You are on page 1of 32

4.

Gaia

Kalkuluaren hastapena

4.1. Aldagai errealeko funtzio errealak


Definizioa 4.1.1. Aldagai errealeko funtzio erreala, f : R → R, D ⊆ R ren azpimul-
tzo bateko x elementu bakoitzari y = f (x) balio bakarra elkartzen dion aplikazioa
da, x aldagai askea da eta y mendeko aldagaia.

f : R −→ R
x −→ y = f (x)
Definizioa 4.1.2. f funtzioa definituta dagoen R ren D azpimultzoari f ren de-
finizio eremua deituko diogu (Aldagai askearen balio posible guztiak). Eta Dom f
idatziko dugu:
Dom f = {x ∈ R, ∃f (x) ∈ R} ⊆ R.

Definizioa 4.1.3. Aldagai askearen balio guztien multzoari f ren ibiltartea deri-
tzogu eta Im f idatziko dugu:

Im f = {f (x), x ∈ Dom f } ⊆ R.

Definizioa 4.1.4. y = f (x) erlazioa betetzen duten (x, y) ∈ R2 puntu multzoari


f -ren grafoa deituko diogu:

Grafo f = (x, f (x)) ∈ R2 , x ∈ Dom f ⊆ R2 .





Adibidea 4.1.5. Izan bedi f (x) = x − 1 + 1 funtzioa, orduan Dom f = [1, +∞),
Im f = [1, +∞) eta grafoa:

1
Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

G ⊆ R2 azpimultzoa f funtzio baten grafoa da, baldin eta soilik baldin, zuzen
bertikal bakoitzak behin bakarrik mozten duen G azpimultzoa.

Definizioa 4.1.6.
f funtzioa injektiboa dela esango dugu f (x) = f (y) ⇒ x = y ∀x, y ∈ Dom f
denean.
f funtzioa sobrejektiboa dela esango dugu Im f = R denean.
f funtzioa bijektiboa dela esango dugu si aldi berean injektiboa eta sobrejektiboa
denean.
f funtzioa bikoitia dela esango dugu f (−x) = f (x) ∀x ∈ Dom f denean.
f funtzioa bakoitia dela esango dugu f (−x) = −f (x) ∀x ∈ Dom f denean.
f funtzioa periodikoa dela esango dugu T zenbaki positibo bat dagoenean non
f (x + T ) = f (x) ∀x ∈ Dom f den.
f funtzioa S multzoan goi-bornatua dela esango dugu:

∃ M ∈ R f (x) ≤ M ∀x∈S

M , f -ren goi borne bat izango da eta goi-borne guztien txikiena f -ren gorena, Sup S,
S multzoan. Gorena M -ren barne bagoenean, maximoa deritzogu.
f funtzioa behe-bornatua S multzoan dela esango dugu:

∃ m ∈ R m ≤ f (x) ∀ x ∈ S

m, f -ren behe borne bat izango da eta behe-borne guztien handiena f -ren beherena,
Inf S, S multzoan. Beherena M -ren barne bagoenean, minimoa deritzogu.
f bornatua dela esango dugu goi eta behe-bornatua dagoenean:

∃ M, m ∈ R m ≤ f (x) ≤ M ∀x∈S

4.1.1. Funtzioen arteko eragiketak


Izan bitez f, g : R −→ R aldagai errealeko bi funtzio erreal, Dom f eta Dom g
definizio eremuak izanik hurrenez hurren, orduan

1. (f ± g)(x) = f (x) ± g(x) eta Dom (f ± g) = Dom (f ) ∩ Dom (g).

2. (f · g)(x) = f (x) · g(x) eta Dom (f · g) = Dom (f ) ∩ Dom (g).

3. (f ÷g)(x) = f (x)÷g(x) eta Dom (f ÷g) = Dom (f )∩Dom (g)−{x ∈ R non g(x) = 0}.

4. λ ∈ R bada, (λf )(x) = λ · f (x) eta Dom (λf ) = Dom (f ).

Ingeniaritza Graduak 2 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

5. Izan bitez orain f eta g bi funtzio non Dom f ⊂ Im g, orduan f eta g ren arte-
ko konposaketa definituko dugu: (f ◦g)(x) = f (g(x)) eta {x ∈ Dom g; g(x) ∈ Dom f }.
g f
f ◦ g : R −−→ R −−−→ R
x 7−→ g(x) 7−→ f (g(x))

Definizioa 4.1.7. f : R → R funtzio injektiboa denean, bere elkarrekiko funtzioa


definitu dezakegu, y = f −1 (x), x ∈ Im f elementu bakoitzeko, non y den Dom f
multzoan dagoen f (y) = x betetzen duen elementu bakarra.

f ◦ f −1 (x) = f −1 ◦ f (x) = I(x) = x


 

Dom f −1 = Im f eta Im f −1 = Dom f .

Adibidea 4.1.8.

f (x) = x2 , x ≥ 0

f −1 (x) = x
I(x) = x

4.2. Limiteak
Definizioa 4.2.1. Izan bedi f : R → R funtzioa, eta Dom f bere definizio eremua.
Izan bedi x0 definizio eremuaren metatze puntu bat1 . f funtzioak x0 puntuan L
limitea du baldin ε > 0 guztietarako δ > 0 bat dago non ∀x ∈ Dom f non 0 <
|x − x0 | < δ dauden, orduan |f (x) − L| < ε beteko dute. Idatziko dugu:

lı́m f (x) = L.
x→x0

Hitzekin: l f -ren limitea x x0 -ra hurbiltzen denean, x zenbakiak x0 zenbakira


hurbiltzen direnean orduan f (x) zenbakiek l zenbakira hurbiltzen direnean. Oharra:
Ez da beharrezkoa f funtzioa x0 puntuan definituta egotea.

