You are on page 1of 9

Merkataritza jardueraren prozesu integrala

10UD: IZAKINAK

1
Merkataritza jardueraren prozesu integrala

1. IZAKINAK

1.1 Kontzeptua eta motak

Izakinak aktiboak dira, ustiapenaren ohiko ibilbidean saltzeko, ekoizpen-prozesuan edo


produkzio-prozesuan edo zerbitzu-eskaintzan kontsumitzeko material edo hornigaien moduan.

KPOak ondasun horiek 3.taldeko “Izakinak” Aktibo korronteko taldean jasotzen ditu.
a) Salerosketak egiteko elementuak, eraldaketarik gabekoak
Enpresak kanpoan eskuratu eta batere eraldaketarik gabe saltzen dituen
izakinak dira.
(300) Salgaiak
Erosten baditugu, “(600) Salgaien erosketak” kontura doaz eta saltzen
baditugu, “(700) Salgaien salmentak” kontura.

Garraioan produktuak eta salgaiak babesteko erabiltzen diren estalkiak


(gehienetan berreskuraezinak) hartzen ditu kontu honek.

(326) Enbalai hauek produktuaren zati bat badira, eta salmentan ez badira
Enbalaiak produktuaren zenbatekoa eta enbalaiaren zenbatekoa ezberdintzen, “(320)
Elementu eta multzo inkorporatuak” kontuan sartu daitezke.

Erosten baditugu, “(602) Beste zenbait hornikuntzen erosketak” kontura doaz.

Barnean daramaten produktuarekin batera saltzen diren ontzikiak.

Ontziki hauek produktuaren zati bat badira, eta salmentan ez badira


produktuaren zenbatekoa eta ontzikiaren zenbatekoa ezberdintzen, “(320)
(327) Elementu eta multzo inkorporatuak” kontuan sartu daitezke.
Ontzikiak Erosten baditugu, “(602) Beste zenbait hornikuntzen erosketak” kontura doaz
eta saltzen baditugu “(704) Ontzikien salmentak” kontura.

Ontzikiak edo enbalaiak, bere ezaugarriengatik ibilgetua badira, “(219) Beste


ibilgetu material” kontuan sartu beharko da.

2
Merkataritza jardueraren prozesu integrala

b) Enpresan produzitutako produktuen parte direnak


Eraldaketa bidez produktu fabrikatu bilakatzea helburu duten izakinak dira.

Definizio honetatik, zera ondorioztatu dezakegu: “(601) Lehengaien


(310/311)
erosketak” kontua existituko da baina ez da existituko lehengaien salmenta
Lehengaiak
kontua.

Erosten baditugu, “(601) Lehengaien erosketak” kontura doaz.

(320) Enpresaz kanpo ekoiztu eta batere eraldaketarik gabe produkziora sartzen
Elementu eta diren izakinak dira.
multzo Adibidez, kotxeak produzitzen dituen enpresa batentzat, gurpilak, bateriak...
inkorporatuak Elementu guzti hauek ez dira fabrika horietan egiten, enpresa
. espezializatuetan baizik.

c) Enpresak kontsumituko dituen elementuak (ez dira produzitutako


produktuaren parte izango)
Biltegira daitezkeen gain energetikoak eraman behar dira kontu honetara.
Erregaiak izakintzat jo ahal izateko (hau da, biltegiratu ahal badira), “(602)
(321)
Beste zenbait hornikuntzen erosketa” kontuaz kontabilizatu behar da.
Erregaiak
Erosketa “(628) Hornizioak” kontuaren bidez kontabilizatu dugu berriz (hau da
biltegiratu ezin denean), ekitaldiko gastu arruntzat jo beharko dira.

