You are on page 1of 157

AUTOMATIZAZIOAK

1 AUTOMATIZAZIOAREN HASTAPENAK

SARRERA

Automatizazioa ikasten hasteko, lehenbizi, automatizazioa zer den aztertuko dugu. Azterketa horri
ekiteko, automatizazio motak eta automatizazioaren ezaugarriak zehaztuko ditugu.

EDUKIA

f Automatizazioaren kontzeptua

f Automatizazio-teknikak

f Prozesuaren kontrol motak

f Prozesu industrialen motak

f Kontrolagailu sekuentzialak

HELBURUAK

f Automatismoa definitzea

f Automatizatzeko erak zerrendatzea eta bereiztea

f Sistema sekuentzialak definitzea

LANBIDE EKIMENA 1
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

1.1 Automatizazioaren kontzeptua

Automatizazioa giza jardueraren ordez mekanismoak erabiltzea da. Mekanismook elkarrekiko indepen-
denteak izan daitezke, edo ez; kanpoko energiaren bidez mugitzen dira eta etengabe errepika daitezkeen
eragiketa-ziklo osoak egiteko gai dira.

Sistema automatikoak, beti, honako osagai hauek izan behar ditu: energia-iturria, egin behar den
zikloa adierazten duten aginte-organoak eta ziklo hori egiten duten lan-organoak.

Automatizazio-mailari dagokionez, bi maila daude: erabatekoa edo partziala. Erabateko automati-


zazioa etengabeko zikloko produktu homogeneoen ekoizpen masiborako erabiltzen da gehiago (beirazko
botilak, medikamentuak, etab.), eta automatizazio partziala ekoizpen aldakorrerako eta mugaturako
erabili ohi da.

Programazioaren ikuspegitik, automatizazioa ziklo finkokoa eta ziklo programatukoa izan daiteke.
Ziklo finkokoa serie handiak fabrikatzeko erabili ohi da, automatismoa aldatzen ez delako (beti ziklo bera
egiten duelako). Ziklo programatuko automatizazioa serie txiki eta ertainetan pieza desberdinak egiteko
erabili ohi da, sistemak duen programatzeko gailuak, kasuan kasuko muga teknologikoekin, komeni den
zikloa agindu dezakeelako.

1.2 Automatizazio-teknikak

Erabiltzen den automatismo motaren arabera, automatizazioa mekanikoa, pneumatikoa, oleohi-


draulikoa, elektrikoa edo elektronikoa izan daiteke. Horrez gain, aipatutakoen konbinazioak diren
teknika mistoak ere badaude, praktikan gehien erabili ohi direnak halakoak dira, gainera.

Automatizazio mekanikoa

Sistema mekanikoak konplexuak izaten dira —mekanismo asko dituztelako— eta ez dira oso malguak
izaten. Aitzitik, sistemon funtzionamendua erregulatzeko teknologia erabilgarri samarra izan ohi da
oso gaituak ez diren langileentzat eta, ondorioz, merkeak izaten dira muntatzen eta mantentzen.

2 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

1.1. irudia. Makina automatiko mekanikoa.

1.1. irudia. Makina automatiko mekanikoa (jarraipena).

Hauek dira sistema mekaniko baten osagaiak: gurpil horzdunak eta poleak, biela/biraderaren,
pinoi/kremaileraren eta abarren mugimendua transmititzeko, mugimendu zuzena mugimendu birakari
bihurtzeko, eta alderantziz; ibiltarte kontrolatuak lortzeko espekak eta palankak, etab. (1.1. irudia).

Automatizazio mekanikoaren arazo garrantzitsuenetakoak dira kate zinematikoek askotan izaten duten
luzera eta, jakina, organo mugikorren mugimenduen sinkronizazioa.

Automatismo mekaniko asko daude industrian: makina-erremintak (tornuak, fresatzeko makinak, karra-
kagailuak), erloju mekanikoak, ehungailuak, barne-errekuntzako motorrak eta iraultza industriala osatu
zuten makina guztiak.

Automatizazio pneumatikoa

Teknika pneumatikoak erabilera asko ditu makina-erremintaren arloan, batez ere piezak finkatzeko
lanetarako, organoak blokeatzeko, makinak elikatzeko eta zehatz-mehatz jarduera-abiadura konstanteak
behar ez dituzten organoen mugimendu linealerako. Ia automatizazio industrial guztietan, aginte-elementu
gisa instalazio pneumatikoak erabili ohi dira (1.2. irudia).

LANBIDE EKIMENA 3
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

1.2. irudia. Automatismo pneumatikoa.

1.2. irudia. Automatismo pneumatikoa (jarraipena).

Hauek dira aginte pneumatikoaren abantaila nagusiak:

9 Aginte-sistemok sinpleak dira: zilindroak, balbulak, etab.

9 Sistema pneumatikoaren mugimendu (erantzun) azkarra.

9 Sistema pneumatikoak, behin instalatu eta gero, merkeak dira.

Eragozpenak:

9 Automatizazioaz gain, instalatzeak ere kostu ekonomikoa du.

9 Airearen egoera mantentzea, erabat garbi eta lehor mantendu behar baita.

4 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Automatizazio hidraulikoa

Automatizazio pneumatikoari buruz esandakoak hidraulikorako ere balio du, baina badira desberdin-
tasunak: adibidez, aginte hidraulikoa pneumatikoa baino motelagoa da, baina lan gehiago egin dezake.
Hidraulika gehiago erabili ohi da lan handia egin behar den eta erantzunen abiadura funtsezkoa ez den
sistemetan. Aginte mota hau prentsetan, zenbait makina-erremintatan eta, jakina, automobiletan aurkituko
dugu: balaztetan, direkzioan eta baita esekiduran ere.

Automatizazio elektrikoa

Automatizazio mota hau beste gai batean aztertuko badugu ere, kontuan hartzea komeni da edozein
makinak, sinpleenak ere, automatismo elektrikoren bat izango duela, motorrak gobernatzeko edo maki-
naren barneko aginte-eginkizun gisa (1.3. irudia).

1.3. irudia. Automatismo elektrikoa.

Automatizazio elektronikoa

Elektronika industriara iristeak, jakina, iraultza ekarri du eta automatizazio industrialak aurrerapauso
erraldoia egin dezan bideratu du. Automatizazioaren aurrerapauso hori sistema digitalak eragin du,
zeren, horren ondorioz, ordenagailua eta, noski, automata programagarria garatu baitira.

1.3 Prozesuaren kontrol motak

Prozesu industriala kontrolatzeko bi era daude:

9 Begizta irekiko kontrola: aginte-seinaleak organo hartzaileekiko independenteak direnean.

9 Begizta itxiko kontrolak: aginte-seinaleak organo mugikorren posizioaren araberakoak direnean.

LANBIDE EKIMENA 5
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Begizta irekiko kontrola

Begizta irekiko kontrolean (1.4. irudia), prozesua kontrolatzen duten informazioak edo aldagaiek
noranzko bakarrean zirkulatzen dute, kontrol-sistematik prozesura. Kontrol-sistemak ez du jakiten proze-
suan eragileen bidez egin behar dituen ekintzak ondo egin dituen.

LANGILEA KONTROL-
Kontsignak ERAGILEAK
Aginduak SISTEMA

PRODUKTU
SARRERAKO PRODUKTUA PROZESUA
BUKATUA

1.4. irudia. Begizta irekiko kontrola.

Begizta itxiko kontrola

Begizta itxiko kontrolean (1.5. irudia), sentsoreen bidezko berrelikadura dago prozesutik kontrol-
-sistemara. Berrelikadura horren bidez, kontrol-sistemak eragileei agindutako ekintzak prozesuan ondo bete
diren jakingo du. Industriako ia prozesu guztietan begizta itxiko kontrola erabili ohi da, bai lortu nahi den pro-
duktuak edo kontrolatu behar den aldagaiak sarrerako parametro jakin batzuen araberako etengabeko kon-
trola behar duelako, bai kontrolatu behar den prozesua oinarrizko jardueretan zatitzen delako, eta, ondorioz,
prozesuan ekintza jakin bat burutzeko, aldez aurretik, oinarrizko ekintza horiek burutu behar direlako.

LANGILEA KONTROL-
Kontsignak ERAGILEAK
SISTEMA
Aginduak

SARRERAKO PRODUKTU
PROZESUA
PRODUKTUA BUKATUA

SENTSOREAK

1.5. irudia. Begizta itxiko kontrola.

6 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

1.4 Prozesu industrialen motak

Prozesu industrialak, denborarekin izaten duten eboluzioaren arabera, honako taldeetan bana daitezke:

9 Etengabeak

9 Etenak edo atalka egiten direnak

9 Diskretuak

Automatizazio industrialaren kontzeptua prozesu etenetan eta prozesu diskretuetan erabili ohi diren
kontrol-sistemekin lotuta egon izan da, eta prozesu etengabeetarako erregulazioa edo serbo-mekanismoak
utzi izan dira.

Prozesu etengabeak

Prozesu etengabean, lehengaiak etengabe sartzen dira sistemaren mutur batetik, eta beste muturretik
produktu bukatua ateratzen da etengabe (1.6. irudia).

KONTROLA ERAGILEA PROZESUA

ERREGAIAREN BEROTU BEHAR


ERREGULADOREA GALDARA
BALBULA DEN GELA

TENPERATURA- SENTSOREAK
HAUTAGAILUA

GELAKO
TENPERATURA-
SENTSOREAK

LANGILEA

1.6. irudia. Prozesu etengabearen eskema.

LANBIDE EKIMENA 7
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Prozesu etengabearen ohiko adibidea instalazio industrial jakin batean tenperatura konstante manten-
tzeko berokuntza-sistema da. Sarrera, instalazioan lortu nahi den tenperatura da; irteera, bertan dagoen
tenperatura izango da. Kontrol-sistemak konparadore bat du, lortu nahi den tenperaturaren eta dagoen
tenperaturaren arteko diferentziaren berdina den akats-seinalea ematen duena; akats-seinale hori erregu-
ladorean aplikatzen da eta erreguladoreak anplifikatu egingo du erregaia galdarako erregailura pasatzen
uzten duen elektrobalbulak kontrolatu behar duen seinalea.

Erreguladoreak, akats-seinalearen eta instalazioan dauden bero-galeren arabera, lortu nahi den
tenperatura mantenduko du instalazioan. Eragileak elektrobalbula dauka eta bi sentsore erabili ohi dira:
gelan benetan dagoen tenperatura eta langileak programatutako tenperatura.

Instalazio horren arabera, sistema etengabeen berezko bi ezaugarri ikus daitezke:

9 Prozesua egiteko, denbora luze samarra behar da.

9 Prozesuan eta kontrol-sisteman erabiltzen diren aldagaiak analogikoak dira; muga jakin batzuen
barruan, aldagaiek balio infinituak har ditzakete.

Sistema etengabeen azterketa eta erabilera Erregulazioa eta Serbomekanismoak diziplinako azter-
gaiak dira.

Prozesu diskretuak

Irteerako produktua zenbait eragiketaren bidez lortzen da; eragiketa horietako asko elkarren an-
tzekoak dira. Indibidualki lantzen den elementu diskretua izan ohi da sarrera.

1.7. irudia. Prozesu diskretuaren eskema.

8 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Prozesu diskretuaren adibidea da bi zulodun metalezko pieza angeluzuzena fabrikatzea. Pieza bukatua
lortzeko prozesua zenbait egoeratan bana daiteke. Egoera horiek sekuentzialki egin behar dira, hau da,
egoera horietako bat burutzeko, aldez aurretik, aurreko egoerek ondo eginda egon behar dute. Hona
zein diren egoera horiek proposatutako adibidean:

9 Neurri jakin batzuk dituen pieza angeluzuzena moztea, zerra elikatzen duen barraren bidez

9 Pieza zulagailuaren oinarrira garraiatzea

9 A zuloa egitea

9 B zuloa egitea

9 Pieza ateratzea

Egoera horietako bakoitza egiteko, eragileak (motorrak eta zilindro pneumatikoak) aktibatu eta desa-
ktibatu egin behar dira. Aktibatzeko eta desaktibatzeko, honako elementu hauek erabili ohi dira:

9 Sentsoreak (zilindroen gaineko ganberan dauden posizio-sentsoreak eta motor elektrikoak


aktibatzen dituzten kontaktuetan dauden kontaktu osagarriak).

9 Aurreko egoera burutu dela adierazten duen aldagaia.

Prozesu etenak edo atalka egiten direnak

Prozesuaren sarreran, prozesua egiteko behar diren pieza diskretuen kopuruak sartzen dira. Multzo
horrekin, produktu bukatua edo ondorengo prozesurako prest dagoen bitarteko produktua ekoizteko
behar diren eragiketak egiten dira.

Prozesu mota horren adibide bat automobilak fabrikatzeko kateetan dugu.

1.5 Kontrolagailu sekuentzialak

Ikusten denez, prozesu diskretuak eta prozesu etenak oso antzekoak dira. Bi prozesuok mota
bereko kontrol-sistema erabiliz kontrola daitezke. Kontrol-sistema horri, jarduteko eragatik, kontrola-
gailu sekuentzial deitu ohi zaio.

Sekuentzialki kontrolatzen diren prozesuen berezko ezaugarriak, laburbilduz, hauek dira:

9 Prozesua sekuentzialki aktibatuko diren zenbait egoeratan bana daiteke (barne-aldagaiak).

9 Egoeretako bakoitzak, aktibatuta dagoenean, jarduera batzuk egiten ditu eragingailuetan


(irteerako aldagaiak).

LANBIDE EKIMENA 9
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

9 Sentsoreetatik datozen seinaleek (sarrerako aldagaiak) egoeren arteko trantsizioa kon-


trolatzen dute.

9 Prozesuan eta kontrol-sisteman erabiltzen diren aldagaiak (sarrerakoak, irteerakoak, barne-


koak) asko dira eta, normalean, diskretuak izan ohi dira, hau da, bi balio (aktibatuta/desak-
tibatuta) baino onartzen ez dituztenak. Adibidez, motorrak martxan edo geldirik baino ezin du
egon; zilindro pneumatikoan dagoen sentsorea, zilindroko pistoia parean duenean baino ez
da aktibatuko eta, horrela ez bada, desaktibatuta egongo da.

Egoeren arteko trantsizioa egiteko eraren arabera, kontrolagailu sekuentzialak bi motatakoak izan
daitezke: asinkronoak edo sinkronoak.

Asinkronoak

Egoeren arteko trantsizioa sarrerako aldagaietan aldaketa sortzen den une berean egiten da (1.8. irudia).

KONTROLAGAILU
SENTSOREAK SEKUENTZIAL IRTEERAK
ASINKRONOA

PROZESUA

1.8. irudia. Kontrol asinkronoa.

Sinkronoak

Egoera jakin baten trantsizioa maiztasun finkoko erlojuaren seinalearen bidez sinkronizatutako
sarrerako aldagaien arabera egiten da. Horrela, egoeren arteko trantsizioa erlojuaren seinalearen arabera
baino ezin da egin (1.9. irudia).

10 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

KONTROLAGAILU
SENTSOREAK SEKUENTZIAL IRTEERAK
ASINKRONOA

ERLOJUA

PROZESUA

1.9. irudia. Kontrol sinkronoa.

PROBLEMAK

1.1. Definitu automatizazioa. Esan zein diren automatizazio motak.

1.2. Esan zein diren automatismo pneumatikoaren eta hidraulikoaren arteko desberdintasunak.

1.3. Esan zein diren prozesu etengabeen, prozesu diskretuen eta prozesu etenen edo atalka
egiten diren prozesuen ezaugarriak. Bakoitzaren adibide bat ipini.

1.4. Sailkatu hurrengo prozesu hauek, etengabeak, diskretuak, atalka egiten direnak, asinkronoak
edo sinkronoak diren adieraziz:

9 Igogailua

9 Ate automatikoa

9 Kale-argiak

9 Semaforoak

9 Berokuntza-galdara

9 Eskailerako argi automatikoa

LANBIDE EKIMENA 11
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

ARIKETAK

Inguruan ditugun automatismorik ohikoenak aztertu. 1.4. problemako zerrenda erabil daiteke.

` Prozesuak sailkatu, 1.4. probleman egindakoaren arabera.

` Automatizazio motaren arabera desberdindu: elektrikoa, pneumatikoa, etab.

` Automatismoen bloke-diagramak egin eta bakoitzak zein automatizazio mota duen azaldu

12 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

2 SISTEMA BITARRA. BOOLE-REN ALJEBRA

SARRERA

Automatismoak eta haiek gobernatzen dituzten mekanismoak ikasteko, ezinbestekoa da, lehenbizi,
sistema bitarra (orain erabili ohi diren automatismoen oinarria) eta, jakina, Boole-ren aljebra ikastea.

Ikasgai hau azaltzeko, bi gai erabiliko ditugu. Lehenbiziko gaian Boole-ren aljebra eta sistema
logikoak ikusiko ditugu, eta bigarrenean, egia-taularen bidez nola egiten diren ikusiko dugu.

Egia-taula konbinazio-automatismoak egiteko oinarria da. Zenbait adibide landuko ditugu, elektronika
digitaleko ate logiko komertzialak erabiliz, eta kontaktuen eskemen bidez ebatziko ditugu. Halaber,
Karnaugh-en sinplifikazio-metodoa ere ikusiko dugu, adibide konplexuagoak egiteko.

EDUKIA

f Sistemaren funtzionamendu digitala (bitarra)

f Ate logikoak

f Boole-ren aljebra

f Boole-ren aljebrari dagozkion eragiketak

f Boole-ren aljebraren teorema garrantzitsuak

f Funtzioak Boole-ren aljebran

f Funtzio logikoaren egia-taula

f Funtzio logikoak egitea

f Konbinazio-sistemen definizioa

f Konbinazio-sistemen sintesia. Karnaugh-en taula

LANBIDE EKIMENA 13
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

HELBURUAK

f Boole-ren aljebra automatismoen oinarri gisa ezagutzea

f Sistema bitarra ikastea

f Ate logiko nagusiak ezagutzea

f Egia-taula zer den jakitea

f Egia-taularen araberako aplikazio errazak garatzea

f Karnaugh-en sinplifikazio-metodoa

2.1 Sistemaren funtzionamendu digitala (bitarra)

Sistema digital guztietan, handiak izanda ere, hau da, ordenagailuetan edo datu-prozesadoreetan
edota kontrol-sistemetan ere, prozesuak eragiketa sinpleak dira. Prozesuok egiteko, zirkuitu digitalak
(OR (EDO), AND (ETA), NOT (EZ)) eta biegonkorrak (FLIP-FLOP) erabili ohi dira. Zirkuitu horiei
guztiei ate edo zirkuitu logiko deitu ohi zaie, zeren, laster frogatuko dugunez, Boole-ren aljebrako
ekuazioak erabiltzen baitira. Aljebra hau G. Boole-k asmatu zuen XIX. mendearen erdialdera, eta logi-
karen analisi matematikoa egiteko sistema da.

Kapitulu honetan aztertuko dugu Boole-ren aljebra.

Sistema bitarra

Sistema digitalak era bitarrean funtzionatzen du. Bi egoera baino onartzen ez dituzten gailuak erabili
ohi dira. Elementu jakin batek, adibidez, 4 V-eko goi-tentsioko balioa eta 0,2 V-eko behe-tentsioko
balioak izan ditzake, baina ezin du beste inolako baliorik izan (2.1. irudia).

2.1. irudia. Seinale digitala.

14 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Bi egoera horiek hainbat eratan adieraz daitezke, baina ohikoenak 1/0, handia/txikia, egia/gezurra
dira. Aritmetika bitarrean eta matematikoki manipulatutako funtzio logikoetan eta kommutazioetan 0 eta 1
zeinuen araberako sailkapena erabili ohi da.

Zenbakiak adierazteko sistema bitarra azaltzeko, erreferentzia gisa sistema hamartarra erabiliko
dugu. Sistema hamartarrean oinarria 10 da, eta sistema horretan edozein zenbaki adierazteko, hamar
zifra behar dira (0tik 9ra). 9 baino zenbaki handiagoa idazteko, zenbaki hori osatzeko zifra bakoitzari
esanahia emango diogu. Adibidez, hau da 1264 zenbakiaren esanahia:

3 2 1 0
1264 = 1 x 10 + 2 x 10 + 6 x 10 + 4 x 10

Beraz, zenbakiaren digitu bakoitza 10en berretura da. Eskuineko lehenbiziko digitua (4 kasu honetan)
0 berreturaren koefizientea da, hurrengo digitua 1 berreturarena, eta horrela, hurrenez hurren.

Zenbakiak adierazteko sistema bitarraren oinarria 2 da, eta edozein zenbaki adierazteko, bi zifra
baino ez dira behar, hots, 0 eta 1. 0 eta 1 zifrek sistema hamartarrean duten esanahi bera dute sistema
bitarrean, baina ez dagokie berretura bera. Beraz, sistema bitarrean, oinarria 2 da, eta sistema hamar-
tarrean, oinarria 10 da. Adibidez, 19 zenbaki hamartarra, sistema bitarrean 10011 idazten da; izan ere:

4 3 2 1 0
10011 = 1 x 2 + 0 x 2 + 0 x 2 + 1 x 2 + 1 x 2 = 16 + 0 + 0 + 2 + 1 = 19

2.1. taulan, sistema hamartarrean eta sistema bitarrean baliokideak diren zenbakien zerrenda labur
bat azaltzen da.

Digitu bitarrari (1 edo 0) bit deitu ohi zaio. Esanahi jakin bat duen bit multzoa informazioa, hitza edo
kodea izango da. Adibidez, sistema hamartarreko hamar zenbakiak (0tik 9ra) eta alfabetoko 26 letrak
5 6
adierazteko, 1 eta 0 digituen 36 konbinazio behar dira. 2 < 36 < 2 denez, karaktere alfanumeriko
guztiak lortzeko, gutxienez, 6 bit behar dira informazio bakoitzeko. Hori dela eta, informazio bakoitzari,
batzuetan, karaktere edo byte deitu ohi zaio.

LANBIDE EKIMENA 15
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

ARIKETA: egin ondokoaren antzeko taula, 6 bit erabiliz.

ADIERAZPEN
ADIERAZPEN BITARRA
HAMARTARRA

0 00000
1 00001
2 00010
3 00011
4 00100
5 00101
6 00110
7 00111
8 01000
9 01001
10 01010
11 01011
12 01100
13 01101
14 01110
15 01111
16 10000
17 10001
18 10010
19 10011

2.1. taula.

Sistema logikoak

Sistema digitalean bitak bi tentsio-mailetako bat adierazten du. Tentsiorik positiboena 1 maila bada
eta bestea 0 maila bada, sistemak logika positiboa erabiltzen duela esan ohi da. Sistema logiko
negatiboa, ordea, bitaren egoerarik negatiboena 1 mailaren bidez eta positiboena 0 mailaren bidez
adierazten duena da. Definizio hauetan bi tentsioen balio absolutuek ez dutela esanahirik aipatu beharra
dago. Zehatzago esanda, 0 egoerak ez du, nahitaez, 0 tentsio-maila adierazi behar (sistema batzuetan
horrela bada ere).

16 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

2.2 OR (EDO) atea

OR ateak bi sarrera edo gehiago izan ditzake, baina irteera bakarra du eta honako definizioaren
arabera funtzionatzen du: OR ateko irteera 1 egoeran egongo da, sarreretako bat edo bat baino gehiago
1 egoeran dagoenean. Zirkuitu logikoko n sarrerak adierazteko, A, B, C..., N letrak erabiliko ditugu, eta
irteera adierazteko, F letra.

2.2. irudia. OR (EDO) atea.

2.2. irudian OR atearen ikur arautua (ANSI eta IEEE arauen arabera araututakoa) eta ate horri dagokion
adierazpen boolearra ikus daitezke. Beheko aldean, egia-taula azaltzen da. Taula hori adierazpen-
-sistemarik esanguratsuena da (2.9. puntuan ikasiko dugu).

2.3 AND (ETA) atea

AND ateak sarrera bat edo gehiago izan ditzake, baina irteera bakarra du eta honako definizio
honen arabera funtzionatzen du: AND ateko irteera 1 egoeran egon dadin, sarrera guztiek 1 egoeran
egon behar dute.

2.3. irudia. AND (ETA) atea.

LANBIDE EKIMENA 17
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

2.2. irudian AND ateari dagozkion ikurra eta adierazpen boolearra ikus daitezke. Batzuetan, AND
eragiketa adierazteko, ikurren artean puntua (.) edo gurutzea (x) jarri ohi da. Irudian ikusten denez, bi
sarrerari dagozkion egia-taulak AND funtzioaren definizioa betetzen du.

2.4 NOT (EZ) atea

NOT zirkuituek sarrera bakarra eta irteera bakarra dituzte, eta ezeztapen logikoa betetzen dute,
honako definizioaren arabera: NOT zirkuituko irteera 1 egoeran egon dadin, sarrerak ezin du 1 balioa
hartu. Ezeztapen logikoa adierazteko ikur arautua zirkulu txikia da, eta seinalearen lerroa ikur logikoa-
rekin lotzen den gunean jartzen da.

2.4. irudia NOT (EZ) atea.

Batzuetan, NOT eragiketa adierazteko, (-) marraren ordez apostrofoa (‘) erabili ohi da.

2.5 Boole-ren aljebra

Boole-ren aljebra deritzon erreminta matematikoa, hasieran, arrazonamendu logikoaren formak adie-
razteko eta sistematizatzeko eta arrazonamenduon mekanismoetan sakontzeko erabili izan zen. Metodo
matematiko hau erabili ohi duen filosofiaren adarra logika matematikoa da. George Boole-k (1815-1864)
aurkeztu zuen.

Jatorrizko formulazioetan, Boole-ren aljebran, bi balio (egia/gezurra) har zitzaketen proposizioak


adierazten zituzten aldagaiak erabili ohi ziren. Proposizio horien arteko elkarketak aztertuz gero, prozesu
logikoen egiatasunari eta faltsutasunari buruzko lege orokorrak ondoriozta daitezke, zeren prozesu
logikoak, funtsean, oinarrizko proposizioen elkarketak baino ez baitira.

1938an, C. E. Shannon-ek teknika horien erabilera zabaldu eta estreinakoz bi egoera egonkor izan
ditzaketen elementu konposatuez osatutako zirkuituak aztertzeko erabili zituen.

18 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Oinarri horien arabera funtzionatzen duten elementu-multzoei zirkuitu logiko deitzen zaie, logika
formalei dagokien formulazio matematikoa eta zirkuituoi dagokiena berbera izanik, prozesu logikoak
fisikoki irudikatu ahal izaten direlako.

Boole-ren aljebrako eragiketak egiteko, bi balio baino onartzen ez duten aldagaiak erabili ohi dira.
Balio konbentzional horiek 0 eta 1 dira. Kontuan hartu behar da ikur horiek ez dituztela zenbakiak
adierazten, gailuen egoerak baizik. Adibidez, L aldagaiak lanpararen egoera adierazten badu, lanpara
hori piztuta dagoela adierazteko, L aldagai horri 1 zeinua erants dakioke eta itzalita dagoela adie-
razteko, 0 zeinua erants dakioke.

2.6 Boole-ren aljebrari dagozkion eragiketak

Aldagai boolearrekin hiru eragiketa-mota egin daitezke:

` BATUKETA: A eta B aldagaiei aplikatuz gero, honelaxe adierazi ohi da: A + B.

Batuketa adierazten duen egia-taula OR ateari dagokiona da.

` BIDERKETA: A eta B aldagaiei aplikatuz gero, honelaxe adierazi ohi da: A·B edo AB.

Biderketa adierazten duen egia-taula AND ateari dagokiona da.

` OSAKETA: aldagai bakar bati aplikatu ohi zaio. A aldagaiari aplikatuz gero, honelaxe
adierazi ohi da: A’.

Osaketa adierazten duen egia-taula NOT ateari dagokiona da.

2.5. irudia. Kontaktu bidezko ate logikoen irudikapena.

