.52

Esnekiak 0.21

Zukuak 0.25

Frutas 0.25

Galletak eta opilak 0.26

Patata
frijituen zorroa
0.26

Snack-ak Fruitu lehorrak 0.26

Beste batzuk
0.26

Lekaleak 0.25

Beste batzuk Barazkiak


eta ortuariak
0.25

Azukrea eta eztia


0.13

*Iturria: Elikagai kilometrikoen CO2 kalkulagailua (Amigos de la Tierra)


23. eranskina – Elikagai-xahuketaren kalkulua

Nire karbono-aztarna, hozkadaz hozkada Lehen Hezkuntzako 3. zikloa

HAMAIKETAKO 5. ALEAK kg/ Guztizko Hamaiketak Ontzi Elikagai-


oaren osteko hutsaren
MOTAK EGUNA GUZTIRA aleak pisua (kg) pisua pisua xahuketa

Ogia 0,080
aoketratigO

Gazta 0,040

Haragia 0,040

Txokolatea 0,040

Esnekiak

Zukuak

Fruta
Galletak eta opilak

Patata
ka-kcanS

frijituen zorroa

Fruitu lehorrak

Beste batzuk
kuztab etseB

EGUN BATEKO ELIKAGAI-XAHUKETAREN GUZTIZKOA


24. eranskina – Etiketatua aztertzeko fitxa (irakasleentzako materiala)

Ordena despentsan Lehen Hezkuntzako 3. zikloa

Produktuaren Izenaren ondoan, egoera fisikoa (adibidez, hautsa) edo eman dioten

izena tratamendua (adibidez, izoztua, ketua) agertuko da.

Gehien pisatzen dutenetik gutxien pisatzen dutenera ordenatzen


Osagaiak
dira, fruten eta barazkien nahasketak kenduta.

Produktuak ontzirik gabe duen elikagaiaren kopurua, bolumenean (l,


Kopuru garbia
cl, ml) edo pisuan (kg, g).

Energia-balioa eta zenbait mantenugai hartzen ditu: gantzak, gantz

aseak, karbono-hidratoak, azukreak, proteinak eta gatza.


Nutrizio-balioa
Informazio hau ematetik salbuetsita daude eraldatu gabeko
100 g-ko
produktuak, osagai bakarra duten produktu onduak eta ontziratu

gabeko elikagaiak.

Elikagaia modu seguruan noiz arte jan daitekeen adierazten du.


Oso galkorrak diren elikagaietan agertzen da; adibidez, arrain

freskoarekin eta haragi fresko txikituarekin.


Iraungitze-data
Ez jan elikagairik, iraungitze-data igaro bada.

Data argi adieraziko da; gehienetan, ordena honetan: eguna, hilabetea

eta, batzuetan, urtea.

Ontziratutako banakako anoa guztietan adieraziko da.

Elikagaiak aurreikusi den kalitatea noiz arte edukiko duen


adierazten du.
Kontsumo lehenetsiaren data igaro ondoren ere, elikagaia modu

seguruan jan daiteke, baldin eta kontserbazio-jarraibideak


Kontsumo errespetatzen badira eta ontzia hondatuta ez badago. Hala ere,
lehenetsiaren zaporea eta testura galtzen has daiteke.
data
Kontsumo lehenetsiaren data hoztutako, izoztutako, lehortutako

(pasta, arroza...) eta latan sartutako elikagai askotan eta bestelako

elikagaietan (landare-olioa, txokolatea...) agertzen da.

Ontzia ireki ondoren, jarrai itzazu kontserbazio- eta kontsumo-

jarraibideak; adibidez, «ontzia ireki ondoren, jan hiru egunetan».


Kontserbazioa
Elikagaiak iraungitze-data badu, gogoratu egun hori iritsi aurretik jan
edota erabilera
behar duzula.

Europar Batasunean finkatutako fabrikatzailearen, ontziratzailearen edo

Jatorria saltzailearen sozietate-izena eta helbidea.

/ Fabrikazioa Produktu-kategoria jakin batzuetarako (adibidez, haragia, frutak eta

barazkiak) nahitaezkoa da.

«Buen aprovecho» gidatik (hezkuntza-zentroetan elikagai-xahuketa murrizteko gida praktikotik) hartutako

informazioa. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa.


Etiketatua aztertzeko fitxa (ikasleentzako materiala)

Ordena despentsan Lehen Hezkuntzako 3. zikloa

Produktuaren
izena

Osagaiak

Kopuru garbia

Nutrizio-balioa
100 g-ko

Iraungitze-data

Kontsumo
lehenetsiaren
data

Kontserbazioa
edota erabilera

Jatorria
/ Fabrikazioa
25. eranskina – Zabor-poltsa

Urrea dirudi... baina platanoa da! Lehen Hezkuntzako 3. zikloa

4,6 % Beste batzuk

0,30 % 2,75 %

0,50 %
8%

8,17 %

68,6 %

Noticias de Navarra (2018) egunkaritik abiatuta egin dugu.


