You are on page 1of 18

URAREN

BEREZITASUN
FISIKO
KIMIKOAK
Ura molekula inorganikoa da. Ugaria bizidunetan,
beren egituraren % 70-90a osatzen du (taula)
Ura ezinbestekoa da biziduen metabolismoan
Portaera hau ur molekularen propietate
fisiko-kimikotan oinarrituta dago.
UR MOLEKULA
Uraren propietate fisiko-kimikoak ur molekularen
egituran oinarrituta daude
Ur molekula oxigeno
batez eta bi hidrogenoz
osatua dago
Molekula neutroa da
baina, hidrogenoen bi
elektroiak oxigenoruntz
desplazaturik daude
UR MOLEKULA
Beraz molekulak karga
negatiboko zonalde bat dauka
oxigenoaren aldean
Eta ondorioz karga
positiboko beste zonalde bat
hidrogeno atomoen aldean
Beraz, ur molekulak dipoloak dira
UR MOLEKULA
HIDROGENO ZUBIAK
Ur molekulen
artean (dipoloen
polo + eta en
artean) erakarpen
indar
elektrostatikoak
sortzen dira:
Hidrogeno zubiak
Hidrogeno zubiei esker ur molekulen
arteko loturak gertatzen dira
HIDROGENO ZUBIAK
Honela ur molekulen
arteko taldeak (3-9
unitatekoak) sortzen dira
(polimero txikiak)
Pisu molekular handiko
egiturak sortzen direlarik
Honela urak likido portaera du giro tenperaturan (ikusi)
Eta bera bezalako molekulek (H
2
S, CO
2
,....) ez
dauzkaten propietate bereziak izatearen arrazoia da
URAREN PROPIETATE FISIKO-KIMIKOAK
a) Bero espezifiko altua
Hidrogeno zubiak
apurtzeko energia
handiak behar dira.
Bero espezifikoa
substantzia batek bero-
energia bereganatzeko
gaitasuna da.
Honegatik urak bero kantitate handiak bereganatzen ditu
tenperatura asko aldatu gabe. Era berean hozterakoan
bero hau poliki poliki askatzen du.
URAREN PROPIETATE FISIKO-KIMIKOAK
Ura lurrintzeko
(hidrogeno zubiak
apurtzeko) bero
handia xurgatzen
du ingurutik,
honela inguruko
tenperatura
txikiagotzen da
b) Lurruntze bero altua
Hidrogeno zubiek ur
molekulak beren artean
gogor loturik mantentzen
dituzte, ondorioz:
a) Ura ia likido konprima ezina da
b) Urak gainazal tentsio altua du,
c) Kapilaritatearen eragilea da (ikusi)
URAREN PROPIETATE FISIKO-KIMIKOAK
c) Barne lotura sendoa
Konstante dielektrikoa substantzia batek eremu
elektriko baten eraginez polarizatzeko duen
gaitasuna neurtzen duen magnitudea da.
Esan dugunez ur
molekulak dipoloak
osatzen ditu eta
ondorioz bere
konstante dielektriko
altua da.
URAREN PROPIETATE FISIKO-KIMIKOAK
d) Konstante dielektriko altua
Ur molekulak oso gutxi ionizatzen dira. Giro tenperaturan
molekula gutxi batzuk (1, 10
7
tik) ionizatu eta ioi positibo (H
+)

eta negatiboak (OH
-
) eratzen ditu.
Uretan substantzia bat disolbatzean ioi (H
+
, OH
-
) hauen
kontzentrazioak asko aldatu daitezke. Honen arabera:
-. Disoluzio baten azidotasuna edo alkalinitatea
(basetasuna) neurtzen duen PH eskala zehazten da. Ur
puruari 7ko balioa emanez eta neutro bezala ezarriz.(ikusi)
-. Ur purua elektrizitatearen eroale txarra da, ionizazio
txikiagatik. Baina beste substantziak ionizatzen dituenez,
zenbait ur disoluzioak elektrizitatea eroaten dute.
URAREN PROPIETATE FISIKO-KIMIKOAK
e) Ionizazio gradu baxua
Substantzia ia denak hoztean beren bolumena
txikiagotzen dute. Urak ere likido egoeran
hoztean bolumena txikiagotu egiten du.
Baina tenperatura 4C-tara iristean, hidrogeno
zubiek egitura berezia eratzen dute eta ondorioz
bolumena handiagotu egiten da likidotik solido
egoerara pasatzean.
Ondorioz izotzak, bolumen handiagoa
duenez, bere dentsitatea ur likidoarena baino
txikiagoa da eta flotatu egiten du ur likidotan.
URAREN PROPIETATE FISIKO-KIMIKOAK
f) Dentsitatea
URAREN GARRANTZI BIOLOGIKOA
Uraren propietate bereziek bizitzarako
funtsezkoak diren zenbait funtzio ahalbi-
deratzen dituzte:
URAREN GARRANTZI BIOLOGIKOA
a) Disolbatzaile polarra, bere konstante
dielektrikoagatik substantzia ionikoen eta molekula
polarren disolbatzaile bikaina da. Aldiz molekula
apolarrak ez ditu disolbatzen.
(1) Ionikoak: gatz mineralak (2) Polarrak: gluzidoak
URAREN GARRANTZI BIOLOGIKOA
b) Erreakzio kimikoak, uraren konstante dielektriko
altugatik eta ionizazio gradu bajuagatik bizitzarako
beharrezkoak diren erreakzio kimikoak ur disoluzioan
gertatzen dira.
Hala nola:
fotosintesi,
hidrolisi,
osmosi,...
prozesuetan.

osmosia
URAREN GARRANTZI BIOLOGIKOA
c) Garraio funtzioa,
disolbatzaile ona
izateagatik (konstante
dielektrikoa) eta
kapilaridadeagatik (barne
lotura sendoa) bizidunek
ura erabiltzen dute barne
garraio funtzioetarako
(elikagaiak, hondakinak,...)
landareen sapa (savia)
URAREN GARRANTZI BIOLOGIKOA
d) Egitura funtzioa, barne lotura sendoagatik, urak
egitura, bolumena eta erresistentzia ematen die
bizidunen zelulei.
e) Indargetze funtzioa, barne lotura sendoagatik,
urak lubrikatzaile, lanak egiten ditu frikzioa jasaten
duten bizi egituren artean.
URAREN GARRANTZI BIOLOGIKOA
f) Termoerregulatzaile funtzioa, dituen bero
espezifiko eta lurrintze bero altuagatik, ura materia
ezin hobea da bizidunetan tenperatura erregulatzaile
funtzioak egiteko. Behar denean gehiegizko beroa
absorbituz edo aldiz energia emanez.
Gainera, izotzak ur
likidotan flotatzen
duenez, ibaietan eta
ozeanoetan bizitza
egotea posible egiten
du, azpiko ur geruzak
hotzetik babestuz.

You might also like