You are on page 1of 8

Zubiak eta ispiluak

2019ko urriak 3 Pili Kaltzada

Ispilu handi bat dugu etxeko sarrera-irteeran. Eguna etxetik ----1-- zereginetan eman
eta gero bueltatzen garenean, hark itzultzen ---2--- garenaren neurrira; goizean etxetik
irteteko unean, berriz, izan nahi dugunaren ---3--- bueltatzen digu. Geure burua
ikusteko baino, denborak nola higatzen ---4--- konprobatzeko balio du ispilu horrek.
Iheskor begiratzen diot nik, aurrez aurre alabek (adinaren kontua izango da, zer dakit
nik).

Oso bestelakoak dira ezustean, eta ia traizioz, kalean harrapatzen zaituzten ispiluak,
----5---- denda bateko erakusleihoan, ----5---- taberna-zulo bateko korridore estuan. ---
6--- etxeko ispiluan zuk zeuk aztertzen duzu zeure burua, baina kalekoek zu aztertzen
zaituzte. Askoz deserosoagoak dira: errukirik gabe eta otoz otoan ikusten duzu zeure
burua, aldez aurretik zeozer edertzeko aukerarik gabe. Bada, Zubiak dokumentala (Jon
Sistiaga eta Alfonso Cortés-Cavanillas) azken ispilu horietako bat da: ispilu handi bat,
gupidarik gabea, nahitaez zelatatzen zaituena zuk beste aldera begiratzeko tentazioa
---7---

Spoiler egiteko beldurrik ez dago hemen, kontakizunaren gertaera ezaguna baita: Juan


Mari Jauregiren alarguna da Maixabel Lasa eta haren hiltzailea Ibon Etxezarreta, eta
elkarrekin hitz egiteko elkartu dira, mahai baten inguruan. Jakina da, halaber, ---8---
urteetako ahaleginean ---9--- bizikidetza deitzen dugun hori eraikitzeko, zehazki
horrek zer esan nahi duen ez badakigu ere.

Begiratu izu bat, begien kliska bat, nahikoa da Maixabel Lasa eta Ibon Etxezarretaren
arteko solasaldiaren islan harrapatuta geratzeko. Balio estatistikorik batere ez du, baina
esango nuke ezeroso irten ginela ia denok zine-aretotik, nire atzetik ---10--- hitzak
entzun bainituen, eta ---11--- .

Kontraesanak agerian utzi dizkit zubi horretan aurrera egin ---12--- . Neure burua
irudikatu dut egoera horretan: kalera ematen duen kristalera handiaren parean bi
lagunentzako mahaia atondu bitartean, ezkerrean ogia jarri dut, zapi zuri garbia laga dut
plateraren ondoan (gainean beharko luke?) eta eseri ---13--- naiz. ---14--- mina eragin
didan pertsona dut aurrez aurre, urduri ---15--- : zer esan, nola begiratu, zer galdetu?
Edo nire aurrean dago izenik ez duen mina eragin diodan emakumea: nola begiratu, zer
erantzun?

Egongo dira haserre, asaldatuta, beren onetik aterata irten zirenak, edota filma ikusi
gabe aldez aurretik halakorik ez ikustea erabakiko dutenak ere. Ulergarria da, noski,
zauri guztiek ebakiondo ia berbera utzi arren, bakoitzaren orbaintzea oso desberdina
delako.

Elkarrizketa horrek ez du tranpa egiteko zirrikiturik uzten, ez du auto-atsegin emate


merkea onartzen, eta zintzoa ---16--- , ez dakit zer erantzungo nukeen nik. Pentsatu nahi
dut zubiaren alde horretara iristeko gauza izango nintzatekeela, baina nola jakin?

Horrexek utzi ninduen deseroso, eta asko eskertzen dut ataka gaizto horretan ---17--- .
Neure burua han ikusi nahi nuen. Goibel atera nintzen, barruak mugituta, hitzez
azaltzen zaila den sentimenen zurrunbiloan murgilduta. Txiki-txiki eginda, hitz batez,
ispilu horrek bueltatzen dituen hitzak eta irudiak zartako handiak direlako. Neure
buruari galdetu nion kapaz izango ---18--- nintzen neroni ulertzeko ahalegin hori
egiteko, enpatia hitz ederra nire miseria eta zama guztiarekin zikintzeko. Erosoa da ---
19--- etxeko ispilu domestikatuan aurkitzea, baina gordintasunaren islari aurrez aurre
begiratu beharko diogu noizbait zer garen eta zer izango garen argi ---20----
HUTSUNEAK BETE

