You are on page 1of 1

Serieko zirkuituak

Izena: Maila:

1. Nola konektatzen dira seriean bi sorgailu edo gehiago? Marraztu hiru pila seriean
konektatuta (eskema elektrikoa) eta eman sorgailuak seriean konektatuta dauzkaten
gailu eramangarrien 3 adibide.
2. Sorgailuak seriean konektatzen direnean, nola kalkulatzen da guztira ematen duten
tentsioa? Zenbateko tentsioa jasaten du 3. orrialdeko esku-argiaren bonbillak?
3. Zein esku-argik argiztatzen du gehiago, pila bi edo hiru pila seriean konektatuta
dauzkatenek?
4. Nolakoa da pila zapal bat barrutik?Zenbateko tentsioa ematen du? Zergatik?
5. Zergatik konektatzen dira eguzki-zelulak seriean?
6. Nola konektatzen dira seriean hargailu bi edo gehiago?
7. Marraztu bonbilla bat eta motor bat seriean konektatuta dauzkan zirkuitu bat
(errealitatekoa, ez eskema elektrikoa). Zuk aukeratu zirkuituaren sorgailua.
8. Marraztu bi motor seriean eta pila zapal bat dituen zirkuituaren eskema elektrikoa.
9. Marraztu motor bat, bonbilla bat eta burrunbagailu bat seriean konektatuta dauzkan 9V-
eko pilak elikatutako zirkuituaren eskema elektrikoa.
10. Zer gertatzen da seriean konektatuta dauden hargailuren bat apurtzen bada? Zergatik?
Ipini adibide bat.
11. Seriean konektatutako hiru bonbilla eta 9 V-eko pila dauzkan zirkuitu batean,
zenbateko tentsioa hartzen du bonbilla bakoitzak? Zergatik?

You might also like