Professional Documents
Culture Documents
(Posta Elektronikoa)
Dokumentu honek Posta Elektronikoa erabiltzen Erakusten du. Horretarako tutoretza-sistema erabiltzen da. Ikasleak egin behar duena zera da: dokumentua arretaz joan irakurtzen eta, irakurritakoa ordenagailuan gauzatu. Oso garrantzitsua da ikasle guztiek aldi berean egitea ariketak; izan ere, Ariketa askotan ikasleek haien artean bidali behar dituzte mezuak. Ariketa bakoitza bukatzen denean irakasleari erakutsi beronek ondo dagoen ala ez ikusteko. Dokumentu honetan agertzen diren azalpenak Windows Live Hotmail posta elektroniko zerbitzurako dira, gehienbat; baina, euskalerria.org edo kaixo.com enpresek eskaintzen duten zerbitzua ere erabiliko dugu. Kontuan hartu Windows Live Hotmail, euskalerria.org eta kaixo.com enpresek etengabeko aldaketak egiten dituztela bere posta zerbitzuan; beraz, gerta liteke hurrengo ariketetan agertzen diren argibide batzuk eta irudi batzuk bat ez etortzea posta zerbitzuetan agertzen direnekin, hau da, dokumentu hau eguneratua ez egotea.
Aurkibidea:
1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10. 11. 12. 13. 14. 15. 16. 17. 18. 19. 20. 21. 22. Sarrera Posta helbidea sortu Posta gunetik irten Posta gunean sartu Mezuak irakurri Mezuak bidali Mezuak bidali existitzen ez diren helbide batera Helbide-agendan helbideak sartu Helbide-agenda erabiliz, mezuak bidali Mezuak bidali CC eta CCO aukerak erabiliz Karpetak kudeatu Irudiak bidali mezuaren laukian Erantsitako fitxategiak bidali Fitxategi bat baino gehiago, edo karpeta oso bat bidali Ahozko mezuak bidali Mezuei erantzun eta mezuak berbidali Bidaltzaile ezezaguna Edukien blokeoa Posta gunea konfiguratu eta laguntza eskatu Egutegia erabili Bertsio aurreratua Amaiera
Sarrera
Posta elektronikoa posta tradizionala bezalakoa da. Izan ere, posta tradizionala gutunak bidaltzeko erabiltzen da eta posta elektronikoa mezuak bidaltzeko erabiltzen da. Baina badaude ezberdintasun batzuk. Batzuk aipatzearren: Posta elektronikoaren bidez bidalitako mezuak askoz ere azkarrago heltzen dira jasotzaileari. Izan ere, segundo batzuk besterik ez da behar mezua bidaltzen denetik heldu arte (batzuetan denbora gehiago behar da sarean, hau da, Interneten, jende asko dagoenean mezuak eta abar bidaltzen). Posta elektronikoa doan erabiltzeko aukera dago. Posta tradizionala erabiltzeko ordaindu behar da (zigiluak eta gutunazalak erosi behar dira). Posta elektronikoa erabiliz erraz bidali ditzakegu argazkiak, edozein fitxategi (Word dokumentuak, Excel kalkulu-orriak, programak, bideoak,...) eta abar. Gainera, mezu bera erraz bidai diezaiokegu pertsona bati baino gehiagori. Posta elektronikoa ekologikoagoa omen da, hau da, papera ez da erabiltzen. Dena den, elektrizitatea eta ordenagailua erabiltzen dira eta horiek ere kutsakorrak dira.
4 / 34
Aurreko botoia sakatu ostean 2 zerbitzu ezberdin daudela ikus dezakegu: Windows Live Hotmail (dohainik) eta Windows Live Hotmail Plus (ordaindu beharrekoa). Guk dohainik dena erabiliko dugunez Windows Live Hotmail atalean resgistrarse botoia sakatuko dugu.
Orain alta eman edo erregistroa egin behar dugu, hau da, hainbat datu sartu behar ditugu. Datu horien artean garrantzitsuena Windows Live ID izenekoa da. Zuek irakasleak emandako helbidea jarriko duzue. Izan ere, hurrengo ariketan hainbat mezu bidali beharko dizkiozue irakasleari; horrela irakasleak kontrolatu ahal izango du nork bidaltzen dituen mezuak. Jarri behar duzuen izena honako da: ikt??2009. Baina ?? jarri gabe ikasle bakoitzak jartzeko irakasleak emandako zenbakia (adibidez: ikt012009, ikt022009, ikt032009,...).
