You are on page 1of 4

Bi generoen arteko berdintasuna

Irakurri arretaz testua eta hutsune bakoitzean dagokion hitza


jartzen saia zaitez.

Berdintasuna ez da inorentzat kaltegarri


Natale Irastorza
(1) , zuetako batzuk ikusiko zenuten Emma Watsonek, duela ez asko,
NBEn (Nazio Batuen Erakundean) eman zuen mintzaldia. Batzuei izena arrotza egingo zaizuen
(2) , ziur nago denek ezagutzen duzuela Harry Potter saga famatuaren
protagonistetako bat den Hermione Granger. Bada, hau Borondate Oneko Nazio Batuetako
enbaxadore izendatu zuten duela sei bat hilabete, eta, aipatutako egunean, bai bertako
gainerako enbaxadoreak eta (3) ia mundu osoa ere liluratuta utzi zuen
hitzaldia egin zuen. Zein zen gaia? Feminismoa. (4) ez gaur horren
zabaldua dagoen gizonen aurkako feminismoa, eta (5) emakumeek
bakarrik defendatzen dutena ere; bi generoen arteko berdintasuna aldarrikatzen duena (6)
. Eta hori da, hain zuzen, idatzi honen nahia, feminismoari buruzko ikuspuntu
desberdin bat ikusaraztea.
Ezer esan (7) , kontuan hartu behar da gaur egun dugun egoera. Unicef
erakundearen (8) , adinez txikikoak izanda, ezkontzera -gehienetan haien
adina hirukoizten edota laukoizten duten gizonekin- behartu dituzten 700 milioi emakume bizi
dira gaur egun. (9) gehiago, gaur egun hiru emakumetatik bat hamabost
urte (10) lehenago ezkontzera behartua izan da (250 milioi (11)
ume). Eta, noski, ez dira ahaztu behar haurdunaldien ondorioz gertatutako
heriotzak. Egoera hau bidegabekoa eta penagarria den arren, ez dugu muturretako kasuetara
jo behar bi sexuen arteko bereizketa nabaritzeko.
“Garatutzat” ditugun lurraldeetan ere badaude diskriminazioak. Urruti joan (12)
, Espainian bertan egunero 3,6 salaketa jartzen dira emakume batek lanorduan diskriminazioren bat
jaso duelako, soldatagatik, bai sexu-jazarpenagatik, bai amatasunagatik
eta baita beste hainbat arrazoirengatik ere. Zentzuzkoa iruditzen zait, (14) , egoera bidegabeko
hau eta baita mundu osoan zehar gertatzen diren antzeko egoerak salatzea, amaiera ematen
saiatu eta berdintasuna defendatzea.
Sarean feminismoa aldarrikatzen duten blog batzuetan ibili eta gero, konturatu nintzen
badagoela esaten duenik feminismoa emakumeei dagokigun arloa dela eta emaztekienganako
gutxiespen eta diskriminazioari amaiera emateaz eta gizonezkoek duten adinako botere eta
eskubideak lortzeaz emakumeok arduratu beharko ginatekeela, beste sexuari parte hartzen ez
utziz. (15) NBEko Borondate oneko enbaxadore den 24 urteko gazteak
ederto azaldu zuen (16) , definizioz feminismoak zera esan nahi du:
emakumearen eta gizonaren eskubide berdintasuna aldezten duen dotrina. (17)
, ba al du inongo zentzurik mugimendu honetan parte hartu nahi duten gizonak aldentzeak?
Hau da, nola da posible feminismoa mundu osoan zabaltzea eta ideia hau biztanle guztiek
partekatzea, mezua gaur egun bizi garen pertsonen erdiarentzat zuzenduta badoa eta erdi honek
bakarrik parte hartzen badu?

(18) , sexuen arteko bereizketaz hitz egiten dugunean emakumeongan


soilik eragiten duela pentsatzen dugu, bereizketa honek mutil eta gizon askorengan ondorioak
badituela ahaztuz. Gizonezkoak espektatiba batzuk betetzera behartuta daude (19)
. Hau da, gizon bat ausarta izatea espero da, inoiz negar ez egitea, sentimendurik ez azaltzea,
indartsua izatea, kirola eta indarkeria gustatzea… Emakume bat, (20)
, jatorra eta sentibera izatea, amatasuna gustatu eta haurrak eduki nahi izatea, itxuragatik

arduratzea, etab.

(21) , bi generoen arteko bereizketa honek bai gizonezkoei eta baita


emakumezkooi eragiten digunez gero, zergatik ez borrokatu biok batera berdintasuna
lortzearren? Hor dago koska; mugimendu honek defendatzen duen bi sexuen arteko
Questi-online webgunean sortua
berdintasuna lortzeko gakoa: batasuna. Bai gizonek eta (22) emakumeek
ere, irizkidetasunean diskriminazio eta bereizketaren kontra borrokatzea. Artean ditugun
desberdintasunak alde batera utzi eta helburu berdinaren alde egitea.