Teorema 4.2.2. f : R → R funtzioak x0 puntuan l limitea badu, limite hori bakarra


da.
1
x0 ∈ R puntua Dom f ren metatze puntua da ∀ε > 0 orduan Dom f ∩
{x ∈ R − {x0 } non |x − x0 | < ε} =
6 φ

Ingeniaritza Graduak 3 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

Limite infinitua x0 puntuan:

lı́m f (x) = ∞ , ∀A > 0 ∃ δ > 0 : 0 < |x − x0 | < δ ⇒ f (x) > A


x→x0

lı́m f (x) = −∞ , ∀A > 0 ∃ δ > 0 : 0 < |x − x0 | < δ ⇒ f (x) < −A


x→x0

Infinituko limitea (Aldagaia infinitura hurbiltzen denean)

lı́m f (x) = l , ∀ ε > 0 ∃ H > 0 : ∀ x > H ⇒ |f (x) − l| < ε


x→∞

lı́m f (x) = l , ∀ ε > 0 ∃ H < 0 : ∀ x < H ⇒ |f (x) − l| < ε


x→−∞

Albo-limiteak ere definituko dira, hau da x0 zenbakira hurbiltzen garenean x0 baino


txikiagoak edo handiagoak diren zenbakien bitartez:

Ezker-limitea:
lı́m f (x) = l ⇔ ∀  > 0 ∃ δ(, x0 ) > 0 : 0 < x0 − x < δ ⇒ |f (x) − l| < 
x→x−
0

Eskuin-limitea:
lı́m f (x) = l ⇔ ∀  > 0 ∃ δ(, x0 ) > 0 : 0 < x − x0 < δ ⇒ |f (x) − l| < 
x→x+
0

f funtzioak x0 puntuan l limitea izan dadin, beharrezkoa da ezker-limitea eta eskuin-


limitea l izatea, hau da:

Teorema 4.2.3.

lı́m f (x) = l ⇔ lı́m− f (x) = lı́m+ f (x) = l


x→x0 x→x0 x→x0

4.2.1. Limiteen Aljebra


Bira f , g : R → R funtzioak non lı́m f (x) = L eta lı́m g(x) = M :
x→x0 x→x0

1. lı́m (f ± g)(x) = L ± M
x→x0

2. lı́m (f · g)(x) = L · M
x→x0
 
f L
3. lı́m (x) = baldin M 6= 0 eta g(x) 6= 0.
x→x0 g M
4. lı́m loga f (x) = loga L non f (x) > 0 eta L > 0.
x→x0

5. lı́m bf (x) = bL
x→x0

Ingeniaritza Graduak 4 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

6. lı́m f (x)g(x) = LM non f (x) > 0 eta L > 0


x→x0

7. lı́m |f (x)| = |L|


x→x0

8. lı́m |f (x)| = 0 ⇔ lı́m f (x) = 0


x→x0 x→x0

Ondorengo emaitzak askotan erabiliko dugu limiteen kalkuluetan,

Teorema 4.2.4. lı́m f (x) = 0 eta g(x) x0 -ren ingurunean bornatua orduan
x→x0

lı́m f (x) · g(x) = 0


x→x0

Teorema 4.2.5 (Sandwich-en erregela). Bira f , g eta h hiru funtzio, non lı́m h(x) =
x→x0
lı́m g(x) = L, demagun h(x) ≤ f (x) ≤ g(x) x0 -ren ingurune batean orduan
x→x0
lı́m f (x) = L
x→x0

Teorema 4.2.6. lı́m f (x) = L ∈ R bada orduan f bornatua x0 -ren ingurune


x→x0
batean.

Teorema 4.2.7. lı́m f (x) = L > 0 bada orduan f (x) > 0 x0 -ren ingurune batean.
x→x0

Limiteeen aljebra teoreman aztertzen diren kasuak limite infinituen kasuan ere
aplikatu daitezke:

(I) ∞ + ∞ = ∞, −∞ − ∞ = −∞

(II) (±∞)(±∞) = ∞, (±∞)(∓∞) = −∞

(III) Baldin a > 0, a(±∞) = ±∞ eta baldin a < 0, a(±∞) = ∓∞


1 1
(IV) = ±∞, = 0.
0± ±∞
Emaitza hauek ulertu behar dira limiteen propietateak bezala.
1
Adibidez, + = ∞ idazteak, honako hau esan nahi du, g : R → R funtzioa
0
honelako bada lı́m g(x) = 0 eta g(x) > 0 bada x0 ren ingurune batean, orduan
x→x0
1
lı́m = ∞ da.
x→x0 g(x)

Teorema 4.2.8 (Infinituen ordena). Oinarrizko funtzioak honelakoak dira infini-


tuan:
lı́m ln x = lı́m xa = lı́m bx = lı́m xx = ∞
x→∞ x→∞ x→∞ x→∞

eta beraien artean honela:

Ingeniaritza Graduak 5 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

log x
(I) lı́m = 0 ∀α > 0.
x→∞ xα


(II) lı́m = 0 ∀α > 0, ∀β > 1.
x→∞ β x

βx
(III) lı́m = 0 ∀β > 1.
x→∞ xx

Berridatziko ditugu emaitza hauek, f (x) << g(x) idatziko dugu, x → ∞ denean
f (x)
lı́m = 0 bada, honela aurreko emaitzak honela laburbildu daitezke:
x→∞ g(x)

log x << xα (∀α > 0) << β x (∀β > 1) << xx , x→∞

Definizioa 4.2.9. f (x) eta g(x) funtzioak baliokideak dira x0 puntuan, eta f (x) ≈
x→x0
g(x) idatziko dugu baldin
f (x)
lı́m =1
x→x0 g(x)

Ondorengo zerrendan daude gehien erabiltzen diren baliokidetasunak:

(I) an xn + an−1 xn−1 + · · · + a1 x + a0 ≈ an xn


x→∞

(II) sin f (x) ≈ f (x) f (x) → 0


x→x0

f (x)2
(III) 1 − cos f (x) ≈ f (x) → 0
x→x0 2

(IV) tan f (x) ≈ f (x) f (x) → 0


x→x0

(V) af (x) − 1 ≈ f (x) · ln a f (x) → 0


x→x0

(VI) log(1 + f (x)) ≈ f (x) f (x) → 0


x→x0

Hurrengo teoreman adierazten da nola erabili baliokidetasunak limiteen kalkuluan.

Teorema 4.2.10. f (x) eta g(x) baliokideak badira x0 puntuan, orduan:

lı́m (f (x))p · h(x) = lı́m (g(x))p · h(x)


x→x0 x→x0

Adibidea 4.2.11.
sin(2x) 2x 2
lı́m = lı́m =
x→0 5x x→0 5x 5

Ingeniaritza Graduak 6 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

4.2.2. Indeterminazioak
Ondorengo kasuetan ezin dugu jakin teorema bat erabiliz limitearen balioa aldez
aurretik, aukera bakoitza aztertu behar da, holakoak indeterminazioak dira, eta
hauek dira:
∞ 0
, , 0 · ∞, ∞ − ∞, ∞0 , eta 1∞ .
∞ 0
Indeterminazioa ebazteko kasu bakoitzean erabili behar diren teknikak aztertuko
ditugu ondoren.
Formula ziklotomikoa erabili daiteke kasu batzuetan eta hona hemen zer esaten
duen, a, b ∈ R izanik eta n ∈ N guztietarakoe
n−1
X
n n
a − b = (a − b) an−1−k bk .
k=0

Gehien erabiltzen dugun kasua a2 − b2 = (a − b)(a + b) da.



(I) erako limiteak.

