You are on page 1of 1

Galdegaia ariketak

Esan ondorengo perpausetako galdegaia zein den eta zergatik den azaldu.

1. Mikelek atzo esnea edan zuen.


2. Mutiko hark euskaraz ongi zekien.
3. Mutiko hark ongi euskaraz zekien.
4. Nik hura banekien.
5. Aitona erori egin da.
6. Madrilgoek Haritz pozik ikasketaburu izendatu dute.
7. Gerrillarien burua Ruandako armadak harrapatu du.
8. Anek oinetako berriak ahizparendako erosi ditu.
9. Liburuaz gustura mintzatu ginen atzo hitzaldian.
10. Gu, atzo, hitzaldian, gustura liburuaz mintzatu ginen.
11. Ainarak goxokiak bere lagunarendako erosi ditu.
12. Zinegotzi Mikelen adiskidea egon zen Durangon.
13. Horrek euskara ederki daki.
14. Haiek euskara bazekiten.
15. Nerea gelditu da etxean.
16. Neuk egin ditut ondo.
17. Angel hementxe dago.
18. Astuna omen da baina ekarri dakar.
19. Lapitza apurtu egingo zaizu.
20. Gaur zaborra Mikelek jaitsi du kalera.
21. Badakizu nor den?

You might also like