(1) Agian (9) Baina (17) Beraz


Nahiz eta Are Baizik
Arren Eta Ere
(10) baino (18) Gainera
(2) akaso

arren edo Eta

seguru baina Zeren

(11) bat (19) izan ere


(3) baita ere

hala gutxi gorabehera dena dela

baita inguru nolabait

(4) Baizik (12) gabe (20) aldiz

Baita ordez hala ere

Baina haatik bestela

(5) ezta (13) bai (21) Ostera


ere ez nola Beraz
ezta ere hala Alabaina

(6) gainera (14) zeren (22) baita

baizik beraz baita ere

behintzat baina ere bai


(7) aurrean (15) Dena dela

aurka Baina

arabera Bestela
(8) aitzitik (16) bezainbeste

arren bezala
aurretik adina
Questi-online webgunean sortua
Zuzenketa-orria
Berdintasuna ez da inorentzat kaltegarri

Natale Irastorza

(Agian) , zuetako batzuk ikusiko zenuten Emma Watsonek, duela ez asko, NBEn (Nazio Batuen
Erakundean) eman zuen mintzaldia. Batzuei izena arrotza egingo zaizuen (arren) , ziur nago denek
ezagutzen duzuela Harry Potter saga famatuaren protagonistetako bat den Hermione Granger. Bada, hau
Borondate Oneko Nazio Batuetako enbaxadore izendatu zuten duela sei bat hilabete, eta, aipatutako
egunean, bai bertako gainerako enbaxadoreak eta (baita) ia mundu osoa ere liluratuta utzi zuen
hitzaldia egin zuen. Zein zen gaia? Feminismoa. (Baina) ez gaur horren zabaldua dagoen gizonen
aurkako feminismoa, eta (ezta) emakumeek bakarrik defendatzen dutena ere; bi generoen arteko
berdintasuna aldarrikatzen duena (baizik) . Eta hori da, hain zuzen, idatzi honen nahia, feminismoari
buruzko ikuspuntu desberdin bat ikusaraztea.
Ezer esan (aurretik) , kontuan hartu behar da gaur egun dugun egoera. Unicef erakundearen (arabera)
, adinez txikikoak izanda, ezkontzera -gehienetan haien adina hirukoizten edota laukoizten duten
gizonekin- behartu dituzten 700 milioi emakume bizi dira gaur egun. (Are) gehiago, gaur egun hiru
emakumetatik bat hamabost urte (baino) lehenago ezkontzera behartua izan da (250 milioi (bat)
ume). Eta, noski, ez dira ahaztu behar haurdunaldien ondorioz gertatutako heriotzak. Egoera hau
bidegabekoa eta penagarria den arren, ez dugu muturretako kasuetara jo behar bi sexuen arteko
bereizketa nabaritzeko.
“Garatutzat” ditugun lurraldeetan ere badaude diskriminazioak. Urruti joan (gabe) , Espainian bertan
egunero 3,6 salaketa jartzen dira emakume batek lanorduan diskriminazioren bat jaso duelako, (bai)
soldatagatik, bai sexu-jazarpenagatik, bai amatasunagatik eta baita beste hainbat arrazoirengatik ere.
Zentzuzkoa iruditzen zait, (beraz) , egoera bidegabeko hau eta baita mundu osoan zehar gertatzen
diren antzeko egoerak salatzea, amaiera ematen saiatu eta berdintasuna defendatzea.
Sarean feminismoa aldarrikatzen duten blog batzuetan ibili eta gero, konturatu nintzen badagoela esaten
duenik feminismoa emakumeei dagokigun arloa dela eta emaztekienganako gutxiespen eta
diskriminazioari amaiera emateaz eta gizonezkoek duten adinako botere eta eskubideak lortzeaz
emakumeok arduratu beharko ginatekeela, beste sexuari parte hartzen ez utziz. (Baina) NBEko
Borondate oneko enbaxadore den 24 urteko gazteak ederto azaldu zuen (bezala) , definizioz
feminismoak zera esan nahi du: emakumearen eta gizonaren eskubide berdintasuna aldezten duen
dotrina. (Beraz) , ba al du inongo zentzurik mugimendu honetan parte hartu nahi duten gizonak
aldentzeak? Hau da, nola da posible feminismoa mundu osoan zabaltzea eta ideia hau biztanle guztiek
partekatzea, mezua gaur egun bizi garen pertsonen erdiarentzat zuzenduta badoa eta erdi honek bakarrik
parte hartzen badu?
(Gainera) , sexuen arteko bereizketaz hitz egiten dugunean emakumeongan soilik eragiten duela
pentsatzen dugu, bereizketa honek mutil eta gizon askorengan ondorioak badituela ahaztuz.
Gizonezkoak espektatiba batzuk betetzera behartuta daude (nolabait) . Hau da, gizon bat ausarta izatea
espero da, inoiz negar ez egitea, sentimendurik ez azaltzea, indartsua izatea, kirola eta indarkeria
gustatzea… Emakume bat, (aldiz) , jatorra eta sentibera izatea, amatasuna gustatu eta haurrak eduki
nahi izatea, itxuragatik arduratzea, etab.
(Beraz) , bi generoen arteko bereizketa honek bai gizonezkoei eta baita emakumezkooi eragiten
digunez gero, zergatik ez borrokatu biok batera berdintasuna lortzearren? Hor dago koska; mugimendu
honek defendatzen duen bi sexuen arteko berdintasuna lortzeko gakoa: batasuna. Bai gizonek eta
(baita) emakumeek ere, irizkidetasunean diskriminazio eta bereizketaren kontra borrokatzea. Artean
ditugun desberdintasunak alde batera utzi eta helburu berdinaren alde egitea.

Questi-online webgunean sortua

You might also like