You are on page 1of 11

Ardatz linealak

Urritxe auzunea, z/g · Tfno: 94 673 02 51 – 94 673 20 12 · Fax: 94 4040731


48340 AMOREBIETA-ETXANO (Bizkaia)

E-mail: info@fpzornotza.com www.fpzornotza.com


Ardatz linealak
1. ARDATZ LINEALEN DESKRIBAPENA

Oro har, makinetako ardatz linealen osagaiak hauexek dira:


√ Oinarri-pieza edo egitura-gorputza.
√ Gidak (irristatze-gidariak, errodadurazkoak….). Gidari hauek gorputzaren gainera muntatzen dira.
√ Hauen gainetik mugituko da orga edo elementu higikorra.
√ Posizionamendu-sistema baten bidez lortzen da orga hau mugiaraztea (boladun ardatza, kremailera pinoia…).
√ Transmisio-sistema (uhalak, akoplamenduak, kateak...): motorraren mugimendua posizionamendu-sistemara
transmititzeaz arduratuko da.
√ Motorra: mugimendua sortzeko erabiliko dugun elementua da.
√ Azkenik, posizionamendu-kontrola ere izango da eta, horrela, kontrol eta erregulazio-sistemaren bidez, motorra
gobernatu ahal izango da.

→Ardatzak izan ditzakeen egituraketak “estructuración”

Urritxe auzunea, z/g · Tfno: 94 673 02 51 – 94 673 20 12 · Fax: 94 4040731


48340 AMOREBIETA-ETXANO (Bizkaia)

E-mail: info@fpzornotza.com www.fpzornotza.com


Ardatz linealak
1.1 Makinetako ardatz linealen egituren adibideak

Urritxe auzunea, z/g · Tfno: 94 673 02 51 – 94 673 20 12 · Fax: 94 4040731


48340 AMOREBIETA-ETXANO (Bizkaia)

E-mail: info@fpzornotza.com www.fpzornotza.com


Ardatz linealak
Orga

Gidak

2. MOTORRAREN MUNTAIA Motorra

Motorra muntatzean, beroni eusteko bi modu daude:

1.- BRIDA bidezko lotura 2.- PLAKA gaineko lotura

Uhalen bidezko transmisioa: uhalak muntatu edota aldatzeko, behar beharrezkoa da bi poleen ardatzen arteko tartea
murriztea. Uhala eskuz atera ahal izateko (EZ DA INOIZ PALANKAZ MUGITU BEHAR), ardatz finkoa izan ohi
duenez, motorra hauetako moduren bat erabiliz muntatzen da:

Urritxe auzunea, z/g · Tfno: 94 673 02 51 – 94 673 20 12 · Fax: 94 4040731


48340 AMOREBIETA-ETXANO (Bizkaia)

E-mail: info@fpzornotza.com www.fpzornotza.com


Ardatz linealak
2.1 Plaka batean

Motorra muntaturik dagoen plaka honek, zuloen ordez artekak ditu eta, hala, torlojuak lasaituz, motorra mugitu egin
daiteke uhalak lasaitzeko. Baldin eta artekak bertikalak badira, motorrari eskuekin ez eusteko, torloju bat erabiltzen da,
hala errazago mugitzeko (ondo kokatu ondoren azkoin bat ere ezartzen zaio, torlojua blokeatzeko).

Polea

Polea

Motorraren
torlojuak

Uhala

Urritxe auzunea, z/g · Tfno: 94 673 02 51 – 94 673 20 12 · Fax: 94 4040731


48340 AMOREBIETA-ETXANO (Bizkaia)

E-mail: info@fpzornotza.com www.fpzornotza.com


Ardatz linealak
2.2 Biratzen den plaka batean

Motorra muntatzeko modu hau motorra plakaren gainean ainguratzen denean erabiltzen da. Uhalak teinkatzeko
motorraren beraren pisuaz balia gaitezke edota, behin bere lekuan ezarri ondoren, blokeatzeko elementu bat erabil
daiteke.
Polea

Uhal malgutua
“destensada”

Motorra biratzen duen


plaka baten gainean
kokatuta

2.3 Tentsio-arrabola erabiliz

Urritxe auzunea, z/g · Tfno: 94 673 02 51 – 94 673 20 12 · Fax: 94 4040731


48340 AMOREBIETA-ETXANO (Bizkaia)

E-mail: info@fpzornotza.com www.fpzornotza.com


Ardatz linealak
Engranaje bidezko transmisioa (pinoia): kasu honetan, motorraren ardatzari zuzenean pinoia ezartzen zaio.
Eragiteko engranajeari eragingo dio zuzenean pinoiak (kremailera bati, adibidez) edota engranaje-tren baten
sarrerako engranajeari eragingo dio (adibidez, tornu bateko lirakoari).
Engranajeak muntatzean, hortzen arteko lasaiera ondo doitu behar da eta, horregatik, doitzea komeni izaten da.
Hori egiteko, normalean bereizteko zirrindolak erabiltzen dira.

3. SERBOMOTORREN MUNTAIA (Brushless motorrak ardatzentzako erreguladorearekin)


Serbomotorrek doitasun-detektagailuak izaten dituzte eta hauek muntatzea nahiko lan delikatua izaten da.
Horregatik, motorra makinan muntatzean, kontuan hartu behar ditugu ohar hauek:

1. Motorra torloju GUZTIEKIN finkatuz muntatzen da


eta ahal den guztietan diagonalean estutzen da.

