You are on page 1of 1

TERMOTEKNIA

1. ARIKETA 2018 - urtarrila - 25 Denbora: 75 min

Instalazio petrokimiko batean galdara laguntzaileak lurruna sortzen du. Errekuntza


gasak galdaratik TFG,1=310ºC tenperaturan irten eta atmosferara isurtzen dira. Hondar
beroa aprobetxatzeko ekonomizadore bat ipintzen da. Ekonomizadorea karbono
materialezko (ktubes=45 W/m·K) hodiz osatuta dago D2=38 mm kanpoko
diametroarekin eta 3,2 mm lodierarekin. Hodiari itsatsita, D3=76 mm kanpo-diametroa
eta t=1 mm lodiera konstantea duten altzairu herdoilgaitzezko hegal zirkularrak
(kfin=17 W/m· K) daude. Hodien luzera totala L=3,5 m da eta 192 hegal daude hodi metro
bakoitzeko.
Hodien barrutik ur likidoa dabil, ura TH2O,1=135ºC tenperaturan sartu eta berotzen da
TH2O,2=175ºC tenperaturara. Uraren eta errekuntza gasen konbekzio bidezko bero
transferentzia koefizienteak hH2O=9458 W/m2K eta hFG=34 W/m2K dira hurrenez hurren.
Ekonomizadoreari esker errekuntza gasak TFG,2=170ºC tenperaturan isurtzen dira
atmosferara.
Ekonomizadorearen hodiak karkasa lau baten barnean daude. Karkasa hodien material
berdinekoa da eta 6 mm-ko lodiera dauka. Kontuan hartuta karkasaren gainazal totala
38 m2 –koa dela, kalkulatu:
1. Isolatzailearen (kinsula=0,05 W/m·K) beharrezko lodiera, isolatzailearen kanpoko
gainazalaren tenperatura 60ºC baino txikiagoa izateko. Suposatu karkasan
zeharreko bero galerak 5 kW direla eta gasen eta karkasaren arteko konbekzio
koefizientea, gasen eta hegalen artekoaren berdina dela. (2,5 puntu).
Hegal zuzenen ekuazio diferentzialaren ebazpena erabiliz, kalkulatu:
2. Hegalen eta hodien tenperatura eremuak eta mugalde baldintzak konstanteen
menpe (ekuazio sistema ebatzi gabe). (3,5 puntu).
3. Hodiaren barneko gainazalaren tenperatura (T1), hodiaren kanpoko gainazalaren
tenperatura (T2) eta hegalen muturreko tenperatura (T3).(2 puntu).
4. Hegalen eraginkortasuna (ε). Tenperatura eremua ebaztea lortu ez baldin bada,
suposatu T2=165ºC. (2 puntu).

38mm
1mm

76mm
Datuak:
Burutu beharreko kalkuluetarako suposatu jariakinen (ura eta gasa) tenperatura
konstantea dela eta sarrera eta irteerako bataz bestekoaren berdina dela.
Hegalen muturreko bero transferentzia abiadura arbuiagarria dela suposatu.

OHARRA: emandako dokumentazioaz aparte ezin daiteke bestelakorik erabili

You might also like