5 / 34
Aurrekoa eginda gure helbidea honakoa izango da, abididez: ikt002009@hotmail.com Eta hori izango da, hain zuzen ere, beste pertsona batzuek erabili beharreko helbidea mezuak guri bidaltzeko. Horrexegatik, jendeak helbidea sortzen duenean posta elektronikoa erabiltzeko, kontu handiz erabaki behar da zein izen jarri. Ikus dezagun adibide pare bat: o Arrasateko Institutuak helbide bat eduki nahi badu, logikoena halako bat erabiltzea izango litzateke: arrasatekoinstitutua@hotmail.com edo, hain luzea ez izateko, arrasatebhi@hotmail.com o Eman dezagun Kepa Larraaga izeneko pertsona bat; bada, bere helbidea halako bat izan liteke: kepalarraaga@hotmail.com kepa-larraaga@hotmail.com kepa.larraaga@hotmail.com Behin erregistroa eginda Acepto botoia sakatu. Gerta liteke hainbat arazo izatea, adibidez, guk sortu nahi dugun helbidea norbaitek edukitzea. Hori gertatuz gero, mezu bat agertuko zaigu txarto dagoena zuzentzeko. Dena ondo egin badugu orrialde berri bat agertuko zaigu aukeratzeko zelan erabili nahi dugun Windows Live Hotmail: oinarrizko bertsioan (Bsica) edo bertsio aurreratuan (Completo). Aukeratzen duguna aukeratzen dugula etorkizunean aldatu egin dezakegu gure aukera. Guk oinarrizko bertsioa aukeratuko dugu; beraz, Recibir la versin bsica botoia sakatu.
6 / 34
Aurrekoa egin ostean erregistroa edo alta emate prozesua bukatutzat eman dezakegu ondoko orrialdea (edo antzeko zerbait) agertuko zaigula:
Horrek esan nahi du gure posta gunean sartuta gaudela. Begira eskuinaldean, goian, hor agertuko baita gure helbidea. Gure posta gunean egonda aukera daukagu mezuak bidaltzen hasteko, edo bidali dizkiguten mezuak irakurtzeko, eta abar.
eta ez, jende askok egiten duena, hau da, Internet Explorer (edo Internet sarean ibiltzeko erabiltzen dugun programa) itxi. Izan ere, beste barik Internet Explorer programa ixten badugu, ordenagailuaren konfigurazioaren arabera, gerta liteke beste pertsona bat, Internet Explorer irekitzean, zuzen-zuzenean gure posta gunean sartzea. Beraz, eta batez ere, beste pertsona batzuek erabiltzen duten ordenagailu batean baldin bagaude, beti Cerrar sesin sakatu.
7 / 34
Kasu honetan egin klik gure helbidearen gainean eta zabalduko den laukian gure pasahitza jarri eta Iniciar sesin botoia sakatu
Baina erabiltzen ari garen ordenagailuan aldez aurretik sartu ez bagara, gure helbidea pantailan ez da agertuko eta guk geuk idatzi behar dugu gure helbidea Windows Live ID laukian, gure pasahitza Contrasea laukian eta Iniciar sesin botoia sakatu.
8 / 34
Honi lotuta gauza bat oso garrantzitsua dena; izan ere, Recordar mi constrasea aukera aktibatuta baldin badaukagu, ordenagailuaren konfigurazioaren arabera, gerta liteke beste pertsona bat Internet Explorer programan www.hotmail.com idaztean zuzen-zuzenean gure posta gunean sartzea. Izan ere, aukera hori aktibatuta, gure helbidea eta pasahitza gure ordenagailuan gordeta gelditzen dira. Beraz, eta batez ere, beste pertsona batzuek erabiltzen duten ordenagailu batean baldin bagaude, beti desaktibatu aukera hori. Gauza bera esan daiteke Recordar mis datos en este equipo aukerari buruz. Aukera hori aktibatuta uzten badugu Internet Explorer programa irekitzean gure helbidea idatzita ager daiteke dagoeneko lehen ikusi dugun moduan. Dena den, kasu honetan inor ezin izango da gure posta gunean sartu Contrasea jakin behar baita.
