You are on page 1of 16

Eremua

Hurbilketa
legala
Zer diote
dekretuek?
Curriculumaren antolaketa globalizatua eta diziplinartekoa,
zenbait diziplina elkarren artean erlazionatzen dituena, eta
jakintzagaien edo arloen atalen batura baino gehiago dena.
Eremuak bertan sartutako arloei edo jakintzagaiei dagozkien
konpetentzia espezifikoak, ebaluazio-irizpideak eta oinarrizko
jakintzak hartzen ditu barne.

XXX/ 2022 Dekretua xxxaren xx(e)koa, Oinarrizko


Hezkuntzaren Curriculuma zehaztu eta Euskal
Autonomia Erkidegoan ezartzekoa
2. Artikulua - Definizioak
Diziplinartekotasuna Curriculum-komunztadura
Curriculum-antolaketa (arlo edo jakintzagai batzuen batura (eremuko programazioan)
globalizatua baino gehiago)
1. Haur Hezkuntzako hezkuntza-edukiak haurren esperientziaren eta
garapenaren berezko inguruneei dagozkien eremuetan antolatzen dira,
haurrentzat interesa eta esanahia duten ikaskuntza-proposamen
globalizatuen bidez jorratuko dira.

3. Elkarren artean lotura estua duten esperientziak hartu behar dira


eremutzat, eta, beraz, ikas-egoera global, esanguratsu eta estimulatzaileen
konfigurazioa sustatuko duen hezkuntza-planteamendua beharko da,
egoera horiek osatzen dituzten elementu guztien artean harremanak
ezartzen lagunduko duena. Egoera horiek berdinen arteko interakzioa
sustatu behar dute, eta haurren aniztasuna kontuan hartuko dute,
planteamendu inklusiboarekin.

XXX/2022 Dekretua, XXXXXaren XX(e)koa, Haur


Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal
Autonomia Erkidegoan ezartzekoa
12. Artikulua - Eremuak
KOMUNIKAZIOA ETA
HARMONIAN HAZTEA INGURUNEA EZAGUTZEA ETA
ERREALITATEAREN ADIERAZPENA
ESPLORATZEA
Ikastetxe bakoitzak bere curriculum-proiektua garatuko du. Horretarako
dekretu honen VI. Erankinean finkatutako asteko ordutegiaren ehuneko bat
erabili ahal izango du modu autonomoan kudeatzeko. Taldeak eta
jakintzagaiak malgutasunez antolatu ahal izango dituzte, ikasleen
ezaugarrien arabera egokienak diren antolaketako eta aniztasunari arreta
emateko neurriak hartu ahal izango dituzte; eta arlo bereko jakintzagaiak
batera ematea eskatzen duten antolaketa didaktikoakk ezarri ahal izango
dituzte.
XXX/ 2022 Dekretua xxxaren xx(e)koa, Oinarrizko
Hezkuntzaren Curriculuma zehaztu eta Euskal
Autonomia Erkidegoan ezartzekoa
13. Artikulua, 3. atala – Ikastetxearen autonomia
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza mailetan oinarritzen da. Etapa horretako hezkuntza-ekintza
3. art.
saiatuko da ikasleen esperientziak eta ikaskuntzak ikuspegi globaletik integratzen.
(OHren antolaketa)
Horretarako, jakintzagaiak eremutan antolatuko dira, ahal den heinean.

1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapa jakintzagaitan eta eremutan banatzen da,


eta lau maila ditu.
2. Hezkuntza Sailak eremuetan multzokatutako jakintzagaien antolaketa sustatuko du,
12. art. gutxienez lehenengo bi mailetan, eta Dekretu honetan jakintzagai bakoitzerako ezarritako
(Jakintzagaiak) konpetentzia espezifikoen, ebaluazio-irizpideen eta oinarrizko jakintzen garapena
bermatuko du. Curriculum-proiektuan islatuko da eremuen araberako antolaketa, eta
proiektu horretan zehaztuko dira jakintzagaien zerrenda eta hura osatzen duten
curriculum-elementuak.

