You are on page 1of 7

1B maila

Haurrak
Aisialdia

At aza honet an
jolasaren ezaugarriez
arituko gara.

Horret arako:

a. Jolasa et a jokoaren
arteko aldeez hitz
egingo dugu, et a
artikulu baten zatia
irakurriko honet az zer
dioen ikusteko.

b. Txikit ako
esperientzia baten
berri ematen duen
testua irakurriko
dugu et a gure
esperientziak
kont atuko ditugu.

T XIKITAKO
JOLASAK
ATAZAK

PROZEDURA:

A ataza: zer da jolasa?


Atazaurrea: jolasa eta jokoaren arteko aldeez usteak azaldu
Jokoa eta jolasa hitzak ezagunak egiten zaizkien galdetu ondoren, talde txikietan bildu, eta, “Jokoak eta jolasak"
ariketako irudiak lagun, jokoa eta jolasak euren ustez zer diren pentsatuko dute (3. or.).
Ateratako ondorioak azalduko dizkiegu gainontzekoei.

Ataza: artikulu zati bat irakurri eta jolasa eta jokoaren arteko aldeak topatu
"Bizitza, joko arriskutsua" artikuluaren zatia irakurriko dugu (4. or.), eta, irakurri ondoren, jokoaren eta jolasaren
arteko aldeak argituko ditugu guztion artean.
Talde bakoitzak jokoen eta jolasen adibideak topatuko ditu, eta gainontzekoen aurrean azalduko dute pentsatutakoa.

Gramatika eta diskurtsoa: jolasen izenak ikasi


“Jolasean” ariketan (5.or.) jolasen hainbat izen izango ditugu multzo batean, bakoitza dagokion irudiari lotzeko.
Behin hitzak eta irudiak lotuta, esaldi batzuk idatziko ditugu hitz horiek erabilita.

B ataza: txikitako jolasak


Atazaurrea: txikitako jolasak zerrendatu
Aurreko zerrenda oinarri, txikitan zein jolasetan jarduten genuen esango dugu. Horiez gain, besteren bat gehituko
genukeen esango dugu.
Indio eta bakerotan jolasten ginen esango dugu, eta jokoa zertan zetzan argitzen saiatuko gara.

Ataza: testutik ateratako informazioarekin taula bete eta bakoitzaren esperientzia kontatu
"Bizitzaren pasartea" irakurriko dugu (6. or.), eta taula batean datuak jasoko ditugu.
Datuok ondoko ikaskidearekin batera begiratu ondoren, bakoitzak bere esperientzia kontatzeko eskema osatuko
du, testuan erabilitako eskemaren antzera.
Binaka jarrita, gure txikitako esperientzien berri emango diogu elkarri. Daturik harrigarrienez hitz egingo dugu
guztion artean.

Gramatika eta diskurtsoa: "behar izaten" aditz forma lantzeko adierazpenak osatu
Txikitako kontuak azaltzeko, "Behar izaten nuen" eta antzeko aditz formak erabiltzea ohikoa da. "Bizitzaren
pasartea" testuan agertutako batzuk irakurriko ditugu, eta hainbat hitz erabilita, txikitako kontuak gogoratuko
ditugu, adierazpen batzuk idatziz "Zer egin behar izaten zenuen?" ariketan (7.or.).
Egindakoa baloratu.

Atazaostea: nagusitako jolasak zerrendatu


Ikasleei galdetuko diegu: orain ez al gara jolasten? Gaur egun zertan jolasten gara? Horretaz hitz egingo dugu.

2
JOKOAK ETA JOLASAK

Gaztelaniazko "juego" hitza bi modutan adierazten da euskaraz: JOKOA ala JOLASA. Badakizu zer den
bakoitza? Hemen adibide batzuk dituzu: alde batean JOKO batzuk, eta bestean JOLAS batzuk. Badakizu zein
den aldea?

JOKOAK JOLASAK

DADOAK
JO S TAILUAK
D OMINOA TXINGOAN
IBILTZEA

ZALDITXOTA N
K A R TA K XA K E A JOLASTEA

SO K A-SALTO A N
ARITZEA

Adibide hauek ikusita... zein da jokoen eta jolasen arteko aldea? Zer da JOKOA eta zer JOLASA?

........................................................................................................................................................
........................................................................................................................................................
........................................................................................................................................................
........................................................................................................................................................
........................................................................................................................................................
........................................................................................................................................................
........................................................................................................................................................

3
BIZITZA, JOKO ARRISKUTSUA

Irakurri artikulu batetik atera dugun zatitxo hau, eta esan zeintzuk diren jokoaren eta jolasaren arteko aldeak:

Bizitza, joko arriskutsua


Jokoa eta jolasa dira artikulu honen gaia. Hitz horien esanahia
antzekoa da, ez, ordea, berdina, nahiz eta gaztelaniazko "juego"
hitz bakarrak biak adierazi: jolasa eta jokoa. Pertsona, batzuetan,
jolasean ari da, beste batzuetan jokoan, baina jokoak ere badu
sarritan jolas-ukitua. Jolasean aritzea dibertitzea da, besterik
gabe, ezeren truke eguneroko errealitate gordinari ihes egiteko.
Esate baterako, kirola egitea berez atsegina da, besterik gabe.
Gozamena eragiten du sarritan, guruin endorfinoen sekrezioei
esker. Beste batzuetan, jolasak gogo edo espiritu mailakoak izan ohi dira,
adimenarekin edo emozioekin lotuagoak.
______________________________________________________

Baina, gaztelaniazko "juego" hitzak badu, esan bezala, beste esanahi bat
ere, ez dela jolas hutsa adierazten duena. Askotan, pertsona ez da
jolasean ibiltzeagatik ibiltzen, beste interes batzuk ere sartzen baitira
jarduera ludikoan: dirua, ospea, ohorea, bere burua besteen gainetik
ikustea, besteak baino trebeagoa izatea, besteak garaitzea,... Motibo
horiek indar handikoak izaten dira, eta mendean har dezakete pertsona
gaixotzeraino, ludopatiaren atzaparretan atxikita geratzeraino. Esan beharra
dago ludopatia oso hedatua dagoela munduko gaur egungo giroan.

