You are on page 1of 2

4.

- GATAZKAREN ONDORIOAK ETA BAKEAREN ANTOLAKETA

a. Galera demografiko eta material handiak:


 Galera demografikoak: 8 miloi hildako et 21 milioi zauritu baino gehiago
eragin zituen. 
 Galera materialak: ez ziren giza galerak bezain handiak izan batez ere
fronterak oso egonkorrak zirelako. Frantziako ipar-ekialdean, Belgikan eta
Italiaren iparraldean egon zen suntsiketa handia. Zehatz-mehatz,
nekazaritza-lurrak, meatzeak eta biztanle- guneak kaltetu ziren.
 Europako herrialdeen zorpetzea: gerraren gastuak ordaintzeko, herrialde
askok maileguak eskatu zituzten atzerrian, batez ere Estatu Batuetan. Hori
dela eta, gera bukatu eta gero herrialdeak zorpetuta zeuden

b. Bakearen antolaketa

Parisko Bakea (1919-20)


Parisko konferentzia (  1919) Herrialde irabazleen artean ospatu zen eta herrialde
galtzaileei baldintza jakin batzuk ezarri zizkieten itun bidez

  Parisko Bakea: Herrialde irabazleek galtzailekoekin sinatutako itun multzoa da.


Versailleskoa (Alemaniarekin), Austria, Hungaria, turkia eta Bulgariarekin beste itun
batzuk sinatu ziren. Baina Versaillesko ituna garrantzitsuena da

 Parisko Bakearen itunaren helburu nagusiak hauexek izan ziren:


1. Alemaniaren suspertzea (indartzea) eragoztea, potentzia handi ez
bihurtzeko.
2. Potentzia irabazleen artean oreka lortzea (batez ere Balkanetan eta
kolonietan, gatazka posibleak saihesteko)
3. Errusia isolatuta uztea (erregimen komunista ezarri zelako eta iraultza
mundu osora ez kutsatzeko)

Parisko Konferentzian Nazioen Elkartea sortzea erabaki zen eta Estatu Batuetako Wilson
presidenteen 14 puntuak kontuan hartu zituen. Bere helburua zen bakea mantentzea. Dena
den, Alemaniak, Errusiak eta Estatu Batuek ez zuten parte hartu , horrek beste arazo
batzuekin batera, porrot egin zuen.

C. LURRALDE ALDAKETAK

 Inperioak desagertu ziren, zatitzen ziren: Alemaniako, Austria-Hungariako eta


Otomandar imperioa. Gainera lurralde asko galdu zituzten:

i. Alemaniak kolonia guztiak galdu zituen (Frantziak eta Britainia Handiak bereganatu).
Alsazia eta Lorena Frantziari itzuli zizkion Poznan eta Prusia Poloniari, eta Sarre
Nazioen Elkartearen administraziopean geratu zen.

ii. Austria-Hungariako Inperioa hainbat herritan zatitu zen: Austria, Hungaria  eta
Txekoslovakia eta Jugoslavia.

Errumaniari eman zuen Transilvania

1
iii. Otomandar Inperioa: iraultza baten ostean, Turkiako Errepublika bihurtu zen, eta
lurraldeak galdu zituen: Siria Frantziari eman zion, Irak eta Palestina Britainia Handiari
et zenbait lurralde italiari eta Greziari.

 Errusiar inperiotik Finlandiak, Estoniak , letoniak eta lituaniak atera ziren.


 Polonia berpiztu zuen Errusiako, Alemaniako eta Austriako lurralde batzuk
eskuratuta

D. Gerraren beste ondorioak


 Alemaniak Versaillesko Ituna sinatu bazuen ere, ez zuen onartu, Diktat zela hau da,
inposaketa bat zela, Alemania eta bere aliatuak gerraren erantzule bakartzat jo
zuten eta gerra-ordain handiak ordaintzera kondenatu izan zuen. Gainera baliabide
militarrak murriztu behar izan zituen eta Renania desmilitarizazioa onartu behar
izan zuen.  
Horrek Alemaniaren mendeku- nahia indartu zuten .

You might also like