You are on page 1of 74

INDUSTRIA ZUZENBIDEA

Enpresaren Zuzenbidea
2020/21 ikasturtea

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradua


Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
INDUSTRIA ZUZENBIDEA

I. BERRIKUNTZAK (ADIB. PATENTE


bat)

II. ZEINU BEREIZLEAK (ADIB.


MARKA)
INDUSTRIA I. BERRIKUNTZAK
ZUZENBIDEA
I. BERRIKUNTZAK

1. PATENTEA
1.1. Arauketa, kontzeptua, motak

• ARAUKETA
– 24/2015 Legea, uztailaren 24koa, Patenteei buruzkoa (PL)
– 316/2017 Errege dekretua, martxoaren 31koa, 24/2015 Legea
betearazteko Erregelamendua onartzen duena
– Nazioarteko itunak

• Norbait berrikuntza bat egiten duenean, asmakizun


berri hori babesteko eskubidea du, patenten bidez.
I. BERRIKUNTZAK

• KONTZEPTUA
– Kontzesiorako araututa dagoen administrazio-egintza
– Administrazioak emandako ziurtagiri edo titulua
– Industrian aplikagarri den asmakizun berri baten titularrari
emandako eskubide eta obligazioen multzoa. (GUK HONEKIN
GERATUKO GARA)
I. BERRIKUNTZAK

• MOTAK
• Kontzesioaren arabera:
• Patente nazionala: PMEB (OEPM) Normalean dira nazionalak
• Patente europarra (Municheko ituna): Patente Bulego Europarra.
Batzuetan herrialde bakoitzean patente indibidual bat izateko (herrialde
bakoitzaren legediaren araberakoa) tramite bat egiten da. Ez da patente bat
EB guztirako da, sistema bat, ahalbidetzen duena Europa guztian momentu
berean hainbat patente eskatzeko, herrialde bakoitzean patente bat.
• Europako patente bateratua (Kontseiluaren 1260/2012 Erregelamendua
(EB), abenduaren 17koa / Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren
1257/2012 Erregelamendua, abenduaren 17koa). Patenteen Auzitegi
Bateratua. Patente honek, EB guztian ematen du patentearen babesa.
Saiatu da indarrez jartzen baina oraindik ez da lortu lege hau ipintzea.
– Asmakizunaren arabera:
• Produktu-patentea
• Prozedura-patentea
I. BERRIKUNTZAK

• PATENTEEN FUNTZIO EKONOMIKOA


– Asmakizunak eta berrikuntza bultzatzea
– Asmatzaileen lanaren aintzatespena
– Inbertsioa berreskuratzea, errentagarritasuna lortzea erraztu

– Lehiaren Zuzenbidearekin lotura: lehenengo gaian ikusitakoaren arabera, imitazioa


zilegi da esklusibotasun eskubide bat baldin badago, adibidez patente bat.
– Praktikan planteatzen dituen arazoak

• Monopolio eskubide bat ematen da, merkaturatzeko eskubidea bakarrik


patenteak duena edukiko du, honek beste batzuei baimena eman ahal die
nahi badu. Ideia da asmatzaileak saritzea, eta egindako asmakizunari
errentagarritasuna ateratzeko aukera ematea. Monopoilio erako eskubide
hau zilegi eigten denez patenteen bidez eta hau lehiaren zuzenbideak
esandakoaren kontra doanez, patenteei muga batzuk ezartzen zaizkie.
• Patentearen denbora, gehienez 20 urte dira.
I. BERRIKUNTZAK
I. BERRIKUNTZAK
I. BERRIKUNTZAK
I. BERRIKUNTZAK

Solicitudes de patente europea


I. BERRIKUNTZAK
I. BERRIKUNTZAK
I. BERRIKUNTZAK

1.2. Patentatzeko betekizunak. Teknikaren egoera.


 Zerbait patentatzeko eman behar dira ezaugarri batzuk
• PL 4 art.:
– Patentagarri dira, teknologiaren arlo guztietan, asmakizun
berriak, asmakizun-jardunaren ondorio direnak eta industrian
aplikagarri direnak.
– Baita haien objektua materia biologikoz osatuta dagoen edo
materia biologikoa duen produktu bat denean, edo materia
biologikoa produzitu, eraldatu edo erabiltzen duen prozedura
bat denean.
I. BERRIKUNTZAK

• Berrikuntza teknikoa, berritasuna eta teknikaren egoera (PL 6 eta 7


art.)
– Berrikuntza  teknikaren egoeran barneratuta ez dagoenean.
– Noiz dago teknikaren egoeran barneratuta? Patentearen eskaeraren
aurretik Espainian edo atzerrian publikoarentzat eskuragarri izan den
oro, idatzizko edo ahozko deskripzio baten bidez, erabilpen baten bidez
edo beste bide batez. Berrikuntza mundu mailakoa izan behar da, nahiz
eta patentea herrialde baterako bakarrik izan.
• Patenteen edo erabilgarritasun ereduen Espainiako eskaerak, hasierako
momentuan aurkeztu diren bezala, hauen aurkezpenaren data aurreko
atalean aipatutakoaren lehenagokoa denean, eta orduan edo beranduago
publikatzen direnean.
• Ez dira kontuan hartuko eskaeraren aurreko 6 hilabeteetako hedatzeak,
hurrengoen ondorio badira:
A) Eskatzailearekiko edo bere kausatzailearekiko abusu nabarmena.
B) Eskatzaileak edo bere kausatzaileak asmakizuna erakusketa ofizialetan edo
ofizialki aitortutakoetan erakustea.
C) Eskatzaileak edo bere kausatzaileak egindako saiakerak, asmakizunaren
ustiatzea edo merkataritza-eskaintza ez badakarte.
I. BERRIKUNTZAK

• Asmakizun-jardunaren ondorio (PL 8 art.)


– Asmakizuna ez da teknikaren egoeratik modu nabarmenean
ondorioztatu behar gaian aditua den pertsonarentzako.
• Benetako aurrerakuntza tekniko nabarmena.
 Guk asmatzen badugu bai, baina aurkitzen badugu ez.

• Industrian aplikagarri (PL 9 art.)


– Edozein industria motan, nekazaritza barne, fabrikatu edo
erabili daitekeenean.
• Asmakizuna modu errepikakorrean exekutatzeko aukera, beti ziurra
eta antzekoa izango den emaitza lortuz.
I. BERRIKUNTZAK
I. BERRIKUNTZAK

1.3. Kanpoan utzitakoak (ezin direnak patentatu)


• Asmakizunak ez direlako (PL 4.4 art.)
– a) Aurkikuntzak, teoria zientifikoak eta metodo matematikoak
– b) Literatura edo arte-lanak edo bestelako sorkuntza estetikoak, eta
lan zientifikoak
– c) Jarduera intelektualetarako, jokoetarako edo ekonomia eta
merkataritza-jarduetarako plan, arau eta metodoak, eta ordenagailu-
programak
– d) Informazioa aurkezteko moduak.

 Hauek egile eskubideak dituzte. Jabetza intelektuala babesten da.


Hau da, patentatu ezin ahal izateak, ez du esan nahi babesik ez
dutela, beste lege baten bidez egon daitezke babestuta.
I. BERRIKUNTZAK

• Ordena publikoaren edo ohitura onen kontrakoak izateagatik,


edo industrian aplikagarri ez izateagatik (PL 5 art.)
– Merkataritzan ustiatzea ordena publikoaren edo ohitura onen
kontrakoa denean, ezin delarik hala kontsideratu lege edo
erregelamenduen debeku hutsagatik. Bereziki: (zerrenda hau ez
da ikasi behar)
• A) Gizakiak klonatzeko prozedurak
• B) Gizakiaren hozi identitate genetikoa aldatzeko prozedurak
• C) Giza-enbrioiak industria- edo merkataritza-helburuekin erabiltzea
• D) Animalien izaera genetikoaren aldaketarako prozedurak, hauentzako
sufrimendua dakartenean, eta gizakiarentzat edo animaliarentzat ez
dutenean funtsezko mediku edo albaotari-erabilgarritasunik, eta
prozedura hauetatik sortutako animaliak.
I. BERRIKUNTZAK

– Landare-barietateak eta animalia-arrazak


– Landareak eta animaliak lortzeko funtsez biologikoak diren
prozedurak
– Gizakien edo animalien gorputzaren tratamendu kirurgiko edo
terapeutiko metodoak, eta gizakien edo animalien gorputzari
aplikatutako diagnosi-metodoak.
• Arau hau ez zaie aplikagarri izango aurreko metodoak martxan jartzeko
produktuei, bereziki substantzia edo konposizioei, eta asmatutako aparatu
edo instrumentuei.
– Giza-gorputza, bere eraketaren eta garapenak egoera ezberdinetan, eta
bere elementuren baten aurkikuntza hutsa, gene baten sekuentzia edo
sekuentzia partziala barne.
I. BERRIKUNTZAK

1.4. Patentea eskuratzea: prozedura

• PL 22-57 art. // 316/2017 ED


• Eskaera (deskribapena / errebindikazioak)
• Prozedura orokorra
– OEPM/PMEB: ofizioz aztertu
– Teknikaren egoerari buruzko txostena ( + idatzizko iritzia)
– IJAO (BOPI) argitalpena (*patente sekretuak: PL 111-115 art.).
– PMEB-ak berritasuna eta asmakizun-jarduera aldez aurretik aztertzeko
aukera
– Hirugarrenak aurka jartzeko aukera
– Hirugarrenek oharrak egiteko aukera (+ eskatzailearen komentarioak)
– Ematea. Informazio publikoa
– Inskripzioa (Patenteen Erregistroa)
• Hirugarrenentzako kalterik gabe eman, Estatuak ez bermatu
objektuaren erabilgarritasuna eta baliozkotasuna
I. BERRIKUNTZAK

1.5. Titularraren eskubideak, ahalmenak eta betebeharrak

• Iraupena: 20 urte (luzaezinak) eskaera aurkezten denetik. Efektuak


kontzesioa argitaratzen denetik (PL 58 art.).
• Botika-produktuak eta fitosanitarioak (+ 5 urte)
• Asmakizunaren objektuaren gaineko monopolio eskubidea: titularrak eta
baimendutako pertsonek baino ezin dute patentea ustiatu.
• Bere baimenik gabe hirugarrenek patentearen objektua erabiltzeko, zuzenean edo
zeharka, galarazteko eskubidea (PL59-60 art.). Edukia.
 Baina behin eta merkatuan sartu, ezin da horren salmenta kendu, eta EB-ren legearen
arabera, aitortzen da EB merkatu ekonomiko bakarra moduan, orduan ezin litzateke
eragotzi beste EB-ko herrialde batean patentatutako objektuaren salmenta debekatu
merkatuan sartuta dagoenean.
• Mugak (PL 61 eta hurr. art.).
– Patentearen agorpena
• Ondare-izaera duen eskubidea, trafiko juridikoaren objektu izateko
aukerarekin. Eskualdatzea eta lizentziak (PL 82 eta hurr. art.)
I. BERRIKUNTZAK

• Kontzesioa ematen denetik 3 urtetan edo 4 eskaria egiten denetik (beranduen


amaitzen den epea) ustiatzeko betebeharra, Espainiar estatuko eskaria asetzeko
moduan (PL 90 eta hurr. art.) Ustiapen betebehar hori ez badu betetzen beste
batzuk ustiatuko dute, nahiz eta patentea kendu ez, derrigorrezko lizentzia ematera
behartuta egongo da
– Derrigorrezko lizentziak (PL 91 eta hurr. art.) (kasu hauetan derrigorrez eman behar dira
lizentziak):
• Asmakizuna ez ustiatzea, edo nahikoa ez izatea.
• Patenteen arteko dependentzia.
• Lehiaren kontrako egintzak.
• Interes publikoko arrazoiak.
• Botikak, osasun publikoko arazoak dituzten Estatuentzako
• Tasak ordaintzea

• Akzioak (PL 70 eta hurr. art.)


 Patentea nahiz eta 20 urte iraun ahal duen, urtero berritu egin behar da.
I. BERRIKUNTZAK

1.6. Patentearen titulartasuna

• PL 10.1 art.: “Patenterako eskubidea asmatzaileari edo bere kausahabenteei(oinordekoak)


dagokie, eta Zuzenbideak onartutako bide guztien bidez eskualda daiteke”.
• PL 10.2 art.: Pertsona bat baino gehiagok asmatu  guztiek patentea eskatzeko eskubidea
komunean.
• PL 10.3 art.: Kontuan patentearen eskaera-data.
 Gatazkarik badago, indibidualki adibidez pertsona guztiek berdina asmatu badute, ba
normalean lehenengoak egiten duena patentearen eskaera, izango du honen eskubidea.

• LAN-ASMAKIZUNAK (PL 15-21 art.)


– Zerbitzu-asmakizunak: enpresaria (PL 15 art.)
– Mistoak: enpresariak eskubidea du asmakizunaren titularitatea eskuratzeko edo erabiltzeko eskubidea
erreserbatzeko / langileak konpentsazio ekonomikorako eskubidea du (PL 17 art.)
– Askeak: langilea (PL 16 art. )
 Enpresa batek norbait kontratatzen badu asmakizunak egiteko, eta honek zerbait patentagarria
asmatzen badu, patente hori enpresarena izango da eta ez langilearena, enpresak erabaki dezake
asmakizuna egiteagatik konpentsazio ekonomiko bat ematea baina ez dago behartuta, langile hori
asmakizunak egiteko kontratatuta izan delako, orduan bere lana egiten dagoelako.
 Batzuetan langile bat ez da kontratatua izan asmakizunak egiteko, baina bere lan-orduetan eta
enpresako baliabideak edo ezagutzak erabiliz asmakizun bat egiten du, kasu honetan, legeak esaten
duena da, enpresak nahi badu enpresak izan dezakeela patentea, baina langileari eman behar izango
konpentsazio ekonomikoa.
 Beste kasuetan langileak izango du patentatzeko eskubidea.
I. BERRIKUNTZAK

1.7. Patentea iraungitzea (PL 102-110 art.)

• BALIOGABETASUNA (hasieratik baliogabea izatea)


– Kariak:
• Patentatzeko betekizunak ematen ez direnean
• Asmakizuna ez denean modu aski argian eta osoan deskribatzen, aditu
batek exekutatu ahal izateko moduan
• Bere objektuak patentearen eskakizunaren edukia gainditzen duenean,
aurkeztu zen moduan
• Patentea eman ostean honen babesa handitu denean
• PL 10.1 art.aren arabera patentearen titularrak hau eskuratzeko
eskubiderik ez zuenean
– Efektuak: baliogabetasuna  kontzesioaren momentura atzera egin.
Izango da patente hori inoiz existitu ez balitz.
• Titularrak patentea bertan behera uzteko edo mugatzeko eskatzea
I. BERRIKUNTZAK

• IRAUNGIPENA (hasieran printzipioz baliogarria izan da,


baina zeozerrengatik orain ez da baliogarria)
– Kariak:
• Epea agortzea
• Titularraren errenuntzia
• Urte-sariak garaiz ez ordaintzea eta, bere kasuan, gaintasa
• Ustiaketa falta
• Lehenengo derrigorrezko lizentzia eman eta 2 urte igarota ustiatu ez
denean.
– Efektuak: domeinu publikokoa
I. BERRIKUNTZAK

2. ERABILGARRITASUN EREDUAK (patentearen oso


antzekoak baina babes txikiagoarekin, hauek
ere dira asmakizunak baina garrantzi
gutxiagokoak, normalean dira asmatuta dagoen
zerbaiti hobekuntza nabarmen bat egitea)
2.1. Kontzeptua

• PL 137 art.: Industrian aplikagarri diren asmakizunak, berriak


direnak eta asmakizun-jardun baten ondorio direnak, objektu
edo produktu bati konfigurazio, egitura edo konposizio bat
ematen diotenak, horren erabilera edo fabrikaziorako praktikan
hautemangarria den abantaila bat suposatzen dutenean.
– Ezingo dira erabilgarritasun eredu bezala babestu, PL-aren 4 eta 5
artikuluetan jasota dauden patentagarriak ez diren kasuez gain,
prozedura-asmakizunak, materia biologikoei buruzkoak eta sustantzia
eta konposizio farmazeutikoak
I. BERRIKUNTZAK
I. BERRIKUNTZAK

2.2. Betekizunak

• Teknikaren egoera: patenteen arauketa (PL 139 art.). Hau orain


patenteen modukoa da, baina 2002 urtera arte estatu mailan
asmakizuna bazen onartzen zen, gaur egon ordea patenteen
moduan, mundu mailako asmakizuna izan behar da.
• Asmakizun-jarduna: gaian aditua denarentzat teknikaren egoeratik
modu oso nabarmenean ez eratortzea (PL 140 art.). Patenteena
baino malguagoa, patenteetan nabarmena bazen ezin zen patentatu,
baina hauetan oso narbarmena ez bada bai erregistra daiteke.
• Industrian aplikagarri

• Emateko prozedura (141-147 art.).


I. BERRIKUNTZAK

2.3. Titularraren eskubideak, ahalmenak eta


betebeharrak (PL 148-150 art.).

• Patenteen eskubideak ( PL 152.1 art.)


• Iraupena: 10 urte, luzaezina (PL 152.2 art.)

• Orokorrean: patenteen araudia modu subsidiarioan aplikatu.


I. BERRIKUNTZAK

3. BESTELAKO INDUSTRIA-JABETZA
MODALITATEAK
3.1. Landare-lorpenen babesa
• 3/2000 Legea, urtarrilaren 7koa, landare-lorpenen babesaren
errejimen juridikoari buruzkoa.

3.2. Produktu erdieroaleen topografiak


• 11/1988 Legea, maiatzaren 3koa, produktu erdieroaleen
topografien babes juridikoari buruzkoa.
I. BERRIKUNTZAK

3.3. Babeserako ziurtagiri osagarriak (produktu


farmazeutiko eta fitosanitarioak)
• 469/2009 Erregelamendua (EE), Europako Parlamentuarena eta
Kontseiluarena, 2009ko maiatzaren 6koa, medikamentuen
babeserako ziutagiri osagarriari buruzkoa.
• 1610/96 Erregelamendua (EE), Europako Parlamentuarena eta
Kontseiluarena, 1996ko uztailaren 23koa, produktu
fitosanitarioen babeserako ziutagiri osagarria sortzen duena.
I. BERRIKUNTZAK

4. INDUSTRIA-DISEINUA (zerbaiten diseinua,


zerbaiten itxura, hau ez dago patenteen legean
araututa, besteak bai. Hau hibrido moduko bat
da, asmakizun bat da baina al di berean dauka
zeinu bereizlearen kutsu handia, markekin
lotura handia)
4.1. Arauketa eta kontzeptua

• 20/2003 Legea, uztailaren 7koa, Industria-diseinuaren Babes


Juridikoari buruzkoa.
– 1937/2004 ED, irailaren 27koa.

