You are on page 1of 3

Aditz bereziak

BEGIRATU

Hiru adiera ditu aditz honek.

Begiratu = mirar Zer-Nori-Nork Nori begiratu: Elkarri begiratu zioten.


Zer-Nork Nora begiratu, Non begiratu: Atzera begiratu zuten, Gelan begira eza
Begiratu = babestu Nor-Nork Begira ezazu lapikoa, erre ez dadin.
Begiratu = cuidarse de Nor Nondik begiratu: Mendi horretara bakarrik joatetik begiratu zaitez.

DEITU / DEI EGIN

Deitu = llamar, citar, convocar / Nor-Nork (ekialdean) / Nor-Nori-Nork (mendebaldean)


Irakasleak bilera batera deitu gaitu. Telefonoz deitu diogu.
Dei egin = llamar / Nor-Nori-Nork
Jonek dei egin dizu.

EKIN

Ekin = gogor aritu, hasi Objetoa beti datiboan du. / Nor-Nori-Nork

Ekin neskak! ekin gogotik! Lanari ekin diogu.

EMAN

Zenbait aditz-lokuzio sortzeko erabiltzen da. Nor-Nori-Nork


Gogoak eman: Gogoak ematen didanean egingo dut.
Negarrari eman: Berria entzutean negarrari eman zion.
Ihesari eman: Lapurrak ikustean ihesari eman zioten.
Edanari eman: Porrotaren aurrean edanari emateko arriskua dago.

ERAGIN

Eragin = obligar a hacer, influir, accionar / Nor-Nori-Nork


Eragiozu aurreko danbolinari. Jan eragin zion.

Eragin = provocar / Nor-Nork


Euriteak uholdeak eragin zituen.

ERANTZUN

Batzuetan ZER izkutuan azaltzen da. Nor-Nori-Nork / Nor-Nork


Nire galderari ez zenion ezer erantzun. Berehala erantzungo dizut. Ez du erantzun nahi.

ERASO
Gauez eraso ziguten.

EUTSI

Eutsi = sostener, mantener / Nor-Nori-Nork


Ezin genion barreari eutsi. Emandako hitzari eutsiko diogu.

HELDU

Heldu = oratu, kosk egin / Nor-Nori-Nork


Hankatik heldu nion. Eltxoak heldu zidan bart.

UKITU

Ukitu = tocar / Nor-Nork / Nor-Nori-Nork (objektua duenean)


Ukitu zion lepoa baina ez zen mugitu. Nahi gabe ukitu nuen besoan.
Ukitu = aludir / Nor-Nork
Gai hori arinki ukitu genuen.

ITXARON

Nor-Nori-Nork
Zortziak arte itxarongo dizut.
Objeturik ez dagoenean / Nor-Nork
Ekaitza pasa arte itxaron genuen.

JARRAITU

Nor-Nori-Nork
Amaren lanbideari jarraitu zion. Araudiari jarraitu diogu.
Nor-Nork
Lanean jarraitzen du. (zertan)

ZENBAIT ADITZ-LOKUZIO

Zenbait aditz-lokuzio sortzeko erabiltzen da: hots egin, so egin, agur egin, barre egin,
bultza egin... / Nor-Nori-Nork
Barre egin ziguten. So egin genion.

BELDURTU/BELDUR

Hiru eratan erabil liteke:

NOR: Beldurrezko pelikulak ikustean beldurtzen naiz.


Berandu etorriko ote den beldur naiz.
Beldurrak nago.
NOR-NORK: Egoera honek beldurtzen nau.
Beldurra dut mutiko horrek astakeriaren bat egingo ote duen.
Beldurra dauka barruraino sartuta.
NOR-NORI-NORK: Zuzendariaren begiratuari beldurra diot.
Beldurra ematen dit jende aurrean hitz egiteak.

LAGUNDU

NOR-NORK (ekialdean)
NOR-NORI-NORK (mendebaldean)
NOR-NORK (Nori zehaztu gabe dagoenean)
Lagunduko dizut lan hori bukatzen.
Etxera lagunduko dizut.
Goiz jaikitzeak zoriontsu izaten laguntzen du.

You might also like