LANBIDE EKIMENA 19
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Eragiketa horiek ikusi ahal izateko, demagun A eta B bi kontakturen egoerak direla. Aldagaion balioa
1 bada, kontaktua itxita dagoela esan nahi du eta balioa 0 bada, kontaktua irekita dagoela esan nahi du.

2.5. irudian kontaktu-elkarketen bidezko hiru eragiketen irudikapena ikusten da. Paraleloko elkarketak
batuketa irudikatzen du; hau da, A-ren edo B-ren balioa 1 bada, muturren artean jarraitutasuna egongo
da. Serieko elkarketak biderketa irudikatzen du, zeren, jarraitasuna egon dadin, A-ren eta B-ren
balioek 1 izan behar baitute. Azkenik, etengailu bereko kontaktu osagarrien elkarketak osaketa irudi-
katzen du. Kontaktu bat itxita badago, kontaktu horri dagokion kontaktu osagarria irekita egongo da,
eta alderantziz.

2.7 Boole-ren aljebrari dagozkion teorema garrantzitsuak

` 1. teorema: sistema boolearreko edozein aldagairi zehaztutako hiru eragiketetako bat


aplikatzen zaionean lortzen den emaitza sistemaren beste aldagai bat da eta emaitza
hori bakarra da.
Eragiketa horiek egiaztatzeko, sarrerako aldagai guztiei aplikatu, taulan jaso eta beti
aldagai boolearra dela ikustea besterik ez dago. Ikus egia-taulak.

` 2. teorema: inpotentziaren legea:

A+A=A
A·A = A

Erlazio horiek indukzio perfektuaren bidez froga daitezke; horretarako, aldagaien kon-
binazio guztiak idatzi behar dira eta konbinazio bakoitzari dagokion eragiketa egin
behar da.

` 3. teorema: inboluzio-legea:

(A’)’ = A

` 4. teorema: trukatze-legea:

Batuketari dagokionez: A + B = B + A
Biderketari dagokionez: A·B = B·A

` 5. teorema: elkartze-legea

Batuketari dagokionez:

A + (B + C) = (A + B) + C = A + B + C

Biderketari dagokionez:

A (BC) = (AB) C = ABC

20 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

` 6. teorema: banatze-legea

Batuketari dagokionez:

A + BC = (A + B) (A + C)

Biderketari dagokionez:

A (B + C) = AB + AC

` 7. teorema: xurgapen-legea

Batuketari dagokionez:

A + AB = A

A (A + B) = A

Ariketa: indukzio perfektua erabiliz, 4., 5., 6. eta 7. teoremak frogatu.

` 8. teorema: De Morgan-en legea:

A ·B = A + B
A + B = A·B

De Morgan-en legea aldagai gehiagotara orokor daiteke.

Jarraian, aipatutako eragiketa logikoen eta teoremen definizioen arabera ondorioztatzen diren zenbait
erlazio interesgarri ikusiko ditugu.

a) 0 + A = A

b) 1 A = A

c) 0 A = 0

d) 1 + A = 1

e) A + A’ = 1

f) A A’ = 0

g) A + B = 1 bada, eta AB = 0 bada, ezinbestean, hurrenez hurren, B = A’ eta A = B’ izango dira.

Ariketa: Frogatu aurreko erlazio horiek.

LANBIDE EKIMENA 21
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

2.8 Boole-ren aljebrako funtzioak

Boole-ren aljebran, zehaztutako edozein eragiketaren bidez elkarrekin erlazionatuta dauden aldagaiak
dauzkan edozein aldagai multzori funtzio deitu ohi zaio. Oro har, honelaxe adierazi ohi da:

F = f(A, B, C, ...)

Honako adierazpen hauek funtzioen adibideak dira:

F1 (A, B, C) = A · B · C + A · B · C + A B · C
F2 (A, B, C) = A + B (C + A )
F3 (A, B, C) = A · B + C ( A + B + D )

1. teoremaren arabera, edozein funtzio boolear, aldi berean, sistemaren aldagaia da.

Ikus ditzagun orain, funtzioetan oinarritzen diren beste bi teorema.

` 9. teorema: De Morgan-en lege orokortua. Funtzioaren osagarria lortzeko, funtzio horre-


tan parte hartzen duten aldagai guztiak osatu eta batuketa eta biderketa eragiketak
trukatu egin behar dira.

F ( A + B + C + ...) = F ( A · B · C...)

` 10. teorema: edozein funtzio, dagokion edozein aldagairekiko, deskonposatu egin daiteke,
honako erlazio honen arabera:

F (A, B, C,...) = A F (1, B, C, ...) + A F (0, B, C,...)

2.9 Funtzio logikoaren egia-taula

Funtzio logikoaren egia-taula, funtzio hori irudikatzeko era da. Taula horretan, funtzioak dagozkion
aldagaiek sor dezaketen konbinazio bakoitzarekiko hartzen dituen 0 eta 1 balioak adierazten dira. Hurrengo
taula honetan, hiru aldagaiko funtzioa irudikatzen duen egia-taula ikusten da.

22 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

A B C F

0 0 0 0

0 0 1 1

0 1 0 0

0 1 1 1

1 0 0 1

1 0 1 0

1 1 0 1

1 1 1 1

2.2. taula.

Erraza da egia-taularen arabera zein funtzio den ondorioztatzea. Funtzioa lortzeko, 1ak edo 0ak
erabil ditzakegu.

1 digituen araberako funtzioa F funtzioak dituen batugaien kopuruaren berdina izango da. Batugai
bakoitza aldagaien biderkadura da, era normalean, 1 (bat) balio badute, eta era osagarrian, 0 (zero) balio
badute. Adibidez, 001 konbinazioari dagokion biderkadura a’b’c’ izango da. Biderkadura horrek a = 0;
b = 0 eta c = 1 direnean baino ez du 1 balioko.

Esandakoa kontuan hartuta, irudikatu dugun egia-taulako batekoen araberako funtzioa hau dela
ondoriozta dezakegu:

F = A ·B·C + A ·B ·C + A ·B ·C + A ·B ·C + A ·B ·C

Era berean, zeroen araberako funtzioa, F funtzioak dituen biderkadura kopuruaren berdina izango
da. Biderkadura bakoitza aldagaien batura izango da, era normalean, 0 (zero) balio badute eta era
osagarrian 1 (bat) balio badute.

Irudikatutako funtzioaren balioa, zeroen arabera, hau izango da:

F = ( A + B + C) ( A + B + C) (A + B + C)

LANBIDE EKIMENA 23
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

2.10 Funtzio logikoak egitea

Ate logikoak egitea

Adibideen bidez, ate logikodun funtzioak nola egin daitezkeen ikusiko dugu. Funtzio erraz batekin
hasiko gara:

F=A+B+C

Funtzio horrek hiru batuketa logiko irudikatzen ditu. Funtzioa egiteko, OR motako bi ate logiko
erabiliko ditugu; lehenbizikoak A eta B-ren arteko batuketa logikoa egingo du, eta bigarrenak A + B
baturaren eta C-ren arteko batuketa egingo du (ikus, 2.6. irudia).

2.6. irudia. Funtzioak ate logikoen bidez egitea.

Ikus dezagun beste adibide bat:

F = A ·B + A ·B·C + A ·B

Adibide hau 2.6. irudiaren beheko aldean irudikatzen den funtzioari dagokio.

Funtzio mota hauek egiteko, batugai bakoitza bereizita egingo dugu eta, azkenik, guztizko batura
logikoa lortuko dugu.

Lehenbiziko batugaia A B da, hau da, biderketa logikoa. Batugai hau egiteko, AND atea ipiniko dugu,
eta lortzen dugun emaitza azkenean batuko dugu. Bigarren batugaia C’ B A da. NOT motako atea ipiniko
dugu, C-ren ondoren, eta, orain, C’-ren biderketa logikoa egin dezakegu, lehen batugaiaren emaitzarekin
(ikus, 2.6. irudia). Azken batugaia A’B’ da eta De Morgan-en legeak erabilita (A + B)’ izan daiteke; beraz,
lehenbizi, A + B batuketa egingo dugu eta, ondoren, emaitza ezeztatu egingo dugu NOT atearen bidez.

24 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Kontaktudun eskemak egitea

Aurreko puntuko funtzioak egiteko, kontaktudun diagramak erabil ditzakegu, aurreko gaiko ezagutzak
erabiliz (2.7. irudia).

2.7. irudia. Funtzioak kontaktudun diagramen bidez egitea.

1. ADIBIDEA: prozesu industrial jakin batean 15 kW-eko bi sorgailu ditugu, 5 kW, 10 kW eta 15
kW-eko hiru motor elikatzeko, eta motorrek ez dute beti aldi berean funtzionatzen (ikus, 2.8. irudia). Une
bakoitzean funtzionatzen ari diren motorrak detektatzen dituen eta, behar denean, bigarren sorgailua
funtzionarazten duen automatismoa egin nahi dugu.

MOTORRAK SORGAILUAK

SARRERAK
1: MOTORRA MARTXAN
0: MOTORRA GELDIRIK
AUTOMATISMOA

IRTEERAK
1: 2. SORGAILUA MARTXAN
0: GELDIRIK

2.8. irudia. 1. adibideari dagokion grafikoa.

LANBIDE EKIMENA 25
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Problemaren enuntziatua eta 2.8. irudia kontuan hartuta, prozesuko sarrerak zehatz ditzakegu, hau
da, A, B eta C motorrak. Motor horiek funtzionatzen dutenean, balioa 1 logikoa izango da eta, geldirik
daudenean, balioa 0 logikoa izango da.

A B C F

0 0 0 0

0 0 1 0

0 1 0 0

0 1 1 1

1 0 0 0

1 0 1 1

1 1 0 0

1 1 1 1

2.3. taula.

Hurrengo urratsa egia-taula egitea izango da: hasierako baldintzen arabera, une bakoitzean funtzio-
natzen ari diren motorren potentzien batura 15 kW dela besterik ez dugu egiaztatu behar.

Batekoen araberako funtzioa egingo dugu:

F = A ·B·C + A ·B·C + A ·B·C

Automatismo honi dagokion zirkuitua ate logikoen bidezkoa izango da (2.9. irudia).

2.9. irudia. Ate logikoen bidez egindako adibidea.

26 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Eta kontaktudun diagramaren bidez eginez gero (2.10. irudia).

2.10. irudia. 1. adibideari dagokion kontaktudun eskema.

Beste zenbait funtzio garrantzitsu

Ate logikoen osagarri gisa, elektronika digitalean ezagutu beharreko beste zenbait funtzio garrantzitsu
ikusiko ditugu.

OR ESKLUSIBOA

2.11. irudia. NAND (EZ ETA), NOR (EZ EDO) eta OR ESKLUSIBOA funtzioak.

De Morgan-en teoremaren arabera, beste bi funtzio lortuko ditugu: NOR (EZ EDO) eta NAND (EZ
ETA) funtzioak (2.11. irudiko goiko aldea).

A B F

0 0 0
0 1 1
1 0 1
1 1 0

2.4. taula.

LANBIDE EKIMENA 27
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

A eta B aldagaien OR ESKLUSIBOA funtzioa (2.11. irudiko beheko aldea), aldagaietako batek 1
balioa hartzen duenean eta besteak 0 balioa hartzen duenean 1 balioa hartzen duena da. Funtzio hori
adierazteko, zirkuluan sartutako + (plus) zeinua erabili ohi da. Dagokion egia-taula aurrekoa da.

2.11 Konbinazio-sistemen definizioa

Konbinazio-sistemak, une oro, sarrerako aldagaiek hartzen duten balio bitarren araberako irteera duten
sistema logikoak dira. Hau da, konbinazio-sistema gai honen hasieran zehaztutako funtzio boolearren gau-
zatze fisikoa da. Beraz, funtzio horien ezaugarriak adierazteko ekuazioa, funtzioak edo azaldu ditugunetako
edozein forma grafiko erabil daitezke. Ohikoa da konbinazio-zirkuitua zehazteko, dagokion egia-taula
erabiltzea, aldagai bakoitzari irteerako aldagaiari dagokion balioa emanez.

Funtzioaren egia-taularen arabera, funtzioaren adierazpen kanonikoa zuzenean era daiteke eta, halaber,
minimizatzeko erabili ohi den Karnaugh-en taularen bidez irudika daiteke.

2.12 Konbinazio-sistemak sintetizatzea. Karnaugh-en taula

Orain arte ikusi dugunez, funtzioen adierazpen aljebraikoek egin nahi dugun automatismoaren pro-
grama egiteko balio dute. Beraz, argi dago, adierazpen aljebraikoa sinpleagoa den heinean, are sinpleagoa
izango dela ondoriozko programa.

Adierazpen aljebraikoak sinplifikatzeko hainbat era daude. Metodo horietako garrantzitsuena


Karnaugh-en metodoa da.

Funtzioak metodo horren bidez sinplifikatzeko, honako prozedura hau egin behar da:

AB 0 1

0
1

AB
00 01 11 10
C
0
1

28 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

AB 00 01 11 10
CD
00
01
11
10
2.5. taula.

1. Egia-taula hartuko dugu abiapuntutzat.

2. Egia-taula hori, irudian azaltzen diren hiru eskemetako batean idatziko dugu, funtzioak bi, hiru edo
lau aldagai izatearen arabera (aldagai gehiago direnean, beste metodo batzuk erabili ohi dira).

3. Funtzioa batekoen edo zeroen bidez egin dezakegu. Batekoen bidez egiten badugu, taulan agertzen
n
diren batekoak biren berretura diren taldeetan bilduko ditugu (2 = 1, 2, 4, 8) eta, horrez gain,
taldeok egitura laukizuzena edo karratua osatu beharko dute. Kontuan hartu behar dugu, taulako
kontrako alboak, biltzeari dagokionez, elkarren segidakoak direla, hau da, eskuineko goiko aldeko 1a
(bata), ezkerreko goiko aldeko 1arekin (batarekin) bil dezakegula.

Funtzioa egin den talde kopuruaren besteko batugai kopuruaren berdina izango da eta batugai
bakoitza taldean errepikatzen diren aldagaien biderkadura izango da, era normalean 1 balio badute, eta
era osagarrian 0 balio badute.

Funtzioa zeroen arabera egiten badugu, funtzioari dagozkion 0 guztiak batekoen arabera egin dugun
era berean bilduko ditugu. Funtzioa egin dugun zero kopuruaren besteko biderkadura kopuruaren
berdina izango da eta biderkadura bakoitza errepikatzen diren aldagaien batura izango da, era nor-
malean 0 balio badute, eta era osagarrian 1 balio badute.

2. ADIBIDEA: ondorengo lau aldagaiko taulari dagokion Karnaugh-en ekuazioa lortzea (2.12. irudia).

2.12. irudia. 2. adibideari dagokion Karnaugh-en taula.

LANBIDE EKIMENA 29
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Funtzioa batekoen arabera egingo dugu:

Ezkerreko batekoen lehenbiziko multzoan A-k eta B-k zero balio dute, multzoko bateko bakoitzerako;
beraz, A’ · B’ ipiniko dugu. C-k ere 0 balio du eta C’ ipiniko dugu. Baina, D-k lehenbiziko multzorako 0
balio duenez, eta bigarren multzorako 1 balio duenez, ez dugu ipiniko. Bigarren multzoan A aldatu egiten
da eta ez da ipintzen. B-k 1 balio du, C-k 0 balio du eta D ere aldatu egiten da; beraz, B·D geldituko
zaigu. Era berean, hirugarren multzoan B baino ez da aldatzen; beraz, A’·C·D’ geldituko zaigu. Hau
izango da funtzio osoa:

F = A · B · C + BD + A · C · D

ARIKETA: sinplifikatu aurreko taula zeroen arabera.

PROBLEMAK

2.1. Idatzi era bitarrean honako zenbaki hamartar hauek: 26, 100, 1024.

2.2. Idatzi era hamartarrean ondorengo zenbaki bitar hauek: 1101, 11001101, 100011011010.

2.3. Esan zer diren logika positiboa eta logika negatiboa.

2.4. Esan zer den OR atea eta idatzi dagokion egia-taula.

2.5. Esan zer den AND atea eta idatzi dagokion egia-taula.

2.6. Esan zer den NOT atea eta idatzi dagokion egia-taula.

30 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

2.7. Balioztatu ondorengo adierazpen hauek: A’’, A’A, A’ + A.

2.8. Adierazi De Morgan-en legeari dagozkion bi eredu.

2.9. F (A, B, C, D) funtzioak honako egia-taula betetzen du:

A B C D F

0 0 0 0 1
0 0 0 1 1
0 0 1 0 0
0 0 1 1 0
0 1 0 0 1
0 1 0 1 0
0 1 1 0 1
0 1 1 1 1
1 0 0 0 1
1 0 0 1 0
1 0 1 0 0
1 0 1 1 0
1 1 0 0 1
1 1 0 1 1
1 1 1 0 0
1 1 1 1 0
2.6. taula.

a) Lortu batekoen eta zeroen bidezko funtzioaren adierazpenak.

b) Karnaugh-en metodoaren bidez sinplifikatu.

c) Funtzioa ate logikoen eta kontaktudun diagramen bidez egin.

LANBIDE EKIMENA 31
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

2.10. Honako funtzio honen egia-taula irudikatu:

F = A + B + A·B·C + A(B + C )

2.11. Hiru aldagaiko funtzioak zero balioa hartu behar du, B aldagaia 1 egoeran dagoenean eta A alda-
gaia 1 egoeran ez dagoenean. Izan daitezkeen gainerako kasu guztietan bat balioa hartuko du.

a) Bete dagokion egia-taula.

b) Funtzioa ate logikoen eta kontaktudun diagramen bidez egin.

2.12. Irudian azaltzen den zirkuituak honako funtzio hau betetzen duela egiaztatu:

F = A·B + C·D + E

2.13. irudia. 2.12. ariketari dagokion grafikoa.

32 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

2.13. F(A, B, C, D) funtzioak bat balioa hartu behar du, bat egoeran bi edozein aldagai baino ez dau-
denean. Egin funtzioa eta Karnaugh-en metodoaren bidez sinplifikatu.

2.14. 1 egoeran dauden aldagaien kopurua 0 egoeran dauden aldagaien kopurua baino handiagoa
denean, 1 balio logikoa hartzen duen funtzioaren adierazpen aljebraikoa lortu. Ezin dira inoiz hiru aldagai
1 egoeran egon.

ARIKETAK

2.1. Bilatu ate logiko komertzialei buruzko informazioa eta egin taula bat garrantzitsuenekin. Ipini
erreferentziak eta barne-egitura, ondorengo taula honen arabera (2.14. irudia).

MOTA ERREFERENTZIA KOMERTZIALA ESKEMA ELEKTRONIKOA

AND 7408

2.14. irudia. Ariketa egiteko eskema.

2.2. Lantegi-ikasgelan, 1. adibideko ate logiko bidezko muntaketa egin eta funtzionatzen duela
egiaztatu.

LANBIDE EKIMENA 33
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

2.3. Instalazio kimiko batean likidoak dauzkaten lau tanga daude. Likidoak berotzen ari dira. A
eta tangetako likido-mailak aldez aurretik ezarritako gehienezko likido-maila gainditzen duen
detektatzeko, likido-mailako sentsoreak erabili ohi dira, eta C eta D tangetako maila jakin bat
baino txikiagoa den detektatzeko, tenperatura-sentsoreak erabili ohi dira. Demagun, A eta B
tangetako likido-mailako sentsoreetako irteerak txikiak direla maila egokia denean eta gehie-
nezko mailara iristen direnean mailak handiak direla. C eta D sentsoreetako irteerak txikiak
izango dira tenperatura egokia denean, eta, alderantziz gertatzen denean, handiak izango dira.

9 Marraztu A eta B tangetako maila handia eta, aldi berean, C edo D tangako ten-
peratura handia detektatzen duen zirkuitu logikoa.

9 Egin muntaketak bi ariketetan:

a) Erabili Boole-ren aljebrako erregelak, ahalik eta ate desberdin gutxienak erabiliz.

b) Egin ate logikoen eta zirkuitu integratuen zerrenda.

c) Egin eskema teorikoa eta praktikoa.

34 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

3 AGINTEGAILU AUTOMATIKOAK

SARRERA

Automatizazioari dagokion oinarri matematikoa ikusi ondoren, automatizazioa bera ikasteko, aginte-
gailuekin hasiko gara.

Oraintsu arte automatismo elektriko gehienetan ia kable bidezko aginteak besterik erabiltzen ez ziren
arren, oraingo joera edonolako automatizazio-elementuak erabiltzekoa dela ikusten da, eta aginte elektrikoa
behar eskatzen duten aplikazioetarako erabili ohi da, hau da, motor elektrikoak abiatzeko, batez ere.
Beraz, azterketa motor elektrikoen abioan oinarrituko da gehienbat.

EDUKIA

f Kable bidezko sistemak

f Lanpara errele bidez piztea

f Oinarrizko automatismoak egitea

f Tenporizadore bidezko automatismoak

HELBURUAK

f Aginte elektrikoa definitzea

f Kable bidezko agintedun automatismo txikiak egitea

f Aginte elektrikoaren elementuak zein diren jakitea

3.1 Kable bidezko sistemak. Oinarrizko eskemak egitea.

Kable bidezko automatismoaren oinarrizko elementua errelea da, edo kontaktorea, bertsio indus-
trialean. Errelea elementu elektromagnetikoa da. Hitza frantsesetik dator (relais) eta ordezkatzaile gisa
itzul daiteke. Errelea, kitzikapen elektriko jakin bat jasotzen duenean, aparatu edo zirkuitu elektrikoa
elikatzeko bitartekari gisa jarduten duen osagaia da.

LANBIDE EKIMENA 35
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Erreleak

Erreleak, funtsean, harila, multzo magnetikoa eta kontaktuak dauzka (3.1. irudia).

Harilak, tentsioa hartzen duenean, multzo magnetikoa baskularazi egiten du eta kontaktuak posizioa
alda dezaten lortzen du, hau da, irekita zeuden kontaktuak itxi egiten dira eta itxita zeudenak ireki egiten
dira (3.1. irudia, eskuineko errelea).

3.2. irudian, errelearen eskema elektrikoa ikus dezakegu. Irudi horretan, harilaren korronte-hartuneak
eta, geldiunean, hau da korronterik ez dagoenean, itxita dauden kontaktuak ikus daitezke. Korrontea
pasatzen denean, posizioa aldatu egingo da eta kontaktuak ireki egingo dira.

Kontaktuak Armadura

Nir

Komuna Gontza

Nitx
Malgukia

Haril kitzikatzailea

Kulata

Harilaren terminalak
Nukleoa

3.2. irudia. Errelearen eskema elektrikoa.

Kontaktorea

Kontaktorea eta errelea, funtsean, gauza bera dira, baina kontaktorea sendoagoa da, tentsio eta
korronte handiagoak jasateko diseinatua. Azaldutakoaren arabera, erreleak eta kontaktoreak zenbait
automatismo elektriko egiteko erabil ditzakegu eta, horretarako, kontaktuak kableatu besterik ez dugu
egin behar; horrela, harilak korrontea hartzen duenean, kontaktuek dagokien eginkizuna beteko dute.

36 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Kontaktuen zenbakitzea

Kontaktore bateko kontaktua irekita ala itxita dagoen jakiteko, zenbakien bidezko normalizazioa era-
biltzen da, horrelaxe (3.3. irudia).

PULTSADOREAK

IREKITA ITXITA

KONTAKTUAK

IREKITA ITXITA

INDAR-KONTAKTUAK

3.3. irudia. Kontaktuen zenbakitzea.

9 Itxita dauden kontaktuan 1 eta 2 zenbakitzen dira.

9 Irekita dauden kontaktuak 3 eta 4.

9 Itxiera edo irekiera adierazten duten zenbakiak kontaktuen unitateak izango dira. Hamarrekoek
kontaktuaren zenbakia adieraziko dute. Horrela, kontaktore batean 2 kontaktu irekita badaude
eta beste 2 itxita, zenbakitzea honakoa izango da:

− 13-14 irekitako lehen kontaktua

− 23-24 irekitako bigarrena

− 31-32 itxitako lehen kontaktua

− 41-42 itxitako bigarrena

Hau da, hamarrekoaren zifrak kontaktuaren zenbakia adierazten du (1., 2., 3., etab.) eta unitateek
kontaktua irekita ala itxita dagoen adierazten dute.

LANBIDE EKIMENA 37
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

3.2 Lanpara errele bidez piztea

Lanpara errele bidez pizteko, hurrengo automatismo hau egingo dugu:

f Pizketa sinplea

Harila sareko tentsioan konektatuko dugu (220 V edo 240 V, harilaren tentsioaren arabera). Harilaren
borneetako bat neutrora joango da zuzenean, eta bestea M pultsadorean zehar pasatuko da (ikus,
3.4. irudia). Hurrengo fasean (eskemaren bigarren adarrean) normalean irekita egoten den errelearen
kontaktua (hemendik aurrera, Nir) ipiniko dugu eta, ondoren, lanpara ipiniko dugu; lanpararen bigarren
kontaktua neutrora joango da. Pultsadoreari eragiten zaionean, harila kitzikatu egiten da, Nir kontak-
tuak posizioa aldatu egingo du eta lanpara piztu egingo da.

ERRELEKO KONTAKTUA
IREKITA

ERRELEA
LANPARA

NEUTROA

3.4. irudia. Lanpara errele bidez piztea.

f Atxikipenez piztea

Ikusten denez, egia esan, orain arte ez dugu gauza handirik lortu, zeren pultsadoreari eraginda lanpara
pizten bada ere, askatzen dugunean itzali egiten baita. Hori konpontzeko, atxikipeneko edo katigamen-
duko kontaktua erabili beharko dugu.

Erreleko Nir kontaktua M pultsadorearekiko paraleloan ipintzen badugu (3.5. irudia), kontaktua ixten
denean pultsadorean zubia egitea lortuko dugu eta, M-ri eragiten ez badiogu ere, korronteak pasatzen
jarraitzen du harilerantz. Kasu honetan, beste pultsadore bat erantsi behar dugu, hau da, gelditzeko P
pultsadorea. Pultsadore horren bidez, zirkuitua edozein unetan ireki ahal izango dugu. P pultsadorea
normalean itxita egoten denetakoa izango da (Nitx).

38 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

ERRELEKO KONTAKTUA

NIr IREKITA

ERRELEA
LANPARA

NEUTROA
3.5. irudia. Atxikipen bidez piztea.

3.3 Oinarrizko automatismoak egitea

Orain arte ezarritako jarraibidearen arabera, automatismoen azterketan sakontzeko eta motorrak
abiatzeko metodoei dagokien hurrengo kapitulua hasteko balioko diguten zenbait automatismo sin-
ple egin ditzakegu.

` Bi errele bateraezin konektatzea geldiunetik pasatuz

Bi pultsadoreren bidez, bi lanpara konektatuta izan ditzaketen bi errele konektatu ahal izatea da
helburua. Erreleok bateraezinak dira, hau da, ezin dira biak aldi berean aktibatuta egon; hortaz, bi
erreleetako bat aktibatzen denean, bestea ezin izango da aktibatu gelditzeko pultsadoreari eragin arte.
Hau izango da dagokion eskema (3.6. irudia).

3.6. irudia. Bi errele bateraezin, geldiunetik pasatuz.

LANBIDE EKIMENA 39
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Eskema horretan, M1-i eraginez gero, R1 errelea itxi egiten da; beraz, M1 pultsadorearekiko paraleloan
dagoen R1-eko kontaktu irekia itxi egingo da (azken kontaktu hori katigamendua eragiten duena da) eta,
aldi berean, bigarren adarreko R1-eko kontaktu itxia ireki egingo da eta, horrela, R2-k ezin izango du
funtzionatu P1 gelditzeko pultsadoreari eragin gabe eta hasierako posiziora itzuli gabe.

` Bi errele bateraezin konektatzea, geldiunetik pasatu gabe

Honako beste kasu honetan antzeko egoera gertatzen da. Bateraezintasuna antzekoa da (3.7. irudia),
baina kasu honetan errele batetik bestera pasa daiteke, aldez aurretik geldiunetik pasatu gabe.

