You are on page 1of 2

11.

unitatea

Izena Data
ZABALTZEKO

Denboraren eraztunak
Moztutako zuhaitz baten enborrari
erreparatuz gero, eraztun
zentrokidez osatuta dagoela
ikusiko duzu. Zuhaitzen enborrak
urtero loditzen dira, enborrari
eraztun bat gehituz. Urte
eguzkitsuetan eta ur askoko
urteetan eraztunak lodiagoak
izaten dira. Ingurumen-baldintzak
zuhaitzarentzat hain egokiak ez
direnean, berriz, eraztunak
estuagoak izaten dira. Hori
horrela, zuhaitzen eraztunak
ingurumen-artxibo bihurtzen direla
esan dezakegu, haiei begiratuta
urte jakin bateko klima nolakoa
izan zen jakin baitezakegu.
Zuhaitz batzuk milaka urtez
bizitzen dira; esate baterako,
pinuak eta sekuoiak. Horiei esker, beraz, azken 8.000 urteetan gure planetako leku
jakinetan zer klima-aldaketa gertatu diren jakin dezakegu.
Zuhaitzen eraztunak aztertzen dituen zientziak dendrokronologia du izena, eta oso
baliagarria da arkeologoentzat. Arkeologia-aztarnategietan zurezko objektuak
aurkitzen direnean, dendrokronologiari esker jakin dezakegu zur hori eman zuen
zuhaitza noiz moztu zuten. Esate baterako, etxe bateko habeetako egurra aztertuz,
etxe hura noiz eraiki zuten jakin dezakegu.

1 Zein da testuko ideia nagusia? Markatu.

Zuhaitzen eraztunen azterketa.

Klima-aldaketak.

Zuhaitzen adina.

84 Fotokopiatzeko materiala © 2012 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.

372856 _ 0084-0093.indd 84 12/07/12 12:22


11. unitatea

2 Zer da dendrokronologia? Azaldu, zure hitzak erabiliz.

ZABALTZEKO


3 Testuan irakurri dugu zuhaitzen eraztunak ingurumen-artxiboak direla. Zergatik


diogu hori? Azaldu.

4 Marraztu nolakoak izango liratekeen 2001ean jaio eta gaur moztu duten zuhaitz
baten eraztunak. Kontuan izan 2005. urtea oso eguzkitsua eta euritsua izan zela.

5 Zure ustez, garrantzitsua al da antzinako klimaren berri izatea? Zergatik?

Fotokopiatzeko materiala © 2012 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L. 85

372856 _ 0084-0093.indd 85 12/07/12 12:22

You might also like