Antzeko beste pieza batzuk ordezkatzeko instalazio, ekipo edo makinetan


jartzeko piezak biltzen dira kontu honetara. Kontu honetara urtebeteaz baino
biltegiratze denboraldi txikiagoa dutenak eramango dira (urtebetea baino
biltegiratze handiagoa dutenak “(219) Beste ibilgetu materiala” kontura joango
(322) Ordezko
dira). Banaka zein guztira kostu txikia duten piezak, ekitaldiko gastu izango
piezak
dira 62. azpitaldeko konturen batean kontabilizatuko dira. Banaka kostu txikia
baina guztira kostu handia duten piezak “(602) Beste zenbait hornikuntzen
erosketa” kontuan jarriko ditugu eta era honetan izakinak direla kontsideratuko
dugu.

(325) Hainbat Ekoiztutako produktuari eransten zaizkion beste zenbait gai kontsumigarri
material. dira.

Izenak adierazten duen xedea duen material suntsigarri sartzen da kontu


honetan, ekitaldi ekonomikoan erabat kontsumitzen ez badira: kasu honetan
“(602) Beste zenbait hornikuntzen erosketa” kontua erabiliko dugu erosketa
(328) Bulego
hauek kontabilizatzeko. Enpresak ekitaldi berean kontsumituko direla
materiala.
baderitzo ekitaldiko gastu izango dira eta 62 azpitalde kontuaz baliatuko
ginateke horien erosketa kontabilizatzeko. Hain zuzen ere, “(629) Beste
zenbait zerbitzu” kontuan.

Talde honetan sartzen dira bi baldintza betetzen dituztenean:

3
Merkataritza jardueraren prozesu integrala

- Biltegiratuak izan daitezke. Ezin badira biltegiratu, (6__) ko taldean sartu behar dira.
- Biltegian urtebete baino gehiagorako sartu daitekenean ibilgetua kontsideratuko da.
Beraz, ibilgetua ez izatea da bigarren baldintza.

d) Enpresak produzitutakoak edo produkzioaren ondorioz sortu


direnak

Azpitalde honetara ekitaldi amaieran jarduera zentruren batean formazio


(330) Bideango edo eraldaketa fasean dauden produktuak, 34 edo 36 azpitaldeetako
produktuak. kontuetara eramaten direnak izan ezik, biltzen dira.

Oro har salmenta helburu ez dutelarik, ekoizpen prozesuaren maila guztiak


(340) Produktu erabat burutu ez dituzten produktuak biltzen dira azpitalde honetara. Baina
erdibukatuak. produktu erdibukaturen bat salduko bagenu, “(702) Produktu erdibukatuen
salmentak” kontuan agertuko zen salmenta.

Enpresak berak ekoizturik azken kontsumora edo beste enpresa batzuk


(350) Produktu erabiltzera zuzentzen diren produktuak dira. Baina produktu bukaturen bat
bukatuak. salduko bagenu, “(701) Produktu bukatuen salmentak” kontuan agertuko
zen salmenta.

Ekoizpen prozesu nagusiaren produktu osagarri edo bigarren mailakoak


dira. Adibidez, ardo fabrika batetan, ozpina. Azpiprodukturen bat salduko
(360) bagenu, “(703) Azpiproduktu eta hondarren salmentak” kontuan agertuko
Azpiproduktuak. zen salmenta.

Produktu eta subproduktuekin batera nahitaez sortzen direnak dira, beti ere
berezko balioa izateaz gain, erabili edo saldu badaitezke. Adibidez,
(365) inprenta baten sobran gelditu diren orri zatiak edo altzariak egiten dituen
Hondarrak. fabrika baten zerrautsa. Hondarren bat salduko bagenu, “(703)
Azpiproduktueta hondarren salmentak” kontuan agertuko zen salmenta.

(368) Material Berezko balioa izateagatik ekoizpen prozesuan erabili eta gero biltegiratzen
berreskuratuak. direnak dira.

2. IZAKINEN BALORAZIOA

Salgaien izakinen balorazioa enpresak biltegiratuta dituen produktuen izakinak kuantitatiboki


baloratzean datza, KPOan ezarritako irizpideak kontuan hartuta.