Limite hauek ebazteko zenbakitzailea eta izandatzailea orden handiena duen
gaiarekin zatituko ditugu.
x + ex x/5x + ex /5x
Adibidea 4.2.12. lı́m = lı́m =0
x→∞ 5x − x5 x→∞ 1 − x5 /5x

0
(II) erako limiteak.
0
Limite hauek ebazteko zenbakitzailea eta izendatzailea 0ra hurbiltzen den
gaiarekin zatituko ditugu.
x3 − 1
Adibidea 4.2.13. lı́m = lı́m x2 + x + 1 = 3
x→1 x − 1 x→1

0 ∞
(III) 0 · ∞ erako limiteak. Limite hauek berrantolatuko ditugu edo eratako
0 ∞
limiteetan.
r r
1 (x + 2)2
Adibidea 4.2.14. lı́m (x + 2) · = lı́m =1
x→∞ x2 + 5 x→∞ x2 + 5

(IV) ∞ − ∞ erako limiteak.


Limite hauek ebazteko funtzioa faktorizatuko dugu aurreko kasuren bat lor-
tuz, erroen arteko kenketak daudenean konjugatuaz biderkatu eta zatituko
dugu funtzioa.

Ingeniaritza Graduak 7 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

√ √ −x − 2
Adibidea 4.2.15. lı́m x3 − 1− x3 + x + 1 = lı́m √ √ =
x→∞ x→∞ x3 − 1 + x3 + x + 1
0

(V) ∞0 eta 1∞ erako limiteak.


Funtzioa positiboa da limitea kalkulatzen ari garen puntuaren ingurune ba-
tean, logaritmoaren propietateak erabiliz honela idatziko dugu funtzio hori:
f (x) = elog(f (x)) , eta berretzailearen limitea kalkulatuko dugu.
1 ln x
Adibidea 4.2.16. lı́m x x−1 = lı́m e x−1 = e
x→1 x→1

4.3. Oinarrizko funtzioak

4.3.1. Funtzio esponentziala

y = f (x) = ax , a > 0 eta a 6= 1 Dom f = R eta Im f = (0, +∞)

a>1 a<1
ax
ax+y = ax ay , ax−y = y
, axy = (ax )y .
1
a
e = lı́m (1 + x) x ≈ 2,7182818...
x→0

Proposamena 4.3.1.

(i) c ∈ R bada, orduan lı́m ax = ac .


x→c

(ii) a > 1 bada, lı́m ax = ∞ eta 0 < a < 1 bada, lı́m ax = 0.


x→∞ x→∞
x
a −1
(iii) a > 0 bada, lı́m = ln a.
x→0 x

Ingeniaritza Graduak 8 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

1
(iv) lı́m x x = 1 eta lı́m+ xx = 1.
x→∞ x→0

4.3.2. Logaritmo funtzioa


y = loga x , a > 0 eta a 6= 1 Dom f = (0, +∞) eta Im f = R

a>1 a<1
 
x
ln(xy) = ln x + ln y, ln = ln x − ln y, ln xy = y ln x.
y
Proposamena 4.3.2.

(i) c > 0 bada, orduan lı́m ln x = ln c.


x→c

(ii) lı́m ln x = ∞ eta lı́m+ ln x = −∞.


x→∞ x→0

ln(x + 1)
(iii) lı́m = 1.
x→0 x
Logaritmo eta esponentzial funtzioa elkarrekikoak dira: x = aloga x y x = loga ax .

4.3.3. Funtzio trigonometrikoak

ei x − e−i x
y = sin x =
2i
Dom f = R, Im f = [−1, 1]

Ingeniaritza Graduak 9 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

y = sin(−x) = − sin x, sin2 x + cos2 x = 1


Angeluen batuketa eta kenketa:
sin(x ± y) = sin x cos y ± cos x sin y
cos(x ± y) = cos x cos y ∓ sin x sin y    
x+y x−y
Sinuen eta cosinuen arteko diferentziak: sen x−sen y = 2 cos sin
    2 2
x+y x−y
cos x − cos y = −2 sin sin
2 2
Angelu bikoitza: sin(2x) = 2 sin x cos x, cos(2x) = cos2 x − sin2 x.
1 1
Angelu erdia: sin2 x = (1 − cos(2x)), cos2 x = (1 + cos(2x))
2 2

ei x + e−i x
y = cos x =
2

Dom f = R, Im f = [−1, 1],

y = cos(−x) = cos x, Identitate pitagorikoa: sin2 x + cos2 x = 1

Proposamena 4.3.3.

(i) c ∈ R bada, orduan lı́m sin x = sin c eta lı́m cos x = cos c.
x→c x→c

(ii) lı́m sin x eta lı́m cos x ez daude.


x→∞ x→∞

sin x 1 − cos x 1
(iii) lı́m = 1 eta lı́m 2
= .
x→0 x x→0 x 2

sin x
y = tan x =
cos x

Dom f = R − (2k + 1) π2 , k ∈ Z Im f = R

Ingeniaritza Graduak 10 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

y = tan(−x) = − tan x, Identitate pitagorikoa: tan2 x + 1 = sec2 x.


tan x ± tan y
Angeluen arteko batuketa edo kenketa: tan(x ± y) = .
1 ∓ tan x tan y
2 tan x
Angelu bikoitza: tan 2x = 2
.
r1 − tan x
x 1 − cos x sin x
Angelu erdia: tan = ± = .
2 1 + cos x 1 + cos x

cos x
y = cot x =
sin x
Dom f = R − kπ, k ∈ Z Im f = R

y = cot(−x) = − cot x, Identitate pitagorikoa: cot2 x + 1 = csc2 x.

1
y = sec x =
cos x
π
Dom f = R − (2k + 1) , k ∈ Z Im f = R − (−1, 1)
2

y = sec(−x) = sec x

Ingeniaritza Graduak 11 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

1
y = csc x =
sin x

Dom f = R − kπ, k ∈ Z Rec f = R − (−1, 1)

y = csc(−x) = − csc x

y = arcsin x ⇔ sin y = x

Rec f = − π2 , π2
 
Dom f = [−1, 1]

π
arcsin(−x) = − arcsin x, arcsin x + arc cos x =
2

y = arc cos x ⇔ cos y = x

Dom f = [−1, 1] Rec f = [0, π]

Ingeniaritza Graduak 12 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

π
arc cos(−x) = π − arc cos x, arcsin x + arc cos x =
2

y = arctan x ⇔ tan y = x

Dom f = R Rec f = [− π2 , π2 ]

π π
Proposamena 4.3.4. lı́m arctan x = − , lı́m arctan x = .
x→−∞ 2 x→∞ 2

4.4. Funtzio jarraituak


Definizioa 4.4.1. Biz f : R → R eta x0 ∈ D(f ), f x0 puntuan jarraitua da baldin:
lı́m f (x) = f (x0 ) denean edo limiteen definizioa erabiliz:
x→x0

∀  > 0 ∃ δ(, x0 ) > 0 : 0 ≤ |x − x0 | < δ ⇒ |f (x) − f (x0 )| < 

Oharra:  bakoitzeko eta x0 bakoitzeko δ bat egongo da.

