You are on page 1of 16

31.

z b k i a 2 013 ko m a r t xo a

agenda
Euskal Txokoa: Zorrotzako AEK: Larrialdiak: Udal Informazioa: Udaltzaingoa: Bilboko Udala: Basurtuko Ospitalea: Gurutzetako Ospit.: Zorrotzako Ongizatea: Farmakotegia: Renfe: Bilboko FEVE: Posta eta Telegrafoak: Anbulatorioa: Frai Juan Eskola: Institutua: Zazpi Landa Eskola: Batzokia: Herriko Taberna: 622 61 90 20 94 441 49 20 112 010 092 944 204 200 94 400 60 99 94 600 60 00 94 499 05 55 94 441 68 47 902 240 202 94 423 22 66 94 422 05 48 94 499 00 43 94 442 00 21 94 439 33 34 94 442 48 75 94 499 79 94 94 497 13 49

Zorrotza sarean
www.zorrotza.org www.txinbotarrak.org www.zorrotza.info www.glurra.wordpress.com www.zazpilanda.org www.turutarra.com

Zorrotz Morrotz aldizkaria zure etxean doan jaso nahi baduzu, bidaliguzu email bat zure datu pertsonalekin (izen-abizenak, helbidea) honako helbide honetara: zorrotzmorrotz@euskalerria.org

Editoriala

Krisia, krisia, krisia


Ez omen da beste hizpiderik azkenotan. Egunero egoera ekonomiko latzari buruzko berriekin gosaldu eta afaltzen dugu eta kalean ere pil-pilean dagoen gaia da. Langabezia eta, oro har, bizi-baldintzen okerragotzea hedatuz doa metastasia bailitzan eta ez dauka atertzeko plantarik, momentuz. Gurean ere astindu ederra eman du krisi honek, nabaria denez. Baina benetan ezagutzen al dugu Zorrotzan zer nolako eragina izaten ari den? Erredakzio-talde honen aburuz, behintzat, ez. Horregatik, honako ale honetan auzoaren egoera sozioekonomikoa ulertzeko zantzuak ematen saiatu gara. Hala, jakin dugu 2011. urtean auzotarren %18 inguru langabe zela eta 1.200 lagun baino gehiagok DBEa1 jaso zutela. Urte horretan bertan, oinarrizko gizarte-zerbitzuak 3.188 kasu kudeatu zituen gure auzoan. Datuok aski esanguratsuak dira baina, zifrak gorabehera, larriagoa dena da gure agintariek darabilten diskurtsoa ez dela gauza hondamendi honek sortu dituen hainbat galderei erantzuteko. Inork ez al zuen hau igarri? Benetan bizi izan gara gure posibilitateen gainetik? Ez al dago murrizketak egitea eta zor publikoa kitatzea baino beste biderik? Are gehiago, zilegi al da zor publiko horren izate bera, gutxi batzuen arduragabekeriagatik eta haien probetxurako handitu denean? Aurrekoak bezalako galderak ditugunok eztabaida publiko sakon bat eskertuko genuke baina besoak uztarturik gelditzen bagara, apatia eta etsipenak aurrea hartuko digute. Etxebizitza-kaleratzeen adibideek erakutsi dute zer egiteko gai den etsipenak jota dagoena. Zorionez, badirudi Zorrotzan itxaropen leihotxo bat zabaltzen ari dela sortu berri den Zorroztuz herri plataformarekin; horri buruz ere hitz egingo dizuegu ale honetan. Krisi honek biktima gehiegi uzten ditu egunez egun. Krisia baita, eta ez krisialdia. Alegia, sistema sozioekonomiko oso baten gainbehera, balore eta bizimodu zehatz batzuen agorpena. Finean, zibilizazio krisia. Eredu berri bat eraikitzeko premia bizia dugu baina eredu hori nahitaez gizartearen oinarritik bertatik bultzatu beharko da, zerbait aldatzeko balio izatea nahi badugu.
1 Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, LANBIDEk bere langabezi-prestazioa agortu zaionari edo bestelako dirusarrerarik ez daukanari eskaini diezaiokeen oinarrizko errenta.

Zorrotzako kultur aldizkaria 31. zenbakia. 2013ko martxoa Argitaratzen du: Zorrotzako Euskal Txokoa AEK euskaltegia Zalbidea, 7 behea 48013. Zorrrotza. Bilbo Tfnoa: 94 441 49 20 622 61 90 20 Emaila: zorrotzmorrotz@euskalerria.org Koordinazioa: Igor Gutirrez eta Aitor Marn Diseinua eta maketazioa: Aitor Marn Erredakzioa: Ibai Barrios Laura Fernndez Ainara Garca Igor Gutirrez Haizea Holgado Aitor Marn Iratze Prez Tais San Jos Lorna Yez Zuzenketak: Ziortza Gartzia Laguntzaileak: Bittor Rueda Karlos Rodrguez Iigo Inprimaketa: Arin Graf

Ez al dago murrizketak egitea eta zor publikoa kitatzea baino beste biderik? Are gehiago, zilegi al da zor publiko horren izate bera, gutxi batzuen arduragabekeriagatik eta haien probetxurako handitu denean? ... Zorionez, badirudi Zorrotzan itxaropen leihotxo bat zabaltzen ari dela sortu berri den Zorroztuz herri plataformarekin

Zorrotzako Euskal Txokoak Bilboko Udalaren dirulaguntza jasotzen du

Zehatz Mehatz

Institutuko ikasleen proiektua Bilbao Txokoak lehiaketako herri bozketaren irabazle


Lehiaketak degradatutako lekuak, aintzat hartu ez direnak, ahaztutakoak edo oso balioetsita ez daude nak, erabilera publikorako berreskuratzea eta hauek dinamizatzeko proposamen ezberdinak egitea saritzen du. Zorrotzako institutuko 3 mailako ikasleek, irakasleekin elkarlanean eta Ph+ Urbanismo Ciudadano herritar hirigintzan espezializatuta dagoen Arkitektura kooperatibarekin batera, Bilboko Udalak egindako deialdiari erantzun diote Zorrotza bizirik proiektua aurkeztuz.

AITOR MARN / LORNA YEZ

Bilbao Ekintzak, Racons Publics-ekin batera eta El Correoren lankidetzarekin, Bilbao txokoak ideia-lehiaketa antolatu du. Hirigintzadiziplinaren ezagutza, zientzien eta arteen beste arlo batzuetara hedatzea du helburu, eta, era berean, parte-hartzaileek egiten dituzten proposamenetatik abiatuta, hiriarentzat adierazgarriak diren Bilboko hamar kokaleku berreskuratzea. Hamar horietako bigarrena gure auzoko Geltoki kalearen inguruan dago. Gune horren gaineko proposamenak aurkezteko epea abenduaren 28an bukatu zen eta guztira 57 proiektu aurkeztu ziren. Horietako bat, Zorrotzako Institutuko hirugarren mailako 35 ikaslek aurkeztutakoa da. Ph+ Urbanismo Ciudadano Arkitektura kooperatibaren eskutik, 4 astetan zehar ordubeteko bost sesiotan egindako lanaren emaitza da Zorrotza Bizirik proiektua. Klase horietan ikasleek hiri esparruaren analisia eta diseinu proposamena egin zuten. Proiektua aurkezteaz gain, bigarren fasera pasatzea ere lortu zuten, eta gainera, epaimahaiaren boto gehien bildu zituen proiektua izan zen.