Gure helbidea idatzita agertzen bada dagoeneko, eta kendu nahi badugu Dejar de recordar mi cuenta aukera erabili,
Eta agertuko den orrialde berrian desaktibatu Recordar mis datos en este equipo. Behin gure posta gunean sartuta lau atal daudela ikus dezakegu: Hoy, Correo, Contactos eta Calendario.
9 / 34
Hoy atalean informazio orokorra ikus dezakegu (beteta dagoen ala ez gure postontzia, berriak, publizitatea,...). Calendario atalean agenda daukagu guk nahi duguna apuntatzeko. Gainera abisuak, oharrak eta abar txertatu ditzakegu edota guk nahi dugunean mezu bat jasotzeko aukera (adibidez, eman dezagun otsailaren 3an medikuarengana joan behar dugula; bada, programatu dezakegu aurreko egunean mezu bat jasotzeko hori gogorarazteko). Contactos atalean gure lagunen posta helbideak gorde ditzakegu gero erraz, eta helbideak gogoratu barik, haiei mezuak bidaltzeko. Gainera, aukera daukagu ez posta helbideak gordetzeko bakarrik, baizik eta bestelako datuak (izena, jaiotzeeguna, telefono zenbakia,...). Correo atalean mezuak bidaltzeko edota jasotakoak irakurtzeko aukera daukagu.
Mezu bakoitza lerro batean agertzen da. Aurreko irudian, adibidez, mezu bakarra daukagu. Ondorengo irudian, aldiz, hiru mezu ikus daitezke eta mezu bakoitzean hainbat datu: o De zutabean mezua nork bidali digun. o Asunto zutabean mezuaren izenburua jakiteko zeri buruzkoa den. o Fecha eta Tamao zutabeetan noiz bidalia izan den eta mezuaren tamaina.
10 / 34
Irakurri lehenengo mezua. Horretarako lehenengo mezuari dagokion De edo Asunto zutabean klik egin behin eta mezuaren edukia ikusiko dugu hainbat datu eta aukera dauzkala.
Ezabatu irakurritako mezua Eliminar aukeran klik eginez. Hori egin ostean hurrengo mezua edo mezu-zerrenda berriro ikusiko dugu.
11 / 34
Aurrekoa egin ostean orrialde berri bat agertuko zaigu hainbat datu betetzeko, garrantzitsuenak honakoak: o Para: laukian mezua nori bidali nahi diogun zehaztu behar dugu. Horrek esan nahi du jakin behar dugula jasotzailaren helbidea. o Asunto: laukian mezuaren izenburua jarri behar dugu, jasotzaileak jakiteko zeri buruzkoa den. Guk, ariketa honetan Ariketa05 (<hemen idatzi zuen izenak> gara) izenburua jarriko dugu. o Beheko laukian mezuaren edukia idatzi behar dugu. Guk, lerro pare bat jarriko dugu asteburu honetan zein asmo daukagun esateko.
Behin aurreko datuak beteta Enviar aukeran klik egin behin eta ondoko orrialdea agertuko zaigu:
12 / 34
Aurreko irudian mezua bidalia izan dela adierazten da. Horretaz gain, aukera daukagu jasotzailearen helbidea gordetzeko eta, horrela, etorkizunean mezu gehiago bidali nahi izanez gero jasotzaile berari bere helbidea idatzi beharra ez izateko. Guk ziur aski mezu gehiago bidaliko diogunez Agregar a contactos botoia sakatuko dugu bere helbidea gordetzeko eta nahi izanez gero Nombre ta Apellidos laukiak bete (beteta ez badaude) jakiteko helbidea nori dagokion. Kontatua gehitu ondoren Volver a la bandeja de entrada estekaduran klik egin. Mezua ondo bidali dugun jakiteko galdetu albokoei ea mezua heldu zaien (denbora apur bat behar da mezua heltzeko, segundo bakar batzuk). Mezua heldu baldin bada irakurri eta ezabatu (baina, lehenago, deitu irakasleari berak ikusteko ondo egin den ariketa).