Automatismo honen funtzionamendua aztertzea irakurlearen esku utziko dugu.

3.7. irudia. Bi errele bateraezin konektatzea, geldiunetik pasatu gabe.

3.4 Tenporizadoredun automatismoak

Tenporizadorea atzerapeneko errelea da, hau da, tenporizadorea sakatzen dugunetik tenporizadore
horrek kontaktuak ixten dituen arte denbora-tartea pasatuko da (atzerapena egongo da). Tenporizadore
mota honi konexio-tenporizadore deitu ohi zaio.

Gaur egun, tenporizadoreak kontaktoreen osagai gisa aurki daitezke, eta haien gainean kokatu ohi
dira, ainguraketa-sistema erraz baten bitartez. 3.8 irudiko argazkian ezker aldean kontaktore bat ikus
dezakegu, eta eskuinean, berriz, buru tenporizadoredun kontaktore bat, Telemecanique markakoa.

40 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

3.8. irudia. Kontaktore baten eta buru tenporizadoredun kontaktore baten ikuspegia.

Hurrengo adibidean, programatutako denbora pasa ondoren lanpara piztuko duen konexiora konek-
tatutako tenporizadorea ikusiko dugu (3.9. irudia).

t (s)

3.9. irudia. Konexioa atzeratzen duen tenporizadorea.

Eskema horretan, M-ri eraginez gero, R errelea itxi egiten da eta, ondorioz, erreleko tenporizadorera
korrontea iritsiko da eta tenporizadorea abiatu egingo da. Aldez aurretik ezarritako t denbora pasatzen
denean, tenporizadoreak T kontaktua itxiko du eta L1 lanpara piztuko du.

LANBIDE EKIMENA 41
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Beste zenbait tenporizadore mota

Azaldu dugun tenporizadoreaz gain, merkatuan badira beste tenporizadore mota batzuk, besteak beste:

` Aktibatzeko atzerapenekoak: aldez aurretik ezarritako denbora pasatu ostean kontaktuak


ixten dituen tenporizadorea (lehen ikusi duguna).

` Desaktibatzeko atzerapenekoak: tentsioa hartzen dutenean kontaktuak itxi egiten ditu eta
posizio horretan geratzen da, aldez aurretik ezarritako denboran (3.10. irudia).

` Aktibatzeko pultsu bidezkoak: aldez aurretik ezarritako denbora pasatu ondoren, kontak-
tuetara pultsua igortzen duen errele tenporizatua.

` Desaktibatzeko pultsu bidezkoak: aurrekoaren antzekoa, baina honako honek igortzen duen
pultsua deskonektatzeko da.

Aktibatzeko atzerapena

Desaktibatzeko atzerapena

Aktibatzeko pultsua

Desaktibatzeko pultsua

3.10. irudia. Tenporizadoreei dagozkien ikurrak eta funtzionamendu-diagrama.

1. adibidea: hurrengo adibidean aktibatzeko tenporizadorearen eta desaktibatzeko tenporizadorea-


ren arteko desberdintasunak ikusiko ditugu.

Abiatzeko pultsadoreari eraginez gero (3.11. irudia), bi tenporizadoreak aktibatzen dira. T1 aktibatzea
atzeratzeko tenporizadorea denez, L1 piztuta egongo da ezarritako denboran. T2 aktibatzekoa da; beraz,
L2 ezarritako denbora pasatu ostean piztu egingo da.

42 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Fasea

Geldiunea

Neutroa

3.11. irudia. 1. adibideari dagokion eskema.

2. adibidea: adibide honetan hiru lanpara sekuentzialki piztuko ditugu. M abiatzeko pultsadoreari
eraginez gero, lehenbiziko lanpara piztuko da, denbora jakin bat pasatu ondoren, bigarrena piztuko da,
eta beste denbora-tarte bat pasatu ondoren, hirugarrena piztuko da (3.12. irudia).

3.12. Hiru lanpara sekuentzialki piztea.

1. ariketa: aldatu 3.10. irudiko eskema, ondorengo baldintzak bete daitezen:

3 Lanpara bat pizten denean, aurrekoa itzali egin behar da.

3 Funtzionamenduak ziklikoa izan behar du.

3. adibidea: lursail bat ihinztagailuen bidez ureztatzeko automatismoa egitea da helburua. Horretarako,
ihinztagailuak abiatzeko elektrobalbula (El deituko diogu) eta hezetasun-sentsorea ditugu.

LANBIDE EKIMENA 43
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Hezetasun-sentsoreak lurrean hezetasunik ez dagoela detektatzen duenean El elektrobalbula akti-


batu egingo da eta elektrobalbula horren bidez ihinztagailuak abiatu egingo dira. Hezetasun-sentsoreak
hezetasun faltarik detektatzen ez duenean, ihinztagailuek funtzionatzen jarraituko dute, aldez aurretik
ezarritako denboran.

Argi dago adibide honetan desaktibatzeko atzerapeneko tenporizadorea behar dugula, ezarritako
denboran ihinztagailuetako elektrobalbula aktibatzen jarrai dezan, hezetasun falta detektatzeri utzi ostean.

Adibide hau ebazteko, 3.13. irudiko automatismoa egin dugu. Automatismo honetan honako adar
hauek bereiz ditzakegu:

Geldiunea

Sentsorea

3.13. irudia. 2. adibideari dagokion automatismoa.

` 1. adarra: Rt etengailu automatikoa eta gelditzeko pultsadore nagusia ditu. Hezetasuna


falta dela detektatzen denean, sentsoreko kontaktua itxi egiten da eta C kontaktorea ak-
tibatu egiten da.

` 2. adarra: El elektrobalbula C-ko kontaktua ixten denean edo T1 tenporizadoreko kontaktua


ixten denean, aktibatu egingo da. Tenporizadorea amaieran baino ez da itxiko.

` 3. adarra: tenporizadorea C kontaktorea askatzen denean (sentsoreak hezetasun falta detek-


tatzeari uzten dionean) eta D kontaktua konektatuta dagoenean aktibatuko da.

` 4. adarra: D kontaktorea C kontaktoretik pultsua jasotzen duenean aktibatuko da eta aktiba-


tuta mantenduko da El elektrobalbula aktibatuta dagoen bitartean. Horrela, tenporizadorea
programatutako denboran funtzionatzen mantentzea lortuko dugu.

44 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

4. adibidea: zebra-pasagunean oinezkoentzako semaforoa dago (3.14. irudia). Pultsadorearen


jardueraren bidez, automobilak pasatzeko gorri eta oinezkoak pasatzeko berde jartzea eta alderan-
tzizko sekuentzia lortu behar ditugu. Denborak hautatu ostean, automobil-gidarientzat 3 segundoko fase
laranja eta 16 segundoko fase gorria ezarriko ditugu. Oinezkoentzako fase berdeak 10 segundo iraun
behar ditu.

Gorria
Berdea

Gorria
Laranja
Berdea

3.14. irudia. 4. adibideari dagokion grafikoa.

3.15. irudian, adibide hau ebazteko eskema azaltzen da.

Eskema horretan ikusten denez, korrontea dagoen bitartean, automobilentzat berde egongo da
eta oinezkoentzat gorri. M pultsadoreari eraginez gero, egoera aldatu egiten da eta laranja jartzen da
automobilentzat (begiratu C kontaktoreko kontaktuei). 3 segundo pasa ondoren, T1 tenporizadorea
aktibatu egingo da eta automobilentzat gorri eta oinezkoentzat berde jarriko da eta T2 eta T3 tenporiza-
doreak aktibatu egingo dira. T2-ren bidez, oinezkoentzat berde egoteko denbora 10 segundora mugatuko
da eta, denbora hori amaitzen denean, semaforoa gorri ipiniko da. T3-ren bidez semaforoa gorri man-
tenduko da 16 segundoan automobilentzat eta, bigarren denbora hori amaitu ostean, automobilentzat
berde ipiniko da, hasierako egoerara itzuliz.

LANBIDE EKIMENA 45
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

BA = Berde automobilentzat
LA = Laranja automobilentzat
GA = Gorri automobilentzat
BO = Berde oinezkoentzat
GO = Gorri oinezkoentzat

BA LA GA BO GO

3.15. irudia. 4. adibideari dagokion eskema.

2. ariketa: eskema aldatu, honako baldintza hauek lortzeko:

3 M pultsadoreari eragiten zaionean, denbora itxaron behar da sekuentzia hasi baino lehen.

3 Sekuentzia amaitu ostean, ezin izango da errepikatu 30 segundo pasatu arte.

PROBLEMAK

1. 3.16. irudiko zirkuituak bi seinale sortzen ditu. Bata ikuste-seinalea (lanpara) eta bestea soinu-
seinalea (klaxona), errele termikoa kliskatzen denean. Bi seinaleak denbora jakin baten arabera
txandakatzea eta biek iraupen bera izatea lortu behar da. Azaldu funtzionamendua.

3.16. irudia. 3.1. problemari dagokion eskema.

46 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

2. 3.17. irudiko garabia kontrolatu, irudian agertzen diren zikloak egin ditzan. Geldiuneko posiziotik
hasita (irudian azaltzen den posiziotik) 1. zikloa egiten du, 2. posiziora iritsi arte eta, 2. posizioan,
denbora jakin batean mantenduko da, 2. zikloa egin baino lehen. Berriro geldiuneko 1. posiziora
iristen denean, garabia gelditu egingo da.

Sistemak kontrol-etengailua edo abiatzeko etengailua du. Etengailu hori aktibatu egin beharko da,
garabiak bi zikloak egitea nahi dugun bakoitzean.

1. ZIKLOA

2. ZIKLOA

GELDIUNEKO GELDIUNEKO
POSIZIOA POSIZIOA

3.17. irudia. 3.2. problemari dagokion eskema.

3. Egin sarraila kodetua, erreleak erabiliz. 6 errele ditugu eta errele bakoitzari zenbaki bana dagokio
eta errele bakoitza pultsadore bidez aktibatzen da. Hau da funtzionamendua: edozein erreleri eraginez
gero, 20 segundoko tenporizadorea aktibatuko da. Denbora horretan, ordenan, konbinazio egokia
sakatu behar dugu eta aurreikusitako ordenan. Akatsa eginez gero (20 segundo pasatu ostean),
alarma aktibatu egingo da.

LANBIDE EKIMENA 47
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

ARIKETAK

Bi berogailu konektatu behar ditugu aginte-pultsu bidez eskuz eragiteko. Lehenbiziko pultsuaren
bidez, lehenbiziko berogailua konektatu behar da, bigarren pultsuaren bidez, bigarren berogailua
konektatu behar da eta hirugarren pultsuaren bidez, bi berogailuak deskonektatu egin behar dira. Bero-
gailu biak, hurrenez hurren, K11 eta K12 potentzia-kontaktoreen bidez konektatzen dira. Horrez
gain, seinaleztatzeko H11 eta H12 lanparen bidez, berogailu bakoitzaren konexio-egoera irudikatzen
da (3.18. irudia).

` Azaldu eskemaren funtzionamendua eta muntaketa egin.

` Komenigarria da atal honetan egin ditugun adibide gehienen muntaketak egitea.

3.18. irudia. Ariketari dagokion eskema.

48 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

4 MOTORRAK ABIATZEKO PROZEDURAK

SARRERA

Industriak dituen premiak direla eta, hainbat motor mota fabrikatu behar izaten dira, eta korronte alter-
noan gehien erabili ohi direnak asinkronoak, sinkronoak eta monofasikoak badira ere, mota horietako ba-
koitzean kasuan kasuko egokitutako tentsioak, potentziak eta eraikuntza-aldaketak daude.

Motorrok zerbitzuan jartzea eta erabilera, bakoitzak berezko ezaugarriak dituenez, aldatu egingo da
kasuaren arabera eta egoera bakoitzerako metodo desberdina beharko da.

Industrian korronte alternoko motorrak erruz erabiltzen direnez, eta testuliburu hau automatismoetan
oinarritzen denez, mota horretako motorrak bakarrik aipatuko ditugu, eta gainerako motorrak Elektroteknia
ikasten denerako utzi.

EDUKIA

` Abiatzeko prozedurak

` Konexioak motor asinkrono trifasikoan

` Izar/triangeluerako konexioa

` Autotransformadore bidez abiatzea

` Estatoreko erresistentzien bidez abiatzea

` Errotoreko erresistentzien bidez abiatzea

` Motor asinkronoak abiatzea

` Biraketaren noranzkoa alderantzikatzea

HELBURUAK

` Abiarazgailuak behar direla egiaztatzea

` Motor bakoitzari dagokion abiatzeko metodoa hautatzea

` Motorren biraketa alderantzikatzea

LANBIDE EKIMENA 49
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

4.1 Motorra abiatzea

Motorra zerbitzuan jartzeak motorraren ezaugarrien araberako arazoak ditu, hots, motor asinkronoa
sarera konektatu besterik egin gabe abia daiteke, sinkronoak abiada handia hartu behar du abiatzeko,
eta monofasikoak harila edo espira behar du abiatzeko.

Abiatzeko korrontea

Motorrak abiatzeko denbora-tartean xurgatzen duen energia, une oro hartzen duen abiadura man-
tentzeko berez behar duen energiaren eta masak azeleratzeko behar duen energiaren batura da.

Abiatzen denean, motorrak dauzkan mekanismoek eta ardatzari atxikitako kargek eragiten duten
erresistentzia gainditzeko adinako momentua sortu behar du.

Gainera, momentu horrek, une oro, erresistentzia-momentua baino handiagoa izan behar du, azelerazio-
-momentua lortzeko. Momentu hori handitzearen ondorioa da aipatutako momentua sortzeko korrontea
ere handitzea. Gainera, korronteak handia izan behar du motorraren beraren erresistentzia elektrikoari
eta erresistentzia mekanikoari gailentzeko. 4.1. irudian ikus dezakegu nolakoak diren momentua eta
intentsitatea motorraren erresistentziaren arabera.
Motorraren momentua

b/min = 0
eta korrontea

Errotoreko korrontea
Abio-
momentua
Motorraren momentuaren
% 300 karga betean

Errotoreko erresistentzia
4.1. irudia. Motorraren momentua eta intentsitatea erresistentziaren arabera.

Momentuak xurgatutako korrontearen karratuaren araberakoa izan behar du, eta horrek ondorio
txarrak ditu abiatzeari dagokionez. Jeneralean, abio-momentu handiak behar izaten dira eta, ondorioz,
xurgatutako korronteak energia hornitzen duten enpresek ematen duten gehienezko balioak eta moto-
rraren gehienezko tentsioaren eta tentsio izendatuaren arteko erlazioa ezartzen duen Behe-tentsioko
erregelamendu elektrikoaren gehienezko balioak (4.1. taula) gainditu egiten ditu.

50 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Gehienezko korrontea/korronte izendatua erlazioaren mugak

0,75 eta 1,5 kW bitarteko motorretan: Imax/Ii < 4,5

1,55 eta 5 kW bitarteko motorretan: Imax/Ii < 3

5 eta 15 kW bitarteko motorretan: Imax/Ii < 2

15 kW-etik gorako motorretan: Imax/Ii < 1,5

4.1. taula.

Intentsitate-balioak txikiagotuz gero, momentua nabarmenki txikiagotzen da.

Arazo hori gerta ez dadin, korronte jakin bat gainditu gabe gehienezko momentuaz motorra abiatzea
helburu duten hainbat prozedura daude.

Errotoreko korrontea

Korrontea %tan karga betean


Momentua %tan karga betean

Motorraren momentua

Motorraren momentua karga betean

Korrontea karga betean


Abiadura karga betean

Sinkronismoko abiadura %tan


4.2. irudia. Momentua eta intentsitatea motorra abiatzean.

4.2 Konexioak motor asinkrono trifasikoan

Motor asinkrono trifasiko baten osagai nagusiak errotorea eta estatorea dira, elektroteknian ikasi bezala.
Estatorea harilkatu trifasiko multzo batez edo batzuez osatzen da; polo bakarrekoa da harilkatu multzo
bakarra duenean, bi polokoa estatoreak bi multzo dituenean, etab.

Harilak bereiztea helburu, haril bakoitzaren hasiera U-V-W letrekin izendatzen da eta amaiera X-Y-Z
letrekin (4.3.A irudia).

Motorraren borneen etapan haril bakoitzaren letra bakarrik ikusiko dugu (4.3.B irudia).

LANBIDE EKIMENA 51
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Haril bakoitzaren hasierako eta amaierako letrak aurrez aurre ez egotearen arrazoia honakoa da:
barnetik harilak gurutzatuta daude, horrela konexio egokia erraztu eta motorrak biratzeko adinako eremu
magnetikoa egon dadin.

4.3. irudia. Bobinen identifikazioa.

X-Y-Z borneak elkarri lotu eta U-V-W borneak tentsio trifasikoarekin konektatzen baditugu, 4.4. irudian
ikusten den bezalako antolamendua lortuko dugu.

4.4. irudia. Izar erako konexioa.

52 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Irudikoari izar-konexio deitzen zaio. Konexio mota horrekin haril bakoitzari iristen zaion tentsioa 3 bider
txikiagoa da tentsio trifasikoa baino; hau da, U-V-W borneak 400 V-ko tentsiora konektatu baditugu, hariletan
230 V bakarrik izango ditugu, intentsitatea eta motorraren momentua jaitsita (hurrengo atalean sakonago
aztertuko dugu alderdi hori).

U-Z, V-X eta W-Y terminalak elkartzen baditugu, triangelu-konexio bat izango dugu (ikus 4.5. irudia).

4.5. irudia. Triangelu- konexioa.

Konexio mota horretan harilek sarean dagoen tentsio berdina jasaten dute, hau da, motorra 400 V-ra
konektatzen badugu, hariletan 400 V egongo dira.

Motor bat konektatu aurretik, ziur jakin beharra dago harilak gehienez zenbateko tentsioa jasateko gai
diren. Ezaugarri horiek motorraren ezaugarrien plakan agertuko dira (ikus 4.6. irudia).

Irudi horrek esan nahi du izar eran 400 V-ko sare batera konekta daitekeela, baina triangelu eran 230
V-ra besterik ez.

Kasu horretan izar-triangelu abioa 230 V-ko sare trifasiko batekin egingo litzateke. Motor bat triangelu
eran 400 V-ean abiatzeko, ezaugarrien plakan tentsio horrek agertu beharko du triangeluaren ikurraren
ondoan.

LANBIDE EKIMENA 53
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

4.6. irudia. Konexioak motor asinkrono trifasiko batean.

4.3 Motor asinkrono trifasikoak abiatzeko prozedurak

Motor horiek abiatzeko prozedurarik sinpleena zuzenean sarera konektatzea da. Sistema hori, ordea,
beti ez da egokiena, lehen aipatu ditugun mugak direla eta; horregatik, motor bakoitzaren ezaugarriak
aztertu beharra dago.

Izar/triangelu erako konexioa

Metodorik sinpleenetako bat da.

Zerbitzu normalean triangelu eran konektatuta egon ohi den motorra izar eran konektatuta abiatzea
eta, azelerazio-periodoa pasatu ondoren, berriro ere triangelu erara kommutatzea da helburua (4.7. eta
4.8. irudiak).

54 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

4.7. irudia. Izar/triangelu eran abiatzeko aginte-zirkuitua.

4.8. irudia. Indar-zirkuitua.

Era horretan, abiatzen denean harilkatuak hartzen duen tentsioa 3 aldiz txikiagoa da eta, ondorioz,

motorrak xurgatzen duen intentsitatea ere 3 aldiz txikiagoa izango da.

Triangelu eran konektatutako sistema trifasikoan lineako korrontea fasekoa baino 3 aldiz handiagoa
dela kontuan hartuta, eta izar erako sisteman lineako eta faseko intentsitateak berdinak direla kontuan

hartuta, izar eran abiatuz gero, xurgatutako korrontea ere 3 aldiz txikiagoa dela ondoriozta dezakegu.

LANBIDE EKIMENA 55
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Tentsioa eta korrontea 3 txikiagotuz, xurgatutako potentziaren balioa 3 · 3 = 3 aldiz txikia-


goa izango da.

Beraz, horrela, abiatzeko korrontea zuzeneko korrontearen balioa baino % 30 txikiagoa izango da
eta, aldi berean, zuzeneko konexioari dagokion abio-momentua proportzio berean txikiagotuko da, hau
da, 0,6-0,7 aldiz biraketa-momentu izendatua izango da.

Izar/triangelu erako abioak dagokion eginkizuna bete dezan, izar eran konektatutako motorra abia-
dura izendatura iritsi arte azeleratu behar da. Bestela, motorra abiadura txikian trabatuta geratzen bada,
kommutatzen denean, korronte-kolpea gerta daiteke eta korronte-kolpe hori ez da zuzeneko kone-
xioak eragiten duena baino askoz txikiagoa izango; hau da, izar/triangelu konexioaren eragina nulua
izango da.

Autotransformadore bidez abiatzea

Autotransformadorearen bidez motorrean eragindako tentsioa txikiagotuz gero, motorraren abiatzeko


intentsitatea borneetako tentsioarekiko proportzionalki txikiagotuko da. Transformadoreko primarioari dago-
kionez, motorra abiatzen denean, lineako intentsitatea txikiagotu egingo da, transformazio-erlazioarekiko
karratuaren arabera. Abiatzeko tentsioa sarekoa baino % 50 txikiagoa izanik, lineako intentsitatea txikia-
gotu egingo da eta zuzeneko konexioa egiteko behar dena baino % 25 txikiagoa izango da.

Abio-momentua, era berean, motorreko tentsioaren karratuaren arabera txikiagotuko da.

Autotransformadoreak potentzia hau beharko du: motorrak abioan xurgatzen duen itxurazko potentzia
bider transformazio-erlazioaren karratua (4.9 eta 4.10. irudiak).

4.9. irudia. Autotransformadore bidez abiatzea.

56 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Prozedura hau 50 kW-etik gorako potentzia duten motorretan erabili ohi da.

4.10. irudia. Indar-zirkuitua.

Errotoreko zirkuituari eragitea

Errotoreari eragiteko, errotoreak harilkatua izan behar du, eta ez kaiolazkoa, eta prozeduraren baten
bidez eragiteko aukera izan behar dugu.

Prozedura honetan marruskadura-eraztunak (fase bakoitzeko eraztun bana) erabili ohi dira. Eraztun
horietan eskuilak konektatzen dira eta eskuilon konexioak borneetan biltzen dira (4.11. irudia).

4.11. irudia. Marruskadura-eraztunak dituen motorra.

Errotoreko harilkatuan fase bakoitzeko erresistentzia bat seriean ipiniz gero (4.12. irudia), korrontea
txikiagotu egingo dugu eta momentu egokia lortuko dugu.

LANBIDE EKIMENA 57
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

4.12. irudia. Motorrean erresistentzia konektatzea.

Horrelako abioa egiteko zirkuitua 4.13 eta 4.14. irudietan azaltzen dena izan daiteke.

4.13. irudia. Motorra errotoreko erresistentzien bidez abiatzeko indarren eskema.

4.14. irudia. Aginte-eskema.

Abiarazgailu estatikoak

Elektronika erabiliz, motor asinkrono monofasikoak eta trifasikoak abiaraz daitezke eta dagozkien
abiadura eta biraketa-noranzkoa alda daitezke.

58 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Abiarazgailu estatikoaren oinarrian zirkuitu elektroniko bat dago, motor asinkronoetako abioan tentsioa
eta korrontea erregulatzea lortzen duena (4.15. irudia).

4.15. irudia. Rocwell-en zenbait abiarazgailu estatiko.

Konexioaren funtsa sare trifasikoaren eta motorraren artean abiarazgailua tartekatzean datza.

Abiadura

% 100

Abioa Funtzionamendua Balazta Gelditze


leuna

4.16. irudia. Abiarazgailu estatiko baten abio-grafikoa.

Era horretako abiarazgailuez baliatuta aukera dugu zuzeneko abioak egiteko, intentsitatea mugatutako
abio leunak eta tentsio-arrapaladun abioak (4.15. irudia).

4-16. irudian ikusten denez, segundo-hamarren batean egin daiteke abioa. Geldialdia leuna izan daiteke
edo balazta bidez kontrafasean egindakoa (fasea alderantzikatzea eraginez).

LANBIDE EKIMENA 59
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Maiztasun-aldagailuak

Motor asinkronoak abiatzeko beste modu bat da maiztasun-aldagailuak erabiltzea. Horiekin, motorrak
abiatzeaz gain, haien abiadura aldatzea ere lortzen da. Jakina denez, motor asinkrono baten abiadura
aldatzeko modu bakarra da elikatze-maiztasuna aldatzea.

Motor asinkronoko biraketa-eremuaren abiadura lortzeko formula, jakina denez, hau da: N = 60 f/p.
Formula honetako aldagaiak p (makina bakoitzaren araberakoa izan ohi da eta ezin da aldatu) eta f
sareko maiztasuna (konstantea izan ohi da. Europan 50 Hz-ekoa da). Hala ere, zirkuitu elektroniko
konplexuaren bidez, motorrera iristen den seinalearen maiztasuna alda dezakegu eta, ondorioz, motorra-
ren abiadura alda dezakegu. Zirkuitu honi ziklo-bihurgailu deitu ohi zaio. Duela urte gutxira arte, zirkuitu
hauek oso konplexuak eta izugarri garestiak ziren, baina orain, zirkuituok asko sinplifikatu dira, mikroelek-
tronikari eta mikroprozesadoreen erabilerari esker. Oinarrian, ziklo-bihurgailuak honako osagaiak dauzka
(4.17. irudia): monofasikoa edo trifasikoa izan daitekeen elikadura, sareko seinale alternoa seinale zuzen
bihurtzen duen artezgailua, zirkuituak irrati-maiztasuneko interferentziak saihesteko iragazkiak, seinalea
berriro alterno bihurtzen duen alderanzgailua (seinale berria beste maiztasun batekoa izango da)
eta orain trifasikoa izango den seinalearen maiztasuna erregulatzen duen mikroprozesadorea.

KANPOKO MIKROPRO-
SEINALEAK ZESADOREA

ARTEZ- ALDERANZ-
IRAGAZKIA
GAILUA GAILUA

SARRERAKO ZUZENEKO PULTSU-


TENTSIOA TENTSIOA TENTSIOA

4.17. irudia. Abiarazgailu elektronikoari dagokion bloke-eskema.

Zirkuitu honek igortzen duen seinalea ez da sinusoidala, pultsu-seinalea baizik, 4.18. irudian ikusten
denez. Dena den, pultsu-seinale horrek sortzen duen korrontea sinusoidala da.

Zirkuituok instalatzeko, fabrikatzailearen espezifikazio guztiak kontuan hartu behar ditugu, sortzen
den pultsu-seinaleak eragindako perturbazioei dagokienez eta, jakina, abiadura-mugei dagokienez.

60 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

4.18. irudia. Sortutako tentsioaren diagrama.

Erreguladore elektronikoari dagokionez, kontuan hartu behar dugu momentua maiztasunaren arabe-
rakoa dela eta maiztasun horrek elikatze-tentsioarekiko proportzionala izan behar duela. Ondorioz, 10
Hz baino txikiagoak eta 100 Hz baino handiagoak diren maiztasunetan, momentua % 80 baino gehiago
txikiagotuko da. 4.19. irudian, Siemens etxeko erreguladore elektronikoaren argazkia ikusten da.

4.19. irudia. Erreguladore elektronikoa.

4.4 Motor asinkronoen biraketa-noranzkoa alderantzikatzea

Motor jakin baten errotorearen biraketa-noranzkoa, induktoreak sortutako fluxu nagusiaren berdina da.

Motorrak kontrako noranzkoan biratzea behar dugunean, fluxu nagusia kontrako noranzkoan jarri
besterik ez dugu egin behar.

