You are on page 1of 1

2023 ekaina

Greban parte hartzea ez da delitua


LABetik gure elkartasuna adierazi nahi diegu datozen hilabeteetan Tubacexeko
grebaren ondorioz auzipetutako 7 pertsonei. Auzipetutako 7 pertsonen artean
Tubacex-eko langileak daude eta baita eskualdeko bizilagunak. Tubacexeko grebaren
ondorioz kaltetutakoen eta auzipetutakoen kolektiboak jakitera eman duenez, 20
urteko espetxe-zigorra eskatzen diete guztira greban parte hartzeagatik, eta
epaiketetako batzuk laster izango dira.

Horrez gain, ezin konta ahala isun, mehatxu eta neurriz kanpoko egozpen jasan behar
izan dituzte langileek greban zehar eta grebaren ondoren. Izan ere, zigor eta egozpen
bakoitza modu indibidualean gauzatu bada ere, guztion borroka kolektiboaren
aurkako eraso zuzena izan dira.
Greban parte
hartzea ez da Leporatzen dizkieten gertaerak muntaia judizial berri bat dira, Tubacexeko grebatik
delitua sortutako elkartasun guztia kriminalizatzeko.

LABetik gure Argi utzi nahi dugu hori guztia kriminalizazio-estrategia bat besterik ez dela, hainbat
elkartasuna adierazi boterek egiten dutena Tubacexeko greban aktiboki parte hartu zuten eta horretarako
nahi diegu datozen eskubideak defendatu eta erabili zituzten langile guztiak zapaltzeko.
hilabeteetan
Jasaten ari garen jarduera guztiekin, errepresioaren mezua bidali nahi badute ere, guk
Tubacexeko
oso argi daukagu: langileen borroka kriminalizatzen saiatu arren, zure lanpostuaren eta
grebaren ondorioz
lan-eskubideen alde borrokatzea ez da delitua.
auzipetutako 7
pertsonei Errepresioaren aurrean, batasunak eta elkartasunak izan behar dute beti gure
erantzuna. Tubacexeko grebarekin langileek egiaztatu ahal izan duten bezala,
Auzipetutako 7
bidegabekerien aurrean langileen borroka da bide bakarra.
pertsonen artean
Tubacex-eko Horregatik guztiagatik, prozesu judizialetan auzipetutako guztiak absolbitzeko eskatzen
langileak daude eta dugu. Eta beren borroka sindikalaren ondorioz langileen aurkako abiatu dituzten
baita eskualdeko prozesu eta jarduera guztiak bertan behera uztea eskatzen dugu. Orain arte bezala,
bizilagunak elkartasunez eta borrokaz erantzungo dugu!

LABetik dei egiten dizuegu ekainaren 11an, 12:00etan Laudioko Tubacex-eko


lantegiaren aurrean egingo den agerraldira joateko.

Era berean, hemendik aurrera egiten diren deialdietan parte hartzeko deia ere luzatu
nahi dizuegu.
Telefónica

You might also like