You are on page 1of 43

ERAGILE EKONOMIKOEN ARTEKO ELKARLANERAKO JOERAK

HIZKUNTZA-NORMALIZAZIOAREN ESPARRUAN
1. SARRERA
2. HIZKUNTZA-NORMALIZAZIOA ARLO SOZIOEKONOMIKOAN
2.1. Hizkuntza-normalizazioari buruz berba bi
2.2. Euskara arlo ekonomikoan
2.3. Euskara eta arlo ekonomikoa uztartzen dituzten diskurtso eta politikak EAEn.
2.3.1. Lan-mundurako hizkuntza-politikaren helburu eta oinarriak
3. ELKARLANERAKO JOERAK HIZKUNTZA-NORMALIZAZIOAREN ESPARRUAN
3.1. Erakunde publikoen aholkularitza eta laguntza teknikoa
3.2. Eragile ekonomikoen eta administrazioaren arteko lankidetza akordioak. Zenbait
adibide
3.3. Eragileen arteko elkarlanaren aurrekariak
3.4. Ikerketa kasua: Arrasateko Kooperatiba Esperientziako lantegiak
4. TEKNOLOGIA BERRIEN EKARPENA
5. ETORKIZUNERA BEGIRA, ELKARLANERAKO BIDE BERRIEN PROPOSAMENA

2
1. SARRERA

Proiektu honen helburu nagusia, eragile ekonomiko desberdinek hizkuntza-normalizazioaren


esparruan elkarlanean jarduteko dituzten joerak aztertzea izan da. Nahiz eta ikerketa hau
Gipuzkoako Lurralde Historikora mugatua egon, gaia bere dimentsioan kokatze aldera interesgarria
iruditu zaigu euskararen sustapenaren inguruan azken urte hauetan gauzatu den elkarlanaren
aurrekariak jaso eta gogora ekartzea.

Gaurko egoeraren diagnosia, hamarkada luzetan egindako lanaren emaitza dela uste dugu eta orain
arte egin denaren ezagutzak hemendik aurrera jarraitu behar den bidearen erakusle gertatuko zaigu.
Gainera, arlo sozioekonomikoan euskararen presentzia sendotzeko azken 20 urteotan garatu diren
politika publikoak zein eragile desberdinen diskurtsoak ezagutzea aberasgarria iruditu zaigu. Izan
ere, 2011an betetzen dira 20 urte euskara planak enpresetan abian jartzen hasi zirenetik.

Elkarlanerako joerak kontzeptuarekin zera aztertu nahi dugu: hizkuntzaren-normalizazioa helburu


duten eragileek, emaitza hau lortzeko beste edozein eragilerekin batera zenbait baliabide (giza-
baliabideak; lan-materialak; ikas-materialak; denbora; ezagutza; estrategiak; etab.) partekatzeko
joerarik duten eta nola garatzen diren. Kontzeptu oso zabala da, eta kontutan izan beharko da
elkarlan-maila asko daudela, lotura edo exijentzia maila desberdinak eskatzen dutenak. Egun,
teknologia berriek asko erraz dezakete partekatze-joera hau. Labur bada ere, hauen ekarpena ere
aztertu nahiko genuke. Baina ezin dugu ahaztu elkarlanerako joera, gure gizarte eta kulturan oso
sustraiturik dagoen jarrera dela (garai bateko auzolana, etab.).

Eragile sozioekonomikoak zehazterakoan, lan munduan zeresana izan dezakeen eragile oro izan
dugu kontutan: arauak, jardunbideak, laguntzak zehazten dituzten erakundeak; etekin ekonomikoa
helburu duten enpresak; sindikatu; elkarte eta ikertegiak. Guztiek dute arlo sozioekonomikoan bere
egitekoa.

Amaitzeko, dirulaguntza-deialdira aurkeztu genuen proiektuak moldaketa batzuk jasan dituela aipatu
nahi genuke. Esan beharrik ez dago jorratu dugun gaia interesgarria bezain zabala dela eta hortaz,
hasiera batean diseinatutako lan-metodologia (ebazpenaren zehaztasunak kontutan izanik),
zertxobait egokitu behar izan dugu. Eragile desberdinei egin nahi genizkien elkarrizketak (banaka
3
batzuk izan ezik) berplanteatu egin ditugu, eta beraien iritziak elkarrizketa pertsonalen bitartez jaso
ordez, beste foro batzuk aprobetxatu ditugu horiek jasotzeko (20 urte euskara planetan jardunaldia1;
IMHko 30+10 Mintegia2; etab.). Hortaz, proiektuaren muinak ez du aldaketa nabarmenik jasan,
bestelako atal batzuk sendotu bait ditugu (bibliografiaren eta dokumentazioaren azterketa, etab.).

Bestalde, Gipuzkoako Lurralde Historikoan konkretuki, eragileen arteko elkarlanak ibilbide oparoa
izan du euskararen indarberritzeari dagokionez eta oso esperientzia interesgarriak aurkitu ditugu
lurralde osoko bailara gehienetan. Hala ere, guztietan esanguratsuena, besteei bidea erakutsi eta
euskararen sustapenean eredugarria izan delako, Debagoienako kooperatiba mugimenduaren3
inguruan garatu den elkarlanerako esperientzia da inongo zalantzarik gabe. Hori dela eta, ikerketa-
kasu bezala esperientzia honen inguruko zehaztasunak jasotzea oso interesgarria iruditu zaigu.
Esperientzia honen zein aurrekari historikoen azterketan, Mondragon Unibertsitateko LANKI
Ikertegiak eta EMUN Kooperatiba Elkarteak 2002an “Kooperatibak eta euskara. Historia eta aro berri
baten oinarriak” izenburupean kaleratutako ikerketa izan dugu bidelagun.

Orain aurkezten dugun ikerketa lan hau, etorkizunean arlo ekonomikoan euskararen erabilera
sustatzeko eman diren beste esperientzia batzuk sakon jasotzeko abiapuntu egokia dela uste dugu.

1
2011ko urriaren 7an Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen Elhuyar aholkularitzak antolatutako jardunaldi hau.
2
Enpresa ekintzaileen hizkuntza kudeaketa izan zen 30+10 Mintegiaren gai nagusia. 2011ko azaroaren 17an burutu zen 6.
Jardunaldi hau IMHko egoitzan, Elgoibarren.
3
Euskal Herriko lehen enpresa-korporazioa da, salmenta eta langile kopurua kontutan izanda. Informazio gehiagorako,
kontsultatu beraien webgunea: http://www.mcc.es/language/eu-ES/EUS.aspx

4
2. HIZKUNTZA-NORMALIZAZIOA ARLO SOZIOEKONOMIKOAN

2.1. Hizkuntza-normalizazioari buruz berba bi

Adituen esanetan, hizkuntza orok gizarte batean betetzen duen leku eta funtzioa, baita harreman-
esparru ezberdinetan erakusten duen sendotasuna, ez da berdina izaten denboran zehar.
Historikoki, hizkuntzen arteko ukipen-egoerak eman izan direnean, hauen arteko ordezkapen
prozesuak gertatu ohi dira, ordurarte nagusia zen hizkuntzaren erabilera-esparruak beste hizkuntza
batek bereganatu ondoren. Hortaz, hizkuntzen ordezkapen-prozesuaren kontzeptua, euskaraz
zenbait autorek mintzaldaketa deitu dutena, kontzeptu giltzarria da hizkuntzen gizarte-garapenaren
azterketarako (Marko Juanikorena, 2009). Mintzaldaketa prozesua beraz, hizkuntza batek
gizartearen esparru ezberdinetan betetzen dituen funtzioak eta duen presentzia galdu eta bigarren
hizkuntza batek betetzen hasten denean gertatzen da.

Hizkuntzaren funtzioak berriz, gizartearen esparru ezberdinetan hizkuntza-komunitate horretako


kideak elkarrekin komunikatzerakoan, hizkuntza horri atxikitzen dioten betekizun eta erabilera-
esparruak dira. Autore ezberdinek jardun-esparru edo funtzioen sailkapen anitzak egin dituzte, baina
ez gara horietan sartuko. Gure kasuan, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailak 1999an
prestatu eta Euskararen Aholku Batzordeak onetsitako4 Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian5 (EBPN)
zehaztutako hamazazpi eremuak ekarri nahi ditugu gogora: irakaskuntza, euskalduntze-alfabetatzea,
familia, administrazioa, gune euskaldunenak, teknologia berriak, enpresa mundua, aisia, kirola,
erlijioa, corpus-plangintza, prentsa idatzia, liburugintza, irratia, telebista, publizitatea eta
kulturgintza.

Mintzaldaketak suposatzen duen hizkuntzaren ordezkatze eta ahultze prozesuaren alderantzizko


bidea, ahuldutako hizkuntza indarberritzearen edota normalizatzearen prozesua da. Honek esan
nahi du, lehenik, indartu beharreko hizkuntza horrek egungo hiztun-taldeetan bizirik jarraitzea lortu
4
Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoak 1998ko ekainaren 24an EBPNren testua onartu zuen Eusko
Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeari aurkezteko. Gobernu Batzordeak berriz urte horretan bertan, uztailaren 28an, EBPN
onartu eta Eusko Legebiltzarrera bidaltzea erabaki zuen. Azkenik, 1999ko abenduaren 10ean Eusko Legebiltzarrak Euskara
Biziberritzeko Plan Nagusia onartu zuen.
5
Dokumentua sarean kontsultagai, helbide honetan:
http://www.euskara.euskadi.net/r59-
euhadm2/eu/contenidos/informacion/ebpn_sarrera/eu_6196/adjuntos/ebpn14eusk.pdf

5
behar dela eta bigarrenik, garapen demografiko eta sozio-funtzionala erantsi behar zaiola. Bigarren
atal horrek bat egiten du askotan erabiltzen den hizkuntza-normalizazio kontzeptuarekin. Hau da, bi
hizkuntzen artean sortutako desoreka funtzionalak apurtu eta hizkuntza ahulduak gizartean ematen
diren erabilera-espazio edo funtzioak berreskuratzea.

Euskarari dagokionez, historian zehar erabilera-funtzioen ordezkatze eta ahultze prozesuak ezagutu
ditu, arlo ekonomikoan batez ere. Iraultza industrialaren aurreko lan-harreman gehientsuenak
euskaraz ematen zirela esan genezake, eta ez bakarrik nekazaritza eta arrantzan, baita beste zenbait
langintzatan ere: burdinoletan, zurgintzan, ehungintzan, artisaugintzan, etab.

Egoera hark ordea jauzi handia ezagutu zuen gizartean gertaturiko eraldaketa handien harira.
Espazio politiko-instituzionaletan nagusi bihurtu ziren hizkuntza-politika hegemonikoekin batera,
ekonomiaren arloan ere sortuz joan ziren espazio produktibo berrietan erdara eta frantsesa izan
ziren funtzio nagusiak bereganatu zituztenak. Euskara, neurri handi batean, eremu informaletara
bazterturik geratu zen.

Ordutik hona egoera erabat aldatu da eta lan-mundua hizkuntza-normalizazioaren prozesutik ia


baztertuta geratu izan da orain arte. Egindako ahaleginak, guztiz baliozkoak izan diren arren, ez dute
baina behar adinako ikuspegi bateraturik izan. Oraindik ere, enpresa zein erakundeen baitako
komunikazio prozesuetan euskarak betetzen duen lekua ez da hizkuntza indarberritu batena.
Enpresaren kudeaketan kontutan izan behar den zeharkako elementua izan behar da hizkuntza; eta
momentuz, hori ez da EAEko ezta Gipuzkoako enpresen gehiengoaren egoera.

Hizkuntzen ekologiaren ikuspegiak ere oso ekarpen interesgarriak egin ditu. Teoria honek, hizkuntza
baten normalizazioak bere biziraute jasangarria bermatzen duten baldintzak sortzea suposatzen du.
Alegia, gizarte-funtzioak bereganatzea beste hizkuntzekiko orekari eusteko. Inguruneak garrantzi
handia du diskurtso honetan, eta horren harira, ekonomiak (eta lan-munduak) erabateko
zentraltasuna du. “La intervenció en el món laboral és urgent i peremptòria –i ara més que mai-, i si
les polítiques clàssiques no hi donen solució se n’hauran de pensar de noves, comptant amb la
cooperació creativa del teixit empresarial i comercial català” (Bastardas, 2009:128).

Ekolinguistikaren ekarpenak eta hizkuntza-garapen iraunkorraren planteamendua gainera oso


baliagarria izan daiteke enpresetan hizkuntza-normalizaziorako politikak eta plangintzak
6
sustatzerakoan, enpresen gizarte erantzunkizunaren printzipio eta diskurtsoarekin bat egiten baitu
(Marko Juanikorena, 2009). Horren ildotik, gogorarazi nahi genuke gizarte erantzunkizunaren
diskurtsoa hizkuntza-eraldaketa eta plangintza-prozesua gidatzen duten filosofia eta balioak
gorpuzteko tresna ezin hobea dela.

2.2. Euskara arlo ekonomikoan

Erabat onartua dago hezkuntza sistema, administrazio publikoa eta arlo sozioekonomikoa direla
euskararen erabateko normalizazioan garatu beharreko ardatz nagusiak. Euskara, bizitzako eremu
guztietan erabili ahal izatea da hizkuntzaren normalizazioak lortu nahi duen helburu nagusia, eta
horretarako behar-beharrezko elementua da esparru sozioekonomikoan guztiz txertatuta egotea.
Hala ere, azken eremu honetan hizkuntzaren gaiak ez du orokorrean lehentasunik izan (enpresaren
kudeaketan, bezeroenganako arretan, etab.), ez eragile ekonomikoen eskutik, ezta erakundeen
ikuspegitik ere. Izan dira noski kontutan hartu beharreko mugarri garrantzitsuak, erakundeek
plazaratutako araudi, plan eta ekimen desberdinak, gizarte eragileek zein enpresariek bultzatutako
ekimenak, baina tamalez oraintsu arte ez dute hizkuntzaren gaia eremu ekonomikoaren zutabe
nagusi bihurtzerik lortu.