Zorrotza Bizirik proiektuak herri bozketa irabazi du, botoen %48a eskuratuz. Hala ere, emaitza honek behin betiko epaiaren laurden bat (%25a) baino ez du suposatzen. Bigarren fasera pasatu ziren lau hautagaien artean, epaimahaiak garailea erabakiko du azken bozketa batean

Bigarren fase horretan, aukeratutako lau proiektuak interneten azaldu ziren erabiltzaileek beren gustukoena bozka zezaten. Webgunean botoa emateko epea bukatu da, eta botoen zenbaketak agerian utzi du Zorrotza Bizirik proiektuak herri bozketa irabazi duela, botoen %48a eskuratuz. Hala ere, emaitza honek behin betiko epaiaren laurden bat (%25a) baino ez du suposatzen. Bigarren fasera pasatu ziren lau hautagaien artean, epaimahaiak garailea erabakiko du azken bozketa batean. Proiektuan, ikasleek tren geltokitik Hermogenes Rojo kalera doazen eskailerak eta inguruak hobetzeko eskaintza paregabea aurkeztu dute. Zorrotza Bizirik proposamenak bi eremu publiko berreskuratzen ditu: Renfe geltokian plaza berri bat eta polikiroldegiaren ondoan gune berde berria. Institutuko 35 ikasle hauek egindako diagnostikoak, inguruko segurtasuna eta estetika hartzen ditu ardatz. Halaber, eremu horretako higikortasun arazoak konpontzen

Zehatz Mehatz

ditu. Geltokiko plaza berriak itxaroteko gunea handitzen du eta gune honek hirialtzariak eta argiztapen propioa izango lituzke. Hortik irteterakoan, auzoko iragan industriala gogoratuko duen mural batek ongietorria emango dio bisitariari zein auzokideari. Geltokitik atera eta ezkerretara jotzean aurkitzen dugun eremuan, alde batean iragarki panel bat eta aurreko paretan graffiti iraunkor bat egitea proposatzen da, bi pareta horiek gaur egun duten betebeharra txukunduz (egun, pintada eta kartelen euskarri baitira). Eremu hau polikiroldegi ondoko gune berdearekin eta parke berri batekin lotzeko, oinezkoentzako eraiki beharreko pasabide berde bat aurreikusi da. Pasabide honek fatxada berde bat izango luke, trenen zarata txikitzeko asmoz.

ZORROTZA BIZIRIK PROIEKTUA

GELTOKIKO PLAZA

HORMAK

OINEZKOENTZAKO PASABIDEA ETA GUNE BERDEA

Korrika 18 badator!!!
Zorrotzako aek

Euskal Txokoak XVII. ipuin lehiaketa antolatu du


AITOR MARN

Badator bai, hamaika egunez gelditu gabe Euskal Herria zeharkattzen duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia. Badator Zazpi Landatik behera eta Zorrotza-Kastrexana kaletik, berriro ere Korrika gurera: Fray Juan kalera heltzean, errotondan eskuinetara jo eta Basurtorantz jarraituko du ondoren. Martxoaren 21ean izango da hori, ostegunez, arratsaldeko 18:30ak aldera. Lehenago baina, ohi bezala, auzoan beroketa lanak egin beharko ditugu unea heltzen denean denok prest izateko. Martxoaren 16an, larunbatez, izango dugu Korrika18 jaia Zorrotzan, eta egun osoko egitarau itzela dugu gozatzeko. Martxoaren 15ean, ostiralean, Haxotz taldeak zehaztu gabe dagoen beste musika talde batekin batera kontzertua eskainiko du gaztetxean. Aurreko egunean hasitako Graffitti tailerraren erakusketa izango dugu goizean Azoka plazan, umeentzako taller eta puzgarriekin batera. Trikidantza-poteo, herri bazkaria (institutoan) eta Zorrotza kantari ere izango ditugu eguerditik iluntzera. Geroago, txaranga batek lagunduta, poteo kalejira batekin, Zorrotzako Euskal Txokoak eta aek-k larunbatean prestatuko egitarau oparoa bukatuko da. Adi kartelei zehaztapen gehiagotarako. Bildu familia eta lagun guztiak, animatu, PARTE HARTU eta EMAN EUSKARA ELKARRI! z o r r o t z m o r r o t

Urtero bezala Zorrotzako Euskal Txokoa elkarteak lumarekin trebetasuna erakusteko deia egiten die gazteei. Aurtengo edizioa hamazazpigarrena izango da, eta aurreko urteetan bezala, lehiaketa bi mailatan banatuko da: 12 urtetik beherako parte hartzaileak alde batetik, eta DBH eta batxilergoko ikasleak bestetik. Gazteenek orri bateko luzera duen kontakizuna osatu beharko dute; besteek aldiz, 2 eta 4 orri bitarteko luzera duen ipuina bete beharko dute.

Sari eder bana jasoko dute maila bakoitzeko lehen bi sailkatuek Zorrotza Egunean antolatuko den ekitaldi batean. Horrela, 12 urtetik beherakoen taldean, Sopuerta Abenturarako sarrerak eskuratuko ditu irabazleak eta jolas bat bigarren sailkatuak. Beste atalean, txapeldunak 100 euroko kultur bonoa jasoko du eta jolas euskalduna, berriz, bigarrenak. Ipuinak maiatzaren 17ra arte aurkez daiteke Auzo etxean, institutuan edota euskaltegian. Animatu eta parte hartu!! Informazio gehiago naji izatekotan, galdetu euskaltegian edo 622 619 020 telefono zenbakian.

Zorrotzako euskaldunok Euskararen Eguna ospatu genuen Bertso afari eder batekin
KARLOS RODRGUEZ

Abenduaren 3an, Euskara Egunaren inguruan, herri eta auzo desberdinetako euskaltzaleek hainbat jarduera antolatu ohi dituzte. Modu berean, Zorrotzan, urte batzuetatik hona euskaltzaleon triki-berbapoteoa eta bertso afaria egiten da, Euskal Txokoaren eskutik. Azkena azaroaren 30ean izan zen eta 30 lagun inguru bildu ginen. Gurera etorri ziren trikitilarien laguntza paregabeaz, Zorrotzako kale hotz eta z 3 0

ilunetan giroa nabarmen berotu eta alaitu zen hauen musikaz tabernaz taberna egin genuen triki poteoan. Gero, egunak eskatzen zuen moduko afaria dastatu genuen La Via de Oro jatetxean. Afariak amaiera ezin hobea eduki zuen Gorka Lazkano eta Eneko Abasolo Abarkas bertsolariei esker. Ea aurten lagun gehiago batzeko gai garen. Hori euskara Zorrotzan aurrera doanaren seinalea izango da.

