You are on page 1of 2

Erlazio anaforikoak

(Aurreko osagaiak aipatzen dituzte)


Anafora da aurreko esaldian, edo lehenago, azaldu den elementu bati erreferentzia
egiteko baliabidea.
Zientzialaria agertu zenean, inork ez zekien hura zela geroago Nobel Saria
irabaziko zuen Einstein jauna…
Iruzkina: Zientzialaria da lehenengo osagaia; hura eta Einstein jauna dira
lehen osagaiari erreferentzia egiten dioten anaforak.
Aipatu den osagai horri erreferentzia egiteko hainbat baliabide ditugu:
Errepikapena: Kontuz erabili beharreko baliabidea, testua astun bihurtu nahi ez
badugu.
Taxian ibiltzea luxutzat duten horietakoa naiz. (...) Hiri handietan beharbada
normalizatuagoa, arruntagoa, izan daiteke taxiaren erabilera.
Sinonimia: esanahi bereko beste hitz bat sartuz haren ordez.
Duela bi egun, Volodimir Zelenskik Zaporizhian izandako eraso batez
ohartarazi zuen, eta, haren arabera, hamahiru lagun hil eta hirurogei zauritu
zituen Errusiak. Ukrainako presidenteak gogor gaitzetsi zuen erasoa.
Elipsia: Erreferentziagaia esan gabe uzten da, testuari arintasuna emateko.
Galizian, esaterako, sare pelagikoekin aritzen diren ontzi ugari daude, eta
haientzat konplexuagoa da debekuaren agertoki berria. Arrantzarako eremu
tradizional ugari itxi zaizkie (Galiziako ontziei) bat-batean.
Izenordainak, erakusleak eta aditzondoak:
Byung-Chul Han-en azken liburuan agertzen den hipotesia (Infocracia. La
digitalización y la crisis de la democracia, 2022) harago doa. Bere ustez, gaur
egun demokrazia degeneratzen ari da, eta horren emaitza infokrazia litzateke.
Fake news aipatzen hasita, hona beste pasadizo bat, bizi dugun egoera arraro
honen adierazgarri. Hori ere Gasteizen gertatua, duela aste batzuk, idortearen
faserik gordinenean, gure auzoko ogi-dendan.
Oso leku ezagun eta erreferentziala da. Duela bospasei hamarkada ireki zen,
eta denetik saltzen da bertan.

1
Erlazio kataforikoak
(Jarraian datozen osagaiak aipatzen dituzte)
Katafora da geroago aipatuko den osagai bat aurreratzea.

Horretarako, euskaraz, lehen mailako erakuslea erabiltzen dugu erreferentzia hori


egiteko, askotan honako hitzak lagunduta.

(Honako) galdera hau bota zidan tupustean: "Non demontre pasatu duzu
gaua?"

Badaude bestelako baliabideak ere:

Hezkuntzako eragile nagusiek zera eskatu diote gobernuari: eredu orokor


eta inklusiboa jaso dezala.

You might also like