Euskaraz eskolatutakoek, era natural batez, euskara lan mundura ekarriko zutenaren ustea erabat
baztertuta dago jadanik. Lan-munduan sartzen den langile berria integratzen den enpresako
komunikazio-zirkuitoetan parte-hartzen hasten da, eta bera da komunikazio tresna eta kodeak
ikasten dituena. Hortaz, sartu berriak nekez eragin dezake, bestelako laguntzarik gabe behintzat,
ohitura-aldaketarik (Barrenetxea eta Rodríguez Ibabe, 1997).

Harrezkero, ugariak izan dira enpresatik bertatik lanean euskararen erabilera berreskuratzeko egin
diren ekimen eta ahaleginak. Zentzu horretan ulertu behar dira bezeroei eta enpresetako langileei
dagozkien hizkuntza-eskubideak bermatzeko azken urteotan egin diren ekimenak ere. Azken finean,
lanean euskaraz bizi nahi duenari horretarako aukera eskaini behar zaio eta era berean, enpresa
barneko hizkuntza-politikan neurriak erabaki, abiarazi eta sustatu behar dira.

1960. hamarkadatik aurrera euskararen normalizazioaren alde sustatu ziren herri-ekimenak zein
dinamika instituzionalak, arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sendotzeko urratsak eman

7
nahi zituzten. Tamalez, lehenengo ahalegin hauek metodologia finko eta sistematizatu bat jarraitu
gabe eman ziren eta ez zuten nahi adinako eraginik izan.

1990eko hamarkadarekin batera iritsi zen aldaketa nabarmena. Orduan, administrazioaren babesaz
eta Elhuyar aholkularitzaren laguntza teknikoarekin, Antzuolan kokatutako Elay S.A. enpresan
euskararen normalizaziorako plangintza bat metodologia zehatz eta sistematizatu baten bitartez
gorpuztu zen. Haren atzetik, beste zenbait proiektu6 bideratu ziren (Ikerlan, CAF, Arlan). Horrelako
plangintza martxan jarri zuten gehienak, Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatutako enpresak izan
ziren7. Dinamika honek jarraipena izan du eta hizkuntza-normalizazio planak garatu dituzten
enpresak urtez urte gehituz joan dira. 1998an 24 enpresatan egin ziren euskara planak, 2002an 57,
2008an berriz, 154 lantoki izan ziren euskararen erabilera planak garatzeko Jaurlaritzaren laguntza
jaso zutenak.

Beraz, lan mundua euskalduntzea arlo estrategikoa da euskara normalizatzeko prozesuan. Joan zen
mendean, apurka apurka, lehenengo urratsak eman baziren ere, oraindik oso handia da aurretik
egiteko dagoen eginkizuna. XXI. mendeko euskal enpresak, puntako enpresa izango bada, egoera
ekonomikoak ekarritako erronka batzuei (globalizazioa, une honetako mundu mailako krisia,
Informazio eta Komunikazio Teknologiak, …) aurre egin beharko die, eta, jakina, bertakoa izanda,
baita euskararen normalizazioaren erronkari ere. Baina erronkak dauden bitartean aukerak ere
badira eta globalizaziora, IKTen erabilerara eta krisiak sortutako egoera berrira ondoen egokitzen
dena aterako da garaile eta lehiakorragoa izango da.

2.3. Euskara eta arlo ekonomikoa uztartzen dituzten diskurtso eta politikak EAEn.

Hizkuntzei dagokienez, Autonomia Estatutua 8 da kontutan izan behar den funtsezko araua. Bertan
xedatzen da Autonomia Erkidegoko lurraldean hizkuntza ofizial bi daudela: euskara eta gaztelania. Bi

6
Informazio gehiago jasotzeko, kontsultatu Soziolinguistika Klusterrak argitaratu dituen Normalizazio Kasu Aurreratuak
http://www.soziolinguistika.org/eu/kasuak
7
2010eko LanHitz programaren deialdian, dirulaguntza jaso zuten enpresen %57a Gipuzkoakoak ziren. Informazio gehiago:
https://www6.euskadi.net/r59-
14154/eu/contenidos/informacion/baliabideak/eu_00131/adjuntos/2011ko%20aurkezpen%20soila.pdf
8
Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartua.
Estatuaren 6. Artikuluan, Euskal Herriko berezko hizkuntza den euskarari hizkuntza ofizialaren izaera aitortzen zaio
gaztelaniarekin batera, herritarrek bi hizkuntza ofizialak ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea dutelarik.

8
hizkuntzen erabilera arautzeko, azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legea 9 onartu zen. Erkidegoko
lurraldean kokatuta dauden administrazio guztiei eragiten dien legea da. Euskararen gaineko
araudian nabarmentzekoa da baita ere Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutua arautzen duen
6/2003 Legea.

Bestalde, Kultura Sailaren egitekoa izanik Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politika osatu eta jarraitzea,
Herri-administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzari dagokio “Euskadiko Herri
Administrazioetan eta zerbitzu publikoetan, jarduera esparru ezberdinetan euskararen erabilera
normalizatzeko egin daitezkeen plan orokorrak zein berariazkoak osatu eta begiratzea, zeregin hori
legez beste erakunde bati ez badagokio behintzat”10

Ezin esan lan-munduan euskararen normalizazioa sustatzeko politikak Euskal Herriko lurralde
guztietan berdin garatu direnik. Orain artean behintzat, Nafarroan eta Iparraldean ez da enpresetan
normalizazioa bermatzeko politika positiborik diseinatu. Euskal Autonomia Elkargoan berriz, eremu
sozioekonomikoan hizkuntza-politikako oinarrizko hainbat irizpide, helburu eta jardunbide ezarri dira
azken hamarkada hauetan.

Lan-munduan euskara normalizatzeko hizkuntza-politika aktiboak garatzearen aldeko diskurtsoak


sektore ezberdinetatik planteatu izan dira: administrazioa, hizkuntza-teknikari eta aholkularitzak,
zuzendari eta enpresariak, langile eta sindikatuak, etab. Argumentu horietako bakoitzak, ikuspuntu
desberdinak jartzen ditu agerian. Baina azpimarratzekoa da ikuspegi soziolinguistikoari lotutako
diskurtsoak, langilearen enpresarekiko identifikazioarekin lotutakoak eta enpresa gizartera
egokitzeko beharra nabarmentzen duenarekin lotutako argumentoak gizarteko sektore guztietan
agertzen direla (Marko Juanikorena, 2009).

Jarduera sozioekonomikoa gizarte jakin batean kokatua dago eta beraz, gizarte horretako
norbanakoen kezka eta nahiak isladatzen ditu. EAEko instituzio publikoek gizartearen eskaerari
erantzunez, euskara normalizatzeko oinarrizko lege eta dekretuak zehaztuz joan dira eta horrez gain,
bide horri eusteko konpromezu eta erantzunkizunak hartu dituzte euskal gizartearen aurrean.
Politika edo lan-ildo nagusi horiek bi dokumentutan bildu dira batez ere: Eusko Jaurlaritzaren

9
Azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko legeak, Euskararen Erabilpena Arautzekoak, Autonomia Estatutuan xedatutakoa
garatzen du.
10
Kultura Sailaren egitura organikoa finkatzen duen maiatzaren 30eko 281/1995 Dekretuaren 15.a atala.

9
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) eta Euskararen Aholku Batzordearen Esparru
sozioekonomikoan euskara biziberritu eta hizkuntza-normalizaziorako hurbilpen sistematikoagoa eta
eraginkorragoa izateko irizpideak eta estrategiak11 izeneko txostenetan.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2010az geroztik erakunde publikoetan ere euskararen


erabilera sustatzeko elkarlanean dihardu. Zentzu honetan, EAEko herri-administrazioei lotuta egonik
zerbitzu publikoak eskaintzen dituzten sozietate publiko eta zuzenbide pribatuko erakunde
publikoek, herritarrekin harreman zuzenak dituzten zerbitzuetan nahitaez euskara eta gaztelaniaren
erabilera bermatu beharko dutela dio apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak 4. xedapen gehigarrian.
Horretarako, Dekretu horretan ezarritako irizpideak erabilita, erakunde bakoitzean ezarri beharreko
helburuak zein izango diren aztertu eta helburu horiek benetan bete daitezen hartu beharreko
neurriak zehaztuko dituzte. Hori posible izan dadin, erakunde hauen aniztasun eta izaera berezia
kontutan hartuko dituzten baliabideak martxan jartzea da asmoa eta euskarari tokia egiteko behar
duten laguntza eta ahokularitza eskaintzea.

2.3.1. Lan-mundurako hizkuntza-politikaren helburu eta oinarriak

Eusko Jaurlaritzak lan-mundurako hizkuntza-politika diseinatu zuenean, maila desberdinetako


helburuak lortu nahi zituen:
Lan-munduan euskararen normalizazioa bultzatzea ezinbestekoa ikusten zen eta gizartearen
adostasuna lortu nahi zen hizkuntza-politika baten beharraren inguruan.
Lan-munduko eragile desberdinak (enpresari eta enpresari-elkarteak, elkargo profesionalak,
sindikatuak, etab.) esparru hori euskalduntzeko hizkuntz-politikan inplikatu eta partaide
bihurtzea ezinbestekotzat jotzen zen.
Lantokietan euskararen aldeko proiektu eta politikak ezartzeko markoa definitzea eta giza-
baliabideak eta baliabide ekonomikoak bideratzea.
Lantokien tipologia desberdinen araberako proiektuak diseinatu eta gauzatzea.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ustetan (aurrerantzean HPS), euskararen erabilera


areagotzeko mikroplanak garatzeak bazituen eta baditu bestelako ondorioak enpresarentzat. Alde

11
Dokumentua sarean dago kontsultagai: https://www6.euskadi.net/r59-
14154/eu/contenidos/informacion/lan_mundurako_hpolitika/eu_00141/adjuntos/esparru_sozio_eko.pdf

10
batetik, konpaktazio soziala eragiten du eta bestetik, enpresaren irudiarekin zerikusia duen alderdia
indartzeko baliagarriak dira. Enpresa, organizazio bat den aldetik, bere partaide diren langileen
kezkak eta gogoak jaso eta erantzuna ematen diren neurrian, langile horiek enpresarekin
identifikazio handiagoa sentituko dute, lantoki horretan konpaktazio soziala eraginez eta areagotuz.
Bigarren eragina, erronkei erantzuteko gaitasuna duen organizazioaren irudia agertzetik dator.
Proiektu berritzaileei ekiteko enpresa dinamikoa denaren irudia isladatuko baitu enpresak bere
bezero eta hornitzaileen artean zein inguruko gizarte osoan (Barrenetxea eta Rodríguez Ibabe,
1997).

Horrez gain, euskara enpresaren irudi eta markaren zati garrantzitsu bihurtuz, marketing-aren osagai
bezala erabil zezakeen euskal merkataritzak eta industriak. Merkatuak zabaldu eta nazioarteko
bihurtzen ari diren garaian, enpresek gero eta beharrezkoagoa dute osagai identifikatzaileak landu
eta garatzea. Enpresaren jatorria eta horri lotutako hizkuntza erabiltzea izan daiteke euskal
gizartearen marka arlo sozioekonomikoan ere.

Euskararen Aholku Batzordearen (EAB) lehenengo indarraldian, euskararen egoera lan-munduan


aztertzen zuten bi dokumentu aurkeztu ziren: Euskararen Normalizazioa Enpresa-Munduan.
Oinarrizko erizpideak (1990eko apirilekoa) eta Lan mundua eta euskara. Hizkuntza
normalkuntzarako bideak (1992ko uztailekoa).

1990ean kaleratutako txostenean, euskararen erabilera lan-munduan areagotzeko mikroplanen


oinarrizko hipotesiak ematen ziren eta enpresetan euskararen erabilera areagotzeko
mikroplangintzak aztertzen zituen txostenean berriz, helburu hori lortzeko bide metodologikoa
ezarri zen: jardunbide orokorra, bideragarritasun-azterketa, plana garatzeko azterketa, diseinua,
jarraipena eta balorazioa. Txosten hau burutzeko oso baliagarriak izan ziren zenbait tokitako
esperientziak: Belgika, Katalunia eta batez ere, Québec-ekoa. Herrialde bakoitzak zituen ezaugarriak
oso desberdinak baziren ere, lan-prozedura eta erabilitako metodologietatik irakasgai ugari atera
ziren.

Proposamen guzti hauek kontutan izanda, Eusko Jaurlaritzak bost urterako hitzarmena sinatu zuen
Elhuyar Kultur Elkartearekin zenbait esperientzia pilotu garatu ahal izateko. Hitzarmen hori 1995ean
amaitu zen eta 1996an lankidetza berriztea erabaki zen.

11
Urte hauetako lana, besteak beste, metodologia finkatzeko oso lagungarria izan zen eta lortutako
emaitzek metodologia hori beste esparru batzuetan aplikatzeko baliagarria zela erakutsi zuten. Garai
hartako EABk erabilera-planei buruzko batzorde-atal berezia sortu zuen eta zalantzarik gabe, lan-
munduan sortutako metodologia beste arlo batzutarako erabilgarria izan zitekeela ikusi zen.

Horrez gain, enpresariak ere hasiak ziren ordurako konturatzen, gizartean euskarak maila
sinbolikoan zuen balioa enpresa mailan kontuan hartzea enpresarentzat mesedegarri izan zitekeela,
izan ere, langileen asmoak enpresaren eginkizunetan txertatzea onuragarria baita. Labur esanda,
hasiak ziren konturatzen euskarak balio erantsia zuela enpresan. EABk 1992ko txostenean horrela
zioen: “Ezin da ahaztu hizkuntzak, gure kasuan euskarak, baduela funtzio berezi eta funtsezko bat
lan mundu zabal eta konplexuan: enpresa edo langunea lekuan lekuari egokitzea, partaideen
komunikazio eta harremanak errazago bihurtzea eta gizarte osoaren integrazio-ahalmena
aberasteko aukera ematea. Hitz batean, lan harreman guztiak gizatarrago egin eta, ekonomia
aldetik ere, produktibitatea sustatzea” (Marko Juanikorena, 2009).