2. Motorraren ardatzaren gainean kolpeka ez da


jardun behar, barnean dituen errodamenduak edota
detektagailuak honda baitaitezke.

3. Desmuntatzeko, beharrezkoa izanez gero bridan


jotzen dira kolpeak, baina inoiz ez motorraren
atzealdean.
Gauza bera egiten da motorra muntatzean, doitzean…

Urritxe auzunea, z/g · Tfno: 94 673 02 51 – 94 673 20 12 · Fax: 94 4040731


48340 AMOREBIETA-ETXANO (Bizkaia)

E-mail: info@fpzornotza.com www.fpzornotza.com


Ardatz linealak

4. Ardatzean engranajeak, poleak, akoplamenduak


edo beste edozein elementu muntatzean, ez gara
kolpeka arituko, kolpeak motorraren errodamendura
baitoaz, eta, horregatik, berogailuren bat edota
kolpatzean ez datzan beste prozeduraren bat erabiliko
da.

5. Baldin eta motorraren ardatza konikoa bada,


beharrezko izanez gero mihia edo txabeta doitu
egingo da, muntatu beharreko pieza ondo ote
doakion probatuz, eta, ondoren, azkoin batekin
estutuko da, kolperik eman gabe.

6. Motorraren ardatzaren mutur baten gainean


muntatutako elementuak desmuntatzeko, ahal den
guztietan ateragailua erabiliko da, pieza kolpatu gabe.

Urritxe auzunea, z/g · Tfno: 94 673 02 51 – 94 673 20 12 · Fax: 94 4040731


48340 AMOREBIETA-ETXANO (Bizkaia)

E-mail: info@fpzornotza.com www.fpzornotza.com


Ardatz linealak

7. Taula honek motor baten ardatzak jasan dezakeen


indarra erakusten du.

8. Motor baten laneko gehieneko tenperatura 40 ºC-


-koa da eta, horregatik, lanean ari denean tenperatura
kontrolatu beharra dago.

9. Ez da motorra zipriztindu behar. Motorraren ohiko


babes-indizea IP55-ekoa dela kontuan hartuta,
motorraren konektoreekin kontuz ibili behar da.
Beharrezko izanez gero, motorrerako estalki bat ere
erabil daiteke.

10. Motorraren kablean begizta bat “lazo” uzten da,


tantak isurtzen badira konektorera joan ez daitezen.

Urritxe auzunea, z/g · Tfno: 94 673 02 51 – 94 673 20 12 · Fax: 94 4040731


48340 AMOREBIETA-ETXANO (Bizkaia)

E-mail: info@fpzornotza.com www.fpzornotza.com


Ardatz linealak

11. Arazo asko konektorearen bidez isurgai asko


sartzen direlako gertatzen dira. Ez muntatu motorra
bertikalki eta, besterik egin ezin bada, hermetikoki
itxiko den konektore bat erabili.

12. Koipeztatzeko karterra erabili bada, kontu izan


behar dugu motorraren ardatzaren obturazioak
olio-mailatik gora egon behar duela.

OHARRAK
→ Motorrari konektatzen zaizkion elementuak orekatzeaz arduratzea komeni da, batez ere biraketaren abiadura
handia baldin bada. 0,5G eta antzeko bibrazio baxuek errodamenduei edota motorraren detektagailuei kalteak eragin
diezazkiekete.
→ Motor batzuek ardatzaren mutur batean estankotasun-juntura izaten dute; ez da motorra erabiltzean hondatu
behar.

Urritxe auzunea, z/g · Tfno: 94 673 02 51 – 94 673 20 12 · Fax: 94 4040731


48340 AMOREBIETA-ETXANO (Bizkaia)

E-mail: info@fpzornotza.com www.fpzornotza.com


Ardatz linealak

→ Motorrek onargarria den bibrazio-muga bat dute (5G) eta, beraz, funtzionamenduan maila hori ez dela gaindituko
ziurtatu behar da.
→ Motor bat hartzen dugunean, kontuan hartuko ditugu honako ohar hauek:
√ Eskatzen ziren ezaugarriak betetzen ote dituen aztertu behar da.
√ Garraioan kalterik ez zaiola egin ziur izan behar dugu.
√ Ardatzak eskuz normal egiten duela bira ikusi behar dugu.
√ Balaztarik izanez gero, balaztak ondo lan egiten duela probatu behar dugu.
√ Torloju guztiak daudela eta hauek ez daudela lasaituta ziurtatu behar dugu.
√ Ez dira motorrak ondorengo leku hauetan gorde behar:
» Hezetasun eta kondentsazio handia izan dezaketen tokietan.
» Tenperatura-aldaketa handiko tokietan.
» Bibrazioak izan ditzaketen tokietan.
» Hauts handia dagoen tokietan.

Urritxe auzunea, z/g · Tfno: 94 673 02 51 – 94 673 20 12 · Fax: 94 4040731


48340 AMOREBIETA-ETXANO (Bizkaia)

E-mail: info@fpzornotza.com www.fpzornotza.com

You might also like