LANBIDE EKIMENA 61
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Hori lortzeko, fluxu hori induktoreko fase bakoitzak sortutako hiru eremu magnetikoen ondoriozko
fluxua dela kontuan hartuta, faseetako bi edozein faseren konexioa trukatuko dugu eta noranzkoa
aldatzea lortuko dugu.

4.20. irudian, motor asinkrono trifasikoaren biraketa alderantzikatzeko indarren eskema ikusten da.
Aginte-eskema gisa, geldiunetik pasatu behar diren errele bateraezinena erabil dezakegu (3.6. irudia).

Motor asinkrono bifasikoetarako, estatoreko fase bereko bi irteerak aldatu besterik ez dugu egin behar.

4.20. irudia. Biraketa alderantzikatzeko indarren eskema.

4.5 Motor sinkronoak abiatzea

Motor sinkronoa, bere eraikuntza-ezaugarriak direla eta, ezin da berez abiatu, zeren sinkronismoko
abiadura duenean baino ez baitu biratzen.

Ondorioz, abio-momentua nulua izango da.

Eragozpen horrek motor sinkronoak abiatzeko berariazko prozedurak erabiltzera behartzen gaitu.

Motor asinkrono gisa abiatzea

Behar dugun abio-momentua txikia edo karga mugatukoa denean, errotore polarreko motor sin-
kronoa erabili ohi da. Motor honek, errotore horrez gain, zirkuitulaburra eginda duen harilkatu motel-
tzailea dauka. Harilkatu horrek polo-buruak lotzen ditu (4.21. irudia).

62 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Baldintza horietan harilkatu induzitua sarera konektatzen da. Harilkatu horretan zehar korronte alter-
noa pasatzen denean, sinkronismoko abiadurako eremu magnetiko birakaria sortuko da.

4.21. irudia. Harilkatu moteltzailea.

Eremu magnetikoak kaiola moteltzaileko eroaleak moztuko ditu eta eroaleotan kaiola mugiaraziko
duen indar elektroeragilea eragingo du.

Motorraren abiadura sinkronismoko abiaduraren oso parekoa izango da. Gurpil polarreko harilkatua
korronte zuzeneko kitzikapenera konektatuz gero, zenbait abiadura-oszilazioren ondoren, organo mugi-
korrak abiadura sinkronoa lortuko du.

Abiatzeko prozedura honek motor asinkronoetarako lehen azaldu ditugun abiatzeko metodo guztiak
onartzen ditu, sarera konektatzen den unean xurgatutako intentsitatearen balioa txikiagotzeko.

Harilkatu eragilearekin seriean, erresistentzia konektatu ohi da. Erresistentzia horrek sarera konek-
tatzeko unean xurgatutako korrontea mugatzen du eta, aldi berean, abiatzen laguntzen du, zeren, motor
asinkrono gisa abiatzen denez, errotoreko erresistentziak handiagotu egiten baitira eta, horrek, abiatzea
errazten baitu.

Motor asinkrono sinkronizatua

Karga handiez abiatu nahi izanez gero, motor asinkrono sinkronizatua erabiliko dugu. Motor honek
duen errotorea zilindrikoa da eta hiru eraztun kolektoreko harilkatu trifasikoa dauka, errotore harilkatuko
indukzioko motorrean bezala.

Motor asinkrono sinkronizatua kargarekin abia daiteke, motor asinkronoa bezala, errotoreko harilka-
tuak eraztun kolektoreen bidez erreostatora konektatuz eta estatorea sarera konektatuz.

LANBIDE EKIMENA 63
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Motorra sinkronismoko abiaduraren pareko abiaduran funtzionatzen ari denean, kommutatu egiten
da eta errotorea korronte zuzenaz elikatzen da eta, horrela, oso erraz lortzen da sinkronismoko abiadura.

Arraste-motorraren bidez abiatzea

Motor sinkronoko ardatzera abiarazi nahi den motor sinkronoak baino funtzionamendu-abiadura han-
diagoa duen beste motor baten ardatza lotzea da helburua.

Arraste-motorra erregulatuz, hau da, arraste-motor horren abiadura arrastatu nahi dugun motorraren
sinkronismoko abiadurarekin bat eginez, sinkronismoko abiadura hori lortu ondoren, arraste-motorra kendu
eta motor sinkronoa normal funtzionatzen utziko dugu.

PROBLEMAK

4.1. Esan motor asinkrono trifasikoak abiarazteko prozedurak zein diren.

4.2. Aipatu motor asinkrono monofasikoen hiru erabilera eta bakoitza abiatzeko prozedura egokia.

4.3. Zertan oinarritzen da motor bifasikoen biraketa-noranzkoa alderantzikatzea?

4.4. Honako baldintza hauek betetzen dituen biraketa alderantzikatzeko automatismoa egin:
motorrak, denbora-tarte batean noranzko batean biratu ondoren, gelditu egin behar du eta
gero, beste denbora-tarte batean, kontrako noranzkoan biratu behar du.

4.5. Izar/triangelu erako abioaren aginte-eskema eta biraketa alderantzikatzeko indarren eskema
oinarritzat hartuz, egin biraketa alderantzikatzen duen izar/triangelu abioa.

64 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

ARIKETAK

4.1. Behe-tentsioko erregelamendu elektroteknikoa edo energia hornitzen duen enpresaren baten
arautegia erabiliz, idatzi memoria batean motorrak abiatzen direnean xurgatzen den korron-
tearen balioak mugatzen dituzten gaiak eta abiatzeko prozedurei buruzko agindu orokorrak.

4.2. Lantegi-ikasgelan dituzuen motorren memoria/inbentarioa egin eta motor bakoitza abiatzeko
prozedurarik egokiena zein den azaldu.

4.3. Gai honetan azaldu ditugun zenbait metodo praktikoki egin, adibidez:

3 Izar/triangelu erako abioa

3 Errotoreko erresistentzien bidez abiatzea

3 Biraketa alderantzikatzea

4.4. Lantegian abiarazgailu elektronikoa edukiz gero, funtzionamenduaren memoria egin eta abiaraz-
gailu bera erabiliz zenbait motor abiarazi.

LANBIDE EKIMENA 65
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

5 BABESTEKO ETA NEURTZEKO ELEMENTUAK

SARRERA

Era askotakoak dira sorgailu eta hargailu elektrikoen funtzionamendu egokia eragozten duten arrazoiak
eta makinok zerbitzuan daudenean akatsak izateko arriskuak.

Gerta daitezkeen istripuen adibide dira gehiegizko karga, eroaleen isolamendua zulatzea, hezetasu-
naren eraginez lurrera konektatzea, eroale aktiboek pertsonekin zuzeneko kontaktuak edo zeharkako
kontaktuak izatea, masak, gaintentsioak, hipotentsioak, maniobra faltsuak, zirkuitulaburrak, etab..

Ustekabeko akatsok konpontzeko eta makina birakarien funtzionamendu elektriko ona lortzeko,
transformadoreak, energia banatzeko garraiobideak, hargailuak etab., babesgailu egokiez babestu behar
dira, anomalia detektatu, konpondu eta, horrelakorik egin ezin bada, akastun makina saretik deskonektatu
ahal izateko.

EDUKIA

f Instalazioko anomalia bat detektatzeko irizpideak

f Babes-erreleak eraikitzeko ezaugarri elektrikoak

f Babes-erreleak, zaintzen duten magnitude elektrikoaren arabera

HELBURUAK

f Babes-errele motak aztertzea

f Intentsitate-erreleak eta tentsio-erreleak bereiztea

f Erreleen eraikuntza-ezaugarriak eta funtzionamendua jakitea

f Behe-tentsioko erregelamendu elektroteknikoari dagozkion babes-arauak azaltzea

66 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

5.1 Babes-erreleen bloke-diagrama

Aparatuok bloke-diagramen bidez irudika daitezke (5.1. irudia).

LINEA NAGUSIA

BABES-ERRELEA

SARRERAKO BIHURTZEKO NEURTZEKO IRTEERAKO ORGANO


ORGANOA ORGANOA ORGANOA ORGANOA ERAGILEA

TENTSIO-ITURRI
OSAGARRIA

5.1. irudia. Babes-erreleen bloke-diagrama.

Bloke-diagrametan babes-erreleak dauzkan zirkuituak intuitiboki azter daitezke. Hauek dira, besteak
beste, zirkuitu horiek:

` Sarrerako blokea. Gailu honen bidez perturbazioak eragiten dituzten seinaleak detektatu ohi dira.

` Transformazio-blokea. Bloke honetan akastun seinaleak seinale neurgarri bihurtzen dira.

` Neurtzeko blokea. Akatsak neurtzen dituen eta babesgailuari funtzionarazten dion organoa.

` Irteerako blokea. Bloke honen eginkizuna neurketa-seinalea anplifikatzea eta deskonektatzeko


eragingailuari erasotzea da.

` Elikatze-iturria. Babes-errele askoren elikatze-iturria errelean bertan egon ohi da eta elikatze-iturri
horrek lan-tentsioa hornitzen dio erreleari.

Erreleen ezaugarriak

Erreleek, babes-arrazoiak direla eta, dagokien eginkizunari buruzko eskakizun asko bete behar dituzte.

Horregatik, erantzun azkarra eman behar dute, eragindako partea eta linea bereiziz.

LANBIDE EKIMENA 67
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Errelearen funtzionamenduak babesten duen linearen edo aparatuaren funtzionamendua baino askoz
seguruagoa izan behar du.

Erreleak ez du gainkargaren edo gaintentsioaren eraginik sentitu behar eta oso sentikorra izan behar
du perturbazio-balio txikienarekin ondo funtzionatzeari dagokionez.

Zirkuitulaburraren intentsitatea eta istripu mota edonolakoak izanda ere, erreleak erantzuna eman
behar du.

Azkenik, akatsak eragindako makina deskonektatu egin behar du saretik erreleak.

Instalazioko anomalia detektatzeko irizpideak

Teknikariak edo erabiltzaileak, akatsak detektatzeko, zenbait irizpide kontuan hartu behar ditu. Hona
zein diren irizpideok:

9 Kontsumoko korrontea handiagotzea. Korronte-intentsitatea bat-batean handiagotzea.

9 Tentsioa txikiagotzea

9 Tentsioa handiagotzea

9 Itxurazko inpedantzia txikiagotzea

9 Zirkuituko sarrerako eta irteerako intentsitateak konparatzea

9 Makinaren biraketa-noranzkoa gaizki alderantzikatzea

9 Makinen karkasetako kargak egokiak ez izatea

9 Deskarga atmosferikoak, etab.

5.2 Babes-erreleen eraikuntza-ezaugarri elektrikoak

Babes-funtzionamenduko ezaugarri elektrikoen arabera, erreleak honakoak izan daitezke:

f Indukziozko erreleak

f Errele elektromagnetikoak

f Errele elektronikoak

f Errele elektrodinamikoak

f Errele termikoak

68 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Indukziozko erreleak

Indukziozko babes-erreleen azterketa Ferraris-en efektuan oinarritzen da. Erreleok N diskoa daukate
eta disko horrek kontrapisua kiribilduta duen P ardatzaren inguruan biratzen du (5.2. irudia).

5.2. irudia. Indukziozko errelea.

Diskoan eragiten den momentua 1 eta 2 fluxuen araberakoa da. Fluxu horiek harilei dagozkien bi
harilkatuetan sortzen dira (bakoitzean bat).

Babes-errelea fidagarriagoa izango da diskoari M kontrapisuaren bidez aldez aurretik ezarritako


balioko erresistentzia-momentua kontrajartzen bazaio eta zirkuitu magnetikoen arteko distantzia erre-
gulatzen bada.

Errele elektromagnetikoak

Errele elektromagnetikoen teknologia imandutako bi piezek elkarrekiko eragiten duten indar elektro-
magnetikoaren arabera aztertzen da.

5.3. irudian ikusten denez, pieza bat mugikorra da eta bestea, finkoa. Neurtzen den tentsioa E harilari
aplikatzen zaiona da.

LANBIDE EKIMENA 69
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

5.3. irudia. Errele elektromagnetikoa.

M elementu mugikorrari R malgukia kontrajartzen zaio. M elementu horrek alarmako babes-zirkuituko


C kontaktuei eragingo die, E harilkatuak jasotzen duen korrontearen edo tentsioaren arabera.

Babes-errele elektromagnetikoen armadura mugikorra izan ohi da.

Errele elektronikoak

Babesgailu elektronikoak gero eta gehiago erabiltzen dira erdieroaleen eta balbulen teknologiaren
garapenari esker.

Osagai horien bidez lortutako doitasunari eta fidagarritasunari esker, edozein motatako eta erabilera
askotarako babes-erreleak fabrikatu dira.

Errele elektrodinamikoak

Erreleon funtzionamendua haril mugikorrak haril finkoan eragiten duen jardueran oinarritzen da
(5.4. irudia).

Zirkuituko tentsioa haril mugikorrari aplikatu ohi zaio, potentzial-diferentziaren balioa mugatzen duen
erresistentzia seriean ipiniz.

Burdinarte egokia hautatu behar da, zirkuitu magnetikoa asetzeko arriskurik ez egoteko eta errelearen
doitasunari dagokionez arazorik ez izateko.

70 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

5.4. irudia. Errele elektromagnetikoa.

Errele termikoak

Errele termikoak, segur aski, funtzionamendurik oinarrizkoena dutenak dira.

Errele termikoek honelaxe jarduten dute: bi metalezko xaflak berotzen direnean, xaflok deformatu
egiten dira eta deformazio hori xafletan zehar pasatzen den intentsitatearekiko proportzionala da (5.5. irudia).

Erreleotan, xaflak makina maniobratzeko kontaktoreko harila irekitzen duen bornearekin kontaktua
egiten du.

Erregulazioa

Ibiltartea

Tenperatura
konpentsatzeko bi
Bi metalezko xafla
metalezko xafla

Espeka

Gontza

Korrontea I

5.5. irudia. Errele termikoa.

LANBIDE EKIMENA 71
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

5.3 Babes-erreleak, zaintzen duten magnitude elektrikoaren arabera

Makinak babesteko eta zaintzeko errele-mota asko daude, baina denak ikasteko, testuliburu osoa
beharko genuke.

Atal honetan babes-errele garrantzitsuenen oinarrizko funtzionamendua aztertuko dugu. Hauek dira
errele horiek:

` Errele diferentziala

` Tentsioko errelea

` Intentsitateko errelea

` Inpedantziako errelea

` Maiztasuneko errelea

` Potentzia-errelea

Errele diferentziala

Galgatzeko harila

Haril eragilea

Sorgailua
Galgatzeko harila

5.6. irudia. Errele diferentzialaren konexioaren eskema.

Motorrean, sorgailuan edo transformadorean, harilkatuak izar eran konektatuta badaude, izarraren
gune neutroan elkartzen diren korronteak, dagozkien lineako korronteen berdinak dira.

72 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Baina sistema lurrera konektatuta badago, makinako edozein hariletan lurrerako akatsa badago,
korronteen berdintasun hori ez da mantenduko, ez izarrean ez eta beste edozein gunetan ere.

Horrelako akatsetatik babesteko, fase bakoitzeko korronteen arteko diferentziaren arabera jarduten
duten erreleak erabil daitezke. Erreleok, bi korronteen arteko erlazioak balio jakin bat gainditzen duenean,
kontaktuak itxi egingo dituzte (5.6. irudia).

Etengailu diferentzialak

Jakina denez, korronte elektrikoa arriskutsuagoa da giza gorputza zeharkatzen egiten duen denbora
handiagoa den heinean.

5.7. irudian, denbora/korrontearen segurtasun-kurba ikusten da. Abszisetan adierazten den korron-
tearen balio bakoitza, ordenatuetan adierazten den giza gorputzak korrontearen balio hori jasan dezakeen
gehienezko denborari dagokio.

ARRISKU-EREMUA
DENBORA

INTENTSITATEA

5.7. irudia. Segurtasun-kurba.

Kurbaren gainetiko eremua arriskutsua da.

Etengailu hau lurrerako ihes-korrontearekiko sentikorra den babesgailua da.

Diferentziala esaten zaio, zeren ihes-korrontea (5.8. irudia) kontsumitzen duen instalazioan sartzen
eta irteten diren korronte guztien arteko diferentziaren berdina baita. Korronteon balantzea, normalean,
nulua izan ohi da.

LANBIDE EKIMENA 73
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

5.8. irudia. Ihes-korrontea egonez gero, desoreka sortzen da.

Korronte diferentzialarekiko elementu sentikorra kalitate handiko material magnetikoz egindakoa izaten
da (5.9. irudia).

Harila zeharkatzen duten eroaleen korronteek fluxu magnetikoa sortzen dute. Fluxu magnetiko horren
ondoriozkoa, baldintza normaletan, nulua izan ohi da. Lurreranzko korrontea dagoenean, ondoriozko
fluxuak etengailu nagusia irekiarazten duen tentsioa induzitzen du harilkatu osagarrian.

Behe-tentsioko erregelamendu elektroteknikoan ezarritako arauetan adierazten denez, zuzeneko


kontaktuetatik babesteko etengailuak sentikortasun handiko 30 mA-ko babesgailu diferentzialen bidez
babestu behar dira.

Etengailu automatikoek (fusibleek), ez dute zirkuitua irekitzen korronteak giza gorputza zeharkatzen
duenean. Sentikortasun handiko etengailu diferentzialek, ordea, berehala ireki dezake zirkuitua.

Irekitzeko denbora (5.9. irudia) oso garrantzitsua da babes diferentzialerako.

74 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

A Disipadorea
M Babesgailuaren mekanika
E akastun korronte zuzen bakanduen bidezko
konexioa egiteko elektronika
T Proba egiteko gailua
n Harilkatu sekundarioa
W1 Akastun korronte sinusoidalak detektatzeko
transformadore diferentziala
W2 Akastun korronte zuzen bakanduak detektatzeko
transformadore diferentziala

5.9. irudia. Errele diferentziala, zirkuitu magnetikoa.

5.4 Tentsioko errelea

Tentsioko babes-erreleak monofasikoak izan ohi dira eta jarduera tenporizatu erregulagarriko induk-
ziozko diskoa eduki ohi dute.

Sorgailuak, motorrak, transformadoreak eta faktorerik nagusi gisa tentsioa duten korronte alternoko
zirkuitu monofasikoak eta trifasikoak babesteko eta kontrolatzeko erabili ohi dira.

LANBIDE EKIMENA 75
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Honelaxe banatu ohi dira:

` Gehienezko tentsioko erreleak

` Gutxieneko tentsioko erreleak

` Gehienezko eta gutxieneko tentsioko erreleak

Gehienezko tentsioko erreleak

Gehienezko tentsioko erreleek tentsio izendatuaren balioa baino 11-18 aldiz handiagoak diren
balioekin jarduten dute eta erreleon eginkizuna makinaren gehiegizko lan-tentsioa saihestea da. Erreleok
gaintentsioen kontra babesteaz gain, beste aplikazio batzuetarako ere erabili ohi dira, hots, barretako
edo korronte alternoko sorgailuetako lurrerako akatsen kontra babesteko.

Gutxieneko tentsioko erreleak

Hipotentsioetatik babesteko erreleek, tentsioa aldez aurretik ezarritako balioa baino txikiagoa denean
edo tentsioa mozten denean, barretako etengailua deskonektatzen dute.

Tentsioak erreleak kondizio normaletan lan egiteko balio egokia hartzen duenean baino ez dira berriro
konektatzen.

Gehienezko eta gutxieneko tentsioko erreleak

Babesgailu honen eginkizuna gehienezko eta gutxieneko tentsioko erreleen eginkizunen kon-
binazioa da.

Bi kontaktu dauzkate eta kontaktuetako bat itxi egiten da goranzko tentsioak daudenean, eta beste
kontaktua beheranzko tentsioak daudenean ixten da.

5.5 Intentsitateko erreleak

Normalean, gainintentsitateko errele deitu ohi zaie. Instalazio industrialetako zirkuitu elektrikoetan,
energia sortzeko sistemetan zein energia hori banatzean edo kontsumitzean izaten diren faseko edo
lurrerako akatsetan gerta daitekeen gehiegizko intentsitatetik babesteko erabili ohi dira.

76 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Asko erabiltzen direnez eta garrantzitsuak direnez, gehien erabiltzen diren errele motak aipatuko ditugu:

` Intentsitateko transformadoredun gainintentsitateko erreleak

` Errele termikoak

` Errele termiko diferentzialak

` Errele elektromagnetikoak

Intentsitateko transformadoredun gainintentsitateko erreleak

Era askotakoak daude, funtzionamenduaren ezaugarri elektrikoen arabera.

Haril amperemetrikoak dagokion faseko gehiegizko intentsitatea zaintzen du.

Korrontea babes-errelearen bidez kontrolatzen da eta korronte hori linean zehar zirkulatzen duenaren
baliokidea da.

Gainintentsitateko erreleak, normalean, kalibratu egin ohi dira, babesten duten instalazioko karga
osoko intentsitatea baino intentsitate handiagoekin jardun dezaten, eta, gehienezko zirkuitulaburreko bal-
dintzetan, kontrolatzen duten etengailuen kliskatzeko denborak koordina ditzaten.

Gutxieneko S denbora-tarteek eta etengailuak akatsa konpontzeko behar duen denborak (errelearen
jarduerari dagokion seinalea jasotzen duen unetik) berdinak izan behar dute.

Denborak, normalean 0,25 eta 0,45 bitartekoak izan ohi dira, errelearen ezaugarrien arabera.

Errele termikoak

Errele termikoen oinarrizko elementua, normalean, bi metal desberdinezko bi xafla mehe izaten dira.
Metal horien zabalkuntza-koefizientea oso desberdina da, ferronikelezko xafla izan (xafla oso dilatagarri-
etarako) edota aldagaitza izan (xafla dilatagaitzetarako).

Bi xafla horiek zuzenean edo erresistentzia berotzailearen bidez berotzen dira, makinak xurgatzen
duen korrontearen arabera, eta, ondorioz, xaflaren zabalkuntza-kurba aldatu egiten da eta, tenperatura
handia bada, kontaktorea ireki egiten da (5.10. irudia).

LANBIDE EKIMENA 77
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

5.10. irudia. Errele termikoa, kontaktore baten gainean muntatuta.

Motor trifasikoetan erabili ohi direnez, hiru xafla-pareek (xafla-pare bat fase bakoitzeko) ardatz mugi-
korrean eragiten dute. Ardatzean muntatuta, tope batean eusten den metalezko falka txikia dago eta falka
horren posizioa doitzeko botoiaren bidez alda daiteke.

Gainintentsitatea doitze-intentsitatea baino % 5etik % 15era handiagoa denean, errele termikoak


kliskatu egiten dira (5.10. irudia).

Errele termiko diferentzialak

Gainkargaren eraginez faseetako intentsitateen artean izan daitekeen intentsitate-desoreka (batean


bestean baino handiagoa delako) kontrolatzen dute.

Gainkarga orekatua bada, errele termikoa egokiena izan daiteke, baina gainintentsitateak desorekatuak
badira (fase batean akatsa egotea, etab.), ondo babesteko errelerik komenigarriena termiko diferentziala da.

78 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Gehienezko intentsitate elektromagnetikoko erreleak

Berehala jarduten duten erreleek altzairuzko zirkuitu magnetikoa eta kontaktoreari eragiteko meka-
nismoa dauzkate. Normalean, potentzia handiko motorrak dituzten ekipoetan erabili ohi dira eta esfortzu
handiak jasan behar izaten dituzte; adibidez, metalurgiako ekipoak, altxatzeko aparatuak, makina-erremintak,
etab. Babes-jarduerak kontaktorea azkar irekitzea eskatzen duten gainintentsitate handietatik babesteko
egiten dira.

Inpedantziako erreleak

Koziente-errele ere deitu ohi zaie, inpedantzia tentsioaren balioa zati zirkuituko intentsitatearen
balioa delako.

Hauek dira:

` Gehienezko inpedantziako edo zirkuitulaburreko erreleak

` Gutxieneko inpedantziako edo gainkargako erreleak

Bi kasuetan elikatze-tentsioaren balioa konstante mantentzen dela jotzen da.

Maiztasuneko erreleak

Sare trifasikoko maiztasuna konstante mantendu behar da.

Maiztasuna sorgailuaren abiaduraren araberakoa denez, maiztasun-aldaketetatik babesteko, erreleok


makinen abiadura zaintzen dute eta abiadura kontrolatzeko berariazko gailuak abiarazten dituzte eta
abiadura-aldaketaren bat dagoenean, makinako erreguladoreek kontrako noranzkoan jarduten dute.

Maiztasuneko erreleak indukziozkoak eta elektronikoak fabrikatzen dira.

Potentzia-erreleak

Instalazio elektrikoko potentzia gehiegizkoa edo gutxiegizkoa izan ez dadin zaintzen dute. Ezagune-
nak babes asimetrikoko erreleak dira.

Potentziari dagokion tentsioaren edo intentsitatearen edozein aldagairen balioa, errelean aldez aurretik
doitutako balioa baino handiagoa denean, errelea kliskatu egiten da.

Tentsioa eta intentsitatea oso handiak badira, neurketa-transformadoreak erabili behar dira.

LANBIDE EKIMENA 79
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

5.6 Makinak lurrera konektatzea

Pertsonen istripuak saihesteko, lurrerako hartune ona egin behar da.

Lan-korronteko zirkuituarenak ez diren instalazioaren parte metalikoek lurrerako hartunea izan behar dute.

Gailu eta makina hauek behar dute nahitaez lurrerako hartunea:

9 Intentsitateko eta tentsioko transformadoreak.

9 Makina-erreminta, transformadore, sorgailu, aparatu eta gailu elektriko guztien karkasak.

9 Behe-tentsioko transformadoreek izarraren erdigunea lurrera konektatzen dute.

9 Isolagailuak, armazoiak, posteak, isolagailuetako bridak, etab.

Kontaktuen aurkako babesa

Hauek izan daitezke kontaktuen aurkako babesak:

` Zuzeneko kontaktuen aurkakoa. Instalazioa funtzionatzen ari denean tentsiopean dauden


elementuak (elementu aktiboak, adibidez) erabiltzea saihesten da.

` Zeharkako kontaktuen aurkakoa. Tentsiopean ez egon arren, isolamendu-akatsaren


ondorioz tentsiopean egon daitezkeen piezak, eroaleak eta aktiboak ez diren elementuak
babesten dira.

Zuzeneko kontaktuen aurkako babesean, normalean tentsiopean egon ohi diren parteak isolatu egiten
dira eta urrunduz eskuraezin bihurtzen dira. Hauek dira parte horiek: aireko lineak, hesiak, plastikozko
isolamendu-kaxak, etab.

Zeharkako kontaktuen aurkako babesa lortzeko, besteak beste, honako sistema hauek erabil daitezke:

9 Isolamendu bikoitza. Aparatuetan isolamendu osagarria jartzen da.

9 Zirkuituak banatzearen bidezko babesa. Aparatu bat edo batzuk segurtasun-ezaugarri bereziak
dituen transformadorearen bidez elikatuz lortzen da.

80 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

9 Neutrora jarritako babesa. Babes honen helburua aparatu elektrikoen karkasa eroale neutrora
konektatzea da (5.11. irudia).

9 Segurtasuneko mugatik gainditzen ez duten tentsioekin lan egin ahal izatea. Horrela, erabil-
tzaileak ez du inolako arriskurik.

NEUTROA

5.11. irudia. Neutrora jarritako babesa.

5.7 Neurgailuak

Behar-beharrezkoa da edozein instalazio edo gailu elektrikotan parte hartzen duten magnitude elek-
trikoak zein diren jakitea, haren funtzionamenduan esku hartzeko, nola dagoen jakiteko eta hala beharko
balitz konpondu ahal izateko.

Neurtu nahi den magnitudearen arabera era askotako neurgailuak daude, baita zenbait funtzio biltzen
dituztenak ere. Esate baterako, polimetroak gai dira tentsioa, korrontea, erresistentzia eta abar neurtzeko.

Beheko taulan ikus daitezke neur ditzakegun magnitude elektriko nagusien zerrenda, haien unitateak
eta magnitude bakoitza neurtzeko gailuak.