Txoko historikoa

Zorroza petrolio-ontzi euskal prototipoa


Isherwood sistemaren bidez eraikitako Artzamendi itsasontzia Aznar ontziolak Shell petrolio enpre sarekin hitzartutako taldeko prototipoa izan zen. Hasierako asmo hauek, ordea, ez zuten beren hel burua lortu Espainian petrolio monopolioa ezarri zelako, eta horren ondorioz, Euskaldunan eraikitako Artzamendi 1927an CAMPSAk erosi eta Zorroza izenaz bataiatu zuen.
BITTOR RUEDA

Artza-mendi petrolio-ontzia 1921ean itsasoratu zen lehen aldiz, (2.argazkia) Euskalduna ontziolako 51. mailan eraiki zutenean (3 argazkia) Altzairuzko kaskoa zuen, 114 metroko luzera, 15 metroko zabalera, 8,9 metroko eskora, eta 6 tonako zama likidoa garraiatzeko gai zen bere 2.020 zaldiko potentziaz. Lorpen hau ez zen makala izan 300 itsasontzi eraikiak zituen lantegirako, izan ere hainbat diseinu eta gauzatze arazo izan baitzituzten. Horiei irtenbidea bilatu asmoz, Ramon de la Sotak Isherwood arkitektoarengana jo zuen, honek asmatu baitzuen zama likidoko itsasontzi guztiek erabiltzen zuten atzetik aurrerako hezurdura. Horri esker etorri ziren Artza-mendiren planoak, eta baita itsasontzi on eta merke bat egiteko beste teknika onargarriak ere. Guztira 8 miloi pezetako kostua izan arren, geroago, CAMPSAk 2 milioi baino gutxiagoren truke erosiko zuen (4. Argazkia) Erregaien garraioa Errepublikako gobernuaren hasierako indargunea izan zen, 1936an militar faxistak altxatu zireneko lehen garaian, erregaiaren %15a baino ez baitzegoen matxinoen kontrolpean. Hauxe aldatzeko guda bitarteko guztiak jarri zituzten martxan, haien artean Errepublika erregaiez hornitzen laguntzen zuten enpresei zuzendutako mehatxuak egon baziren ere, eraginkorrena ontziak bahitu edo urperatzea izan zen, eta horretarako espioitza sare handia eratu zuten. Sobietar Batasunak erregaia errepublikaren mandatupean zeuden portuetara garraiatzen zuen zuzenean Sovietflotaren bidez, faxistak matxinatu eta egindako hainbat eraso ostean 1936ko abenduan Canarias kruzeroak Komsomol itsasontzia urperatu zuten arte. Hortik aurrera gobernu demokratikoak itsaso
5. argazkia. Zorroza ontzia 1965. urtera arte jardunean aritu zen

beltzean zeuden sobieten portuetara bideratu zuen bere petrolio-itsasontzi taldea, horietatik bide eta modu ezberdinetan erregaia penintsulara ekartzeko. Langintza hau ez zen erraza izaten, espainiar faxistek Europako beste faxisten laguntza zeukatelako. Campeador, ErrepublikaK zeukan ontzirik handiena, eta Zorroza, lan hauetan laguntza zerbitzuak ematen zizkiona, Bartzelonako kontradikean geldituta zeudela Ettore Fieramosca italiar faxisten urpekoak 12 kanoikada jaurti zizkien 37ko otsailaren 9an eta 19n, kalterik eragin gabe. Zorteak, ordea, ez zuen luze iraun eta abuztuaren 12an Saetta destruktore italiarrak Campeador itsasontzia urperatu zuen Kenitrako iparraldean, Constanzatik Bartzelonarako bidean 9 tona gasolina garraiatzen zuelarik. Ordurako Errepublikak galduta zituen bere bi ontzirik handienak. Zorroza ontzia guda bukatzean Marseillatik berreskuratua izan zen 1939an, eta jardunean aritu zen 1965eko ekainean Valentzian zatikatua izan zen arte (5 argazkia) Historiako pasarte honi buruz informazio gehiago jasotzeko Rafael Ossa Echaburu ondarrutar kazetariak idatzitako Artza-Mendi, matrcula de Bilbao liburua eskuragarri dago. Honi esker izan da posible artikulu hau idaztea.

2. argazkia. Artzamendi Euskaldunan itsasoratu zen lehen aldia

3. argazkia. Artzamendi Euskalduna untziolan

4. argazkia. Zorroza petrolio-ontzia

Inkesta

Korrika badator!! Parte hartzen duzu? Beharrezkoa dela uste duzu?


TESTUA: IRATZE PREZ / ARGAZKIAK: AITOR MARN

Irina
Parterik hartzen ez badut ere, ezagutzen dut eta ondo iruditzen zait. Euskara bultzatzeko ekimena dela badakit.

Esther
Bai, ahal izan dudan guztietan parte hartu dut. Kirola eta Euskara elkartzea ideia oso ona iruditzen zait.

Jose
Guztietan parte hartzen nuen, batez ere semeak gazteagoak zirenenan. Horrelako ekimenekin jarraitzea guztiz beharrezkoa iruditzen zait euskarak merezi duen ezagutza lortu arte.

Alberto
Nik normalean ez dut parte hartzen baina horrelako ekimenak egotea gustatzen zait, euskara kaleratzeko beharrezkoak ikusten ditudalako.

Jabi
Lehen parte hartzen nuen, baina orain zahartuta nago Euskara Europako hizkuntzarik zaharrena izanda, babestu eta mantentzeko egiten den edozein gauzaren alde egongo naiz beti

Iratxe
Korrika eta Euskara bultzatzeko ekintzak guztiz beharrezkoak direla uste dut. Nik parte hartzen ez badut ere, nire semea etorkizunean parte hartzea espero dut.

Gaia: Euskaraz bizi nahi dut eta Korrika Lehiaketa 2 mailatan banatuko da: 12 urtetik beherakoak, eta DBH eta Batxilergoko ikasleak. Ipuinak euskaraz idatzita egon behar dira, eta edozein euskalki onartuko da. info +: Zorrotzako aek eta 622 619 020

SARIAK
12 URTETIK BEHERAKOAK 1. SARIA: Sopuerta abenturarako sarrerak 2. SARIA: Jolasa DBH ETA BATXILERGOKO IKASLEAK 1. SARIA: 100 euroko kultur bonoa 2. SARIA: Jolas euskalduna
Antolatzaileak:

Aurkezteko azken eguna: maiatzak 18 Non: Zorrotzako Auzo Etxea, Institutua eta aek euskaltegia

Babeslea:

Elkarrizketa

Saul Kurto. Zorrotzako bizilaguna eta Fresneseko espetxean pres

Auzoari eta Herri Mugimenduari ekarpenak egiten jarraitzea gustatuko litzaidake


otza.info TESTUA: AITOR MARN ETA IBAI BARRIOS / ARGAZKIAK: www.zorr

Pasa den urriaren 22an jaso genuen albistea. Saul Kurto Lopez auzokidea Frantziar estatuan atxilotu zutela, alegia. Gertakari horren ondorioz, Zorrotzan hainbat kontzentrazio egin zen atxilotua eta fa miliari elkartasuna eta babesa adierazteko. Egunak pasa ahala, bere egoera zein den jakin ahal izan dugu eta horri lotuta, familiakide eta auzotarroi zuzendutako gutun bat ere idatzi du Saulek Fresne seko (Frantzia) kartzelatik bertatik. Zorrotz Morrotzetik gutun baten bidez elkarrizketa bat egiteko aukera izan dugu.
antzeman daiteke benetako jakin-mina duela auzoan gertatzen ari diren gertakariei buruz. Asko aldatu da Zorrotza azken urteotan baina duela zenbait urte hasitako proiektuek garapen izugarria izan badute ere, lanean tinko jarraitu behar dela azpimarratzen du Kurtok. Auzoko mugimendu sozial zein kulturalen berri eman ahal izateko. Urteotan izandako parte-hartzea dela eta, Saulek auzokideen gutun itxaropentsu eta positiboak espero ditu; gutunean esaten duen bezalaxe, orain ez baita triste egoteko garaia, baizik eta lanean jarduteko eta umore onez aurrera jarraitzeko abagunea. Zein da zure gaur egungo egoera? Ezer baino lehen eskerrak eman nahiko nizkieke Euskal Txokoa eta Zorrotz Morrotzeko lagunei auzoarekin komunikatzeko eskaini didaten leku eta aukera hau emateagatik. Nire egoera zehatza, kartzelan daramadan bizimodua eta abar, ezinezkoa litzateke aldizkari batean kontatzea, elkarrizketa bezalako euskarri hain motzean. Dena den, auzora bidaltzen ditudan eskutitzetan azaltzen dut, bestelako hausnarketekin batera, eta esan didatenez, www.zorrotza. info webgunean eskegitzen dira. Laburbilduz, nire egoera orokorra, presoaren egoera da. Etxetik urrun, errealitatearekin kontakturik ez, herri min handia, gabezi afektibo asko eta baita gabezi material asko ere. 20 ordu ematen ditut egunero ziegan eta 4 ordu patioan. Pertsonalki, egoera gogorra izan arren, indar askorekin sentitzen naiz kartzelari aurre egiteko. Sendo eta alaitsu egotea ezinbesteko gakoa da kartzelaren eragina gainditzeko.