Ingeniaritza Graduak 13 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

Teorema 4.4.2 (Funtzio jarraituen aljebra). Bira f, g : R → R bi funtzio jarraituak


x0 puntuan:

1. f ± g jarraitua da x0 puntuan.

2. f · g jarraitua da x0 puntuan.
f
3. jarraitua da g(x) 6= 0 puntuetan ezik.
g
4. f , g(x0 ) puntuan jarraitua bada eta g , x0 puntuan, orduan, f ◦ g funtzioa x0
puntuan jarraitua da.

Teorema 4.4.3. f jarraitua x0 puntuan ⇒ f bornatua x0 puntuaren ingurune


batean.

Teorema 4.4.4. f , x0 puntuan jarraitua eta f (x0 ) 6= 0 bada, orduan, x0 puntuaren


ingurune baten f (x)-en zeinua eta f (x0 )-ren zeinua berdina izango da.

4.4.1. Funtzio jarraituen hiru teorema

Teorema 4.4.5 (Bolzano-ren Teorema). Biz f (x), [a, b] tartean jarraitua eta f (a) ·
f (b) < 0 orduan ∃ c ∈ (a, b) non f (c) = 0 den.

Ingeniaritza Graduak 14 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

f (x) funtzioa [a, b] tartean jarraitua bada f , [a, b] tartean bornaturik dago.

Teorema 4.4.6 (Weierstrass). f (x) funtzioa [a, b] tartean jarraitua bada f -k [a, b]
tartean maximoa eta minimoa hartuko ditu.

∃ α, β ∈ [a, b] non f (α) ≤ f (x) ≤ f (β) ∀ x ∈ [a, b]

Teorema 4.4.7 (Darboux). f (x) funtzioa [a, b] tartean jarraitua bada eta f (a) 6=
f (b) bada f funtzioak f (a) eta f (b)-ren arteko balio guztiak hartuko ditu.

Teorema 4.4.8. f (x) funtzioa [a, b] tartean jarraitua bada gutxienez behin hartuko
ditu bere balio maximo eta minimoaren arteko balio guztiak.

Teorema 4.4.9. Biz f funtzioa jarraitua eta hertziko gorakorra [a, b] tartean. Izan
bitez c = f (a), eta d = f (b) balioak. Orduan elkarrekiko funtzioa f −1 jarraitua da
eta hertziko gorakorra [c, d] tartean.

4.4.2. Etenak
Definizioa 4.4.10. f funtzioa jarraitua ez denean x0 puntuan, x0 f ren eten-puntua
dela esango dugu.

Eten mota desberdinak bereiztuko ditugu lı́m f (x) limitearen balioaren arabera:
x→x0

(I) Eten gaindigarriak: f ren x0 puntua eten gaindigarria da lı́m f (x) dagoenean
x→x0
eta finitoa denean. Gaindigarria dela esanteexiste y es finito. Gaindigarria dela
esaten da funtzio berri bat definitu dezakegulako f (x0 ) ri limitearen balioa
elkartuz: f (x0 ) = lı́m f (x), e4ta honela funtzio berria jarritua da x0 puntuan.
x→x0

Ingeniaritza Graduak 15 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

(II) Jauziko etenak: f ren x0 puntua jauziko etena da lı́m+ f (x) eta lı́m− f (x)
x→x0 x→x0
daudenean, finitoak direnean eta desberdinak direnean. Hau da, lı́m f (x)
x→x0
limitea ez dago. Funtzioaren grafoak | lı́m+ f (x) − lı́m− f (x)| unitateko jauzia
x→x0 x→x0
du x = x0 puntuan.

(III) Eten infinitoak: f ren x0 puntua eten infinitoa da, lı́m+ f (x) edo lı́m− f (x)
x→x0 x→x0
bietariko bat gutxienez infinito denean. Hau da, lı́m f (x) ez dago. funtzioaren
x→x0
grafoak asintota bertikala du x = x0 zuzenean.

Ingeniaritza Graduak 16 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

(IV) Eten oszilatzaileak: f ren x0 puntua eten oszilatzailea da lı́m+ f (x), edo
x→x0
lı́m f (x) albo-limiteren bat ez dagoenean.
x→x−
0

4.5. Deribagarritasuna puntu batean

Definizioa 4.5.1. Izan bedi f : D ⊆ R −→ R aldagai errealeko funtzio erreala, eta


a ∈ D; f funtzioa a puntuan deribagarria dela esango dugu hurrengo limitea finitua
denean
f (x) − f (a)
lı́m
x→a x−a
df
eta f 0 (a) ikurraren bitartez adieraziko dugu.( (a) ikurra erabiliz ikus daiteke)
dx

Oharra 4.5.2. x = a + h egiten badugu honela idaz daiteke definizioa:

f (a + h) − f (a)
f 0 (a) = lı́m
h→0 h
Limiteen propietateetan oinarrituz, ezker-deribagarritasuna eta eskuin-deribagarritasuna
definituko ditugu:

f (a + h) − f (a) f (a + h) − f (a)
f 0 (a+ ) = lı́m+ eta f 0 (a− ) = lı́m−
h→0 h h→0 h
hurrenez hurren.

Teorema 4.5.3. f deribagarria a puntuan baldin eta soilik baldin f 0 (a+ ) = f 0 (a− ).

Ingeniaritza Graduak 17 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

Teorema 4.5.4. f deribagarria a puntuan orduan f jarraitua puntu horretan.

Oharra 4.5.5. : Aurreko teorema honek ez du esan nahi funtzioa jarraitua izatearren
deribagarria izango denik, f (x) = |x| funtzioa jarraitua da x = 0 puntuan eta
ez da deribagarria puntu horretan. Teorema honen erabilera deribagarria ez dela
frogatzeko da gehienetan, hots, jarraitua ez bada deribagarria ez delako.

4.5.1. Deribagarritasuna tarte batean


Orain arte emandako definizioak tarte batera zabalduko ditugu:

Definizioa 4.5.6. f funtzioa D multzoan deribagarria dela esango dugu, D mul-


tzoko puntu guztietan deribagarria bada.

