You are on page 1of 1

1.

-“-Jakina da ondasunak galdu egin daitezkeela; beraz, ondasunak izan eta maite
dituena ezin daiteke inondik ere zoriontsua izan.
Amore eman zuen ondorio horren aurrean. Eta orduan adierazi zuen amak:
-Ondasun horiek galduko ez dituela ziur egon arren, hala eta guztiz ere, ezin du haiekin
ase, eta are zoritxarrekoagoa da, behartsuagoa baita.
Nik erantzun nion:
-Eta zer deritzozu ondasun horiez gainezka bizi denari, baina bere nahiei muga bat
jarri eta neurriz bizi denari eta duenarekin pozik? Ez al zaizu zoriontsua irudituko?
-Ez da izango gauza haiengatik –erantzun zuen berak- baizik eta haietatik gozatzen
duen neurritasunarengatik.
-Oso ondo –esan nion nik-; nire galderak ez du beste erantzunik onartzen eta zuk ez
zenukeen beste modu batean erantzun behar. Ondorio gisa esan dezagun, bada, zoriontsu izan
nahi duenak ondasun iraunkorrak eskuratu behar dituela, zoritxarrak kenduko ez dizkion
ondasunak”.

43.or. 2. zutabearen hasieran

You might also like