Eusko Jaurlaritzak izendatutako EABk 1998an Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu zuen12,
hizkuntza-normalizazioa eskuratzen jarraitzeko plan estrategikoa zehaztuz. Plan horretan egin zen
diagnosian, enpresa-mundua euskalduntzea beharrezkoa zela eta aurretik egindako esperientzia
pilotuak eta ezarritako irizpideak, baliozkoak zirela onartzen zen. Horrela, planak ezartzen dituen
helburu estrategikoetan erabilera finkatzen du, zera aitortuz: “Datozen hamar urteotako erronkarik
nagusiena, belaunaldi berrietako euskaldunentzat euskara heldu-aroko erabilera-eremu berezi eta
garrantzizkoetarako atsegin eta gaztelania bezain baliozko egitean datza, esaterako, enpresa-
mundurako….” (HPS, 1999:50).

Enpresetan euskararen erabilera areagotzeari erreparatuz, “merkataritza-ganbarak, enpresariak eta


enpresari-elkarteak, elkargoak, sindikatuak, eta abar, hizkuntza-politika horretako partaide
bihurtzea; lantokietan euskararen aldeko proiektuak ezartzeko markoa definitzea eta giza-
baliabideak nahiz ekonomikoak bideratzea; lantokien tipologiaren araberako proiektuak diseinatzea
eta garatzea” (HPS, 1999:56) zehazten du lanerako ildo nagusi gisa.

12
Eusko Legebiltzarrak 1999ko abenduaren 10ean berretsi zuen.

12
Euskararen indarguneak eta ahuleziak aztertu ondoren, ordutik hasita hamarkadarako hizkuntza
politikaren helburu zehatzak eta egitasmo proposamen nagusiak jaso ziren. Horien artean, leku
nabarmena izan zuten herri-aginteen arteko koordinaziorako nahiz euskalgintzako elkarteekiko
elkarlanerako erreferentziak.

Hiru helburu estrategiko zehaztu ziren: euskara ondorengoetaratzea, euskararen erabilera


(euskararen aldeko auzogintza eta zerbitzugintza) eta euskararen elikadura. Bigarrenaren arabera,
arlo pribatuko lan-mundua euskarak eskuratu beharreko ezinbesteko esparru jotzen zen eta neurri
orokorrak finkatu ziren:
− Eragile sozioekonomikoak inplikatu: merkataritza ganbarak, enpresari-elkarteak, elkargoak,
sindikatuak, etab.
− Euskara-planak lantokietan ezartzeko markoa definitu.
− Lantokien tipologiaren araberako proiektuak egin.
− Giza-baliabide eta baliabide ekonomikoak bideratu.
− Berariazko sentiberatze-jardunak antolatu
− Langileak birziklatzeko euskarazko ikastaroak antolatu
− Diruz lagundutako ikastaroetan hizkuntza-irizpidea ezarri.

EABk 2005ean argitaratutako dokumentuan, lan-mundu pribatua esukarak berreskuratu beharreko


esparruen artean dagoela berresten du: “Hizkuntza-plangintzaren ikuspuntutik lan-munduarena
bereziki zaindu beharreko esparrua da, besteak beste, eskola-munduaren irtenbide naturala delako.
Azken batean euskara biziberritzeko saioari sinesgarritasuna eta heldutasuna eman diezaiokeen alor
pragmatikoenetako bat delako, gainerako alorretan egindako lorpenak sendotzeko eta esparru
berriak irabazteko ere ttrakzio-indarra egingo duena (…)” (EAB, 2005:59).

Bide horretan, EABk urrats berriak ematea proposatzen zuen eta hurbilpen sistematikoagoaren bila
abiatzeko ondoko lan-ildoak zehazten ditu: jarduera-eremuak mugatu eta azpi-programak bereizi,
enpresaren egoerara egokitutako euskara-planak garatu, zerbitzu eta baliabideen eskaintza handitu,
eragile sozioekonomikoen inplikazioa areagotu, administrazioen parte hartzea koordinatu, eremu
sozioekonomiko pribatuaren legedia garatu, lanbide heziketako euskarazko eskaintza handitu, eta,
langileen etengabeko euskarazko prestakuntza sustatu13.

13
Informazio gehiago, http://www.euskara.euskadi.net/r59-
14154/eu/contenidos/informacion/lan_mundurako_hpolitika/eu_00141/eabren_aholkuak.html

13
2005-2009 legegintzaldirako HPSk osatutako egitasmoan, euskararen lege-oinarriak eta hizkuntza-
politikak zeraman bidea aintzakotzat hartuz (EBPNren garapena bereziki), tresneria egoki eta
baliagarritzat jotzen zituen, bai eduki eta bai helburuei zegokienez. Nolanahi ere, helburu orokorrak
modu eraginkorrago batean lortzearren hausnarketa beharrezkoa zela ere zehazten zen. Ildo
horretatik abiatuz, estrategia sistematizatuagoak eta errealistagoak bultzatu nahi ziren, eginkizun
hauek ezarriz besteak beste:
− Elkarteen eta erakundeen inplikazio eta parte-hartzea areagotu: enpresari-elkarteak,
merkataritza-ganbarak, sindikatuak, lanbide elkargoak, lanbide heziketarekin eta
etengabeko prestakuntzarekin lotura dutenekin, lan-munduarekin harremana duten Eusko
Jaurlaritzako sailak, etab.
− Herri-administrazioen arteko lankidetza koordinatu, giza eta diru-baliabideak optimizatzeko
asmoz.
− Sektoreen araberako programak bereiztu eta garatu
− Enpresetan euskararen erabilera-planak sustatu, kasuan kasuko egoera soziolinguistikoa
abiapuntua izanik.
− Egoeraren diagnostiko eta ezagutza sakonagoa izan.
− Euskara-planak diseinatzeko Erreferentzia Marko Estandarra (EME) finkatu.
− Euskara planak kudeatu eta garatu ahal izateko HPSk eskaini behar dituen tresnak,
zerbitzuak eta proiektuak sortu eta zabaldu.

Gainera, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, 1997az geroztik eta 2000tik aurrera batez ere, Lan-
Hitz programaren bidez entitate pribatuetan euskara-planak garatzeko dirulaguntzak arautzen ditu.
Urtez urte, finantziazio-lerro horren ezaugarriak, baldintzak eta prozedurak aldatu eta egokitu izan
dira. Egun, euskara-planak modu sistematizatuan diseinatzen, jarraipena egiten eta ebaluatzen
laguntzeko eratu zen Erreferentzia Marko Estandarrean ezarritako helburuak eta jarduerak enpresa
pribatuetan gauzatu ahal izateko dirulaguntza izan nahi du.

EAEko maila instituzional goreneko politika horiekin batera, Foru Aldundien, Mankomunitateen eta
Udalen aldetik ere, arlo sozioekonomikoan eta lan-munduan hizkuntza-normalizaziorako hainbat
politika definitu, irizpideak finkatu, erabakiak hartu eta programak bideratu dira. Eragile sozialek ere,

14
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta euskara elkarteek, sustapen programak gizarteratu
dituzte eta hainbat enpresa eta sindikatutan ere beraien erakundeen baitan hizkuntza-
normalizatzeko politikak garatu dituzte.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2005. urtean arautu zituen lehen aldiz euskararen erabilera alor
sozioekonomikoan sustatzeko proiektuetarako eta jardueretarako dirulaguntzak. 2011 urteko
deialdiari dagokionez, Euskara Zuzendaritza Nagusiak Foru Dekretu bidez arautu ditu berak
kudeatzen dituen programen kontura emango diren dirulaguntzak. Programa horien artean, alor
sozioekonomikoan euskararen erabilera planak eta ikerketa proiektuak aurreikusten dira 8.
Eranskinean. Orokorrean, EBPNk xedatutako esparruan egindako programek eta ekintzek izango
dute lehentasuna eta HPSk definitutako Erreferentzia Marko Estandarraren ardatzen batera zehazki
orientaturik egon behar dute. Horrez gain, diruz lagunduko diren proiektuak, Gipuzkoako gizartean
eragin-indar nabarmena izatea nahi da, maila lokala edo enpresa nahiz erakunde zehatz baten alorra
gaindituz.

Laburbilduz, lan-munduko erakundeetan euskara normalizatzeko sustatu diren hizkuntza-politiken


oinarrian, aurkitu daitezkeen argumentu edo arrazoi nagusiak hauek dira (Marko Juanikorena, 2009):
Eskola-munduan, normalizazioarekin egindako aurrerapenaren irtenbide naturala lan-
mundua da. Hori gabe, alferrikakoa bihur daiteke urtetan irakaskuntzan egindako inbertsioa.
Enpresak ingurunearen eskaerekiko sentikortasun handiagoan oinarritutako kultura
sendotzeko premia du, eta eskari horien artean hizkuntzarekiko begirunea eta languneetan
euskararen erabilera sustatzea enpresak integratu behar dituen alderdiak dira.
Euskarak, enpresarentzat garrantzitsuak diren kohesio, identifikazio eta hurbiltasunerako
balioak sendotzen ditu, lan-harremanak gizatiarrago egiten dituztenak, eta honek bide batez
produktibitatea sustatzen laguntza du.
Kalitatezko zerbitzua eta produktuak euskaraz eskaintzen dituzten enpresak, balio erantsia
ematen ari dira.
Berrikuntza txertatzen ez duten enpresak ez du aurrera egiten. Gainera, euskara
berrikuntzaren parte ere bada.
Euskara erabiltzen duen enpresak, erabiltzen ez duen batekin alderatuta, bezeroak kontutan
izango duen balio diferentziala du. Hartzaileak hala eskatuta zerbitzua euskara emateko gai
ez den entitateak gabeziak izango ditu kalitateari eta bezeroaren asetasunari begira.

15
Bilakaera demografikoak gero eta euskaldun gehiago eta gero eta gizarte-esparru
gehiagotan dagoela erakusten du.
Lan-munduarekin lotzen den hizkuntzaren gizarte-funtzio horrek garrantzi nabarmena du
hizkuntza biziberritzeko edo indarberritzeko saioan, bizimodu sozialean bete-betean
eragiten duelako, ingurune modernoetan batik bat. Interesgarri ez ezik, beharrezkoa ere
bada ahuldutako hizkuntzaren ibilbidea oinarri ekonomiko baten gainean eraikitzea,
ahalmen demografikoarekin eta politikoarekin koordinatuta.

3. ERAGILE EKONOMIKOEN ARTEKO ELKARLANERAKO JOERAK HIZKUNTZA-NORMALIZAZIOAREN


ESPARRUAN

3.1. Erakunde publikoen aholkularitza eta laguntza teknikoa

Erakunde publikoek eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko giza-baliabideak nahi


duen ororen esku jartzen dituzte. Beren eskutik euskara-planak egiteko irizpideen, baliabideen eta
tresnen gaineko aholkularitza orokorra eta laguntza teknikoak jaso daitezke. Era berean, hainbat
enpresa pribatuk ere laguntza eta bitartekoak eskaintzen dituzte.

Hainbat urtetan euskara enpresetan zabaltzeko egindako saio eta ekimenen ondoren, egindako
ahalegina kapitalizatzeko eta enpresa gehiagotara zabaltzeko garaia iritsia zela erabaki zuen Eusko
Jaurlaritzak. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak LanHitz programa jarri zuen abian, lantokietan
euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko bidea errazteko. Programa honen bidez, HPSk
eskura jartzen dizkio enpresari metatutako esperientzia, tresnak eta bestelako baliabideak enpresa
bakoitzak neurrira egindako plan edo jarduera propioak landu, kudeatu eta ebaluatu zitzan.

LanHitz programaren bitartez, aholkularitza-zerbitzu iraunkorra eta laguntza teknikoa eskaini nahi
ditu HPSk, esparru sozioekonomikoan euskara txertatzeko lanean ari direnen indarrak batu eta
norabide berean dabiltzaten trakzio-lana eginaz.

Hona hemen laburbilduz, HPSk LanHitz programaren baitan bere egiten dituen eginkizunak:

− Eragile ekonomiko nagusiekin elkarlana eratu, bideratu eta koordinatu


− Bestelako herri-erakundeekin koordinazioa areagotu indarrak eta baliabideak optimizatze
aldera
16
− Eusko Jaurlaritzako sailen arteko lana eratu eta koordinatu
− Enpresaz enpresako sentsibilizazio eta sustapen lana
− Euskararen erabileraren errekonozimendu eta zertifikazioa diseinatu
− Komunikazio plan iraunkor eta zabala eratu
− Beharrezkoak diren azterketak eta ikerlanak egin, Euskararen Adierazle Sistema (EAS)
elikatzeari begira

− Esparru honetan euskararen presentzia eta erabilera neurtzeko adierazleak definitzea, eta
horiek datuez hornitzen joateko sistema erainki, osatu eta etengabe eguneratu
− Finantziazio modua aztertu eta hala badagokio, berregokitu

Enpresek jasoko dituzten laguntzei dagokienez:

− Euskara planetarako Erreferentzia Marko Estandarra


− Lantokietan euskara txertatzeko markoa eta metodologia
− Euskara-planen diseinurako, ezarpenerako eta ebaluaziorako tresna telematikoak
− Hizkuntza-egoeraren diagnostikoa egiteko tresna
− Prestakuntza nahiz informazio eta zabalkunde saioak
− Agiri ereduen banku telematikoa
− Hiztegi orokorrak, berezituak eta fraseologia
− Euskarazko softwarea: sistema eragileak, bulegoetako produktuak, Xuxen zuzentzaile
ortografikoa, plugin-ak eta kudeaketa tresnak

LanHitz programaren baitan, HPSk ez ezik Foru Aldundiek eta udalek ere zeregin eta zeresan
nabarmena dute. Hortaz, euskararen aldeko hizkuntza-politikan diharduten erakunde publikoen
arteko koordinazioa eta lankidetza areagotzeari begira, oso komenigarria da guztiek eskaintzen
duten laguntza tekniko zein ekonomikoen arteko lotura sendotzea. Elkarlana eta koordinazioa
hobetzea helburu izanik, HPSk Herri Aginteen Koordinaziorako Batzordearen bidez, EUDELekin eta
Foru Aldundiekin adostuko du LanHitz proiektuaren garapena, gutxieneko irizpideak
osagarritasunean oinarritzeko, bikoizketak alde batera utziaz.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren kasuan, Euskararen Normalkuntzarako Zuzendaritzak, euskara


gizartearen eremu guztietara zabaltzeko ahaleginetan, enpresaren arloa ere estrategikotzat jo du.
Hori dela eta, laguntzak ematen dituzte alor sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko.