D = [a, b] tarte itxia denean, (a, b) tartean deribagarria, a puntuan eskuin-deribagarria


eta b puntuan ezker-deribagarria izango da.
Limiteen propietateak erabiltzen jarraituz, limitearen bakartasuna zehazki, f 0 (a)
balioa esistitzen denean balio bakarra izango da, honen harira deribatu funtzioa
definituko dugu:

Definizioa 4.5.7. Biz f : D ⊆ R −→ R deribagarria D0 ⊆ D multzoan,(∃ f 0 (a) ∀a ∈


D0 ) f -ren funtzio deribatua, eta f 0 –ren bidez adieraziko dugu:

f 0 : D0 ⊆ R −→ R
a f 0 (a)

Indukzioa erabiliz n ∈ N mailako funtzio deribatuak definituko ditugu:


0
f (n) (x) = f (n−1) (x)

Ingeniaritza Graduak 18 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

4.6. Deribatuaren esanahi geometrikoa

f (a + h) − f (a)
f funtzioaren grafikoa izanik , y = (x − a) + f (a) zuzena (a, f (a))
h
eta (a + h, f (a + h)) puntuetatik igarotzen den zuzen ebakitzailea da,zuzen honen
f (a + h) − f (a)
malda da, h zerora hurbiltzen badoa, beste zuzen ebakitzaile batzuk
h
lortzen dira, h → 0 limitean (a, f (a)) puntuan zuzen ukitzailea lortzen da, eta
y = f 0 (a)(x − a) + f (a) ekuazioa izango du.

Irudia 4.1: Deribatuaren esanahi geometrikoa


4

-3 -2 -1 1 2 3

-2

-4

f (x) = ex + x funtzioaren zuzen ukitzailea x = 0 puntuan, y = 2x + 1 da.

Ingeniaritza Graduak 19 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

4.7. Oinarrizko funtzioen deribatuak

a) f (x) = K ∈ R, f 0 (x) = 0 b) f (x) = ax + b, f 0 (x) = a a, b ∈ R

c) f (x) = xn , f 0 (x) = nxn−1 d ) f (x) = sin x, f 0 (x) = cos x

1
e)f (x) = cos x, f 0 (x) = − sin x f ) f (x) = arcsin x, f 0 (x) = √
1 − x2
−1 1
g) f (x) = arc cos x, f 0 (x) = √ h) f (x) = tan x, f 0 (x) = 2
= 1 + tan2 x
1 − x2 cos x
loga e
i) f (x) = loga x, f 0 (x) = j ) f (x) = ax , f 0 (x) = ax log a, a > 0
x
1 1
k ) f (x) = arctan x, f 0 (x) = l ) f (x) = log x, f 0 (x) =
1 + x2 x
m) f (x) = ex , f 0 (x) = ex .

4.8. Funtzio deribagarrien aljebra


Izan bitez f eta g funtzio deribagarriak (a, b) tartean orduan:

0
1. (f + g) (x) = f 0 (x) + g 0 (x)

0
2. (f · g) (x) = f 0 (x) · g(x) + f (x) · g 0 (x)
 0
f f 0 (x) · g(x) − f (x) · g 0 (x)
3. (x) = , g(x) 6= 0
g [g(x)]2

4.8.1. Katearen erregela

Teorema 4.8.1 (Katearen erregela). Izan bitez g deribagarria x puntuan eta f


deribagarria g(x) puntuan orduan (f ◦ g)(x) funtzioa x puntuan deribagarria da.
Eta
0
(f ◦ g) (x) = f 0 (g(x)) · g 0 (x)

Adibidea 4.8.2. h(x) = sin x2 , h(x) = (f ◦ g)(x), non f (x) = sin x eta g(x) = x2
orduan h0 (x) = cos x2 · 2x.

Ingeniaritza Graduak 20 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

4.8.2. Funtzio inplizituaren deribatua


f (x, y) = 0 adierazpen bat daukagunean eta ezinezkoa denean y aldagaia bakantzea,
batzuetan posible da y 0 deribatu funtzioaren balioa kalkulatzea. Katearen erregela
aplikatuko dugu kontutan izanda y = y(x) hau da, x-ren funtzioa dela.

Adibidea 4.8.3. y 3 +sin x−2y = 0 x rekiko deribatuko dugu: 3y 2 y 0 +cos x−2y 0 = 0,


y0 bakanduz:
− cos x √
y0 = 2 , 6 ± 2 bada.
y=
y −2

4.8.3. Elkarrekiko funtzioaren deribatua


Izan bedi y = f (x) funtzioa jarraitua eta gorakorra [a, b] tartean, hots, f injektiboa
da,
(∃f −1 (x) non f ◦ f −1 (x) = x) eta gainera f −1 jarraitua da.

Teorema 4.8.4 (Elkarrekiko funtzioaren deribatua). y = f (x) jarraitua eta gora-


korra [a, b] tartean eta f 0 (x) 6= 0 bada orduan x = f −1 (y) deribagarria da y puntuan
0 1
eta f −1 (y) = 0
f (x)
π π
Adibidea 4.8.5. y = sin x, [− , ] tartean jarraitua eta gorakorra da. x = arcsin y
2 2
1 1 1
funtzioaren deribatua: (arcsin y)0 = =p = .
cos x 2
1 − sin x 1 − y2

4.8.4. Deribazio logaritmikoa


y = (f (x))g(x) adierazpenetan erabiliko dugu, berdintzaren bi aldeetan logaritmoak
artuz eta logaritmoen propietateak erabiliz: log y = g(x) log f (x) deribazio inplizitua
y0 f 0 (x) 0
erabiliko dugu: = g 0 (x) log f (x) + g(x) , y bakanduz eta y = (f (x))g(x)
y f (x)
kontuan izanda:
f 0 (x)
 
0 g(x) 0
y = (f (x)) g (x) log f (x) + g(x)
f (x)

y0
Adibidea 4.8.6. y = xx , logaritmoak artuz eta deribatuz: = log x + 1, beraz:
y
y 0 = xx (1 + log x)

Ingeniaritza Graduak 21 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

4.9. Rolle-ren Teorema

Teorema 4.9.1 (Rolle-ren Teorema). Izan bedi f : R −→ R funtzioa [a, b] tartean


jarraitua, (a, b) tartean deribagarria eta f (a) = f (b) izanik, orduan

∃ c ∈ (a, b) non f 0 (c) = 0

Irudia 4.2: Rolle-ren Teoremaren esanahi geometrikoa

a b

Teorema 4.9.2 (Cauchy-ren Teorema). Bira f eta g : R −→ R funtzioak,[a, b]


tartean jarraituak, (a, b) tartean deribagarriak eta g 0 (x) 6= 0 ∀x ∈ (a, b) izanik,
orduan
f (b) − f (a) f 0 (c)
∃ c ∈ (a, b) non = 0
g(b) − g(a) g (c)
Teorema 4.9.3 (Batazbesteko Balioaren Teorema). Izan bedi f : R −→ R funtzioa,
[a, b] tartean jarraitua eta (a, b) tartean deribagarria izanik, orduan

f (b) − f (a)
∃ c ∈ (a, b) non f 0 (c) =
b−a

Corolario 4.9.4. f deribagarria (a, b) tartean eta f 0 (x) = 0 ∀x ∈ (a, b) orduan

f (x) = K ∈ R ∀x ∈ (a, b)

Ingeniaritza Graduak 22 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

Irudia 4.3: Batazbesteko Balioaren Teoremaren esanahi geometrikoa

4.10. Rolle-ren teoremaren ondorioak

4.10.1. Funtzioen erroak


Aztertuko dugu nola erabili Rolle-ren teorema funtzioen erroak aurkiteko.