Aurreko irudian ikus daitekeenez mezu arraro bat jaso dugu Delivery Status Notification (Failure) izenburua daukana (euskaraz, Bidalketaren Egoeraren Oharra (Okerra)) eta postmaster@maila.hotmail.com helbidetik. Halako mezu bat jasotzen dugunean aurreko mezu bat bidaltzeko arazoak egon direla adierazi nahi da. Nahi badugu jakin zer gertatu den, mezua irakurri besterik ez dugu egin behar. Aurreko mezua irakurri ondoren, eta zer jatzen duen ulertzen saiatu ondoren, ezabatu.
13 / 34
Behin zuen ikaskideen datuak sartuta sartu zuen ikaskideak ez diren lagunen helbideak (pare bat edo). Antolatu sartutako helbide guztiak bi taldetan (bata Ikaskideak izenekoa eta bestea Lagunak). Horretarako Contactos atalean gaudenean (sartutako datuak aurrean dauzkagula), Agregar al grupo zerrenda ireki eta Nuevo grupo hautatu. Agertuko den orrialdean jarri Ikaskideak Nombre de grupo laukian eta Guardar sakatu.
Gauza bera egin Lagunak taldea sortzeko. Hautatu Ikaskideak taldean sartuko ditugun helbideak izenen ezkerraldean agertzen diren laukiak erabiliz, Agregar al grupo zerrenda ireki eta Ikaskideak taldea hautatu.
14 / 34
Gauza bera egin Lagunak taldean kontaktuak sartzeko. Taldeak ikusteko eta zenbat kontaktu dauden aukera dago orrialdearen ezkerraldean. Kontaktuak kudeatzeko (adibidez talde bati izena aldatzeko) Administrar grupos aukera daukagu.
Hautatu Lagunak taldea eta ezabatu kontaktu bat Quitar del grupo erabiliz. Kontuan hartu aukera hori erabiliz kontaktua ez dela ezabatzen, bakarrik talde horretatik kentzen da; Eliminar erabiliko bagenu orduan kontaktua erabat ezabatuko litzateke.
15 / 34
Correo atalean sartuta Nuevo aukeratu eta eskuinaldean agertzen diren kontaktuetan klik egin. Kontutan hartu talde bat aukeratzen badugu talde horretan dauden kontaktu guztiengana helduko dela mezua.
Bidali mezu bat pertsona bati baino gehiagori Contactos erabiliz eta Ariketa08b jarriz Asunto laukian. Erreparatu Para laukiari ikusteko berak zelan jartzen dituen pertsona baten baino gehiagoren helbideak. Bidali mezu bat pertsona bati baino gehiagori Contactos erabili garik eta Ariketa08c jarriz Asunto laukian. Bidali mezu bat talde oso bati Contactos erabiliz eta Ariketa08d jarriz Asunto laukian.
Para laukian jasotzaile nagusiaren helbidea jarriko dugu eta beste helbideak CC edo CCO laukietan kontutan hartuta:
16 / 34
o CC laukian jarritako helbideak gainerako jasotzaileek ikusiko dituztela. o CCO laukian jarritakoak, aldiz, ez dituztela ikusiko.
Bidali mezu bat hiru pertsonari, Ariketa09 jarriz Asunto laukian; lehenengo helbidea Para laukian jarri, bigarrena CC laukian eta hirugarrena CCO laukian. Begiratu jasotzaileek ondo jaso duten mezua.
