You are on page 1of 2

13. Testua.

CLARA CAMPOAMOR DIPUTATUAK GORTE KONSTITUZIOGILEETAN


EMANDAKO HITZALDIA (1931.09.01)

KOKAPENA
Testu historiko narratiboa da eta soziala da.
Lehenengo mailako textua.
Egilea: Clara Campoamor da. Clarak, abokatu eta politikaria izan zen, partidu errepublikazale
erradikalean jardun zuena, Espainian emakumezkoen boto eskubidearen alde borroka eginez.
Hartzailea: kolektiboa da, Gorteetako diputatuak eta, beraz, herria.
1931.09.01 idatzita dago, 2. errepublikako Behin Behineko gobernuaren garaian. Gorte
Konstituziogileak bilduta egon ziren bitartean.
Clara Campoamor diputatuak Gorte konstituziogileetan emandako hitzaldi baten zati bat da. Hitzaldi
honetan, bizitza politikoan emakumeek eduki behar zuten papera errebindikatu zuen.

ULERMENA
Hitzaldi honetan planteatu zuen emakumeak eta gizonak legeen aurrean berdinak izan behar zirela.
Campoamorren ustez Konstituzioak babestu behar zuen bi sexuen arteko berdintasuna. (1.
paragrafoan). Bigarrenean aipatu zuen Errepublikako hamabost lehenengo egunetan behin-behineko
Gobernuak hogei mendeetako monarkiak baino askoz gehiago egin zuela emakumeen alde. Hori
egiteagatik, Konstituzioa mundu zibilizatutarik onena bihurtuko zen eta Espainia izango zen
lehenengo nazio latinoa emakumeei boto eskubidea emango ziena. Amaitzeko eskatu zien diputatuei
ez uzteko beste nazio latin bati eskubide hori emateko lehenengoa izaten.

TESTUINGURUA

- AURREKARIAK

Dokumentua II. Errepublikaren garaian kokatu behar dugu. 1931an. 1930an monarkiaren eredua
agortuta zegoen eta Alfontso XIII.aren desprestigioa zela-eta oposizioko alderdiek (ezkerrekoek)
Donostiako ituna sinatu zuten 1930an errepublika aldarrikatzeko asmoz. 1931eko hauteskundeetan
errepublikarrak eta sozialistak garaile atera ziren eta Espainiako II. Errepublika aldarrikatu eta behin
behineko gobernua ezarri zen.

Errepublika oso egoera zailean ezarri zela, konpondu beharreko arazo larriak baitzeuden Espainian:
erreforma gauzatu beharrak ziren (Lurralde eztabaida, nekazarien miseria, hezkuntza-erreforma,
armadaren erreforma eta ordena publikoa).
Testuinguru honetan, behin behineko Gobernuak Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeak deitu
zituen 1931ko ekainaren 28an eta errepublikazaleek irabazi zuten. Hauteskunde hauetan, 3 emakume
diputatu hautatu ziren baina ezin zuten botoa eman. Gorte Konstituziogilea aukeratu ondoren,
Konstituzio berria idazteko Batzorde Konstituziogilea eratu zen. Kideen artean Campoamor egon zen.

- GERTAERA HISTORIKOAK

Bestalde, Konstituzio horretan eskubide handiak onartu nahi baziren ere(herriaren subiranotasuna,
autonomia-eskubidea, botere-banaketa …), mugak zeuden emakumeen boto-eskubidearekin. Muga
horiek gainditzeko lana Clara Campoamorrek egin zuen. Izan ere, Batzorde Konstituziogilearen baitan
borrokatu zuen sexuagatiko bazterketaren aurka. Hitzaldien bitartez gainerako parlamentariak
konbentzitzen saiatu zen. Hala ere, ez zuen bide erraza eduki, politikari asko (baita emakumeak ere,
esaterako, Victoria Kent eta Margarita Nelken) ez zirelako bere ideiekin bat etorri: askoren ustez
emakumeak hautagai izatea onargarria zen, baina emakumeek botoa emateko eskubidea edukitzea
ezkerreko alderdiek botoak galduko zituztela zioten (emakumeek Elizarekiko -eskuineko alderdiei
lotuta- harreman estua zutelako) eta Campoamorren aurka egin zuten. Baina azkenean,
Campoamorren neurriek aurrera egin zuten.

- ONDORIOAK

1933an Errepublikako Gobernua hondatzen hasi eta eskuineko oposizioak eta anarkistek eragindako
presioak zirela eta Azañak dimititu eta hauteskundeetarako deia egin zuen. Hauteskundeetan lehen
aldiz emakumeak bozkatzeko aukera izan zuen. CEDA-k (eskuineko indarren koalizioak) irabazi
zuenean, ezkerrak Clara Campoamor egin zuen erantzule eta ondorioz, politikatik baztertua izan zen.
Hala ere, bi urte beranduago egindako hauteskundeetan Fronte Popularrak irabazi zuenean, argi ikusi
zen emakumeen parte hartzeak ez zuela ezkerraren garaipena oztopatzen.

GARRANTZIA

Dokumentuak erakusten duen bezalaxe, lan eskerga egin behar izan zuen Campoamorrek diputatu
askoren erresistentzia gainditu ahal izateko (besteak beste Victoria Kentenak eta Margarita Nelken).
Zentzu honetan, testuaren egileak toki aparta dauka Espainiako mugimendu feministaren
historian.Zoritxarrez oro denbora gutxi egon ziren indarrean, Gerra zibilak eta Estatu berriak eskubide
horiekin bukatu zutelako. Diktadura frankista desagertzean emakumeek lortu zuten hauek
errekuperatzea.

You might also like