You are on page 1of 5

Kerman eta eguraldia

Ulermena
Eguraldiaz arituko da Kerman saio honetan. Bideoan esan diren ideia batzuk bildu ditugu,
baina denak ez dira zuzenak.
Bideoa ikusi baino lehen, irakurri esaldiak
Ondoren, bideoa ikusi eta esaldietako ideiei erreparatu
Azkenik, ideiak egia ala gezurra diren esan
EGIAGEZURRA
Kermanek surflari planta daukala dio Ana Urrutiak
Egun eguzkitsua izan da
Euria hasi du eta Kermanek aterkia atera du
Ana Urrutiak eguraldia iragartzen du ETBn
ETBn hasi aurretik, Ana Urrutiak borraska bat zer zen ez zekien
Kerman hondartzara iritsi denean zirimiria hasi du
Atertu egin du eta ortzadarra atera da

Eguraldia
Eguraldiarekin lotutako hitzak dituzu segidan. Ezagutzen al dituzu?
Lotu irudiak eta hitzak

hodeiak oskarbi
elurra

ortzadarra
haizea (erromako
lainoa
zubia)

kazkabarra
ekaitza eguzkia

euria

Euria ari du

1
Eguraldiaz ari garenean honelakoak botatzen ditugu:

• Euria ari du • Haizea altxatu du


• Euria hasi du • Atertu du

Konturatuko zinenez, esaldi horietan ez da subjekturik ageri; halere, ARI DU / HASI DU / JASO,
ALTXATU DU / ATERTU DU... esaten da, eta EZ euria ari da, eguzkia atera da, atertu da...

Beste hauek ere erabiltzen dira eguraldiaz hitz egiteko:

• Elurra ari du • Eguzkia dago


• Aurten elurra egin du • Beroa dago
• Kazkabarra bota du • Hotza dago

Kontuan izan goiko azalpenak eta idatzi aditz laguntzaile egokia esaldiak osatzeko.

1. Orain ez euririk ari

2. Euria hasi eta etxera joan beharko dugu

3. Atzo elurra egin eta kalea zurituta dago oraindik

4. Uste dut gaur euria egingo ela

5. Bilborako bidean kazkabarra bota

6. Ortzadarra ikusi duzu? Euria ari eta bat-batean eguzkia!

7. Gaur bero handia . Goazen hondartzara!

Zertan hasi

Zertan hasi garen esateko, edota galdetzeko, honakoak esaten ditugu:

• Euskara ikasTEN hasi naiz


• Noiz hasi zinen surfa egiTEN?
• Euskaraz hitz egiTEN hasi da

Ez da zuzena, hortaz, hitz egiTERA hasi da, euskara ikasTERA hasi da... bezalako esaldiak
esatea.

Bestalde, ez nahastu ...hasi du (zer?) eta ...T(Z)EN hasi da (zertan?).

• Dieta hasi dut(zer?), baina, dieta egiten hasi naiz (zertan?)


• Ikastaro bat hasi dut (zer?), baina, ikastaro bat egiten hasi naiz (zertan?)

2
Badaude beste aditz batzuk -T(Z)EN eskatzen dutenak. Adibidez,

• Gitarra jotzen IKASI dut


• Saxoa jotzen AHAZTU zait
• Ez DAKIT txistua jotzen
• SAIATU naiz ondo egiten

Nola esango zenituzke hauek euskaraz? Jarraitu goiko azalpenak eta idatzi esaldiak
He empezado a estudiar inglés.

Sabes hablar euskara?

He aprendido a tocar el tambor.

He empezado bien el curso.

He empezado a traer las cosas.

Esan eta idatzi


Ana Urrutiak esandako esaldi batzuk dituzu segidan. Baina, hitz batzuk jartzea ahaztu zaigu.
Aukeratu hitz egokia zerrendatik hutsuneak betetzeko. Ondoren, ikusi bideoa eta egiaztatu egin
duzuna.

• Zer zabiltza gizona? (1) zaude plastikozko poltsa buruan duzula!

• Euria? Baina, (2) baino ez du ari. Eta lasai, gainera. Orain atertu du
eta.

• Ez kezkatu. (3) igoko dira.

• Baina, (4) naizenez, borraskak betidanik gustuko izan ditut.


• Nik ilusio handia neukan euskara ikasteko, eta zuk egiten duzun bezala, (5)

alde batera utzi nuen mintzapraktikarako.

• Hamaika urterekin hasi nintzen olatuekin (6) .

• Surflari (7) ikaragarria daukazu eta (8) ikasiko


duzu.