17
Baina laguntza ekonomikoez gain, aholkularitza teknikoa ere eskaintzen dute, hala eskatzen duten
enpresei.

Udalei dagokienez, hainbat ekimen14 garatzen dituzte esparru sozioekonomiko pribatuan, jakinik
gainera berauek direla herritarrengandik hurbilen dauden erakunde publikoak. Orain arte, batez ere
herriko merkataritzan, ostalaritzan eta dendetan euskararen presentzia bermatzeko ahaleginetan
aritu badira ere, euskara enpresetara eta lantokietara ere jauzia egiteko beharra ikusi dute. Hori dela
eta, laguntzak herriko enpresetara ere bideratzen ari dira.

EBPNk toki-administrazioetarako aurreikusita dituen neurrien ildo estrategikoak hauek dira:

− Erakunde publikoek enpresak euskalduntzeko dituzten egitarauak udalerriko enpresetan


bultzatu eta ekintza osagarriak planteatzea
− Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotu
− Eragileak hizkuntza-politikarako partaide bihurtu
− Giza-baliabideak nahiz ekonomikoak bideratzea

Laguntza tekniko zein ekonomikoei dagokienez, hauek izaten dira udalen ohiko jardunak:

− Enpresetan barne eta kanpo plangintzak egiteko laguntza eskaini


− Sentsibilizazio lana, sektoretako arduradunei euskara erabiltzearen abantailak ikusarazteko
− Merkataritza eta ostalaritza euskalduntzeko saioak abian jartzea
− Hizkuntza-paisaia (errotulazioa) euskaraz jartzeko eta egokitzeko diru-laguntzak eman eta
baliabideak jarri
− Material espezializatua eskura jarri
− Itzulpen zerbitzua

Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusia 1997. urtean hasi zen Gipuzkoako
udaletako euskara teknikariei eta hizkuntza normalkuntzako teknikariei laguntza eta aholkularitza
eskaintzen modu sistematikoan. Urte horretan Euskara Zuzendaritzak hiru lan mahai sortu zituen,
udalerri mailako plangintzak elkartu eta koordinatzeko helburuarekin. Merkataritza, kirola eta udal
administrazioko gaiak lantzeko osatu ziren lan mahai horiek eta euskara teknikariek eskualdeko

14
Ikusi adibidez Adunako udalak martxan jarri duen ekimena http://www.aduna.net/eu/html/4/1503.shtml; Bergarako
udalarena http://www.bergara.net/Udala/Antolaketa/euskara/ebpn/komunikazioa/enpresetakoPlanak

18
ordezkari gisa hartzen zuten parte. Lan mahai haien esperientzia oso ondo baloratu dute beti
udaletako euskara teknikariek, batez ere, elkargune oso egokiak izan direlako herri eta eskualdeetan
martxan dauden egitasmoak ezagutzeko eta esperientzia berriak elkarbanatzeko.

Lan mahai haien lanaren osagarri, 2002an euskara teknikariei zuzendutako prestakuntza plana
diseinatu zuen Euskara Zuzendaritzak, udaletako euskara zerbitzuetako ezagutza eta trebetasun
beharrei erantzun nahian. Heziketa plan horretan prestakuntza saio presentzialak antolatu ziren
euskara teknikarientzako izaera askotako gaiak lantzeko: prozedura administratiboaren legea, EFQM
bikaintasun eredua, adi informatika aplikazioa, barne eta kanpo komunikazioa, udal kudeaketa eta
zuzenbidea, zeharkako udal jarduera hizkuntza normalizazioan… Heziketa planaren barruan antolatu
ziren saioek ere udaletako euskara zerbitzuen lan dinamikarekin erabateko lotura izan zutenez, oso
harrera ona izan zuten euskara teknikarien aldetik eta aurrerantzean ere jarraitzeko interesa eta
gogoa azaldu zuten.

Beste urrats kualitatibo bat eman zuen Euskara Zuzendaritzak 2004an, euskara teknikariei
zuzendutako laguntza eta aholkularitza zerbitzu integralagoa izateko asmoarekin. Teknikari izeneko
programa sortu zuen, Siadeco enpresaren laguntza teknikoarekin, eta hauexek dira landu diren
helburu eta egitasmo nagusiak:

- Tokian tokiko hizkuntza egoerak eta errealitateak modu objektiboan deskribatu eta
hizkuntza normalkuntzarako oinarri teknikoak dituzten planteamenduetara iristeko
prestakuntza eskaintzea euskara teknikariei (heziketa saioak).
- Berrikuntza, esperimentazioa eta ikerketaren bidetik, Gipuzkoako lurraldearen hizkuntza
normalkuntzari bultzada berri bat emateko lehen urratsak ematea (ikerketa aplikatuak,
esperientzia berrien laborategia, barne komunikazioa,…).
- Hizkuntza normalkuntzako teknikarien estatus eta eragin ahalmen handiagoa lortzen
laguntzen duten jarrera eta posizio teknikoetan laguntzea, hori lortzeko bidea aholkularitza
zerbitzu integrala eskaintzeko erabilitako metodoa izanik (EBPN Gipuzkoako udalerrietan
garatzeko aholkularitza teknikoa, kiroletako lan mahaia).

Aldi horretan, aipamen berezia merezi dute bi egitasmok: hizkuntza normalizaziorako esperientzia
berrien laborategiak, eta ikerketa aplikatuek. Laborategiak udaletako eta Foru Aldundiko teknikariek
osatu dituzte eta Teknikari programaren 5 funtzioetan sakontzeko egitasmo oso egokia izan da
laborategia. Informazioa eta aholkularitza bilatu izan dituzte teknikariek batez ere, baina
19
berrikuntza, heziketa eta esperientzien kontrastea egitea ere lortu da. Bi gai landu dira: hizkuntza
paisaia eta hizkuntza bizikidetasuna.

Teknikari programaren jarraipen modura, Udal<>ekin programa dago indarrean 2008az geroztik,
Emun enpresaren laguntza teknikoarekin. Programaren helburu nagusia da udal teknikariei laguntza
zehatza ematen jarraitzea, ondoko lan ildoak jorratuz: Prestakuntza; Praktika komunitatea; UETS
intraneta.

3.2. Eragile ekonomikoen eta administrazioaren arteko lankidetza akordioak. Zenbait adibide.

Enpresarien elkarteak
Eusko Jaurlaritzak, Euskal Enpresarien Konfederakuntzarekin (CONFEBASK) eta EAEko hiru
lurraldeetako enpresarien elkarteekin (ADEGI, CEBEK eta SEA) lankidetzarako akordio-markoa sinatu
zuen 2006ko irailean euskal enpresen alorrean euskararen erabilera sustatzeko asmoarekin.
Erakunde horiek, HPSren ikuspuntuarekin bat eginik, enpresa-jardunean ere euskararen presentzia
areagotzeko bideak urratu beharra ikusten zuten. Euskal enpresek eta enpresariek gizartearekin
konpromezu estua dutela erakutsi dute sarritan, eta oraingoan ere gizarte osoak batera egin
beharreko zeregin honetan parte hartzeko hitza eman dute.
CONFEBASK, ADEGI, CEBEK eta SEAk batetik eta Eusko Jaurlaritzak bestetik, bat datoz euskara lan-
eremuan sendotzeko zenbait printzipio errespetatu behar direla esatean. Besteak beste:
borondatezkoa izan behar dela, inor baztertu gabe, bakoitzaren erritmoa zainduaz, adostasuna
lortuta eta lankidetzan jardunda.

Sindikatuak
Ildo beretik doa Eusko Jaurlaritzak eta ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek 2006ko irailaren 21ean
izanpetu zuten Lankidetza Akordio Markoa. Alor sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotu
beharra ez da sindikatuentzat gauza berria. Ezaguna da gizartearen kezkekin bat egiteko duten joera.
Kasu honetan, hitzarmenaren bi aldeek euskararen erabilera areagotzeko adostasuna behar dela
uste dute, hizkuntzaren inguruko ohiturak eta joerak pixkanaka aldatzen joateko hori baita
onargarria den bide bakarra. Nahitaezkoa da, beraz, prozesuan parte hartu behar dutenekin
lortutako akordioa oinarritzat hartzea, era honetako proiektu batek guztion adostasuna eta
ahalegina beharrezko dituelako. Azkenik, bi aldeek lankidetzan jardun behar dutela uste dute, herri-
aginteak eta alor sozioekonomikoa elkarren osagarri izatea oinarrizko abiapuntua delako.

20
Sindikatu zein enpresari elkarteekin sinatutako lankidetzarako ondorengo lan-ardatzak dituzte:
− Informazioaren eta ezagupenen berri ematea elkarri.
− Aholku ematea, komunikazioa eta zerbitzu nahiz produktuak eskaintzea, enpresetako
bakoitzak, hala nahi izanez gero, beretzako moduko euskara-plana izan dezan, betiere, bere
errealitate soziolinguistikoa, bere ezaugarriak, beharrizanak eta borondatea errespetatuta.
− Euskara-planak finantziatzea, banan-banan begiratuta: Eusko jaurlaritzak, Kultura Saileko
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren bitartez, planak kofinantzatzeko lerro bat
irekitzea, euskara lan-eremuan erabiltzeko planak diseinatu eta ezartze aldera.

Hiru lan-ildo horietako bakoitzak, hainbat puntu biltzen ditu. Horiekin guztiekin urtero lan-egutegi
bat lantzeko asmoa dute bi aldeetako ordezkariek. Lan-egutegi horretan jasotakoak aztertu eta egoki
betetzen direla bermatzeko, jarraipen-batzordea eratuko dute sinatzaileek.

Makina-Erramintaren Institutua (IMH)


Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Elgoibarren egoitza duen Makina Erramintaren
Institutuak lankidetza protokoloa sinatu zuten alor sozioekonomikoan euskararen erabilera
areagotzeko. Protokolo honen helburu nagusia bi erakunde hauen ekintzen arteko osagarritasuna
lantzea da, esparru sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeari begira.

Ekimen hau HPSk euskararen erabilera lan munduan areagotzeko abian jarritako LanHitz
egiteasmoaren barruan kokatzen da. Horrez gain, IMHk 2003an, Goazen egitasmoa jarri zuen
martxan Ahize-AEKrekin elkarlanean, bai erakundean bertan baita makina-erramintaren sektorean
ere euskararen erabilerari bultzada emateko. Hortaz, protokolo honen helburu nagusia, LanHitz
programa eta Goazen ekimena elkarren osagarri gertatzea da.

Lankidetza protokolo honek erabateko garrantzia du, lortu dezakeen eragin biderkatzaileagatik. Izan
ere, gaur egun euskara-planak abian dituzten enpresen artean, makina-erraminta sektorean
dihardutenek osatzen dute multzo handienetako bat.

Akordioan jasota geratu zen bezala, hainbat lan elkarlanean garatzeko asmoa zehazten da:
− 2006an antolatutako 30+10 Mintegiak eta hortik aurrerakoak gauzatzea.

21
− Mintegi horretarako prestatutako ponentzia eta bestelako artikuluen zabalkundea, batez ere
internet bidez.
− Goazen egitasmoaren baitan landutako terminologia lanak normalizatu eta zabaltzea.

EAEko Aurrezki Kutxekin hitzarmena 15

Eusko Jaurlaritzak EAEko hiru lurraldeetako aurrezki kutxekin (Bilbao Bizkaia Kutxa, Gipuzkoa
Donostia Kutxa eta Caja Vital Kutxa) euskararen erabilera sustatzeko lankidetzarako hitzarmen
markoa sinatu zuen 2007ko martxoaren 28an.

Akordio hau sinatu zuten aurrezki kutxek, beren lurraldean sendo errotutako erakundeak diren
aldetik, aspaldian agertu duute euskararen erabilera normalizatzeko konpromisoa. Hiru aurrezki
kutxek berretsi egiten dute gizartearen arlo sozialean eta ekonomikoan euskararen erabilera arian-
arian gehitzeko lanean Jaurlaritzarekin batera aktiboki inplikatzeko nahia, euskara eta gaztelaniaren
arteko berdintasun sozial handiagoa helburu izanda.