A. Hasierako balorazioa
Izakinetan sartzen diren ondasunak eta zerbitzuak kostuaren arabera baloratuko dira,
eskuratze-prezioa edo ekoizpen-kostua izan. Izakinak kargatzen dituzten zeharkako
zergak eskuratze-prezioan edo ekoizpen-kostuan soilik sartuko dira, Ogasun Publikotik
zuzenean berreskuratu ezin direnean.

4
Merkataritza jardueraren prozesu integrala

B. Eskuratze-prezioa
Eskuratze-prezioan sartzen da saltzaileak edozein deskontu, prezio-beherapen edo
antzeko partida kendu ondoren fakturatutako zenbatekoa, bai eta zordunen
nominalari erantsitako interesak ere, eta ondasunak saltzeko kokatuta egon arte
sortzen diren gastu gehigarri guztiak gehituko dira, hala nola garraioak, aduanetako
tarifak, aseguruak eta izakinak eskuratzeari zuzenean egotz dakizkiokeen beste
batzuk.

Fakturaren zenbatekoa
- Deskontuak
+ Gastuak
+ Berreskuratu ezin diren zeharkako zergak
-------------------------------------------------------------------
Eskuratze-prezioa

C. Ekoizpen-kostua
Ekoizpen-kostua zehazteko, lehengaien eta beste gai kontsumigarri batzuen
eskuratze-prezioari produktuari zuzenean egotz dakizkiokeen kostuak gehituko
zaizkio. Era berean, kasuan kasuko produktuei zeharka egotz dakizkiekeen kostuen
arrazoizko zatia gehitu beharko da, kostu horiek fabrikazio-, elaborazio- edo
eraikuntza-aldiari badagozkio, horiek saltzeko kokatu direnean eta ekoizpen-
bitartekoen lan-gaitasun normalaren erabilera-mailan oinarritzen badira.

Lehengaien eta beste gai kontsumigarri batzuen eskuratze-prezioa

+ produktuari zuzenean egotz dakizkiokeen kostuak

+ produktuei zeharka egotz dakizkiekeen kostuak

----------------------------------------------------------------------------------------

Ekoizpen-kostua

D. Balorazio-metodoak: BPH eta FIFO


Kasu jakin batzuetan ez da erraza izaten eskuratze-prezioa edo ekoizpen-kostua
banaka identifikatzea izakin-mota bakoitzerako. Arazo hori konpontzeko, KPOak
balorazio-metodo batzuk ematen ditu.
Balioetsi beharreko ondasunak konkretuak direnean eta elkarren artean trukagarriak
diren ondasunen inbentario batekoak direnean, batez besteko prezioaren edo batez

5
Merkataritza jardueraren prozesu integrala

besteko prezio haztatuaren metodoa erabilikoa da oro har. FIFO metodoa onargarria
da, eta erabil daiteke enpresak bere kudeaketarako egokiagoa dela irizten badio.
Metodo bakarra erabiliko da izaeraz eta erabilieraz antzekoak diren izakin guztiak
balioesteko.
Elkarrekin trukatu ezin diren ondasunak badira edo proiektu jakin baterako
ekoiztuak eta bereiziak, ondasun bakoitzari espezifikoki egotz dakiokeen prezioa edo
kostuak identifikatuz balioetsiko da.
 BPH (batez besteko prezio haztatua). Salmentaren kostu-balioa sarrera-
prezioen batez besteko haztatua da, prezio bakoitzari erositako unitate-
bolumenaren arabera. Hau da kalkulatzeko formula:

(Hasierako izakinak x Banakako balioa) + (Erositako unitateak x Banakako balioa)

Hasierako izakinak + Erositako edo ekoiztutako unitateak

 FIFO (first in firt out): Sartzen den lehen izakina ateratzen den lehena dela
uste du. Salmentaren kostua, beraz, dauden erosketa prezioen artean
zaharrena izango da. Lehen sarrerako, lehen irteerako, metodo horrek esan
nahi du inbentarioan jasotako izakinak bat datozela azken sarrerekin.