o Band. entrada: Karpeta honetan besteek bidaltzen dizkiguten mezuak gordetzen dira guk ezabatu arte, edo beste karpeta batera mugitu arte. o Correo no deseado: Aurrekoa bezalakoa da baina hor guk, gero ikusiko dugu nola, edo Windows Live Hotmailek erabakitako helbideen mezuak gordetzen dira. Hori spam izeneko gauza ekiditeko erabiltzen da. Izan ere, Internet sarean badaude pertsona batzuk automatikoki sortutako mezuak era masiboan bidaltzen dituztenak. Windows Live Hotmail enpresa hori detektatzen saiatzen da eta ikusten duenean
17 / 34
helbide batetik era masiboan mezuak bidaltzen ari direla Correo no deseado karpetan sartzen ditu aipatutako mezuak. Hor gordetako mezuak bost egunen buruan Windows Live Hotmailek berak ezabatzen ditu. Dena den, askotan detekzioa ez da ona eta spam ez diren mezuak sartzen ditu. Horrexegatik, gure mezuak irakurtzen ditugunean Band. entrada eta Correo no deseado karpetetan begiratzea komeni da. o Borradores: Batzuetan mezu bat idazten hasten gara, baina, denbora faltagatik edo beste edozergatik une horretan ezin dugu mezua bukatu eta, beraz, ezin dugu bidali. Bada, hurrengo batean ez idazteko mezua hasieratik aukera daukagu idatzitakoa gordetzeko. Horretarako mezua idazten den lekuan Guardar borrador aukera daukagu. Gero Borradores karpetatik berreskura dezakegu mezua. o Enviados: Batzuetan ez gaude ziur bidali nahi genuen mezu bat bidali dugun ala ez. Bada, guk bidalitako mezuak karpeta horretan gordetzen dira. Beraz, karpeta horretan begiratu besterik ez dugu egin behar. o Eliminados: Guk ezabatutako mezuak ez dira erabat ezabatzen. Izan ere, ezabatutakoak karpeta honetan gordetzen dira. Batzuetan nahi gabe mezuak ezabatzen ditugu; bada, karpeta hau erabiltzen da ezabatu nahi ez genituen mezuak berreskuratzeko. Dena den, guk nahi adina karpeta sortu ditzakegu. Adibidez Garrantzitsuak izenako karpeta sortu dezakegu bidaltzen dizkiguten mezu garrantzitsuak, eta ezabatu nahi ez ditugunak, aipatutako karpetan gordetzeko. Horretarako, Administrar Carpetas hautatu, agertuko den orrialdean Nuevo aukeratu, Nombre de Carpeta laukian Garrantzitsuak idatzi eta Guardar aukeran klik egin. Gero, mezu garrantzitsu bat gordetzeko Mover a aukera erabili behar da.
18 / 34
Noizbehinka Correo no deseado eta Eliminados karpetetan dauden mezuak erabat ezabatzea komeni da; izan ere, mezuak gordetzeko Windows Live Hotmailek leku mugatua eskaintzen digu eta, beraz, hor pilatutako mezuak erabat ezabatzen ez baditugu eskainitako lekua beteko dugu eta ezin izango dugu ez mezurik bidali ezta mezurik jaso ere. Hori egiteko Administrador de carpetas ireki eta Vaciar sakatu.
Beraz, irudiak bidaltzeko eta testua formateatu ahal izateko ezinbestekoa da aukera hori aktibatuta egotea. Aktibatuta baldin badago Mostrar texto sin formatu eta formatua emateko tresna barra agertuko dira. Tresna barra horren bidez atzeko planoko kolorea, letra-kolorea, letra tipoa, eta abar aldatu dezakegu.
19 / 34
Bidali berriro lehen eskatu dena (Ariketa11a jarri Asunto laukian) baina aldatu atzeko planoko kolorea eta formateatu zuek nahi duzuen moduan testua.
Hori egin ostean lerro berri bat agertuko da bidali ditugun fitxategien izena dauzkala.
20 / 34
Mezuaren jasotzailea mezua jasotzen duenean ikur berezi bat ikusiko du mezuarekin batera erantsitako fitxategia datorrela adierazteko.
Jasotzaileak mezua irakurtzean bidalitako fitxategia irekitzeko edo bere ordenagailuan gordetzeko aukera dauka klik eginez fitxategiaren izenaren gainean. Kontuan hartu fitxategia handia baldin bada denbora beharko dela irekitzeko edo gordetzeko.
Erantsitako fitxategiak batzuetan programa maltzurrak dira, hau da informatika birusak dauzkate eta irekitzen baditugu beharbada gure ordenagailua txarto funtzionatzen hasiko da edo gordeta dauzkagun gauzak ezabatuko dira, eta abar. Hori dela eta, Windows Live Hotmailek berak badauka biruskontrako programa adierazteko birusik daukan ala ez.