Jaurlaritzak, bere aldetik, euskararen normalizazioan beharrezkoa eta onuragarria dela adierazten du
euskararen presentzia eta erabilera areagotzeari esparru sozioekonomikoan, eta bereziki, finantza-
munduan. Hori horrela, eta betiere LanHitz programaren barruan, honako lan-ardatzak garatuko
dituzte:
− Informazioa eta ezagutza trukatzea
− Aholkularitza, komunikazioa eta produktu / zerbitzuen eskaintza
− Erakunde sinatzaileek elkarlanean egiten dituzten proiektuen azterketa bateratua eta
egitasmo partekatuen garapena.
− Akordio espezifikoak gauzatzea kutxa bakoitzarekin

Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa

15
Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen kontsultagai prentsa oharra:
http://www.euskara.euskadi.net/r59-
14154/eu/contenidos/informacion/lanhitz_programa/eu_00113/adjuntos/Hiru%20kutxekin%20euskara%20akordioa%20p
rentsaoharra%20070328_1%20%282%29.pdf

22
Eusko Jaurlaritza eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren arteko lankidetzarako hitzarmena16
2007ko uztailaren 12an sinatu zen eta honako helburu hauetan gauzatzen da:

− Informazioaren eta ezagupenaren berri ematea elkarri


− Aholku ematea, komunikazioa eta zerbitzu nahiz produktuak eskaintzea, kooperatiba eta
kooperatiben erakunde bakoitzak beretzako moduko euskara-plana izan dezan, betiere, bere
errealitate soziolinguistikoa, ezaugarriak eta beharrizanak kontuan hartuz
− Euskara-planak finantziatzea, banan-banan aztertu ondoren

Aldi berean, Eusko jaurlaritzak EUSKALITen eskutik eta berarekin elkarlanean, gaur egun erabiltzen
diren kalitate-parametroak oinarri hartuta, euskararen erabilera ebaluatzeko eta zertifikatzeko
eskema diseinatu du. Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak Eusko Jaurlaritzarekin batera
lankidetzan jardungo du kooperatibetan hori inplementatu eta garatzeko, eskema horren jarraipen
eta hobekuntza prozesuan parte hartuz.

Telefonia operadore eta fabrikatzaileak

Eusko Jaurlaritzak eta hainbat telefonia operadore nahiz fabrikatzaileak lankidetzarako bi hitzarmen-
merko sinatu zituzten 2007an, telefonia mugikorraren arloan euskararen erabilera sustatzeko.
Hitzarmena sinatu zituzten enpresak, honako hauek izan ziren: Alcatel, Eroski, Euskaltel, Nokia,
Orange, Samsung, Sony Ericsson, Telefónica, Vodafone eta Yoigo.

Urte hartan, hitzarmenetan aurreikusitako konpromisoak betetze aldera, Eusko Jaurlaritzak abian
jarri zuen telefonia mugikorraren arloan euskararen erabilera sustatzeko lehenengo publizitate
kanpaina, “Telefonoak badaki euskaraz. Anima zaitez!” lelopean. Horrekin batera, menuak euskaraz
ere eskaintzen dituzten telefonoen zerrenda osatu du HPSk, telefonia-enpresek emandako
informazioaren arabera.

3.3. Eragileen arteko elkarlanaren aurrekariak

16
Hitzarmenaren inguruko prentsa-oharra helbide honetan kontsultagai: http://www.euskara.euskadi.net/r59-
14154/eu/contenidos/informacion/lanhitz_programa/eu_00113/adjuntos/euskara%20kooperatibak%20elkarlana%20pren
tsaoharra%20070712.pdf

23
Euskararen etorkizuna euskal gizartearen kezka nagusi bilakatu zenean, 1960. hamarkadaren
hasieran, eragile desberdinen indarrak hezkuntzara bideratu ziren. Galzorian zegoen hizkuntza
suspertu eta berrindartzeko, hezkuntzaren mundua euskararen unibertsora erakartzea behar-
beharrezkoa zela antzeman zen. Hortaz, hezkuntza zen zalantzarik gabe euskararentzat irabazi
beharreko lehenengo esparrua. Garai hartakoak izan ziren gau-eskolak eta ikastolak sortzeko
ahaleginak eta hurrengo urteetan, belaunaldi berriak euskaraz hezteko aukera zabalduz joan zen.

Hala ere, ikasketak euskaraz egin arren, belaunaldi gazteak lan-mundura gerturatzen zirenean,
orokorrean eten-linguistiko handi batekin egiten zuten topo. Egoera ez zen inguru geografiko
guztietan berdina eta beraz euskararen presentzia lan munduan oso desberdina izan da herriaren,
bailararen, sektorearen edo-eta lantokiaren tamainaren arabera, besteak beste.

1970. hamarkadatik aurrera batez ere, ekimen desberdinak bideratzen hasi ziren euskara eta lan-
mundua uztartu nahian. Orokorrean, bi bide jarraitu ziren helburu hau lortzeko: euskalgintzaren
baitan euskara elkarteek emandako bultzada batetik, eta langileen ekimen pertsonalei esker
sortutako ekintzak bestetik (Unanue, Intxausti, 2002). Dena den, enpresa-jardueran euskararen
presentzia sendotzeko ahalegin desberdinak egin izan baziren ere, 1990. urterarte planifikazio eta
metodologia sendo bat jarraitu gabe eginak izan zirela esan daiteke. Euskalzaletasuna zen
bultzatzaileen eta ekintza haien ezaugarri nagusia.

1975. urte inguruan, Alfabetatze Euskalduntze mugimendua hedatu zen Euskal Herri osoan.
Diktadura garaian indartutako kontzientzia nazionalak eraginda, euskara ikasteko gogo bizia sustatu
zen jende askoren artean eta hizkuntza ezagutu eta ikasteko asmoz, gau-eskoletan parte-hartzeari
ekin zion herritar askok17. Herrigintzan parte-hartzeko gogo bizia erakusten zuen gizarteak garai
hartan, eta jarrera proaktibo hau euskararen kasuan oso nabarmena zen.

Aipatutako Alfabetatze Euskalduntze mugimenduaz gain, bestelako jarduerak ere bultzatzen ziren.
1977. urtean adibidez, Ikastolen Federazioak, Gau-eskolen Elkarteak eta Donostiako Auzo Elkarteak
bultzatuta euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko manifestu bat egin zen (Unanue, Intxausti, 2002).

17
Herritarren eskutik sortutako mugimendu sendo honen erakusle, 1976-77. ikasturtean Euskal Herri osoan zeuden 28.793
ikasleak. Euskararen II. Pizkundea izan zela esan daiteke.

24
Bertan, lantegietan euskara bultzatzeko aipamena egiten zen besteak beste. Proposatzen ziren
egitekoen artean, honako hauek nabarmendu daitezke:

− Lantoki guztiei izena euskaraz jartzea


− Idatzi ofizialetan, errotuluetan eta izen publikoetan euskarazko izena erabiltzea.
− Jendeari zuzendutako idatzi, komunikatu eta mota guztietako orri eta karteletan euskara
ahalik eta gehien erabiltzea.
− Euskarari laguntzeko hainbat ekimen babestea, auzo, herri, probintzia eta Euskal Herri
mailan.
− Enpresek, euskara ikasi nahi duten langileei lokalak, materialak eta dirulaguntzak eskaintzea.

Euskal Kulturaren Batzarreak (EKB), euskalgintzako eragile gisa, hainbat ekimen bultzatzen saiatu zen
lan munduan. Euskararen normalizazioa lortzeko lan munduak zuen garrantziaren inguruan ere
gogoeta bultzatu nahi izan zuen eta 1986an, enpresetan “langileen euskara komiteak” antolatzeko
ideia sortzeaz gain, bere laguntza zuzena ere eskaintzen zuen. Helburu nagusia, lantegiek euskararen
normalizazioa bultzatzeko konpromisoa hartzea eta sindikatu nahiz langileen artean euskararen
kontzientzia eta errrebindikazioak bultzatzea. Dena den, ekintza horrek ez zuen nahi besteko
arrakastarik izan. Urte berean, Arrasate Euskaldundu Dezagun (aurrerantzean AED) kultur elkarteak,
Euskalan taldea sortu zuen lan mundua euskalduntzeko helburuarekin.

Euskalgintzako eragile ezberdinen bultzadaz sortu zen Alfabetatze Euskalduntze mugimendu hark
euskararen aldeko lanean jarri zituen Euskal Herriko lantegietako hainbat langile. 1978. urtean
Lazkaon egindako bilera izango da beharbada lehenengo topagune aipagarriena (Unanue, Intxausti,
2002). Gipuzkoako zenbait lantegitako arduradunak bildu ziren bertan, 30 lantegi ingurutako
ordezkariak hain zuzen ere, eta honako egitaraua zehaztu zuten:

− Lantegietan euskara komiteak sortzea


− Gau-eskoletan irakasleak prestatzea
− Euskara eskolak gau-eskolekin batera antolatzea
− Lantegien arteko koordinazioa lortzea

Euskara lan munduan txertatzeko ahalegin bateratuak ez zuen aurrekari ezagunik, eta beraz,
esperientzia erabat berria zen guztientzat. Bestalde, lantegi bakoitzaren izaera eta dinamika ere
25
ezberdinak ziren. Dena den, kasu gehienetan baldintza nahiko urriak zeuden denetan: lokalik ez,
irakasleak ordaintzeko dirurik ez, ikas-materiala ordaindu beharra, etab. Dena den, helburu nagusi
bat lortzeko jendearen borondate amaigabea garbi ikusi zen: lantegietan euskararen aldeko
mugimendua sortu beharra zegoen, euskararen berreskurapenean gau-eskolek eta ikastolek
burututako ahaleginek fruitu gehiago eman zezaten.

Lazkaon egindako bileraren ondoren, hainbat lantegi saiatu zen erabakitakoa gauzatzen. Batzuk,
euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak antolatu zituzten (Beasaingo CAF enpresak, Laudioko
TUBACEX S.A.-k, Euskal Herriko Federakuntzako zortzi kutxetatik zazpik, Telefonicak, Gipuzkoako
Erresidentziak eta beste zenbait ospitalek, Ramón Vizcaíno enpresak, Papelera Españolak, Bilboko
Udalak, Bianchik, Ingemar-ek, Tximist-ek, Cerrajera-k, Michelin-ek, Mamut-ek, etab.). Euskara
komiteak ere sortu ziren hainbatetan, Hernaniko Orbegozon, esaterako. Baina garai hartan,
zalantzarik gabe mugimendu zabalagoa lortu zuten bi bailaratan kokaturiko lantegiek, Goierri eta
Debagoienean kokaturiko kooperatibek hain zuzen ere (Unanue, Intxausti, 2002).

1980ko hamarkadaren amaieran ere hainbat saiakera egin zituzten langileek. Lesakako laminategian
esaterako, euskara eskolak antolatu zituzten. Urte beretsuan jarri ziren martxan Lan Kide Aurrezkiko
eta Fagor-eko eskolak ere. Udalek bultzatutako ekimenik ere izan zen. Irungo udalak hamabi lantegiri
euskara kanpaina zuzendu zien, alfabetatze eta itzulpen zerbitzua eskainiz.

3.4. Ikerketa-kasua: Arrasateko Kooperatiba Esperientziako lantegiak

Arrasateko Kooperatiba Esperientzia 1956. urtean hasi zen Ulgor18 izeneko kooperatiba sortu
zenean. Ordutik aurrera, kooperatiba mugimendua izenez ezaguna den proiektua gorpuzten hasi zen
Debagoienako bailaran: Fagor (Arrasate), Fagor Elektronika, Fagor Ederlan, Danobat, Lan Kide
Aurrezkia, etab. 1970. hamarkadan lantegi berriak sortu ziren eta kooperatiba mugimendu sendo
bati hasiera eman zitzaion. 1990. hamarkadan Mondragon Corporación Cooperativa (MCC) eratu zen
eta kooperatiba taldea eskualdeka antolatuta egotetik, sektorekako banaketara igaro zen,
produkzioaren antzekotasunaren arabera eta egituraketa berrian Finantza Taldea, Industria Taldea
eta banaketa Taldea sortu ziren. Harrezkero, izugarri hasi da MCC. Nazioartekotzearekin batera,
egun, Euskal Herriko lehen enpresa-korporazioa da, salmenta eta langile kopurua kontutan izanda.

18
Arrasateko Kooperatiba Esperientziako lehenengo kooperatiba. Eskola Politeknikoan ikasi zuten bost gaztek sortua eta
egun, Fagor Etxetresna Elektrikoak deitzen dena.

26
Nahiz eta kooperatiben hastapenetan bailarako langile taldea oro har euskalduna izan, gizartean
euskararekiko zegoen jarrera ezaugarri klabea izan zen kooperatiben harremanen osaketan euskarak
hartuko zuen norabidea definitzeko eta lan eremuan euskararen erabilera eta funtzioa mugatzeko.
Hala ere, ofizialki baimendurik egon ez arren, kooperatiba barruan langileen artean euskaraz egiteko
askatasuna zegoen. Hortaz, esan daiteke kooperatibetan euskarak iraun badu, langile euskaldunei
esker izan dela. Izan ere, askorentzat euskara zen komunikatzeko baliabide bakarra, euskaraz
besteko gaitasunik ez zutelako gaztelaniaz. Horrenbestez, hasierako urteetan euskarari eustea lortu
zuten euskaldun zaharrek osatu zuten ondorengo saiakera eta euskara planak hasteko beharrezko
oinarria (Unanue, Intxausti, 2002).

Tailerrean eguneroko ahozko komunikazioetan euskaraz aritzeaz gain, euskarari bide berriak
zabaltzen saiatu ziren langile batzuk, euskara ahozko harremanetatik kanpo ere erabili ahal izateko.
Tailerretako ekimenez gain, Batzar Orokorretan 19 ere hainbat bazkidek egin zituzten euskararen
aldeko aldarrikapenak.
Fagor, Lan Kide Aurrezkia eta Lagun Aro kooperatibetan euskararen alde historian zehar egin diren
eskaerak esanguratsuak dira. Ziurrenik beste hainbat kooperatibatan ere antzerako eskaerak izango
ziren. Ulgor kooperatiban (gaur egungo Fagor Etxetresna Elektrikoak) adibidez, 1963. urtean egin zen
euskara zabaldu, indartu eta normaltzeko lehen eskaria20.