Gehienok jakingo duzuenez, Saulek auzoaren aldeko zenbait ekimen eta plataforma desberdinetan hartu izan du parte (azken urteotan hemendik mila kilometrotara izan bada ere). Horien artean, Txinbotarrak konpartsaren zein Zorrotza Bizirik! Mugimenduaren hastapenetan parte hartze aktiboa izan zuela azpimarratu behar dugu, eta baita auzoko azpiegitura bultzatzeko prozesu aktibo askotan ere bai. Horrez gain, musika taldeetan ere inplikazio berezia izan du, Kloratita taldearekin Euskal Herriko zenbait txoko bisitatu baitzuen. Gogorapen hauek guztiak kartzelatik idatzi dituen gutunetan islatzen dira eta bere hitzetan

Egoera gogorra izan arren, indar askorekin sentitzen naiz kartzelari aurre egiteko

Elkarrizketa

Zer da kartzela Saul Kurtorentzat? Kartzelaren helburuak asko dira, eta are gehiago preso politikoen kasuan. Honela laburbildu daitezke: inguru afektibotik urrundu nahi zaituzte, familia eta lagunengandik mila kilometrotara espetxeratuz. Gure herritik isolatu nahi gaituzte, gutunak eta bisitak dosifikatuz eta kontrolatuz... Pertsona bakartzea bilatzen da, kideengandik dispertsatuz, eta hainbatetan isolatuz. Presoa borrokatik aldendu nahi dute, borrokarekin loturak murriztuz militantea suntsitzeko helburuarekin. Baina suntsitu ezin duten indar berezia ere badago, presoen kolektiboaren indarra alegia. Euskal presoek hainbat urtetan isolatzeko eta makurtzeko estrategia gainditu badute, haien kolektiboaren izaera borrokalari eta solidarioari esker izan da inolako zalantzarik gabe. Ezin naiz honi buruz asko luzatu orri hauetan, baina norbaitek interesa badu, Burdinen arteko herria liburu ederra gomendatzen diot. Oso harreman estua zenuen Zorrotzako Herri Mugimenduarekin... Bai. Kartzelak suposatzen duen guztiari irabazteko, oso garrantzitsua da gure herriarekiko harremana eta lotura handitzea. Kanpoko loturak asko indartzen gaitu. Gutunak zein bisitaldiak, eta kanpoko proiektuetan moduren batean edo bestean parte hartzea oso garrantzitsua da presoentzat. Auzoarekiko loturak berreskuratu nahi ditut. Zorrotza bihotzean daramat eta ahal dudan heinean, beti egin dudana egiten jarraitzea gustatuko litzaidake, auzoari eta herri mugimenduari ekarpenak egiten jarraitzea. Hemen ditudan muga eta traba guztiak aintzat hartuz, baina ideia, proposamen eta lan ezberdinekin auzoko dinamikak eta herri proiektuak aurrera ateratzeko laguntzen jarraitzea gustatuko litzaidake. Hori baita bidea, eremu eta borroka txikietatik Euskal Herria berria eraiki eta eraldatu ahal izateko. Zer edo zer gehitu nahi duzu bukatzeko? Umiltasunez bi deialdi egitea gustatuko litzaidake. Alde batetik, euskara maitatzeaz gain, erabili behar dugu. Euskara babestu eta bultzatzera animatzen zaituztet. Bestetik, auzokideen parte-hartzea ezinbesteko gakoa da Zorrotzaren etorkizuna hobetzeko. Beraz, auzoko dinamikan eta taldeetan era aktiboan parte hartzera animatzen zaituztet, geroaren protagonistak bihurtuz. Aurten, gainera, data garrantzitsua daukagu, Taldeon Koordinakundeak 25 urte betetzen baititu. Musu eta besarkada beroak guztioi! Adiorik ez, beti gero arte! Gora Zorrotza Bizirik! z o r r o t z m o r r o

Saul Kurto
32 urteko mutil hau auzoko hainbat taldetan suspertzaile izan da modu ezberdinetan: Auzo elkartea, Jai Batzordea, Taldeon koordinakundea, Mendizale elkartea, Zorrotza F.C., Jarrai, Gazte asanblada eta Gaztetxea, besteen artean

Hemen ditudan muga eta traba guztiak aintzat hartuz, baina ideia, proposamen eta lan ezberdinekin auzoko dinamikak eta herri proiektuak aurrera ateratzeko lagundu nahi dut

Atxiloketa: Hainbat urte klandestinitean eman ondoren, 2012ko urriaren 22an Frantziako Auguerne departamentuan atxilotua izan zen. Parisen preso: Gaur egun Fresneseko espetxean dago eta Euskal Preso politikoen Kolektiboko kidea da. Ia 2000 kilometro: Bere familia eta lagunek Zorrotzatik Parisera joan-etorriko bidaian egiten duten distantzia Saulekin bisita bat izateko. Espainiako eta nazioarteko legediaren arabera, Saul Baiona, Martutene edo Basauriko espetxean egon beharko litzateke. Auzoarekin lotura: Saulek Zorrotzako herri dinamikaren lotura berrartu nahi du eta horrela jakinarazi du auzora bidalitako gutunetan. Dagoeneko talde eta elkarte ezberdinekin harremanetan jarri da. Gutunak: 2 - 4 astetik behin bidaltzen du gutuna auzora, eta www.zorrotza. info webgunean irakur daitezke. Idazteko eskatu dio animatzen den orori. Hauxe da bere helbidea: Saul Curto Lpez (965.476) 30/253 Prisionnier Politique Basque MA FRESNES. 3, Alle des Thuyas 94261 Fresnes Cedex (France)

Auzoarekiko loturak berreskuratu nahi ditut. Zorrotza bihotzean daramat

Zorrotza, gizarte larrialdian


Egungo krisiak hainbat errealitate erakutsi dizkigu. Txanpon batek bi alde baino ez dituen bitartean, familien arazo ekonomikoek alde anitz utzi dituzte agerian. Ezkortasunean erori gabe, egoera latz horiek islatzeko une aproposa da, auzotar garen heinean, errealitate horien aurrean egin dezakegu na aztertzeko. Izan ere, elkartasunaren unea ere bada, ondokoari laguntza eskaintzeko momenturik egokiena, alegia, hori izango baita zailtasunak gainditzeko bidea. Gauzak horrela, hainbat ikuspegi hartu ditugu hizpide, krisiak horiengan izan duen papera ulertzeko: herriekimenak, adinduen egoera, gizarte zerbitzuak, etxegabetzeak eta etorkinak.
TESTUA: AITOR MARN - IGOR GUTIRREZ - IRATZE PREZ - TAIS SAN JOS - LORNA YEZ / ARGAZKIAK: ZM

