You are on page 1of 1

ETA erakundearen iraultza zerga bere jarduera finantzatzeko estortsio-sistema bat izan

zen, hainbat urtetan baliatu zuena, lapurreta, bahiketa eta borondatezko ekarpenekin
batera. Kasu gehienetan, enpresariak eta lanbide liberaletako langileak izan
ziren zerga eskaeraren destinatzaileak, haiei bidalitako gutun baten bitartez.
Dirua ordaintzeko, estortsioaren biktimek zuzenean Ipar Euskal Herrira joaten ziren edo
ETA erakundearekiko bitartekariengana jotzen zuten. Zerga iraultzailea jasotzen hasi
aurretik, erakundeak lapurretak baliatu zituen, besteak beste, bere jarduerarako. Zerga
iraultzailea kobratzeaz arduratzen ziren zenbait sare desegin zituen Ertzaintzak 1990eko
hamarkadan. Bestalde, 2006 urtean ikertzen ari zen zergaren ordainketarako sare bat
desegiteak polemika bizia sorrarazi zuen Espainian, espainiar poliziaren baitatik salaketa
batek operazioa zapuztu baitzuen, Faisan auzia delakoa abiaraziz. 2011 urtean ETA
erakundeak zerga iraultzailea bertan behera uzten zuela adierazten zuten gutunak bidali
zizkien Hego Euskal Herriko enpresarien elkarteei, 2010 urtean aldarrikatutako su-
etenaren ondorio moduan.

You might also like