Lan Kide Aurrezkian 1974an hitzegin zen lehen aldiz euskaraz Batzar Orokor batean. Lan Kide
Aurrezkia euskararen alde egiten ari zen ahaleginaren inguruan gogoeta egin zuen bazkide batek;
erakundeak euskararen aldeko dirulaguntzak eskaintzen zituela, memorian euskara erabiltzen zela,
etab., baina gai garrantzitsuetan euskarak behar lukeena baino presentzia txikiagoa zuela eta bi
hizkuntzen erabilera antzekoa izan beharko litzatekeela. Helburua lortzeko, itzulpen tresnak martxan

19
Enpresa kooperatiboak duen kudeaketa ereduaren ezaugarri nagusia, demokrazia soziala da. Langileen partehartze eta
ekimenean oinarritzen da kooperatiba eta beraz, enpresaren politika nahiz helburuak bazkide guztien artean erabakitzen
dira. Kudeaketa eredu hori aurrera eramateko hainbat organo sortu ditu kooperatibismoak eta horietako bat Batzar
Orokorra da. Organo hori kooperatibako bazkide guztiek osatzen dute eta bilgune aproposa da bakoitzak bere iritzia
agertzeko.
20
Bazkide batek obra sozialetako fondoetatik helburu honetarako dirua bideratzea proposatu zuen. Eskaera horrek ez zuen
aldeko erantzunik izan. 1973an beste bazkide batek, komunikazio idatzietan (memoriak, Batzarreko akordioak, etab.)
euskararen erabilera handitzeko eskaria egin zuen. Bi urte beranduago, 1975ean, hiru bazkidek hainbat proposamen egin
zituzten hizkuntza bultzatze aldera: batzarretan euskaraz egitea, idazkari eta lehendakari lanpostuetarako euskara jakitea
beharrezko izatea, estatutu eta erreglamenduak elebidunak izatea eta kooperatiban sartuko ziren bazkide berriek euskaraz
jakitea (Unanue, Intxausti, 2002).

27
jartzea proposatzen zuen, Lan Kide Aurrezkiaren baliabideak aprobetxatuz. Lehendakariak eskaria
bideragarria ez zela erantzun zuen, batetik pertsona askok ez zutelako euskara menperatzen eta
bestetik, itzulpen sistema ez zitzaiolako egingarria iruditzen. Hala ere, gai honi buruzko edozein
irtenbide eta ekarpeni Kontseilu Errektorean harrera egingo zitzaiola gaineratu zuen.

1977an euskararen inguruko gaiari ekin zion berriz ere bazkide batek. Haren ustetan, Lan Kide
Aurrezkiak herriaren ekonomia sustatu bazuen ere, alderdi kulturala eta batez ere linguistikoa ez
zuen behar bezala zaintzen, eta kanpora begira egindako publizitatean edo komunikazioa aurrera
eramateko moduan ikusten zen jarrera hori. Lehendakariaren ustez, Lan Kide Aurrezkiak kultura
arloko gaiei arreta eskaintzen zien eta baliabide ekonomiko zein pertsonalak bideratzen zituen. Hala
ere, aukera errealen arabera erantzuten zela gaineratu zuen, gehiago egitea posible bazen ere.

Lagun Aro izan zen barne araudia euskaraz eta gaztelaniaz idatzi zuen lehen kooperatiba. Batzar
Orokorretan, ordea, gaztelaniaz egiten zuten. Hori dela eta, 1975. urteko Batzar Orokor batean,
erakundearen hizkuntzarekiko jarrera anbiguoa salatu zuen langile batek eta batzarretan ere
euskaraz egin beharko litzatekeela argudiatu zuen (Unanue, Intxausti, 2002).

a. Euskara-eskolen garaia (1977-1983)

Aipatu bezala, Euskal Herri osoan Alfabetatze Euskalduntze mugimendu zabala sortu zen 1975. urte
inguruan. Arrasaten, berriz, euskararen aldeko giro hori urte batzuk lehenago egosten hasia zen,
1960ko hamarkadan hain zuzen ere. Garai honetatik aurrera, Arrasate inguruko hainbat herritarrek
euskara bultzatzeko hainbat ekimen bultzatu zituzten eta Arrasaten egindako lana erreferentzia
garrantzitsu bihurtu zen Euskal Herri osoan. Are gehiago, euskararen aldeko herri mugimendu hura
ezinbesteko indar bultzatzailea izan zen geroago lantegietan euskal dinamika sortzeko. Neurri handi
batean, lantegietako euskara planen sorburua herriko gau-eskolak izan zirela esan daiteke.

Arrasaten klandestinitatean ematen ziren euskara eskolak 1968.urtea baino lehen. Frantziskotarrek
eutsi zioten gerra osteko garaietatik euskararen aldeko aktibitateari eta haien inguruan ematen ziren
eskolak ere. Garai haietan Bernabé Berezibar frantziskotarrak Erdiko kalean zuen denda batean
elkartzen ziren euskara ikasi nahi zutenak, bestela debekatuta bait zegoen euskara klaseak ematea.

28
1968an, Danok 21elkartea sortu zen, euskal kultura indartzeko asmoz. Elkarte hau Juventud Deportiva
elkartearen babesean jaio zen, garai haietan euskara elkarteak ez bait ziren legezkoak eta honelako
talde eta erakundeen babesean sortu behar izaten ziren. Hortaz, 1968rarte gau-eskolak
klandistinitatean ematen baziren ere, ordutik aurrera gau-eskola ofizialki sortu zela esan diteke. Gau-
eskolaren sorrerak lotura handia izan zuen ikastolen sorrerarekin.

Danok-ek Eskola Politeknikoan egiten zituen ekintza batzuk. Ikastolak sortu zirenean ikastoletan ere
ematen ziren gau-eskolak eta udaletxean ere bai noizbait, hitzaldiren bat adibidez. 1976-77.
Ikasturtean, esaterako, 1.090 ikasle bildu zituen Leintz bailarako gau-eskolak eta 78 irakasle zeuden.
Urte hartan eman zen lan eremuan ere gau-eskolak antolatzeko pausoa, herriko gau-eskoletan
lanean zebilen talde txiki batek euskara eskolak kooperatibetara eramateko ahalegina egitea
pentsatu zuenean. Gau-eskoletako ordutegiak ez zeuden langileentzako oso egokituak eta eskolak
kooperatibatara eramanez gero jende gehiago interesaturik agertuko zela pentsatu zuten.
Horrenbestez, lantegietako langileak euskalduntzeko bitartekoak jartzen hasi ziren Arrasateko
kooperatiba taldean (Unanue, Intxausti, 2002).

Herriko gau-eskoletatik, kooperatibetako gau-eskolara igaro ziren hainbat eta hainbat langile 1976tik
aurrera. Oihartzun handiena izan zuen euskara plana Ularco22 Taldearena izan zen, mugimendu
sendoa eratu bait zen 1976an hasi eta krisi garaia (1981-82) iritsi bitartean.

Ulgor izan zen prozesua abian jarri zuen lehen kooperatiba, 1976. urtean langile talde batek
Kontseilu Sozialean23 euskara plangintza bat egitea proposatu zuenean. Horrelaxe sortu zen Euskara
Batzordea kooperatiba horretan. Batzorde horrek inkesta bat pasa zuen Ulgorren, lantegiko
euskaldun giroa, euskalduntzeko aukerak eta irakasleen errealitatea ezagutzeko asmoz. Inkestaren
emaitzak honako hauek izan ziren:
− Ulgorren 600 bazkide baino gehiago zeuden euskara ikasi eta sakondu nahi zutenak.

21
700 bazkiderengandik eta klaseak jasotzen zituzten ikasleen kuotetatik lortzen zuen Danok-ek dirua, euskal kultura
bultzatzeko hainbat ekintza antolatu ahal izateko: jaialdiak, bertso saioka, literatura, hitzaldiak, irteerak, etab. Hala ere,
jaialdiak antolatzeko babesleak ere bazituzten, partikularrak, enpresariak eta Lan Kide Aurrezkiak batez ere.

22
Ularco Taldea 1975ean eratu zen, bere jatorria 1964an sortutako Ularco industrigunean izanik. Ondoren, 1986. Urtean,
Fagor Taldea izena hartu zuen. Hainbat kooperatibak osatzen zuten: Ulgor (Fagor Etxetresna Elektrikoak), Arrasate (Fagor
Arrasate), Aretxabaletako Copreci, Fagor elektronika, Fagor Ederlan, Fagor industrial, Fagor Clima, Fagor Automation, etab.
23
Kontseilu Soziala, Kooperatibatako aholkularitza organoa da. Botere erabakitzailerik ez badu ere, lau funtzio ditu:
aholkularitza, informazioa, negoziazioa eta kontrol soziala.

29
− Askoz ere gehiago prest agertzen ziren euskara ikasteko, baldin eta klase denboraren zati
handi bat lanorduetan izanez gero.
− 104 pertsona gertu zeuden prestakuntza egoki baten ondoren klaseak emateko.

Ondoren, Ulgorreko talde horrek proposamen multzo bat Ularcora bideratu eta 1977ko otsailean
Ularco-ko Kontseilu Nagusiak onartutakoaren arabera ondorengo ekintzak bideratu ziren: irakasleen
formazioa, ikasleen formazioa, euskara komiteak sortzea eta arduradunak izendatzea, neurri
instituzionalak24 finkatzea.

1980an, udako ikastaro trinkoa antolatzeari ekin zitzaion, urtean zehar klaseetara joan ezin zen
jendeari erantzuteko asmoz eta aurrerapena azkartzeko. Esanguratsuena, ikastaro trinko hartara
kooperatiban pisu handiko jendea izena eman zuela: zuzendari nagusia, gerenteak, arduradunak,
etab. Beraz, zuzendaritza ere ohartu zen euskararen garrantziaz eta langile-bazkideen presioa sentitu
zuen. Euskararen aldeko kontzientzia sortu zen (Unanue, Intxausti, 2002).

Euskara eskolen antolaketa eta garapen egokia bermatzeko, kooperatibetan euskara batzordeak
sortu beharra izan zen. Lehenengoa aipatutako Ulgorreko euskara batzordea izan bazen ere,
Arrasate, Copreci, Fagor Ederlan, Fagor Elektronika eta Fagor Industrialen ere sortu ziren harrezkero
horrelako batzordeak. Eginkizunen artean, azpiegitura arazoei aurre egitea, ekimenak sortzea
(hitzaldiak, filmak, kanpainak, Euskalan aldizkaria, etab.) eta informazioa bideratzea. Kooperatiban
funtzio desberdinak zituzten langileak izaten ziren batzorde horietako partaide: euskara eskoletako
ikasle eta irakasleak, Kontseilu Sozial iraunkorreko eta pertsonal departamentuko ordezkariak eta
azkenik, kooperatibako euskara teknikaria, Ulgor eta Copreciren kasuan.

Batzorde horietako ordezkariekin Ularco-ko Batzorde Zentrala eratu zuten. Kontseilu Orokorrari
ekimenen berri ematea zen batzorde horren eginkizuna eta euskara laguntzen zuten beste erakunde
eta instituzioekin ere harremanetan zegoen. Koordinazio orokorrerako euskara arduradun bat zuen
batzorde zentralak. Ularco-ko teknikari horren arduren artean, irakasleei klaseak eman, ikastaro

24
Euskara-eskolen bidea Ulgorren ikusgarria izan zen. 1977ko otsailean, oinarrizko mailako euskara eskolak jasotze hasi
ziren 150 pertsona inguru (10 talde) eta urte bereko irailean, irakasle multzo bat prestaturik zenean, Ularco talde osoan
zabaldu ziren eskolak eta 605 lagun hasi ziren (40 talde). Lanorduz kanpo, lana hasi aurretik eta bukatutakoan izaten ziren
eskolak.

30
trinkoak prestatu, koordinatzaileen batzarrak deitu eta zuzendu, txostenak idatzi, enpresa
hiztegiaren ardura ematea, etab (Unanue, Intxausti, 2002).

Batzorde hauek egindako lanaz gain, euskara eskolen mugimendua bermatzeko beharrezkoak izan
ziren Ularco taldeak hartu zituen neurri instituzionalak, hala nola:

− 1977an Kontseilu Orokorrak onartu egin zuen euskara komiteen sorrera.


− 1978an euskara teknikaria kontratatu zen Ulgorren.
− Euskarari %100eko finantziazioa ematea erabaki zen eta euskara eskolen gastu eta sarrerak
Heziketarako Fondo Kooperatibotik egiten ziren.
− 1979an inprimaki eta errotulu guztiak bi hizkuntzetan jartzea erabaki zen eta enpresa-hiztegi
elebiduna egitea.
− 1979/80. Euskalan aldizkaria argitaratzea onartu zen. Ondorioz, enpresan euskara ikasteko
eta erabiltzeko giro egoki bat lortze aldera, hainbat langilek borondatez parte hartu zutuen
ekimen horretan. 20 orri inguruko aldizkari horren 1.000 ale argitaratzen ziren.
− Lehendabizi, selektiboki eta apurka-apurka gerente, zuzendari, bitarteko arduradun,
idazkariak eta jendearekin harremanetan zeuden langileak euskalduntzea eta ondoren
alfabetatzea erabaki zen.
− Argitalpen guztiak apurka-apurka bi hizkuntzetan jartzea, nagusienetik hasi eta estatutu
nahiz Barne Araudira arte.
− Zuzendaritza Batzorde bakoitzak aurreko puntuetatik berari zegozkionak betetzeko planing-a
jarri zuen martxan.
− 1979/1980 urtean azterketa soziolinguistikoa egitea onartu zen, baina ez zen gauzatu.
− 1980an kontseilu errektoreak euskararen aurrekontu ekonomikoa onartu zuen. 455
pertsona hartzen zituen bere barne eta etorkizunean enpresaren aholkuz 700 pertsona
hartuko zituen, Ulgorreko Euskara Batzordeak nahi bezala.

1981ean argitaratu zen enpresa-hiztegi elebiduna, bi urteko lanaren ondoren eta 20 kooperatibaren
dirulaguntzari esker. Donostiako UZEI erakundea izan zen egilea.