10

Erreportajea

11.540 biztanle, horietatik 1.842 langabezian. Gizarte zerbitzuen oinarrizko unitateetan 3.288 kasu landu dira. 1.227 dira dirusarrerak bermatzeko errentaren jasotzaile; 144, Gizarte Larrialdietarako Laguntza jasotzen dutenak; 585, bekadun diren ikasleak (ikastetxe publikoetan), 160 pertsonek Mendekotasunaren balorazioa izan dute; 102 izan dira etxez etxeko laguntza zerbitzua erabili dutenak, 150 pertsona Zorrotzako Critas-en harrera zentrora joan direnak. Hauek guztiak Zorrotzako datuak dira. Hotzak izan arren, kasu larri hauek oso adierazgarriak dira. Bazterkeriaren Kontra eta Justiziaren aldeko sortu berri den Zorroztuz plataformako kideek argi dute: Zorrotza gizarte larrialdian dago. Hausnarketa aspaldidanik zegoen egina: gure auzoa oso dinamikoa da; talde asko daude auzoan, mota guztietakoak... Baina ez zegoen sozioekonomia lantzen zuen talderik; talde horizontala eta plurala, auzokideok sortutakoa. Zorrotzako herri mugimenduak gabezia hori zeukan Zorroztuz taldearen iritziz. Horregatik, 2012. urtean zehar hainbat bileratan horren beharra azaldu zen, batez ere, egoera sozioekonomikoa kontuan hartuz. Azaroan deialdi publikoa egin zen plataforma sortzeko asmoz. 10-12 kide bildu ziren deialdi horretan eta hortik aurrera martxan jarri zen plataforma. Kide guztiek era pertsonalean parte hartzen dute, batzuk auzoko taldeetan murgilduak badira ere. Abenduko auzoko aldizkarian plataformaren manifestua plazaratu genuen eta urtarrilean aurkezpen publikoa egin genuen mahai inguru baten bitartez. Asteazkenero arratsaldeko 20:00etan Auzo Etxean egiten dituzte haien bilera irekiak eta auzokide guztiak plataforman parte hartzera animatzen dituzte. Eta, egoera larrian daudenei, gogoratu nahi diegu prest gaudela laguntza emateko, baina horretarako kasu larriak ezagutu behar ditugu. Beraz, egoera larri horietan dauden kideei, guregana hurbiltzeko deia egiten diegu eta batez ere ez beldurtzeko eta ez lotsatzeko esaten diegu. Baliabide ekonomikorik ez dugu, baina gure elkartasuna eta laguntza izango dituzte.

Zorroztuz plataformak ihauterietan ateratako pankarta ARGAZKIA: Ricardo Zorroza

Txetxu Rojo: Zorroztuz plataformako kidea

Egoera larri horietan dauden kideei, ez beldurtzeko ezta lotsatzeko, eta guregana hurbiltzeko deialdia egiten diegu
Krisialdiaren eragina handiagoa da Zorrotzan? Erantzun baino lehen, guk hobeto zehaztuko genuke galdera: krisialdi honen kudeaketak ea eragin handiagoa duen gure auzoan. Banku-jabeek, patronalek eta gobernuek egiten duten krisiaren kudeaketa oso eskuindarra, oso neoliberala eta herri klaseen kontrako kudeaketa da. Erabiltzen ari dira krisia gure lan eta bizi baldintzak txarrera jotzeko. Gure gurasoek lortutako eskubideak eta hobekuntzak bertan behera utzi nahi dituzte; krisia aitzakia besterik ez da. Galderari erantzuten, bai, eragina handiagoa da Zorrotzan. Betidanik, Zorrotza langileen auzoa izan da; beraz, egoera sozioekonomikoa oso ona ez da inoiz izan. Orduan, kaleratzeak daudenean, pobrezia areagotzen denean, egoerak askoz txartoago eta askoz arinago txarrera jotzen du. Zer egingo du Zorroztuz plataformak? Plataforma sortu genuenean lau helburu finkatu genituen: - Auzoko elkartasun sarea eraikitzea giza zaurkotasunean dauden auzokideei laguntza emateko borroka eta presioaren bitartez. - Bazterketaren kontra borrokatzen duten Bilbo, Ezkerralde edota Bizkaiko beste taldeekin lankidetza finkatzea. - Pairatzen ari garen giza injustiziak ekintza zuzenaren bidez publikoki salatzea. - Manipulaturik gabeko informazioaren trukaketaren bidez, talde formakuntza eta hausnarketa kritikarako esparrua sortzea, kide eta talde espezializatuen laguntzaz. Aipatu duzu ekintza zuzena erabiliko duzuela. Horrek zer esan nahi du? Ez garela galduko bileretan edota burokrazian, ezta ere salaketa antzuetan. Ekintza zuzena eraginkortasunarekin eta kaltetuen beharrekin lotzen dugu. Guretzat, arazo txikiak konpontzea ekintza zuzena da; mahai inguruak egitea ekintza zuzena da; egoera larrian dauden kideak borrokan inplikatzea ekintza zuzena da; ahalik eta informazio gehien zabaltzea ekintza zuzena da o t z 3 0

ADINDUAK: Murrizketak BBK-ko Gizarte Ekintzaren Jubilatuen Etxean


Uda hasiera aldera jakin zen BBK-k Montevideo Etorbidean duen Jubilatuen Etxea ixteko asmoa zuela. Orduan, Auzo Elkartea zentroko zenbait erabiltzailerekin kontaktuan jarri eta BBKko Gizarte Ekintzako arduradunarekin hitzordua eskatu zuen. Bertan, zentroa z o r r o t z m o r r

11

Erreportajea

ixtearen kontra azaldu ziren baina ez zieten zer gertatuko zen zehaztu. Espero bezala, uda ostean Jubilatuen Etxeko zerbitzuak murriztu egin ziren. Orain, lanegunetan eta arratsaldez bakarrik zabaltzen dute, jadanik ez da edaririk zerbitzatzen eta goizez ikastaro edo tailerrik baldin badago irekitzen da bakarrik. Gainera, azken horien prezioak gora egin du nabarmen. Murrizketa horien aurrean, erabiltzaileek mobilizazio-ekintza entzutetsuak egin dituzte BBK-ko egoitzetan, auzoan, eta baita Bilbon ere. Horien artean, Zorrotzako bulegoak kolapsatzearena izan da ekintzarik deigarriena: bat-batean denak batera sartu eta mostradoreko langileari dirua aterarazi, ilarara bueltatu eta ondoren berriz ere sartzea eskatuz egundoko ilarak sortzea lortu zuten, bertako zuzendariaren haserrea piztuz. Zerbitzuaren okerragotzeari buruzko azalpenak eskatzeko beste bilera bat eskatu zuten BBK-ko arduradunekin eta eurak honakoa argudiatu zuten: Gizarte Ekintza garaiaren eta erabiltzaile-kopuruaren araberakoa izan behar zela. Hala, zentroak lehengo egoerara itzultzerik ez zuela azpimarratu zien. Asko tematu ondoren, zentroa 2013ko ekainera arte gutxienez irekita egoteko hitza eman zieten. Batzarrean, Auzo Elkarteak alternatiba bat proposatu zion BBKri, alegia, auzoan dauden bi jubilatuen zentroak bateratzea (Montevideora mugituz), Astilleron dagoena txikiegia baita egungo erabiltzaile-kopuruarentzat. BBK-k, bere aldetik, Udalarekin elkarrizketak izango zituela agindu zien. Auzo Elkarteak berak Auzotegi boletinean azaldu duenez, BBK eta Udalaren arteko kontaktu horiek hasi egin dira. Bitartean, seguru dagoen bakarra da ekainetik aurrera ez dagoela inongo ziurtasunik Montevideoko Jubilatuen Etxeak irekita jarraituko duena ala ez.

