You are on page 1of 2

Zintzotasuna

Ez House of Cards, ez Borgen, ez The West Wing, ez estutzen


banauzue Shakespeareren Hamlet, Coriolanus edo King Lear
zeinetan amarru politikoen azpildurak oro agertzen baitira, eta
azpildurekin giza izaeraren aniztasun ikaragarria. Ez dakit Rajoiren
kargu hartzeak eragindakoekin dibertitzen ari naizela esatea
fribolkeria bat den, baina halaxe gertatzen ari zait, batez ere,
PSOEren bodebilarekin.
Eltzea sutan jarri arte nork jakin dio euskal esaera batek. Beno ba
gaur arratsaldean izango dugu eltzea sutan ikusteko aukera. Politika,
publikoaren zerbitzuan aritzea (norbaitek sinesten ote du oraindik
horrelakorik?) oso funtsezko arau batean oinarritzen baita:
zintzotasunean. Goiko lan eta serie horietan ongi pasatzen dut
amarruekin, traizioekin, inozokeriarekin, zuhurtzia faltarekin,
gorrotoarekin eta maitasunarekin baina hondoan-hondoan asaldatu
eta eskandalu gozagarria eragiten didana zintzotasunarekiko jolas
hori da. Denek dakite zer den zintzotasuna, eta jakite horrekiko
estrategiak dira askotan pertsonaiak zehazten dituena.
Rajoiren kargu hartzea eta horrek PSOEren baitan sortu duen
erauntsiarekin serie edo antzerki ona idatz daiteke. Esaterako
Antonio Hernandoren kontzientzia nola iradokiko genuke,
Diputatuen Kongresuko komunetan izerditan duela hilabete
ezinezkotzat jotzen zuena defendatzera ateratzeko prest. Zergatik?
Dirua behar duelako bizitza pribatuan bestela bere andreak ezin
izango duelako bizirik iraun, edo PRISA korporazioak tratu ezkutu
baten ordeko txalet bat erosi ziolako kostaldean? Patxi Lopezek,
esandakoak esanda, ezetz bozkatzen ez badu etxera joango da eta
gelaren goxotasunean andreari heldurik, telebistan bere burua
abstentzioa ahoskatzen ageri zaiola, zotin bortitzean lehertuko da
bere idealak oro erabat puskaturik? PSCkoak ezetz esan ondoren
kanporatu egingo dituzte, Iceta aurrean, PRISAko norbaitek hura
txapero baten amarruan erori eta gero argazkiak argitaratu horrela
desprestigiatzeko pentsatzen ari dela, beste batek eskandalu horiek
politika anglorako baino ez dutela balio aitatzen duela.
Eta nola geldituko da Pedro Sanchez ezezkoaren ondoren? Diputatu
akta entregatuko du besterik ezinean? Bera izango da heroi berria?
ETa Susana Sanchez? Eta Javier Fernandez? Eta Jose Blanco? Baina
batez ere nola irudikatuko genuke Mariano Rajoi? Atzeko teloi baten
moduan, bere burua zintzotzat ispiluaren aurrean, inoiz ez dela
horrela izan erabat ahantzirik.

You might also like