Euskara-eskolak martxan jarri eta denbora gutxira, 1979an, lehenengo balorazioa egin zuten
eragileek eta ez zuen baikortasunerako bide handirik ireki. Balorazio horren ostean, berriz ere
indarrak batu nahian, 1979ko abenduan irizpide berriak ezarri zituen Ularco-ko Kontseilu nagusiak.
Aurrerantzean lanpostu bakoitzerako euskara maila jakin bat eskatzea erabaki zen eta zerrenda bat

31
atera zuen, 1985erako lanpostu bakoitzean lortu beharreko euskara mailarekin. Beste erabaki batzuk
ere hartu ziren: lanpostu berrietan edo ordezkapenetan euskara bereizgarritzat edo egokiagotzat
jotzea, langileak euskaldundu eta alfabetatzeko baliabideak eskaintzea, etab. Hori guztia errealitate
bilakatu ahal izateko, Ularco-ko koordinadorak teknikari libertu gehiago izendatu beharra ikusi zuen
eta hizruzpalau kooperatibako, teknikari bat jartzea proposatu zuen, baina erabakia ez zen gauzatu.
Ulgorreko euskara batzordeak ere epe luzerako helburu berriak ezarri zituen. 4 urteren buruan
langileen %60a euskaraz normaltasunez hitzegitea eta %2a gutxi gorabehera irakasle talde prestatu
bat izatera heltzea. Gainera, lantegi bakoitzean euskara saila sortua behar zela erabaki zen ordurako.
Arazoak arazo, ez ziren helburu horiek lortu.

Ularcon izandako mugimenduarekin batera, garai haietan, Eroski kooperatibak ere euskara ikasteko
aukera eskaini zien langileei. 1976an euskara ikasteko arausia sortu eta aurrerantzean euskara ikasi
nahi zuten langileek horretarako aukera izan zuten.

Lan Kide Aurrezkiak ere eskaini zien langileei euskara ikasteko aukera. Erakunde horretan 1975ekoak
dira euskara mugimenduaren lehen hastapenak. Izan ere, urte horretan hasi eta bi urtez 200 lagun
inguruk hartu zituzten euskara eskolak. Ondoren, bazkideen artean irakasle talde bat prestatzeari
ekin zitzaion.

Mugimendu hori guztia martxan zela, 1980ko hamarkadaren atarian mundu mailan zabaldutako krisi
ekonomikoak ere eragina izan zuen Arrasateko kooperatiba taldean. Ondorioz, langileek hainbat
aldaketari aurre egin behar izan zioten eta euskara planei zuzenean eragingo zien egoera sortu zen,
horien garapena guztiz mugatu eta baldintzatuko zuena. Baina euskara-eskolen garapena ez zuten
faktore ekonomikoek bakarrik baldintzatu; faktore-multzo bat pilatzeak ekarri zituen aldaketak.

Krisia iritsi zenean, errentagarritasun ekonomikorik ez zuten aktibitateak desagertu egin ziren.
Kontuak horrela, liberatuta zeuden teknikarien lanpostuak desagertu zirenean, ezinezko bihurtu zen
euskara-eskolak kooperatibaren beraren baitatik antolatzea, koordinazio-lan handia eskatzen
zuelako. Gainera, lanpostuetan ere aldaketak izan ziren eta ordukoa da lana errelebotan
antolatzearen erabakia. Guzti honek erabat baldintzatu zuen euskara-eskolen garapena (Unanue,
Intxausti, 2002).

32
Egoera ekonomikoarekin batera, egoera soziopolitikoak ere aldaketak izan zituen. 1975-80 urteetan
egon zen askatasun eta autogobernu nahiak eta ilusioak, hurrengo urteetan motelduz, lasaituz joan
ziren. Ezin uka baita ere, Ularco taldean onartu ziren neurri instituzional batzuk ez gauzatzeak
zenbait langilerentzat garrantzi handia izan zuela. Euskara ikasteko egindako ahaleginek ez zuten
errekonozimendurik izan eta poliki-poliki, langileen indarrak moteltzen joan ziren.

Bestalde, euskara ikasteko erakundeak garai hartakoak dira eta honek ere eragin zuzena izan zuen
lantegietako euskara-eskoletan. 1981ean HABE sortu zen Arrasaten eta urte haietan bihurtu zen
gau-eskola AEK. Kooperatibetan euskara-eskolak erakunde horietatik bideratzea erabaki zen.
Horrela, euskara ikasi nahi zuten langileei HABE edo AEK-ko irakasleekin klaseak ordaintzen zizkion
kooperatibak.

1980. hamarkadatik aurrera, lantegietan euskara ikasteko proiektuak beste erritmo eta ezaugarri
batzuk izango ditu. Euskara teknikari lanpostua desagertu egin zen eta irakasle lanetan zebiltzan
langileek utzi egin zioten klaseak emateari. Euskara eskolentzako aurrekontuak ere nabarmen egin
zuen behera, 8,5 milioitik 4,5 milioira, alegia (Unanue, Intxausti, 2002).

HABE eta AEK-ren eskuetan geratu zen langileei euskara irakasteko ardura. Edozein kasutan,
kooperatibek laguntza ekonomikoak eta enpresako gelak erabiltzeko aukera ematen jarraitu zuten.
Egoera berri honen aurrean, Ularcok euskara planen inguruan bere helburua berriz ere zehaztu zuen.
Enpresa harremanetan euskararen erabileraren normalizazioa bultzatzeko, urteko plan estrategikoak
diseinatu zituen. Era horretan, langileen aukeraketa eta jarraipena egingo zela erabaki zen eta
zuzendari pedagogiko bat jartzea eskatu zitzaion enpresari, irakasleen lana koordinatu eta ebalua
zezan. Erabaki horiek ez ziren azkenean praktikara eraman.

Hurrengo urteetan bazkide multzo batek euskara klaseak jasotzen jarraitu bazuen ere, erabat
indargabetu zen euskararen aldeko mugimendua. Horren adierazle, Euskara Batzordea bera ere
1984az geroztik ez zela gehiago bildu.

Euskadiko Kutxaren kasuan, berriz, 1985. urtean euskararen inguruan egin zen hausnarketaren
ondorioz, erakundearen hizkuntza politika indartze aldera, hainbat ekimen martxan jartzeari ekin
zion.

33
b. Herri-ekimena: AED eta Euskalanen sorrera

Gau-eskolen mugimenduarekin gertatu zen bezala, 1980. hamarkadan Arrasateko euskalgintzak


bultzada garrantzitsu bat eman zion kooperatibetako euskara mugimenduari eta berriro ere lantegia
eta hizkuntzarekiko konpromisoa bateratzeko ahaleginari ekin zion. Horren lekuko ditugu Arrasate
Euskaldundu Dezagun (AED) euskara elkartea eta bere baitan sortutako Euskalan taldearen
dinamika.

1983an sortu zen Arrasaten AED, euskara eta euskal kulturaren normalizazioa lortzeko
helburuarekin. Handik gutxira egin zen lana euskalduntzearen garrantziari buruzko gogoeta eta
lantegietara eskari bat bidaltzea erabaki zen 1986an, enpresetan euskararen aldeko ekimenak
bultzatzeko asmoz. Bilera baterako deia egin zitzaien langileei eta hainbat enpresak bidali zituzten
ordezkariak: Ederlan, Lagun-Aro, Fagor-Clima, Fagor Etxetresna Elektrikoak, Ulgor San Andrés,
Euskadiko Kutxa-CLP, Copreci, Ikerlan, Alecop, Eskualde ospitalea, Udala, Altuna, UCEM, Uribesalgo
eta Auzo Lagun-ek.

Euskalan taldearen lehen oinarriak izan ziren haiek eta oso denbora gutxira sortu zen ofizialki taldea,
1987. urtean, “Euskaraz dakixenak ein daixela” kanpainaren bitartez. Laneko barne zein kanpo
harremanetan euskararen erabilera suspertzeari ekin zion buru belarri. Bide horretan, euskara
batzordea eratzeko proposamena bidali zuten lantegi batzuetara, batzorde horien bitartez 1977an
hasitako planak berpizteko aukera ikusten baitzen. Ularco-ren kasuan, hiruzpalau urteko behin-
behineko plangintza egitea erabaki zen. Lan Kide Aurrezkiak ere euskara batzordea sortu zuen
erakundearen barruan 1987an, Euskalan izenarekin.

1991. urterarte, sentsibilizazio arloan lan egin zuen Euskalan taldeak, plangintza orokor eta
osatuagorik ezean. Horrez gain, euskararen aldeko herri ekimenetan parte hartu zuen: Korrika,
Euskaldunon Egunkariaren sorreran, Bateginik kanpaina, etab.

1991tik aurrera, AEDren baitan Euskalan taldea indartzea erabaki zen eta langile euskalzaleak
maiztasun handiagoz eta finkoago biltzen hasi ziren. Hamarkada hasiera honetan kokatzen da
euskara plangintzen aro berria. Metodologia berri bat prestatzen hasi ziren hainbat erakundek:
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Elhuyar, etab. Lehen plan pilotua

34
Antzuolako Elay enpresan abiarazi zen. Euskalan taldekoek harremanak izan zituzten erakunde
horiekin guztiekin eta hainbat material aztertu zuten (Unanue, Intxausti, 2002).

1992an egin zuten kanpaina indartsuaren ondorioz Fagor Etxetresna Elektrikoak-eko euskalzale
batzuek enpresak Kontseilu Sozialean euskararen gaia aipatzea lortu zuten eta halaxe sortu zen
enpresa horretan euskara batzordea.

Beste lantegietan euskara batzordeak sortzen ere lagundu zuten, horretarako egin beharreko lan
guztia eginez: sailetan azalpenak eman, ordezkariak bilatu, etab.

1993. urtean Arrasaten egindako bilera informatiboan berriro ere oinarriak ezarri ondoren, dinamika
honekin jarraitu zuten Euskalan taldeko langile euskalzaleak. Horren adibide dira, Fagor Etxetresna
Elektrikoetako euskara batzordeak (Euskalan izenekoa hau ere) egindako hainbat ekimen.

Euskalan taldeak 1996an izan zuen hurrengo bilera garrantzitsua. Mondragon Corporación
Cooperativa (MCC) eta beste lantegietako 60 lagun elkartu ziren, ideia berriak bildu eta etorkizunean
taldearen funtzionamendua gidatuko zuen metodologia definitzeko. Ordurako baziren bi enpresa
euskara plangintzen metodologia berriak lantzen ari zirenak (Elay eta Ikerlan), Euskalanekoek
metodologia berri horietara egokituko zuen antolaketa definitu beharra sentitu zuten. Lantegietan
bitartekari lana egiteko prest zeudenei laguntza eskatu eta enpresetan langileak informatzen saiatu
ziren segidan, Euskalanen eta plangintzen berri emanez.

Taldea elkarte bilakatzea izan zen hurrengo pausoa. Urte bereko urrian batzar eratzailea egin zuten
eta 300 pertsona bildu eta 1.100 sinaduraren babesa lortu zuten. Euskalan elkartea eratzea zen
asmoa, euskara esparru guztietara hedatzeko. Euskalanek garrantzi handia eman zion, sorreratik,
euskara batzordeak eratzeari. 1999an, euskalan fundazioa sortu nahi izan zen, baina ahaleginak ez
zuen aurrera egin (Unanue, Intxausti, 2002).

c. Kooperatiben fondoetatik euskararen garapenerako emandako dirulaguntzak

Arrasateko Kooperatiba Esperientziak izan duen ibilbidean badaude printzipio orokor batzuk, hein
handi batean proiektuaren gidaritzan zeresana izan dutenak eta esperientzia honen filosofia eta
ekiteko era finkatzen dutenak. Oinarri eta gidaritza elementu horietan ere badu euskarak bere lekua,
35
eta gizarte eraldaketaren inguruko puntuen baitan, 8. printzipioak bere gain hartzen du helburu hau,
beste zenbait gairekin batera: “Euskara, hizkuntza nazionala den aldetik (..)” (Unanue, Intxausti,
2002).

Dena den, MCCk bere webgunean argitaraturik duen printzipioen bertsioan, 8. Printzipioak ez ditu
euskara eta hizkuntza nazionala ezertarako aipatzen. Dena den, Arrasateko Kooperatiba
Esperientziako hainbat enpresaren estatutu sozialetan eta agiri garrantzitsuetan maila zehatzagora
eraman izan da hizkuntzaren gaia. Honalekoak irakur daitezke: “Euskara izango da, gaztelaniarekin
batera, hizkuntza ofiziala. Geroz eta gehiago heda dadin, beharrezko neurriak hartuko dira”
(Unanue, Intxausti, 2002).

Honenbestez, eta araudietan jasotako aginduak betetze aldera, urteko emaitzetatik lortutako
soberakinen izaera desberdineko hainbat fondo eratu izan dituzte kooperatibek. Fondo horien
artean, gizarte arloko proiektuak sustatzeko diru kopuru bat aurreikusten dutenak daude eta bide
hori erabiliz finantzatu izan dira euskara indartzeko sorturiko hainbat ekimen.

Kooperatibek lortutako soberakinetatik %10 Hezkuntza eta Kooperatiba Sustapenerako Fondora


(HKSF) bideratzen da, hezkuntza eta gizarte mailako roiektuak diruz laguntzen jarraitu ahal izateko.
Horrez gain, taldeko kooperatibek badute beste betebehar bat ere, fondo horren %20 (%50 Eukadiko
Kutxaren kasuan) MCCko beste diru poltsa komun batera eramatea, Kooperatiben arteko Hezkuntza
eta Sustapen Fondoa izeneko (KHSF) osatzeko.

KHSFak Kooperatiben Hezkuntza eta Kooperatiben Sustapeneko Fondotik datorren diruaren zati bat
eraginkorrago erabiltzea du helburu, orokortasun parametroetatik aztertuta. Hau da, honelako
fondo zentral batek kooperatibetako fondoetatik erantzun ezin daitezkeen priektu zabalagoei
erantzun eta aurre egiteko aukera ematen du. Fondo hori kudeatzea MCCri dagokio eta heziketa
sozio-kooperatibo eta profesionalerako eta ikerkuntza eta garapenerako erabiltzen da. Dena den,
gogorarazi beharra dago kooperatibek oraindik autonomia ekonomiko handia dutela egoki jotzen
dituzten proiektuak diruz laguntzeko eta, bide batez, tokian tokiko ekimenak babesten jarraitzeko.