Cartaseko bi kide elkarteak duen lokaletan

Tensi Gerboles eta Maite Reigadas: Critas elkareko boluntarioak

Auzoko jendearentzako bereziki, oso gogorra da guregana jotzea


Zertan eta noiztik nabaritu duzue krisia Critasen? Duela gutxi gora behera bi urte hasi ginen nabaritzen. Harreratik nabarmendu duguna honakoa da: lehen etorkin gehiago etortzen zela eta orain auzoko jende gehiago edo gure auzoan finkaturik eta herritarturik dauden etorkin gehiago datozela. Normalean, langabezian geratu ostean orientabide eske datoz, edo etxea, janaria eta umeentzako eskola ordaintzeko heltzen ez zaielako. Auzoko jendearentzako, bereziki, oso gogorra da guregana jotzea, batzuetan ezagutu egiten baikaituzte. Pertsona jakin batekin hitz egitea nahiago badute, guztiz errespetatzen dugu. Gizon edo emakume gehiago datoz? Emakumeen egoera zerbaitetan aldatu dela nabaritu duzue? Lehen emakume gehiago etortzen zen baina orain nahiko orekatuta dago. Emakumeak sarritan umeekin datoz eta gizonak bakarrik. Noizbait generoindarkeriarekin lotutako kasuren bat heldu zaigu baina ez da ohikoa. Gurera heltzen diren lan-eskaintzak normalean garbiketarako edo helduen laguntzarako dira eta emakumeak nahiago izaten dituzte. Hala ere, datozen gizonak, emakumeak bezala, oso malguak dira horretarako eta berdin zaie edozein gauzatan lan egitea, nahiz eta batzuek goi-mailako ikasketak ere badituzten. Nolakoa da eskatzaileen etorkizunerako ikuspegia? Baikortasun askorik ez. Oso garai zailak dira eta etorkizunerako gauzak nahiko negatiboki ikusten dituzte. Geure partetik, ulertzen eta laguntzen saiatzen gara baina guk geuk ere gauzak nahiko zail ikusten ditugu Uste duzue jendearen elkartasuna handitu egin dela krisi eta babesgabetasun egoera honekin? Bai, eta Critasi ematen zaion laguntza handia da boluntarioekin bakarrik lan egiten dugulako. Dudarik gabe. Batez ere, aurretik gure zerbitzuak erabili dituztenen elkartasuna azpimarratu nahiko nuke. Baita Zorrotzako jendearena eta saltokiena ere, gauza asko ematen ari direlako auzoko beste jendearentzat. Adibidez, farmazia, mertzeria, liburudenda horietako asko baliabideak ematen laguntzen ari dira eta oso kontuan hartzeko gauza da

GIZARTE ZERBITZUAK: Critas. Bazterkeria sozialaren aurkako borroka


Premiazko beharrei aurre egin ezin dietenek auzoko hainbat elkarteri laguntza eskatzeko aukera dute, tartean, Critas. Elkarte hau bazterkeria soziala ekiditeko modu karitatetsuan lan egiten duen eliza katolikoko besoa da. Tensi Gerboles Unitate Pastoraleko arduraduna eta Helduen laguntzarako boluntarioa da. Tensiren ustez lehenengo erantzukizuna beti erakunde publikoena izan behar bada ere, eskaintzen dituzten

12

Erreportajea

baliabideak normalean gainezka daude. Hortxe gauzatzen dira Critasen proiektuak, beste inor heltzen ez den lekuetan, eta haien lana boluntarioen lanari esker eramaten da aurrera. Erakunde honek 1956tik egiten du lan Bilbon. Zorrotzan 30 edo 40 bat urte eramango ditu kideen ustez. Harreran, Lehenengo kontaktuan, bakoitzaren beharrak identifikatu eta kasuaren arabera eman beharreko laguntza mota baloratzen da. Umerik egotekotan, zerbitzu sozialekin, Critasek dituen proiektu desberdinekin eta Zorrotzako beste elkarteekin harremanetan ipintzen da. Egoera oso larria ez bada, ez da dirurik ematen. Horren ordez, janaria edo jantziak erosteko baleak ematen dira. Harreran hiru emakumek eta gizon batek egiten dute lan eta azkenaldian uste baino jende gazteagoa etortzen ari zaigu boluntario bezala azaldu du Critaseko harrera boluntarioa den Maite Reigadasek. Helduentzako laguntza proiektuan, anbulatoriora, Bilbora, ospitaletara, paperak kudeatzera laguntzen ditugu. Zahar egoitzetan ere lehen Zorrotzan bizi zen jendeari bisita egiten diogu. Proiektu honetan hamar emakumek eta hiru gizonek hartzen dugu parte dio Tensik. Helduen laguntzaz arduratzen garenoi beti alaitasun eta itxaropen handiz hartzen gaituzte. Hilero Zorrotzako eguneko-zentrora doaz bisitan eta maiteago senti daitezen saiatzen dira boluntarioak. Auzoko taldeak eta gazteak animatzen ditu Gerbolesek, hara joan daitezen eta haien denbora helduekin parteka dezaten, asko eskertzen baitute.

Marta Uriarte: Kaleratzeak Stop-eko presidentea

Kaleratze ugari kaltedunek informazio nahiz laguntzarik ez dutelako gauzatzen dira, baina kaleratzeak gelditzea posiblea da
Zer motatako laguntza eskaintzen diezue kaltedunei? Egun, Bizkaiko Abokatuen Elkargoarekin lan egiten dugu. Elkargoaren abokatu bat dugu elkartean, eta kaltedunei doako aholkularitza juridikoa eskaini ohi die. Epaileekin ere harremanetan gaude. Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentearen konpromisoa lortu dugu, eta kaleratzeak epaitegietara heltzean, prozesu hauek ahalik eta gehien atzeratuko dituzte epaileek. Ibarrak bereziki drama honen kontzientzia argia dauka. Nolakoa da etxegabetzeen drama gurean? Euskadin egunero 14 bat familia etxe barik geratzen dira. Baina kontuan hartu hau: kaleratze ugari kaltedunek informazio nahiz laguntzarik ez dutelako gauzatzen dira. Jakin dezazuen kaleratzeak gelditzea posiblea dela. Guregana hurbiltzen direnek gauza bat dute komunean: lotsa. Haientzat etxea galtzea bizitzan porrot egitea da, eta sentimendu honen aurrean askok ez dute laguntza eskatzen, ez dutelako nahi auzokideek edo senitartekoek egoera tamalgarri horren berri izatea. Bizi garen gizarte honen baloreen arabera, erositako etxe barik ez gara ezer. Argi dago baloreen aldaketa behar dugula, eta egungo krisiak horretara behartuko gaitu, duda izpirik gabe.