1. kanpoko/kanpotik/kanpo
2. digu/gaitu/gintuen
3. atsekabea/isla/nahigabea
4. gaituen/duten/digun
5. baita….ere/dela………dela
6. Gainera/Batez ere/Izan ere,
7. baduzu ere/duzulako/
8. biek ala biek/esta pentsatu ere/inondik ere
9. dakarte/dagokie/dihardutela
10. zetozenen/zetozenaren/zetorren
11. ere bai buru-makur irten zirenen isiltasuna aditu/baita buru-makur irten zirenen
isiltasuna aditu ere
12. beharrak/beharra/beharrek
13. ote/omen/egin
14. Ez dago izendatzerik/Izendatzerik ez dagoen/Ez dagoen izendatzerik
15. Samar/apur bat
16. izateari/izate aldera/izaten
17. erortzeko/erori izana/erortzeari
18. ote/omen/egin
19. gure burua/geure burua/geure buruak
20. ikusten badugu/ikusiko badugu.
SINONIMOAK 1. “Iheskor begiratzen diot nik,…”
1. Zeregin -kor atzizkidun hitz gehiago
2. Higatu ezagutzen duzu?
3. Ezustean
4. Errukirik
5. Nahitaez 2. “Oso bestelakoak dira..”
6. Bizikidetza
7. Izu Zer esan nahi du bestelakoak
8. Laga hitzak?
9. Asaldatuta
10. Ebakiondo
11. Zirrikiturik
12. Goibel

Ulermen galderak
1. Pili Kaltzadaren arabera, zer/ nolakoa da Zubiak dokumentala?

2. Zergatik dio ez dagoela spoiler egiteko beldurrik?

3. Zenbat pertsona elkartu dira? Nortzuk dira?

4. Denak irten ziren deseroso


-Egia ala gezurra?
5. Nola irten zen idazlea zinema-aretotik?
-Auto-atsegin emate merkea zuela
-Goibel. Gainera, hitzez azaltzen erraza den sentimenduz beterik.
-Txiki-txiki eginda.
6. Oso erosoa da gordintasunaren islari aurrez aurre begiratzea
-Egia ala gezurra?

ZUZENKETA
HUTSUNEAK BETE
1. Kanpoko
2. Gaitu
3. Isla
4. Gaituen
5. dela dela
6. Izan ere,
7. baduzu ere.
8. biek ala biek
9. dihardutela
10. zetozenen
11. baita buru-makur irten zirenen isiltasuna aditu ere
12. beharrak
13. egin
14. Izendatzerik ez dagoen
15. Samar
16. izate aldera
17. erori izana
18. ote
19. geure burua
20. ikusiko badugu.
SINONIMOAK
1. Eginkizun, betebehar
2. Gastatu
3. Ustekabean
4. Gupidarik
5. Ezinbestez, derrigorrean
6. Elkarbizitza
7. Ikara
8. Utzi
9. Aztoratu, sumindu, larritu
10. Orbain
11. Tarterik
12. Ilun, triste, betilun, kopetilun

ATZIZKIA
Iheskor, aldakor, galkor, iraunkor, sakor, baikor, ezkor, kutskor, apurkor, egonkor…..
BESTELAKOA/ BESTELA
 Nik bestela pentsatzen dut.
 Aita lotsagabea izan arren, alaba bestelakoa da.

Ulermen galderak
1. Pili Kaltzadaren arabera, zer/ nolakoa da Zubiak dokumentala?
Ispilu handi bat, gupidarik gabea, nahitaez zelatatzen zaituena zuk beste aldera
begiratzeko tentazioa baduzu ere

2. Zergatik dio ez dagoela spoiler egiteko beldurrik?


Kontakizunaren gertaera ezaguna delako

3. Zenbat pertsona elkartu dira? 2 Nortzuk dira?


Juan Mari lasaren alarguna den Maixabel Lasa eta haren hiltzailea Ibon Etxezarreta

4. Denak irten ziren deseroso


-Gezurra. Ia denak
5. Nola irten zen idazlea zinema-aretotik?
-Auto-atsegin emate merkea zuela
-Goibel. Gainera, hitzez azaltzen erraza den sentimenduz beterik.
-Txiki-txiki eginda.
6. Oso erosoa da gordintasunaren islari aurrez aurre begiratzea.
-Gezurra.

