You are on page 1of 4

NONDIK?


HONDARTZATIK

MARRAZKIAK
EGITEKO
ISTORIOAK.

MARRAZKIAK,
9
BINETETAN,
EGIN
BEHAR
DIRA
ZEHAZTASUNEZ.


HELBURUA:
IRAKUR‐ULERMENA
LANTZEA
DA.

PERTSONAIAK:
JON,
IDOIA
ETA
MIKEL
ETA
“LAGUN”

KOKAPENA:
ESKOLA,
HONDARTZA,
ETXEA,
HERRIA…GURE
INGURUA.


EGILEA:
NEKANE
R.




3. HONDARTZATIK DATOZ

3.1.-Eguna badoa.
Iluntzen ari da. Gure
lagunak, Idoia, Jon
eta Mikel hondartzan
daude oraindik, baina
oso jende gutxi dago
hondartzan.


3.2.-Eguzkia joan da
eta ez du bero
egiten. Kamisetak
janzten dituzte eta
baloiarekin jolasten
ari dira. “Lagun”
txakurra animatu da
eta jolastera doa.



3.3.-Iluntzen hasi da.
Etxera joateko ordua
da.
Mikel erlojura begira
dago. Gaueko
bederatziak dira.
Jonek eskuoihala
tolesten du eta
Idoiak txanklak
janzten ditu.



3. HONDARTZATIK DATOZ

3.4.-Oraindik
hondartzan daude gora
begira daude.
Hondartzatik herrira
doan aldapa oso luzea
da. Ez daukate gogorik
igotzeko, baina egin
beharko dute.

3.5.-Aldapa astiro- 

astiro igotzen dute.
Motxilak atzean
daramatzate eta
txapelak eskuan,
eguzkirik ez dago eta.
“Lagun” txakurra ez
dago nekatuta eta
aldaparen goiko aldean
itxaroten ari da.

3.6.-“Lagun” txakurra
hiru neska-mutilei
begira dago, haien
ondotik beste txakurra
doalako. “Lagun”
txakurra moskeatuta
dabil.
Nor da txakur hori?


3. HONDARTZATIK DATOZ

3.7.-Ze luzea izan den
hondartzatik datorren
bidea!
Orain herrian daude eta
elizako erlojuan
bederatzi eta erdiak.
Kaletik bakarrik neska-
mutilak eta txakurra
doaz.


3.8.-Gaua da, kaleak ilun
daude. Errepidetik
neska bat dator
bizikletaz, txirrina
jotzen du eta neska-
mutilak agurtzen ditu.
Idoia eta besteeek agur
esaten diote.

3.9.-Kaleko lehenengo
atarian Mikel sartu da,
bigarrenean Idoia eta
hirugarrenean Jon.
Oso egun ona pasatu
dute hondartzan.

You might also like