LANBIDE EKIMENA 81
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Magnitudeak Ikurra Izena Gailua


Korrontea A Amperea Amperemetroa
Tentsioa V Volta Voltmetroa
Erresistentzia Ω Ohma Ohmetroa
Potentzia W Wattak Wattmetroa
Energia J Jouleak Kontagailua
(Watt orduko)
Kapazitatea F Faradak Kapazimetroa
Maiztasuna Hz Hertzak Maiztasun-neurgailua (edo frekuentzimetroa)
Potentzia-faktorea ϕ Graduak Fasimetroa

Neurgailuen konexioa

Magnitude elektrikoak egoki neurtzeko, nahitaezkoa da erabili beharreko neurgailua zuzen konektatzea.

9 Tentsioa neurtzeko, voltmetroa erabiliko dugu, eta dagokion gailu elektrikoarekin paraleloan
jarriko dugu (5.12. irudia).

5.12. irudia. Amperemetro baten eta voltmetro baten antolamendua.

9 Korrontea jakiteko, amperemetroa erabiliko dugu, eta zirkuituarekin seriean jarri behar da
(5.12. irudia). Instalazio gehienetan amperemetroa kokatzeko zirkuitua irekitzea nahiko konpli-
katua izaten denez, amperemetro-pintzak erabili ohi dira; pintza horiek zirkuituko fase batean
tartekatu behar dira (5.13. irudia).

82 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

5.13. irudia. Amperemetro-pintza.

9 Ohmak neurtzeko, ohmetroa erabiliko dugu. Neurtu beharreko osagaia gainerako zirkuitutik
isolatu behar da, neurria ez faltsutzeko, eta tentsiorik ez da egon behar, neurgailua ez
hondatzeko. Beste aukera bat da erresistentzia zeharkako metodoaren bidez neurtzea (5.12.
irudia) eta Ohm-en legea aplikatzea (R = V/I).

9 Wattmetroek voltmetro-haril eta amperemetro-haril bana dituzte eta bakoitzaren jarraibideen


arabera konektatu behar da: voltmetro-harila zirkuituarekin paraleloan konektatu behar da
eta amperemetro-harila seriean. Halaber, irudiko zirkuitua baliatuta potentzia jakin dezakegu,
P = VI erlazioa aplikatuta.

9 Energia-kontagailuek wattmetroen tankerako egitura dute; azken batean, potentzia denboran


zehar neurtzen duen wattmetro bat da energia-kontagailua; beraz, wattmetroetarako arauei
jarraitu behar zaie.

Neurgailuen ikurrak

Neurgailu mota bakoitza identifikatzeko, arestiko azalpenez gain, zenbait ikur izan ohi dituzte; ikur
horiek adierazten digute neurgailu mota, konexioa, korronte alternokoa edo zuzenekoa den, kalitatea,
etab. Oso garrantzitsua da ikur horiek ondo ezagutzea, neurgailuak kaltetuko lituzketen konexioak egitea
saihesteko. 5.14. irudian gehien erabiltzen diren ikurren zerrenda ikusten da.

LANBIDE EKIMENA 83
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Magnetoelektrikoa Korronte zuzena

Artezgailuarekin Korronte alternoa

Mag. diferentziala Trifasikoa

Elektromagnetikoa Pos. bertikala

Elek. diferentziala Pos. horizontala

Elek. burdingabea Inklinazio-angelua

Ferrodinamikoa Proba-tentsioa

5.14. irudia. Ikurrak neurgailuetan.

5.8 Behe-tentsioko erregelamendu elektroteknikoko arauak, lur-konexioei buruzkoak

Hauek dira lurrera konektatzeko loturen helburuak: masa metalikoek une jakin batean lurrarekiko izan
lezaketen tentsioa mugatzea, babesen lana ziurtatzea eta matxura batek erabilitako material elektrikoetan
ekar lezakeen arriskua ezabatzea edo gutxitzea (ITC-BT-18).

Jarraibide tekniko batzuek elementuren bat edo instalazioaren zati bat lurrera konektatzea nahita-
ezkoa dela agintzen badute, lurrerako konexio horiek beste jarraibide honek dioenari jarraitu beharko diote.

Lurrera konektatzeko era askotako elektrodoak erabil daitezke:

f barrak, hodiak;

f pletinak, eroale biluziak;

f plakak.

Lurrerako eroaleen sekzioa ITC-BT-18 jarraibideko 3.4 ataleko xedapenen araberakoa izan beharko
da, eta lurpean daudenean, aipatutako jarraibideko 1. taulan dauden balioekin bat egin beharko dute.
Sekzioa ez da izango babes-eroaleetarako exijitutako gutxieneko balioa baino txikiagoa.

84 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Lurrera konektatzeko instalazio guztietan lurreko borne nagusi bat aurreikusi behar da, eta hari lotu
behar zaizkio honako eroaleak:

f Lurrerako eroaleak

f Babes-eroaleak

f Juntura ekipotentzial nagusiko eroaleak

f Lurrerako konexio funtzionaleko eroaleak, beharrezko balira

Gailu bat aurreikusi behar da, lurrerako eroaleen gainean eta eskura dagoen tokian, dagokion lurrerako
hartunearen erresistentzia neurtzeko. Gailu hori lurrerako borne nagusiarekin konbina daiteke, mekanikoa
segurua den tresnaren batekin desmuntatzeko modukoa izan beharko du nahitaez eta jarraitasun elektrikoa
ziurtatu beharko du.

Lur-hartuneak

Lur-hartuneek honako elementu hauek dituzte:

f Elektrodoa. Egon daitezkeen akastun korronteak edo karga elektrikoak lurrera bideratzeko
lurrarekin etengabe kontaktuan dagoen masa metalikoa da.

f Lurrarekiko lotura-linea. Elektrodoa edo elektrodo multzoa lur-hartunearekin lotzen duten


eroaleak dauzka.

f Lurrera konektatzeko gunea. Lurretik hurbil dago eta lurrarekiko lotura-linea eta lurrerako
linea nagusia lotzeko erabili ohi da.

Lur-hartunea behar duten instalazioak lurrera konektatzeko behar adina gune izan behar dituzte.
Guneok ondo banatu behar dira eta elektrodo edo elektrodo multzo berean konektatuta egon behar dute.

Lurrera konektatzeko guneak konektatzeko gailua (konexio-blokea, plaka, bornea, etab.) izan behar
du, lurrerako lotura-lineetako eta linea nagusiko eroaleak elkartzeko. Tresna egokien bidez, bi lineak
banatu egin daitezke, lurrerako erresistentzia neurtu ahal izateko.

Lurrerako linea nagusiak

Lurrerako linea nagusiek lurrera konektatzeko guneetatik ateratzen diren eroaleak dauzkate. Guneok
masak lurrera konektatzeko behar diren deribazioetara konektatuta egongo dira, normalean, babes-
eroaleen bidez.

LANBIDE EKIMENA 85
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Babes-eroaleak

Babes-eroaleak instalazioko masa elektrikoak elementu jakin batzuekin elektrikoki lotzeko erabili ohi
dira, zeharkako kontaktuen aurkako babesa lortzeko.

Lurrera konektatzeko zirkuituan, babes-eroaleen bidez, masak lurrerako linea nagusiarekin lotuko dira.

Beste zenbait kasutan, ondoren azaltzen den moduan masak lotzen dituzten eroaleei ere babes-
eroale deitu ohi zaie. Hauek dira loturak:

9 Sareko neutrora; beste masa batzuetara

9 Masak ez diren metalezko beste elementu batzuetara

9 Babes-errelera

Instalazioak babestea

Zirkuitu guztiek sor daitezkeen gainintentsitateetatik babestuta egon behar dute. Babes hori lortzeko,
zirkuituak denbora egokian eten behar du edo sor daitezkeen gainintentsitateak kontuan hartuta doituta
egongo da.

Hauek izan daitezke gainintentsitateak eragiteko arrazoiak:

9 Erabiltzen diren aparatuek eragindako gainkargak edo inpedantzia handiko isolamendu-akatsak.

9 Zirkuitulaburrak

Babes-eroaleak izan ezik, zirkuitua osatzen duten gainerako eroale guztiek, eroale neutroa edo kon-
pentsatzailea barne, gainintentsitateen aurka babestuta egon behar dute.

Gainkargen aurkako babesa. Eroaleko korronte-intentsitatearen muga onargarria, betiere, ziurtatu


egin behar da, erabiltzen den babesgailuaren bidez.

Gainkargen aurkako babesgailuez gain, funtzionamendu-ezaugarri egokiak dituzten fusible kalibra-


tuak edo ebaketa-kurba termikodun etengailu automatikoak ere erabili behar dira.

Zirkuitulaburren aurkako babesa. Zirkuitu guztien sarreran zirkuitulaburren aurkako babesgailua


ipini behar da. Babesgailu horren ebaketa-ahalmenak egokia izan behar du babesgailua instalatu den
gunean sor daitekeen zirkuitulaburraren intentsitatearekiko. Hala ere, zirkuitu nagusiaren zirkuitu osa-
garri guztietan gainkargen aurkako babesgailua ipin daiteke, betiere, zirkuitu osagarri guztien zirkuitula-
burren aurkako babesa ziurtatzen duen babesgailu orokorra badago.

86 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Zirkuitulaburren aurkako babesgailu gisa funtzionamendu-ezaugarri egokiak dituzten fusibleak eta


eteteko sistema elektromagnetikoa duten etengailu automatikoak ere erabil daitezke.

2
Eroaleak kobrezkoak badira, eroaleon sekzioak, gutxienez, 16 mm -koa izan behar ditu, lurrerako
2
linea nagusietarako, eta 35 mm -koa lurrerako lotura-lineetarako.

2 2
Bestelako metalezkoak badira, kasuan kasuko, kobrezko 16 mm -ko eta 35 mm -ko kableek duten
konduktantzia bera ziurtatzen duten gutxieneko sekzioa izan behar dute.

PROBLEMAK

5.1. Babes-erreleek, anomalia detektatzen dutenean, zein gailutan jarduten dute?

5.2. Babes-erreleei dagokienez, elektrikoki zer esanahi dute sentikortasun eta fidagarritasun hitzek?

5.3. Indukziozko babes-erreleetan, zein da fluxuen araberako momentua definitzen duen formula?

5.4. Zein da potentzia-erreleen beste izena?

5.5. Zertan desberdintzen dira errele diferentziala eta errele termiko diferentziala?

5.6. Gehienezko intentsitateko erreleetan, nola neutraliza daiteke abioa, xurgatzen duen intentsitatearen
eraginez errelea ez kliskatzeko?

5.7. Zer desberdintasun dute etengailu diferentzialak eta etengailu magnetotermikoak?

5.8. Aurreko probleman aipatutako etengailuak instalatzen direnean, zein jartzen da aurretik?

LANBIDE EKIMENA 87
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

5.9. Jar al daiteke etengailu diferentziala lurrerako instalazioaren ordez?

5.10. Pasa al daiteke giza gorputzean zehar 200 mA-ko korrontea 200 ms-tan?

5.11. Etengailu diferentziala eta etengailu magnetotermikoa ipintzen direnean, zein instalatu behar
da lehenago?

5.12. Zertan desberdintzen dira bata eta bestea?

ARIKETAK

5.1. Egin babes-erreleei buruzko laburpen-koadroa. Koadro horretan honako datu hauek idatzi:
funtzionamenduaren laburpena, bakoitzaren hiru erabilera praktiko eta bakoitzaren ezaugarri
teknikoak.

5.2. Behe-tentsioko erregelamendu elektroteknikoa erabiliz, babesei buruzko artikuluak bildu.

88 LANBIDE EKIMENA
6 KONBINAZIO-ZIRKUITUAK

SARRERA

2. gaian esan dugunez, konbinazio-sistema da une oro sarrerako aldagaien balioen araberako
irteera duen sistema.

3. gaian errele bidez egindako zenbait automatismoren eskemak ikusi ditugu. Ikasi ditugun automa-
tismoei dagokienez, konbinazio-zirkuituak tenporizadorerik ez dutenak dira, zeren tenporizadorea barneko
aldagaia baita. Gai honetan, halaber, osagai elektronikoekin konbinazio-automatismoak egiteko balioko
diguten zirkuitu integral komertzialak ere ikusiko ditugu.

EDUKIA

` Sarrera

` Deskodegailuak

` Kodegailuak

` Multiplexadoreak

` Demultiplexadoreak

` Konparadore bitarrak

` Zirkuitu erdibatutzailea

` Ebatzitako adibideak

HELBURUAK

` Konbinazio-zirkuitu motak ezagutzea

` Zirkuituon funtzionamendua ulertzea

` Konbinazio-zirkuituen bidez automatismoak egitea

6.1 Sarrera

Gai honetan, merkatuan dauden konbinazio-zirkuitu integratzailerik garrantzitsuenak eta zirkuituon


erabilera nagusiak zehaztuko ditugu.

LANBIDE EKIMENA 89
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Funtzio logikoak ate bidez egitea, funtzio sinpleetarako edota erabilera zehatz baterako berariazko
funtzioetarako baino ez da egokia. Askotan, dauden zirkuitu integratu ugariak kontuan hartuta, egin nahi
dugun funtzioa lortzeko askoz eraginkorragoa da, zirkuitu integratu horiek oinarritzat hartuz, azalduko
ditugun tekniken bidez zirkuituok konbinatzea.

Gai honetan argi geratuko da, funtzioak ate bidez egitearen eta ahalik eta ate gutxien erabiltzeko
irizpidean oinarritzen diren minimizatzeko metodoen ordez, funtzio-bloke konplexuagoen bidez egiteko
kontzeptua erabiliko dela, eta minimizatzeko irizpidea ahalik eta zirkuitu integratu gutxien erabiltzean
oinarrituko dela.

6.2 Deskodegailuak

n
Horrela deitzen dira, oro har, n sarrera izanik, 2 irteera (irteera bakoitza sarrerako aldagaien bider-
kadura kanonikoari dagokio) dituzten konbinazio-zirkuituak.

Adibidez, A eta B sarrerak dituen zirkuitu deskodetzaileak lau irteera izango ditu, hots, Q0, Q1, Q2,
Q3. Irteera horietako bakoitza azpindizeak adierazten duen biderkadura kanonikoari dagokio, honako
egia-taularen arabera:

A B Q0 Q1 Q2 Q3

0 0 1 0 0 0
0 1 0 1 0 0
1 0 0 0 1 0
1 1 0 0 0 1

6.1. taula.

Zirkuitu horren irudikapena 6.1. irudian ikusten da.

6.1. irudia. 2 sarrerako deskodegailua.

90 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Eskuarki, BCD (bitarrean kodetutako hamartarra; ikus 7. gaia) hamartar bihurtzen du. BCD kodeko
zenbakia (0 eta 9 bitartekoa) irudikatzen duten sarrerako lau linea eta hamar irteera (Q0-Q9 bitartekoak)
izaten dituzte. 6.2. irudian, funtzio hori egiten duen zirkuituaren irudikapena ikusten da.

6.2. irudia. Lau sarrerako deskodegailuaren atedun zirkuitua.

Deskodegailuak konbinatu egin daitezke eta, sarrerako konbinazio bakoitzerako irteera aktiboa ezarriz,
edozein kode bitar, luzeena bada ere, kode hamartar bihur daiteke. Adibidez, 6.3. irudian, deskodegailu
hamaseitarraren irudikapena ikusten da (deskodegailua bitarra eta lau bitekoa da: 0000tik 1111era).

6.3. irudia. Deskodegailu hamaseitarra.

LANBIDE EKIMENA 91
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Ikusten denez, irteerak kode hamaseitarraren arabera ezarri badira ere, muntaketak 4 biteko edozein
kode bitarrerako balio du, zeren sarrerako konbinazio bitar bakoitzerako irteerako linea bat aktibatzen
baita. Erabiltzen den kodeko zenbakizko balioaren arabera, irteerako linea bakoitzari, irteerako linea hori
aktibatzeko erabiltzen den sarrerako konbinazioari dagokion zenbakizko balioa eman behar zaio.

Funtzio logikoak deskodegailuen bidez ezartzea

Deskodegailuen erabileretako bat funtzio logikoari dagokion funtzionamenduko ekuazio boolearra


ezartzea da.

Demagun, adibidez, ondorengo taula funtzio logiko jakin bati dagokion taula dela.

Hamartarra C B A F

0 0 0 0 0
1 0 0 1 1
2 0 1 0 0
3 0 1 1 1
4 1 0 0 1
5 1 0 1 0
6 1 1 0 0
7 1 1 1 1

6.2. taula.

Taula horrek honako funtzio hau ordezkatzen du:

F = C·B· A + C·B · A + C·B · A + C·B · A

Funtzio hori deskodegailuaren bidez ezartzeko, honako prozesu hau beteko dugu:

9 Funtzioak dituen aldagai adina sarrerako linea edo sarrera gehiago dituen deskodegailua
erabiliko dugu. Kasu honetan, lau eta hamar linea bitarteko deskodegailua erabiliko dugu.
Irteerak beheko mailan aktibatuta egongo dira eta pisurik handiena duen sarrera masara
konektatuko dugu.

92 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

9 Funtzioaren egia-taulako irteera 1 egiten duten sarrerako aldagaien konbinazioei dagozkien


deskodegailuko irteera guztiak bilatuko ditugu. Gure adibideari dagokionez, hauek dira kon-
binazio horiek:

001 = I1 001 = I3 100 = I4 111 = I7

9 Funtzioaren terminoen batura lortzeko, lehen hautatu ditugun deskodegailuko irteera guztiak
ate logikora konektatuko ditugu. Ate mota, erabiltzen dugun deskodegailuaren araberakoa
izango da eta bi eratakoa izan daiteke:

` OR atea. Goiko mailako irteera aktiboak dituzten deskodegailuetarako.

` NAND (EZ ETA) atea. Beheko mailako irteera aktiboak dituzten deskodegailue-
tarako (guri dagokiguna).

6.4. irudia. Beheko mailan aktibatutako eta NAND (EZ ETA) atearen bidezko deskodegailua duen zirkuitua ezartzea.

Ikusten denez, sarreran funtzioa aktibatzen duen balioa badago, adibidez 3 hamartarra (011 bitarra),
deskodegailuko 3. irteeran 0a lortuko dugu (irteera aktiboak beheko mailan dituen deskodegailua delako).
Hala ere, NAND ateko sarreran 0a sartzen denean, dagokion irteeran 1 agertuko da eta, beraz, zirkuituko
irteera aktibatu egingo da.

Alderantziz, sarreran funtzioa 0 bihurtzen duten konbinazioetako bat agertzen bada, adibidez, 5
hamartarra (101 bitarra), deskodegailuko 5. irteeran 0a agertuko da, baina NAND ateko sarrera guztiak 1
egoeran egongo dira eta, beraz, zirkuituko irteera 0 izango da.

Funtzioaren irteera 1 bihurtzen duten egia-taulako konbinazio bat edo batzuk deskodegailuko irteere-
kiko korrespondentziarik ez badute, konbinazio egokiak ordezkatuko dituzten ateak ipiniko ditugu. Ateotako
irteerak, ezarritako zirkuitukoekin batera, azken ate batutzailera joango dira.

LANBIDE EKIMENA 93
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Adibidea: BCD hamartar bihurtzeko bi sarrerako NAND atedun 74742 motako deskodegailua erabiliz,
ondorengo funtzioari dagokion zirkuitua ezarri:

F = A ·B ·C + A ·B·C + A ·B ·C + A ·B ·C

Ebazpidea: ezarri beharreko funtzioa hiru aldagaiko minterms osoa da. Hauek dira funtzio horretako
aldagaien balio bitarren eta hamartarren baliokideak:

A · B · C = 100 = 4 A · B · C = 010 = 2
A · B · C = 001 = 1 A · B · C = 000 = 0

Aipatutakoaren arabera, deskodegailuko 0, 1, 2 eta 4 irteerak erabili behar ditugula ondorioztatzen da.

7442 deskodegailuak lau sarrera ditu eta guri dagokigun funtzioak zortzi aldagai ditu; beraz, desko-
degailuko pisu handieneko sarrerak etengabe 0-ra konektatuta egon behar du. Horrela, sar daitezkeen
konbinazio guztiak 0000 eta 0111 bitartekoak izango dira.

Azkenik, deskodegailuko irteeren konexioa egiteko, bi sarrerako NAND ateak baino erabili ezin direnez
eta lau sarrerako NAND atea behar dugunez, honako urrats hauek bete beharko ditugu:

9 Deskodegailuko 0 eta 1 irteerak NAND atera konektatuko ditugu.

9 Deskodegailuko 2 eta 4 irteerak NAND atera konektatuko ditugu.

9 Bi NAND ateetako irteeren batura egin behar dugu, baina batutzailerik ez dugunez, NAND
ateetan batugailuaren ordezkoa jarriko dugu, hau da, alderantzikatzaile gisa muntatutako bi
NAND eta amaierako NAND bat. 6.5. irudian azkenean lortzen den zirkuitua ikusten da.

6.5. irudia. Aurreko adibideko emaitzaren araberako zirkuitua.

94 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

6.3 Kodegailuak

n
Aurreko atalean azaldu ditugun deskodegailuen kontrako funtzioa egiten dute. Hau da, sarrerako 2
linea badaude, irteerako n linea egongo dira, eta irteerako linea horietako bakoitzak une horretan aktiba-
tuta dagoen sarrerako lineari dagokion kode bitarra izango du.

Eskuarki, lehentasuneko kodegailuak izan ohi dira. Aldi berean sarrera bat baino gehiago aktibatuta
badago, lehentasuneko kodegailuetako irteeren kode bitarra, balio hamartar handiena duen sarrerari
dagokion kodea izango da.

N 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 A3 A2 A1 A0

0 1 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0
1 0 1 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 1
2 0 0 1 0 0 0 0 0 0 0 0 0 1 0
3 0 0 0 1 0 0 0 0 0 0 0 0 1 1
4 0 0 0 0 1 0 0 0 0 0 0 1 0 0
5 0 0 0 0 0 1 0 0 0 0 0 1 0 1
6 0 0 0 0 0 0 1 0 0 0 0 1 1 0
7 0 0 0 0 0 0 0 1 0 0 0 1 1 1
8 0 0 0 0 0 0 0 0 1 0 1 0 0 0
9 0 0 0 0 0 0 0 0 0 1 1 0 0 1

6.3. taula.

Adibide gisa TTL SN 74148 zirkuitu integratua erabiliko dugu. Zirkuitu horrek sarrerako 8 linea (0tik
7ra) eta irteerako hiru linea ditu. Zirkuituaren maila aktiboak 0 mailak dira. Irteeran kode bitarraren osagarri
egokia agertzen da. Horrez gain, honako elementuak ere badauzka: kodifikazioa egiteko 0 mailan egon
behar duen inhibizioko EI sarrera, E0 seinalea, beheko mailan dagoenean sarrera bat ere ez dagoela
aktibatuta adierazten duena (baldintza hori betetzeko, irteera guztiek 1 egoeran egon behar dute, 0
sarrera aktibatzen denean bezala; horregatik, E0 seinale horren bidez bi baldintzak bereiz daitezke); eta
sarreraren bat aktibatuta dagoenean beheko mailara pasatzen den GS seinalea.

6.6. irudia. 74148 kodegailua.

LANBIDE EKIMENA 95
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

E1 0 1 2 3 4 5 6 7 A2 A1 A0 Gs E0

1 X X X X X X X X 1 1 1 1 1
0 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 0
0 X X X X X X X 0 0 0 0 0 1
0 X X X X X X 0 1 0 0 1 0 1
0 X X X X X 0 1 1 0 1 0 0 1
0 X X X X 0 1 1 1 0 1 1 0 1
0 X X X 0 1 1 1 1 1 0 0 0 1
0 X X 0 1 1 1 1 1 1 0 1 0 1
0 X 0 1 1 1 1 1 1 1 1 0 0 1
0 0 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 0 1

6.4. taula.

6.4 Multiplexadoreak

n
Multiplexadoreak konbinazio-zirkuituak dira eta N informazio-sarrera, n hautaketa-sarrera (N = 2
n
izanik) eta informazio-irteera bakarra dituzte. n hautaketa-sarreretako kode bitar bakoitzerako (2 kode
n
desberdin egon daitezke), N sarreretako bat irteerara konektatzen da. Zirkuituak, beraz, 2 kanaletako
edozein kanal irteerako kanal bakarrera nahi duenean konektatzen eta deskonektatzen den kommu-
tagailu gisa jarduten du.

Ondoko taulan 8 sarrerako multiplexadorea ikusten da:

A B C D0 D1 D2 D3 D4 D5 D6 D7 Irteera

0 0 0 D0 X X X X X X X D0
0 0 1 X D1 X X X X X X D1
0 1 0 X X D2 X X X X X D2
0 1 1 XX X D3 X X X X - D3
1 0 0 XX X X D4 X X X - D4
1 0 1 XX X X X D5 X X - D5
1 1 0 XX X X X X D6 X - D6
1 1 1 XX X X X X X D7 - D7

6.5. taula.

Multiplexadoreak elkarrekin konektatuz gero, sarrerako edozein kanal kopuruko sistemak lor daitezke.
6.7. irudian, hamasei kanaleko multiplexadorea lortzeko, elkarrekin konektatutako zortzi kanaleko bi
multiplexadore konektatu dira.

96 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

6.5 Demultiplexadoreak

Zirkuitu demultiplexadorea multiplexadorearen alderantzizkoa da, hau da, D informazio-sarrera bakarra


eta N irteera dituen sistema da. n hautaketa-sarreretan konbinazio bitar egokia aplikatuz gero, D-n
dagoen informazioa agerraraz daiteke, hautaketa-kode horri dagokion irteeran. Aurreko taulak, alde-
rantziz ikusita, multiplexadorearen funtzionamendua adieraz dezake.

HAUTAKETA

6.7. irudia. 8ko bi multiplexadoreren bidez osatutako 16ko multiplexadorea.

6.6 Konparadore bitarrak

Zirkuitu konparadoreak konbinazio-zirkuituak dira eta bakoitzak n bit dituen A eta B zenbaki bitarren
arteko berdintasuna edo desberdintasuna adierazten dute. Halaber, jauzi eran kokatutako akoplamendu-
sarrerak izaten dituzte, erabiltzen dugun konparadoreak onartzen duen bit kopurua baino bit gehiago
dituzten hitzak konparatu ahal izateko.

6.8. irudian 7485 motako konparadoreari dagokion diagrama eskematikoa ikusten da. Konparadore
horri dagokion funtzionamendu-taula, 6.6. irudiko taula da.

LANBIDE EKIMENA 97
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Zenbakia
Konparadoreko irteerak

Zenbakia

Jauzi erako sarrerak

6.8. irudia. 4 biteko konparadorea.

6.7 Zirkuitu erdibatutzailea

Zirkuitu digital erdibatutzaileak sarrerako bi digituren batuketa bitarra egiten du eta irteeran baturaren
emaitza eta izan daitekeen bururakoa (carry) ematen ditu. 6.9. irudian zirkuitu honi dagokion irudikapena
ikusten da. Eskema horretako terminalen azalpena:

9 S: Bi digituen baturaren emaitza

9 C: irteerako bururakoa

9 a eta b: batu beharreko digituak

Konparazio-sarrerak Jauzi erako sarrerak Irteerak

A3B3 A2B2 A1B1 A0B0 A>B A<B A=B A>B A<B A=B
A3>B3 X X X X X X 1 0 0
A3>B3 X X X X X X 0 1 0
A3=B3 A2>B2 X X X X X 1 0 0
A3=B3 A2>B2 X X X X X 0 1 0
A3=B3 A2=B2 A1>B1 X X X X 1 0 0
A3=B3 A2=B2 A1<B1 X X X X 0 1 0
A3=B3 A2=B2 A1=B1 A0>B0 X X X 1 0 0
A3=B3 A2=B2 A1=B1 A0<B0 X X X 0 1 0
A3=B3 A2=B2 A1=B1 A0=B0 1 0 0 1 0 0
A3=B3 A2=B2 A1=B1 A0=B0 0 1 0 0 1 0
A3=B3 A2=B2 A1=B1 A0=B0 0 0 1 0 0 1
A3=B3 A2=B2 A1=B1 A0=B0 X X 1 0 0 1
A3=B3 A2=B2 A1=B1 A0=B0 1 1 0 0 0 0
A3=B3 A2=B2 A1=B1 A0=B0 0 0 0 1 1 0

6.6. taula.

