You are on page 1of 1

Salbuespena

Norbait akordatzen da Audientzia Nazionala salbuespeneko auzitegia dela? Esan


daiteke Audientzia Nazionalak aurretik erabakita dauzkala izango diren lege
hausteak lege hauste batzuk bakarrik epaitzen dituelako, gainontzeko auzitegiak
ez bezala zeinak datorkiena onartzen baitute, hasi lapurretetatik eta
hilketetaraino. Audientzia Nazionalak, aldiz, terrorismo, narkotrafikoa,
Erregetzaren kontrako delituak eta antzekoak epaitzeko tokia da. Alegia, epaitu
aurretik erabakita dago gutxienez zein motatakoa den egindako lege urraketa.
Audientzia Nazionalaren izaera beste epaiketekiko salbuespen-normaltasun jokoak
azal dezake.
Eremu Juridikoak politikoa normaltzera jotzen du, eta halaber, eremu politikoak
juridikoa ezartzera eta legitimatzera. Aldi berean, diktadurak aurretik daukan
normaltasunean bere salbuespena ezartzera joko du, eta demokraziak normaltasuna
erabiliko du absolutismoaren kontrako hesi.
Baina normaltasuna eta salbuespena nahasten diren mugan, juridikoa politiko
bihurtzen da, eta politikoa juridiko. Demokrazia, bere burua salbatzeko,
diktadura bihurtzen da, eta demokraziaren oinarrian diktadura ezartzen da..
Audientzia Nazionala, gogoeta politiko horren harira, juridikoa politikoa
bihurtzen den tokia da, demokrazia diktadura bihurtu den instantzia, eta
demokrazia salbatzeko aitzakia demokraziaren eskubide eta bermeak airean
gelditzen den epaitegia.
Audientzia Nazional-era joan aurretik, Altsasuko gazte horiei gertatu zaien
moduan, gutxienez kondena bat zeukaten aurretik suposatzen zaien errugabezia
hutsean utzirik: ustezko terroristak dira.
Telebistetako tertulietan izaera eta giro politikoaren neurgailu dira
Altsasun gertatu denarekiko iritziak horren bat eta bakarra direnean
salbuespenaren eremuan gaudela adierazten du gertakariak, Altsasukoak eta beste
guztiak, errealitatea bezain anitzak, nahasiak, mota askotakoak baitira, eta ez
tertuliakideek azaltzen duten ikuspegi bakarrekoak. Euskal usaina duen orok
terrorista kutsua du. Guk geuk sortzen eta fundatzen lagundu dugun mitoa, baina,
baita ere, demokraziaren eremutik aspaldi aldendurik gabiltzalako seinale.

You might also like