Zabor-poltsa (irakasleentzako materiala)

Urrea dirudi... baina platanoa da! Lehen Hezkuntzako 3. zikloa

Mairagako mankomunitateak 2018an bildutako etxeko hondakinen pisua eta banaketa:


hondakinak: 8393 Tm (% 68,6)

materia organikoa: 1000 Tm (% 8,17)

papera eta kartoia: 990 Tm (% 8)

beira: 860 Tm (% 7)

ontziak: 560 Tm (% 4,6)

tamaina handikoak: 337 Tm (% 2,75)

erabilitako arropa: 61,85 Tm (% 0,5)

gailu elektriko eta elektronikoak: 37 Tm (% 0,3)

bestelakoak (hondakin bereziak): 2,9 Tm (% 0,02)

GUZTIRA: 12.240 Tm

Noticias de Navarra (2018) egunkaritik abiatuta egin dugu.


26. eranskina – Konpost-ontzi txikia egitea

Urrea dirudi... baina platanoa da! Lehen Hezkuntzako 3. zikloa

Nola egin

1. Erabili aurretik, ondo-ondo lehortu botilak. Botila bat hartu, eta erditik moztu, bi

erdiak bananduta eduki arte.

2. Bigarren botila oinarriaren gain-gainetik moztu behar da, eta erabiliko ez den zatia

(oinarria) birziklatu. Nylon-zati batekin estali botilaren ahoa, eta goma elastiko

batekin finkatu.

3. Hirugarren botilaren goiko aldea moztu, ertzetik 10-15 mm-ra gutxi gorabehera,

zuloaren zabalera botilaren erdialdeko zabalera baino zertxobait txikiagoa izan

dadin. Moztu hirugarren botilaren oinarria, kurbaduraren azpian justu, kurba pixka

bat utzita. Konpost-ontzi txikia luzatzeko tokia izango da hori, eta konpost gehiago

sortzea ahalbidetuko du horrek.

4. Orratz edo puntzoi batekin, egin zenbait zulo hainbat altueratan, barrutik kanpora,

lehenengo botilaren goiko aldean eta bigarren eta hirugarren botiletan.

5. Jarri bigarren botila buruz behera, lehenengo botilaren oinarriaren barruan. Zigilatu

bi zatiak zinta gardenarekin. Gogoratu bigarren botilaren goiko aldean jarri dugun

nylon-zatia. Horrekin, gehiegizko hezetasuna xukatuko da, eta konposta ez da

hezeegi egongo.

6. Hartu hirugarren botila, eta ertz bat bigarren botilaren barruan jarri (pixka bat).

Zigilatu bi zatiak zinta gardenarekin.

7. Jarri lehenengo botilaren goiko aldea hirugarren botilaren zati altuan, tapa modura.

Konpost-ontziak marrazkikoaren antza izango du.

8. Gaineratu hondakin organikoak edo lorezaintzakoak konpost-ontziari. Goiko aldean,

utzi 5-7 cm, lurra gaineratzeko. Ez trinkotu! Aireak egon behar du, deskonposizioa

gerta dadin.

Iturria: https://edu.workbencheducation.com/cwists/preview/6014-build-a-soda-bottle-compost-
binx

Oharrak

Konpost-ontzi txikiaren barruko baldintzak hobetzeko, isolatzea komeni da, baina aireztapen-

zuloak buxatu gabe. Horrela, txikia izan arren, gehiago atxikiko du deskonposizioaren

ondoriozko beroa.
27. eranskina - Eztabaidarako zerrenda

Premiak ala desirak? Lehen Hezkuntzako 3. zikloa

Norberaren logela

150 zorro Peta-Zetas

Historiako bost liburu

Tomateak, kalabazak, zaku bete dilista eta hiru meloi

Telebista bat

Dirua

Auto bat

Irrati-ekipo bat

Bost litro ur

Vans zapatilak

Bizikleta bat

Ordenagailu bat

Lehen sorospenetarako botikina

Zuhaitzekin hornitutako berdegune bat

Futbolerako baloi bat

Telefono mugikor bat

Etxe bat

Norberaren logela

150 zorro Peta-Zetas

Historiako bost liburu

Tomateak, kalabazak, zaku bete dilista eta hiru meloi

Telebista bat

Dirua

Auto bat

Irrati-ekipo bat

Bost litro ur

Vans zapatilak

Bizikleta bat

Ordenagailu bat

Lehen sorospenetarako botikina

Zuhaitzekin hornitutako berdegune bat

Futbolerako baloi bat

Telefono mugikor bat

Etxe bat

You might also like