You are on page 1of 1

Barbera hila

Denoi gomendatzen dizuet Joyceren Hildakoak ipuina eta harekin John


Hustonek egindako filma; biak ala biak zoragarriak. Biak ala biak hildakoak
zein bizirik dauden argitzeko ederrak. Hildakoekin bizi gara; behin baino
gehiagotan aitatu dut hemen.
Antropologoek diote hildakoak izan daitezkeela izpiritu erlijiosoa eragin
zutenak; hildakoen desagerpen bat-bateko eta erabatekotik eratorri zela
beste bizitza batekiko irrika. Hortik hildakoei zor diegun errespetua zeina
hildako bat kritikatzerakoan aurretik desenkusa moduan esaten baita.
Rita Barneraren hilaren harira hura kritikatu eta baloratzerako orduan,
hildakoekiko errespetua paratzen da aitzakiatzat. Hildakoei errespetua zor
omen zaie eta ezin da halako andre hila, hila den aldetik gutxietsi. PPkoena
psikoanalizatzekoa da: haiek Barberarekiko arbuioa gainontzekoen errua
omen da, noiz eta partidua bera eta buruzagi batzuen ohorea eta ipurdia
salbatzeko erabili baitzuten.
Onartuko didazue Britainia Handiko demokraziaren kalitatea beste gauza
batzuetan hemengo kaka zaharraren pareko da-- Espainiakorena baino
zertxobait handixeagoa dela. Thatcherren heriotzaren harira esandakoak
arakatzen aritu naiz. Eta orduan harrigarria beharbada kulturalki-- egin
zitzaidanak ez nau harritu oraingoan: futbol partidu batean zera zioen
pankarta: Bost axola zuri gu, bizirik zeundenean, bost axola guri zu, hil
zarenean; edo Brixton Londreseko auzo pobrean Agur, puta zaharra!
zioena edo hileta ospatzeko Trafalgar Squarren izan zen festa; edo Socialist
Worker paskinean Poza!, Poza! zioen izenburua.
Aurreko egunean Suso del Torok zioen Espainiako demokraziak bekatu
originala duela oinarri-oinarrian, alegia, Frankoren Erregimenaren premu
izatea. Premutza horrek Rita Barbera hilaren figura errespetatzeko aipatzen
den gizalegea ere kolonizaturik dauka eskandalua bailitzateke Valentzian
jendea kalera aterako balitz, Thatcherren heriotza pozez ospatzeko egin
bezala.
Errespeta ditzagun hildakoak, izan ditzagun manera onak. Ongi da. Baina
berehala dator segida: Franco hildakoa errespetatu, errespetatzen eta
errespetatuko den modura. Amen.

You might also like