You are on page 1of 1

Zoriona

Onintza Enbeita

Aldizkariek zoriontsuak izateko errezetak saltzen dizkigute, bizimodu ereduak


kopiatzen ditugu besteak gu baino zoriontsuagoak direlakoan, sare sozialetan jartzen
dugu gure bizimodua besteek zoriontsuak garela pentsa dezaten. Horrela eraikita dago
hau jendarte antzu hau. Diasporan bizi diren euskaldunek Euskal Herria nola, hala
irudikatzen dugu zoriona. Bukoliko hutsak gara zorionaz ari garenean. Egun batean
triste bazaude, edo energiarik gabe, edo besteetan baino itzaliago, alarmak pizten dira:
Onintza ez da zoriontsua. Eta ez da egia: egun batean negar egiten duena ez dela
zoriontsua.

Zoriona ez da hortzak garbitzeko pastaren emaitza etengabe erakustea. Ez hori bakarrik


behintzat. Bakoitzak dauka zoriontsua izateko bere modua. Esate baterako, niretzat
zoriona da daukadana balioan jarri, neure burua onartu eta amesten dudanaren alde
borrokan egiteko indarra izatea. Eta egun batean negar egiten badut, ez da izango ez
naizelako zoriontsua. Bere buruarekin bakean dagoenaren zoriona ez du egun txar batek
mozten. Orain, zoriona kotxeetan, etxeetan, gaupasetan, arropetan, bidaietan… neurtzen
duen norbait negarrez ikusten badut, baietz pentsatuko dut; triste dagoela. Eta ez da
izango negarrez ikusi dudalako: barre egiten duenean ere triste samarra iruditzen
zaidalako baino

You might also like