You are on page 1of 4

ETXEBIZITZETAKO ZIRKUITU ELEKTRIKOAK

BABES ELEMENTUAK
Energia elektrikoak bi arrisku nagusi ditu: a) Eroale edo hartuneen sutea, kontsumo gehiegi edo zirkuitulaburra dela eta. b) Elektrokuzioa edo pertsonenganako deskarga elektrikoa, zeharkako kontaktu edo deribazioa dela eta. Arrisku hauek saihesteko gailu desberdin erabiltzen ditugu: Zirkuitulaburrak saihesteko : Fusibleak eta Magnetotermikoak (EAT / PIA) Gehiegizko kontsumoak etengailua (PKE / ICP). saihesteko: Potentzia kontrolatzeko Etengailu

Deskarga elektrikoak edo elektrokuzioa diferentziala (ED / ID) eta lur elektrikoa

saihesteko:

1.1.

FUSIBLEAK

Elementu honek instalazioaren gainontzeko gailu eta apartuak babesten ditu. Gainkargen eta zirkuitulaburren kontrako babeserako gailuak dira zirkuituebakitzaile fusibleak. Joule efektuaren bidez, instalazioan tartekaturik dagoen haria (intentsitate txikiak) edo lamina (intentsitate handiak) urtzean datza. Gehienetan kartutxo batez osatuta dago. Kartutxo horrek, elementu fusiblea (metalezko hari kalibratua) dauka bere barruan, eta itzaltze-bitarteko gisa diharduen materialen batez dago inguraturik. Metalez edo fusio-puntu baxuko aleaziozkoa izaten da elementu fusiblea. Kartutxoak eta elementu fusibleak osatzen duten multzoa fusiblea eramateko euskarri babesle baten baitan dago, eta horrek fusibleak aldatzea erraztu egiten du.

1.2. MAGNETOTERMIKOAK edo Etengailu Automatiko Txikiak ( EAT / PIA)


Kanpotik ikusita erabiltzaileak etxebizitzaren banan-banan hainbat gelatako (sukaldea, egongela, gela, ) korronte-hornidura moztu ahal izateko etengailuak dira, baina propietate berezi bat dute: etengailua zeharkatzen duen intentsitatea fabrikatuta daudenerako baino handiagoa bada, deskonektatu egiten dira eta ez da beharrezkoa bere aldaketa zirkuituan automatikoki desarratu egiten diren bakoitzean. Desarra termikoa: Bimetaleko xafla bat erabiltzen du. Intentsitatea balio jakin batera (gainkarga) heltzen denean eta mantendu egiten denean balio horretan denbora minimo batean, bimetala berotzen da eta xaflak tolestu egiten dira zirkuitua zabalduz. Desarra magnetikoa: Elektroiman bat erabiltzen du tentsio oso altu edo zirkuitulaburrak detektatzeko: elektroimanaren bobinaren nukleoak elementu bat erakartzen du zirkuitua zabalduz.

1.3. POTENTZIA KONTROLATZEKO ETENGAILUA (PKE / ICP)


Erabiltzaileek kontsumitzen duten potentzia kontratatutakoaren neurrikoa dela kontrolatzeko, enpresa hornitzaileak gailu horiek erabiltzen ditu. Kontratatutako potentziaren gainetik kontsumituz gero, hornidura eteten du. Gailu horiek etengailu magnetotermikoak dira. Etengailu horien kaxa nagusiaren alboan jar daiteke instalazioak txikiak direnean, baina betiere bereizita jarri behar dira; kaxa zigilatu egin daiteke da. Potentzia-kontratazio motak, beharren araberakoa:

Gutxienekoa: Ertaina: Gehienezkoa: Berezia:

3000 watio. 5000 watio 8000 watio kasu bakoitzean adierazi behar da.

1.4.

ETENGAILU DIFERENTZIALA (ED / ID)


Bere helburu nagusia pertsonak deskarga elektrikoetatik babestea da.Kanpotik ikusita, Etengailu Automatikoen itxura dute, intentsitate-horniketaren etenaldia ahalbideratzen. Bere funtzionamendu zuzena den ala ez egiaztatzeko duten froga-sakagailua izatea dute ezaugarri. Etengailu hauek deskonektatu egiten dira automatikoki babesten duten zirkuituan energia elektrikoaren ihesaren bat detektatzen dutenean.

Esaterako, eroalearen isolatzaile-zorroan zuloren bat agertzen bada, lurrera deribazio bat gerta liteke pertsonak batek ukituko balu. Halako kasu batean, etengailu diferentzialak ihesa detektatzean aktibatuko zen eta berehala moztuko zuen energiaren horniketa, ondorio desatseginak saihestuz. Diferentzial batek dituen ezaugarriak : * Gehienezko korronte onargarria: Etengailu diferentziala zeharka dezakeen korrontearen balio maximoa. * Sentikortasuna: Zirkuituan sartu eta irten egiten den korronteen arteko diferentziaren balio maximoa. Bere balioa babestu behar den instalazioaren araberakoa izango da. Hiru balore bereizten dira: Sentikortasun handia: Sentikortasun ertaina: Sentikortasun txikia: 30 mA. 300 mA 500 mA kontaktua

Adibidea: Diferentzial baten eskema elektrikoa. Zeharkako detektatzen denean, elektroimana deskonektatu egiten du zirkuitua.

Is Ie < 30 mA, funtzionamendu egokia duenean, lurrera deribaziorik edota kontaktu faltsurik egon ezean. Id bada lurrera deribatzen den korrontea zeharkako kontaktua gertatuz gero, uhin labeak normalean behar dena baino korronte gehiago kontsumituko du,

beraz, Is (Ie + Id)> 30mA, eta diferentziala desarratu egiten da zirkuitua deskonektatuz.

1.5.

SINBOLOGIA:

1.6.

AGINTE- eta BABES-KAXA NAGUSIA (ABKN)


Erabiltzailearen banatze-linea kontagailuan hasi eta kaxa honetan amaitzen da. Kaxa honetan etxebizitzako zirkuitu elektrikoetako babes-elementuak daude, baita gure segurtasuna bermatzen duten babeselementuak ere. Aginteeta babes-kaxa nagusia erabiltzailearen etxebizitzan edo lokalean izaten da, banaketa-linea etxean sartzen den puntutik ahalik eta

gertuen. Potentzia kontrolatzeko etengailua beste kaxa batean izaten da. Instalazio txikietan (etxebizitzak, lokal txikiak) ABKNn itsatsita egon daiteke kaxa hori, baina funtzio guztiz ezberdinak betetzen dituzte. Kaxaren kokapena ITC-BT-17 jarraibideak zehazten du; besteak beste, ezaugarri hauek bete behar ditu:

Etxebizitzetan, kaxa sarrerako atearen ondoan kokatu behar da, eta inoiz ez geletan edo komunetan. Lokaletan edo lantegietan, sarrerako atetik ahalik eta gertuen jarri behar da.

You might also like