You are on page 1of 7

Kerman gasolindegian

Ulermena
Kerman gasolindegian izan da gaur. Hantxe zegoela, bere denbora hartu du autoa garbitzeko eta bertako
langilearekin hitz egiteko.

Bideoa ikusi baino lehen, irakurri galderak


Ondoren, esketxa ikusi informazioa eskuratzeko
Azkenik, aukeratu erantzun egokiak, gainean klik eginda

• 1. Gasolindegi kanpoan bero dago

Egia

Gezurra

• 2. Zer hartu du Kermanek gasolindegian?

Kafe bat

Kamamila bat

Txokolate bat

• 3. Kerman goiz jaikitzen da egunero, gasolindegiko langilea bezala

Egia

Gezurra

• 4. Kermanek garbitu ditu...

Autoko kristalak eta barrukoa

Autoko kristalak

Autoko kristalak, barrukoa eta alfonbrak

• 5. Kermani gustatzen zaio autoko kristalak...

Astean behin garbitzea

Egunero garbitzea

Hilean behin garbitzea

Txukun-txukun

Gustuko al duzu kotxea garbitzea? Eta etxeko lanak egitea? Hementxe dauzkazu hitz batzuk zer garbitzen
ari zaren, edota, zein etxeko lan egiten ari zaren esateko.
Lotu irudiak eta izenak

1
Zorua garbitu
Kristalak garbitu

Erraztatu,
Josi
eskobatu

Eseki
Lisatu

Harrikoa egin

Hautsa kendu

Astindu

Asko / Handia

Euskaraz, izenak izan daitezke:

Zenbatu daitezkeenak: etxea, autoa, liburua... Hortaz, esan dezakegu:

• Hiru etxe, hamar auto, lau liburu.

Ezin daitezkeenak zenbatu: gogoa, maitasuna, beldurra, mina... Hortaz, ezin dezakegu esan:

• *Zazpi gogo, bost maitasun, zortzi beldur...

2
Bestalde, ugaritasuna adierazteko:

• Zenbatu daitezkeen izenekin ASKO erabiliko dugu: Etxe asko, kotxe asko, liburu asko...
• Zenbatu ezin daitezkeenekin, berriz, HANDIA: gogo handia, maitasun handia, beldur handia, min
handia...

Beraz, EZ esan:

• *Bero ASKO, gose ASKO, gogo ASKO...

Eta esan:

• Bero HANDIA, gose HANDIA, gogo HANDIA...

Hala ere, zenbatu ez, baina, neurtu daitezkeen izenak ere badaude. Adibidez: ura, ardoa, gatza, irina...
Esan dezakegu, hortaz,

• Litro bat ur, kilo bat gatz...

Eta, horrenbestez, ASKO erabiliko dugu izen hauekin ere:

• Ur asko, gatz asko, ardo asko...

Irakurri esaldiak eta bete hutsuneak ASKO edo HANDIA idatziz.

1. Umeak korrika ibili dira hondartzan, eta orain, egarri dute

2. Filma hori ikusteko gogo daukat

3. Erromara joateko bide daude

4. Euskara ikasten ari direnek meritu dute

5. Olio ekarri dugu Nafarroatik

6. Kontu izan dugu zure autoarekin

7. Opila egiteko irin erabili behar dugu

GarbiTZEA gustatzen ZAIT

Honelako galderak egiten ditugunean, edo egiten dizkigutenean:

• Zer gustatzen zaizu?


• Zer ahaztu zaizu?

Erantzuterakoan esan dezakegu:

3
• Liburu hau gustatzen zait, edo, liburu hauek gustatzen zaizkit
• Etxeko lanak ahaztu zaizkit

Esaldi horietan, izena (liburuak, etxeko lanak...) plurala bada, aditza ere pluralean (zaizkit) jarriko dugu,
bestela, singularrean (zait)

Baina, erantzuna, askotan, ekintza bat izaten da. Hau da, aditz bat erabiltzen dugu. Kasu horietan,
erantzunetan honelakoak botatzen ditugu:

• Gozokiak jaTEA gustatzen ZAIT, liburuak ekarTZEA ahaztu ZAIT...

