You are on page 1of 3

NI GIZON ERGELA NAIZ (Natxo

de Felipe-Koldo Izagirre)

Ni gizon ergela naiz ta


Hala haiz tamalez!
Ni gizon ergela naiz ta
Aurkitu nahi dut egia
Hori baietz!
Hori baietz!
Aurkitu nahi dut egia:
Estropezutan daramat
Nire bizitza erdia.
Ni gizon zuria naiz ta
Hala haiz tamalez!
Ni gizon zuria naiz ta
Ez dut esaten gezurrik
Hori ezetz!
Hori ezetz!
Ez dut esaten gezurrik:
Haritzak ez du ematen
Nire gustuko ezkurrik.
Ni gizon motela naiz ta
Hala haiz tamalez!
Ni gizon motela naiz ta
Laburra daukat urratsa
Hori baietz!
Hori baietz!
Laburra daukat urratsa
Banderapean joateko
Ez naiz eraman erraza
Ni gizon epela naiz ta
Hala haiz tamalez!
Ni gizon epela naiz ta
Ez nau berotuko suak
Hori ezetz!
Hori ezetz!
Ez nau berotuko suak
Ez ditut beti aditzen
aberriaren mezuak.
Ni gizon itsua naiz ta
Hala haiz tamalez!
Ni gizon itsua naiz ta
Maite ditut beltzaranak
Hori baietz!
Hori baietz!
Maite ditut beltzaranak:
Librea nahi omen zuen
Kuba Sabino Aranak.
Ni gizon gorria naiz ta
Hala haiz tamalez!
Ni gizon gorria naiz ta
Ez daukat barkamenikan
Hori ezetz!
Hori ezetz!
Ez daukat barkamenikan:
Arbola han dago baina
Basorik ez da Gernikan.
Ni gizon mutua naiz ta
Hala haiz tamalez!
Ni gizon mutua naiz ta
Ikasi nahi dut bertsotan
Hori baietz!
Hori baietz!
Ikasi nahi dut bertsotan:
Musu bat emango dizut
Hartzen banauzu besotan.
Ni gizon lotua naiz ta
Hala haiz tamalez!
Ni gizon lotua naiz ta
Ez dut onartzen katerik
Hori ezetz!
Hori ezetz!
Ez dut onartzen katerik:
Ez da sortu ni isildu
Nazakeen alkaterik

You might also like