Definizioa 4.10.1. c ∈ C f funtzioaren erroa da baldin eta soilik baldin f (c) = 0


bada.

Oharra 4.10.2. a0 + a1 x + a2 x2 + · · · + an xn ai ∈ R polinomioaren erro konplexuen


kopurua bikoitia da, hots, z = a + bi f -ren erroa bada z = a − bi erroa da ere.
Bolzano-ren teorema: f : R −→ R funtzioa jarraitua [a, b] tartean eta f (a) ·
f (b) < 0 bada orduan ∃ c ∈ R non f (c) = 0 den.
Biz f deribagarria I tartean. Ondorengo emaitzak froga daitezke:

1. f (x) = 0 ekuazioak I tartean n erro baditu , f 0 (x) = 0 ekuazioak n − 1 ditu


I tartean f -ren erroak banatzen dituenak.

2. Bira a, b f 0 (x) = 0 ekuazioaren ondoz ondoko bi erro I tartean. a eta b-ren


artean gehienez f (x) = 0 ekuazioaren erro bat dago; are gehiago, erro hori
existituko da baldin f (a) · f (b) < 0 bada.

4.10.2. Gorakortasuna eta beherakortasuna

Definizioa 4.10.3. f hertsiki gorakorra da (a, b) tartean baldin f (x) <


f (y) ∀ x < y ∈ (a, b).

f gorakorra da (a, b) tartean baldin f (x) ≤ f (y) ∀ x < y ∈ (a, b).

Ingeniaritza Graduak 23 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

f hertsiki beherakorra da (a, b) tartean baldin f (x) > f (y) ∀ x < y ∈


(a, b).

f beherakorra da (a, b) tartean baldin f (x) ≥ f (y) ∀ x < y ∈ (a, b).

a f -ren maximo lokala da baldin ∃ ε > 0 f (x) ≤ f (a) ∀ x ∈ (a − ε, a + ε).


Beste era batean ∃ ε > 0 f funtzioa (a − ε, a) tartean gorakorra bada eta
(a, a + ε) tartean beherakorra bada.

a f -ren minimo lokala da baldin ∃ ε > 0 f (a) ≤ f (x) ∀ x ∈ (a − ε, a + ε).


Beste era batean ∃ ε > 0 f funtzioa (a − ε, a) tartean beherakorra bada eta
(a, a + ε) tartean gorakorra bada.

Aurreko definizio guztiek funtzioaren monotonia eratzen dute. Funtzioaren mono-


tonia eta funtzioaren lehen deribatuaren lotura aztertuko dugu:

Teorema 4.10.4. f deribagarria a puntuan, a maximo edo minimo lokala bada


orduan f 0 (a) = 0.

Teorema 4.10.5. f deribagarria I tartean eta f 0 (x) > 0 I tartean bada orduan f
gorakorra da I tartean.

Teorema 4.10.6. f deribagarria I tartean eta f 0 (x) < 0 I tartean bada orduan f
beherakorra da I tartean.

Teorema 4.10.7. f bi alditan deribagarria a puntuan, f 0 (a) = 0 eta f 00 (a) > 0


bada, a f -ren minimo lokala da.

Teorema 4.10.8. f bi alditan deribagarria a puntuan, f 0 (a) = 0 eta f 00 (a) < 0


bada, a f -ren maximo lokala da.

Teorema 4.10.9. f deribagarria I tartean, eta |f 0 (x)| < M I tartean bada orduan
f -k Lipschitz-en propietatea betetzen du:

|f (x) − f (y)| ≤ M |x − y| ∀ x, y ∈ R

Teorema 4.10.10. ∃ lı́m+ f 0 (x) orduan ∃f 0 (a+ ) eta berdinak dira. (∃ lı́m− f 0 (x) or-
x→a x→a
duan ∃f 0 (a− ) eta berdinak dira.)
( (
x2 x≥1 2x x > 1
Adibidea 4.10.11. f (x) = orduan f 0 (x) = x=1
2x − 1 x < 1 2 x<1
puntuan deribagarritasuna aztertzea falta zaigu, lı́m+ f 0 (x) = lı́m+ 2x = 2 atariko
x→1 x→1
teoremaren arabera f 0 (1+ ) = 2 eta f 0 (1− ) = 2 denez f 0 (1) = 2 izango da.

Ingeniaritza Graduak 24 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

4.10.3. L’Hopital-en teorema

Teorema 4.10.12 (L’Hopital-en Teorema). Izan bitez f eta g hurrengo baldintzak


betetzen dituzten bi funtzio:

1. lı́m f (x) = lı́m g(x) = 0


x→a x→a

2. a-ren ingurune batean deribagarriak dira eta g(x) eta g 0 (x) 6= 0.


f 0 (x)
3. lı́m = λ zenbakia edo infinito izanik.
x→a g 0 (x)

f (x) f 0 (x)
Orduan lı́m = lı́m 0 = λ.
x→a g(x) x→a g (x)

a) baldintzan idazten badugu lı́m f (x) = lı́m g(x) = ±∞ teorema betetzen da


x→a x→a
ere.


n
1 + ax − 1
Adibidea 4.10.13. lı́m √
m
a > 0, b > 0,
x→0 1 + bx − 1
xn
lı́m n ∈ N.
x→∞ ex

4.11. Kurbadura

Definizioa 4.11.1. f funtzioa a puntuan ahurra dela esango dugu baldin

∃ ε > 0 non f (x) ≥ f (a) + f 0 (a)(x − a) ∀ x ∈ (a − ε, a + ε)

f funtzioa a puntuan ganbila dela esango dugu baldin

∃ ε > 0 non f (x) ≤ f (a) + f 0 (a)(x − a) ∀ x ∈ (a − ε, a + ε)

a a

Ahurra Ganbila

Grafikoki esan daiteke a puntuan funtzioaren grafikoa zuzen ukitzailearen gainetik


dagoenean ahurra dela eta azpitik dagoenean ganbila.

Ingeniaritza Graduak 25 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

Definizioa 4.11.2. a puntua f funtzioaren inflexio puntua da beronen alde ba-


tetik bestera igarotzerakoan kurbari ahurtasun mota aldatzen bazio.