Kontuan izan behar dugu esaldi horietan, ZER (ahaztu zaizu)? galderari erantzuten diona aditza dela, eta
ez izen bat: jaTEA, ekarTZEA... Ez du inporta zenbat gauza ahaztu edota gustatzen zaizkigun. Horregatik,
aditza singularrean erabiliko dugu.

Beraz, ez ditugu esango:

• Gozokiak jaTEA gustatzen ZAIZKIT, edo, liburuak ekarTZEA ahaztu ZAIZKIT.

1. Debekatu (1) nire etxe aurrean autoak aparkatzea

2. Gaur galletak egitea pentsatu (2)

3. Beldurrezko filmak asko gustatzen (3)

4. Lortu (4) medikuak zure analisiak etxera bidaltzea

5. Xaboia eta zapiak ekartzea ahaztu (5)

6. Alfonbrak astintzea bururatu ere ez (6) egin

Hutsuneetako aukerak

1. 3. 5.
o ditut o zaigu o zaizkizu
o ditugu o zait o zaizkit
o dut o zaizkit o zait
2. 4. 6.
o ditut o ditugu o zaizkit
o dut o ditut o ditut
o dituzu o dugu o zait

Esan eta idatzi


Badakizu hitz egiterakoan, askotan, hitzak ez ditugula ahoskatzen idazten ditugun bezala. Begira
gasolindegiko langileak, adibidez, nola esan dituen hitz batzuk.
Ikusi bideoa eta erreparatu hitz hauei. Ondoren, aukeratu hitz horiek idazteko era egokia.
• 1. Etorri nekin
nerekin

nirekin

4
• 2. Hemen badago kafeteia
jaboia eta errasketa
kafetegia
xaboia eta errasketa
kafeteria
xaboia eta rasketa

• 3. Seiak laurden gutxietan

laurden gutxian • 5. Garbitu kotxea barrundik

laurden gutxitan barrotik

barrutik
• 4. Nik hemen dauzkat jaboia ta rasketa
Erantzunak - Ulermena
• 1. Gasolindegi kanpoan bero dago

Egia

Gezurra
(Gezurra)

• 2. Zer hartu du Kermanek gasolindegian?

Kafe bat

Kamamila bat

Txokolate bat
(Kafe bat)

• 3. Kerman goiz jaikitzen da egunero, gasolindegiko langilea bezala

Egia

Gezurra
(Gezurra)

• 4. Kermanek garbitu ditu...

Autoko kristalak eta barrukoa

Autoko kristalak

Autoko kristalak, barrukoa eta alfonbrak


(Autoko kristalak, barrukoa eta alfonbrak)

• 5. Kermani gustatzen zaio autoko kristalak...

5
Astean behin garbitzea

Egunero garbitzea

Hilean behin garbitzea

(Hilean behin garbitzea)

KERMAN: Egun on, e? Goizean goizetik. Aizu, gaur hotz asko egiten du.
LANGILEA: Bai, hemen asko egiten du hotza.
KERMAN: Bai. Eta, barruan bero asko izango duzue.
LANGILEA: Barruan bero asko, bai.
KERMAN: Aizu, nik ez dut gosaldu eta gose asko daukat. Badaukazue kaferik?
LANGILEA: Bai. Etorri nirekin. Hemen badago kafetegia.
KERMAN: Ai, zer ondo! goazen, goazen, mesedez.
LANGILEA: Bai, goazen
KERMAN: Nik gaur gogo asko neukan ohean geratzeko. Bueno, gaur , atzo eta bihar. Bueno,
egunero izaten dut ohean geratzeko gogo handia. Zu, zer ordutan altxatzen zara?
LANGILEA: Ni, seiak laurden gutxietan.
KERMAN: Seiak laurden gutxitan? Jo, bada, ez didazu inbidia askorik ematen, e? Meritu asko
duzu, e? Bueno, bueno. Orain, niri lotsa asko ematen dit esatea zer ordutan jaikitzen naizen.

