You are on page 1of 1

SUBJUNTIBOAREN ERABILERA

Helburuzko perpausak (ZERTARAKO?)


Zer egin behar dugu, zu pozik egon zaitezen?
Alaba gazteena Irlandara bidaliko dugu udan, ingelesa ikas dezan.
KONTUZ:
*Udan Bartzelonara joanen naiz, katalana ikas dezadan
Udan Bartzelonara joanen naiz, katalana ikasteko

Perpaus konpletiboak (ZER?)


-eN (dadin, dezan) Horrelakoetan, aditz nagusiak iritzia edo nahia (komeni izan, hobe izan,
nahi izan...) adierazten du, eta -t(z)ea nominalizazioa eskatzen du:
Nirekin etor zaitezten (etortzea) nahi dut, gauza bat erakutsi nahi dizuet eta.
-eLA (dadila, dezala...) Horrelakoetan, aditz nagusiak agindu kutsua izaten du (agindu,
erregutu, eskatu, esan...), eta -t(z)eko nominalizazioa eskatzen du:
Telebista itzal dezala (itzaltzeko) erran diot, baina ez dit jaramonik egin

Aginte eta desira perpausak (1. eta 3. pertsonekin)


-eN (nadin, gaitezen, dezadan, dezagun...) Nork bere buruari betebeharren bat ezartzeko,
edo proposamena egiteko:
Isil nadin egia osoa esan baino lehen
Azter dezagun gaia beste ikuspegi batetik
-eLA (dadila, daitezela, dezala, dezatela...) Solaskide ez den pertsonari edo pertsona
multzoari aginduak emateko
Hurrengoa etor dadila, mesedez
Egin dezatela nahi dutena!
Ez diezagutela ezer esan, bestela...

You might also like