21 / 34
Informatika birusak direla eta, mezu arraroak Irekitzea ez da batere komenigarria. Baina, zer dira mezu arraroak ? Batzuetan ingelesezko mezuak jasotzen ditugu nahiz eta ingelesez hitz egiten duen inor ezagutu ez, beste batzuetan mezu bat jasotzen dugu esanez irabazi dugula sari bat, beste batzuetan sexuari buruzko mezuak, eta abar. Bada, halako mezuei mezu arraroak deitu diezaiekegu eta hobe dugu zuzenean ezabatzea irakurri gabe.
22 / 34
Ariketa 15 (Fitxategi bat baino gehiago, edo karpeta oso bat bidali)
Aurreko ariketetan fitxategi bakarra bidali dugu mezu bakoitzarekin batera. Windows Live Hotmailek aukera eskaintzen digu fitxategi bat baino gehiago bidaltzeko baina prozesua oso motela da banan-banan egin behar dugu eta. Prozesua samurrago izateko hurrengo urratsean ikusiko da nola egin: o Zuen karpeta pertsonalean sortu Donostia izeneko karpeta bat. o Google bilatzailea erabiliz, bilatu: Donostiako historiari buruzko testuren bat (aurreko karpetan gorde Word dokumentu batean Historia izena erabiliz). La Kontxako argazki bat (aurreko karpetan gorde zuzenean, Word erabili gabe, La Kontxa izena erabiliz). Igeldoko argazki bat (aurreko karpetan gorde zuzenean, Word erabili gabe, Igeldo izena erabiliz).
o Beraz, Donostia izeneko karpetan badauzkagu bidali nahi ditugun fitxategiak. Zoritxarrez, ezin da bidali karpeta oso bat. Adjuntar egiten dugunean fitxategia aukeratu behar dugu derrigorrez eta ez karpeta; baina, egon badago trikimailu bat: karpeta horren gainean egin klik eskumako botoiaz eta Bidali hona / Karpeta konprimitua (zipatua) [Enviar a / Carpeta comprimida (zip)]. Honekin lortu duguna zera da: karpeta bat fitxategia bihurtu (fitxategi berezia, baina, azken finean, fitxategia da). Zergatik da fitxategia berezia? Bada, fitxategi horren barruan beste fitxategi batzuk daudelako sartuta.
Karpeta bat fitxategi berezia bihurtu
Horretaz gain, sortutako fitxategi berezi hori konprimitua dago, hau da, jatorrizko baino askoz ere txikiagoa da tamaina aldetik. Horrek esan nahi du fitxategia azkarrago bidaliko dela eta jasotzaileak azkarrago deskargatuko duela bere ordenagailura. Ikus dezagun, zenbateko tamaina daukan bakoitzak (horretarako karpeta edo fitxategiaren gainean klik egin eskumako botoiaz eta Propietateak [Propiedades] aukeratu): Aurreko irudietan ikus daitekeenez konprimituta dagoen fitxategiak 1,06 MB-ko tamaina daukala eta konprimituta ez dagoenez 10,1 MB. Beraz, kasu honetan konprimituta dagoena 10 aldiz txikiagoa da. (Beste ikasgai batean ikusiko dugu MB edo MegaByte hitzaren esanahia).
23 / 34
Bidali irakaslearen helbidera eta zuen aldamenekoei mezu bat Ariketa15 (Donostia) jarriz Asunto laukian eta mezuarekin batera aurreko urratsean gordetako fitxategi berezia (hiru fitxategiak sartuta dauzkala). Mezuaren jasotzaileak bere ordenagailuko karpeta pertsonalean gordeko du bidalitako fitxategia. Klik bitan eginez fitxategiaren gainean bere edukia agertuko zaio. Baina, beharbada, fitxategi konprimitu horretan dagoena ateratzea komeni zaio; izan ere, kasu askotan barruan dauden fitxategiak ezin dira zuzenean ireki. Hori egiteko klik eskumako botoiaz fitxategiaren gainean eta Atera denak [Extraer todo] hautatu beharko da. Laguntzailea aterako da, Hurrengoa [Siguiente] egin eta ondoko leihoan zehaztu non kokatu aterako ditugun fitxategiak (guk gure karpeta pertsonalean kokatuko dugu baina azpikarpeta berri sortuko dugu Donostia2 izenekoa; izan ere Donostia karpeta badaukagu eta). Hurrengoa [Siguiente] sakatu:
24 / 34
Orain begiratu zuen karpeta pertsonalean agertzen diren bidali dizkiguten fitxategiak (gogoratu hiru izan behar zirela: Historia, La Kontxa eta Igeldo).
