You are on page 1of 5

GAZTEAK ETA EMANTZIPATZEKO AUKERAK

Abuztuaren 12a Gazteen Nazioarteko Eguntzat hartzen da. Beraz, egun hori
aprobetxatuta, bereziki garrantzitsua iruditzen zaigun gai bat azaldu nahiko genuke
Arartekoari dagokion ikuspegitik, hau da, --1-- : gazteen emantzipazio aukerak, gazteak
beren bizitzez erabat arduratzeko, gizartean parte hartu eta gizarte osoari ekarpenak
egiteko dituzten ahalbideak.

Orain dela hiru urte argitaratu genuen Gazteentzako etxebizitza politika publikoak
EAEn izenburuko txosten berezia. Txosten hartan, gazteen beharrak --2-- (erkidegoen
eta herrialdeen arteko ikuspegi konparatutik begiratuta ere bai); gero, dagokion
moduan, hainbat gomendio egin genituen (42, hain zuzen).

Lehen begiratuan, bigarren mailako gaia lirudike, baina izugarrizko eragina du


emantzipatzeko aukeretan. Izan ere, etxebizitza, gaur eta hemen, premia-premiazko
baliabidea da eta, hori gabe, ia ezinezkoa izaten da garapen pertsonal eta sozial osoa
ahalbidetuko duen bizimodu autonomoa hastea. Oinarrizko elementua da beraz,
aurretiazko baldintza bat, gizarte dinamikan bete-betean sartu ahal izateko, bizimodu
normalizatua hasi ahal izateko, pertsonek −kasu honetan, gazteek− beren ahalmen
guztiak garatu ahal izateko, --3-- .

Gazteen emantzipazioa honela azal daiteke: besteren mende dagoen --4-- . Aldaketa
hori prozesu arras garrantzitsua da, horren bitartez sartzen dira gazteak helduen
munduan eta hartzen dute erabat beren gain euren erantzukizuna. Prozesu horrek
zerikusi zuzena du baliabide ekonomikoekin (norberarenak nahiz familiarenak ), eta,
hortaz, lotura du etxebizitza lortzeko zailtasunekin eta lan-merkatuan egonkortasun
handiagoko edo, nahiago bada, prekariotasun gutxiagoko egoeran sartzeko
zailtasunekin.

Alabaina, emantzipazio prozesuetan, berebiziko eragina dute ez bakarrik prestakuntza


jasotzeko, lana izateko edo etxebizitza eskuratzeko benetako aukerek; erabakigarria da,
halaber, gazteek −beren sineste, balio, esperientzia, --5-- − aukera horiek nola
hautematen eta baloratzen dituzten.

Kontua da, arrazoi batzuengatik edo besteengatik, emantzipatzeko batez besteko adina
dezente atzeratu dela EAEn azken hamarkadetan. Hirurogeiko hamarkadan, adibidez,
Euskadiko gazteek batez beste 23 urte baino gutxiagorekin uzten zuten familiaren etxea.
Laurogeiko hamarkadan, berriz, emantzipatzeko adina 24 urtera atzeratu zen
emakumeentzat eta 25era gizonentzat. Laurogeita hamarreko hamarraldiaren
bukaeran, atzerapena askoz handiagoa zen: gizonek familiaren etxean jarraitzen zuten,
batez beste, 30 urte pasatxo izan arte; emakumeak, 28 urtera arte. --6-- . Hala ere, oso
litekeena da emantzipazio adina berriz ere atzeratzea, krisialdiarekin edo ziurgabetasun
uneekin lotuta.

Sarritan esan ohi da oraingo gazteen belaunaldia ongien prestatutakoa dela, baina, hala
ere, guztiok dakigu gazte asko nekez egin daitezkeela beren bizitzaren kargu. Gazteen
emantzipazioa erraztea, gazteek gizarte-bizitzan erabat parte hartzea eta arduratzea, --
7-
HUTSUNEAK BETE
1. Espektatiba eta abarren arabera
2. Ahalmenok oso mesedegarriak baitira euren bizitzarako eta bizi diren
gizarterako
3. Azken urteotan, adin horiek zertxobait behera egin zutela adierazten zuten
eskura zeuden datuek
4. Gazte izatetik heldu autonomo izatera igarotzea
5. Horixe da gaur egun politika publiko guztiek beren lehentasunen artean jarri
beharko luketen erronka.
6. Eskubideak defendatzearen ikuspegitik
7. Aztertu eta etxebizitza politikak ebaluatu genituen

SINONIMOAK
1. Ahalbideak
2. Konparaturik
3. Ahalbidetuko
4. Mesedegarriak
5. Arras
6. Egonkortasun (antonimoa)
7. Berebiziko
8. Hautematen
9. Hamarraldiaren
10. Nekez (antonimoa)
ZUZENKETA
HUTSUNEAK BETE
1. eskubideak defendatzearen ikuspegitik
2. aztertu eta etxebizitza politikak ebaluatu genituen
3. ahalmenok oso mesedegarriak baitira euren bizitzarako eta bizi diren
gizarterako
4. gazte izatetik heldu autonomo izatera igarotzea
5. espektatiba eta abarren arabera
6. Azken urteotan, adin horiek zertxobait behera egin zutela adierazten zuten
eskura zeuden datuek
7. horixe da gaur egun politika publiko guztiek beren lehentasunen artean jarri
beharko luketen erronka.
SINONIMOAK
1. Ahalbideak-baliabideak, ahalmenak// eskubideak
2. Konparaturik-alderaturik
3. Ahalbidetuko-aukera emango
4. Mesedegarriak-onuragarriak
5. Arras-guztiz, erabat, zeharo
6. Egonkortasun (antonimoa)-ezegonkortasun
7. Berebiziko-sekulako,ikaragarrizko,izugarrizko
8. Hautematen-antzematen, nabaritzen
9. Hamarraldiaren- hamarkadaren
10. Nekez (antonimoa)-erraz, aise

