You are on page 1of 1

Bideo birala

Nobela-beltz zein psikopata-filmetan ikertzaileak ez du hiltzailea


aurkitzen trebeziaz baizik eta gaizkileak ekintzarekin nahikoa izan
ez, eta erakutsi egin behar duelako. Erakutsi, horixe da hitza,
munduari egindakoaren berri eman, aldarrikatu zer hori zer izango
bada.
Behin baino gehiagotan aipatu dut hemen sexua kontsumo gaia
bihurtu zaigula. Larrua jotzea ez da, dagoeneko, (Ai non dira garai
eder haiek!) gorputzarekin komunikatzeko modu atsegina zeinak
askotan gorputz haren baitako arima(ze hitz zaharra!) aurkitzeko
beste modu bat baitzuen helburu; ez, larrua jotzea, gin-tonic bat
hartzea, kokaina arrasto batekin sudurrak zikintzea edo modako
jatetxean afaltzea bezain kontsumo gai bilakatu zaigu, bukatu eta
unea bizi behar delako aitzakia exkaxarekin berehala ahanzten
dugun gauza.
Nork nahi du kontsumitu eta kontsumitutakoa isilpean gorde non
eta statusa, besteak beste, xahuturiko ondasunaren kokalekuak
ezartzen duenean? Alegia, zertarako nahi dut Mercedes bat
garajean izan eta badudala isilpean gordetzen badut?
Irueako ustezko bortxatzaileen kasuan argudiaketa perbertsioraino
eraman daiteke: zertarako bortxatuko dut emakume bat gero bideo
bidez ez badut nire ekintza aditzera ematen? Helburua ez da beraz
bortxaketa, baizik eta bortxaketa argitara ematean adierazten
dudan nire buruaren irudi matxoa. (Gaixotasunen bat dago hor
hondoan, ez galdetu zein).
Antzeko argudia daiteke Eibarreko bi jokalari emakume batekin
larrua joka ari diren bideo biralaz. Distantziak distantziahandiak,
izan ere, oraingoan emakumeak nahita jotzen du larrua, ez, ordea,
graba dezaten onartzen-- kirolariek ez dute nahikoa izan larrua
jotzearekin, grabatu eta zabaldu egin dute beste jokalari batzuen
artean, nonbait-- haien burua matxoetsi nahian.
Orwellen profezia erabat bete zaigu ez Big Brother handi bat gure
gainean ezarri eta begi handi batekin zelatan ari zaigulako baizik
eta gure intimitatea, genuen gauzarik gordeena, arraso gogo onez
entregatu diogulako publikoari.
Mugimendu horretan galtzaile, ahulenak: emakumeak, kasu
honetan ,(puta batzuk denak!). Makurrena, ordea, jokalariek prentsa
oharrean umeen etsenplu izateari egin dioten aipua. Merkea,
nazkagarria ez esatearren.

You might also like