Behin gure ahozko mezua grabatuta gorde egingo dugu gure karpeta pertsonalean Ahozko Mezua izena erabiliz. Bidali irakaslearen helbidera eta zuen aldamenekoei fitxategi bana zuen ahozko mezu bat grabatuta daukala. Mezu horretan zuen izenak egongo dira grabatuta. Mezuaren izenburua (Asunto) Ariketa16a (Gure Ahotsak) izango da. Egin gauza bera baina ahozko mezua Word dokumentu batean txertatuta. Mezuaren izenburua (Asunto) Ariketa 16b (Gure Ahotsak Word) izango da.
25 / 34
Halako mezu bat jasotzen dugunean RE (Erantzun) edo FW (Berbidali) letrak agertuko dira Asunto jatorrizko izenburuaren aurrean, eta, gainera, jatorrizko mezua ere jaso egingo da.
Irakasleak mezu bat bidaliko die ikasle batzuei noiz izango den azterketa esanez. Ikasle horiek irakasleari erantzungo diote Ariketa 18 (Jakinaren gainean gaude) esaldia esanez mezuan eta, aldi berean, aldameneko ikasleei berbidaliko diete mezua beraiek gauza bere egiteko.
26 / 34
Beste aukera bat, mezua irakurtzen ari garenean, Marcar como no seguro erabiltzea da.
Aurreko irudian ikus daitekeenez Marcar como seguro aukera ere badaukagu. Izan ere, goraxeago aipatu dugunez Windows Live Hotmailek batzuetan ez du ondo detektatzen zabor posta edo spam eta zabor posta dena Band. Entrada karpetara bidaltzen du eta, oso noizbehinka, zabor posta ez dena Correo no deseado karpetara. Ezagun batengandik jasotzen dugunean mezu bat aukera hori (Marcar como seguro) erabili dezakegu aurrerantzean pertsona horrengandik jasotzen ditugun mezuak Band. Entrada karpertara bidaltzeko zuzenean inolako detekziorik egin gabe.
27 / 34
Aurreko irudian mezu bat ikus dezakegu blokeatuta (blokeatuta dauden edukiak gris kolorearekin agertzen dira). Mostrar el contenido aukeran klik egin ondoren edukiak desblokeatu egiten dira ondoko irudian agertzen den modura:
28 / 34
Egin klik Opciones aukeran. Aldatu zuen posta gunean sartzeko erabiltzen duzuen pasahitza, Consultar y modificar tu informacin personal aukera erabiliz eta aldatu erabiltzen ari den itxura orokorra Elegir tema erabiliz.
Aurreko irudian ikus daiteke aukera asko daukagula gure konfigurazioa aldatzeko. Egin klik aukeran eta bilatu zein den Bandeja de entrada karpetan agertzen diren ondoko ikonoen esanahia:
29 / 34
Calendario aukera hautatu ondoren agenda itxura daukan orrialdea irekiko da prest nahi duguna idazteko klik eginez nahi dugun orduaren gainean. Guk, ondoko irudian agertzen diren lau hitzorduak idatziko ditugu:
Idatzi bi ohar Notas aukera erabiliz, bi ataza Tareas erabiliz, eta bi jakinarazpen Avisos erabiliz, ondoko irudian agertzen den moduan:
30 / 34
Adibidez, abisuak edo jakinarazpenak emateko Avisos aukera daukagu; honen bidez, abisu bat zehaztu dezakegu eta, nahi izanez gero, mezu bat jasoko dugu gure postontzian abisu horren jakinaren gainean egoteko. Adibidez, zehaztu abisu bat bihar azterketa dagoela esanez (bihar begiratu zuen postontzian ea heldu den mezu hori esanez).
Aurrekoa eginda argi eta garbi ikus daiteke gure posta gunearen itxura erabat aldatu dela, ondoko irudian agertzen den moduan:
31 / 34
Orain posta gunearen kolorea aldatuko dugu. Hori egiteko Opciones aukeraren ondoan dagoen gezia eta Temas atalean Naranja aukeratu.