Kaleratze baten aurrean:


1. Bankuarekin irtenbide posibleak negoziatu: Hipoteka ez ordaintzegatik etxea uzteko agindu judiziala jaso ohi duen batek argi izan behar duen lehenengo gauza da arintasuna, hots, ez galdu denbora eta hasi lehen bait lehen bankuarekin negoziatzen, azaldu du Marta Uriarte Kaleratzeak Stop plataformako presidenteak. 2. Berehalako etxegabetzea eten: Abokatuen Batzorde Nagusiko agiri bat epaitegietan aurkeztuta, berehalako kaleratzea eten egiten da, eta horrela negoziatzen jarraitzeko denbora irabaz dezakegu, dio Uriartek, eta behar duenari, guk eman al diezaiokegu agiri hura. 3. Ez etsi: Etxea galtzeko arriskuan daudenek borroka egin behar dute, azaldu du Uriartek, gu hemen gaude babesa eskaintzeko, baina funtsezkoa da amore ez ematea. 4. Kaltedunak artatzen dituen elkarte batera jo: Elkarte hauek laguntza juridikoa eta psikologikoa emateko gai dira. Kaleratzeak Stop plataforma, esaterako, Bizkaiko Abokatuen Elkargoarekin ari da lanean, eta bertako abokatu batek doako aholkularitza ari da eskaintzen. HARREMANETARAKO DATUAK: Kaleratzeak Stop (Marta Uriarte, telefonoa: 722.134.858) // Twitter: @ibaiak // Helbide elektronikoa: stopdesahucios.bizkaia@gmail.com. o t z 3 0

ETXEGABETZEAK: Kaleratzeak Stop:


Krisiak 14 euskal herritar etxe barik uzten ditu egunero. Halaber, egoera ekonomikoak bultzatuta, etxebizitza galdu ostean bankuari zorra ordaintzen jarraitu behar izaten dute. Egungo krisi egoerak dakarren beste ondorioetako bat da etxegabetzea. Susperraldi ekonomikoko unean etxea erosteko bankuetako mailegua aise erraz lortu zutenak, lanik gabe geratu ostean, zorra kitatzeko ezinean daude orain. Sistema ekonomikoaren maltzurkeriaren ondorioz, finantza-erakundeek hipoteka ordaindu ezin izan dutenei kentzen diete etxea, baina zorra mantendu egiten da, hau da, lagun horiek bizitzeko lekurik gabe geratzen dira, eta aldi berean, dirua itzultzen jarraitu behar dute. Etxegabetzeen inguruko drama bolo-bolo dabil azken hilabeteotan komunikabideetan. Izan ere, oso gertutik ezagutu duten egoera z o r r o t z m o r r

13

Erreportajea

herritarren artean sentsibilizazio handia eman da. Erresistentzia pasiboa oinarri duten ekitaldi anitz egin du elkarteak, eta arazo sozial honen gainean arreta jartzeko denetarik ari dira egiten.

ETORKINAK: Zorrotza multikulturala


Zorrotza aldatuz doa, bai itxurari eta baita biztanleriari dagokionez ere. Zorrotzatik paseotxo bat ematen badugu, kolore, jantzi, arraza eta erlijio ezberdinetakoak aurkituko ditugu gure artean. Txina, Pakistan, Nepal, Nigeria, Errumania, Kolonbia edo Kuba gure artean leku askotarikoak daude. Bilboko gizarte ekintza datuen arabera, gure barrutietako %8a etorkinak dira. Helduek euskara jakin ez arren, txikienek gure eskoletan ikasten dute eta askoi izen euskaldunak ipintzen dizkiete integratzeko asmoz, komentatzen du Nigeriako emakume batek. Aspalditik ez dugu auzoan erosteko hainbeste aukera izan. Zorrotza laguntasuna elkartearen lanari esker, auzoko merkatal bizitza areagotzen ari da nahiz eta etorkinak elkartean ez aritu. Taberna, janari denda, arropa denda, ile-apaindegi edo lokutorio. Gure artean, negozioak jartzeko ez gara oso trebeak baina kanpotik datozenek, lan egiteko aukera bakartzat omen dute. Hala sumatzen da, saltokietako arduradunekin hitz eginez gero. Eskertzekoa da lana ematea auzokideei. Txinatarrek hala egin dute auzoko hainbat dendatan. Lan gunea izateaz aparte, kasu batzuetan, haien topaguneak ere bihurtzeko arriskua dago. Tabernazaleak ez direnez, dendetan edota parkeetan biltzen dira, eta zaila ohi da Zorrotzatarrekin erlazionatzea batez ere hizkuntza eta kultura ezberdintasunak direla eta. Fray Juan kalea multikultural bihurtu garelaren adibide nabaria da. Hala sumatzen da autobus geltokia ikusita. Behar ez dugun arropa kontenedoreetan uztea bururatzen bazaigu, ziur egon beharrezko duen norbaitek hartuko duela. Ume-kotxeek txatarra eramateko ere balio dute. Kiloak mugitzen ditu. Haien artean senide eta lagun, janaria eta etxea mantendu ahal izateko bide bakarra da. Umeek, eskolan ari dira gurasoek lan egiten duten bitartean. Haientzat, lana da, dirua lortzeko egiten baitugu. Txatarra, materialaren arabera aldatzen da baina kiloagatik 0.30 euro ordaintzen da. Pisuen prezioetan omen dago gure auzoak duen erakargarritasuna, alokairua erdialdean baino merkeago omen da. Gure auzoak duen lan aukerari esker, interesgarri egiten du Zorrotzara etortzea.

Merkatuan ohikoa da gero eta postu gehiago itxita eta salgai ikustea

tamalgarria bihurtu da askorentzat. Hipoteka ez ordaintzeagatik etxebizitza utzi behar izan duen familia baten berri ere izan dugu Zorrotzan. Antoniok eta Maria Luisak bost seme-alaba dituzte, eta orain arte, bigarren aldiz etxegabetzearen prozesua bertan geratzea lortu dute. Horri esker, Kutxabank finantza-erakundearekin zorra negoziatzen jarrai dezakete. Zorrotzako bikote honi laguntza eskaini dion Sendia elkartearekin harremanetan jartzen saiatu da Zorrotz Morrotz aldizkaria, baina Rosa de la Fuente plataforma honen arduradunak gonbidapenari muzin egin dio. Hala ere, alor honetan lanean ari diren bestelako elkarteak ere badira, tartean, Kaleratzeak Stop. Bizkaian 2010ean sortu zen eta etxegabetzeak pairatu dituzten herritarrei babesa eta aholkularitza juridikoa eskaintzea du helburu. Zorra kitatzeko epeak negoziatzea, zorraren ordainean etxea ematea edo alokairu sozialak lortzea dira, besteak beste, elkarte honek dituen lehentasunak. Hasieran ez geneukan ezer, jendeak ez entzunarena egiten zuen azaltzen du Marta Uriarte, elkarte honen presidenteak. Hala ere, 2010etik hona, balantzea baikorra da, gauza asko lortu baititugu. Orain bai,

Kanpotik datozenek, negozioak jartzea lan egiteko aukera bakartzat omen dute. Hala sumatzen da, saltokietako arduradunekin hitz eginez gero

14

Kritikak

Made in Galiza

Sechu Sende. (Itzultzailea: Txerra Rodrguez) (Txalaparta. 2012)