• Produktu bati emandako itxuraren babesa, lehiakideengatik


babesteko (bereizteko)asmoz.
I. BERRIKUNTZAK

• IDBJL 1 art.: “Lege honen objektua diseinuaren industria-jabetzaren


babesaren errejimen juridikoa ezartzea da.
2. Lege honen efektuetarako, honela ulertuko dira:
– a) Diseinua: produktu baten osotasunaren edo atal baten itxura, bereziki
hurrengoen ezaugarrietatik datorrena: produktuaren edo bere apaingarrien
marrak, inguruak, koloreak, forma, ukia edo materialak.
– b) Produktua: edozein industria- edo artisautza-artikulu, hauen barne,
besteak beste, produktu konplexu batean muntatzeko piezak, bilgarria,
aurkezpena, sinbolo grafikoak eta karaktere tipografikoak, programa
informatikoak baztertuta.
– c) Produktu konplexua: ordezkagarriak diren hainbat osagarriz osatutako
produktua, hau desmuntatzea eta berriro muntatzea ahalbidetzen dutenak.

• IDBJL 2 art.: Diseinuen Erregistroan inskripzioa.


I. BERRIKUNTZAK
I. BERRIKUNTZAK
I. BERRIKUNTZAK

4.2. Ezaugarriak

BETEKIZUNAK (IDBJL 5-12 art.)


• Berritasuna:
– Berdin-berdina den diseinu bat ez denean publikoarentzako eskuragarri egon
erregistratzeko eskaera aurkeztu aurretik edo, lehentasuna aldarrikatzen bada,
lehentasunaren dataren aurretik.
• Berdin-berdinak dira garrantzirik gabeko detaileetan baino ez badira ezberdinak
• Izaera berezia / bereizlea:
– Informatutako erabiltzaile bati sortzen dion inpresio orokorra aipatutako daten
aurretik publikoarentzako eskuragarri egon den beste diseinuk sortutakoaren
ezberdina bada.
– Kontuan izan egilearen askatasun-maila. Kontuan izan behar da berritzeko zer marjin
edo aukera dagoen, sektore batzuetan bereiztea beste batzutan baino errazagoa baita.
Hau oso garrantzitsua da eta kasuz kasu aztertzeko beharra egongo da.
• Ordena publikoaren edo ohitura onen kontrako diseinuak erregistratzeko
debekua
I. BERRIKUNTZAK
I. BERRIKUNTZAK

ESKAERA ETA ERREGISTRATZEKO PROZEDURA (IDBJL 20-42 art.)

ESKUBIDEAREN EDUKIA
• Iraupena: 5 urte, epealdi berdinetarako berriztagarria. Gehienez 25 urte (IDBJL
43-44 art.)Epea luzagarria 25 urtetara, patenteetan aldiz, iraupena 20 urtetakoa da
eta ez da luzagarria.
• Erabiltzeko eskubide esklusiboa, eta bere baimenik gabe hirugarrenek egindako
erabilpenak galarazteko (IDBJL 45 art.) Patenteen antzera.
– Mugak
• Ondare-izaera duen eskubidea, trafiko juridikoaren objektu izan daitekeena
(IDBJL 59 eta hurr. art.)

• Akzioak (IDBJL 52 eta hurr. art.)

BALIOGABETASUNA ETA IRAUNGIPENA (IDBJL 65-74 art.)


I. BERRIKUNTZAK

4.3. Erkidegoko diseinua: arauketa eta ezaugarri


nagusiak

• 6/2002 Erregelamendua (EE), Kontseiluarena, 2001eko


abenduaren 12koa, erkidegoko irudi eta ereduei buruzkoa
– Eskaera bakarraren bidez Europar Batasun osoan babes bateratua
– Babesteko bide bikoitza:
• EB-ren Industria-Jabetzaren Bulegoan (EUIPO) erregistroa
• Erregistratuta ez dagoen irudi edo eredua: EB-an lehenengo aldiz
publiko egiten denetik 3 urte (kopiatzeko debekua)
 Hau bai dago Europar Batasun mailan patentatzeko
aukera.
I. BERRIKUNTZAK

5. ENPRESA-SEKRETUA (KNOW HOW)


5.1 Arauketa eta kontzeptua

• Babesa: 1/2019 Legea, otsailaren 20koa, Enpresa-sekretuei buruzkoa


• 1. art: Lege honen efektuetarako, enpresa-sekretua izango edozein
informazio edo ezagutza, teknologikoa, zientifikoa, industriala,
komertziala, antolakuntzari edo finantzei dagokiona, hurrengo
baldintzak beteta:
– a) Sekretua izatea: bere osotasunean edo bere osagaien konfigurazio edo
bateratze zehatzei dagokienez ez denean orokorrean ezaguna, informazio edo
ezagutza mota hori normalean erabiltzen den zirkuluetako pertsonentzako,
ezta modu errazean lortzekoa.
– b) Enpresa-balioa izatea, erreala edo potentziala, sekretua izatearen ondorioz
– c) Titularrak hau sekretupean mantentzeko arrazoizko neurriak hartzea.
I. BERRIKUNTZAK

5.2 Arauketaren edukia

• Enpresa-sekretuak lortzea: zilegitasunez lortzea edo sekretuak


urratzea.
• Jabetza-eskubideen objektua: esku-aldagarritasuna,
jabekidetza, lizentziak.
• Enpresa-sekretuak babesteko akzioak eta prozesuari buruzko
arauak.
INDUSTRIA II. ZEINU
ZUZENBIDEA BEREIZLEAK
II. ZEINU BEREIZLEAK

1. MARKA
1.1. Arauketa, kontzeptua eta motak
• 17/2001 Legea, abenduaren 7koa, Markei buruzkoa (ML)
– 687/2002 ED, uztailaren 12koa, Marken Legea betearazteko
erregelamendua onartzen duena.
• Europako legedia
• Nazioarteko itunak: adibidez Pariseko Ituna.
 Legedia estatu mailakoa, normalean merkataritza
zuzenbidea estatu mailakoa da.
 Marka bai da posible EB-an inskribatzea eta ez joan behar
estatuz estatu patenteekin gertatzen den moduan.
II. ZEINU BEREIZLEAK

KONTZEPTUA
• ML 4 art.: “Zeinu guztiak markak izan daitezke, bereziki hitzak, pertsonen
izenak barne, irudiak, letrak, zenbakiak, koloreak, produktuaren edo bere
bilgarriaren forma (bilgarriaren forma izan daiteke industria diseinua edo
marka), edo soinuak, beti ere hurrengorako egokiak badira:
– a) Enpresa baten produktu edo zerbitzuak beste enpresa batzuenetatik
bereizteko. Zeinu bereizlea izan behar da.
– b) Marken Erregistroan ordezkatuak izan ahal izatea, eskumendun agintaritzak
eta publikoak orokorrean markaren titularrari emandako babesaren objektu argi
eta zehatza zehaztu ahal izateko moduan”.

 Lege honetan aldaketa bat egon da, izan ere lehen esaten zen
grafikatua izan behar zela, orduan soinuekin arazoak zeuden. Orain
aldiz ez dago hori ipinita, esaten da Erregistroan jarri ahal bada balio
izango du, eta soinuak grabazioen bidez Erregistroan ordezkatuak
izan ahal dira.

• Adibideak
II. ZEINU BEREIZLEAK

– Izaera bereizlearen printzipioak:


• Identifikatzeko gaitasuna: lehiakideek erabilitakoekiko ezberdina,
nahasketarik sortzen ez duena
– Kontsumitzaileen babesa: nahasketak ekiditeko
– Enpresariaren ospea: enpresariak egin duen lana edo esfortzua babestu eta
saritzeko.
• Espezialitatea: antzekoak edo berdinak diren 2 marka existitzeko
aukera, titular ezberdinenak, produktu edo zerbitzu ezberdinetarako
erabiltzen badira
 ADIBIDEZ: Milkak kolore morea dauka marka moduan, hori ez du esan nahi arropa
enpresa bat adibidez ezin duela kolore morea erabili, baizik eta beste txokolate
ekoizle bat ezin izango duela kolore morea erabili, nahasmena eragin dezakelako.
– Marka nabariak eta entzutetsuak. Marka ezagunek arauketa espezifiko bat
daukate, marka baten ospea zenbat eta famatuagoa izan babes handiagoa
izango du, eta espezialitate arauketa hau gero eta zorrotzagoa izango da
II. ZEINU BEREIZLEAK

7600 HP
II. ZEINU BEREIZLEAK
II. ZEINU BEREIZLEAK
II. ZEINU BEREIZLEAK

MOTAK
• Zeinuaren izaeraren arabera
• Objektu edo zerbitzuaren arabera: marka bat erregistratzean esan
behar da zein objektu edo zerbitzuri lotzen zaion.
– Nizako sailkapena
• Babes-eremuaren arabera
– naziokoa / Europar Batasunekoa / nazioartekoa
• Titularraren arabera
– banakakoa / kolektiboa / berme-marka (ML 62-78 art.)
• Kolektiboa: enpresari ezberdinen artean inskribatzen dutenean.
• Berme-markak: hauek dira sortzen dituztenean instituzioek ezaugarri
batzuk, eta produktu batek ezaugarri horiek batzen baditu, produktu
horren jabeak errekonozimendua eskatu ahal izango du. Adibidez:
EUSKOLABEL.
II. ZEINU BEREIZLEAK

Marka-kolektiboa
II. ZEINU BEREIZLEAK

Berme-marka
II. ZEINU BEREIZLEAK
II. ZEINU BEREIZLEAK
II. ZEINU BEREIZLEAK
II. ZEINU BEREIZLEAK

1.2. Betekizunak. Erabateko debekuak eta debeku


erlatiboak.
Erabateko debekuak: guztiz debekatuta zeinu bat marka bezala erabili.
Debeku erlatiboa: nahasmena sortu ahal duenean, beste marka bat aurretik
inskribatuta dagoena, ezin izango da inskribatu.
ERABATEKO DEBEKUAK (ML 5 art.)
• Marka bezala erabiltzeko egokiak ez diren zeinuak.
• Ez duenean ezberdintzeko gaitasunik: ez du produktua edo zerbitzua
bereizten (baizik eta espeziea, mota, jatorria, forma…) edo ohiko
bihurtu denean. ADIBIDEZ: DODOTIS
• Merkatuaren funtzionamendu onaren kontrakoak direnean,
kontsumitzaileak nahas ditzakeelako.
• Ordena publikoko arrazoiak (legeen edo ohitura onen kontrakoak,
Estatuaren edo AAEE-en identifikaziorako zeinuak…).
• Eratorritako bereizgarritasuna.
• Erregistratu ezin diren zeinuen konbinazioak.
II. ZEINU BEREIZLEAK
II. ZEINU BEREIZLEAK

“CORONAVIRUS”

“COVID-19”
II. ZEINU BEREIZLEAK

DEBEKU ERLATIBOAK (ML 6-10 art.)

• Aurretiazko markak eta merkataritza-izenak


– Produktu edo zerbitzu berdinentzako, zeinu berdinak
– Antzekoak edo berdinak diren produktu eta zerbitzuentzako, antzeko
edo berdinak diren zeinuak, publikoan nahasmena sor dezakeenean
(aurreko markarekin lotzeko arriskua barne)
– Marka eta merkataritza-izen entzutetsuak:
• Produktu eta zerbitzuotan interesa duen publikoaren zati esanguratsu batek
ezagutzea.
• Aurretiazko beste eskubide batzuk
– Besteren izen eta irudiak, eta bestelako pertsona juridikoen sozietate-
izendapena.
• Agente edo ordezkarien markak
 Kontuan izan espezialitate printzipioa eta markaren ospea.
II. ZEINU BEREIZLEAK

The English cut


II. ZEINU BEREIZLEAK
II. ZEINU BEREIZLEAK
II. ZEINU BEREIZLEAK
II. ZEINU BEREIZLEAK
II. ZEINU BEREIZLEAK
II. ZEINU BEREIZLEAK

1.3. Marka erregistratzeko prozedura


• ML 11-30 art.
• AAEE-en esku-hartzea
• Lehentasun printzipioa
• JIAO (BOPI)
• Behin-behineko babesa (ML 38 art.)
II. ZEINU BEREIZLEAK
1.4. Titularraren eskubideak, ahalmenak eta betebeharrak. Marka
babesteko akzioak.
• Iraupena: 10 urte, aurkezpenaren datatik, 10 urtetako epeetarako berriztagarria (ML 31-
32 art.). Hau da 10 urteak igarotzean berriro erregistra daiteke marka hori.
Kontsumitzaileei nahasketak ekiditeko.
• Trafiko ekonomikoan esklusibotasunez erabiltzeko eskubidea: gainontzekoek erabiltzea
debekatu (ML 34 art.).
- Kasu espezifikoak.
– Mugak.
 Ikusi dugunez izan behar da kontuan espezialitate araua, hau da seinu berbera edo marka berbera
erabili daiteke produktu desberdinak direnean eta nahasketa posiblea sortuko ez duenean. Ere izan
behar da kontuan marka identifikatu dezakegula Espainian edo EB maila, baina adibidez,
Argentinan enpresa bat gure marka erabiltzeko eskubidea izango du produktu berdin edo
antzekoentzat baina ezin izango du bere produktua Espainiara edo EB-ra esportatu