Hutsuneetako aukerak

• Ederra • planta • zirimiria

3
• Tenperaturak • surflaria • borrokan
• berehala • lotsa

Erantzunak - Ulermena

EGIAGEZURRA
Kermanek surflari planta daukala dio Ana Urrutiak
(EGIA)
Ana Urrutiak eguraldia iragartzen du ETBn
(EGIA)
Kerman hondartzara iritsi denean zirimiria hasi du

(EGIA)
ETBn hasi aurretik, Ana Urrutiak borraska bat zer zen ez zekien

(GEZURRA)
Atertu egin du eta ortzadarra atera da

(EGIA)
Euria hasi du eta Kermanek aterkia atera du
(GEZURRA)
Egun eguzkitsua izan da
(GEZURRA)
KERMAN: Ai! Hau eguraldi aldakorra. Lehen, goizean, egundoko eguraldia, eta dena oskarbi.
Eta orain, euria hasi du. Eta ni, aterkirik gabe.
ANA URRUTIA: Zer zabiltza gizona? Ederra zaude plastikozko poltsa buruan duzula!
KERMAN: Bai, eske, euria hasi du eta ez daukat aterkirik.
ANA URRUTIA: Euria? Baina, zirimiria baino ez du ari. Eta lasai, gainera. Orain atertu du eta.
KERMAN: Benetan atertu da? Aiba! Baina, zu zara... Ana Urrutia! ETBkoa. Urte askotarako,
e? Guapa! Zure ustez, laster hasiko du berotzen?
ANA URRUTIA: Ez kezkatu. Tenperaturak igoko dira.

Subjekturik ez izanagatik ere,


euria ari DU, edo, euria hasi DU, esango dugu euskaraz.
Gauza bera gertatzen da ATERTU aditzarekin ere: atertu egin DUela esango dugu.
Kontuz, horrenbestez, euria ari DA bezalako moldeekin, ez baitira zuzenak.

KERMAN: Zuk asko dakizu eguraldiari buruz, e? Non ikasi zenuen eguraldia iragartzera?
ANA URRUTIA: Euskal Telebistan Andoni Aizpuruk irakatsi zidan. Baina, surflaria naizenez,
borraskak betidanik gustuko izan ditut. Bai.
KERMAN: Aizu, oraintxe konturatu naiz. Zu ere euskalduna zara!
ANA URRUTIA: Bai.
KERMAN: Eske, nik beti telebistan ikusi zaitut gazteleraz hitz egiten.
ANA URRUTIA: Normala da. ETB2-n beti gazteleraz. Baina, euskalduna naiz. Zu bezala.
KERMAN: Eta, non ikasi zenuen euskaraz hitz egitera?
ANA URRUTIA: Ba, euskal telebistan, Andoni Aizpuru eta garai bateko bertatik bertarako bere
taldearekin. Nik ilusio handia neukan euskaraz ikasteko, eta zuk egiten duzun bezala, lotsa alde
batera utzi nuen mintzapraktikarako. Hori da Kermanen sekretuetako bat.

4
KERMAN: Hori da Kermanen sekretua: mintzalaguna topatzea.
ANA URRUTIA: Eta zu zer, nola zabiltza, Kerman?
KERMAN: Ni orain hasi naiz guztia nahasten. Daukat burua Kantauri aldeko eguraldia bezala!

Zerbait egiTEN hasi eta zerbait egiTEN ikasi esaten dugu euskaraz.
Euskara ikasTEN hasi naiz
Euskaraz hitz egiTEN ikasi dut
Eguraldia iragarTZEN irakatsi didate
Baztertzekoak izango dira hortaz,
IkasTERA hasi, edota, hitz egiTERA hasi

KERMAN: Berriz ere hasiko du euria, e? Eta haize zakarra altxatu da. Goazen babestera!
ANA URRUTIA: Kerman, lasai. Eguraldiko emakumearekin zaude!
KERMAN: A! bai, egia da. Ahaztu egiten zait. Ana, zu egunero zatoz hondartzara ibiltzera, ez?
Noiz hasi zinen egunero hondartzara etortzen?
ANA URRUTIA: Egunero... Bakiora bizitzera etorri nintzenetik.
KERMAN: A! Eta bueno, zuk surf egiten duzu, ezta?Noiz ikasi zenuen surf egitera?
ANA URRUTIA: Hamaika urterekin hasi nintzen olatuekin borrokan. Etxean bost surf taula
zeuden, nire bost anaienak. Eta, noski, arraroa izango zen ni surfean ez saiatzea, ez?
KERMAN: Bai, arraroa. Aizu, eta zuk uste duzu nik surf egin dezakedala?
ANA URRUTIA: Surflari planta ikaragarria daukazu eta berehala ikasiko duzu.
KERMAN: Surflari planta? Benetan? Bueno, oi!, oi!, oi! Orduan, niretzat, bueno... atertu egin
du, berotu egin du eta eguzkia atera du. Eta begiratu, Erromako zubia ere!
ANA URRUTIA: Bai, ortzadarra!
Gaur eguraldi kontuak izan dituzte hizpide Kermanek eta Ana Urrutiak eta honelako esaldiak
bota dituzte:
Euria ari DU
Atertu egin DU, edota,
Haize zakarra altxatu DU.
Gogoan izan subjektu ezagunik ez izan arren, honelako formulak erabiliko ditugula. Eta gauza
bera gertatzen da elurrarekin edo kazkabarrarekin:
Elurra ari DU, edota,
Kazkabarra bota DU.

Bestalde, euskara ikasten noiz hasi ziren kontatu diote elkarri.


Gogoan izan zerbait ikasTEN hasten garela, edo, zerbait egiTEN erakusten digutela.
Beraz, gaizki egongo dira, hitz egiTERA hasi nintzen bezalako esaldiak.

Eta zuek ere, euskaraz ondo hitz egiten ikasteko, badakizue zer egin behar duzuen:
honekin edo harekin, baina egin!

You might also like