Definizioa 4.11.3. f funtzioa ahurra da I tartean tarteko puntu guztietarako ahu-


rra bada.
f funtzioa ganbila da I tartean tarteko puntu guztietarako ganbila bada.

Teorema 4.11.4. Biz f a puntuan bi alditan deribagarria orduan:

f 00 (a) > 0 bada f ahurra a puntuan.

f 00 (a) < 0 bada f ganbila a puntuan.

Teorema 4.11.5. Biz f a puntuan bi alditan deribagarria orduan:

a f -ren inflexio puntua orduan f 00 (a) = 0

Teorema 4.11.6. Demagun f funtzioak a-ren ingurune batean n-garren ordena-


rainoko deribatu jarraituak dituela, eta f 0 (a) = f 00 (a) = · · · = f (n−1) (a) = 0 eta
f (n) (a) 6= 0, orduan:

n bikoitia bada:

• f (n) (a) > 0 bada a f -ren maximo lokala.


• f (n) (a) < 0 bada a f -ren minimo lokala.

n bakoitia bada: a f -ren inflexio puntua.

4.12. Funtzioen adierazpen grafikoa


Funtzio baten adierazpen grafikoa egiteko kontutan izan beharko diren datuak:

Definizio eremua eta ibiltartea.


D(f ) = {x ∈ R, non ∃ f (x)} eta I(f ) = {y ∈ R non y = f (x)}

Simetriak.

• f funtzioa bikoitia dela esango dugu baldin f (−x) = f (x) ∀ x bada.


Funtzioa bikoitia denean f -ren grafikoa ordenatu ardatzarekiko simetri-
koa izango da. Hau dela eta, funtzioa aztertzerakoan x ≥ 0 puntuak
kontutan izango ditugu.

Ingeniaritza Graduak 26 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

• f funtzioa bakoitia dela esango dugu baldin f (−x) = −f (x) ∀ x ba-


da. Funtzioa bakoitia denean f -ren grafikoa koordenatu jatorriarekiko
simetrikoa izango da.

1
9
0.75
0.5 8
0.25 7
-1.5 -1 -0.5 0.5 1 1.5
-0.25 6

-0.5 5
-0.75
-1 -3 -2 -1 1 2 3

Bikoitia Bakoitia

Periodikortasuna. f funtzioa periodikoa dela esango dugu baldin:

∃ p ∈ R nonf (x + p) = f (x) ∀ x

eta P = min{p} funtzioaren periodoa izango da.


1

0.5

-Π Π Π Π
- €€€€ €€€€
2 2
-0.5

-1

Ardatzekiko ebakidura puntuak.

• OX ardatzarekiko ebakidura puntuak: f (x) = 0 ekuazioa ebatzi beharko


da.
• OY ardatzarekiko ebakidura puntua lortzeko x = 0 ordezkatuko dugu
funtzioaren adierazpenean: f (0) = y.

Asintotak

• Asintota bertikalak. x = a zuzena f -ren asintota bertikala dela esango


dugu, ondorengoa betetzen bada:

lı́m f (x) = ±∞
x→a

• Asintota horizontalak. y = a zuzena f -ren asintota horizontala dela


esango dugu, ondorengoa betetzen bada:

lı́m f (x) = a
x→±∞

Ingeniaritza Graduak 27 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

• Asintota zehiarrak. y = ax + b zuzena f -ren asintota zehiarra dela


esango dugu, ondorengoa betetzen bada:

lı́m [f (x) − ax − b] = 0
x→±∞

Asintota zehiarraren koefizienteak honela kalkulatuko dira:


f (x)
a = lı́m ∈ R eta b = lı́m f (x) − ax ∈ R
x→±∞ x x→±∞

40 2 10

1.5
20 5
1

0.5
0.5 1 1.5 2 -3 -2 -1 1 2 3

-20 2 4 6 8 10 -5
-0.5
-40 -1 -10

Bertikala Horizontala Zehiarra

Monotonia. Lehen deribatuaren azterketa. Gorakortasuna, beherakortasuna.


Maximoak eta minimoak.

Kurbadura. Bigarren deribatuaren azterketa. Ahuratsuna, ganbiltasuna. In-


flexio puntuak.

4.13. Funtzioen hurbilketa polinomioen bidez

4.13.1. Hurbilketa linealak


f diferentziagarria bada x = x0 puntuan, y = f (x) funtzioaren (x0 , f (x0 )) pun-
0
tuan zuzen ukitzailearen ekuazioa y = f (x0 ) + f (x0 )(x − x0 ) da. Gainera,
0
f (x) − (f (x0 ) + f (x0 )(x − x0 )) f (x) − f (x0 ) 0
= − f (x0 ) → 0 x → x0 denean.
x − x0 x − x0
Hau da,
0
f (x) ≈ f (x0 ) + f (x0 )(x − x0 ) x ≈ x0 denean.

Definizioa 4.13.1. f funtzioa diferentziagarria bada x = x0 puntuan, f (x) ren


hurbilketa lineala, x ren balioak x0 ingurune batean daudenean, ondorengo adieraz-
penari deritzogu:
0
f (x0 ) + f (x0 )(x − x0 ).

Ingeniaritza Graduak 28 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea


3
Adibidea 4.13.2. 7, 9 ren balio hurbildua hurbilketa lineal bat erabiliz honela
kalkulatu dezakegu:
√ 1 √ 1
3
x ≈ 2+ (x−8), x ≈ 8, denean, horrela 3 7, 9 ≈ 2+ (7, 9−8) = 1, 9916̂.
12 12
Hurbilketa hau nahiko ona da, 0, 001 baino txikiagoa da errorea.

4.13.2. Taylor en polinomioak

Funtzioa puntu batean diferentziagarria denean lehen mailako polinomio bat


erabiliz hurbilketa lineala egin dezakegu. Funtzioak puntu horretan goi-ordeneko
deribatuak dituenean, maila altuagoko polinomioak erabiliz hurbildu dezakegu.

Teorema 4.13.3 (Taylor en teorema). Izan bedi f funtzio erreal bat f (n+1 funtzioa
duena eta jarraitua dena [x0 − δ, x0 + δ] tartean, δ > 0 ren bat izanik. Orduan,
x ∈ (x0 − δ, x0 + δ) bakoitzeko c bat dago x0 eta xren artean non

n
X f (k (x0 ) f (n+1 (c)
f (x) = (x − x0 )k + (x − x0 )n+1 .
k=0
k! (n + 1)!

n
X f (k (x0 )
Pn (x) = (x − x0 )k gaiari f (x) ren x = x0 puntuan garatutako Taylor en
k=0
k!
n mailako polinomioa deituko diogu.
f (n+1 (c)
Rn (x) = (x − x0 )n+1 gaiari n garren hondarra deritzogu eta
(n + 1)!
Rn (x)
lı́m = 0 betetzen du.
x→x0 (x − x0 )n

Oharra 4.13.4. aurreko teoreman, x0 = 0 denean Pn (x) gaiari MacLaurin en poli-


nomioa esaten zaio.