• Marka jabetza-eskubidearen objektu gisa (ML 46-50 art.). Patenteak bezala, markak
eskualdatu ahal dira, lizentziak sortu ahal dira horien gainean eta hauengatik kobratu…
• Marka erabiltzeko obligazioa (ML 39 art.). Ezin da markak erregistratzen hasi ekiditeko
besteak hauek erabiltzea eta gero guk hauek ez erabiltzeko.
• Tasak ordaintzea.
• Akzioak (ML 40-45 art.).
II. ZEINU BEREIZLEAK

1.5. Marka iraungitzea

BALIOGABETASUNA (ML 51-54 art.) Hasieratik marka


batek baliorik ez duenean akats bat izateagatik.
• Erabateko baliogabetasuna
– Erabateko debekuak eta fede txarra
– Preskribaezina
• Baliogabetasun erlatiboa
– Debeku erlatiboak
– Preskripzioa: erreklamatzaileak jarraikako 5 urtez egoera onartzea
(ez fede txarra)
• Efektuak: inskripzioaren momentua (ñabardurak)
II. ZEINU BEREIZLEAK

IRAUNGIPENA (ML 55-58 art.) printzipioz marka baliozkoa da, baina zeozer gertatu delako, balio ez
izatea
• Kasuak:
– Ez berritzea (kontsuitzaileen bereizteko gaitasuna izan behar da kontuan, hauek zaintzeko, izan ere
marka bat kontsumitzaileek ezagutzen badute eta beste ekoizle batek hartzen badu, kontsumitzaileak
nahastu ahal dira)
– Uko egitea (kontsuitzaileen bereizteko gaitasuna izan behar da kontuan, hauek zaintzeko, izan ere
marka bat kontsumitzaileek ezagutzen badute eta beste ekoizle batek hartzen badu, kontsumitzaileak
nahastu ahal dira)

– Ez erabiltzea (5 urte da epe maximoa) (kontsuitzaileen bereizteko gaitasuna izan behar da kontuan,
hauek zaintzeko, izan ere marka bat kontsumitzaileek ezagutzen badute eta beste ekoizle batek
hartzen badu, kontsumitzaileak nahastu ahal dira)

– Merkataritzan ohiko izendapen bihurtzea. Baldintza batzuk daude, enpresa batek nabaritzen badu
bere marka merkatuko ohiko izena bihurtzen dela eta hori ekiditeko ezer ez egiten badugu eta marka
beraiena bezala ez badute erreibindikatzen ba iraungipena gerta daiteke
– Egindako erabileragatik nahasmena sortu ahal izatea
– Titularraren baldintzak galtzea
• Efektuak: iraungipena sortzen duten egiteak edo ez-egiteak gertatu zirenetik.

XEDAPEN KOMUNAK (ML 59-61 art.)


II. ZEINU BEREIZLEAK
II. ZEINU BEREIZLEAK

1.6. Nazioarteko marka eta Europar Batasuneko


marka
• NAZIOARTEKO MARKA
– ML 79-83 art.
– Madrileko Adostasuna / Madrileko Akordioa.
– IJMU (Industria-Jabetzaren Munduko Erakundea) (OMPI).

• EUROPAR BATASUNEKO MARKA (Erkidegoko marka)


– ML 84-86 art.
– 2017/2001 Erregelamendua (EB), Europar Parlamentuarena eta
Kontseluarena, 2017ko ekainaren 14koa, Europar Batasuneko
markari buruzkoa.
– EB-ren Industria-Jabetzaren Bulegoa (EUIPO).
II. ZEINU BEREIZLEAK

2. MERKATARITZA-IZENA
2.1. Arauketa

• ML X. Titulua (87-91 art.)


• ML 87.3 art.: markei buruzko arauketara bidali.
II. ZEINU BEREIZLEAK

2.2. Kontzeptua
• ML 87 art. “1. Merkataritza-izentzat jotzen da: enpresa bat
merkatu-trafikoan identifikatzen duen eta hura jarduera berdinak
edo antzekoak egiten dituzten gainerako enpresetatik bereizteko
balio duen zeinu oro, grafikoki irudikagarria.
2. Zehazki, merkataritza-izen izan daitezke:
– a) Izen patronimikoak, sozietate-izenak eta pertsona juridikoen
izendapenak.
– b) Fantasiazko izendapenak.
– c) Enpresaren jardueraren gaiari buruzko izendapenak.
– d) Anagrama eta logotipoak.
– e) Irudiak, figurak eta marrazkiak.
– f ) Aurreko letretan adierazpen gisa aipatzen diren zeinuen zeinahi
konbinazio”.
• Marken erregimena erabiltzen da.

You might also like