Orain Opciones barruan, Configuracin del panel de lectura atalean, Inferior aukeratu. Hori eginda, goiko aldean mezu zerrenda agertuko da eta behean hautatutako mezuaren edukia.
32 / 34
Oinarrizko bertsiora (Bsica) itzuli nahi izanez gero Opciones barruan Ms opciones aukeratu eta agertzen den orrialde berrian Prueba la versin bsica hautatu.
Amaiera
Amaitzeko hainbat ohar emango ditugu hurrengo lerroetan lagungarri egindo zaizkizuelakoan: Bandeja de entrada karpetan mezuekin batera hainbat ikonotxo agertzen dira. Windows Live Hotmailek eskaintzen digun laguntzaren arabera honakoa da esanahia: Windows Live Hotmailen sortutako helbideek iraungitze-data daukate, hau da, erabili ezean galde egiten dira. Zehatz-mehatz honako hau esaten du Windows Live Hotmailen laguntzak: Las cuentas gratuitas de Windows Live Hotmail se vuelven inactivas si no inicia sesin durante 120 das, o durante los 10 das siguientes al registro de la cuenta. Cuando la cuenta se vuelve inactiva, todos los mensajes, las carpetas y los contactos se eliminan, aunque el nombre de la cuenta se mantiene. Si una cuenta permanece inactiva durante 90 das ms, el nombre de la cuenta podra eliminarse permanentemente. Si no utilizas tu Id. De Windows Live durante 360 das, tu Id. De Windows Live podra eliminarse de forma permanente. Windows Live Hotmail bidezko posta web posta da. Horrek esan nahi du web orrialde arrunt baten bidez erabiltzn dugula posta eta horrek abantaila bat dauka eta desabantaila bat. o Abantaila zera da: edozein ordenagailutan erabili dezakegula posta, ezer konfiguratu gabe. o Desabantaila zera da: web bidezko posta motela izaten da; izan ere, edozein aukera erabiliz itxaroten egon behar dugu orrialdea deskargatu arte. Horretaz gain, posta gunean gauden bitartean Internet sarera konektatuta egon behar dugu eta Internet konexioa konektatuta gauden denboraren arabera ordaindu behar badugu garesti samarra izan daiteke. Aipatutako desabantaila gainditzeko badaude programa batzuk (adibidez, Eudora, Outlook Express). Programa horien bidez, mezuak irakurtzeko zera egin behar dugu. o Internet sarera konexioa egin. o Gure postontzira heldu diren mezuak automatikoki gure ordenagailura deskargatu.
33 / 34
o Konexioa moztu deskargatu diren mezuak lasai irakurtzeko. Mezuak bidaltzeko, aldiz, zera egin behar dugu: o Mezua lasai idatzi. o Idatzi ondoren Internet sarera konexioa egin. o Mezua bidali gure ordenagailutik gure posta enpresara pasatzeko. o Konexioa moztu. Arazoa zer da: Outlook Express, Eudora eta antzeko programak erabiltzeko konfiguratu behar ditugula programak eta, okerrena dena, hori erabiltzen ditugun ordenagailu guztietan egin behar dugu. Besteak beste, POP3 eta SMTP aukerak konfiguratu behar ditugu; hona hemen posta zerbitzu batzuetako konfigurazioak (nahiz eta dokumentu hau irakurtzean emandako datuak beharbada eguneratuta egon ez): www.hotmail.com POP3: SMTO:
www.euakalerria.org POP3: posta.euskalerria.org SMTP: posta.euskalerria.org www.yahoo.es POP3: SMTP: www.irakasle.net POP3: SMTP: www.euskalnet.net POP3: SMTP:
pop.correo.yahoo.es smtp.correo.yahoo.es
posta.irakasle.net posta.irakasle.net
pop3.euskalnet.net smtp.euskalnet.net
Guk Windows Live Hotmail enpresa aukeratu dugu posta erabiltzeko, baina badaude beste enpresa batzuk posta erabiltzeko aukerarekin (yahoo.es, euskalerria.org, kaixo.com,...). Bukatzeko azken ariketatxoa egingo dugu: sortu euskalerria.org-en eta yahoo.es-en helbide berri bat. Behin helbidea sortuta, bidali mezu bat Windows Live Hotmailen dauzkazuen helbidera.
34 / 34