ERREPARATU:
 Ordu zehatza (puntu-puntuan) dela adierazteko:
Hiru-hirurak dira.
Zazpi-zazpietan egon behar dugu.
 Esaten den ordutik minuturen bat pasatu dela adierazteko:
Zer ordu da? Hirurak jota/pasatxo/pasata.
 Ordua izateko denbora gutxi falta dela adierazteko:
Hirurak jotzeko daude
 Gutxi gorabeherako ordua:
Zazpiak inguru dira
Zazpi eta erdiak inguruan etorriko naiz.
Bostak inguruko metroa hartuko dut.
GAZTEAK ETA EMANTZIPATZEKO AUKERAK

Abuztuaren 12a Gazteen Nazioarteko Eguntzat hartzen da. Beraz, egun hori
aprobetxatuta, bereziki garrantzitsua iruditzen zaigun gai bat azaldu nahiko genuke
Arartekoari dagokion ikuspegitik, hau da, eskubideak defendatzearen ikuspegitik:
gazteen emantzipazio aukerak, gazteak beren bizitzez erabat arduratzeko, gizartean
parte hartu eta gizarte osoari ekarpenak egiteko dituzten ahalbideak.

Orain dela hiru urte argitaratu genuen Gazteentzako etxebizitza politika publikoak
EAEn izenburuko txosten berezia. Txosten hartan, gazteen beharrak aztertu eta
etxebizitza politikak ebaluatu genituen (erkidegoen eta herrialdeen arteko ikuspegi
konparatutik begiratuta ere bai); gero, dagokion moduan, hainbat gomendio egin
genituen (42, hain zuzen).

Lehen begiratuan, bigarren mailako gaia lirudike, baina izugarrizko eragina du


emantzipatzeko aukeretan. Izan ere, etxebizitza, gaur eta hemen, premia-premiazko
baliabidea da eta, hori gabe, ia ezinezkoa izaten da garapen pertsonal eta sozial osoa
ahalbidetuko duen bizimodu autonomoa hastea. Oinarrizko elementua da beraz,
aurretiazko baldintza bat, gizarte dinamikan bete-betean sartu ahal izateko, bizimodu
normalizatua hasi ahal izateko, pertsonek −kasu honetan, gazteek− beren ahalmen
guztiak garatu ahal izateko, ahalmenok oso mesedegarriak baitira euren bizitzarako eta
bizi diren gizarterako.

Gazteen emantzipazioa honela azal daiteke: besteren mende dagoen gazte izatetik heldu
autonomo izatera igarotzea. Aldaketa hori prozesu arras garrantzitsua da, horren
bitartez sartzen dira gazteak helduen munduan eta hartzen dute erabat beren gain euren
erantzukizuna. Prozesu horrek zerikusi zuzena du baliabide ekonomikoekin
(norberarenak nahiz familiarenak ), eta, hortaz, lotura du etxebizitza lortzeko
zailtasunekin eta lan-merkatuan egonkortasun handiagoko edo, nahiago bada,
prekariotasun gutxiagoko egoeran sartzeko zailtasunekin.

Alabaina, emantzipazio prozesuetan, berebiziko eragina dute ez bakarrik prestakuntza


jasotzeko, lana izateko edo etxebizitza eskuratzeko benetako aukerek; erabakigarria da,
halaber, gazteek −beren sineste, balio, esperientzia, espektatiba eta abarren arabera−
aukera horiek nola hautematen eta baloratzen dituzten.

Kontua da, arrazoi batzuengatik edo besteengatik, emantzipatzeko batez besteko adina
dezente atzeratu dela EAEn azken hamarkadetan. Hirurogeiko hamarkadan, adibidez,
Euskadiko gazteek batez beste 23 urte baino gutxiagorekin uzten zuten familiaren etxea.
Laurogeiko hamarkadan, berriz, emantzipatzeko adina 24 urtera atzeratu zen
emakumeentzat eta 25era gizonentzat. Laurogeita hamarreko hamarraldiaren
bukaeran, atzerapena askoz handiagoa zen: gizonek familiaren etxean jarraitzen zuten,
batez beste, 30 urte pasatxo izan arte; emakumeak, 28 urtera arte. Azken urteotan, adin
horiek zertxobait behera egin zutela adierazten zuten eskura zeuden datuek. Hala ere,
oso litekeena da emantzipazio adina berriz ere atzeratzea, krisialdiarekin edo
ziurgabetasun uneekin lotuta.

Sarritan esan ohi da oraingo gazteen belaunaldia ongien prestatutakoa dela, baina, hala
ere, guztiok dakigu gazte asko nekez egin daitezkeela beren bizitzaren kargu. Gazteen
emantzipazioa erraztea, gazteek gizarte-bizitzan erabat parte hartzea eta arduratzea,
horixe da gaur egun politika publiko guztiek beren lehentasunen artean jarri beharko
luketen erronka.

You might also like