You are on page 1of 2

GRAL PROPOSAMENA

Genero Ikuspegia Musikan Lehen Hezkuntzan

Emakumeen presentzia musika egileen artean nabarmena ez izateak ez du esan nahi


historian zehar emakume egileak ez dinerik egon. Izan ere, emakume musikagileak eta
pedagogoak egon badira ere, ez dute merezi izan duten errekonozimendua jaso. Horien
artean Maria Elena Walsh, Nadia Boulanger eda Kajia Saariaho.

Modu berean, gaur egun oraindik, hezkuntza arloan helarazten diren erreferente asko
gizonezkoak dira eta gizartearen beste sektoreetan gertatzen den bezala (siderometalurgian
edo mekanikan) inguru musikalean belaunaldi berriak ez dituzte emakume musikagileen
referenterik. Horren ondorioz, helduaroan ogibide bat aukeratzeko orduan, ikasleak ez dute
beren burua lan horietan ikusten erreferentzia faltak direla eta.

Horrez gainera, aipatzekoa da musika munduan ezagutzen ditugun emakume gehienak


irakaskuntzara bideratu zuten haien lana. Izan ere, historian zehar emakumeak zaintzara
bideratutako lanak burutu behar izan ditu eta horien artean, musika arloan, aurkitzen
zituzten oztopoak direla eta, interpreteak ez ezik, irakastera zuzenduta zeuden.

Horri esker, gaur egun, musikagile eta irakasle bikainak izan ziren emakumean aurkitzen
ditugu. Horren adibide argia aurreko mendean Mendebaldeko Europan bizi izan zen Nadia
Boulanger da; Erromako konposisio saria irabazteaz gain (Debussy eta Ravel konpositore
ospetzuak bezala) Pariseko Kontserbatorio Nazionalean lan egin zuela kontuan hartuta.
Honek, gizonezkoetan jakintzak ematen zituzten ahalmenak ikusita, bere inguruko
konbentzioak apurtu behar izan zituen bere lana aurrera eraman ahal izateko. Hau da,
Saariaho moduan, pianista ezinhobe honek, bere generoarekin negoziatu behar izan zuen
gizonezkoen antza bereganatuz botere jarrera lortu ahal izateko. Izan ere, musika munduan
musikagile gehienak gizonezkoak zirela kontuan hartuta, gogor ekin behar izan zion bere
lanarekiko errekonozimendua lortzeko eta salbuespena ez zela frogatzeko.

Maria Elena Walsh-en kasuan berriz, aurreko mendean Hego Amerikan bizi izan zen idazle
eta kantautorea "María Elenak idatzitakoak bere generoan garai guztietako obrarik
garrantzitsuena eratzen du, Lewis Carrollen Alizia lurralde miresgarrian edo Pinotxorekin aldera
daitekeena. Obra horrek poesiaren eta haurtzaroaren arteko harremana ulertzeko modua irauli
zuen". (Clarin, 2017).

Lan honekin beraz, Nadia Boulanger eta Maria Elena Walsh-ek egindako eginkizun
pedagogikoaren inguruko hausnarketa egingo dut eta hauen lana agerian jartzeko eta
balioarazteko Lehen Hezkuntzan jorratzeko jarduerak proposatuko ditut autore hauek
hezkuntza kontestura bereganatzeko helburuarekin.
Bibliografía:

Liska, M. (2018). Biografías sobre mujeres músicas: tramas de género y sexualidad en los
significados de la obra musical de María Elena Walsh. Descentrada, 2(2), e056-e056.

Garralón, A. (1996). María Elena Walsh, o el discreto encanto de la tenacidad. CLIJ: cuadernos de
Literatura Infantil y Juvenil, 9(80), 44.

Walsh, M. E. (2015). El reino del revés. ALFAGUARA I..

You might also like