You are on page 1of 1

Finantza Kontabilitatea 2021/2022

ZEREGINA: Errentamendu finantzarioa (leasing)

Izen-abizenak: …………

1. ARIKETA: GU, SA enpresak lantegia garbitzeko makina bat alokatzen du. Datuak hurrengoak dira:
• Makinaren arrazoizko balioa: 19.000 €.
• Bizitza erabilgarria: 5 urte.
• Kontratuaren data: X1-01-01.
• Urteko kuota, abenduaren 31n ordaintzen dena: 5.112,15 € (+BEZ %21).
• Urteko segurua: 300 € eta urteko mantentzea: 500 €.
• Finantza amortizazio taula hurrengoa da:
ORDAINTZEKE
ITZULITAKO ORDAINTUTAKO KUOTAREN
URTEA DATA DAGOEN
KAPITALA INTERESAK ZENBATEKOA
KAPITALA
19.000,00
1 X1-12-31 3.112,15 2.000,00 5.112,15 15.887,85
2 X2-12-31 3.423,37 1.688,78 5.112,15 12.464,48
3 X3-12-31 3.765,70 1.346,45 5.112,15 8.698,78
4 X4-12-31 4.142,28 969,88 5.112,15 4.556,50
5 X5-12-31 4.556,50 555,65 5.112,15 0,00
19.000,00 6.560,76 25.560,75

Errentariaren ikuspuntutik, hurrengoa eskatzen da:


a) Leasing mota. Arrazoitu.
b) X1-01-01, kontratuaren sinaduraren idazpenak.
c) X1-12-31, lehengo urteko kuotaren ordainketa gehi mantentze eta seguru gastuak.
d) X1-12-31, makinaren amortizazioa.
e) Kontratua 2 urtekoa balitz, zein motatako leasinga izango litzateke? Arrazoitu.
Mantentze eta seguru gastuez gain 2.000 €koa izango balitz urteko kuota bakoitza, egin
beharreko idazpena.

2. ARIKETA: BAKOITZA 100.000 € kostatu zaigun bi kamioi eskuratu dugu finantza leasing bidez.
Bost urtetarako sinatu dugu kontratua eta honen amaieran kamioiak eskuratzeko aukera dugu bakoitza
5.000 € ordainduta. Kontratua x0-12-31an sinatu dugu eta urtero ordaindu behar dugun kuota
51.121,52 € da (+BEZ %21). Kamioien bizi baliagarria 8 urtetakoa da eta ez dute hondar baliorik.
Eragiketaren interesa %10ekoa da.
Finantza amortizazio taula hurrengoa da:
AMORTIZATUTAKO ORDAINTUTAKO KUOTAREN ORDAINTZEKE
URTEA
KAPITALA INTERESAK ZENBATEKOA DAGOEN KAPITALA
x0/12/31 200.000,00
x1/12/31 31.121,52 20.000,00 51.121,52 168.878,48
x2/12/31 34.233,67 16.887,85 51.121,52 134.644,81
x3/12/31 37.657,04 13.464,48 51.121,52 96.987,77
x4/12/31 41.422,74 9.698,78 51.121,52 55.565,03
x5/12/31 45.565,02 5.556,50 51.121,52 10.000,01

Errentariaren ikuspuntutik, hurrengoa eskatzen da:


a) x0-12-31, kontratua sinatzean egin beharreko idazpena.
b) x1-12-31, egin beharreko idazpen guztiak.
c) x2-12-31, egin beharreko idazpen guztiak.
d) x5-12-31, erosketa aukerari aurre egin baino lehen, nola daude kontuak balantzean?
e) x5-12-31, erosketa aukerari aurre egiten dio.

You might also like