You are on page 1of 1

VIII

GAZTEKERIAK

Ardangela horren aurretik igaro behar izaten zuten Paulak eta


Malenak elizara joaten zirenean, eta ez dago zer esanik, barruan
zeuden gizasemeak, zahar ta gazte, denak irtetzen zirela neskatxa
haiei begiratzera.
Lehengusu biak ziren ikusgarriak, baino batez ere Malenak.
Menditar gazte hura ederren erregina zen oinatin, berez, jaiotzaz,
janzkeraren apaindura gabe; arren ondoan herritar neskatxarik
aukeratuenak, urri, ziztrin eta itxusi agertzen ziran; ura zebilen
tokian edertasunaren argia eta anima garbiaren usain gozoa bezala
atzitzen zuen, onela esan ahal dezaket. Horregatik gelditzen ziren
erageldatututa begiraleak, zer esan asmatu ezinik. Bazekiten, bai,
zabalketakoak ezkonsari ona edukiko zuenak; baino, aitortu behar
da, guztiak ezkonduko zitezkeen pozik Malen txorekin, naiz eta
onek txanpon bat izan ez. Zer bera baino ezkonsari oberik?
Moxolo Potolo zegoen itxiturena eta Moxolo Potolo agertu oi zen
bero eta urdurien ardangelako atari ertzean, barrezka, keinuka,
gezur-eztulka Malenak ez zuen aintzakotzat artzen mutil arren
zinurik: aldemenetara begiratu gabe, benaz, itzal ta lerden jarraitu
oi zuen bere bideari; baino ala ere, behin, norbaitek bidean gelditu
zualako, ikusi zuan, zearka, Moxolo Potolo, eta pareak irten zion
gure neskatxa ederrari. Izan ere barregarria zan Moxolo Potolo.
Laburra, zabaltzea, beso eta izterrak oso lodia, buru handia duena,
iletsua, ia begietaraino bizkarrera jantzia, okotz biren jabea,
beltzaran berde samarra... bere hortz ustelak erakutsiaz
belarrondotik belar ondorainoko ahoa irekitzen zuanean, izutu
egiten zan edonor lehenbizi, ta gero pareak berez irtetzen ziren
ezpainetara.
Txomin Agirre, Garoa, 1912

You might also like