You are on page 1of 1

Genero-ideologia

Madrilgo ikastetxe pribatu bateko zuzendariak genero-ideologia (sic) fanatikokeria terroristatzat


jo du. Hitzak zehatz-mehatz aztertzen hasita terrorista hitzak badakigu helburu politikoak
jendearen artean izulaborria sortzeko erabiltzen duena dela (zain nago noiz hasiko diren Pedro
Sanchezen kontra terroristaka); fanatiko hitzak zerbaitetan sutsu sinetsirik sutsu ekiten duena esan
nahi du; baina, zer da genero-ideologia hori? Ratzingerren hitzetan kreaturak kreatura izatearen
kontra egindako erasoa da: ateismoak gizakia kanpoko instantzia bat gabe utzi zuen; materialismoak
espiritualtasuna eragotzi zion; eta orain, genero-ideologiak, bere gorputzaren mugetatik askatu nahi
du. Horrela jarrita badirudi Ratzingerrek kate horretan genero-ideologia askapen bidean azken
katebegia dela. (Horren erraza balitz!)
Elizaren iritziz generoa zerbait eraikia dela baieztatzea giza Jainkoaren ordenarekiko nahasmendua
eta anabasa sortzea da. Elizak genero-ideologia kategoria pean pilatu ditu hainbat teoria eta
ikuspuntu filosofiko. Batek zera dio, soziala den oro, diskurtsiboa da eta hizkuntzari dagokio; beste
batek, feminismoak, emakumea gizonaren eranskin hutsa da, eta ez da izaki izaerara ere ailegatzen.
Gizarte-arteko oro diskurtsiboa bada, generoa ere diskurtsiboa da, alegia, praktika, ohitura, teoria,
tradizio, desira eta abarrek mendeetan eta mendeetan sorturiko jokatzeko modu bat. Ez dago beraz
gizona eta emakumea izateko berezko ezaugarririk, denak praktikek sortuak dira. Eta zentzu
horretan ideologikoak dira, eta segur aski, boteretsuenen beharrei erantzuten diete.
Eta hortxe egiten dio mina Elizari, haiek genero-ideologia deitutako horrek haien diren boteretsuen
ikuspuntuari min egiten diola, eta geratzen zitzaien azken eremu ongi ezarria, gizon ala emakumeen
arteko dikotomia, apurtzera etorri dela.
Eliza kezkaturik dago, baina eliza kezkaturik egoteak Kameliaren Maitaleen Elkartea kezkaturik
egotea bezala egiten zait zorionez. Eta horrek ez du esan nahi jainko batzuen beharra aldarrikatzen
ez dudanik.

You might also like