Ez nahastu ASKO eta HANDIA. Asko, zenbatu daitezkeen objektuekin erabiltzen da. Baina, gosea beldurra
eta zortea ezin ditzakegu zenbatu.
Meritu handia, gose handia eta bero handia esango dugu.
Ez ditugu erabiliko, hortaz,
Gose asko, edota, bero asko bezalako esapideak.

KERMAN: Autoko kristalak garbitu nahi ditut eta xaboia eta zapiak ekartzea ahaztu zaizkit.
LANGILEA: Lasai. nik hemen daukat kuboa, xaboia eta errasketa garbitzeko kristalak.
KERMAN: A, bueno. Bale, bale. Eskerrik asko, e? Eske, niri, hilean behin, autoko kristalak garbitzea
gustatzen zaizkit. Bueno, autoko kristalak. Zeren, betaurrekoko kristalak egunero garbitzen ditut. Zuk ere
garbitzen duzu egunero?
LANGILEA: Nik baita. Nik egunero baita.

Kontuz ibili aditzaren numeroarekin. Izan ere, kristalak garbitzea gustatzen zaio Kermani. Ez nahastu era
honetako egiturekin: aditz laguntzailea singularrean utziko dugu. Baztertzekoak izango dira, hortaz,
Kermani kristalak garbitzea gustatzen zaizkio bezalako formak. Kristalak asko izanagatik ere, garbitzea
gustatzen zaiolako Kermani.

KERMAN: Egia esan, ez nuen kotxea garbitzeko gogo handirik. Baina, egia da poz handia ematen duela
gero kotxea dotore-dotore ikusteak.
LANGILEA: Bada, aprobetxatu eta garbitu kotxea barrutik!
KERMAN: A, barrutik! Bada, begira, egia da! Zeren, eserlekuak garbitzea ahaztu zait. Bueno, sorpresa
handia hartuko du amak, e?
LANGILEA: Jada, ondo bukatzeko lana, alfonbrak astindu.
KERMAN: Bada, beitu, egia da alfonbrak astindu. Alfonbrak astintzea bururatu ere ez zait egin. Bada,
egingo dut! Bai. Bai. Aizu, eta nolako astindua emango diodan kotxeari! Lan handia egingo dut, bai. Eta
gero, lasaitasun handia hartuko dut bukatzerakoan. Eta zuk ere bai, ezta?
LANGILEA: Baita, bai. Egia da.
KERMAN: Ni, pixkatxo bat, hiztun handia naiz. Zeren, irakasleak esaten du, e, "mintzapraktikatu" behar
dugula, hitz egin behar dugula. Eta niiri etxeko lanak egitea gustatzen zait.

6
Gaur bero HANDIA egiten du, eta EZ, bero ASKO
Zuek, meritu HANDIA daukazue, eta EZ, meritu ASKO.
Argi geratu da, ezta?
Bueno, bestalde, aditz numeroarekin ere nahastu egin da Kerman. Honelako esaldietan, adibidez:
Etxeko lanak egiTEA gustatzen ZAIT, edo,
Kristalak garbiTZEA gustatzen ZAIT.
Kasu horietan, aditz laguntzailea singularrean ipiniko dugu, gustatzen zaiguna garbitzea edo egitea delako,
eta ez kristalak. Beraz, ezin dugu esan:
Etxeko lanak egitea gustatzen ZAIZKIT, edo,
Kristalak garbitzea gustatzen ZAIZKIT, ez.
Gustatzen zait, singularrean. Ados?
Bueno, bada, zuek bai daukazuela meritu handia; eta, beraz, eutsi horri!

Eta, badakizue, honekin edo harekin, baina egin!

You might also like