You are on page 1of 6

PRAKTIKA

ON BATEN DISEINUA
Irteera bati buruzko bideo sorrera

2012/10/16 Txipi Taldea Aguado Alvarez, Nahia Arbelaitz Urrutia, Garoa Cerrillo Ibaez, Itziar Cocho Perez, Eider

AURKIBIDEA

1. Gaia.3 2. Zein adinetako umeei zuzentzen zaion....3 3. Zein konpetentzia lantzen diren.3 4. Metodologia a) Iraupena3 b) Jarduerak 4 5. Ebaluazio irizpideak.6

1.- Gaia: Ikasleek, egun pasako irteera batean egindako argazkiekin bideo bat sortuko dute, gero lehiaketa bat egiteko. 2.- Zein adinetako umeei zuzentzen zaion: 3.zikloko 6.mailako ikasleei zuzenduta dago praktika hau. Beraz, 11-12 urte bitarteko haurrentzako dago zuzenduta. 3.- Zein konpetentzia lantzen diren:

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

4.- Metodologia Kurtso erdialdean egindako eskursio baten ondoren, 6.mailako ikasleek bertan atera dituzten argazkiekin bideo bat sortzea, eta youtube bidez beste kideekin konpartitzea. Ondoren, lehiaketa bat egingo dugu bideorik gogokoena aukera dezaten. a.- Zenbat denborako iraupena, gehienez hilabete bat: Egun pasa irteera bat antolatzen da. Haurrak taldeka antolatuz, bideo kamarak banatzen ditugu, 4-5 haur taldeko eta talde bakoitzak kamara bat. Bideoaren sorkuntza: ordubeteko hiru saio erabiliko ditugu jarduera honetarako. Hasteko argazkiak ordenagailura deskargatu, esanguratsuenak aukeratu eta azkenik, moviemaker-a erabiliz argazki horiekin bideoa osatuz joan. Bideoak Youtuben partekatuko dira, beste ikaskideek ikus ditzaten. Ondoren, saio bat erabiliko dugu bideo guztiak ikusteko eta ikusi ondoren bideo lehiaketa egingo da. Talde bakoitzak

bere gustokoena zein izan den erabakiko du. Ondoren kooperazio eguna egongo da, egun horretan talde bakoitzak egiten dakiena erakutsiko dio hori egiten ez dakienari eta alderantziz. Modu honetan, beste behin bideo bat egin behar badute aurretik huts egin dutena konpon dezakete, lanaren kalitatea hobetuz. Esaterako, kurtso amaierako hiru egunetako bidaia horretarako aukera paregabea izan daiteke. b.- Garatuko diren jarduerak: taldekatzeak nolakoak, zein tresna teknologiko, nola eramango den aurrera.
o

Taldekatzeak:

4-5 ikasleko taldeetan jardungo dute. Lagunen artean arituko dira, hau da, beraien kabuz sortuko dituzte taldeak.
o

Tresna teknologikoak:

Bidaian zehar argazki kamara eta bideo kamarak erabiliko dituzte ikasleak praktika hau burutzeko. Ondoren, bideoa sortzeko, ordenagailuaz baliatuko dira eta Moviemaker edota antzeko programak erabiliko dituzte. Gero, Youtuberen bideoak partekatuko dituzte, baita besteenak ikusi ere hauek baloratzeko eta irabazle bat hautatzeko denen artean, lehiaketa baten bitartez.
o

Saioen garapena:

1. saioa: Saioa hasi bezain laister proiektua azalduko zaie ikasleei. Ondoren, lau eta bosteko taldeak egingo dira eta talde bakoitzari argazki kamara bat banatuko zaio. Argazki kamararen erabilera azalduko zaie eta klase hori hauen erabilera sustatzeko erabiliko dugu.
4

2. saioa: Irteera. Egun pasa egingo da eta bertan interesgarria iruditzen zaiena argazkietan bildu beharko dute. Era berean inguruko taldekideen argazkiak ere bilduko dituzte eta ikasi dutenaren inguruko argazkiak ere aterako dituzte. 3. saioa: Argazkiak ordenadorean deskargatuko dituzte eta esanguratsuenak hautatuko dituzte haien bideoa osatzeko. Beraz, aurrera eramango duten bideoaren eskema bat osatu beharko dute argazkiak aukeratu bezain laister. Denbora emanez gero, bideoa osatzen hasiko dira irakaslea taldez-talde nola egin azaltzen dien bitartean. 4. saioa: Aurreko saioan egindako eskema jarraituz bideoaren sorrerari ekingo diote ikasleek. Aurreko saioan hasi zirenak, ordea, hasitakoan jarraituko dute. Edozein laguntza behar izanez gero irakaslea hauei laguntzeko prest egongo da. 5. saioa: Moviemaker-editaiarekin jarraituko dute, oraingoan musika eta guzti txertatuz eta azken xehetasunak ipiniz. Saioaren amaieran bideoa Youtubera igoko dituzte besteentzat eskuragarri jarriaz. Edozein laguntza behar izanez gero irakaslea hauei laguntzeko prest egongo da. 6. saioa: Bideo guztiak ikusiko dituzte proiektore baten bidez, eta taldeka bideo guztiak ebaluatuko dituzte, arrazoi eta ebaluazio irizpide batzuk jarraituz. Horrezgain, gogoeta egingo dute, eta beste taldeen bideotean ikusi dituzten gabeziak eta alde positiboak azpimarratuko dituzte, beste batean kontuan hartu ditzaten. Azkenik, gogokoena zein den aukeratuko dute. 7. saioa: Aurreko saioan bideoak ikusi ondoren gustatu zaizkien gauzak edota editaiak egiten ez badakizkite besteekin partekatzeko ordua izango da. Irakasleak bultzatuko ditu ikasleak parte-hartzera. Saio honen helburua gaitasunak elkarbanatzea da, kurtsoan zehar egingo diren beste bideoetan erabiltzeko.

5.- Ebaluazio irizpideak: - Informazioa egoki kudeatzen jakin du eta teknologia berrien erabilera egokia egin du praktika hau aurrera eraman ahal izateko. - Aplikazioak bere gustura erabiltzen jakin izan du helburu baten arabera. - Taldean erabakiak hartu ditu errespetuz eta berdintasunez. Beti ere besteen iritziak kontuan hartuz. - Besteen inguruan pentsatzen duena adierazten jakin du. - Lanari baliogarritasuna ikusten dio. - Motibazioz eta gogoz egiten du lan.

You might also like