E. Izakinen narriaduragatik egindako balio-zuzenketak


Balorazio-arauaren azterketarekin jarraituz, enpresek izakinen gainean egin behar
duten ondorengo balorazioa aztertuko dugu (abenduaren 31n edo ekitaldi
ekonomikoaren amaiera-egunean).
Izakinen balio bihurgarri garbia eskuratze-prezioa edo ekoizpen-kostua baino
txikiagoa denean, dagozkion balio-zuzenketak egingo dira, eta galdu-irabazien
kontuan gastu gisa kontabilizatuko dira.
Balio bihurgarri garbia: enpresak negozioaren martxa normalean aktibo hori merkatuan
inorenganatuta lor dezakeen zenbatekoa da, zenbateko horri kenduta inorenganatzeko
zenbatetsitako kostuak eta, lehengaiak eta ekozipen-bidean diren produktuak direnean,
ekoizpena, eraikuntza edo fabrikazioa amaitzeko estimatutako kostuak.

Ekoizpen-prozesuko lehengaien eta bestelako gai kontsumigarrien kasuan, ez da


balio-zuzenketarik egingo, baldin eta produktu amaituak kostuaren gainetik saltzea
espero bada. Balio-zuzenketa egin behar denean, lehengaien eta beste materia
kontsumigarri batzuen birjarpen-prezioa izan daiteke balio bihurgarri garbiaren neurririk
onena.
Horrez gain, saltzeko edo zerbitzuak emateko kontratu irmo baten xede izan diren
ondasunak edo zerbitzuak, geroago bete beharrekoak, ez dira balioespen-
zuzenketaren xede izango, baldin eta kontratu horretan ezarritako salmenta-prezioak,

6
Merkataritza jardueraren prozesu integrala

gutxienez, ondasun edo zerbitzu horien kostua estaltzen badu, gehi kontratua
gauzatzeko beharrezkoak diren egiteko dauden kostu guztiak.

3. MERKATARITZA-JARDUERAREN KALKULUAK

Erosketaren/salmentaren
Kantitatea x Unitateko prezioa
zenbateko gordina

- Komertzialak
Deskontuak
Rappels

Goiz ordaintzeagatik

Hobaridun unitateak
Erosketaren/ salmentaren
zenbateko likidoa

Garraioak

Aseguruak
+ Gastu osagarriak
Bilgarriak

Ontzikiak

Zenbateko garbia edo zerga


oinarria

3.1 Kostuak
Oso ohikoa da salerosketa-eragiketetan, askotan, eroslearen kontura izaten diren
gastuak sartzea. Fakturako gastuek zenbateko osoa handitzen dute. Gastu ohikoenak
hurrengo taulan agertzen dira:
Produktuak erosleak izendatutako lekuraino eramateak eragindako gastua
Garraioak da. Garraioak eroslearen kontura direnean, enpresa saltzailearen ibilgailuz
edo garraio-agentziaren bidez egin daitezke.
Aseguruak Garraioei lotuta egon ohi dira, salgaiek garraiatzean izan ditzaketen arriskuak
estaltzea baita haien eginkizuna.

7
Merkataritza jardueraren prozesu integrala

Ontzikiak eta Ontzia salgaia babestu, eutsi eta kontserbatzen duen bilgarria da.
bilgarriak Produktuarekin kontaktu zuzenean dago, eta zurruna (kaxak, botilak,
flaskoak, blister-ak eta abar) edo malgua (poltsak, sachetak, poucheak eta
gutun-azalak) izan daiteke.
Bilgarria ontzi bat da, produktu baten hainbat unitate aldi baterako biltzen
dituena, manipulatzean, garraiatzean eta biltegiratzean pentsatuz.
Muga-zerga Kanpoan, Europar Batasunetik kanpo, erositako merkantzietarako inportazio-
eskubideak dira.