5. Ikastetxeek irakastorduko tarte bat erabiliko dute –formulatu diren arloetan,


jakintzagaietan edo eremuetan edo modu autonomoan kudeatzen duten ordutegiko
15. art.
tartean– ikasleentzat adierazgarriak diren proiektuak egiteko, betiere garapen
(Ordutegia)
iraunkorrerako hezkuntza eta tokiko eta munduko herritartasuna bultzatuko dituen
zeharkako ikuspegi globalizatzailearekin.

XXX/ 2022 Dekretua xxxaren xx(e)koa, Oinarrizko


Hezkuntzaren Curriculuma zehaztu eta Euskal
Autonomia Erkidegoan ezartzekoa
17. art. 5. Eremuen arabera lan egiten denean, eta ahal den guztietan, tutorea arduratuko da
eremuetako batez.
(Irakasle taldea)

1. Ikasleen ikaskuntza-prozesuaren ebaluazioa Oinarrizko Hezkuntzaren funtsezko osagaia


da, eta arretaz planifikatu eta garatu behar da irakasteko eta ikasteko prozesuaren
29. art. barruan.
(Ikaskuntzen ebaluazioa) 3. Ikasleek arlo, jakintzagai, eremu edo proiektu globalizatuetan egiten dituzten ikaskuntza-
prozesuen ebaluazioen erreferente izango dira haietan barne hartzen diren konpetentzia
espezifikoen ebaluazio-irizpideak.

1. Eremuen arabera antolatutako irakaskuntza modu progresiboan ezarriko da, ikastetxeek


irakaskuntza planifikatu ahal izan dezaten eta irakasle-taldea prestatu ahal izan dezaten.
2. xedapen gehigarria Ezarpena datorren 2022-2023 ikasturtean hasiko da, eta 2025-2026 ikasturtean iritsiko da
ikastetxe guztietara.
2. Halaber, ikastetxeek modu progresiboan eguneratu beharko dituzte programazio
didaktikoak, eta bi ikasturtetan erabat berritu.

Ikastetxeak jakintzagaiak eremutan taldekatzea erabakitzen duenean, eremu horien


3. xedapen gehigarria irakaskuntzaz arduratuko dira eremu horietako edozein jakintzagai emateko eskuduntza
duten espezialitateetako katedradunak eta bigarren hezkuntzako irakasleen kidegoetako
funtzionarioak.

XXX/ 2022 Dekretua xxxaren xx(e)koa, Oinarrizko


Hezkuntzaren Curriculuma zehaztu eta Euskal
Autonomia Erkidegoan ezartzekoa
Eta gure ikastetxean?
• Eremu izateko, globalizazioa eta disziplinartekotasuna egon behar da.
• Eremuko arlo edo jakintzagaiei dagozkien konpetentzia espezifikoak,
ebaluazio-irizpideak eta oinarrizko jakintzak barne hartu behar dira.
• Ikastetxe guztiek irakasgaien gutxieneko ordutegia betetzen dela
bermatu behar dute, eremuak edozein direla ere.

• Ikasgaien antolakuntza eremuka → Eremua osatzen duten arlo edo


jakintzagaiak zein izango diren ikastetxeak defini dezake.
• Eremuaren irakaskuntzan irakasleen rola → koordinazioa, kohezkuntza
edota bestelako rolak zehaztea ikastetxearen esku dago.
• Ingurune fisikoa (espazioak) eta multzokatzeak ikastetxeen errealitatera
egokitu behar dira.
Eremuka lan
egitearen onurak
o Ikasitakoaren mobilizazioa eta transferentzia egitea
o Jarduera esanguratsuak eta ikaslearen testuinguruarekin lotuak
izatea
o Jakintzen arteko loturen bidez ikuspegi integrala bideratzea (ulermen
sakona)
o Ikaslea bere ikaskuntza-prozesuaren ardatz izatea.
o Konpetentzien araberako ikaskuntza gauzatzea: irteera-profila
o Denbora gehiago eskatzen duten jarduerak egin daitezke
o Irakasleen arteko koordinazioa eta elkarlana
o Etapen arteko trantsizioa samurtzea
Eremuek sortzen
dituzten
erlazioak
Mintegiko irakasleen,
Komunitateko
ziklokoen eta irakasle- Arlo edo jakintzagaien arteko
askotariko eragileen
taldearen arteko erlazioak harremana
arteko erlazioak
sendotzea
Elkarrekin bidea egingo
dugu!

You might also like