98 LANBIDE EKIMENA
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

6.9. irudia. Zirkuitu erdibatutzailearen eskema.

Zirkuitu horren funtzionamendua irudikatzen duen egia-taula 6.7. taula da.

Sarrerak Irteerak

a b S C

0 0 0

0 1 1 0

1 0 1 0

1 1 0 1

6.7. taula.

Aurreko taularen arabera ondoriozta daitekeenez, S batutzailearen irteerak betetzen duen ekuazioa
OR ESKLUSIBOA da eta C bururakoak betetzen duena AND atea da; beraz, hau izango da zirkuitu
erdibatutzailea (6.10. irudia):

6.10. irudia. Zirkuitu erdibatutzailea.

6.8 Ebatzitako adibideak

Gai honen osagarri gisa, konbinazio-zirkuituen adibideak ebatziko ditugu, ikasketa osatzeko eta
ondorengo ariketak egin ahal izateko.

LANBIDE EKIMENA 99
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

1. adibidea: ate logikoak erabiliz, bitar naturaleko bi edo lau lineako eta pisu txikieneko sarreraren
lehentasuna duen kodegailua egin.

Ebazpidea: jakina denez, lehentasuneko kodegailua sarrera bat baino gehiago aktibatzen direnean
bakarrik lehentasuna duen sarrerari jaramon egiten diona da. Kasu honetan, lehentasuneko sarrera pisu
txikienekoa izango da, hau da, egia-taulan eskuineko muturrean dagoen sarrera. Egia-taula honakoa
izango da:

Sarrerak Irteerak
a3 a2 a1 a0 S1 S0

X X X 1 0 0

X X 1 0 0 1

X 1 0 0 1 0

1 0 0 0 1 1

6.8. taula.

Taulan ikusten denez, pisu txikiena duen sarrera 1 da, hau da, aktiboa da. Gainerako sarreren egoerak
ez dira kontuan hartzen.

Ekuazioak batekoen bidez eginez gero, hauek izango dira:

S1 = a 2 · a1 · a 0 + a3 · a 2 · a1 · a 0 = a1 · a 0 · (a 2 + a 3 · a 2 ) = a1 · a 0 · (a 2 + a 3 )
S 0 = a1 · a 0 + a 3 · a 2 · a1 · a 0 = a 0 · (a1 + a 3 · a 2 · a1 ) = a 0 · (a1 + a 3 · a 2 )

Ekuazio horien arabera 6.11. irudiko zirkuitua lortuko dugu.

2. adibidea: 74148 kodegailuak zortzi eta hiru linea bitartean eta bitar naturaleko irteera ditu eta pisu
handieneko irteerarako lehentasunekoa da. Sarrerak zein irteerak beheko mailan (0 mailan) aktibatzen
dira eta, halaber, honako hiru linea berezi hauek ditu:

` EI. Inhibizioko sarrera da. Batekoa (1) aplikatzen denean A0, A1, eta A2 sarrerak goiko mailan
jartzen ditu, sarreretako balioa dena delakoa izanda ere. Sarrera horretan zeroa (0) dagoe-
nean deskodegailua desblokeatu egiten du.

` E0. Irteera honek, beheko mailan, kodegailuko irteera bat ere konektatuta ez dagoen unea
adierazten du (beraz, sarrera guztiak goiko mailan daude) eta, gainerako kasuetan, 1 egoeran
mantentzen da.

100 LANBIDE EKIMENA


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

` GS. Irteera hau beheko mailan aktibatzen da, sarreraren bat aktibatzen denean.

6.11. irudia. 1. adibideari dagokion kodegailua.

6.12. irudia. 2. adibidearen emaitzari dagokion zirkuitua.

LANBIDE EKIMENA 101


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Lehen azaldu dugun 74148 kodegailuaren funtzionamendua kontuan hartuta, 16 sarrera eta 4 irteerako
kodegailua lor dezakegu. Horretarako, 74148 motako bi zirkuitu akoplatu behar ditugu, pisu txikieneko
zortzi sarrerak zirkuitu batera eta gainerakoak bestera konektatuz (6.12. irudia).

6.12. irudian ikusten denez, azken kodegailuko A’0 irteera NAND atearen bidez lortzen da. Ate
horretara bi kodegailuetako A0 irteerak konektatzen dira. NAND atea erabiltzeko arrazoia kodegailuko
irteerak beheko mailan aktibatuta egotea da, eta, bestalde, azken kodegailuko irteerak goiko mailan
aktibatuta egotea lortu nahi dugu. A’1 eta A’2 irteerak era berean lortzen dira.

Aipatutako NAND ateek egoki funtzionatzea lortzeko, bi kodegailuetako sarrerak aktibatzen badira,
ezin dira bi kodegailuko irteerak aldi berean aktibatu. Arazo hori konpontzeko, EI inhibizioko sarrerak
erabili behar dira. Sarrerok, horrez gain, pisu handieneko sarrerak dituen kodegailuak pisu txikieneko
sarrerak dituenarekiko lehentasuna izateko erabiliko ditugu.

E’I multzoko inhibizioko sarrera pisu handieneko sarrerak dituen C2 kodegailuko EI sarrerarekin
bateratuko dugu eta C2 kodegailuaren E0 irteera C1 kodegailuko EI sarrerarekin bateratuko dugu.
Horrela, bi kodegailuetako sarrera bat aktibatzen bada, beti pisu handieneko sarrerak dituen kodegailuak
izango du lehentasuna eta, beraz, kodegailu horren E0 sarrera goiko mailara pasatuko da eta C1 kode-
gailua inhibitu egingo du.

Azkenik, azken kodegailuko laugarren irteera (A’3) lortzeko, lehentasuna duen C2 kodegailuko E0
irteerako ate biderkatzailea (ate horrek beti 1 balioko du, kodegailuko sarreretara informazioa iristen den
guztietan) guztizko kodegailuko E1 sarreran jarri behar da.

3. adibidea: deskodegailua eta ate logikoak erabiliz, 6.13. irudiko kronogramei erantzuteko gai den
zirkuitua egin.

SARRERAK

IRTEERAK

6.13. irudia. 3. adibideari dagozkion kronogramak.

102 LANBIDE EKIMENA


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Ebazpidea: 6.13. irudiko kronogramen sarrerako eta irteerako egoerak aztertuz, 6.8. taula ondoriozta
daiteke. Taula hori kronogramok betetzen duten funtzioari dagokion egia-taula da.

Aurreko egia-taula ezartzeko, BCD hamartar bihurtzen duen 7442 deskodegailua erabil dezakegu.
Sarreretan konbinazio bitar jakin bat agertzen denean, deskodegailuko irteera hamartar baliokidea
aktibatu behar da. Lehengo metodoa erabiliz, zirkuituko X irteerak konektatuta egon beharko du, NAND
atearen bidez edo deskodegailuko 0, 2, 4 eta 7 irteeren bidez eta Y irteera 1, 2 eta 4 irteeretara
konektatu beharko da. 6.14. irudian zirkuitu osoa azaltzen da.

MILAKOAK EHUNEKOAK HAMARREKOAK UNITATEAK

DISPLAY DISPLAY DISPLAY DISPLAY


(BISTARATZEA) (BISTARATZEA) (BISTARATZEA) (BISTARATZEA)

6.14. irudia. 3. adibideko emaitzari dagokion zirkuitua.

A B C X Y

0 0 0 1 0
0 0 1 0 1
0 1 0 1 1
0 1 1 0 0
1 0 0 1 1
1 0 1 0 0
1 1 0 0 0
1 1 1 1 0

6.9. taula.

LANBIDE EKIMENA 103


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

4. adibidea: lau digituko zenbaki-bistaratzailea egin behar dugu. Horretarako, katodo komuneko
zazpi segmentuko pantailak eta 7448 motako zazpi segmentuko BCD deskodegailuak erabiliko ditugu.
Bistaratzaileak honako arau hauek bete beharko ditu:

` Irudikatu behar den zenbakia 1000 baino txikiagoa bada, adierazgarriak ez diren ezkerreko
zeroak ez dute piztu behar.

` 0 hamartarra eskuineko posizioan kokatutako 0 bakarraren bidez irudikatu behar da.

Ebazpidea: 7448-a BCD deskodegailua da, zazpi segmentukoa eta katodo komunekoa, horregatik,
erabat bateragarria da erabili behar dugun bistaratzailearekiko.

Deskodegailu horren funtzionamendua kontuan hartuta (6.9. taula), egin behar den zirkuitua 6.14.
irudian azaltzen dena da.

6.14. irudian ikusten denez, C1 deskodegailuko LT, RBI eta BI/RBO sarrerak 1 egoeran jarri dira eta,
ondorioz, sarreretan irudikatzen den zenbaki bakoitza, 0a barne (0000 BCD-an) era naturalean desko-
detuko da.

Deskodegailuen LT (Lamp Test) pina 1 egoeran konektatuta dute, deskodegailuaren funtzionatzeko


modu hori aktiba ez dadin. Halaber, terminal hori C3 eta C2-an ere 1 egoeran dago. C2-aren RBI (Ripple
Blanking Input) sarrera zero egoeran konektatuta dago eta, beraz, sarrera guztiak deskonektatuta
egongo dira, sarrerotan 0000 sartzen denean izan ezik; une horretan, deskodegailuko irteerak 0 egoeran
ipiniko dira eta pantailako segmentu guztiak itzali egingo dira eta BI/RBO (Blanking Input/Ripple Blanking
Output) irteera 0 egoeran ipiniko da.

Bestalde, C4 deskodegailuko BI/RBO pina ehunekoak erakusten dituen C3-ko RBI sarrerara konek-
tatuta dagoenez, C3-ak C4-ak bezala jardungo du. Aurreko eragiketa errepikatu egin behar da ehune-
koak erakusten dituen C3-arekin eta hamarrekoak erakusten dituen C2-arekin.

BCD sarrerak
LT RBI BI/RBO Funtzionamendua
a3 a2 a1 a0

0 X X X X X Irteera gisa 1 erabiltzen duen terminala Irteera guztiak 1 egoeran

X X X X X X Sarrera gisa 0 Irteera guztiak 0 egoeran

Funtzionamendu modu
1 1 BCD zenbakia Irteera gisa 1 erabiltzen duen terminala
normala

0 deskodetu eta irteerak 0


1 0 0 0 0 0 Irteera gisa 0 erabiltzen duen terminala
egoeran ipintzen ditu

104 LANBIDE EKIMENA


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

MILAKOAK EHUNEKOAK HAMARREKOAK UNITATEAK

DISPLAY DISPLAY DISPLAY DISPLAY


(BISTARATZEA) (BISTARATZEA) (BISTARATZEA) (BISTARATZEA)

6.15. irudia. 3. adibideari dagokion zazpi segmentuko bistaratzailea.

PROBLEMAK

6.1. 7448 motako BCD hamartar bihurtzen duen deskodegailua eta bi sarrerako NAND ateak
erabiliz ondoko funtzioei dagozkien zirkuituak egin:

F = A·B·C + A·B·C + A·B·C + A·B·C


F = X ·Y + X ·Z·V + X ·Y ·V + Z·V + Y ·V

Oharrak: Azken ekuazioa Karnaugh bidez sinplifikatuta dago; beraz, Karnaugh-en


araberako taula egin beharko da.

LANBIDE EKIMENA 105


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

6.2. Hiru eta zortzi linea bitarteko 74138 deskodegailuak eta ate logikoak erabiliz, 4 eta 16 linea
bitarteko deskodegailua egin.

6.3. a eta b zenbakietarako (bakoitza bit batekoa) konparadorea egin, ate logikoak besterik
erabili gabe.

6.4. Bi biteko zirkuitu erdikentzailea diseinatu, ate logikoak besterik erabili gabe.

6.5. 74148 motako bi deskodegailu eta 74157 motako multiplexadorea erabiliz, 16 eta 4 linea
bitarteko deskodegailua egin.

6.6. 7485 zirkuitua (lau biteko deskodegailua) eta ate logikoak erabiliz, lau biteko bi zenbakiren
balio absoluturako zein zeinurako konparadorea egin.

6.7. ab eta cd bi zenbaki digitaletarako konparadorea diseinatu. Konparadoreak bi sarrera


izan behar ditu: X eta Y, eta sarrerok honako balio hauek ematen dituzte:

9 X = 1 eta Y = 0, ab cd baino handiagoa bada.

9 X = 0 eta Y = 0, ab eta cd berdinak badira.

9 X = 0 eta Y = 1, ab cd baino handiagoa bada.

106 LANBIDE EKIMENA


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

ARIKETAK

6.1. 2. gaian egindako taularen antzeko taula egin, gaia honetan ikasi eta erabili ditugun
konbinazio-sistema guztiei dagozkien zirkuitu integral komertzialak erabiliz. Informazioa
bilatu eta konparatu TTL eta CMOS teknologiak.

6.2. Konbinazio-zirkuituak eta ate logikoak erabiliz, ondorengo adibide hau egin: ardoa botiletan
sartzeko erabat automatizatutako lantegi batean, eskaera bakoitzari dagokion botila kopurua
kontrolatzeko, 0-99 botilako programagailu aldakorra daukate. Langileak zortzi kommutagailu
ditu eta kommutagailu horien bidez, BCD-an, eskaerari dagokion botila kopurua adierazten
du. Halaber, zenbaki hori erakusten duen pantaila bat ere badago.

Sentsoreari lotutako sistema zenbatzaileak botilak kontatzen ditu eta, zortzi biteko bus-aren
bidez, BCD-an adierazita, makinatik atera den botila kopurua konparadorera bidaltzen du.

Diseinatu makinatik ateratako botila kopurua eta langileak programatutako kopurua berdinak
direla detektatzen duen sistema; halaber, katodo komuneko pantaila bidezko bistaratze-
sistema diseinatu.

LANBIDE EKIMENA 107


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

7 ZENBAKI-SISTEMAK ETA KODEAK

SARRERA

2. gaian ikusi dugunez, magnitude fisikoak irudikatzeko hainbat sistema daude. Gai hau 2. gaiaren
jarraipentzat jo daiteke. Dagoeneko, teknika digitalei buruz nahikoa ikusi eta gero, errazago uler daiteke
gai hau.

Zenbaki-sistemak magnitude fisikoak zenbakiekin erlazionatzeko era bat dira. Sistema bakoitzak
erabiltzen duen zenbaki edo digitu kopuruaren arabera, oinarri desberdineko sistemak izango ditugu (basea
irudikatzeko erabiltzen dugun digitu kopurua da).

Gai honetan zenbaki-sistema garrantzitsuenak eta zenbaki-sistemon arteko bihurketak azalduko ditugu.

EDUKIA

` Sistema bitarra

` Sistema zortzitarra

` Sistema hamaseitarra

` Bitarrean kodetutako kode hamartarra (BCD)

` Beste zenbait kode bitar

` Kode alfanumerikoak

HELBURUAK

` Zenbaki-sistemak jakitea

` Sistema batetik bestera pasatzen ikastea

` Kodeak automatismoen programazioan erabiltzea

LANBIDE EKIMENA 108


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

7.1 Sistema bitarra

Jakina denez, sistema bitarrean bi ikur (0 eta 1) baino ez dira erabiltzen. Sistema honen eta sistema
hamartarraren arteko bihurketa honelaxe egiten da:

Zenbaki bitarra hamartar bihurtzeko (2. gaia), polinomio baliokidea erabili behar da eta polinomio
horren eragiketak modu hamartarrean egin behar dira.

110101 =
5 4 3 2 1 0
1·2 +1·2 +0·2 +1·2 +0·2 +1·2 =

32 + 16 + 0 + 4 + 0 + 1 = 53

Zenbaki hamartarra bitar bihurtzeko, zenbaki hamartar hori elkarren segidan 2az zatitu behar da;
zatiketetan lortutako hondarrek eta azken zatidurak, alderantzizko ordenan jarrita, zenbaki bitar balio-
kidea osatuko dute.

53/2 = 26, hondarra: 1


26/2 = 13, hondarra: 0
13/2 = 6, hondarra: 1
6/2 = 3, hondarra: 0
3/2 = 1, hondarra: 1

Bitar baliokidea: 110101

7.2 Sistema zortzitarra

Zenbaki-sistema honetan zortzi ikur erabiltzen dira (0, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7). Sistema honetako zenba-
3
kiak bitar bihurtzea eta alderantziz egitea oso erraza da, zeren 8 = 2 baita, eta horregatik da interesgarria.

Zenbaki zortzitarra zenbaki bitar bihurtzeko, zifra bakoitza dagokion baliokide bitar bihurtu behar da.
Adibidearen bidez argiago ikusiko dugu metodoa. 325,6 zenbaki zortzitarra izanik, hau daukagu:

3 = 011
2 = 010
5 = 101
6 = 110

Beraz:
325,68 = 11010101,112

LANBIDE EKIMENA 109


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Sistema bitarretik sistema zortzitarrerako bihurketa egiteko, alderantzizko eragiketa egin behar dugu,
hau da, bit zatikiarrak eta osoak hiruko multzoetan bilduz, komatik hasita. Azken multzoa osatzeko, behar
beste zero erantsiko ditugu. Adibidez, 11010,1011 zenbaki bitarra daukagu. Ezkerrean zero bat erantsiz
eta eskuinean bi zero erantsiz, hiru biteko multzo hauek lortuko ditugu (berdinketaren ostean baliokide
zortzitarra ipiniko dugu):

001 = 3
010 = 2
101 = 5
100 = 4

Beraz:
11010,10112 = 32,548

Zenbaki zortzitarra zenbaki hamartar bihurtzeko eta alderantziz egiteko, 2. gaian azaldutako metodo
orokorrak erabili behar dira.

1. ariketa: 354 zenbaki zortzitarraren baliokide hamartarra lortu. 8233 zenbaki hamartarraren
baliokide zortzitarra lortu.

7.3 Sistema hamaseitarra

Zenbaki-sistema hamaseitarraren oinarria hamasei da, hau da, kantitateak adierazteko hamasei ikur
desberdin erabili ohi dira. Ikurrok 0, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8 eta 9 zenbakiak eta A, B, C, D, E eta F letrak dira.

4
Zenbaki-sistema honen interesa, zortzitarrarekin gertatzen den bezala, 16 = 2 erlazioan datza;
beraz, sistema honetako zenbakiak bitar bihurtzea eta alderantziz egitea oso erraza da.

Zenbaki hamaseitarra zenbaki bitar bihurtzeko, ikur bakoitzaren ordez dagokion bitar baliokidea ipini
behar da (baliokideak hurrengo orrialdeko taulan agertzen dira). Adibidez, 9A7E16 zenbakia daukagu.

Ikur bakoitzari dagozkion baliokideak hauek dira:

9 = 1001
A = 1010
7 = 0111
E = 1110

Beraz:
9A7E16 = 10011010011111102
LANBIDE EKIMENA 110
Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Zenbaki bitarra zenbaki hamaseitar bihurtzeko, bit zatikiarrak eta osoak lauko multzoetan
bildu behar dira, komatik hasita eta multzo bakoitza bere aldetik bihurtu behar da.

2. ariketa: 100111,10101 zenbaki bitarra hamaseitar bihurtu.

Taulan sistema hamaseitarreko zenbaki bakoitzari dagokion konbinazio bitarra ikusten da.

7.4 Bitarrean kodetutako kode hamartarrak (BCD)

Kode bitar hauetan hamartarrean erabiltzen den egitura bera erabiltzen da. Zenbaki hamartar bakoi-
tzaren ordez dagokion kode bitarreko konbinazioa ipini behar da. Beraz, 834,2 zenbaki hamartarra BCD
bihurtzeko, lehenago ikusi ditugun kodeetan egin duguna egingo dugu:

8 = 1000
3 = 0011
4 = 0100
2 = 0010

834,2 = 100000110100,00102

Kode bitarra Hamaseitarra


0 0 0 0 0
0 0 0 1 1
0 0 1 0 2
0 0 1 1 3
0 1 0 0 4
0 1 0 1 5
0 1 1 0 6
0 1 1 1 7
1 0 0 0 8
1 0 0 1 9
1 0 1 0 A
1 0 1 1 B
1 1 0 0 C
1 1 0 1 D
1 1 1 0 E
1 1 1 1 F
7.1. taula.

LANBIDE EKIMENA 111


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

BCD kodeak duen abantaila da handia bitarretik hamartarrera pasatzea eta alderantziz egitea oso
erraza izatea. Behar duen lekua da eragozpena.

Gehien erabili ohi diren BCD kodeak haztatuak dira. Kode haztatuetan posizio bakoitzari pisu bat
ematen zaio, eta dagokion zenbaki hamartarra lortzeko, posizioa bider pisua egin behar da eta, ondoren,
biderkadura horri posizio guztiak batu behar zaizkio.

BCD kode naturaleko haztapen-zenbakiak 8, 4, 2 eta 1 dira. Horren arrazoia hau da (2. gaian azaldu-
takoa): banako digituak biren berreturei dagokien koefizientea adierazten du. Adibidez, 1011 zenbaki
bitarraren baliokide hamartarra hau izango da:

3 2 1 0
1·2 +0·2 +1·2 +1·2

Edo beste era batera adierazita:

1·8+0·4+1·2+1·1

Beraz, BCD zenbakia hamartar bihurtzeko digitu bakoitza dagokion haztapenaz biderkatuko dugu.

1. adibidea: 0011 zenbaki bitarra hamartar bihurtu:

0·8+0·4+1·2+1·1=3

7.2. taulan, zenbait kode haztatu ikusten dira.

7.5 Beste zenbait kode bitar

Beste zenbaki-sistema batzuetan, kode bitar naturala ez diren beste kode bitar batzuk erabili ohi dira,
ezaugarri bereziak dituztelako. Ikus ditzagun sistema horietako batzuk.

BCD Aiken
Kode hamartarra BCD 54210
2 4 2 1
0 0 0 0 0 0 0 0 0
1 0 0 0 1 0 0 0 1
2 0 0 1 0 0 0 1 0
3 0 0 1 1 0 0 1 1
4 0 1 0 0 0 1 0 0
5 1 0 1 1 1 0 0 0
6 1 1 0 0 1 0 0 1
7 1 1 0 1 1 0 1 0
8 1 1 1 0 1 0 1 1
9 1 1 1 1 1 1 0 0
7.2. taula.

LANBIDE EKIMENA 112


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Kode hamartarra Gray kodea

0 0 0 0 0

1 0 0 0 1

2 0 0 1 1

3 0 0 1 0

4 0 1 1 0

5 0 1 1 1

6 0 1 0 1

7 0 1 0 0

8 1 1 0 0

9 1 1 0 1

10 1 1 1 1

11 1 1 1 0

12 1 0 1 0

13 1 0 1 1

14 1 0 0 1

15 1 0 0 0

7.3. taula.

Gray kodea

Kode jarraitua da, zeren elkarren segidako zenbaki hamartarrei dagozkien konbinazioak albokoak
baitira (alboko konbinazio bitarrak elkarren artean bit bakar bateko diferentzia dutenak dira).

Horrez gain, kode ziklikoa ere bada, zeren azken konbinazioa lehenbizikoaren albokoa baita. 7.3.
taulan kode honi dagokion lau biterako taula ikusten da.

Johnson kodea

Kode jarraitu ziklikoa da eta n biteko kodea kodetzeko duen ahalmena 2 · n kantitatekoa da. Beraz,
adibidez, 5 biterako Johnson kodea 7.4. irudian ikusten da.

LANBIDE EKIMENA 113


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Kode hamartarra Johnson kodea

0 0 0 0 0 0

1 0 0 0 0 1

2 0 0 0 1 1

3 0 0 1 1 1

4 0 1 1 1 1

5 1 1 1 1 1

6 1 1 1 1 0

7 1 1 1 0 0

8 1 1 0 0 0

9 1 0 0 0 0

7.4. taula.

Hiru batutako BCD kodea

8.5. taulan ikusten den kodea da. Kode hau lortzeko, BCD kode naturaleko edozein konbinaziori 3
batu behar zaio. Kode honen abantaila, Aiken kodearena bezala, berekiko osagarria izatea da; hau da,
9-rako n-ri dagokion konbinazioa (9 – n) lortzeko, n-ri dagokion konbinazioa alderantzikatu egin behar
da; hau da, zeroen ordez batekoak eta batekoen ordez zeroak jarri behar dira. Adibidez, hiru batutako
kodean, 2 zenbaki hamartarraren adierazpena 0101 da eta 9-rako osagarria 7 izango da (9 – 2 = 7) eta
osagarri horren adierazpena 1010 izango da.

Kode 3 handiagotutako
hamartarra BCD kodea

0 0 0 1 1
1 0 1 0 0
2 0 1 0 1
3 0 1 1 0
4 0 1 1 1
5 1 0 0 0
6 1 0 0 1
7 1 0 1 0
8 1 0 1 1
9 1 1 0 0
7.5. taula.

LANBIDE EKIMENA 114


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

7.6 Kode alfanumerikoak

Orain arte ikasi ditugun kodeen bidez zenbakizko informazioa baino ezin da irudikatu, baina kontro-
latzeko eta datuak prozesatzeko sistema digital askotan, informazio alfabetikoa eta zenbait ikur berezi
ere irudikatu behar izaten dira, eta horren ondorioz, kode alfanumerikoak sortu ziren.

Dauden kode alfanumerikoetatik nazioartekotzat hartu den kodea ASCII (American Standard Code
for Information Interchange) kodea da. 26 karaktere alfabetikoak eta hamar zenbakiak irudikatzeko 6
6
bit behar dira. Beraz, ikur bereziak kodetzeko, dauden 64 (2 ) konbinazioetatik 28 konbinazio erabil daitezke.

Geroago, informatika garatu zenean eta 8 biteko normalizazioa erabaki zenean, beste hizkuntza
batzuei (espainol, frantses, aleman, eta abarri) dagozkien berariazko karaktereak sartu behar izan
zitzaizkien eta ASCII hedatua edo osoa deritzona asmatu behar izan zen. Kode hau 7.1. irudian ikusten da.

7.1. irudia. ASCII kodea.

LANBIDE EKIMENA 115


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

PROBLEMAK

7.1. Kode bitarrera bihurtu:

a) 1576, 3456 eta 1912 zenbaki hamartarrak.

b) 45, E1, 70 eta AB1C zenbaki hamaseitarrak.

7.2. Kode hamartarrera bihurtu:

a) 0110110, 0111011 eta 11001101 zenbaki bitarrak.

b) 12, E5, FF eta 67 zenbaki hamaseitarrak.

7.3. Adierazi hiru batutako BCD kodean, 5274 eta 1234 zenbaki hamartarrei dagozkien baliokideak.

7.4. Adierazi BCD naturalean adierazitako 011010000100 zenbakiari dagokion baliokide hamartarra.

7.5. Hiru batutako BCD kodeko 110010000011 zenbakia bihurtu:

a) BCD kode naturalera

b) BCD Aiken kodera

c) Sistema bitar naturalera

d) Sistema hamartarrera

LANBIDE EKIMENA 116


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

ARIKETAK

Gai honetako ariketetan 6. gaian konbinazio-zirkuituei buruz ikasitakoa erabiliko dugu.

7.1. Ate logikoak erabiliz, Aiken motako BCD kode bitarra hamartar bihurtzeko deskodegailua egin.

7.2. Ate logikoak erabiliz, Aiken motako BCD kode bitarrean adierazitako kopuruak BCD kode
naturalera bihurtzeko kode-bihurgailua egin.

LANBIDE EKIMENA 117


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

8 AUTOMATA PROGRAMAGARRIAK

SARRERA

Gai honetan automata programagarriak ikasten hasiko gara, egingo ditugun automatizazioak osatzeko
oinarri gisa.

Automata programagarria urrats handia izan da automatizazio industrialaren garapenean eta auto-
mata hauei esker kableatze-lan eta ohiko automatismo ugari sinplifikatu egin dira. Horrez gain, ordenagailu-
-sarean integra daitezkeenez, automaton aukerak areagotu egiten dira.

EDUKIA

` Automata programagarriaren definizioa

` Sistema programatuak. Oinarrizko aginduak

` STEP 7 deritzon programazio-lengoaia

` Oinarrizko funtzioak egitea

` AWL, KOP eta FUP programazioa

HELBURUAK

` Automata programagarria definitzea

` Aginte kableatuen bidez, automatismo txikiak egitea

` STEP 7 lengoaia erabilita, programa txikiak egitea, eskema kableatuan oinarrituz

8.1 Automata programagarriaren definizioa

Ezer baino lehen, automata programagarria zer den jakin behar dugu, hain zuzen ere. Galdera horri
erantzuteko erarik onena kable bidezko automatismoa eta automata programagarrien bidezko automa-
tismoak bereiztea da.

Ohiko automatismoetan, aginte-funtzioa (egin beharrekoa) maniobratzeko elementuak kable bidez


elkarrekin konektatuta egiten da, hau da, ixteko edo irekitzeko kontaktuak seriean edo paraleloan ipinita.
Funtzio osoa maniobratzeko elementuen kableatuaren araberakoa da. Aldaketaren ondorioz, beraz, osagai
berriak, kableak aldatzea, muntaketa- eta soldadura-lanak beharko dira eta, jakina, garestiagoa izango da.

LANBIDE EKIMENA 118


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Hori guztia probak eta doikuntzak egiten galtzen diren denbora eta dirua kontuan hartu gabe.

Automata programagarrian aginte-funtzioa programaren bidez egin ohi da, hau da, makinari itxi edo
ireki behar dituen kontaktuak, atzerapenak, kontagailuak etab abar zein diren adierazteko agindumultzoaren
bidez. Aginte-prozesu osoa automatizazio-aparatuaren memorian gordetzen da. Programatzen denean
funtzioa sartzea bezain erraza da funtzioa aldatzea, kablerik aldatu gabe, instalatuta dagoen lekuan
bertan eta makina lanean ari den bitartean.

Zertarako erabili ohi da?

Orain, automata programagarria zer den badakigunez, ikus dezagun automataren bidez zer egin daitekeen.

Automatizazio-aparatuak posizio-etengailu, pultsadore, maila-detektagailu, presostato, termostato eta


abarreko seinaleak irakurtzen ditu: seinale digitalak (ON/OFF etengailukoak) zein analogikoak (tentsio
aldakorreko agintekoak). Horrez gain, aginduak bidaltzen ditu motorretako kontaktoreetara, balbula mag-
netikoetara, balazta elektromagnetikoetara, seinaleztatzeko lanparetara eta abar. Gainera, besteak beste,
pultsuak kontatu, seinaleak gorde eta denbora-garapenak ezar ditzake eta hori guztia sare informatikora
konektatuta, sareko datuak igortzeko eta jasotzeko.

Aipatutako guztiaren ondorioz, egokia da industriaren adar guztietako automatizazio-lanetan erabil-


tzeko, hots, elektronikan, industria mekanikoan, automobilgintzan, elikagaigintzan, petrokimikan, makinen
eraikuntzan, uraren arazketan, etab. Miniautomatak ere badaude, automatizazio txikietan erabil daitezkeenak,
adibidez, aparkalekuak kontrolatzeko, semaforo-bidegurutzeetarako, hesidun trenbidepasaguneetarako,
manufaktura-industria txikietarako, etab.

Automataren itxura

Automaten egitura desberdina da modeloaren eta markaren arabera; hala ere, denek zerbait komuna
daukate. 8.1. irudian, SIEMENS etxeko 2 automataren itxurak ikusten dira.

LANBIDE EKIMENA 119


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

8.1. irudia. SIEMENS etxeko automatak.

Aparatuak karkasa izan ohi du, normalean plastikozkoa, eta karkasa horretan osagai elektronikoak
ipintzen dira. Osagaiak hauek dira:

` Mikroprozesadorea: aparatuaren funtzionamendua gidatzen duena da. Programak bidaltzen


dituen aginduak jasotzen ditu, programa gauzatzen du eta funtzioak betetzen ditu.

` Memoria: programa gordetzen den lekua da. Programa, aginduz agindu, memoriatik irakur-
tzen da gauzatzen ari den bitartean.

` Sarrerak/irteerak: kanpoarekin komunikatzeko, prozesatu behar diren kanpoko seinaleak jaso-


tzeko edo programaren prozesuak betetzen duen funtzioaren araberako konexio bereziak dira.

` Elikatze-iturria: multzo osoa elikatzen duena.

Horrez gain, programazio-unitatea ere behar izaten du. Unitate hori, normalean, kanpoan egon ohi
da eta erraz konektatzen da. Bi programagailu mota erabili ohi dira. Eskuko programagailua automati-
zazio txikietarako edo aparatu jakin bat instalatuta dagoen lekuan bertan programatzeko erabili ohi da.
Kontsola-programagailua automatizazio-sistemara konektatutako ordenagailua da eta, programazio-
-funtzioak betetzeaz gain, sistemaren funtzionamendua ere kontrolatzen du eta gestiosistemara konekta
daiteke, kontabilitate-lanak, eskabideak, mantentze-lanak eta abar errazteko (8.2. irudia).

ORDENAGAILU NAGUSIA

ORDENAGAILUAK ETA TERMINALAK

AUTOMATA NAGUSIAK

AUTOMATA MORROIAK9.2. Produkzio automatizatuko enpresaren egitura.

PRODUKZIOA

8.2. irudia. Automatizatutako ekoizpen-enpresa bateko egitura.

LANBIDE EKIMENA 120


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Oinarria: sistema digitala

Barne-funtzionamendua, informazioa transmititzea eta automatizazio-aparatuen programazioa digitalki


egiten dira. Ikus dezagun informazio digitala zer den.

Fenomeno jakin bati dagokion informazioa, adibidez, urtegiko ur-mailaren egoerari dagokion infor-
mazioa, digitalki zein analogikoki eman daiteke. Informazioa analogikoki adierazteko, balio kopuru infinitua
har ditzake, hau da, informazio jarraitua erabiltzen da; adibidez, orratzezko voltmetroko adierazlearen
bidez adierazten den informazioa. Informazioa digitalki adierazteko, ordea, aldagai diskretuak erabili
ohi dira, hau da balio kopuru finituak har ditzaketen aldagaiak erabili ohi dira.

Erabilera askotarako, informazio digitala erabilita analogikoa erabilita baino doitasun handiagoa
lortuko dugu. Informazio digitala ez da hain sentikorra zaratarekiko, informazio mota horren bidez oinarrizko
eragiketa gutxiago egin behar dira eta aplikazio elektronikoei dagokienez, informazio analogikoarekin
baino errazago egiten dira eta tamaina txikiagoa dute.

Horrez gain, informazio digitala abiadura izugarrian prozesatzen da eta, horregatik sistema digitalak
gero eta gehiago erabili ohi dira.

8.2 Automaten sailkapena tamainaren arabera

Sailkapena egiteko SIEMENS etxeko SIMATIC S5 eta S7 automatak hartuko ditugu oinarritzat.

8.3. irudia. Modulukako AG-100 Miniautomata.

LANBIDE EKIMENA 121


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Automatak 3 multzo handitan sailkatu ohi dira, bakoitzaren memoria-gaitasunaren, prozesu-abiaduraren


eta zabaltzeko gaitasunaren arabera. Hauek dira taldeak:

9 Gama baxua: Miniautomata konpaktuak (8.1 irudia) eta modulukakoak (8.3 irudia). Automata
sinpleak dira eta nahiko merkeak, oso egokiak trebakuntzarako eta instalazio txikietako auto-
matismo askotarako.

Programetarako eta datuetarako daukaten memoria 2 Kbyte-etik hasi (agindu bakoitzak 2


byte hartzen ditu) eta 20 Kbyte bitartean ibiltzen da; prozesu-abiadura, berriz, milisegundo
bat baino gehixeagokoa da S5 motakoetan eta 1,3 mikrosegundokoa S7koetan.

9 Gama ertaina: Automata industrialak dira (8.4 irudia), aplikazio ugari dituzte eta zabaltzeko
txartelak izaten dituzte; sarrerak eta irteerak digitalak eta analogikoak izan ditzakete bistara-
tzeko unitate artifizial autonomoak ere izan ditzakete. Memoria-gaitasuna 18 Kbyte eta 384
Kbyte bitartean ibiltzen da. Prozesu-abiadurak S5 motakoetan milisegundoa baino txikiagoak
izaten dira. S7 modeloak 300 izeneko seriekoak dira, eta txikiagoak diren arren, S5ekoak
baino ezaugarri hobeak dituzte (8.5 irudia).

8.4. irudia. Gama ertaineko S5-115 automata.

LANBIDE EKIMENA 122


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

8.5. irudia. Gama ertaineko S7-300 automata.

9 Automata multiprozesadoreak: automatizazio handi edo handietarako automatak dira, datu-


kopuru handiak kudeatu behar izaten dituztenak eta beste automata morroiak baliatzen
dituztenak (8.6 irudian S5 modeloa eta 8.7 irudian S7koa). Memoria-gaitasunak 1 Mbyte
baino handiagoak izan daitezke eta abiadurak oso txikiak.

8.6. irudia. S5-155 automata multiprozesadorea.

LANBIDE EKIMENA 123


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

8.7. irudia. Gama altuko S7-400 modeloa.

8.3 Sistemaren beste elementu batzuk

Sistema automatizatu batek, automataz eta programazio-aparatuaz gain, baditu beste elementu
batzuk ere:

9 Pultsadoreen panelak: Aginte-panelak azkar-azkar konfiguratzeko.

9 Testuak bistaratzekoak: Prozesuari dagozkion testuak eta/edo grafikoak ikusteko elementuak,


funtzionamenduko parametroak aldatzeko aukerarekin (8.8 irudia).

9 Scada paketeak: Prozesuak simulatzeko programak. Ordenagailuaren pantailan grafiko bat


ikusteko aukera dago, prozesuaren xehetasun guztiak erakusten dituena; antzinako aginte-
panelen ordezkoak dira. Scada paketeak erraz konfigura daitezke eta funtzionamenduko para-
metroak aldatzeko aukera ematen dute.

LANBIDE EKIMENA 124


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

8.8. irudia. Bistaratzeko zenbait elementu.

8.4 Sistema programatuak. Oinarrizko programazioa

Arestian esan bezala, automata programagarri batek agintea programa baten bitartez egingo du.
Programa hori automatara bidaltzeko programagailua bat erabiliko da: ordenagailua edota eskuzko
programagailua. Bi kasuetan ere, automatismoa aldatu beharra sortzen bada, ez da kablerik aldatu
beharrik izango, nahikoa izango baita programa aldatzea. Eragiketa hori askoz sinple eta azkarragoa da
lehen egiten zena baino, ez dagoelako errele eta kontaktoredun automatismo-koadroak aldatzen ibili
beharrik, eta horrekin hainbat arazo saihesten direlako: kableak identifikatzea, hondatutako edo erretako
kontaktuak, planoan eguneratu gabe aldatutako eskemak, etab.

Automata programatzeko, 2. gaian ikusi ditugun Boole-ren aljebrako arauak bete behar dira, eta progra-
mazio horren oinarrizko aginduak ate logikoen araberakoak izango dira.

LANBIDE EKIMENA 125


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Atal honetan automatak programatzeko lengoaia jakin bat ikasten hasiko gara: SIEMENSen STEP 7
izenekoa, hain zuzen. Industrian eta irakaskuntza oso zabalduta dagoen automata mota da. Hurrengo
atal batzuetan OMRON automaten programazioa ere aztertuko dugu, eta automatetarako bi lengoaia
horien artean dauden antzekotasunak ikusteko aukera izango dugu. STEP 7arekin programa 3 era hauetara
egin dezakegu:

9 AWL: Agindu-zerrenda. Aurreko lengoaiaren programazioan, STEP 5ean, gehien erabilitako


era izan zen; gaur egun, oso gutxi erabiltzen da. Aginduak automatari zerrenda gisa bidaltzen
zaizkio, ordenagailuen programazioko beste edozein lengoaiak bezala. Aplikazio batzuetarako
ez da gomendagarria, langilea nahasteko arrisku baitago baldin eta lengoaia mota honetan
nahikoa esperientziarik ez badu. Egokiagoa da aplikazio konplexuagoetarako, automatismoaren
GRAFCET edo antzeko grafiko batez lagunduta.

9 KOP: Kontaktuen eskema. Programatzeko metodo honen funtsa da programa sartzea auto-
matismoaren eskema elektriko eran, arau erraz batzuei jarraitu eta nazioarteko formatura
bihurtuta. Hauxe da automatizazio gehienetarako gomendatzen den metodoa, eta bereziki
interesgarria da abiapuntutzat lehendik egindako automatismo klasiko bat daukagunean eta
automata baten bidez automatizatu nahi dugunean; nahikoa izango da eskema formatu
berrira egokitzea, arau oso sinple batzuen laguntzaz, eta programa automatan sartzea.

9 FUP: Funtzioen eskema. Programaren abiapuntua da Karnaugh-en taularekin lortutako eskema,


ate logikoekin egindakoa. Baliokide diren ikur elektroteknikoetara bihurtzen da eta programa
prest dago. Programatzeko metodo hau ez dago oso zabaldua, eta automata-modelo oso
jakin batzuetan bakarrik erabiltzen da, esate baterako LOGO! izenekoan.

STEP 7 programazioa ikasten hasteko sarrerak eta irteerak nola irudikatzen diren ikusiko dugu
lehendabizi, eta ondoren KOP eta FUP programazioak aztertuko ditugu; AWL formatua albo batera
utziko dugu, ia ez delako erabiltzen.

OHARRA: oraindik ere S5 serieko automatak instalatuta badauden arren, ez dugu lengoaia hori
aztertuko, nahiko desfasatuta geratu delako. Gehienetan, instalazioan arazo bat sortzen denean, kome-
nigarriagoa izaten da automata S7ra aldatzea, programa aldatzen saiatzea baino.

8.5 Sarrerak eta irteerak irudikatzea

Automatak, funtsean, informazioa jasotzeko sarrerak eta seinaleak bidaltzeko irteerak dauzkanez,
automata programagarriaren sarreren eta irteeren arteko erlazioa zehaztu behar dugu.

LANBIDE EKIMENA 126


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Segur aski automatizazio-prozesua gehien atzeratu lezakeena sistemaren sarrerak eta irteerak ondo
definitzea izango da. Horretarako, taula bat egitea komeni zaigu, automatizatu beharreko prozesua osatzen
duten sarrerak eta irteerak zein diren islatuko dituena.

Sarrera bat izango da automatara seinale elektriko bat bidal dezakeen edozein elementu fisiko, esa-
terako: pultsadoreak, etengailuak, termostatoak, presostatoak, maila-zundak, zelula fotoelektrikoak, etab.

Irteera bat izango da automatak aktibatu edo desaktibatu ahal izango duen edozein elementu fisiko,
adibidez: erreleak eta kontaktoreak, lanparak, klaxonak, etab. Motorrak edo punpak kontaktore bidez
aktibatuko dira, edozein indar-elementu bezalaxe.

Sarrerak izendatzeko E letra erabiliko dugu (eingang sarrera da, alemanez), edo nazioarteko forma-
tuan I (input). Irteerak izendatzeko A erabiliko dugu (ausgang irteera da, alemanez), edo Q nazioartekoan
(output). O-ren ordez Q erabiltzen da, 0-arekin ez nahasteko.

Sarreraren edo irteeraren zeinuaren ondoren zenbaki bat jarri beharko dugu. Zenbaki horren lehen
osagaia byte bat izango da (0, 1, 2, ...) eta bigarrena bit bat, 0tik 7ra artekoa.

Sarreretarako ondoriozko konbinazioa hau izango da:

E 0.0, E 0.1, E 0.2, ... E 0.7, E 1.0, etab.

I 0.0, I0.1. I0.2 ... , nazioarteko formatuan

Eta irteeretarako konbinazioa:

A 0.0, A 0.1, A 0.2, ... A 0,7, A 1.0, etab.

Q0.0, Q 0.1, ... , nazioarteko formatuan

Azpimarratu nahi dugu E eta A erabiltze dituen nomenklatura alemana (Simatic izenekoa) S5 serietik
datorrela, eta dagoeneko ez dela asko erabiltzen. S7 seriearekin ia erabat nazioarteko nomenklatura
erabiltzen hasi zen; hala ere, S5 serieko STEP 5 lengoaiaren inertziaz, askotan Simatic nomenklatura
erabiltzen jarraitzen dute askok. Praktikan, programa egiten ari garela, automatak programatzeko progra-
metan Simatic nomenklaturatik nazioartekora alda daiteke, hala nahi badugu.

Programa jakin baterako sarrerei eta irteerei dagokienez, nahi dugun ordena erabil dezakegu. Ez
dute ordena jakin baten araberakoak izan behar; adibidez, sarrera gisa E 0.0, eta E 1.0, sarrerak edo
horien ordez, nahi ditugunak erabil ditzakegu. Horrez gain, ez dago erlaziorik sarrerei jartzen diegun
ordenaren eta irteeren artean, eta alderantziz ere ez; hau da, sistema bat abiarazteko pultsadoreari E
0.0 sarrera izendatu badiogu, irteerakoa ez dela nahitaez A 0.0 izango, nahi duguna jar dezakegu.

LANBIDE EKIMENA 127


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

8.6 Ireki eta ixteko kontaktuak programatzea

Automaten programazioko berezitasuna da sarrerako seinale bat kontaktu irekitzat edo itxitzat hartzeko
aukera, komeni zaigunaren arabera.

Sarrera jakin batean normalean irekita egoten den kontaktua (pultsadorea, adibidez) konektatzen
badugu, automatan aplikatzen den seinalea geldiunean 0 izango da, eta pultsadorea sakatuz gero 1
izango da.

Kontaktua normalean itxita egoten denetakoa bada, automatan aplikatzen den seinalea, geldiunean
1 izango da, eta pultsadoreari eragiten zaionean 1 izango da. Hala ere, automatak kontaktua normalean
irekita edo normalean itxita egoten denetakoa den bereizi ezin badu, 1 eta 0 egoerak baino ez ditu
bereiziko. Ondorioz, pultsadore bakar batekin kontaktu normalean irekiak eta normalean itxiak programa
ditzakegu, osatze-legearen bidez (NOT). Hori egiteko, dagokion sarreraren aurrean N jarriko dugu,
eta egoera normala aldatu egingo da.

Nola egiten da hori? Esate baterako, pultsadore bat itxita badugu geldiunean eta nahi badugu
pultsadorea sakatzen denean bakarrik ematea seinalea, pultsadore hori osatutakoa dela esango dugu.
Horrela, pultsadoreari eragindakoan seinalea bidaliko digu. Normalean irekitzat jotzen badugu, seinalea
etengabe iritsiko zaigu, pultsadoreari eragiten ez badiogu, behintzat.

Kontzeptu hau askoz argiago ikusi ahal izango da hurrengo puntuetako adibideen bitartez.

8.7 STEP 7rako oinarrizko aginduak KOP formatuan

Oinarrizko 3 agindu ditugu abiapuntu (8.9. irudia): normalean irekitako kontaktua, normalean itxitako
kontaktua eta eragintza edo harila.

AZALPENA IKURRA KOP

IREKITAKO
KONTAKTUA

ITXITAKO
KONTAKTUA

HARTZAILEA
(ERRELE EDO
KONTAKTOREA)

8.9. irudia. Ikur elektrikoaren eta KOP ikurraren arteko baliokidetasuna.

LANBIDE EKIMENA 128


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

STEP 7ko agindu bat bi zati ditu: bat operazionala deitutakoa da, egin beharreko funtzioa deskribatzen
duena (8.9 irudiko hiru KOP ikurrak); bestea eragigai izenekoa da, eta horretan adieraziko da dagokion
sarrera edo irteera.

Boole-ren funtzio batetik abiatuta STEP 7 programa bat egitea berehalakoa da, nahikoa baita sarrera
eta irteerako aldagaiei guk nahi ditugun sarrerak eta irteerak esleitzea. Ikus dezagun nola ebazten diren
aurreko gaiko funtzioen programak.

F=A+B+C

A aldagaiari E.0.0 sarrera esleituko diogu, B aldagaiari E.0.1 sarrera, C aldagaiari E.0.2 sarrera; eta,
azkenik, F funtzioari A.0.0 irteera esleituko diogu.

8.10. irudia. Lehen adibidearen programa.

Programan OR funtzioa edo paraleloa lantzen da hiru aldagairekin (8.10 irudia):

Beste bat (8.11 irudia):

F = A.B + A.B.C + A.B

A aldagaia: E 0.0
B “ : E 0.1
C “ : E 0.2
F funtzioa: A 0.0

8.11. irudia. Adibidearen ebazpena.

LANBIDE EKIMENA 129


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

1. adibidea: Egin ezazu STEP 7 programa funtzio hauetarako:

( )(
F = A + B + C A + C B +C )( )

Kasu guztietan bezala, sarrerak eta irteerak izendatzen hasiko gara. Lehen bezalaxe, hauek izango dira:

A aldagaia: E 0.0

B “ : E 0.1

C “ : E 0.2

F funtzioa : A 0.0

Eta programa 8.12 irudian ikusten da.

8.12. irudia. Adibidearen ebazpena.

8.8 FUP formatuko programazioa

Programa formatu honetan egiteko, biderik errazena da automatismoaren problema Boole-ren aljebra
eta Karnaugh bidezko sinplifikatzea edo beste edozein erabiliz egitea; ekuazioa lortu eta gero, aurreko
adibidean bezala, eskema ate logikoen bidez egitera igaroko gara, baina ate logikoen ikurrak erabili ordez
ikur elektrotekniko normalizatutako erabilita. Ikur horien baliokidetasuna 8.13. irudian ikusten da.

Irudi horretan formatuen antzekotasuna ikusten da, eta erraza dela ate logikodun eskema batetik FUP
formatuko batera igarotzea.

LANBIDE EKIMENA 130


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

ATE LOGIKOAK FUP FORMATUA

8.13. irudia Ate logikoen eta formatu elektroteknikoaren arteko baliokidetasuna.

8.14 ikusten duguna da 8.10 eta 8.11 irudietako prozesu bera, baina kasu honetan FUP metodoaren
bidez ebatzita. Sarrerek eta irteerek aurreko adibideetako ordena berari jarraitzen diote.

8.14. irudia. Aurreko adibideak FUP formatuaren bidez.

LANBIDE EKIMENA 131


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

PROBLEMAK

8.1. Aginte kableatuaren bidez egin 3 lanparen pizketa sekuentziala. Lanpara bakoitzak tenporiza-
dore bidez ezarritako denbora-tarte jakin batean piztuta egon behar du.

8.2. Egin STEP 7 programa 3. gaiko ariketa guztietarako.

LANBIDE EKIMENA 132


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

ARIKETAK

8.1. Lantegi-gelan gaian agertzen diren aginte kableatuzko automatismoen kableak jarri. Horre-
tarako, elementuak hauek erabili beharko dituzu:

` Pultsadoreak: normalean irekiak eta normalean itxiak.

` Erreleak edo kontaktoreak: normalean irekita (geldiunean) eta normalean itxita dauden
kontaktuak egiaztatu behar dituzu.

8.2. Karnaugh bidez funtzioak sinplifikatzeko arauen eta STEP 7 programazioaren arabera, 7
segmentuko pantaila (kalkulagailuetako eta erlojuetako zenbakiena bezalakoa) egiteko ariketa
burutuko dugu.

Pantailan, automataren sarreretako kode bitarraren araberako 0tik 9rainoko zenbakiak agertzea nahi
dugu, taularen honen arabera:

A B C D Zk.
0 0 0 0 0

0 0 0 1 1

0 0 1 0 2

0 0 1 1 3

0 1 0 0 4

0 1 0 1 5

0 1 1 0 6

0 1 1 1 7

1 0 0 0 8

1 0 0 1 9

1 0 1 0 X

1 0 1 1 X

1 1 0 0 X

1 1 0 1 X

1 1 1 0 X

1 1 1 1 X

LANBIDE EKIMENA 133


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

A, B eta C aldagaiak automataren sarrerak izango dira, adibidez, E32.0, E32.1, E32.2 eta E32.3,
hurrenez hurren. Irteerak pantailako segmentuak izango dira (8.3. irudiko letren bidez izendatuko ditugu).
Digitu bakoitza agertzeko zein segmentu kendu behar den egiaztatuko dugu eta ondorengo taula hau
osatuko dugu:

Zk. A B C D S T U V X Y Z
1 0 0 0 0 1 1 1 1 1 1 0

2 0 0 0 1 0 1 1 0 0 0 0

3 0 0 1 0 1 1 0 1 1 0 1

4 0 0 1 1 —

5 0 1 0 0 —

6 0 1 0 1 —

7 0 1 1 0 —

8 0 1 1 1 —

9 1 0 0 0 —

X 1 0 0 1 —

X 1 0 1 0 —

X 1 0 1 1 —

X 1 1 0 0 —

X 1 1 0 1 —

X 1 1 1 0 —

X 1 1 1 1 —

8.15. irudia. Pantailaren itxura.

LANBIDE EKIMENA 134


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

9 ESKEMA KABLEATUAK PROGRAMATZEA

SARRERA

Gai honetan, eskema kableatuetan oinarrituta, automatetarako programak egiteko era praktikoa ikasiko
dugu (batez ere SIMATIC S7 serieko automatetarako).

Automatismo ugari daude automatismo kableatuaren eran funtzionatzen dutenak. Horregatik, oso
erabilgarria izan daiteke dagoen eskematik automata bidezko programara pasatzea, horrela instalazioaren
automatizazioa sinpleagoa izango delako.

EDUKIA

f Oinarrizko automatismoak egitea

f Tenporizadoreak programatzea

f Ohiko adibideak

HELBURUAK

f Eskema kableatuetan oinarrituta, programak egitea

f STEP 7-ari dagozkion beste agindu batzuk jakitea

f Gehien erabiltzen diren automatismoak planteatzea

9.1 KOP programak egitea, eskema kablean oinarrituta

Atal honetan aurrera egin aurretik, garrantzitsua da programazioaren kontzeptua argi izatea, bai
KOP formatuan, bai FUP formatuan. Horretarako, komenigarritzat jotzen diren adibide guztiak egin behar
dira, automaten programazioaren kontzeptua erabat ulertzea lortu arte.

Oinarrizko automatismoak egitea

Atal honetako sarreran aurreratu bezala, KOP formatuko programazioa oso interesgarria da eskema
klasiko bat badagoenean eta automata programara igaro nahi denean. Automatizazio gehienak egiteko,
prozesuaren KOP eskema hartzen da abiapuntutzat, eta horregatik da hain garrantzitsua programaren
irudikatze mota hau.
LANBIDE EKIMENA 135
Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Oinarrizko zenbait automatismo egingo ditugu, eskema kableatuan oinarrituta. Horretarako, 9.1. irudian
ikusten den bezala, katigamendu edo eusteko automatismo sinple batekin hasiko gara.

9.1. irudia. Katigamendu-automatismoa.

Lehendabizi egin behar duguna da pultsadore bakoitzari automataren sarrera bat esleitzea. Irudian,
gelditzeko pultsadoreari E0.0 sarrera esleitu zaio, eta abiatzekoari E0.1 sarrera. K1 kontaktorean harilari
A0.0 irteera esleituko diogu, eta noski, abiatzeko pultsadorearekin paraleloan K1 kontaktu irekiak ere
irteerako izendapen/esleipen hori izan beharko du, hau da, A0.0. Orain, programa KOP formatuan egingo
dugu; horretarako, ikurretako bakoitza dagokion baliokidearekin ordeztuko dugu, 9.2 irudian ikusten den
bezala. Programazio-metodo oso sinplea dela ikus dezakegu.