Zubiak eta ispiluak

2019ko urriak 3 Pili Kaltzada


Ispilu handi bat dugu etxeko sarrera-irteeran. Eguna etxetik kanpoko zereginetan eman
eta gero bueltatzen garenean, hark itzultzen gaitu garenaren neurrira; goizean etxetik
irteteko unean, berriz, izan nahi dugunaren isla bueltatzen digu. Geure burua ikusteko
baino, denborak nola higatzen gaituen konprobatzeko balio du ispilu horrek. Iheskor
begiratzen diot nik, aurrez aurre alabek (adinaren kontua izango da, zer dakit nik).

Oso bestelakoak dira ezustean, eta ia traizioz, kalean harrapatzen zaituzten ispiluak,
dela denda bateko erakusleihoan, dela taberna-zulo bateko korridore estuan. Izan ere,
etxeko ispiluan zuk zeuk aztertzen duzu zeure burua, baina kalekoek zu aztertzen
zaituzte. Askoz deserosoagoak dira: errukirik gabe eta otoz otoan ikusten duzu zeure
burua, aldez aurretik zeozer edertzeko aukerarik gabe. Bada, Zubiak dokumentala (Jon
Sistiaga eta Alfonso Cortés-Cavanillas) azken ispilu horietako bat da: ispilu handi bat,
gupidarik gabea, nahitaez zelatatzen zaituena zuk beste aldera begiratzeko tentazioa
baduzu ere.

Spoiler egiteko beldurrik ez dago hemen, kontakizunaren gertaera ezaguna baita: Juan


Mari Jauregiren alarguna da Maixabel Lasa eta haren hiltzailea Ibon Etxezarreta, eta
elkarrekin hitz egiteko elkartu dira, mahai baten inguruan. Jakina da, halaber, biek ala
biek urteetako ahaleginean dihardutela bizikidetza deitzen dugun hori eraikitzeko,
zehazki horrek zer esan nahi duen ez badakigu ere.

Begiratu izu bat, begien kliska bat, nahikoa da Maixabel Lasa eta Ibon Etxezarretaren
arteko solasaldiaren islan harrapatuta geratzeko. Balio estatistikorik batere ez du, baina
esango nuke ezeroso irten ginela ia denok zine-aretotik, nire atzetik zetozenen hitzak
entzun bainituen, eta baita buru-makur irten zirenen isiltasuna aditu ere.

Kontraesanak agerian utzi dizkit zubi horretan aurrera egin beharrak. Neure burua
irudikatu dut egoera horretan: kalera ematen duen kristalera handiaren parean bi
lagunentzako mahaia atondu bitartean, ezkerrean ogia jarri dut, zapi zuri garbia laga dut
plateraren ondoan (gainean beharko luke?) eta eseri egin naiz. Izendatzerik ez dagoen
mina eragin didan pertsona dut aurrez aurre, urduri samar: zer esan, nola begiratu, zer
galdetu? Edo nire aurrean dago izenik ez duen mina eragin diodan emakumea: nola
begiratu, zer erantzun?

Egongo dira haserre, asaldatuta, beren onetik aterata irten zirenak, edota filma ikusi
gabe aldez aurretik halakorik ez ikustea erabakiko dutenak ere. Ulergarria da, noski,
zauri guztiek ebakiondo ia berbera utzi arren, bakoitzaren orbaintzea oso desberdina
delako.

Elkarrizketa horrek ez du tranpa egiteko zirrikiturik uzten, ez du auto-atsegin emate


merkea onartzen, eta zintzoa izate aldera, ez dakit zer erantzungo nukeen nik. Pentsatu
nahi dut zubiaren alde horretara iristeko gauza izango nintzatekeela, baina nola jakin?

Horrexek utzi ninduen deseroso, eta asko eskertzen dut ataka gaizto horretan erori
izana. Neure burua han ikusi nahi nuen. Goibel atera nintzen, barruak mugituta, hitzez
azaltzen zaila den sentimenen zurrunbiloan murgilduta. Txiki-txiki eginda, hitz batez,
ispilu horrek bueltatzen dituen hitzak eta irudiak zartako handiak direlako. Neure
buruari galdetu nion kapaz izango ote nintzen neroni ulertzeko ahalegin hori egiteko,
enpatia hitz ederra nire miseria eta zama guztiarekin zikintzeko. Erosoa da geure burua
etxeko ispilu domestikatuan aurkitzea, baina gordintasunaren islari aurrez aurre begiratu
beharko diogu noizbait zer garen eta zer izango garen argi ikusiko badugu.

You might also like