3.2 Deskontuak
Deskontuaren kontzeptuak ondasun edo zerbitzu baten prezioaren beherapenari edo
hobariari egiten dio erreferentzia. Eragiketa baten zenbateko gordinari eragiketa horri
aplikatutako deskontu guztiak kentzen badizkiogu, zenbateko likidoa lortuko dugu.

Deskontu Sustapenek, beherapenek, salmenta bereziek eta abarrek prezioa


komertziala murrizten dute, eta deskontu hori produktuen zenbateko gordinaren
gainean kalkulatzen da.
Erosketa-bolumen jakin batera iristeagatik ematen den deskontu mota bat
da, unitateetan edo zenbatekoan. Bi rappel mota daude:

Bolumengatiko - Metagarriak: denbora-tarte jakin batean (adibidez, urte batean) erosketa-


deskontua edo bolumen jakin bat gainditu denean aplikatzen dira. Fakturak jaso
rappel ondorengoak izan ohi dira.
- Ez metagarriak: eskaera bakarreko erosketa espezifiko bati aplikatzen
zaizkio. Fakturan joan ohi dira.

Bolumen jakin batera iritsi delako aplikatzen denez, logikoa dirudi deskontu
komertziala aplikatzearen ondoriozko zenbatekoari aplikatzea.
Goiz Hitzartutako epea baino lehen eskudirutan ordaintzeagatik emandako
ordaintzeagati deskontua da. Lehenago ordaintzen dena fakturaren guztizkoa bada,
ko deskontua aurreko deskontuak barne, logikoa dirudi garbi horren gainean aplikatzea.

Aurreko taulan deskontuak aplikatzeko irizpide batzuk ezartzen diren arren, bezeroekin
deskontu bakoitza modu desberdinean aplikatzea hitzartu daiteke; adibidez, deskontu
guztiak salgaiaren prezio gordinaren gainean aplikatzea, edo deskontu bakoitza beste
deskontu batzuk aplikatzearen ondorioz lortutako emaitzaren gainean aplikatzea.

3.3 Marjinak
Atal honetan enpresa banatzaileen marjina gordina kalkulatzen ikasiko dugu
(produktu bukatuak erosi eta eraldaketarik egin gabe saltzen dituztenak). Horretarako,
marjina zer den eta zer marjina mota dauden definituko dugu.

Salmenta prezioaren eta produktu edo zerbitzuaren kostuaren arteko aldea da marjina.
Produktuaren salmentarekin lortutako irabaziaren neurria da.

8
Merkataritza jardueraren prozesu integrala

Hainbat marjina daude:


 Marjina gordina, hau da, salmenta-prezioaren eta produktua ekoizteko edo
eskuratzeko kostuaren arteko aldea. Produktua edo ekoizpen-kostuak
eskuratzeko kostua bakarrik hartzen da kontuan.

 Marjina garbia, hau da, marjina gordina ken enpresaren gainerako kostuak.
Hemen kostu guztiak hartzen dira kontuan.
Enpresa banatzaile baten marjina gordina eta manufaktura-enpresa baten marjina
gordina bereizi behar ditugu.

Marjina gordin absolutua = Salmenta-prezioa – Eskuratze-kostua

Adibidez, produktu bat 75 euroan erosten badugu eta 110 euroan birsaltzen badugu,
salmenta horren marjina gordin absolutua 35 eurokoa da:
Marjina gordin absolutua = 110 – 75 = 35 €

Salmenta-prezioa – Eskuratze-kostua

Ehuneko marjina gordina = --------------------------------------------------------- x 100

Eskuratze-kostua

110−75
Gure adibidean, ehuneko marjina gordina = x 100=% 46,66
b 75

You might also like