Ekintza sozialetara dirua bideratzea berezko ezaugarri du eredu kooperatiboak eta izatezko ezaugarri
horren barruan, kooperatiba guztiek hainbat diru poltsa edo fondo dituzte gizarteko ekimenei
laguntzeko. Garrantzia kualitatiboaz gain, balio kualitatiboa ere aitortu behar zaie laguntza horiei.
36
Izan ere, fondo sozialetatik bideratutako diru-laguntzak ez dira publizitate truke ematen. Areago,
kasu askotan, kooperatibek nahiago izan dute laguntzen jatorri eta iturria anonimotasunean
gordetzea.

Fagor taldearen kasuan, HKSFa 2000. urtean onartutako arautegian jasotako irizpideen arabera
aplikatzen da eta HKSFtik jasotzen den laguntza ondorengo hiru arlo nagusi hauetara bideratzen da:

− Hezkuntza Sustapena (%40-%50 bitartean)


− Gizarte eta Kooperatiba Sustapenera (%35etik %45era bitartean)
− Banaketa komunitarioa (%15)

Gizarte eta Kooperatiba Sustapenera bideratutako atalak euskara sustatzeko neurriak (euskara
planak, Fagor Euskara Fondoa, etab.) eta bestelako formazioa finantzatzen ditu batez ere. Euskara
lan-hizkuntza bezala indartzeko hartutako neurrietara bideratu da zatirik handiena Oro har,
euskarari emandako bitarteko guztien zatirik garrantzitsuena euskara planen beharretarako erabili
da.

Banaketa komunitario atalaren barne sartzen dira bailaran eta Arrasate aldean euskararen inguruan
egindako ekintzetarako emandako dirulaguntzak (Euskal hedabideak; Euskararen jaiak, etab.).
1998an euskararen aldeko dirulaguntzek bultzada garrantzitsua hartu zuten.

1998an, Fagor Taldeak euskara plangintzetarako akordioa siinatu zuen Emun kooperatibarekin eta
garai horretan, taldean euskararen normalkuntzarako bidean hartu beharreko neurrien inguruan
hausnarketak hasi ziren sortzen, gerora hainbat proiektu, neurri eta proposamenetan garatu direnak
Horren adierazle nagusietako bat “Fagor Euskara Fondoa” da, Fagor Taldea euskara gaietarako
fondoa. Egitasmo25 horren inguruko lehen planteamenduak 1999.urte inguruan hasi ziren, Fagorreko
euskara planetarako beharrezko ziren baliabide finantzieroak bermatzea helburu hartuta.

25
Gai honetan Lan Kide Aurrezkiari (gaur egungo Euskadiko Kutxa) aitortu behar zaio aitzindaritza. Besteak beste, Lan Kide
Aurrezkia izan zen Frankismo ondorengo lehe urteetan herritarrengan berpizten ari zen euskalzaletasunaren grinari
erantzun zion lehen erakunde kooperatiboa.

37
Euskararen gaiak pisua hartu du taldearen baitan, bai barrura begirako plangintzei dagokienez, eta
baita gizarteko ekimenak babesterakoan ere. Azken joera horrek kooperatiben eta gizartearen
arteko lotura indartzeko aukera eman du.

Azpimarratu beharra dago, taldea osatzen duten kooperatibek, bulego zentraletara emandako
diruaz gain, autonomia dutela fondoak egoki jotzen duten eran erabiltzeko.

Fagor Taldearekin gertatzen den bezala, 1998 urtea funtsezkoa da Euskadiko Kutxako fondo
sozialetatik euskararen alde bideratutako diruaren gaineko irakurketa egiteko. 1996 urtearekin
alderatuta, urte hartan euskararen alde emandako dirua ia bikoiztu egin zen. Lan Kide Aurrezkiak
emandako laguntzak, Euskal Herri mailako gizarte ekimen eta herri mailako ekimenetara bideratuak
izan dira.

6. TEKNOLOGIA BERRIEN EKARPENA

Lehenengo aldi batean, euskara arlo sozioekonomikoan areagotzeko, teknologia berriekin zerikusia
zuten hainbat egitasmo babesten zituzten erakundeek: erakundearen webgunea euskaratzea;
produktuen iragarkia euskaraz ere egitea; software, aplikazio zein programen euskaratzea; intraneta
euskaratu edota bertan informazioa euskaraz sartzeko egindako lana, etab.

Baina azken urteotan egin diren aurrerapenak kontutan izanik, Eusko Jaurlaritzaren HPSak Lan-hitz
programaren bidez 2011ko deialdian diruz lagundutako ekimenen artean, arlo sozioekonomikoan
euskararen erabilera sustatzen duten Web 2.0 egitasmoak batez ere babestea erabaki da. Ekimen
hauen helburuak, web 2.0 baliabideak erabiliz euskararen erabilera areagotzea eta lankide,
hornitzaile zein bezeroekiko komunikazioa hobetzea da. Besteak beste, honako ekintza hauek
bultzatu nahi dira:

− Linkedin, xing, elgg plataforma profesionalen erabilera


− Facebook, twitter eta tuenti bezalako sare sozialetan parte hartzea bezeroekiko
komunikazioan euskararen erabilera areagotu eta enpresaren irudia hobetzeko.

38
− Euskarazko software librearen zabalkunde eta erabilerarako egitasmoak eta berau
erabiltzeko motibazio saioak.
− Blogen eta wikien erabilera barne zein kanpo komunikaziorako
− Moodle plataforma bezalakoak sortu eta erabili prestakuntzaraklo, prestakuntza euskaraz
egin ahal izango dela ziurtatuz.
− Nazioartekotze prozesuan ere euskararen erabilera ziurtatzea eta areagotzea.
− Skype bidezko komunikazioan euskararen erabilera areagotu
− Produktuen katalogo pertsonalizatua euskaraz eta on-line.
− Aurkezpen korporatiboak edo euskara-planaren DVDak, metodologia parte-hartzaileaz
sortuak eta motibazioan eragiteko gauza direnak.
− Euskararen txokoak (2.0) gune partehartzaile bihurtu.

7. ETORKIZUNERA BEGIRA, ELKARLANERAKO BIDE BERRIEN PROPOSAMENA

Gaurko gizartea sistema konplexu bezala ulertu behar da. Lana, hezkuntza, politika, kultura, gizartea
eta bizitza elkar eragiten dute (Marko Juanikorena, 2009) eta jadanik ez du zentzurik lana, hezkuntza
eta aisiaren arteko bereizketak. Euskara eguneroko lanean, irudian eta sistematikan integratzeko
konpromezua bere gain hartu duten enpresa eta erakunde multzoa gero eta hedatuagoa dago. Baina
lehenago esan bezala, 1990eko hamarkadaren hasieran eman ziren lehenengo urratsak, zenbait
enpresatako arduradun eta langileen ekimenez, administrazioaren laguntza instituzionalarekin,
aholkularitzen laguntza teknikoarekin eta gizarte mugimendu eta sindikatuen bultzadarekin. Eredu
horri jarraituz, gero eta gehiago izan dira geroztik bide horri ekin dioten erakundeak.

Urte guzti hauetan bide luzea egin da erakundeetan euskararen presentzia sustatuko zuten
interbentzio-programen diseinu eta metodologien alorrean. Erreferente teknikoak sortu dira,
plangintzaren metodologiak sakondu dira, formazioa antolatu eta materialak argitaratu dira. Baina
bada bereziki plangintzaren prozesu teknikorako garatu diren eredu metodologikoez eta
zertifikazioetarako garatu diren ebaluazio sistemez haratago somatzen den hutsunea:
normalkuntzarako eraldaketa-prozesua bere konplexutasun osoan aztertu eta modu integratu
batean biltzeko gaitasuna duen erreferentziazko eredu global eta sistematizatu baten gabezia,
alegia.

39
Hamarkada hauetan garatutako esperientzietatik, neurri handi batean gaurkotasunik galdu ez duten
ondorio interesgarriak atera zituen HPSk 1997 inguruan (Barrenetxea eta Rodríguez Ibabe, 1997).
Esanguratsua iruditzen zaigu, urteak pasa arren, lan-ildo hauek indarra mantentzen jarraitzea.

Proiektuen arrakasta eta helburuen iraunkortasuna bermatzeko behar-beharrezkoa da


euskara, enpresako beste edozein gai bezala planteatzea. Euskara enpresaren gestioan
kontutan hartzea, alegia. Beraz, enpresaren funtzio bakoitza planifikatzen, burutzen edo
kontrolatzen denean hizkuntzaren alderdia kontutan izan behar da.
Ezinbestekoa da partaide guztien inplikazioa, proiektuen arrakasta eta helburuen
iraunkortasuna bermatzeko. Partaideen artean proiektu bakoitzaren jarduera-esparruko
agente desberdinak hartu behar dira kontutan, hala nola, enpresetako zuzendaritza,
langileak, sindikatuak, elkargo profesionalak, jabegoa, etab. Bakoitzari, proiektuan dagokion
erantzunkizunaren araberako inplikazioa eskatuko zaio.
Ezinbestekoa da proiektu guztiek informazioaren alderdia lantzea. Parte hartuko dutenen
borondatezko atxikipena bilatu behar da eta jarraipen bat izan dezala lortu behar da.
Horretarako, informazioa da tresnarik egokiena. Sentsibilizaziotik motibaziora eta hortik
inplikaziora eramango du.
Proiektu bakoitzak bere ezaugarri propioak izango ditu eta hortaz, enpresa, sektore edo
udalerrira egokitu behar dira. Beraz, oinarrizko printzipio eta metodologia landua izateak
garrantzia badu ere, kasuan kasuko berezitasunak kontutan hartzea ezinbestekoa izango da
arrakasta izan dezan.

Ekonomiatik haratago doan krisi garai honetan, biziki uste dugu elkarlanaren eta sinergiak
bilatzearen beharra inoiz baino garrantzitsuagoa dela. Azterketa historikoak erakusten digu gure
eremu geografikoan jasan ditugun krisi ekonomiko desberdinek eragin nabarmena izan dutela
hizkuntzaren normalizazioaren esparruan ere. Baliabide ekonomiko zein giza-baliabideen murrizketa
eta lehentasunezko gaien berrantolaketa ez dira beraz gaurkoak.

Hainbat azterketa kaleratu dira azken aldian hizkuntza-aktiboen kudeaketa egokiak enpresei
ekartzen dizkieten abantailak azpimarratzen dutenak, lehiakortasunaren diskurtsoaren sendotuz.
Hizkuntza-aktiboak modu egokian kudeatzeko ahaleginean enpresen arteko elkarlana ezinbestekoa

40
da ingurune ekonomiko konkretu honetan batez ere. Labur esanda, elkarlana da hizkuntza-
normalizazioan aurrera egiteko ezinbesteko pausoa; indarrak batzen dira eta negozio aukerak
handitzen ditu.

41
BIBLIOGRAFIA

AREXOLALEIBA, Juan Luis - EMUN (2003): "Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko
planak". Erabili.com. Azpeitiko Euskara Patronatua.
ARTEZ - ELHUYAR - EMUN (2003): "Euskara planak eta lan mundua: abiatu den trena". Erabili.com Azpeitiko
Euskara Patronatua.
BARRENETXEA ETA RODRÍGUEZ IBABE (1997). Euskara Lan-munduan. Hizkuntza Politikarako Sailordetza.
Txosten hau Pdf formatuan kontsultatu daiteke http://www.euskara.euskadi.net/r59-
euhadm2/es/contenidos/informacion/1021/es_6163/adjuntos/barrene.pdf
BASTARDAS, A. (2009). Vint-i-cinc anys de política i planificació lingüístiques. Revista de Llengua i Dret, 51,
125-132. Artikulu hau PDF formatuan kontsultatu daiteke, hemen:
http://www10.gencat.net/eapc_rld/revistes/revista.2008-12-
02.1415701122/Vint_i_cinc_anys_de_politica_i_planificacio_linguistiques/ca
EAB (2005). Esparru sozioekonomikoan euskara biziberritu eta hizkuntza-normalizaziorako hurbilpen
sistematikoagoa eta eraginkorragoa izateko irizpide eta estrategiak. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu
Nagusia.
ELA - LAB (2004): "Langile-sindikatuak eta euskararen normalizazioa". Erabili.com. Azpeitiko Euskara
Patronatua.
ERABILI.COM (2004): "Euskararen ordua iritsi da lan munduan". Erabili.com. Azpeitiko Euskara Patronatua.
ERABILI.COM (2003): "Hamar urte enpresa eta euskara uztartzen". Erabili.com. Azpeitiko Euskara Patronatua.
FERRERAS, Itxaso - Kontseilua (2005): "1.300 enpresatan hizkuntza-konpromisoak". Erabili.com. Azpeitiko
Euskara Patronatua.
IRASTORTZA MADARIAGA, Joxpi - EMUN (2004): "Euskararen aldeko jarrera enpresetako euskara
planetan". Erabili.com. Azpeitiko Euskara Patronatua.
HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILORDETZA (1999). Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia. Gasteiz: Eusko
Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
MARKO JUANIKORENA, J. INAZIO (2009). Hizkuntza-eraldaketa organizazioetan: Esperientzia eta
modelizazioa. Dinamizazio soziolinguistikoa Gizarte Pedagogiaren baitan. Doktore-tesia.
MARTÍNEZ DE LUNA, IÑAKI (2007). Hizkuntzen ekologia. BAT Soziolinguistika Aldizkaria, 65.zbkia. PDF
formatuan kontsultagai http://www.soziolinguistika.org/files/10%20IM%20De%20Luna.pdf
SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA (2005). Euskararen erabilera enpresetan. BAT Soziolinguistika Aldizkaria, 57.
Zenb.

42
UNANUE, AMAGOIA ETA INTXAUSTI, NAHIA (2002). Kooperatibak eta euskara. Historia eta aro berri baten
oinarriak. LANKI & EMUN.

43

You might also like