You are on page 1of 3

GARTXOT

Gartxot , XI. Mendean bizi zen. Nafarroako Erdi Aroko euskal poeta edo bardoa izan zen. Seme bat zeukan, Mikelot deitzen zen. Bere lanbidea abestea eta kontatzea nahi zuena jendea entzuteko zer zen Euskal Herria berarentzat. Bere kondaira hau da: XII.mendean Orreagoko fraideeak Mikelot, Gartxoren semea bahitu egin zuen, bere ahotsa oso ederra zen eta kanta egiteko oso ona zen. Mikelot fraide bat bezalakoa bihurtu nahi zuten. Gartxot bere bilan joan zen, Mikelot hartu eta Itzaltzu mendira joan ziren biak, baina Mikelot eta Gartxot Zaraitzuko jaunak harrapatu egin zituen. Fraideak Mikelot hartu baino lehenago, Gartxoren bere semea hil egin zuen. Orduan, Gartxot kondenatu egin zuten, bizitza osoan dorre batean. Baina, usoek limosna ematen zioten eta ez zen gozez hil, baina 1110eko apirilean hil egin zen. 2003an komiki bat egin zen kondaira hauekin eta geroagoa, 2011n pelikula bat egin zen. Benito lertxundi, abesti bat egin zuen eta itzaltzuko bardoa deitzen da abestia eta abestian bardaren bizitza abesten du. Abesti zait bat hau da: Ehunka uso Elkorretako inguruetan Itzaltzuko bardoaren bila etsipenetan. Gari ttanta bana dute mokoetan ezarri ahal izateko Gartxoten ezpainetan.

Elkorretaren gailurrean irakatsi huen, nor bere lurrean maizter izatea zein garesti ordaintzen den.

Lur minak eragindako zina, lur ikararen mugikortasunean ere zein iraunkorra den.

Atzaparka bat lurrez hire seme maitearen abots gardena itoaz nola herri bakoitzak bere defuntuak lurperatu ohi dituen.

Bainan hik Gartxot ez huen Abraham baten ohorerik eta Mikelot euskal epikaren erresinola lurrari eskeni behar izan hioken opari. Atzerriko latin zaleen uztarpean biraozko hizkuntza basatiaz kantatzea ez baizen zilegi.

Ez duk eremu hauetan aingeru zerutarrik Otsaburu zakur anaikorra ez besterik, nork lehunduko dik bada hire nahigabea gure lur gozoak ez ezik.

Arrano igarlea hor hago zeharka begira heriotzaren getari. Hire hegalaren azpian joan nahi nikek, hire xirularrutik iheska irriztan joandako eresien bila gure adimena hire oroitzapenez sendotu dedin.

Ai Frai Martin, hire zitalkeriak bardoa hilen dik bainan haren sumindura hilezkorra ondotik izango duk eta hire maitinak deabruak kantatuko dizkik.

You might also like