AITOR MARN

Sechu Sende idazle galizarrak bere ibilbide literarioa poesian hasi bazuen ere, narratibaren arloan jaso du aditu eta argitaldarien errekonozimendua. Izan ere, Made in Galiza liburuak Galizako argitaldarien urteko liburu onenaren saria jaso zuen 2007. urtean. Irakurleen babesa ere ez da nolanahikoa izan, gizarte fenomenoa bilakatu baita lurralde horretan: liburuaren hainbat pasarterekin bideoak grabatu, komikiak egin edota irakaskuntzan erabiltzeko irakurketa gidak egin dituztela aipatzen zaigu kontrazalean. Berrogeita hiru ipuin labur eta arinek osatzen dute Made in Galiza. Autoreak, bere hizkuntzaren egoeraren gainean, hots, galegoaren gainean hausnartzeko erabiltzen ditu ipuin labur gehienak, gai honetatik pixka bat aldentzen diren istorio batzuk badaude ere. Umore handiz landutako liburu honetan, euskal hiztunentzat oso hurbil eta ezagunak diren egoerak topatuko ditugu etengabe; hauen artean hizkuntza gutxitu-diglosikoaren gorabeherak aipa daitezke. Gainera, liburuan zehar nabaria da Sendek egiten duen hizkuntzaren defentsa eta galegoa eztabaida politikoetatik aldentzeko ahalegina. Guk euskaraz irakurri arren, galegoz hitz egiten du Made in Galiza ipuin bildumak. Ez da erraza izan behar Txerra Rodriguez itzultzaileak egindako lana burutzea: herri bateko hizkuntza, herriaren izaerarekin berarekin hain identifikatuta dagoen liburua itzultzea, hain zuzen. Txerrak maisutasunez bete du erronka, liburuak irakurlea galegoan eta bere hiztunen munduan murgiltzea lortzen baitu; horrez gain, mundu horretatik hasiera batean pentsa daitekeen baino askoz hurbilago gaudela konturatzera behartzen gaitu. Izan ere, eta itzultzaileak berak hitzaurrean azaltzen duenez, euskaldunok, hizkuntza kontuetan bederen, lepoa ekialdera bihurritzen dugu gehienetan. Gure ispilua ez da izaten mendebaldean dagoen Galizako herria, nahiz eta elkarrekin amets egiteko herri ederra den. Liburu honen bidez lepoa mendebaldera bihurritzeko gonbita txikia egin nahi dut. Galizan zer ikusi eta zer ikasi ere badugula frogatzen du liburuak.

Herri Oihua

Gaua Records. (2012)


IBAI BARRIOS

Barakaldon sortutako talde gaztea dugu Herri Oihua. 2011. Urteko ekainean, Mikel Becerra (kitarra), Aritz Monedero (baxua) eta Lander Gormedino (bateria) Revolta Permanent rap taldeko bi abeslariekin (Iker Villa eta Iker Baraja) egindako elkarlan baten bidez eman zioten hasiera taldeari. Bere estiloa rap-metal bezala defini daiteke, baina kitarraren soinukeran stoner eta rock klasikoaren kutsua soma daiteke bereziki. Duela egun gutxi 10 abestiz osaturiko Arjea iraupen luzeko lehen lana aurkeztu dute Durangoko Azokan (euren kantak ez ezik tartean Mikel Laboaren bertsio bat -Martxa baten lehen notak- gehitu dute) eta hori gutxi bada ere azaroaren 30ean Banden Lehia txapelketan lehenebiziko postua lortu dute. Sari bezala Baga-biga musika ideiak disketxearekin CD bat grabatzeko aukera izango dute hurrengo urtean, baita BBK live jaialdian jotzeko aukera ere. Nahiz eta gazteak izan (taldekideak 20 urte baino gutxiago dituzte) atera berri duten lehenengo lan honetan urtebete terdi honetan ikasi dutena islatzeko eta beren abestiei sakontasuna eman ahal izateko Euskal Herriko musika eszenan ezagunak diren Haritz Lete (Cobra, Kokein) edota Aitor Abio (PILT, Matxura) musikarien kolaborazioa izan dute beste batzuen artean. Horrez gain, zuzeneko irudiez osatutako Azkeneko errepide luzea kantaren bideoklipa ere grabatu dute. Testuetan politika eta gaur eguneko gizartearen egoera islatzen saiatu dira eta taldearen ildoan argi geratzen da (eta beraien abesti batean eaten duten bezala) ez gaudela salgai. Adi egon talde honen ibilideari, zeresana emango dute eta. z o r r o t z m o r r o t z 3 0

15

KORRIKA JAIA
Ostirala, Martxoak 15
21:30 Kontzertua: HAXOTZ + ... (zehaztu gabe) Gaztetxean

Larunbata, Martxoak 16
11:30 Umeentzako tailerrak eta puzgarriak + Grafiti erakusketa Azoka parkean 13:30 Triki-poteoa La Via de Oro tabernatik hasita 14:30 Herri bazkaria Institutuan (Bazkaldu ostean, kantuka) 17:30 Zorrotza Kantari berezia Arrigorri tabernatik hasita 19:30 Poteo-kalejira txaranga batekin Madness tabernatik hasita
i.e.s. ZORROTZA b.h.i

Osteguna, Martxoak 21
18:30 Korrika Zorrotzara helduko da!! Zorrotzabaso kaletik
IBAI ARTE DANTZA TALDEA

You might also like

  • Auzoelkartea Beharrak
    Auzoelkartea Beharrak
    Document1 page
    Auzoelkartea Beharrak
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 58
    Zorrotz Morrotz 58
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 58
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 59
    Zorrotz Morrotz 59
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 59
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 60
    Zorrotz Morrotz 60
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 60
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotza Web
    Zorrotza Web
    Document6 pages
    Zorrotza Web
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorro TZ Morro TZ 53
    Zorro TZ Morro TZ 53
    Document24 pages
    Zorro TZ Morro TZ 53
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Auzoelkartea Beharrak
    Auzoelkartea Beharrak
    Document1 page
    Auzoelkartea Beharrak
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Auzoz Auzo UDAL
    Auzoz Auzo UDAL
    Document41 pages
    Auzoz Auzo UDAL
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 57
    Zorrotz Morrotz 57
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 57
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 46
    Zorrotz Morrotz 46
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 46
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • ZorroTz MorroTz 51
    ZorroTz MorroTz 51
    Document24 pages
    ZorroTz MorroTz 51
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 50
    Zorrotz Morrotz 50
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 50
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 49
    Zorrotz Morrotz 49
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 49
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorro TZ Morro TZ 48
    Zorro TZ Morro TZ 48
    Document24 pages
    Zorro TZ Morro TZ 48
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 45
    Zorrotz Morrotz 45
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 45
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 47
    Zorrotz Morrotz 47
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 47
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 44
    Zorrotz Morrotz 44
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 44
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • ZorroTz MorroTz 37
    ZorroTz MorroTz 37
    Document24 pages
    ZorroTz MorroTz 37
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 43
    Zorrotz Morrotz 43
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 43
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 40
    Zorrotz Morrotz 40
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 40
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 41
    Zorrotz Morrotz 41
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 41
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 39
    Zorrotz Morrotz 39
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 39
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • OINARRIAK
    OINARRIAK
    Document2 pages
    OINARRIAK
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 38
    Zorrotz Morrotz 38
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 38
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 36
    Zorrotz Morrotz 36
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 36
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • OINARRIAK
    OINARRIAK
    Document2 pages
    OINARRIAK
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • ZorrotzMorrotz35 PDF
    ZorrotzMorrotz35 PDF
    Document24 pages
    ZorrotzMorrotz35 PDF
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • ZorroTz MorroTz 33
    ZorroTz MorroTz 33
    Document24 pages
    ZorroTz MorroTz 33
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • ZorroTz MorroTz 34
    ZorroTz MorroTz 34
    Document24 pages
    ZorroTz MorroTz 34
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet