You are on page 1of 1

Trans legea

2021eko ekainak 30 / ONINTZA ENBEITA / BERRIA

Trans legearekin bueltaka ari garen honetan, berriro ere galdetu diot
neure buruari nork eta zergatik daukan legeak idazteko zilegitasuna. Izan
ere, botere legegilea herritarren ordezkariek osatzen dute, baina ikusi
besterik ez dago nortzuk diren. Aukera berdintasuna paperean baino
posible ez den gizarte honetan, batzuk baino ez dira herritarren
ordezkaritzara iristen direnak. Gehienak gizonak dira: zuriak eta egun argiz
heterosexualak. Ez dago ia transexualik, apenas dagoen etnia gutxituetako
ordezkaririk, eta ez dago, adibidez, Gibraltarko itsasartea ozta-ozta
gurutzatu duenik.
Orduan, trans legea idazten hasten dira eta historikoa dela aldarrikatzen
dute. Eta bai, neurri batean hala da. Kontua da paperean idatzi duten hori
historikoa izateak erakusten duela zenbat den egiteko dagoena. Sekulako
aurrerapena da, esate baterako, 14 urterekin generoa autodeterminatu
ahal izatea. Kontua da, ordea, bost urte betetzerako bere generoa argi
daukanak bederatzi urteko infernua bizi beharko duela. Adibide txiki bat
da. Batzuentzat esajerazio bat; baina errealitateak horixe esaten digu
askotan.
Bitartean, ume berriak jaioko dira eta sexuaren arabera genero bat edo
beste egotziko zaie, guztiak berdin jarraituko balu bezala.

Hiztegia

Aldarrikatu: reivindicar

Ozta-ozta: a duras penas

Esajerazio: exageración

You might also like