You are on page 1of 3

EUSKARAREN HISTORIA II

Testutegia (2020/2021)

Anonimoa: Arrasateko erreketaren kantua(k)


ITURRI NAGUSIA: Arriolabengoa (2006: 209-222)
1448ko ekainaren 23an, San Juan gauaz, Arrasateko hiria hainbat egunetan setiaturik izan
ondoren, azkenean su eman zioten Pero Velez Gebarakoaren agindupean ziren ganboarrek, barruan
oñeztarrak zeudela. Gomez Gonzalez Butroeko jaunak ―oñeztarren buruak― hiriaren ateak itxi eta
barruan eustea erabaki zuen, ganboarrak eurak baino askoz gehiago zirelako. Oñeztarrei kanpotik
laguntza iristen ari zitzaiela ikusirik, ganboarrek su eman zioten hiribilduari. Suak berehala irentsi zituen
kale estu haietako etxeak eta Gomez Gonzalez hila gertatu zen hiriko ate batetik ihes egitean, bai eta
Juanikote semea eta Presebal iloba ere. Ibarguen etxeko jaunak jaso zuen oñeztarren buruzagiaren hilotza
eta alargunari eraman zion.
Arrasateko erreketak zirrara handia eragingo zuen garaiko eta ondoko gizartean, guganaino iritsi
diren historialarien lanak lekuko (Lope Garcia Salazar, Mendieta, Garibai). Ibarguen-Cachopín kronikan
43, 79, 117 eta 167. koadernoetan aipatua da, eta “Arrasateko erreketaren kantuak” 43 eta 79.
koadernoetan.
79. koadernokoak Juan Carlos Guerrak aurkitu zituen 1881ean, Madrilgo Biblioteka
Nazionalean, eta 1921ean argitaratu, Jose Manterola bere lagunak 1883an Euskal-erria aldizkarian ―
akats ugarirekin baina― lehenengoz atera eta gero. Ondorengo edizioa Mitxelenak eta Rodriguez
Herrerok (1959) egin zuten, eta honetan oinarritu zen Mitxelena Textos Arcaicos Vascos-eko (1964)
edizio kanonikoa. Arriolabengoak (2006) berrikuntza gutxi batzuk egin ditu berean, Mitxelenak
emandako interpretazio eta proposamen gehienak aintzat hartu baditu ere.
Ediziogile guztiok 79. koadernoko kantuak bakarrik eman zituzten, beraz, Madrilekoak;
43.ekoak Bizkaiko Foru Artxiboko liburuki batean ediren eta lehenengoz argitaratu zituen
Arriolabengoak (1996).
43. kuadernoko pasartea Ibarguenek bere eskuz idatzia da. Jatorrizko testua 1574. urte inguruan
idatzia da. 79. kuadernokoa, ordea, askoz geroago idatzia da, 1610 inguruan, beste esku batzuek kronikari
gehituta.
“Arrasateko erreketaren kantua(k)” ahozko tradizioko testua da; honek esan nahi du ahoz
kantatuta entzun eta entzunda buruz ikasi eta ondoko belaunaldietara transmitutako testua dela. Honelako
testuek bi ezaugarri nagusi dituzte: aldakortasuna eta arkaismoen ezohiko iraupena. Aldakortasuna,
etengabe bertsio ezberdinak sortzen direlako ahoz aho transmititu ahala: ahaztu, oharkabean edo nahita
aldatu… (ikus pp-ean “Andre Emilia”). Arkaismoen iraupena, buruz ikasi bezala berriz kantatzen diren
heinean, aspaldiko hizkuntzan zeuden arkaismoak, batzuetan jadanik zeharo galdu direnak, mantentzen
dira (errimak gorde ditu “Ana Juanixe” baladako -rean ablatiboak: ikus pp-ean).
79. koadernoko testua Mitxelenak (1964) kantu bereko zatiak bailiran aztertu bazuen ere,
Arriolabengoak uste du lau kantu direla forma zein edukiagatik. Gure ustez, gogoan izan behar da
horrelako ezberdintasun eta etenak ez direla ezohikoak erromantze edo baladetan. Honegatik, uste dugu
datu gehiago edo azterketa zehatzagoak izan arte, hobe dugula denak elkarrekin ematea.
Gomez Gonzalez eta bere ahaideen heriotza da narrazioaren ardatz nagusia. Arriolabengoaren
ustez, 2. eta 3. zatiak ganboarren ikuspuntutik osatuak dira, heriotza horietaz isekaz ari direlako. Azken
zatia (Argy izarrac urten dau…), aldiz, lirikoagoa da egituraz eta tragikoagoa edukiz. Bertsoen neurria,
orduko askatasun metrikoa gorabehera, aski homogeneoa da, bataz beste bertsoko 8 silaba, garaiko
erromantzeen antzera. Errima ere erregular xamarra da. Hala ere, ahoz aho igaro izanak eta urteen
joanean kopistek egindako berrikuntza eta akatsek han eta hemen desitxuratu dituzte, metrika eraldatuz
eta inoiz edo behin mezua nahasiz.
Edizioak
Mitxelena, Koldo, 1964, “Cantares de la quema de Mondragón”, Textos Arcaicos Vascos 166, 37-
47.
Arriolabengoa, Julen, 2006, Ibarguen-Cachopín kronika. Edizioa eta azterketa. Gasteiz:
UPV/EHUko tesia.
―, 2008, Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan. Testu zaharren ediziorako kontribuzioa. Bilbo:
Euskaltzaindia & BBK Fundazioa.

