You are on page 1of 2

ERLIJIO IKASGAIA

EAEn
2008ko Urria
ERLJIO IKASGAIAREN EGOERA EAEn:

 Legeak: Konstituzioa (1978), Espainiako Estatuaren eta Sede Santuaren arteko


Akordioa (1979), Euskal Eskola Publikoaren Legea eta Hezkuntzako Lege
Organikoa (LOE).
o LOEk, bigarren Xedapen Gehigarrian, honako hau ezartzen du: Erlijio
ikasgaia nahitaez eskaini beharrekoa izango da ikastetxeentzat, eta
borondatezkoa familientzat.
o Xedapen Gehigarri hau geroagoko Errege-Dekretuetan garatu zen:
 Haur eta Lehen Hezkuntzan: Ikasleek Erlijio Konfesionala eta
Hezkuntza-arreta egokiaren artean aukera dezakete. Azken
posibilitatean ezin dira agertu curriculumeko edukirik.
 Bigarren Hezkuntzan: Ikasleek Erlijio Konfesionala, Erlijioen
Historia eta Kultura, eta Hezkuntza-arreta egokiaren artean
aukera dezakete (azken honetan ezin dira sartu curriculumeko
edukirik).
 Batxilergoan: Ikaslegoak Erlijio Konfesionala egin dezake, baina
ez da definitzen alternatibarik, autonomia erkidegoek zehaztu
behar dute.
 Oraingo testuingurua EAEn:
o Ikastetxe publikoen %22k Erlijio ikasgaia nahitaez eskaintzeko
betebeharra oztopatzen dute, Ordezkaritza Organo Gorenen erabakietan
edo antzekoetan oinarrituz.
o 07/08 ikasturtean erakunde batzuek (ehige, bihe, sarean, stee...)
“Erlijioari zero ordu” kanpaina sustatu zuten. Momentu horretara arte
normalizatuta zeuden ikastetxe batzuetako zuzendaritza taldeek Erlijioa
zentroaren hezkuntza-eskaintzatik kentzeko proposamena eraman zuten
klaustro eta eskola kontseiluetara. Proposamen hori gehiengoak baieztatu
zuen gehienetan. Erabaki hori dela medio familiei informazioa bidaltzen
hasi zitzaien eta, batzuetan, Erlijio ikasgaia ikasteari uko egiteko agiriak
sinatzera behartu zituzten.
o Bagara Guraso Elkarteak egoera hori salatu zion Hezkuntza Sailari
2008ko otsailean.
o Egoera hori jendaurrera atera zen komunikabide batzuetan apirilean
zehar. Ikuskaritza zerbitzuak ez ziren lanean hasi momentu horretara
arte.
o Ikastetxe gehienek atzera jo zuten, baina kaltea eginda zegoen. Seme-
alabak Erlijio ikasgaia ikasteari uko egiteko agiriak sinatzera behartu
zituzten familia asko, eta kopuru txiki bat baino ez zen ausartu
eskubideen zapalketa hori salatzera, Bagara Guraso Elkartea izan ezik.
o Erelgune foroak gizarte- eta politika-eragileei hausnarketa
dokumentuak eskaintzen dizkie (“Erlijioa eskolan, zergatik?” eta
“Eskola laikoaren defendatzaileei erantzuna”).
o Zoritxarrez, 08-09 ikasturte hau hasten ari bagara ere familiek seme-
alabentzat Erlijio ikasgaia aukeratzeko eskubidea oztopatzen
jarraitzen duten zentro batzuk existitzen dira.
o Halaber, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe askotan Erlijio
ikasgaiaren orduen eskaera askori ez die erantzuten Hezkuntza
Ministerioak (hezkuntzako transferentziak bete gabe daudenez Haur eta
Lehen Hezkuntzako erlijio irakasleez hornitzea Ministerioaren ardura
baita) eta, horrenbestez, ez ditu kontratatzen eskaera horri erantzuteko
behar diren irakasleak.
o LOEko Batxilergoan sortutako egoerak ere animoa kentzeko moduko
itxura ematen digu. Hezkuntza Sailak Batxilergo berria ezartzeari
buruzko jarraibideak bidali zizkien ikastetxe guztiei. Erlijio ikasgaia ez
zegoen 32 orduko eskola-ordutegiaren barruan, eta esaldi bakar batek
aipatzen zuen erlijioa: “nahitaez eskaini beharrekoa izango da
ikastetxeentzat, eta borondatezkoa ikasleentzat”. Jarraibide horiek
ikusita, ikastetxe askok Erlijio ikasgaia arratsaldez ematea proposatu
zuten (horrela Erlijio ikasgaia hautatu ez zuten ikasleak etxean geratu
ahal izateko). Ikasgai hau arratsaldez eta eskola-ordutegitik kanpo
ikasteak matrikulazioak desagertarazten ditu “Erlijio ikasgaia aukeratzen
ez dutenek ikastetxera joateko betebeharrik ez dutelako”.
o Horretaz gain, Hezkuntza Sailak Batxilergoari buruzko Dekretuan
ikasgaia “jardunaldiaren luzapena” izeneko eran ematea ezarriko duela
esaten da kurtso honen hasieran eta, gainera, Erlijioa aukeratzen ez
dutenak etxera joan ahal izango direla inolako alternatibarik gabe. Hau
da, Erlijio ikasgaia aukeratzen duten ikasleak zigortzen dituzte berriro
ordubete gehiago baten zigorra jarriz. Argi dago “beste oinarrizko
ikasgaien baldintza baliokideetan” eman ezingo dela eta matrikulaziorik
ere egongo ez direla.

Aipatutako guztiarengatik, Erelgune Foroak, beste erakunde batzuekin batera,


ikasgaia babesik gabe dagoela salatzen du berriro.

ERELGUNE
2008ko urria

You might also like