You are on page 1of 2

ZUZENBIDE PROZESALA III.

2019/2020

3. GAIA. Alderdiak: alderdi akusatzaileak, erruztatua eta alderdi zibilak

TEST GALDERAK

1) Honako zein prozesutan ez du Fiskaltzak parterik hartuko?


a) Giza hilketa delituak epaitzeko prozesuetan.
b) Lapurreta delituak epaitzeko prozesuetan.
c) Familia bertan behera uzte delitua epaitzeko prozesuetan.
d) Partikularren kontrako irain edo kalumnia delituak epaitzeko prozesuetan.

2) Fiskaltzak zigor prozesuan parte hartzen du:


a) Akusazio bezala beti, zigor akzioaren egikaritza dagokiolako.
b) Bere posizioa neutroa izan daiteke, legalitatearen bermatzailea delako.
c) Zenbaitetan, akusatutako pertsonaren absoluzioa eska dezake.
d) Nolanahi ere, akzio zibila egikarituz.

3) Herri akusazioa egikaritu ahal izateko beharrezkoa da:


a) Jatorriz Espainiako naziotasuna izan.
b) Pertsona fisikoa izan.
c) Zigor aurrekaririk ez izan.
d) Eskubide zibilen egikaritza osoa izan.

4) Herri akusazioaren egikaritzak galdatzen du:


a) Salaketa edo kereila aurkeztea.
b) Prozesua hasita dagoenean, kereila edo pertsonatze-idazkia aurkeztea.
c) Nahiz eta prozesua hasita egon, kereila aurkeztea.
d) Akzioen eskaintzaren ondoren, pertsonatze-idazkia aurkeztea.

5) Prozesuan akusazio partikular bezala parte hartzeko, beharrezkoa dugu:


a) Espainiar naziotasuna izan.
b) Delituak ofenditutako edo kaltetutako pertsona izan.
c) Eskubide zibilen egikaritza osoa izan.
d) Pertsona fisikoa izan.

6) Akusazio partikularra egikari daiteke:


a) Delitu publiko, erdipribatu eta pribatuen kontra.
b) Delitu publiko eta erdipribatuen kontra.
c) Delitu publiko eta pribatuen kontra.
d) Delitu publikoen kontra soilik.

7) Honako alderdietatik, batek ezin izango du akzio zibila egikaritu zigor prozesuan:
a) Fiskaltzak.
b) Akusazio pribatuak.
c) Herri akusazioak.
d) Akusazio partikularrak.

1
ZUZENBIDE PROZESALA III. 2019/2020

8) Prozesuko alderdiei dagokionez, honako baieztapenetatik bat okerra da:


a) Fiskaltzak ez du monopoliorik zigor akzioaren egikaritzan.
b) Zigor prozesuko alderdiez gain, prozesu zibileko alderdiez hitz egin genezake
prozedura berean.
c) Zigor prozesuan alderdi kontzeptuak izaera formala du soilik.
d) Alderdi prozesalak harreman juridiko material penalaren titularrak dira.

9) Prozedura arruntean auzi-ihesaren adierazpena:


a) Sumarioan zehar gertatuz gero, horrek amaitu arte jarraituko du eta orduan
eten egingo da eta behin-behinean artxibatu.
b) Ez du eraginik prozesuaren jarraipenean.
c) Ahozko epaiketaren fasean, etetea soilik gertatuko da frogaren egitea hasi ez
denean.
d) Edozelan ere, prozesuaren etetea dakar, gauden fasean gaudela.

10) Prozedura laburtuan auzi ihesean dagoen akusaturik gabe epaiketa egitea:
a) Ez da posible, bere presentzia fisikoa beharrezkoa delako.
b) Posiblea da, akusazioek eskatutako zigorrak gainditzen ez badu 2 urteko
espetxe zigorra edota 6 urte, bestelako izaeradun zigorra bada.
c) Posiblea da, Zigor Kodeak aurreikusitako zigorrak gainditzen ez badu 2 urteko
espetxe zigorra edota 6 urte, zigorrak bestelako izaera badu.
d) Ez da posible, etetea delitu arinen prozeduretarako aurreikusten delako soilik.

11) Delitu baten egikaritzan irabazizko parte hartzea duen pertsona:


a) Ezin izango da inola ere zuzeneko erantzule zibil izan.
b) Erantzule zibil subsidiario izan daiteke.
c) Ezin izango da zigor prozesuko alderdi izan.
d) Zuzeneko erantzule zibila izan daiteke, erantzukizuna parte hartzearen
araberakoa izango delarik.

You might also like