Blanca Urgell (2021-02-12)


LEKUKOTASUNAREN ITURRIA: Mitxelena TAV § 3.1.7 (eskolarako egokitutako bertsioa)

[G]al1 didila Vnçueta ta Vergara. 25 Erre deçagu[n] Mondragoe,


[Ç]aldibarrec bere partea debala. 2 Lasterreon sar gayteça[n]
[A]ramayo, suac erre açala. Cantoeco çarçayqueran.
[T]a sumi a[ça]la3 Gurayarra, Aen bizar[r]ac ycara çirean.
5 Cerren ceuren jauna ez cençan4 empara. Armacaz ezin eguien leg[u]ez eçer,
――――― 30 Ganboarroc su emaytean
Asi dira, ta onegaz vrten daude beralan
Gomez andia çan arren, 5
Oñeztar barruangoac
An çan Presebal bere,
Çein erre ez citeçan.
Bay Joanicote bere.
Gomiz Gonsalu[c]h bertan çan,
Madalenaan6 an7 ey dauça
35 Beragaz Presebalen caltean
10 Viola tronpeta bague.
Joanicoc eta beste ascoc
Gomizec asco lagunic,
Eudela parte bertan.
Çabal arabaarric,
―――――
Guipuz hondo ederric,
Oyn arroc çi[tu]an luma
Vizcaytar vrduri gogor[r]ic.
Oçaetaco jaun gazteac;
15 Ez diaço bacarric,
40 Laster baten ygaro çan
Çe an daz Presebal ylic,
Vraz alde bestea[n].
Jaunicotegaz lagunduric,
Ama bereac esaeusan:9
Chibuluen ospe bagueric,
Semea, çer doc orrelan?
Ez vrrun Maloguenic. 8
Çaurietan curadu eta,
―――――
45 ama, nagoçu oera.
20 Argui yçarrac vrten dau Egun bein vr jarruta
Çeruan goyan ostançean; Ganboar seme lasterra,
Bergararroc asi dira Are bere10 lasterrago
Trajioe baten azmaçean, Abendañuje Motela.
Euroen artean dioela: 50 Esquerric asco emayten deusat
Andra Santa Maiñ[ari]:11
1
Gal: Arriolabengoak Il, baina bertsio Bera axeyçat12 sartu eta
zaharrak ere (43. koad., I: 555) Gal dio: Esera bidaldu nau ni.
kasualitatea ote?
2
43. koadernoko bertsioan dabela.
3
Jat. tatxaturik. 43. koadernokoan
sumyasalac.
4
Jat. cencan.
5
Beharbada Gomez andia [an] çan arren
zuzendu behar (baina ez ezinbestean,
9
lerroak ez baitu silaba gehiago behar). Jat. esacusan. Mitxelenaren zuzenketa;
6
Arrasaten bada (edo bazen) Madalena Arriolabengoak esaeusan irakurri egin du,
zeritzan ate bat. Arriolabengoak ostera.
10
Madalenean. Jat. ara bere. Mitxelenaren zuzenketa.
7 11
Agian an soberan dago. Orduan han zen elizari Santa Marina
8
Kronikak azaltzen du Maloguengo omen zeritzan. Arriolabengoak: santamairi.
12
errequea deritzan leku batean hil zituztela. Ez dakigu zer den.
EUSKARAREN HISTORIA II
Testutegia (2020/2021)

Blanca Urgell (2021-02-12)

You might also like