Taldeka, topatu jolasaren eta jokoaren adibideak:

JOLASA JOKOA
Adibidez: soka-saltoan ibiltzea, Adibidez: musean ibiltzea, futbolean
kaniketan ibiltzea,... ibiltzea, frontoian dirua jokatzea,...

4
JOLASEAN

Zein da irudi bakoitzari dagokion hitza? Ea asmatzen duzun!

1. Mutil honek 2. Neskatila hau 3. Mutiko hau 4. Bi mutil hauek


_________________ ______________ ______________ _________________
______________ du. __________ dabil. _________ibili da. _____________dabiltza.

5. Neska-mutil hauek 6. Hauek, berriz, 7. Neskatxa hau 8. Beste neska hau


_________________ _______________________ ______________ ___________________
____ jolasean ari dira. _______________ dabiltza. _______ dabil. ______ jolasten ari da.

KOIXO-KOIXOKA (HANKA BAKARREAN, TXANTXURRIKA)

FUTBOLEAN

KINKINEAN, KINKINKA

TXIRRISTAN

KANIKETAN (KANIKAKA EGIN)

9. Duela gutxi, 10. Auzoko umeak SOKASALTOAN


ume talde bat hona etortzen dira
_____________ _________________ INDIOTAN
________ ibili da __________ ibiltzera.
panpina honekin. AMAKETAN

AIREZKO BUELTA EGIN (ZILIPURDIKA IBILI, TXIRIBUELTAKA IBILI, TXUTXU-

RRUNBUELTA EGIN, KIKUNBEHERA EGIN)

HARRAPAKETAN

Esaldi pare bat idatzi hitz hauek erabilita.

Adibidez: “Txikitan ni ez nintzen amaketan ibiltzen”


- ..........................................................................................................................................
- ..........................................................................................................................................

5
BIZITZAREN PASARTEA

Irakurri Edurne Ormazabal irrati esatariak kontatu digun pasadizo hau, eta bete beheko taulan falta diren datuak.
Gero, kontatu zure esperientzia, eskema bera erabilita:

BIZITZAREN PASARTEA
EDURNE ORMAZABAL
Nik txikitatik ezagutu behar izan nuen emakume izateak ekarri
dezakeen diskriminazioa. Zazpi anai-arreba gara eta ni neu
zaharrena. Ni baino urtebete eta bi urte gazteagoak, Ion eta
Xabier, anaiak eta jolaskideak. Beraiekin batera jolaskide nuen
goiko pisuko bizilaguna, bai, Kike Amonarriz. Hamar urte inguru
izango genituen eta gure jolasik maitatuena "indio eta
bakeroetara" jolastea izan ohi zen. Bi talde egin ohi genituen,
bata indioena eta bakeroena bestea, eta txandatuz talde batek
bestea harrapatu behar izaten zuen. Baina ni neu neska
nintzenez eta dirudienez indio eta bakeroen filmetan
emakumezkoek paper handirik izaten ez zutenez, niri tabernako emakumearen lana tokatzen
zitzaidan. Hau da, nire anaia eta lagunak etxeari buelta bat eta beste bat ematen ari ziren bitartean,
nik hantxe egon behar izaten nuen, tabernara nire gizontxoak noiz etorriko zain. Benetan dibertigarria!
Ziur naiz Kikek behin baino gehiagotan gogoratu izan dituela jolas horiek aita denetik, hiru alaben aita!
Agian orain berari tokatuko zaio tabernako gizonaren papera egitea bere alabekin jolasean ari dela.

www.argia.com- ARGIA On Line - 1845.alea - 2002ko martxoaren 10a

NESKA HAU ZER EGIN ZEIN ZEN BERE


NOREKIN ZERTAN ORAIN ZER
BEHAR DA PAPERA JOLAS
JOLASTEN ZEN IBILTZEN PENTSATZEN
HORRETAN HORRETAN?
TXIKITAN? ZIREN? DU?
JOLASTEKO? ZERGATIK?

Eta zu:

NOREKIN ZER EGIN ZEIN ZEN ZURE


JOLASTEN ZERTAN ORAIN ZER
BEHAR DA PAPERA JOLAS
ZINEN IBILTZEN PENTSATZEN
HORRETAN HORRETAN?
TXIKITAN? ZINETEN? DUZU?
JOLASTEKO? ZERGATIK?

6
ZER EGIN BEHAR IZAN ZENUEN?

Irakurri Edurne Ormazabalek esan diguna:

“Bi talde egiten genituen, bata indioena eta bakeroena bestea, eta txandatuz talde
batek bestea harrapatu BEHAR IZATEN zuen.”

“Nire anaia eta lagunak etxeari buelta bat eta beste bat ematen ari ziren bitartean, nik
hantxe egon BEHAR IZATEN nuen, tabernara nire gizontxoak noiz etorriko zain.”

Eta orain egin esaldiak BEHAR IZAN forma erabilita. Zer egin behar izaten zenuen txikitan?

Adibidez: Nire neba biek praka motzak erabili BEHAR IZATEN zituzten.

1.
_____________________________________________________________

2.
_____________________________________________________________

3.
_____________________________________________________________

4.
_____________________________________________________________

5.
_____________________________________________________________

6.
_____________________________________________________________

7.
_____________________________________________________________

8.
_____________________________________________________________

You might also like