You are on page 1of 2

LEHIAKETA

GABON IRUDIAK
LEHEN HEZKUNTZAKO LEGAZPIARRENTZAT

2012 Legazpi
Antolatzaileak / Organizan ARKATZA ELKARTEA LEGAZPIKO UDALA

OINARRIAK
PARTEHARTZAILEAK Legazpiko Lehen Hezkuntzako ikasleak parte hartu ahal izango dute, eta hiru kategoriatan banatuko dira: A/ LHko 1. eta 2. maila B/ LHko 3. eta 4. maila D/ LHko 5.eta 6. maila GAIAK, TEKNIKA ETA TAMAINA Gaia gabonak izango dira eta teknikari dagokionez marrazkia edo margoak izan beharko dute. Lanak DINA4 formatuan aurkeztu beharko dira. Egile bakoitzak gehienez ere bi lan aurkez ditzake.

AURKEZTEA Lanak egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik gabe aurkeztuko dira. Atzeko aldean lanaren lema edo zenbakia eta maila adierazi beharko dira. Lanarekin batera eta kartazal itxi batean egilearen datu guztiak, telefono zenbakia, Ikastetxea, maila eta lema adieraziko dira. Kanpoko aldean berriro azalduko da lema hori. EGUN, ORDU ETA TOKIA Lan hauek, 2012ko abenduaren 14ko arratsaldeko 7ak baino lehen aurkeztuko dira Legazpiko Kultur Etxeko Kultura Saileko bulegoan. SARIAK Maila bakoitzeko bi sari banatuko dira. OHARRAK A) Epaimahaia Arkatza Elkarteko kideek osatuko dute eta bere erabakia aldaezina izango da. B) Saritutako lanak antolatzaileen esku geratuko dira eta argitaratu edo erakusteako eskubidea izango dute. C) Aurkeztutako lanak Abenduaren 21etik urtarrilaren 5era ikusgai izango dira Legazpiko Kultur Etxean. Sari banaketa 2012ko Abenduaren 20an arratsaldeko 7etan egingo da Kultur Etxean. D) Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek guztiz onartzea esan nahi du. Oinarri hauetan agertu gabeko edozein ustekabetan antolatzaileek hartuko dute erabakia.

You might also like