1
Adibidea 4.13.5. P1 (x) , P2 (x) eta P3 (x), f (x) = funtzioaren Maclaurinen
1+x
polinomioen adierazpen grafikoa.

Ingeniaritza Graduak 29 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

Taylor en teorema frogatzeko Rolleen teorema erabiltzen da. Finkatuko dugu x


balio bat x ∈ (x0 − δ, x0 + δ) tartean eta ondorengo funtzioa definituko dugu t
aldagaian, balioak x0 eta xren artean daudenean,

n n
n+1
X f (k (t) k n+1
X f (k (x0 ) 
F (t) = (x − x0 ) (x − t) − (x − t) (x − x0 )k − f (x)
k=0
k! k=0
k!

teoremaren hipotesien arabera F jarraitua eta deribagarria da.

Gainera, F (x) = (x − x0 )n+1 f (x) = F (x0 ) eta Rolleren teoremaren arabera, c balio
0 0
bat dago x0 eta xren artean non F (c) = 0 den. F (c) = (n + 1)(x − c)n (Rn (x) +
Pn (x) − f (x)) denez, frogatu dugu teorema.

Limitearena frogatzeko, M bada f (n+1 (t)ren maximo absolutoa [x0 − δ, x0 + δ] tar-


R (x) M (x − x )
n 0
tean, orduan lı́m ≤ lı́m = 0 beteko da.

x→x0 (x − x0 )n x→x0 (n + 1)!

Ingeniaritza Graduak 30 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

Oinarrizko funtzioen Maclaurinen polinomioak

Funtzioa MacLaurin polinomioa Hondarra

xn ec xn+1
f (x) = ex Pn (x) = 1 + x + · · · + Rn (x) =
n! (n + 1)!

x3 (−1)n x2n+1 senc(−1)n+1 x2n+2


f (x) = senx P2n+1 (x) = x − + ··· + R2n+1 (x) =
3! (2n + 1)! (2n + 2)!

x2 (−1)n x2n senc(−1)n+1 x2n+1


f (x) = cos x P2n (x) = 1 − + ··· + R2n (x) =
2! (2n)! (2n + 1)!

x2 (−1)n−1 xn (−1)n xn+1


f (x) = ln(1 + x) Pn (x) = x − + ··· + Rn (x) =
2 n (1 + c)n+1 (n + 1)

xn+1
   
α α α
f (x) = (1 + x) Pn (x) = 1 + αx + · · · + Rn (x) =
n n + 1 (1 + c)n+1−α

α(α − 1) . . . (α − n + 1)xn
 
α
non =
n n!
Kasu guztietan c balioa 0 eta xren artean dago.
 
1+x
Adibidea 4.13.6. Kalkulatuko dugu ln 3 zenbakiaren hurbilketa, f (x) = ln
1−x
funtzioaren laugarren mailako MacLaurinen polinomioa erabiliz. Bornatu egindako
errorea.
f (x) funtzioaren n garren deribatua honelakoa da:

dn (−1)n−1
    
1+x 1
ln = (n − 1)! + (n = 1, 2, . . .),
dxn 1−x (1 + x)n (1 − x)n

laugarren mailako Maclaurinen polinomioa honakoa da:

f 00 (0) 2 f 000 (0) 3 f (4 (0) 4


 
1+x 2
ln ≈ P4 (x) = f (0) + f 0 (0)x + x + x + x = 2x + x3 .
1−x 2! 3! 4! 3
(5  
f (c) 5 1 1 1
Hurbilketa honekin egingo den errorea |R4 (x)| = x =

5
+ 5
x5
5! 5 (1 + c) (1 − c)
da, c balioa 0 eta xren artean dagoelarik.
ln 3 = f (1/2)ren balio hurbildua kalkulatu nahi dugu,

1 + 12
   
1 1
ln 3 = ln 1 ≈ P4 =1+ = 1, 083̂.
1− 2 2 12

Ingeniaritza Graduak 31 Matematika Saila


Ingeniaritza Graduak 2017/18 ikasturtea

   
1 1 1 1 1
Hurbilketa honen errorea R4 = 5
+ da, c ∈ (0, 1/2)
2 5 (1 + c) (1 − c) 25
5
izanik.
Horrela    

R4 1 = R4 1 ≤ 1 1 + 25 = 0, 20625.

2 2 160
Hurbilketa honetan egin den errorearen balio absolutoa 0, 02 baino txikiagoa da.


Adibidea 4.13.7. 3 7, 9 balioa hurbilduko dugu sei zifra hamartar zehatzekin.

f (x) = 3 x funtzioa erabiliko dugu eta x0 = 8 puntuan garatuko dugu n mailako
Taylor en polinomioa:

√ f 00 (8) f (n (8)
3
x ≈ Pn (x) = f (8) + f 0 (8)(x − 8) + (x − 8)2 + · · · + (x − 8)n .
2! n!
(n+1
f (c) n+1

Hurbilketa honekin egingo dugun errorea |Rn (x)| = (x − 8) da, c balioa
(n + 1)!
x eta 8ren arten dagoelarik.
Funtzioaren deribatuak kalkulatuko ditugu:
√ √ √
d ( 3 x) 1 −2 d2 ( 3 x) 2 −5 dn ( 3 x) 2 · 5 · · · (3n − 4) − 3n−1
= x 3, = − x 3, = − x 3 (n = 3, 4, . . .).
dx 3 dx2 32 dxn 3n

Kalkulatu nahi dugu 3 7, 9 sei zifra hamartar zehatzekin, hau da, errorea 10−6 baino
txikiagoa izan beharko du, hau da,
(n+1
f (c)
(7, 9 − 8) ≤ 10−6

n+1
|Rn (7, 9)| =
c ∈ (7, 9, 8) guztietarako.
(n + 1)!

n = 3 denean, honako hau daukagu:



− 2·5·8 c−11/3 10 −11/3 −4 10 −3 −4
34
|R3 (7, 9)| = (7, 9 − 8)4 = c 10 ≤ 7 10 ≤ 10−7 .

4! 243 243

Ondorioz,
p 1 1 5
3
7, 9 ≈ 2+ (7, 9−8)− (7, 9−8)2 + (7, 9−8)3 = 1, 9916317033179012 . . .
12 288 20736
Esan behar da hurbilketa honeta zortzi zifra zehatz daudela.

Ingeniaritza Graduak 32 Matematika Saila

You might also like