9.2. irudia. Programa KOP formatuan.

LANBIDE EKIMENA 136


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Geldiunetik pasatu behar diren errele bateraezinak

Aurreko kasuaren antzekoa da 9.3 irudian dagoen automatismoa. Oinarrizko automatismo horretan,
K1 kontaktorea M1 sakatzean aktibatzen da, eta K2 aktiba dadin, beharrezkoa da aurrez gelditzeko P
sakatzea eta, ondoren, M2 sakatzea.

9.3. irudia. Geldiunetik pasatu behar diren bi errele bateraezinak.

9.4 irudian automatismo bera ikusten dugu, KOP formatuan ebatzita.

9.4. irudia. Programa KOP formatuan.

LANBIDE EKIMENA 137


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

Geldiunetik pasatu behar ez diren errele bateraezinak

Antzekoa da 9.5 irudian ikusten den automatismoa ere. kasu horretan, K1 kontaktorea aktibatzeko
M1 sakatu behar da, eta K2 aktibatzeko M2; bi kasuetan kontaktore bat aktibatzearekin batera bestea
desaktibatu egiten da.

9.5. irudia. Geldiunetik pasatu behar ez diren bi errele bateraezin.

Ikusten denez, kasu honetan, parentesi batek beste parentesi bat dauka, zeren antolaketa paraleloko
konbinazioa duen serieko konbinazioa baita; baina paraleloko konbinazioa, aldi berean, seriekoa ere bada.

9.6 irudian programa bera ikusten da, baina KOP formatuan.

9.6. irudia. Programa KOP formatuan.

LANBIDE EKIMENA 138


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

9.2 Tenporizadoreak programatzea

Tenporizazio-eragiketak denboraren bitartez kontrolatutako funtzioak inplementatzeko erabiltzen dira.


S7-200 sisteman 3 tenporizadore mota daude: atzerapen batekin konektatzeko tenporizadorea (TON),
memorizatutako atzerapen batekin konektatzeko tenporizadorea (TONR) eta atzerapen batekin deskonek-
tatzeko tenporizadorea (TOF).

TON tenporizadorea sarreratik seinale bat (gaitzekoa) jasotzen duenean hasten da denbora kontatzen.
Aipatutako seinalea desaktibatzen denean, tenporizadorea garbitu egiten da.

TONR tenporizadorean ere habilitazioko sarrera desaktibatzen denean tenporizadorea deskonektatu


egiten da (gelditu egiten da), baina kasu honetan balioa ez da garbitzen. Garbitzeko Desaktibatu (R) era-
giketa erabili behar da, baina hori hurrengo taldetan ikusiko dugu.

TOF tenporizadorea erabiltzen da, gaitzeko seinalea desaktibatu eta denbora bat igaro eta gero,
irteera bat 0an jartzea atzeratzeko.

9.7 irudian hiru tenporizadore hauen KOP ikurrak dauzkagu.

9.7. irudia. S7-200 sistemako tenporizadoreen KOP ikurrak.

Tenporizadoreei zenbakiak jartzeko konstante bat erabiltzen da, T x-en ordez, eta 0tik 255 bitartekoa
da. Konstante horren zenbakiak zehaztuko du neurtuko duen denboraren bereizmena: milisegundoak,
ehunenekoak edo segundo hamarrenak. Neur dezakeen denboraren gehienezko kopurua EN sarreran
kokatzen da eta 32767 arte iris daiteke; bereizmenaren arabera, 3.276,7 segundo arteko balioa tenpori-
zatzeko modua emango digu horrek. Ikus 9.1 eta 9.2 taulak.

TON CUP 212 CPU 214 Gehienezko denbora

1 ms (0,001 s) T32 T32 eta T96 32,767 segundoak

10 ms (0,01 s) T33-T36 T33-T96 eta T97-T100 327,67 segundoak

100 ms (0,1 s) T37-T63 T37-T63 eta T101-T127 3276,7 segundoak


9.1. taula.

LANBIDE EKIMENA 139


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

TON CUP 212 CPU 214 Gehienezko denbora

1 ms (0,001 s) T0 T0 eta T64 32,767 segundoak

10 ms (0,01 s) T1-T4 T1-T4 eta T65-T68 327,67 segundoak

100 ms (0,1 s) T5-T31 T5-T31 eta T69-T95 3276,7 segundoak


9.2. taula.

Tenporizadoreekin egindako eragiketen adibideak

Lehen adibidea TON tenporizadorearen aplikazio bat da. Adibide horretan, TON erako tenporizadorea
aktibatzen da, eta aurrez finkatuta segundo tartea (9.1 taulan ikusten da Tn 10 zenbakiak 1 segundoko
balioa duela) igaro eta gero, Q0.0 irteera aktibatzen da (9.8 irudia).

Antzeko adibide bat egingo dugu TONR tenporizadorearekin ere. Ikus ezazu 9.9 irudian, nola I0.0
irteera 0n jartzen denean, denbora hor mantentzen dela, hau da, sarrera berriz jarri eta gero lehen
zeukan balioari eusten diola; tenporizazio jarraitua da hori.

Azkenik, TOF erako tenporizadoreak Q0.0 irteeran eragiten hasten da I0.0 sarrera aktibatzen denean;
irteera aktibatuta egoten da sarrera 0n jartzen denean, eta orduantxe hasten da denbora kontatzen, hura
amaitu eta Q 0.0 irteera Ora pasatu arte (9.10 irudia).

9.11 irudian katigamenduko pultsadore baten bidez eragindako tenporizadore bat ageri da, tenpori-
zazioa amaitutakoak lanpara bat piztuko duena. Programatzea adarka (edo segmentuka) egingo dugu.
Lehen segmentua katigamendua izango da. Bigarrenean tenporizadorea aktibatuko da A 0.0 irteeraren
seinalearekin, eta hirugarrenean lanpara piztuko da tenporizatzea amaitu eta berehala (T 37).

9.8. irudia. TON tenporizadorearen aplikazio-adibidea.

LANBIDE EKIMENA 140


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

9.9. irudia. TONR tenporizadorearen adibidea.

9.10. irudia. TOF tenporizadorearen adibidea.

LANBIDE EKIMENA 141


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

9.11. irudia. Tenporizadorearen adibidea.

9.12 irudia aurreko eskemaren aldaera da. Ariketa gisa programa KOP formatuan egitea propo-
satzen dugu.

9.12. irudia. Hiru lanpararen pizketa sekuentziala.

Bukatzeko, 9.13 irudian dagoen eskema motor asinkrono trifasiko baten izar/triangelu erako abio
batena da.

9.13. irudia. Izar/triangelu erako abioa.

LANBIDE EKIMENA 142


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Hiru kontaktore bidez funtzionatzen du. M1 pultsadoreari eragitean, lineako kontaktore orokorra ixten
da, eta izar-kontaktoreak, motorra 220 V-rekin elikatu duenak, aldi berean T37 lehen tenporizadorea
aktibatuko du motorrak abiadura hartzeko behar duen denboran, kasu honetan 3 segundoan; denbora
hori igaro eta gero, izar-kontaktorea ireki egiten da (bigarren adarra) eta bigarren tenporizadore bat aktibatzen
da, 2 segundo hamarrenekoa. Bigarren tenporizadore hori babes gisa erabiltzen da izar eta triangelu
kontaktoreak ireki eta ixtean. Denbora horren buruan, triangelu-kontaktorea (bosgarren adarra) itxi egiten
da eta horrela motorra 400 V-ra elikatuko da.

Erraza da programa KOP formatuan lortzea. Kontuan hartu behar dugu, aurreko kasuetan bezalaxe,
gelditzeko pultsadorea (E 0.0 sarrera) segmentu bakoitzaren hasieran egon behar dela. Nolanahi ere,
sarrera hau sinplifika dezakegu azken bi segmentuetan, gelditzeko pultsadoreari eragitean T37 tenpori-
zadorea deskonektatu egiten delako eta horrek, aldi berean, T38 tenporizadorea deskonektatzen duelako
(9.14 irudia); horrela, triangelu-kontaktorearen zirkuitua ireki egiten da. Eskarmentua metatzen hasi ahala,
horrelako sinplifikazio gehiago ere egin ahal izango ditugu.

9.14. irudia. Izar/triangelu erako abioaren KOP programa.

9.3 Kontagailuak programatzea

S7n bi kontagailu mota daude: Aurrera Kontatu kontagailua (CTU) eta Aurrera/Atzera kontatu konta-
gailua (CTUD).

CTUa (Aurrerako Kontagailua) aurrerantz kontatzen hasten da uneko baliotik hasita aurrera kontatzeko
sarreran seinalea emandakoan. Kontagailua garbitu egiten da desaktibatzeko sarrera aktibatzean edo
desaktibatzeko eragiketa (R) exekutatzen denean.

LANBIDE EKIMENA 143


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

CTUDa (Aurrera/Atzerako kontagailua) aurrerantz kontatzen hasten da uneko baliotik hasita aurrera
kontatzeko sarreran seinalea emandakoan, eta atzerantz kontatzen hasten da atzera kontatzeko sarreran
goranzko saihets bat gertatzen denean. Kontagailua garbitu egiten da desaktibatzeko sarrera aktibatzean
edo desaktibatzeko eragiketa (R) exekutatzen denean.

Guztira 256 kontagailu (C0tik C255ra) programatu daitezke gehienez, erabilitako CPUaren arabera.
Aurrera Kontagailuen gehieneko tartea 32.767koa da, eta Aurrera/Atzera motakoak -32.768tik 32.767ra
bitartean ibiltzen dira.

9.15 irudian kontagailuek nola funtzionatzen duten ikusten da.

9.15. irudia. CTU kontagailuaren funtzionamendua ikusteko adibidea.

9.4 Markak erabiltzea

Prozesu gehienetan izaten dira kontaktore batzuk kontaktore laguntzaile gisa erabiltzen direnak. Ez
daukate haiei lotuta indar-elementurik (motorrak, elektrobalbulak, etab.), baina hala ere, kontaktu gisa
automatizazioa errazteko erabiltzen dira. Adibidez, 4.17. irudian, A0.0 irteerari esleitutako K1 kontak-
toreak ez du ekipo elektriko bat bera ere aktibatzen; hala ere, interesatzen zaigun irteera bakarra H1
lanpararena da, A0.1ari esleitutakoa. Horrelako kasuetan, irteera horiek erabil ez daitezen, markak
erabil ditzakegu, hau da, memoria motako barne-aldagaiak, programaren funtzionamendu normalerako
efektu bera egingo dutenak eta, gainera, beste premia batzuetarako irteerak aurreztuko dizkigutenak.

LANBIDE EKIMENA 144


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

SIMATIC automatetan marka horiek izendatzeko M letra erabiltzen da eta jarraian bi zenbaki, sarrera
eta irteeretan bezalaxe helbidea adierazteko; hau da, marka horiek zenbakitze honi jarraituko diote:

M 0.0, M 0.1, M 0.2, ... M 0.7, M 1.0, etab.

Marka bakoitzak byte bat (0, 1, 2, etab.) izango du eta ondoren bit helbidea (0tik 7ra). Horren
arabera, 9.11 irudiko KOP programa horrela geratuko litzateke, A0.0 irteeraren ordez M 0.0 jarrita eta A
0.1 irteerari eutsita (9.16 irudia):

Hurrengo ataletan berriz ere helduko diogu markak erabiltzearen kontuari.

9.16. irudia. Adibidea, markak erabilita.

LANBIDE EKIMENA 145


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

PROBLEMAK

9.1. Irudiko zirkuituaren bidez bi seinale sortzen dira. Bata ikus-seinalea (lanpara) eta bestea
soinu-seinalea (klaxona), errele termikoa kliskatu eta gero sortzen dena. Horrez gain, bi
seinaleak denboran txandakatzea nahi dugu, iraupen berdinarekin. Egin programa KOP
formatuan.

9.17. irudia. 9.1. problemari dagokion irudia.

9.2. Zebra bidean oinezkoentzako semaforoa dago. Pultsadoreari eraginez, sekuentzia ezaguna
lortu behar dugu, hau da, “gorria” automobilak pasatzeko eta “berdea” oinezkoak pasatzeko,
eta alderantziz. Adibide honetarako denborak hautatu, automobilen gidariek hiru segundoko
fase “horia” eta 16 segundoko fase “gorria” izan ditzaten. Oinezkoentzako fase “berdeak”
hamar segundoko iraupena izan behar du (9.18. irudia eta 3. gaiko 4. adibidea).

Gorri
Berde

Gorria
Horia
Berde

9.18. irudia, 9.2. problemari dagokion irudia.

LANBIDE EKIMENA 146


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

9.3. Bi berokuntza-elementu konektatu behar ditugu, aginte-pultsu bidez eskuz eragiteko moduan.
Lehenbiziko pultsuaz lehenbiziko berokuntza-elementua konektatu behar da, bigarren pultsuaz
bigarren berokuntza-elementua konektatu behar da eta hirugarren pultsuaz bi elementuak
deskonektatu egin behar dira. Berokuntza-elementuak K11 eta K12 potentziakontaktoreen
bidez konektatzen dira. Horrez gain, berokuntza-elementu bakoitzaren konexioegoera, hurrenez
hurren, H11 eta H12 seinale-lanparen bidez adierazten dira (9.19 irudia).

9.4. 9.20. irudian agertzen den garabia kontrolatu behar dugu, irudi horretan adierazten diren
zikloak egin ditzan. Geldiuneko posiziotik hasita (irudian ikusten dena) 1. zikloa egingo du,
2. posiziora iritsi arte, eta 2. posizioan denbora-tarte jakin batean gelditu egingo da, 2.
zikloa egiten hasi baino lehen.

9.19. irudia. 9.3. problemari dagokion eskema.

Berriro 1. geldiuneko posiziora iristen denean, garabia gelditu egingo da.

Sistemak kontrolatzeko edo abiarazteko etengailua du. Etengailu hori aktibatu egin beharko da,
garabiak bi zikloak egitea nahi dugunean.

1. ZIKLOA
2. ZIKLOA

GELDIUNEKO GELDIUNEKO
POSIZIOA POSIZIOA

9.20. irudia. 9.4. problemari dagokion eskema.

LANBIDE EKIMENA 147


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

ARIKETAK

9.1. Lantegi-gelan indukzioko motor trifasikoaren biraketa alderantzikatzeko automatismoa egingo


dugu. Mota horretako motorraren biraketa alderantzikatzea lortzeko, nahikoa da motorrera
iristen diren faseetako bi fase alderantzikatzea.

Automatismoa egiteko automata programagarria erabili behar dugu. Automata errele batera-
ezinen programaren bidez programatuko dugu. Hobe da geldiunetik pasatu behar diren
errele bateraezinen programa erabiltzea, biraketa alderantzikatu baino lehen, denboratarte
batean motorra gelditu ahal izateko.

Indar-eskema gisa 9.21 irudiko eskema erabiliko dugu.

Eskema horretan, alde batetik, motorraren sare trifasikorako konexioa daukagu. Irudiaren
erdialdean automataren sarrerei dagozkien kableak agertzen dira (24 Vkz). Laukizuzenaren
bidez dagokion automataren sarrera adierazten da. Eskuineko irudia automataren sarreren
konexioa da. Kasu honetan SIMATIC AG-90 modeloa erabili dugu. Beste modeloren bat
erabiliz gero, automataren konexioei buruzko eskuliburua kontsultatu behar da.

Ariketa honen osagarri gisa, programa aldatu, motorrak denbora-tarte batean noranzko batean
biratu eta beste denbora-tarte batean gelditu ondoren, kontrako noranzkoan bira dezan eta
gelditzeko pultsadoreari eragin arte horrela manten dadin.
IRTEERA

IRTEERA

IRTEERA

NAGUSIA. EZK. EZK.


BIRAKETA BIRAKETA

EZK. BIR. ESK. BIR

EZK. ESK.
MOTORRA MOTORRA EZK. BIR. ESK. BIR
SARRERA

SARRERA

EZK. ESK.
MOTORRA MOTORRA

9.21. irudia. 9.1. ariketari dagokion indar-eskema.

LANBIDE EKIMENA 148


10 PROGRAMAZIOA OMRONEKIN

SARRERA

Omron marka japoniarrak aukera zabala du automata programagarrietan, hasi mikroautomata konpak-
tutik, eta gamako altuenetara bitartean: programaziorako software osoa, aukera handia gizakia/makina
interfazetan (HMI) eta y Scada motako software guztia programaziorako.

Ekipo horien bereizgarrietako bat da gehienetan RS-232 komunikazioa barne izatea, eta horrek lana
eta komunikazio-kableak erabiltzea errazten du.

Omronekin egiten diren aplikazio txiki eta ertainetan gehien erabiltzen diren serieak CxxH eta CPM
konpaktuak eta modulukako CQM dira. Jarraian automata horien ezaugarrietako batzuk ikusiko ditugu.

EDUKIA

f CxxH seriea

f CMP2A seriea

f CQM1 seriea

f Sarrerak eta irteerak helbideratzea

f RS-232 konexio-kablea

f Programazio-adibideak

HELBURUAK

f Beste automata batzuk ezagutzea

f Beste batzuekin ikasitakoa Omron automatetan aplikatzea

10.1 CxxH seriea

Automaten artean serie txikiena da (txikiagoa Zen modeloa, baina kontrolagailu mota hori ez dugu
aztertuko liburu honetan). 4 modelo daude eskura, bakoitzak dituen sarrera eta irteeren kopuruen arabera
bereizita:

Modeloa C20H C28H C40H C60H


Sarrerak 12 16 24 32
Irteerak 8 12 16 28
S/I puntuak gehienez 140 148 160 240

LANBIDE EKIMENA 149


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

10.1. irudian automata mota honetako modelo bat ikusten da.

10.1. irudia CxxH automatak.

Omron automata guztiek dauzkate memoria-gune berezi batzuk seinale mota bakoitzarentzat: sarrerak
eta irteerak, memoriak, tenporizareak eta kontagailuak. Memoria-gune horiek, oro har, 16 biteko hitzetan
antolatuta egon ohi dira. Gune hauek bereizten dira:

Gunea Azalpena Akronimoa Bitartea

Hitzak: 040-246
Barneko erreleak Barne-memoriak IR
Bitak: 040.00-246.15

Hitzak: 247-255
Errele bereziak SR
Bitak: 247.00-255.15

Errele Hitzak: AR00-AR27


AR
laguntzaileak Bitak: AR00.00-AR27.15

Irak/idat: DM0000-DM0999
Datuen memoria DM
Irak: DM1000-DM1999

Balioak hor dirau energia Hitzak: HR00-HR99


Hondar-erreleak HR
eten arren Bitak: HR00.00-HR99.15

Tenporizadoreak/
TC TC 000 - TC 511
Kontagailuak

Beste PLC batzuekin Hitzak: LR 00-LR63


Lotura-erreleak LR
datuak trukatzeko Bitak: LR00.00-LR63.15

150 LANBIDE EKIMENA


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

10.2 CPM2A seriea

CxxH modeloaren antzekoa da, eta oraindik mikroautomata gisa hartzen da. Serie honetako modeloen
zenbakiek CxxH seriekoen nomenklaturari jarraitzen diote, baita sarrera eta irteeren eta handitzeen
ezaugarriek ere. Hurrengo koadroan ikusten da aurreko seriearen oso antzekoa dela.

10.2. irudia. CPM2A modeloa.

Modeloa CPM2A-20 CPM2A-30 CPM2A-40 CPM2A-60


Sarrerak 12 16 24 36
Irteerak 8 12 16 24
S/I puntuak gehienez 140 148 160 240

10.3 CQM1 seriea

Gama ertaineko serietzat hartzen da hau, modulukakoa da eta zenbait CPUk osatzen dute; azken
horiei modulu ugari egokitzeko aukera egon ohi da. CQM1 serieak modulu hauek erabiltzen ditu: sarrera
eta irteera digitalen moduluak, eta irteerak errelera, transistorera edo tiristorera izan daitezke; sarrera eta
irteera analogikoen moduluak; sare bidekoz komunikazio-moduluak (DeviceNet); tenperatura kontrolatzeko
begizta-moduluak eta sentsorearen zuzeneko sarreradun modulua.

CPUei dagokionez, alde batetik CPU11 eta CPU21 dauzkagu, eta bestetik CPU41, CPU42, CPU43,
CPU44 eta CPU45. Lehenbizikoek 3,2 Kbyte-ko gaitasuna dute, eta besteek 7,2 Kbyte-ko memoria
programan. Ordenagailuarekin komunikatzeko zuzeneko RS 232 ataka erabiltzen dute, CPU11 modeloak
izan ezik.

LANBIDE EKIMENA 151


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

10.4 Sarrerak eta irteerak helbideratzea

Sarrerak eta irteerak izendatzeko, Omron automatek 5 zifra erabiltzen dituzte; lehenbiziko hiruek
kanal izena hartzen dute, eta sarrerak eta irteerak helbideratuko dituzte. Sarrerek erabiliko dituzten kanalak
000, 001, 002 eta abar dira.

10.3. irudia. CQM1 automata.

CxxH eta CPM modeloetan irteerak kanal hauetatik hasiko dira: 010, 011, etab. CQM1 modeloetan,
berriz, irteerak honela hasiko dira; 100, 101, etab. Kanal horietako bakoitzak hitz bat hartzen du, hau da,
16 bit, 00 bitetik 15 bitera joango direnak. Beraz, sarreren bideratzea horrela izango da: 000.00, 000.01,
000.02, ... 000.15, 001.00, 001.01 eta abar; Irteerena, berriz, horrela: 010.00, 010.01, ... 010.15 edo
100.00, 100.01, ... 100.15 CQM1 batean. Modelo horretako moduluek 8, 16 edo 32 puntu izan ditzakete.
Horrek esan nahi du 16 sarrera-puntuko modulua duenean, lehen postuan badago bideratzea 000.00tik
000.15erakoa izango dela, bigarrenean badago 001.00tik 001.15era. 16 irteera-puntuko moduluan
bideratzea 100.00tik 100.15erako izango da lehen postua, eta horrela, hurrenez hurren.

10.5 RS232 konexio-kablea

Arestian esan bezala, Omron automaten bereizgarrietako bat da ordenagailuetara zuzenean konek-
tatzeko eskaintzen duten aukera, eta horretarako RS232 konexioa erabiltzen da. 10.4. irudian ikusten da
konexio hori egiteko kablea.

9 pineko konektoreak izango dira, PCaren konektorea emea da, eta automatarena arra.

10.4. irudia. Omronen PC-PLC komunikazio-kablea.

152 LANBIDE EKIMENA


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

10.6 Programazio-adibideak

Oso erraza da Omron motako automatekin programatzea, kontaktuzko programazioaren pautak/


jarraibideak jarraitzen dituelako, hemen ladder deitutakoa. PLC mota horrekin ohitzeko zenbait progra-
maren adibideak egingo ditugu.

9 1. adibidea: Irteera bat piztea tenporizatuta. Kontua da irteera bat aktibatzea 5 segundoko
atzerapenarekin. Horretarako 000.00 sarrera erabiliko dugu prozesuaren hasieran, eta 000.01
irteera gelditzeko seinalea izango da, normalean itxita egongo dena. 000.00 sarreran era-
gitean, 010.00 irteera aktibatu egingo da, eta horrek sarrera katigatuko duenez, TIM 001
tenporizadorea aktibatuko da. Tenporizadorea segundo hamarren batzuetan egiten da (#0050).
Tenporizazioa amaitu eta berehala, 010.01 irteera 1 egoerara igaroko da gelditzeko sarreran
sakatu arte (10.5. irudia).

10.5. irudia. 1. adibidearen programa.

9 2. adibidea: Kontagailua. Bigarren adibidea honetan 10era bitarteko kontagailu sinple bat
egingo dugu. Kontagailua 000.00 sarrerako seinalearekin hazten da, eta seinale horixe da
kontagailua kargatu eta abian jartzen duena; CNT 001 izena hartzen du eta balioa #0010 da.
Amaitutakoan 010.01 sarrerako seinalea aktibatuko da. 000.01 sarrerak kontagailua berriz
hasierako egoeran jartzen du, hau da, kontagailuan reset egiten du (10.6.irudia).

LANBIDE EKIMENA 153


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

10.6. irudia. 2. adibidearen programa.

9 3. adibidea: Keinukaria. Programa honen bitartez segundo bateko kadentzia duen keinu-
karia egingo dugu. Hasieratzeko 000.00 sarrerako seinalea erabiliko dugu eta gelditzeko 000.01
seinalea. Programa honetan KEEP instrukzioa erabiltzen da, bi sarrera dituena; goikoak
(000.00) batean jartzen du seinalea (set) eta behekoak zeroan (reset). KEEP gobernatzen
duen seinalea barneko errele motakoa da (200.00), eta marka baten modukoa dela esan
dezakegu.

10.7. irudia. 3. adibidearen programa.

154 LANBIDE EKIMENA


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

Bigarren linea lehen tenporizadorea (TIM 001)aktibatuko da; batean 200.00 seinalea izango du eta
zeroan 200.01 seinalea. Azken seinale hori batera (set) igaroko da SET instrukzioaren bitartez TIM 001
denbora amaitzen denean.

Bigarren tenporizadorea antzekoa izango da, baina aldea da 200.01 seinalea batean denean aktiba-
tuko dela. Bigarren denbora hori amaitzean, 200.01 seinalean zero egoerara itzuliko da RSET instruk-
zioaren bitartez. 010.00 irteera aktibatuta egongo da 200.01 seinalea hala dagoen bitartean (10.7. irudia).

10.7 Saihetsen kontrola

Aplikazio askotan interesatzen zaigun une bakarra da seinalea 0tik 1era edota 1etik0ra igarotzen
denekoa da; kasu horietan saihetsez ari gara. 0tik 1era igarotzea saihets positiboa da eta 1etik 0ra
igarotzea saihets negatiboa.

Omronen PLCak programatzerakoan saihets positiboak detektatzeko DIFU instrukzioa erabiltzen da,
eta saihets negatiboak detektatzeko, berriz, DIFD izeneko instrukzioa. Bi instrukzio horiek bit bat 1ean
jartzen dute programaren ziklo batean.

10.8. irudian ikusten dugu bi instrukzio horien funtzionamendu-kronograma bat grafikoki irudikatuta.

10.8. irudia. Saihetsen kontrola.

Egin dezagun adibide bat bi instrukzio horiek nola erabiltzen diren ikusteko.

LANBIDE EKIMENA 155


Makineria eta Linea Eroanbideen Instalazioa eta Mantentze Elektromekanikoa

9 4. adibidea: Aparkaleku bateko plazak kontrolatzea. Gehienez 50 plaza dituen apar-


kaleku batean beteta noiz dagoen jakin nahi dugu, argi-seinale baten bitartez. Horretarako
ibilgailuak detektatzeko gailu bat dauka sarreran, kontatzen aritzen dena, eta beste gailu bat
irteeran, ibilgailuak deskontatu egiten dituena. (10.9. irudia). CNTR instrukzioa erabiliko
dugu, kontagailu itzulgarri bat, aparkalekuan dagoen ibilgailu kopurua kontrolatzeko.

10.9. irudia. 4. adibidearen eskema.

156 LANBIDE EKIMENA


Automatismo Elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak

10.10. irudian ikusten dena izan daiteke programa.

10.10. irudia. Aparkalekuaren programa.

ARIKETAK

Ez dira programazio-adibide berriak proposatzen. Komeni da, ordea, irakurleak aurreko ataleko
ariketak berriz ere egitea, Simatic automatei zuzendutakoak Omron automatentzat planteatuta.

Oso garrantzitsua da automata mota bat baino gehiago programatzen jakitea, praktikan oso ohikoa
delako instalazio berean automatizazioaren aplikazio edo faseak automata mota desberdinekin eginda
egotea.

LANBIDE EKIMENA 157

You might also like